Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zallako udalak kontuak eskatu dizkie Zabalgarbiri eta Jaurlaritzari eskoriengatik
2018-09-21 // Errausketa, Eskoriak // Iruzkinik ez
Zabalgarbik Zallako Las Lagunas zabortegian botatzen ditu erraustegiak sortutako eskoria gehienak. (Argazkia: Zallako udala)
Zallako udalak azalpenak eskatu dizkie Eusko Jaurlaritzari, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Zabalgarbi erraustegiari berari, bertako zabortegian Zabalgarbik botatzen dituen eskorien arazoa zertan datzan jakiteko. Udalak jakitera eman duenez, zabortegiaren egoera 2014an bertan salatuta dago eta orain udalak, Zero Zabor Bizkaian eta Ekologistak Martxanek jakinarazi dietenean arau urraketa bat izan daitekeenaren berri, berriro eskatu dizkie azalpenak bi erakundeei eta enpresari.
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu berri du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako.
Errausketaren zepa edo eskoria horiek kutsadura arazoak eragin ditzaketelako, Europako legediak eskatzen du UNE-EN 14899:2007 araua aplikatuz analiza ditzala espreski horretararako akreditatutako konpainia batek. Espainiako estatuan ENAC erakundeak ematen ditu akreditazio horiek, baina Zabalgarbiren kontrola segurtatzen duen Gaiker fundazioak ez dauka, ZZBk salatu duenez.
“Orain zabaldutako albistea egia baldin bada –dio udalak– , esan nahi du arau urraketa oso larri bat ari dela gertatzen, Zabalgarbi planta martxan jarri zenetik, 2005etik, sortu dituen eskoria guztiei eragiten dielako, milioi erdi tonari”. Zabalgarbik sortzen dituen eskoria gehienak Zallako zabortegian lagatzen dituzte.
Bestalde, Zallako udalak zabortegia kudeatzen duen Cespa konpainiari aurpegiratzen dio udan bertan gertatutako sutearen jatorriaz azalpen sinesgarri bat eman ez izana. ARGIAk bildu zuenez, abuztuan sua piztu zen Zallako zabortegian, bigarren sutea urte eta erdian, eta enpresak argudiatu zuen tximista baten ondorioz piztu zela. Orain udal agintariek diotenez, “informazioa eskatu diogu Euskalmet agentziari eta honek dio ez daukala gau hartako goizaldean Las Lagunas zabortegian tximista bakar bat erori izanaren berririk. Horregatik eskatu dugu gertakizuna zehaztasun handiagoz ikertzea”.
Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan
2018-09-20 // Errausketa // Iruzkin bat
ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak deituta, hainbat militante bildu ziren asteazkenean, 19, Bilboko Guggenheim museoaren atarian hondakinak errausten dituen industriari bere protesta azaltzeko. CEWEP Europako errauste planten patronala biltzarra egiten ari da Bilbon Zabalgarbi erraustegiak antolatuta. Ekitaldiei hasiera afari batekin eman behar ziotenez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak. Bizkaitarrei elkartu zaie Gipuzkoatik Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta iritsitako herritar taldea ere.
Ostegunerako manifestazio deialdia egina zaukam Ernai gazte mugimenduak. Lasarte-Oriako Okendo plazan goizeko 10:30etan elkartu dira “Utzi bizitzak kutsatzeari. Erraustegia gelditzera goaz!” lelopean eta herri osoa zeharkatu dute manifestazioan.
Oria auzoan, erraustegira bezala Real Sociedad futbol taldearen zelaietara eta ikastolara sartzeko bidegurutzean zabaldu diete gazteei errausketari aurre egiteko deia:
Igande arratsalderako, berriz, Gipuzkoa Zutik mugimenduak erraustegira buzo zurien martxa antolatu du. Irailaren 21etik 23ra Zubietan antolatu den Iraultza Txikien Kanpaldia itxi ostean izango da. Arratsaldeko 16:00etan Zubietan bertan, erraustegia geratu zuten kargu publikoei aitortza ekitaldia egingo zaie. Eta horren ostean Zubietatik bertatik abiatuko da errausketaren zero gunera, erraustegia eraikitzen ari diren eremura igotzeko martxa.
