Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Erraustegia 27an lizitatu ala ez, 26an erabakiko da auzitegietan
2016-12-22 // Auzitegiak, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GuraSOSeko arduradunak bide-orria aurkezten Donostian. (Argazkia: GuraSOS)
GuraSOS elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Zubietako erraustegiaren lizitazioa, abenduaren 27an egitekoa dena, bezperan eten dezakete epaitegiek. Hasteko, Donostiako administrazioarekiko auzietarako 3. epaitegiak GHKri abenduaren 26ko goizeko 10ak arteko epea eman dio eskatutako suspentsioari buruz alegazioak egiteko.
Bigarren auzi bat ere ebatzi beharko da egun berean: GuraSOSek Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salak tramitera onartu du erraustegiaren ingurumen baimenaren aurkako errekurtsoa eta horren kautelazko suspentsioaren eskaera. Baimen honen eteteak lizitazioa eta erraustegiaren eraikuntza eragotziko luke.
GuraSOSek agirian azaldu duenez, EAJ, EHBildu, Podemos, CCOO, STEILAS, ELA eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin bildu dira eta egunotan LAB, PP, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainarekin eta PSErekin ere biltzekotan ziren. “GuraSOSen nahia ez da gai hau auzitegietan konpontzea, elkarrizketaren bidez baizik. Baina elkarrizketarako denbora agortzen ari da”.
Astelehenean gerta daitekeena honela laburbildu du GuraSOSek: “Soilik bi zirkunstantzia hauek gertatuz gero, eslei daiteke kontratua abenduaren 27an: 1) Data hori baino lehenago EAEko Auzitegiak edota Donostiako Epaitegiek epaia ematen badute. 2) [Auzitegi] Bietako batek ere onartu ezean eskatu dugun kautelazko etetea”.
Herritarren protesta artean erraustegia eraikitzeko baimena eman du Donostiako Udalak
2016-12-20 // Erakundeak, Errausketa, Gipuzkoa, Udalak, Zubieta // Iruzkinik ez
Ernesto Gasco PSEko zinegotzia Zubietako herritar baten aurrean. (Argazkia: Dani Blanco)
Donostiako Udaleko plenoa bertan behera geratu da asteartean erraustegiaren aurkako mugimenduko 50 bat lagunen protestek eraginda. Udalak Arzabaleta hirigintza plana aldatu du erraustegia ahalbidetzeko Zubietan EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin. EH Bildu eta Irabazik aurka bozkatu dute. Donostitik blogean irakur daitekeenez, EAJko zinegotzi Martin Ibabek “NU.06 Arzabaleta Plan Berezia” gisa aurkeztu nahi izan du plenoko seigarren gaia, erraustegia aipatu gabe. Azkenean eztabaida izan da eta gainera, botoak eman dituzten unean, Errausketaren Aurkako Plataformako eta Gipuzkoa Zutikeko kideek “Ez ez ez, errausketarik ez”, “Eneko Goia diruaren morroia” eta “lapurrak” oihuka moztu dute saioa. Udal Gobernuak azkenean plenoa utzi du.
Errausketaren aurkako herritarrek oihuka moztu dute plenoa. (Argazkia: Dani Blanco)
Atxiloketa bat
Udaltzaingoak Gipuzkoa Zutikeko kide bat atxilotu du. ARGIAri bertan ziren lekukoek azaldu diotenez, behin plenoa bertan behera geratu ostean, barnean geratu dira dozenaka pertsona. Hainbat udaltzainek Gipuzkoa Zutik-eko kide bati kanpora ateratzeko eskatu diote, eta kanpoan zela, identifikatzeko eskatu diote. Honek ez zuenez nortasun agiririk gainean eta uko egin dionez, erretenitu egin dute. Diario Vascok igo duen bideo honetan ikus daitekeenez lurrera bota dute. Plenoko ateak itxi dituzte eta EH Bildu eta Irabaziko zinegotziez gain, herritarrak plenoan giltzapetuta utzi dituzte denbora batez. Kide hau Donostiako Udaltzaingoaren komisaldegira eraman dute.
