Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zubietako jendeak eta hainbat gipuzkoar ezagunek GuraSOSen manifestaziorako deia egin dute
2016-11-22 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Zubietako herritarrak gipuzkoarrei eskatzen errausketaren kontra mobilizatzeko. (Argazkia: Lurdes Hueta)
[Pello Zubiria Kamino] Zubietako hainbat herritarrek Gipuzkoako gizarteari dei egin diote beren herrian eraiki nahi duten erraustegiaren kontra GuraSOS elkarteak larunbaterako, azaroak 26, deitu duen manifestaziora joan dadin. Berrikitan erraustegiari buruzko galdeketan parte hartu zuten zubietarren %64,7tik %99,6k ezezkoa eman baitzion proiektu hau eraikitzeari; orain zubietarrek plazaratu duten agiria Noaua herri hedabidean irakur daiteke osorik. Bestalde, Imanol Agirretxe eta Asier Illarramendi futbolariek, Garbiñe Biurrun epaileak eta Gorka Otxoa aktoreak ere bat egin dute GuraSOSen deialdiarekin.
OEITeko medikuek Diputazioari eskaini diote errausketaz adituekin nazioarteko biltzar bat antolatzea
2016-11-21 // Errausketa, Osasuna // Iruzkinik ez
OEITeko Jose-Cruz Ruiz Villandiego eta Maialen Berridi prentsaurrekoaren sarreran. (Argazkia: OEIT)
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 21ean, astelehena, Donostiako Koldo Mitxelen liburutegian eskainitako prentsaurrekoan, OEIT-GEIS mediku taldearen izenean Maialen Berridi eta Jose-Cruz Ruiz Villandiego medikuek Gipuzkoako Foru Aldundiari dei egin diote Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaz eztabaidatzera nazioarteko adituak ekar ditzaten.
Prentsaurrekoan bezala ondoren banatu duten agirian OEITeko medikuek, orain arte informazioa eman eta iritziak eztabaidatzeko konbiteari Aldundiak uko egin diola gogorarazi ostean, diote hitzez hitz: “Gurekin zuzenean ez baldin badute bildu nahi, gu prest gaude nazioarteko adituak Gipuzkoara ekartzeko. Adostasun zientifiko batetara iriste aldera, gonbidatzen diogu Diputazioari erraustegia eta osasunaren inguruko nazioarteko jardunaldi batzuk egitera. Elkarrekin, informazio guztia mahai gainean jarriko dugu eta behar diren kontraste guztiak egingo ditugu”.
Horrez gain, OEITek baloratu ditu elkarteak argitaratu izan dituen agirietatik hona hondakinen errausketaz sortu diren datu berriak. Esaterako, Zabalgarbik azken denborotan erakutsi dituen emisioak Zubietan eraiki nahi den erraustegira ekarriz gero, zer nolako kalteak eragingo lizkiekeen inguruko herritarrei eta bereziki haurrei (zehazki arsenikoak, merkurioak eta CO2ak) eta oroitarazi du erraustegi berriaren jardueraren %99,7 zuzeneko kontrolik gabe burutuko litzatekeela.
Honela dio OEITren agiri berriak: (gehiago…)
GURASOSek hondakinen gatazka konpontzeko bide-orria aurkeztu du
2016-11-17 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GuraSOSeko Joseba Belaustegi, Mari Karmen Gil eta Joxe Mari Izeta bide-orria aurkezten Donostian. (Argazkia: GuraSOS)
GURASOS elkarteak, azaroaren 26an Donostian errausketaren kontra burutuko den mobilizazioan parte hartzeko deiarekin batera, aurkeztu du zortzi puntuko bide-orri bat Gipuzkoako hondakinen gatazkari irtenbidea emateko. Gaia gatazkaren eremutik eta zatiketa politikotik atera eta irtenbide partekatu batez bideratzea proposatu du, herritarren parte hartze aktiboz, propagandaren ordez informazioa landuz eta aditu eta teknikariei protagonismoa emanez.