Zabalgarbik 2005etik 600.000 tona eskoria lurperatu ditu kontrolik gabe, salatu du ZZB-ek
2018-09-18 // Errausketa, Eskoriak, Zabalgarbi // Iruzkinik ez
Zero Zabor Bizkaian taldeko kideek protesta deitu dute ostegunerako Guggenheim atarian. (Argazkia: Naiz)
ZZB Zero Zabor Bizkaian plataformak salatu du 2005etik gaurdaino Zabalgarbi erraustegiak 600.000 tona eskoria –hondakin nahasiak erretzeak utzitakoak– isuri dituztela Bizkaiko zabortegietan eta hori kontrol egokirik gabe egin duela, prozesuaren kalitatea bermatzen duen Gaiker fundazioak horretarako legezko akreditaziorik ez daukalako. Naizek eta EITBk zabaldu dute ZZBren salaketaren berri astelehenean –irailak 17– eta 24 ordu beranduago ez zen ezagutzen ez Gaikerren eta ez Zabalgarbiren arduradunen erantzunik.
Urteotan hondakinen errausketak utzitako 600.000 tona eskoria horiek –urtean 45.000 tona– lurperatu dituzte Igorreko, Zallako eta Zabalgarbi eraikinaren aldamenean dagoen Artigako zabortegietan. Errausketaren zepa edo eskoria horiek kutsadura arazoak eragin ditzaketelako, Europako legediak eskatzen du UNE-EN 14899:2007 araua aplikatuz analiza ditzala espreski horretararako akreditatutako konpainia batek. Espainiako estatuan ENAC erakundeak ematen ditu akreditazio horiek, baina Zabalgarbiren kontrola segurtatzen duen Gaiker fundazioak ez dauka, ZZBk salatu duenez.
ZZBek ostegunerako –irailak 20– Zabalgarbiren kontrako protesta dauka antolatuta Guggenheim atarian, bertan Europako erraustegien patronalak afari batekin hasiko duelako bere biltzar nagusia.
Karrantzako Minda usteletik Zubietako erraustegira: nork ikertu behar ditu EAEko ate birakariak?
2018-09-17 // Errausketa, Ustelkeria // Iruzkinik ez
Martin Askazibar (behatzak markatzen duena) Altuna y Uria konpainiaren ordezkari Urbaserreko nagusiak eta Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Zubietako kontratua sinatu zuten egunean.
[Pello Zubiria Kamino] Bizkaiko Entzutegiak erabaki berri du Karrantzako Minda araztegiaren kiebrak badituela errudunak eta Bizkaiko bailara honetako azienden simaur-isuriak birziklatzeko proiektua antolatu zutenak kondenatu ditu, tartean Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza saileko zuzendari postutik arazteagiaren bultzatzaile nagusia izan zen Martin Askazibar (EAJ), lekuko beste zenbait agintari ohiz gain.
Reyes Castresana, Lourdes Arranz eta Edmundo Rodríguez epaileek osatutako auzi-mahaiak bide batez egurtu du Olga Ahedo epailea orain dela urte eta erdi zigor barik utzi zituena 10,2 milioi euroko dirulaguntzen xakuhetaren arduradunak. Orduan Ahedo epaileak ebatzi zuen Karrantzako Mindaren kiebra zorte txar kontua izan zela. Sententzia berriarekin, Askazibar eta beste sei kargu zigortuk denen artean 2.258.003 euro itzuli beharko dituzte.
Karrantzako Minda aurkeztu zuten arren abereen hondakinak ADE-Biotec konpainiaren bermearekin kudeatzeko ideia aurrerazaletzat, hasieratik izan da susmo eta polemika iturri. Kiebra jotakoan auzitegietan egin duen bidean ere ustelkeria usaineko epaile eta pertsonai gehiago aurkitu ditu nahastuta. Eta orain, epaileek erruak banatu dituztenean, Igor Meltxor ikerketa kazetari nekagaitzak oroitarazi du nolaz EAEn nagusi den inpunitatea politika eta negozioak nahasten dituen elitean:
Ibarretxeren Eusko Jaurlaritzan Nekazaritza Saileko Berrikuntza eta Teknologiaren Garapeneko zuzendaria izan ostean, kargua utzita 2009ko abenduan Martin Askazibar Karrantzako Minda plantaren sustatzaile den enpresako aholkulari nagusi lanetan hasi zen. Bi urte beranduago, 2011n, energia berriztagarrien diru-laguntzen olatuan bizkor dabilen Enerpellets konpainiaren ordezkari azaldu zen Valladoliden Bioenergia kongresuan.
