Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zestoako 720 herritarrek udalari oraingo sistemari eustea eskatu diote
2016-10-26 // Atez Ateko komunitarioa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Herritarrak Zestoako Laranjadi plazan “Ondo egiten jarraitu nahi dugu!” mosaikoan bildurik.
Hainbat herritar elkartu zen Zestoan larunbatean, 22, udalari eskatzeko orain daukan gaikako bilketari eutsi diezaiola, aurreko legealdian udalbatzak aho batez erabakita ezarri bezala. “Ongi egiten jarraitu nahi dugu!” hizkien inguruan mosaikoa osatu zuten Laranjadi plazan. Udalari eskaria 720 herritarrek sinatu dute.
Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea erabaki dute modu unilateralean. Adostutako sistemarekin jarraitzeko eskaria 10 puntuotan argudiatu zuten larunbateko mosaiko agerraldira herritarrei dei egin zieten antolatzaileek: (gehiago…)
Zenbait europarlamentarik errausketarako diru-laguntzak ezabatzea eskatu dute
2016-10-25 // Ekonomia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Zero Waste Europeko jendea errausketaren aurkako biltzarrean Italiako Barlettan. (Argazkia: ZWE)
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 19an, Bioenergiaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunean, Europako Legebiltzarreko zenbait parlamentarik bat egin dute hondakinen errausketari ematen zaizkion diru-laguntzak ezabatzeko eskariarekin. Tartean dago Josu Juaristi, EH Bilduren ordezkaria GUE/NGL taldean.
EZW Zero Waste Europe koalizioak zabaldu duen agiriaren arabera, errauste plantek hainbat modutako finantza laguntzak jasotzen dituzte diru publikotik: tarifetako balantze netoa (feed-in tariff), zergen arintzea, primak eta abar. Horretarako energia berriztagarri deitzen diote zabor nahasiak daramatzan osagai organikoak erretzeari, alegia, jakien soberakin, baratzegintzakoak, oihalak, paperak eta jatorri organikoa daukaten gainerako materialak kiskaltzeari.
Diru-laguntzok dira, EZWren ustez, Ekonomia Zirkularra erdiesteko oztopo nagusietakoa, erraustegiek kiskaltzen dituzten gai gehienak birziklatu edo konpostatzeko modukoak direlako. Errausketak, gainera, kalte larriak eragiten ditu klima aldaketan eta airearen kalitatean, isurtzen dituen berotegi efektuko gasengatik eta kutsagai toxikoengatik. “Hondakin organikoak dagokion hierarkiaren arabera kudeatu behar dira, segurtatuz sorburuan bertan bereiztea eta lehentasuna emanez konpostatzeari eta biogasa sortzeari, gizakien eta abereen elikadurarako erabili ondoren”.
Josu Juaristi EHBilduko parlamentaria Europako Legebiltzarreko saio batean.
Zabaldu duen azterlanean dio ZWEk administrazioek erraustegiei zuzenean edo zeharka emandako diru-laguntza ugariek ekarri dutela une honetan Europako herrialde askok zaborrak erretzeko ahalmen handiegia edukitzea.
ZWEren agiriarekin bat egin dute Piernicola Pedicini, Bas Eickhout, Dario Tamburrano, Molly Scott Cato, Jean Lambert eta Josu Juaristi europarlamentariek. Azken horrek deklaratu du: “Errausketa doa Ekonomia Zirkularraren kontzeptuaren eta hondakinen hierarkiaren kontra, hark lehenesten baititu hondakinen murrizketa, haien bizi zikloa luzatzea eta birziklatzea bultzatuz (…) Are gehiago, Europar Batasunaren funtsak ez dira erabili behar errausketarako azpiegituretan, errausketa ez baita kaltegarria ingurumenerako bakarrik (berotegi gasen isuriengatik); gainera, errauste plantek zabaldutako dioxinak aurkitu dira jendearen soinetan eta ikusi da minbizi askoren eragile direla”.
Ostiraletik igandera galdeketa Usurbilen: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”
2016-10-20 // Errausketa, Galdeketa // Iruzkinik ez
Herri galdeketarako deia Usurbilgo kaleetan, 4 egun falta zirenean. (Argazkia: Noaua)
Erraustegia Erabakia plataformak antolaturik, ostiraletik igandera arte 16 urteko 5.312 usurbildarrek edukiko daukate herrian egin nahi dieten erraustegiaz botoa emateko aukera, galdera honi bai ala ez erantzunez: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”.