Segurtasun juridikoaren garrantzia ere bilatzen du bide-orriak: “. Planaren azken berrikuspena 2008an egin zen. Beranduenez, 2014an berrikusi behar zen. Ez da oraindik egin eta hortaz, legearen aurkako egoera batean gaude, ebaluazio eta berrikuspen eta herritarren partaidetzarik gabeko plan batekin, herritarren partaidetza beharrezkoa denean berrikuspen horietan”.
Hona GURASOSenk proposatu duen bide-orria osorik: (gehiago…)
Getxoko udalak (EAJ) Atez Ateko bilketa ezarriko du Zugatzarte eta Neguri auzoetan
2016-11-14 // Atez atekoa // Iruzkinik ez
Getxo Imanol Landa Negurin Atez Ateko bilketa hona antolatuko den azaltzen. (Argazkia: Getxoko Udala)
[Pello Zubiria Kamino] Getxoko udalak 2017an, hiriaren gainerako auzoetan organikoarentzako edukiontzi marroi handia zabaltzeaz gain, hondakinen Atez Ateko bilketa (etxez etxekoa) ezarriko du Zugatzarte eta Negurin. Getxoko alkate Imanol Landak (EAJ) adierazi duenez “zerbitzu berriaren azken helburua, 2022an hondakinen %50 modu selektiboan biltzea eta bereiztea da, gaur egun %23,35era iritsi da”. Bizkaiko elitearen auzo historikoa den Negurin Atez Atekoa ezartzea honela argudiatu du alkateak: “Sistema berriak birziklatze-tasak handitzen ditu eta kaleen itxura hobetzen du, haietatik edukiontzi asko desagertuko direlako”.
Getxoko udalaren webgunean irakur daitekeenez, hondakinak etxez etxe biltzeko zerbitzua Zugatzarten eta Neguri aldean ezarriko da dentsitate txikiko eremuak direlako eta, azterketa bat egin ondoren, hango etxeek baldintza bereziak dituztelako eta Getxoko Eremu Berezian daudelako. Hirigintza, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzi den Joseba Arregik esan duenez, “sistema berriak birziklatze-tasak handitzen ditu eta kaleen itxura hobetzen du, haietatik edukiontzi asko desagertuko direlako. Gune batzuetan edukiontziak utziko dira kaleetan, laguntza moduan, kasu berezietan edo komunitate edo auzotarren batek une jakin batean behar duenean erabiltzeko”.
Bilketarako 400 puntu baino gehiago egongo dira eta horretarako egutegi bat ezarriko da eta hondakinak batzeko tokia auzotarren komunitateekin adostuko da, dagokion frakzioko hondakinak uzteko. “Sistema berriaren arabera, auzoan sortutako hondakinak egunero batuko dira etxe edo etxalde bakoitzeko atalondoan, ontzi, paper eta kartoi eta errefusa-frakzioetan. Udalak emango ditu edukiontziak eta etxebizitza edo komunitate bakoitzaren ezaugarrietara moldatuko dira, tamainari eta egoiliar kopuruari dagokienez. Sistema izango duten finkentzat gauza erosoa da, hondakinak atalondo bakoitzaren inguruan jasoko baitira, auzotarrekin adostutako orduetan”, dio.
Mutiloako zabortegiaren inguruko hiru alkateen agerraldi bateratua Goierrin
2016-11-11 // Zabortegia // Iruzkinik ez
Goierri Birzirik plataforma eta Gabiria, Mutiloa eta Ormaiztegiko alkateen agerraldia Ordizian. (Argazkia: Goierri BirZirik)
Birziklatzearen aldeko eta Mutiloako Lurpe zabortegiaren aurkako Goierri BirZirik herri plataformak eta ingurueneko hiru udaletako alkateek agerraldi bateratua egin dute azaroaren 7an Ordiziako plazan, Goierriko bizilagun ugarirekin batera.
Gipuzkoako zabor nahasiak Mutiloan Ferrovial multinazionalak daukan Lurpe biltegian uzteari ezezkoa emateaz gain, GHKri kontratua firmatu ez dezala eskatzearekin batera Foru Aldundiari eskatu diote lan-mahai bat eratzeko ere eskatu diogu hondakinen kudeaketa arazoa modu arduratsu eta partekatu batean konpontzeko.