Beste bost urteren buruan, 2016an, Martin Askazibar izango zen Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratua Altuna y Uria hormigoi taldearen ordezkari sinatu zuena, lehiaketa irabazi zuen enpresa taldearen barruan. Kontratuaren sinaduran soma zitekeen EAEko ate birakarien eta PNV-PSOE aliantza estrategikoaren paradigma den beste gizon baten itzala: Xabier Garmendia Martinezena, Bizkaiko eta Gipuzkoako erraustegi proiektuak hasieratik kudeatzen dituen politikari-enpresaburua.
Badakigu Eusko Legebiltzarrak badituela bestelako lan inportanteak ere, dabilen bezala ibilita euskaldunon erabakitzeko eskubideak bermatu behar omen dituen Estatutu Berriaren lanketan. Baina hainbeste urte eta hainbeste eskandaluren ostean, gure parlamentariek ez ote dute aurkitu behar txoko txiki bat ustelkeria autonomikoaren eta EAEko ate birakarien ikerketarako batzorde bat martxan jartzeko?
Zero Zabor Bizkaian-ek protesta egingo du Europako erraustegien biltzarrean
2018-09-13 // Bizkaia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
CEWEP Europako errauste planten patronalak irailaren 19tik eta 21era artean biltzarra egingo du Bilbon. Zabalgarbi erraustegiak antolatu duen ekitaldiaren hasiera afari batekin hasiko denez Guggenheim museoan, han bertan antolatu du protesta ZZB Zero Zabor Bizkaian elkarguneak.
ZZBk zabaldu duen deialdian dio: “Europako erraskailuzaleen bilkura Bilbaon izango da, irailaren 18, 19,20 (CEWEP). Errausketa salatzeko konzentrazio batera gonbidatzen zaitugu: irailaren 19a, asteazkena arratsaldeko 8etan Guggenheimen”.
Zero Zabor Bizkaian elkargunea 2017ko udaberrian sortu zen, bere baitan bilduz hainbat erakunde ekologista, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte mugimendu, Bizkairako bestelako Hondakin Plan bat eskatzen duen manifestua landu eta sinatu dutenak.
Hondakinen Errausketari “Waste to Energy, W2E” eufemismoz deitzen dion CEWEP Europako erraustegien patronalak Rotterdamen (Holanda) egin zuen 2016n bere 8. batzarra eta bertan iragarri zuen 2018ko kongresua Bilboko Zabalgarbin burutuko duela.
“Errausketa: Ekonomia Zirkularra egia bilakatuz” [Waste to Energy: Making Circular Economy Happen] goiburua edukiko du Bilbon CEWEP Europako errauste planten patronalak irailaren 19tik eta 21era artean egingo duen biltzarrak, tartean ekitaldien antolatzaile nagusia den Zabalgarbi erraustegia bisitatuko dutelarik. ARGIAren albiste honetan ikusi CEWEPen batzarraren egitarau osoa.
Italiako gobernuak legea aldatu eta ez ditu baimenduko 12 erraustegi berri
2018-09-11 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Sergio Costa Italiako Ingurumen ministroa prentsarekin hizketan hondakinak birziklatzeko planta batean. (Argazkia: Ansa)
Sergio Costa Italiako Ingurumen ministroak iragarri du Mateo Renzik aurreko gobernu aldian 12 erraustegi berri baimentzeko onartu zuen legea gobernu berriak aldatu egingo duela: Toskana eta Sizilian (bina), eta Piemonte, Liguria, Veneto, Umbria, Marche, Campania, Abruzzo eta Puglia eskualdeetan eraikitzekoak ziren 12 horietatik ez da bakar bat eraikiko.
Errausketaren inguruko eztabaida nonbait egotekoten bero Italian dago. Alderdi Komunistan jardun ostean PD Alderdi Demokratikoarekin Erromako gobernuaren buruzagitza harturik, 2014an Renzik aukera berriak eskaini zizkien hondakinen negozio zaharrei Italia desblokeatzeko estakuruz 2014an atera zuen legearekin (Sblocca Italia).