Dagoenekoz boluntarioek banatu dituzte etxe guztietan gaiaz informazioa eskaintzen duen aldizkaria, gutun azalak eta boto paperak, ostiraletik hasi eta igandera –urriaren 21etik 23ra– bitartean nork bere nortasun agiria edo dokumentazioa erakutsita boto eskubidea erabiliz galdera honi erantzuteko: “Erraustegia egitea nahi al duzu ala ez?”.
Usurbilen eta Zubietan erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute bozketan, guztira, 5.312 lagunek: Aginagan 271 , Santuenean 558, Zubietan 377 (Donostiakoak eta Usurbilgoak) eta Kaxkoan 4.106 herritarrek.
Mahaiak auzoka ipiniko dira, leku eta orduotan:
Urriak 21, ostirala: 16:00-20:00 Aginagako frontoia.
Urriak 22, larunbata: 9:00-14:00 Santueneko frontoia.
Urriak 22, larunbata: 16:00-20:00 Zubietako Kaxkape egoitza.
Urriak 23, igandea: 9:00-20:00 Kaxkoan, Askatasuna plazan.
Hala ere, Usurbilen erroldatutako edonork horietako edozein mahaitan bozkatu ahalko du, norberari ondoen datorkion egun eta orduan.
Mahaiak horretan trebatutako boluntarioz osatuta egongo dira eta hauek bermatuko dute bozketaren gardentasun osoa. Mahaiko kideek, bozka emailearen adina, usurbildarra edo zubietarra dela, eta aurretik ez duela bozka eman ziurtatu ondoren, bere NAN-aren edo atzerritarren kasuan bere dokumentuaren zenbakia apuntatuko dute.
Urriaren 23an 20:00etan hauteslekua itxi ostean, bozka zenbaketa ekitaldi publikoan egingo da. Emaitzaren akta altxatuko da eta emaitza, herritarrei ez ezik, Donostia eta Usurbilgo udalei eta Gipuzkoako Foru Aldundiari jakinaraziko zaie.
Gainera, berme batzorde bat dago herritarrez osatua, galdeketa prozesu osoa ikuskatzea eta protokoloak ezartzen duenaren arabera betetzen dela bermatzea dien.
Herritarrak galdeketan parte hartzera gonbidatu eta animatzeko, urriaren 15ean lip-dub masibo baten grabazioa burutu zen Usurbilen. Ostiralean aurkeztuko dute emaitza.
Herri galdeketaren jarraipen zabal eta zehatza Usurbilgo Noaua herri hedabideak egiten du, idatzizko informazio nahiz grafiko eta irudi guztiekin.
Frantziako Briven erraustegi bat itxi nahi dute Atez Atekoa ezarrita
2016-10-19 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Briveko alkateorde Bernard Longpré Atez Ateko bilketarako kubo eta bestelako materialak aurkezten herriko etxean. (Argazkia: L-Echo)
[Pello Zubiria Kamino] 2014ko irailean izan zen Pasaia eta Hernanin Brive-la-Gaillarde (okzitanieraz Briva) hiriko alkateorde Bernard Longpré hondakinen Atez Ateko bilketak nola funtzionatzen duen ezagutzen. Bi urteren buruan, urriaren 24an ekingo dio organikoa atez ate biltzeari Rosiers auzoan.
Gipuzkoara egindako bisitan Longpré alkateordeak argi adierazi zuen udal hauteskundeetan aurkeztu zela Brivek inguruan daukan erraustegia gelditu eta hondakinen kudeaketa on bat ezartzeko helburuarekin. Erraustegi horrek geroztik, 2015eko abenduan, eskandalu galanta eragin du bertan urte luzez lanean aritutako teknikari batek publikoki salatu duenean “botoi magikoa” erabiltzen zutela kutsadurak halako muga bat gainditzen zuenean kontrolak ezabatu ahal izateko.
Organikoa Atez Ate biltzeko materialak banatzen Brive-la-Gaillarden. (Argazkia: France Centre)
Atez Atekoa lehenbiziko auzoan abian jarririk, Briveko alkateordeak esan dio La Montagne egunkariari: “Gure helburua da heren batera murriztea erraustera bidaltzen ditugun etxe hondakinak, horrela gelditu ahal izateko Corrèze eskualdean dauden bi erraustegietako bat, zaborrak eliminatzeko energia xahutzen dutenak”.