Plataformak Facebooken ikusgai daukan eta Gabiria, Mutiloa eta Ormaiztegiko udalek onartu duten agirian esaten denez, “Gipuzkoan bataz beste biztanleko 19kg botatzen dira hilero zabortegietara. Hiru herri kaltetuenetan berriz, biztanleko 5,7kg. Gipuzkoa osoan birziklapen maila berdina lortuko balitz, gauzak oso bestelakoak izango lirateke eta ez genuke zabortegi kutsakorren beharrik izango”. Hau Gipuzkoa guztian horrela izango balitz, urtero sortzen den errefusa kopurua 165.000 tonatik 50.000 tonara murriztuko litzateke.
Agerraldiaren amaieran herri plataformatik hiru udal hauek onartutako mozioa eskualdeko gainontzeko udaletara zabaltzeko asmoa adierazi dute, Goierriko herrietan proiektuaren aurkako sinadurak biltzen jarraitzeko eta hitzaldiak emateko asmoarekin batera. Azaroaren 26an Ormaiztegin asmo berarekin manifestazioan biltzeko deia ere egin dute.
Alcala de Guadairan biltzarra dute porlan fabriketan hondakinak erraustearen aurkako plataformek
2016-11-10 // Gizarte eragileak, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Sevillatik (Andaluzia) oso hurbil, ostiralean hasi eta igandea bitartean biltzarra daukate hondakinak zementu fabriketan erraustearen aurkako plataformek. Andaluzek antolatutako honekin, Espainia osoko plataformak biltzen diren zazpigarren aldia izango da. Jardunaldiak igandean bukatuko dira La Liebre auzoan manifestazio batekin.
13 erkidegoko 50 hiri eta herritako plataformak egongo dira ordezkaturik Alcala de Guadairan, eta bi ordezkaritza gehiagok parte hartuko dute Mexiko eta Bruselastik. Antolatzaileek egitarauan aurreratu dituzte hizlari batzuk:
– José Luis Conejero, Montcada y Reixaceko (Katalunia) plataformako ordezkaria.
– Daniel López, Ecologistas en Accion (Ekologistak Martxan gurean) erakundearen Andaluziako arduraduna.
– Carlos Arribas, Ecologistas en Accion erakundearen baitan hondakinen ataleko koordinatzailea Espainia mailan.
– Ruth Echeberria, Alborada fundazioan ari den bio-fisikariak, porlan fabriketan zaborrak erraustearen eraginak analizatuko ditu.
2015eko jardunaldiak Montcada i Reixacen burutu ziren eta bertan Euskal Herriko bi plataformak hartu zuten parte: Sakanako 3 Mugak Baterak eta Bizkaiko Lemoa Garbik.
Sevilla hiriburu ondoan dagoen Alcalá de Guadairako plataformako kideak. (Plataformaren argazkia)
Florentziako erraustegi proiektua baliogabe utzi dute epaileek
2016-11-09 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Maiatzean Florentzian erraustegiaren kontra egindako mobilizazioa. (Argazkia: Mamme No Inceneritore)
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 9 goizean plazaratutako epaiaz auzitegiek jakinarazi dute baliogabeak direla Florentzian laster eraikitzen hasi behar zuten erraustegiaren baimenak, hori legez eraikitzeko urrats administratiboak zuzen egin ez direlakoan. La Reppublica egunkariak goizean zabaldu du albistea edizio digitalean: “Firenze, il Tar ferma l’inceneritore di Case Passerini“. Kronikak aitortzen duenez, “auzitegiaren erabakia garaipen handia da Pianako erraustegiaren kontra ahalegindu diren komiteentzat eta Mamme No Inceneritore taldearentzat”.
Atez Atekoaren eta Zero Zabor ereduaren aitzindariak diren Lucca eta Capannoritik gertu, Florentzian erraustegia ezartzea indar erakusketa sinboliko bat zen zaborren kudeaketako multinazionalei Italiako ateak berriro ireki dizkien Renzi lehen ministroarentzako. Erantzunez, mobilizazio handiak burutu dituzte errausketaren aurkakoek Florentzian. Rossano Ercolinik, udaberrian Euskal Herrira egindako bisitan deklaratu zuen Italiako erraustegien patua Florentzian jokatzen zela neurri handi batean.