Erraustegi berriak baimendu nahi zituen ‘Sblocca Italia’ legearen kontrako protesta Erroman 2015eko irailean. (Argazkia: Roma in Piazza)
Bere garaian ARGIAk zabaldu zuenez, gasa eta petrolioa ustiatu edo garraiatzekoak bezala, errauste plantak “estrategiko eta nazioaren intereseko azpiegitura” izendatu zituen Renzik. 12 errauskailu berri baimentzeko bidea ireki zuen. Aurretik 42 gehiago ari ziren lanean eta 6 gehiago zeuden eraikitzen hasita. Hondakinen gaikako bilketan txapelduna den Italian hori askok hartu zuten probokaziotzat.
Renzi hankaz gora joan zen hauteskundeetan Ipar Ligak eta M5Sk hartu zuten boterea. Orain Sergio Costa ministroak aurreratu du Sblocca Italia legearen 35. artikulua aldatuko duela eta 12 erraustegi berriren baimenei bidea itxi.
Nabarmentzekoa da 12 erraustegi berriak blokeatzeko erabakia hartu duen Ingurumen ministroaren soslaia. Napolin 1959an sortua, Nekazaritza Zientziak ikasi eta Ingurumen Zuzenbidean masterra egin ostean, Basozain zerbitzuan sartu zen, Campania eskualdeko komandante izatera iritsiz.
Hondakinen trafiko ez-legezkoa oso ondo ezagutzeko aukera izan du kargu eta leku horietan, baita Mafiaren aurkako borrokan lagundu beharra ere. Bere eskualdea zerbaitengatik deitzen zuten Terra dei Fuoci: hondakinen kudeaketa eta trafikoa kontrolatzen zuen mafiak Europa osotik ekartzen zituen zaborrak baina zabortegietatik kanpo bazter guztietan bota eta erretzen zituen, horrela zabortegiko metro karratu bakoitzari bi edo hiru halako dirutza atereaz. Sute haiek ekarri zuten Italiak esportatzen duen mozzarela gaztak dioxinaz kutsatzea eta honen esportazioak eten beharra, inguruko nekazari eta industriaren kaltetan. Zaborrak errez jendeak pozoitzen dituzten mafiosoei komunioa ukatu zien publikoki Napoliko artzapezpikuak.
Costa gaur egun Carabinieri poliziara pasatuta Brigadako Generala da. M5Sko Luigi di Maiok proposaturik hartu zuen Ingurumen ministerioa. Irail hasiean esan die kazetariei: “Agindua eman diet talde juridikoari aldatu dezaten Sblocca Italiaren 35. artikulua, hainbeste herritar eta elkartek betidanik borrokatu dutena. Iritsi da eguna ez errausketan baina kalitatezko gaikako bilketan eta ekonomia zirkularrean zentratzeko eguna”.
AEBetan bi erraustegi itxi dituzte, Kalifornian eta Floridan
2018-09-10 // Amerika // Iruzkinik ez
Floridan Wheelabratorrek daukan Ridge errauste planta. (Argazkia: Sun Sentinel)
Ekainean CREF erraustegia itxi dute Kaliforniako Los Angelesen eta urte bukaerarako Floridako Auburndalekoa itxiko dute, bertako hedabideek zabaldu dutenez. Biak ere bideragarritasun ekonomiko ezak eraman ditu horretara.
Ekainean Covanta multinazionalak itxi du Commerce Refuse-to-Energy Facility (CREF) planta Los Angelesen 1987tik hondakinak erretzen zituen, egunean 350 tona kiskaltzeko ahalmenarekin. Proiektua lehenbizikoz aipatu zuten 1981etik errausketaren industriak CREF erabili du teknologia horren propaganda egiteko, ordurako betetzen ari ziren zabortegiei alternatiba garbia eskainiko omen ziela aginduz. AEB osoko teknikari, agintari eta herritarren bisitak antolatu ditu urte luzez. Aldiz, Kaliforniako herritar askok ere hasieratik egin diote aurre erraustegi hari, eta hark inguruetan zabaldutako kutsadura salatu izan dute.