Egunotan ari dira egiten organikoa atez ate biltzeko materialen banaketa auzotarren artean, La Montagneren kronikan irakur daitekeenez.
UEUk euskaraz argitaratu du Joan Marc Simonen “Zero Zabor” liburua
2016-10-18 // Zero Zabor // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] 2015eko martxoan aurkeztu zuen katalanez eta urte eta erdiren buruan UEUk jarri du eskuragai euskaraz: Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundeko koordinatzaileren “Zero Zabor: Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe“. Euskal Herrian ere ezaguna da Simon, hainbat hitzaldi eman ditu herrietara gonbidaturik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen plana –Bilduren foru gobernuak sustatu eta EAJ-PSErenak lurperatu duena– berritzerakoan aholkulari edukitako adituetako bat da.
Simonek berak katalanezko “Residu Zero: Com reactivar l’economia sense carregar-se el planeta” Verkami bidez jendartean 2.700 euro bilduta burutu du argitalpena. Honela laburbildu zuen bere asmoa: “Mundua baliabide natural eta humanoen ustiapenean azken mugaraino iritsi denean, derrigorrezkoa zaigu birpentsatzea gaur darabilgun garapen eredu lineala, haren ordez sistema zirkular bat eraikitzeko, toxikorik gabea, gerran diren eremuetatik ekarritako baliabideez dugun menpekotasuna bukatuko duena eta lekuan bertan kalitatezko enplegua sortzeko gai izango dena. Baliabideak xahutzen jarraituko duen ekonomia bat jasan ezinezkoa da berez. Zero Zabor folosofia da horren ordezko proposamena”.
Joan Marc Simon alaba txikia besoetan 2014ko irailean Vendee eskualdeko Zero Zabor biltzarrean. (Argazkia: Comite Soutien Feve)
Honela dio orain euskarazko bertsioaren aurkezpenak: “Zero zabor. Nola berpiztu ekonomia Lur planeta txikitu gabe saiakerak baliabideak kudeatzeko egungo sistemari alternatiba zaion proposamena aurkezten digu. Alternatiba hori egingarria eta positiboa da, eta ikerketa-alorrean egindako aurrerapenak alor teknologiko eta sozialean aplikatuta aurrera begiratzeko aukera ematen digu”.
ARGIAk jakin duenez, Simonek azaroan aurkeztekoa du euskarazko edizioa Euskal Herrian. Bitartean, gehiago jakin nahi duen irakurleak bideo labur honetan aurkituko du Joan Marc Simonek katalanezkoa aurkezteko esandakoa:
Usurbilen 800 herritarrek berotu dute erraustegiari buruzko herri galdeketa
2016-10-17 // Errausketa, Galdeketa // Iruzkinik ez
Usurbildarrak urriaren 15eko lip-dubaren grabazioan. (Argazkia: Noaua)
Urriaren 23an Usurbilen herritarrek herri galdeketan parte har dezaten jendea berotzeko mobilizazio handia antolatu zuten larunbatean, urriak 15. Lekuko elkarte, talde eta jende ezagunek antolatutako lip-dubean parte hartu zuten Usurbilek dauzkan 6.000 herritarretatik 800 baino gehiagok, denen artean grabatuz bideo batek munduan zabalduko dituen irudiak.
Hondakinen kudeaketan aitzindaria den Usurbilgo hirigunetik bi kilometro eskasera eraiki nahi dute Gipuzkoako agintariek Zubietako erraustegia, eta horrelakorik nahi duten ala ez galdetzeko erreferenduma antolatu nahi zuen udalak. Madrilgo Gobernuak baimena ukatzean, Erraustegia Erabakia herri plataformak hartu zuen bere gain ekimena eta urriaren 23an usurbildarrek bozka sekretuz eman ahal izango dute aldeko edo kontrako iritzia.