Orain, La Reppublicak esan bezala, erraustegia egiteko asmotan segitzen baldin badute promotoreek berriro hasieratik ekin beharko diote bide administratibo osoari.
Javier Ansorenaren ustez, Gipuzkoan dagoeneko organiko gehiegi biltzen da
2016-11-07 // Konpostaketa // Iruzkinik ez
Javier Ansorena “El compost de bioresiduos” liburua aurkezten Gipuzkoako Diputazioan 2016an. (GFA, Youtube bidez)
[Pello Zubiria Kamino] EAJk eta PSEk Gipuzkoako hondakinen kudeaketan darabilten estrategiaren sortzaile nagusia –Xabier Garmendia Martinezekin batera– izan zen Javier Ansorenak Residuos Profesional aldizkarian iradoki du Gipuzkoak dagoenekoz organiko gehiegi sortzen duela eta agian Europako beste herrialde batzuek bezala horien bilketa murriztu beharko lukeela.
“Los límites del compost: ¿calidad o cantidad?” artikuluan, ironiaz tratatu ostean organikoa konpostatzea egia mitiko eta mistiko bezala sinesten omen dutenak, dio organikoa konpostatzeko azpiegiturarik ezak izugarri garestitzen duela horien tratamendua: Donostiako herritarrek zaborrengatik pagatzen dituzten tarifak hamar urteotan bostez biderkatu izana horren erruz omen da. Hori bai, aitortzen du Gipuzkoan asko aurreratu dela gaikako bilketari eta Atez Atekoari esker… esan gabe bera izan dela justu horren arerio nagusia Gipuzkoako Hondakinen Plan Nagusia idatzi zuen garaietatik.
Argitu barik zer dela eta falta diren Gipuzkoan konpostatzeko azpiegiturak –Bergarako Epelekoa bukatuta dago aspalditik, baina martxan jarri gabe– gertatzen omen da dagoenekoz bildutako organikoarekin egin konposta ez dagoela non erabilirik, horrela “organiko mendiak” laster “konpost mendi” bihurtzeko arriskuarekin. Horregatik amaieran iradokitzen du, “Holandan bezala”, jardin eta parkeetako organiko “gordinak” ez konpostatzeko posibilitatea.
Organikoen konpostatzea errausketarentzako eta zabortegientzako alternatiba unibertsala dela esatea prezientifikoa omen da. Hobe hondakinen %40tik gora osatzen duten organikoak erretzea, noski.
Goerri Birzirik plataforma jendaurrean aurkeztuko da astelehenean Ordizian
2016-11-04 // Gizarte eragileak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Goierri Birzirik plataformaren sorrerako bilera Mutiloan. (Argazkia: Beñat Hach Embarek)
Astelehenean, azaroak 7, arratsaldeko 18:30etan Ordiziako plazan aurkeztuko da Mutiloako zabortegi proiektuari aurre egiteko sortu berri den Goierri BirZirik herri plataforma. Irailean jakin zenez, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak Ferrovial multinazionalarekin tratua egin du honek Mutiloan kudeatzen duen Lurpe zabortegira 102.000 tona hiri hondakin nahasi eramateko.
Geroztik, inguruko hainbat herritar elkartu da gaiaren aurrean nola erreakzionatu eztabaidatzeko, lehenbizikoz urriaren 18an Ormaiztegin –Lurpe zabortegia Mutiloatik bezain hurbil dago Ormaiztegitik, eta kamioiek herri honetatik pasa beharra daukate– eta urriaren 25ean Mutiloan bertan. Bilkura horien emaitza da Goierri BirZirik herri plataforma, astelehenean Ordizian herritarren aurrean aurkeztuz ondoko asteetarako ekintza eta asmoen berri emango duena.
Goierri Birzirik izenak oroitarazten du errausketaren aurka hainbat herritan antolatuko Bizirik plataformena, baina tartean “r” hizkia gehituta, errausketa eta zabortegiz osatutako sistemaren alternatiba den birziklatzearea. Facebook eta Twitterrez zabaltzen ditu bere mezuak.