Udaltzaingoak plenoko atea giltzatu du herritarrak barruan zirela. (Argazkia: Dani Blanco)
Plenoan protesta egin dute erraustegiaren aurkako mugimenduak deituta. Udaltzaingoak Gipuzkoa Zutik mugimenduko pertsona bat atxilotu du identifikatu nahi ez izateagatik. Erraustegia abenduaren 27an lizitatuko dutela eta Gipuzkoa Plazara protesta egitera dei egin du errausketaren aurkako mugimenduak.
Udaltzainek atxilo eraman dute protestari bat ez identifikatzeagatik. (Argazkia: Dani Blanco)
Abenduaren 27rako protesta deia egin du Errausketaren Aurkako Mugimenduak
2016-12-20 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Errausketaren Aurkako Mugimenduaren izenean mobilizaziorako deia irakurri zuten Malores Etxeberriak eta Maria Luisa Sanchezek. (Argazkia: Noaua!)
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleituko duen egun berean, abenduaren 27rako mobilizatzera deitu berri du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Hitzordua, hilaren 27an, eguerdiko 12:00etan Donostiako Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren atarian. Usurbilgo Noaua! herri aldizkariaren bideoak bildutako prentsaurrekoan, antolatzaileek dei egiten diete gipuzkoarrei “bai agintari, ordezkari politiko eta herritarrei, erraustegi kriminal hau eta lapurreta izugarrizko hau onartu ez dezaten”.
Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideek herritarrek abenduaren 27an beren protesta egiteko dauzkaten arrazoi ugariak gogorarazi zituzten. Batetik, “erraustegia oso kaltegarria dela osasunarentzat. Horretan medikuek lan asko egin dute eta saiatu dira gizarteratzen zer kalte dakarzkion erraustegi batek osasunari”. Bestetik, erraustegia ez dela beharrezkoa, duela urte asko demostratuta dagoelako, Usurbilen hasita beste udalerri askotan, gaikako bilketa on batekin posible dela azken errefusa pertsonako eta urteko 50-60 kg-tara murriztea, gaizki eginda 300 kg-taraino botatzen jarraitzeko ordez.
Protestarako arrazoi hauei, erraustegiak gipuzkoarrei ekonomikoki suposatuko diena erantsi behar zaie, EAMeko kideek gipuzkoarren etxeetan banatu dituzten milaka orritan zehazten den bezala: “Badakigulako honek ekonomikoki izugarrizko kostua suposatuko digula gipuzkoarroi. 35 urterako zorpetuko gaituela, eta lepotik helduta geratuko garela zor horrekin, eta ez da justua, ez da bidezkoa. Zor guztiz ilegitimo bat izango da”.
Goierri BirZirik: “Gipuzkoan 232 kilo errefus sortzen dira biztanleko. Ze solidaritate mota da hau?”
2016-12-15 // Zabortegia // Iruzkinik ez
[Urko Apaolaza] Mutiloan zabortegia irekitzearen kontrako plataformak manifestazioa egingo du abenduaren 18an Ormaiztegin. Goierriko jende ezagunaren babesa jaso du deialdiak.
(gehiago…)
“Ez amore eman gezurraren aurrean, ez onartu erraustegi kriminal hau”
2016-12-12 // Aldundiak, Atez Atekoaren alde, Bideoak, Erakundeak, Gipuzkoa, Kutsadura, Porlan fabriketan, Zero Zabor, Zubieta // Iruzkin bat
[Lander Arbelaitz] Hernanin Zero Zabor taldeko kide eta ARGIAko kazetari Pello Zubiria Kaminok erraustegiaren aurka grabatutako bideoa 440 aldiz elkarbanatu, 17.000 lagunek ikusi eta 36.000 pertsonarengana heldu da Facebook bidez egun bakarrean. Youtuben lotura honetan ikusgai da bideoa. Bertan, Zubiriak bere haserrea adierazten du Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinak erretzeko egin nahi duen erraustegiagatik. Hemen ikus daiteke bideoa:
(gehiago…)
Matteo Renziren azken ‘oparia’ erreferenduma galdu aurretik: 8 erraustegi berri baimendu ditu
2016-12-05 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Matteo Renzi industriako ugazabel biltzar batean, lehen ministro zelarik. (Argazkia: Industria Italiana)
[Pello Zubiria Kamino] Matteo Renzi lehen ministroak gogor jokatu zuen Italiako konstituzioaren erreforman eta galdu, igandeko erreferendumean jasandako porrotarekin. Erreferendumean ezezkoaren alde gogor lan egin dute, beste hainbat elkarte eta mugimendurekin batera, hondakinen errausketaren aurkako taldeek ere. Matteo Renzik gogor egin zuen apustu errauskailuaren lobbyaren defentsarekin, Italiako ekonomia desblokeatzeko aitzakiatan hainbat errauste planta abian jartzea erabakita.