Usurbilgo Noaua! hedabideak ekintzaren kronikak, partaideen iritziak eta hainbat argazki galeria biltzen ditu hemen: 1, 2, 3 eta 4
Erraustegiaren kontrako protesta Aldundiaren eta Santanderren aurrean
2016-10-16 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Herritarrak Santander bankuaren atarian beren buruak izaraz estalirik, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako protestaldian. (Argazkia: EAM)
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deiturik, protestazko elkarretaratzea burutu zuten larunbatean, urriak 15, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Santander bankuaren aurrean. “Zuen negozioa, guztion minbizia eta hondamendia” aldarri eginez, bildutako jendeak lurrean etzan ziren maindire zuriz estalita, inguruan zebilkiela heriotza sega eta guzti irudikatzen zuen mamua. EAMek adierazi zuenez, irudiokin salatu nahi zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk Zubietan eraiki nahi duten plantak herritarren poltsikoei, ingurumenari eta osasunari ekarriko dien kaltea.
Honela dio EAMeko kideek protestaldia dela eta banatutako agiriak:
Gutxi batzuen negozio iluna, guztion sufrimendua
Errauste plantek minbizia sortzen dutela gauza jakina da. Arnas aparatuko gaitzak ugaltzen dituela gauza jakina da. Hondakinak birziklatu ordez hauek erretzea astakeria bat dela gauza jakina da. Oinarrizkoa den zerbitzu publiko bat pribatizatzea herritarren kalterako dela gauza jakina da. 35 urtetan 2.000 milioi euro ordain araziko dizkigun azpiegitura kutsatzaile bat eraikitzea arduragabekeria itzela dela gauza jakina da.
Hau guztia baldin badakigu, jakin al daiteke zergatik eraiki nahi edo “behar” duten?
Argi dago. Banco Santander eta La Caixa bezalako bankuek eta FCC bezalako enpresa handiek negozio borobila egiteko. Irabazle bakarrak beraiek izango dira. Gaur egun Banco Santander eta La Caixak milioika euro jasotzen dituzte hilero-hilero SWAPei esker, bere garaian egindako mailegua erabili ez bada ere.
Zenbat irabazi behar dute hurrengo errauste plantarekin? Badakigu diru-gosea bankero eta enpresarientzat ase ezina dela, baina gure osasunaren kontura ez dira aberastuko! EZ NOSKI! Ozen diogu: gure esku dagoen guztia egingo dugu errauste-planta ez eraikitzeko, baina eraikitzen badute ere, ez dugu guk finantzatuko! Jakin dezatela banku honetako zuzendariek gure diruarekin ez dutela kontatzen.
EH Bilduk pizgarriak eskatuko ditu Bilbon 5. edukiontzia erabiltzen dutenentzat
2016-10-11 // Birziklajea, Bost kontenedore, Gaikako bilketa // Iruzkinik ez
Herritar bat hondakin organikoa edukiontzi marroira botatzen Bilboko Deusto auzoan (Arg.: Iñigo Azkona)
[Unai Brea] Bilboko EH Bilduk iragarri du bosgarren edukiontziaren erabiltzaileentzako zerga-pizgarriak eskatuko dituela datorren Udalbatzan. Neurri horren bidez Bizkaiko hiriburuak dituen hondakin organiko bilketa portzentaje negargarriak hobetzeko asmoa agertu dute.
2015era arte, Deustuko auzoan baino ez dira izan hondakin organikoak bereizteko edukiontziak –horiek 2012an paratu zituzten, proiektu pilotu modura–. Iazko azaroan zazpi auzo gehiagotara eraman zuten edukiontzi marroia, eta berriki beste zazpitara. Horrenbestez, bilbotarren %35ek du aukera hori eskura.
EH Bilduren esanetan, “bilketa selektiborako sistema ezartzea ezinbestekoa da birziklatze helburuak lortzeko, baina oraindik urrun gaude helburu horietatik”. Horregatik, erabiltzaileei zerga-pizgarriak eskaintzeko proposatuko du urriko Udalbatzan. Momentuz ez dute argitu zein izango litzatekeen pizgarri horien mekanismo zehatza.
Oso bilketa portzentaje txikiak
Lander Etxebarria EH Bilduren bozeramaileak zabaldutako datuen arabera, bilbotar bakoitzak 400 kilogramo hondakin sortu zuen batez beste 2015ean, eta horietatik 0,25 baino ez ziren joan bosgarren edukiontzira, “Bizkaiko datu lotsagarriaren (3,8 kg/biztanle) azpitik”. Eslovenia ipini du eredutzat Etxebarriak: “Han, hondakin organikoaren bilketa %15era heltzen da, hau da, biztanle bakoitzak sortutako 400 kilotik 60 kilo organiko bildu ziren iaz”.