Urte amaieran, berriz, Wheelabrator konpainiak Ridge errauste planta itxiko du Floridan. Wheelabrator hondakinen kudeaketa eta erreketarako kontrata erraldoietako bat da, 16 erraustegitan 7,5 milioi tona hondakin kiskaltzen berezitua. Floridan egurra, pneumatiko usatuak, zabor nahasiak eta zabortegietako gasa erretzen ditu 1994tik. Orain konpainiak argudiatu du alde batetik errausteagatiko diru-laguntzak kendu eta bestetik ingurumena babesteko araudietara egokitzekotan erraustegia ez dela errentagarria eta urtea bukatzearekin itxiko duela. GAIA Errausketaren Aurkako Nazioarteko Aliantzak bere poza azaldu du albistea ezagututakoan:
Zaragozako erdigunean Atez Atekoa abian jarriko dute azaroan
2018-09-05 // Atez atekoa // Iruzkinik ez
Pedro Santisteve alkateak astelehenean aurkeztu du Zaragozako Atez Ateko bilketa. (Argazkia: Ecoticias)
Derrigorrezkoa izango da eta herritarrek nork bere atarian utziko ditu kubo pertsonalizatuak. Astean lautan organikoa atera ahal izango da eta gainerako hiruetan besteak.
Zaragozako udalaren 28 agente asteotan etxez etxe ari dira zentroko herritarrei jakinarazten nola funtzionatuko duen hondakinen bilketako sistema berriak. Udalak Goya etorbidea eta inguruko kaleetako biztanleei, hau da, hiriko erdigune aberatsekoei, jakinarazi die sistema berria derrigorrezkoa dela eta ez dela Zaragozako beste auzo batzuetan edukiontzi txipdunekin jarri denaren berdina: zentroan Atez Atekoa jarriko dute abian azaroaren 5ean.
Zaragozako alkateza Zaragoza en Comun koalizioak dauka: IU, Podemos, Equo, Puyalon de Cuchas, Piratas de Aragon , Demos+ eta Somos taldeen bilduma da Zaragoza en Comun. PSOE eta Chunta Aragonesistaren botoekin gobernatzen du.
Pedro Santisteve Zaragozako alkateak oroitarazi du gai hau legealdirako konpromiso nagusietakoa dela: “Gaikako bilketa bete behar zibikoa da, herritar guztiok konprometitu behar dugu eta gure ahalegintxoa egin ingurugiroa babesteko”.
Hondakinek uztailean utzi dizkiguten albisteak
2018-07-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Erosketa arrunt batekin hamar pertsonek bildutako hondakin plastikoak ikustarazi dituzte
(Irutxuloko Hitza, 2018-07-03)
“Nafarroa, itzultzearen alde”: latak eta botilak bueltatzeagatik saria
(Guaixe, 2018-07-03)
Altsasun eta Etxarri Aranatzen, latak eta botilak bueltatzeak saria izango du!
(Sakanako Mankomunitatea, 2018-07-03)
Usurbildarrek ozen oihukatu dute “Ez, ez, ez, errausketarik ez!”, jaien amaieran
(Noaua, 2018-07-03)
Rechazada la propuesta para separar pañales y compresas en Gipuzkoa
[Pixoihalak eta konpresak bereizteko proposamena baztertu dute Gipuzkoan]
(Naiz, 2018-07-03)
Errefustzat jotzen diren hondakin gehienak birziklatzeko proposamena egin du Asenjok
(Eusko Alkartasuna, 2018-07-02)
Hondakin-bilketa sistema berria proposatu du Equok, gasteiztarren birziklatze-tasa handitzeko
(Hala Bedi, 2018-07-02)
Gloucester: Setback for fight to get Stonehouse incinerator costs public
Gloucestershire County Council is fighting a legal ruling which would force it to reveal key details about contract details for a £500m incinerator
New Swansea incinerator for commercial and industrial waste ‘too close to homes and school’
New York: Why the incinerator bill didn’t pass
Dublin’s controversial incinerator plans to increase waste processed by 90,000 tonnes a year
Ekainak hondakinen kudeaketaz utzi dizkigun beste albisteen bilduma