Renzi lehen ministro baino lehen Florentziako alkate izana zen eta, Atez Ateko bilketa kasik nagusitu den eskualde hartan erraustegia eraikitzea defenditu izan du aspalditik eta ordainetan bere kontrako kanpaina gogorra egin dute erreferendumean Mamme No Inceneritore bezalako elkarteek, herritarrei ezezko botoa eskatuz. Renzik 2013an liskar sonatu bat eduki zuen telebista kate batean, errausketa defenditzen berotuta Patrizia Gentilini mediku onkologoa zanpatu nahi izan zuenean, tartean Rossano Ercolini ere bazegoen elkarrizketa batean.
Baina Alberto Crepaldi kazetariak Il Fatto Quotidianon azaldu duenez, Renzik erreferendumaren bezperan oparia lege bihurturik laga die errausketaren multinazionalei: zortzi labe berri eraikitzeko baimenak sinatzeaz gain, dagoenekoz Italian martxan dauden 40 erraustegiei baimena eman die orain artean erre ditzaketen 6 milioi hondakinez gain beste 1,8 milioi gehiago erretzeko. Korporazio handien intereserako ad-hoc antolatutako dekretuari esker, lehendik zaborrak erretzeko baimena daukaten plantek askoz kopuru handiagoak kiskali ahal izango dituzte –beren errentagarritasuna handituz– eta bide batez Erromako gobernuak saihestuko ditu Europak ezarri dizkion isunak oraindik zabalik dauzkan zabortegiak direla eta.
Mamme No Inceneritore guraso elkartearen kanpaina, Renziren erreferendumean ezezko botoa eskatuz.u
Erraustegiagatik abenduaren 27an Gipuzkoak bereganatuko duen zor publikoa, herriz herri kalkulatua
2016-11-30 // Ekonomia, Errausketa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako herrien zerrenda Abaltzisketatik Idiazabaeraino eta ondoan biztanleak, 35 urtetan pagatu beharrekoa eta urteroko kuota.
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak Zubietako gainetan erraustegia egiteko Artzabaleta inguruko hirigintza plana berritu ostean, bideak libre dirudi abenduaren 27an GHKk erabaki dezan zein enpresa multzori kontratatuko dion Gipuzkoako errauste plantaren eraikuntza eta ustiaketa. Bestela esanda, abenduaren 27an jarriko da indarrean 2051 arte Gipuzkoako gizarteak hondakinak korporazio pribatu baten esku uztearen truke bereganatuko duen zor publikoa.
Urko Apaolazak ARGIAn “Erraustegiaren zorra: Negozio txarra Gipuzkoako herrientzat” erreportajean luze eta zabal jorratu zituen 2051a artean hondakin guztiak konpainia pribatuen esku uzteak eragingo dituen kostuak, zeinen kobraketa kontratista berriek ondo lotu duten, Deloitte aholkularitza enpresak aitortu legez. Orain aurkezten dugu Gipuzkoako udal bateko kontu hartzaileak 2051 arteko zorra herrika nola banatuko den egindako kalkulua, argi eta garbi nabarmenduz denetara 1.000 milioi euroko gastuaren gainean egin duela simulazioa behetik joaz, jakin arren GHKk berak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko buruzagiek 1.500 milioi aipatu dituztela. Bestalde kopuru hauek aipatzean beti ere hondakinen kudeaketarako aurreikusten diren azpiegituren lehen faseaz ari gara.
Gipuzkoako herriak Ikaztegietan hasi eta Zumarragan buka, biztanleak, 35 urteko gastua eta urteroko kuota.
Gainerakoan, GHKk berak (eta Deloittek bere txostenean) oso argi utzi dituzte pagakizunen irizpideak, obra eta zerbitzuaren lehiaketan aurkezten diren multinazionalak lasaitzearren :
– udalek ezingo dizkiote hondakinak beste inori saldu edo eman, ezta askoz prezio edo sistema hobeak aurkituta ere.