Sorrerako batzarrean adostutako agirian diotenez, “Goierri bizirik dago eta ez du nahi eskualde kanpotik etor litezkeen hondakin kutsakorrik. Birziklapena eta gaikako bilketa da zabortegietara doazen hondakinen kopurua murrizteko gakoa, zentzugabekoa da gutxiago birziklatzen duten eskualdeetako zaborra Goierrira ekartzea”.
2015ean Goierriko hondakinak kudeatzen dituen Sasieta mankomunitateko herriek bataz beste pertsonako/urteko 160 kg errefus bildu zuten. Aldiz, Donostialdekoek (San Marko) 234, Debabarrenekoek 240 eta Txingudikoek 301. Ormaiztegi bera gaikako bilketan %93ra iritsi zen 2015ean.
Goierri Birzirikek astelehenean ezagutaraziko ditu ondoko asteetako ekimenak: udal mozioak, informazio banaketak, mobilizazioak eta abar.
Goierri Birzirik, sorrerako agiria.
IDOM-ek 2,8 milioi euro kobratuko du Zubietako erraustegiaren aholkularitza teknikoa emateko
2016-10-26 // Ekonomia, Errausketa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
IDOMen egoitza nagusia Bilboko San Ignazio auzoan. (Argazkia: Bilbao Architecture)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldizkari ofizialak irailaren 14an argitaratu zuen erabakia: “Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU. Kontratu formalizazio iragarkia 1. Xedea. a) Kontratu honen xedea, Gipuzkoako hondakinen lurraldearen arloko planean jasotako hiri hondakinen kudeaketarako azpiegiturak eraiki tzeko jabe tza ren ingeniari tza ren lagun tza teknikoa zerbi tzua ematea da”. Esleipena uztailaren 4koa da eta aipatu xede hori betetzearen truke IDOM Ingeniería y Consultoría SAUri GHKk pagatuko dio 2.810.045,80 euro gehi BEZa.
IDOMek egin behar dituen lanen eta hartzen dituen konpromisoen zehaztapenak GHKk 2016ko apirilean egindako deialdiaren agirietan azaltzen dira. Horien artean, kontratuaren ezaugarri teknikoak biltzen dituen agiriaren “Xedeak” atalean lehen paragrafotik geratzen da argi IDOMek jokatuko duen paperaren garrantzia: “Lehiaketaren barruan sartu dira Jabetzaren Ingeniaritzaren Laguntza Teknikoak Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Zentroari nahiz hondakinen kudeaketarako Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatutako gainerako azpiegiturei dagokienean egingo dituen jarduketa guztiak”. (Irakurri “Xedeak” atala osorik albistearen beheko aldean).
Kolonbiako Bogotan IDOMek eraikitako errauste planta. (Argazkia: IDOM)
Wikipediaren arabera, Bilbon sortu eta egoitza nagusia bertako San Ignazio auzoan duen IDOMek 2.500 langilez goiti du mundu osoko 34 bulegotan banatuta. IDOMek bere webgunean dio negozio eremu anitzetan ari dela: ingeniaritza, aholkularitza, arkitektura, ingurumena, industria, nuklearra… Zentral nuklearren alorrean, Espainiako estatuan Asco eta Vandelloseko zentraletan hartu du parte, bere lana delarik zentral baten kokagunea hautatzetik zentralaren bizi osoa bitartean aholkularitza ematea. Hondakinen alorrean, parte hartzen du bai zabortegien antolakuntzan eta bai errauste plantetan (Turkia, Kolonbia…).
IDOMek parte hartu omen duen 30.000 proiektuen artean daude mundu osoko Abiadura Handiko Trenak, Ho Chi Minh hiria, Hanoi eta Bogotako metroak, Bilboko Guggenheim museoa, Europako Legebiltzarrak Estrasburgon daukan eraikina, San Mames Barria eta abar luze bat.
Zubietako errauste plantaren proiektuari dagokionez, IDOMi GHKk egin dion kontratuaren ezaugarrietan bete-betean sartzen direla dirudi Urnietatik Zubietara egin beharreko goi tentsioko linea elektriko berria eraikitzeko desjabetza eta baimenen jarraipena eta baita ondoko asteetan erraustegia eraiki eta kudeatzeko asmoz aurkeztu diren enpresa taldeen arteko aukeraketan parte hartzea ere. Hona kontratuaren xedeak: (gehiago…)