Aurreikuspenenen arabera Bilboko organiko bilketa %1,7ra baizik ez da iritsiko 2016an, Etxebarriaren esanetan. Gaineratu duenez, Bilbon edukiontzi marroia erabiltzeko aukera dutenen %10ek baizik ez du erabiltzen gaur egun; eta Deustun, organikoa bereizteko aukera denbora gehien izan duen auzoan, portzentaje horrek ez du %12tik gora egiten.
Kalparsoro fiskalak itxi egin ditu GHKren Bilduko agintarien kontrako ikerketak
2016-10-10 // Auzitegiak, Errausketa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Ainhoa Intxaurrandieta GHK-ko lehendakari ohia –argazkian erakundearen atarian– auziperatzeko irekitako ikerketa da orain Juan Kalparsoro fiskalak itxi duena. (Argazkia: GHK)
[Pello Zubiria Kamino] EAEko fiskal nagusi Juan Kalparsorok behin betiko itxi ditu GHK-ko 2011-2015 epeko agintariei –tartean Ainhoa Intxaurrandieta lehendakaria– irekitako ikerketak. Hala ezagutarazi du eldiario.es hedabide digitalak. Hala ere, Bilduko agintari haiei erantzukizun zibil edo penalik ezin egotzi zaiela erabaki arren, fiskalak Gipuzkoako Aldundiari bidea erakutsi dio ondarean jasandako kalteagatik erreklamazioa aurkezteko.
Kalparsorok 2015eko urtarrilean ireki zituen ikerketok, Denis Itxaso gaur GFAn diputatu sozialista denak hala eskaturik. Horrela lortu zuen Itxasok auzitegietan azpikoz gain jartzea aurretik Bilduk lortutakoa: 2014an auzitara eramanak zituzten Zubietako erraustegian aurrera egiteko swap produktu toxikoak kontratatu zituzten agintariak. Azkenean, erantzukizun penalik gabe libre laga zituen epaileak GHK kiebrara eraman duen zor toxikoaren sinatzaileak.
Ditxosozko swapek jarraitzen dute eragiten Gipuzkoako hondakinen afera luzean. Zenbait iturriren arabera, kreditu ustel hura kobratzen segitu nahi duten Banesto (Banco Santander) eta Caixa bankuek presio egin dute asteotan GHK-k korporazio pribaturen bati 31 urterako egin nahi dion kontzesioaren aurrean eta hartzekodunok beren swapen kobraketak lehentasuna edukitzen jarrai dezan egindako presioak izan litezke –Asensio diputatuak aipatu dituen arazo teknikoez gain– esleipena hilabetez atzeratu izanaren beste arrazoietako bat.
GHK-k hiri hondakinentzako zabortegia sortuko du Gipuzkoan
2016-09-29 // Zabortegia // Iruzkin bat
Meruelora (Kantabria) eramaten dituzten zaborren zati handi batek Mutiloan amaituko du hemendik aurrera
Mutiloako hondakin industrialen gunea hiri hondakinentzako zabortegi bihurtuko da, gutxienez datozen hiru urteetan, eta 100.000 tona hondakin bilduko dituzte bertan.
Urte amaieratik aurrera Gipuzkoarrek sortzen duten zaborraren zati handi batek Goierrin amaituko du. Mutiloan Eztanda errekaren inguruan eta Ormaiztegitik gertu Ferrovial enpresak duen industriako hondakinentzako gunea egokituko dute, gipuzkoarren hiri hondakinen zati handiena jasotzeko.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak azaldu duenez “hondakinak kudeatzeko azpiegitura faltagatik” hartu dute neurria eta orain Kantabriara joaten diren zabor kamioiak gutxitze aldera. Denera 24,8 milioi euro emango dizkio Ferrovial taldeari eta lizitazioak gutxienez erraustegia eraiki arte iraungo du.
Mutiloako Lurpe zabortegia Ferrovialen Cespa enpresak kontrolatzen du, besteak beste Vocento taldeko hainbat kide dira bertako bazkide, eta lehenago ere lotu izan zaio erraustegiaren asmoari.
Hasierako proiektuan, hondakinak erretzeko plantatik sortuko diren eskoriak (50.000 tona inguru) Mutiloara eramatea zegoen aurreikusita. Oraingo proiektuak, aldiz, ez du eskoriak non bilduko diren kokapenari buruzko zehaztapenik egiten.