– udalentzat zor horren ordainketak lehentasuna edukiko du beste edozein gasturen aurretik, berdin dio sozial edo beste.
– udalen batek zorretan baleuka zaborren kontratistekiko kuotaren bat, Diputazioak deskontatuko dio bere diru-iturrietatik.
– udalek ezingo dute aurrekonturik onartu baldin eta ez badu GHK-k segurtatzen zaborren kontratisten urteko ordainketak lehentasunez lotuta daudela.
– udalen batek GHKtik irten nahi badu, pagatu beharko dio –separatzearen gastuekin– 2051 arte onartutako kostua eta bera joateagatik gainerako udalei eragindako edozein aldaketa.
Bestalde, Gipuzkoako agintariek erabaki dutenez udalek urtero ordaindu beharreko kuota ia-ia “eskotean” izatea (%85 biztanleen arabera, %15 bakoitzak sortzen duen zaborraren arabera), askoz garestiago pagatuko dute proportzioan hondakin gutxien sortzen dutenek (Atez Atekoan edo edukiontzi ondo kontrolatuen sistemetan ari direnek) zaborrik gehien sortzen duten Donostia, Irun, Errenteria, Eibar eta abarrek baino.
Esan beharrik ez dago eurotan baino askoz beldurgarriagoak ikusten direla zorraren kopuruak pezetatan. Donostiari 2051 artean egokitzen zaizkion 260 milioi euroak benetan 43.160 milioi pezeta suertatzen dira.
Zero Wastek eta EHUk antolaturik, Ekonomia Zirkularraz jardunaldiak Gasteizen gaur hasita
2016-11-27 // Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Zero Waste Europeko jendea Hernanin bisitan 2014ean Gipuzkoan egindako biltzarrean. (Argazkia: ZWE)
[Pello Zubiria Kamino] “Ekonomia zirkularraren jardunbide onen bisita Euskal Herrian” izeneko jardunaldiak antolatu dituzte elkarlanean Zero Waste Europe koalizioak eta Euskal Herriko Unibertsitateak, Europar Batasunaren babesarekin. Hiru eguneko egitaraua osatzeko, azaroaren 28,29 eta 30ean Gasteizen burutuko diren hitzaldi eta eztabaidez gain lau enpresa, lau udal eta mankomunitate eredugarri bat bisitatuko dituzte.
Lehen egunean Europatik bildutako adituek “Ekonomia zirkularra Europan – errefus zatia murrizteak udalerrientzat” gai nagusia aztertuko dute, EHUko errektoreorde Javier Garaizarren ongi etorriaren ostean. Jardunaldien aurkezpena Zero Waste Europeren zuzendari nagusiak egingo du: “Ekonomia Zirkularraren erronkak Europan eta hondakinen kudeaketaren zeregina”. Ondoko hizlari eta gaiak dira:
– Ferran Rosa, Zero Waste Europeren europar politikako arduraduna: “Europa mailako ekonomia zirkularrerako neurri sortaren egungo egoera: Paradigma aldaketa EBrentzat?”
– Enzo Favoino Zero Waste Europeko batzorde zientifikoaren koordinatzailea: “Udalerriei kostuak aurrezten, gaikako bilketaren hobekuntzari eta errefusaren murrizketari esker”.
– Marco Mattielo – Italiako Contarinako partzuergoko nazioarteko harremanen arduraduna: “Errefusa zatikia nola murriztu eta tratatzeko modu eraginkorrenak”
– Kevin Curran Polycykleko zuzendari exekutiboa: “Ekonomikoki irtenbide eraginkorra errefusa zatikia tratatzeko”.
– Ekitaldi handietan hondakinen murrizketa. KMK15 bideoa. Nekane Artola Kilometroak Kultur Elkarteko Lehendakariak aurkeztua.
Asteartean, 29, “Jatetxe jasangarria, moda diseinua eta hondakinen kudeaketa eraginkorra duten udalerrietara bisita” burutuko dute biltzarkideek. Ezagutuko dituzte: Leintz Gatzaga, Oñati eta Arrasateko hondakinen kudeaketa, Michelin gidaren 3 izarren jabe den Azurmendi Jatetxea eta Skunkfunk and Coopera arropa lantegia.