2018-07-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Ipar Horshameko (Britainia Handia) herritarrak pozik udalak erraustegi proiektua atzera bota duelako (Argazkia: County Times)
ARGIAk Ingurumena-hondakinen kudeaketa atalean ekainean bildu dituen berriez gain, hauek ere izan dira albiste ekainean:
Datozen egunetan hasiko dira Lapatx behin betiko ixteko lanekin (Uztarria, 2018-06-12)
Hondakinen %70 gaika sailkatuta biltzera iritsi dira Urola Erdian (Uztarria, 2018-06-29)
Hondakinak Donostian 2017an, txosten osoa (Cristina Enea Fundazioa)
Orba (Alicante) consigue reciclar el 85% de su basura orgánica sustituyendo los contenedores por un sistema puerta a puerta con chip (El Diario, 2018-06-06)
[Alacanteko Orban hondakin organikoaren %85 birziklatzea lortu dute edukiontzien ordez Atez Ateko sistema txipduna erabiliz]
Orba: el pueblo alicantino a la vanguardia del reciclaje (El Pais, 2018-06-10)
[Orba -Atez Atekoa ezarri zuen Valentziar Herrialdeko lehen udala- Alicanteko herri bat birziklatzean aitzindari]
Katalunian Atez Ateko bilketan ari diren udalerrien mapa (Porta a Porta udal elkartea)
El GOB revela que el Consell té un contracte blindat amb Tirme fins a l’any 2041 (Ara Balears, 2018-06-05)
[GOB elkarte ekologistak aurkitu du Baleareetako gobernu autonomoak Tirme erraustegiarekin 2041 arteko kontratu blindatua daukala]
Incinerator approval ‘side-stepped’ requirements, court told (Irish News, 2018-06-26)
[Belfasteko auzitegiak ebatzi du erraustegiaren baimena emateko arauak urratu zituztela]
Le Marche senza inceneritori, la Regione aprova la legge (Cronache Picene, 2018-06-26)
[Marche erraustegirik gabe, eskualdeak legez erabaki du]
Food to go? Bye bye to single-use containers! (Ferran Rosa Zero Waste Europe, 2018-06-27)
[Eramateko janariak? Agur erabiliera bakarreko ontziei!]
Delighted’ campaigners are celebrating a decision to refuse an incinerator proposed for North Horsham made by county councillors today (County Times, 2018-06-19)
[Ekintzaileak pozik, Ipar Shorshamen -Britainia Handia- proposatzen zuten erraustegiari udalak ezezkoa eman diolako]
ARGIAk Ingurumena atalean ekainean plazaratuak:
Gipuzkoako Foru Aldundia PIGRUG 2019-2030 bideratzen hasi da
Garaipena Florentziako erraustegian: proiektua atzera bota du Estatu Kontseiluak behin betiko
Zortzigarren eguna gose greban erraustegia salatzeko Ingalaterrako Gloucesterren
Erraustegia 2019ko uda aurretik amaitua eta udazkenean martxan izatea aurreikusten du Aldundiak
Errausketa baztertzen duen Hondakinen Legea onartu du Nafarroako Legebiltzarrak
GHKk asteartean, 12an, bozkatuko du Gipuzkoako zaborrak Zabalgarbira eramatea
Usurbilgo Udarregi Ikastolatik, erraustegia begi bistan
Erraustegiaren kolapsoa ekar dezaketen ekimen juridikoak aurkeztu ditu GuraSOSek Europan
Atzerapena Zubietan: FCC eta Urbaserren artean Cespak ere muturra sartu nahi du
Gloucesterreko gose greba amaitu da: agintariek erraustegiaren kontratua erakutsi beharko dute
Erraustegien Europako patronalak Bilbon egingo du biltzarra irailaren 19-21ean
GuraSOSek Zero Zona Kanala, telebista kate propioa estreinatu du Youtuben
Hobeki Elkartea sortu dute hondakinen kudeaketan aitzindari diren udalek
GuraSOSek aurkeztu ditu hondakinen plan herritarraren nondik norakoak
Bestetan hondakinak murrizteko Nafarroako Gobernuaren kanpaina Leitzan abiatu da
Madrilgo udalak Valdemingomezko erraustegia ixtea erabaki du
Usurbilgo festak erraustegiaren aurkako manifesta
Bartzelonako fiskaltza ikertzen ari da Sant Adria de Besoseko erraustegia kutsaduragatik