Azurmendiko jatetxeko nagusi Eneko Atxa langileekin solasean konpost gunearen aurrean. (Argazkia: Larrabetzuko udala)
Asteazkenean, 30, “Auzokonpostajean praktika ona ikustera, gaikako bilketan bilakaera
ikusgarria izan duen mankomunitatera eta remanufacturingean diharduen enpresa batetara bixita”: Arabako Burgeluko auzo-konpostatze eredua, Sasieta mankomunitatea eta Rebattery enpresak ezagutzeko aukera.
2014ko urrian Zero Waste Europek “Hondakin organikoaren kudeaketa” nazioarteko ikastaroak antolatu zituen Donostian.
Bihar Donostian manifestazioa GuraSOSek deituta: “Eman bidea osasuna eta adostasunari”
2016-11-25 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GuraSOSeko arduradunak bide-orria eta manifestaziorako deia aurkezten Donostian. (Argazkia: GuraSOS)
GuraSOS elkarteak biharko, azaroak 26, manifestazioa deitu du Donostian «Gipuzkoa + : Eman bidea Osasuna eta Adostasunari» lelopean. Mobilizazio honen helburua GuraSOSen hondakinen gaiaren inguruko bide-orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta eta gai honen inguruan adostasuna lortzeko oraindik garaiz gaudela aldarrikatzea da.
Manifestazio honek hainbat pertsona ezagunen babesa jaso du, tartean Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi futbolariek, Garbiñe Biurrun epaileak eta Gorka Otxoa aktoreak.
Berrikitan GuraSOSek Gipuzkoako hondakinen gatazka bideratzeko bide orria aurkeztu zuen, zortzi puntuko agiri batean laburbiltzen dena. Gaia gatazkaren eremutik eta zatiketa politikotik atera eta irtenbide partekatu batez bideratzea proposatu da, herritarren parte hartze aktiboz, propagandaren ordez informazioa landuz eta aditu eta teknikariei protagonismoa emanez.
Biharko manifestazioa 17:00etan abiatuko da Amarako Euskotrenen geltoki pareko Araba parketik, Alderdi Ederren ekitaldi sinboliko batez amaitzeko.
Zestoan alderatu dituzte edukiontzien eta Atez Atekoaren emaitzak errefus kopuruetan
2016-11-23 // Atez Ateko komunitarioa, Bideoak, Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Zestoan bilketa sistema ezberdinen emaitzak aztertu eta ezagutarazi dituzte. (Argazkia: Danbolin)
[Pello Zubiria Kamino] Zestoako udalak erabakia du Atez Ateko komunitarioa (aurrekoa udalak Bildu eta EAJren botoz adostua) kendu eta ezartzea edukiontzi bidezkoa. Herritar talde batek, gaikako bilketaren emaitzekin zer gertatuko den kezkatuta, bi sistemak alderatu ditu; izan ere, Zestoako udalerrian herriko kaxkoan egiten da Atez Ateko komunitarioa eta landa gunea osatzen duten auzoetan aldiz edukiontzitan biltzen dira. Horretarako, Mankomunitateari baimena eskaturik, bi sistemetan egun berean errefusen ontzian bildutakoa aztertu dute.
Danbolin herri aldizkariak zabaldutako bideoan erakusten denez, askoz emaitza txarragoa eskaini dute kalean lagatako edukiontziek, errefusetan askoz gai organiko gehiago joan baita. Zehazki, landa guneetako edukiontzi handietako errefusetan benetan errefusa ez zen %19 baizik eta, aldiz, edukiontzi horretako pisuaren %71 hondakin organikoek osatzen zuten. Atez Ateko komunitarioko errefusetan, ordea, erdia errefusa zen eta oso gutxi organikoa.
Herritar batek bideoan dio: “Ikusten da ekarpen guneetan eta landa guneetan emaitzak askoz okerragoak direla, jendeak ez du sailkapenik egiten eta herriko gunean daukagun sisteman, berriz, jendeak askoz hobeto sailkatzen duela. Udal [gobernu] honek aldaketarekin egin nahi duena da herriguneko sistema landa guneetara aldatu beharrean alderantzizkoa. Iruditzen zaigu horrek izugarrizko arriskua daukala. Atzerapauso bat iruditzen zaigu”.