Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu du
2007-07-11 // Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Koordinakundeak prentsaurreko batean eskatu du batetik Zubietan eraiki nahi den errauste planta proiektua alde batera uzteko, eta bestetik agintariek martxan jarri ditzatela hiri hondakinak kudeatzeko plan alternatiboak. Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan herritarrek emandako botoek hori eskatzen dutela argudiatu dute.
Albistea eskaini dute “Berria”k (“Errausketaren Aurkako Koordinakundeak plan alternatiboak indarrean jartzeko eskatu du” ), “Irutxuloko Hitza”k (“Errauste plantaren aurkako bizikleta martxa, larunbatean” ),”Gara”k (“Exigen la paralización del proyecto de la incineradora en Gipuzkoa y piden una consulta popular” ), “Noticias de Gipuzkoa”k (“Contrarios a la incineradora piden que se pare el proyecto” ), eta ” Diario Vasco “k (“Las plataformas contra la incineradora exigen que se convoque una consulta popular” ).
Irakurri albisteak osorik.
(gehiago…)
Errauste plantaren aldeko mankomunitateek meatxu egin dute Donostialdeko zaborrik ez dutela hartuko
2007-07-10 // Errausketa, Gipuzkoa, Zabortegia // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Batzar Nagusietan, maiatzeko hauteskundeen ondoren, Aldun Nagusia aukeratzeko negoziaketen erdian ipini zuen Ezker Batuak. Miguel Buen sozialistak agindu zien Gipuzkoa mailako herri kontsulta egitea, eta Markel Olano jelkideak udalek eta mankomunitateek erabakitakoa onartuko zuela. Markel Olano (EAJ) atera zen diputatu nagusi eta EBk adierazi zuen Zubietako errauste plantaren proiektua paralizatutzat jo daitekeela (1).
(gehiago…)
Irailaren 15-18an, errauste planten kontrako erakundeen munduko biltzarra Hondarribian
2007-07-02 // Errausketa // Iruzkinik ez
Irailaren 15etik 18ra Hondarribian bere Hirugarren Mundu Biltzarra egingo du GAIA erakundeak. GAIA siglen esanahia bikoitza da: “Global Alliance for Incinerator Alternatives” eta “Global Anti-Incinerator
Alliance”. Berak biltzen ditu mundu osoan errauste planten kontra borrokatzen ari diren mugimenduak, eta koordinatzaile horrek Gipuzkoan egingo duen mundu batzarraren antolakizunak Ekologistak Martxan elkartearen ardurapean egingo dira.
Albistea One World Net gunean zabaldu da, eta bertan hitzok ipini dituzte Ekologistak Martxan taldekoen ahotan: “GAIAren biltzarra iruditzen zaigu aukera handia izango dela guretzako, zeren eta errauste plantaren kontrako mugimendua sendotuko baitu, eta era berean lagunduko du barreiatzen guk aurkezten ditugun ideiak, argudio tekniko eta zientifikoak finkatuz, eta guzti horengatik iritzi publikoarengan eragin handia edukiko duela”. Biltzarrerako izena emateko epea (hemen) zabalik
dago, eta GAIA erakundeak bermatu du mundu osotik gutxienez 100 parte hartzaile iritsiko dela Hondarribiara.
Irakurri albistea osorik ingelesez:
(gehiago…)
Zubietako errauste plantaren aurkakoek gehiengoa izango dute San Markosko Mankomunitatean
2007-06-25 // Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Maiatzaren 27ko hauteskundeen ondoren Donostialdeko zaborrak kudeatzen dituen San Markos mankomunitatean indar korrelazioa aldatu egin da, eta errauste plantaren kontrako hautetsiek -EB/Aralar eta EAE/ANVkoek- nagusitasuna izango dute. Horrek ez du esan nahi Gipuzkoako
mankomunitate guztiak bilduz hauteskunde bezperan sortu zen partzuergoak hartutako erabakia -errauste planta eraikitzekoa, alegia-administratiboki gelditzea posible izango denik, baina bai
Donostialdeko udalek zaborren kudeaketa alternatiboa martxan jartzea. Horrela ere moztu nahi zaio bidea Zubietan eraiki nahi den errauste plantari. Egoera berriaren analisia Iñaki Petxarromanek egin du
ekainaren 22ko Berria egunkarian, “Zubietako errauste plantaren aurkakoek gehiengoa izango dute San Markosko Mankomunitatean” izenburua duen kronikan.
Hona artikulua bere osoan:
(gehiago…)
Kataluniako Torrelles eta Molins: zaborren kudeaketan aitzindariak
2007-06-22 // Gaikako bilketa // Iruzkinik ez
Katalunian, Bartzelonako probintzian, bi udalerri aitzindari dira zaborren kudeaketan: Torrelles de Llobregat eta Molins de Rei. Hala irakur daiteke “Pangea” guneko “El proyecto Residu Minim” artikuluan. Aspaldi hasi ziren hondakinen bilketa selektiboa egiten, eta gainera hamar urteko esperientzia daukate zabor organikoaren bilketa era berrerabilpenean. Sortzen dituzten hondakinen erdia baino gehiago
baliatzea lortua dute jandanik, eta ez da zaborrik horretarako apropos eraikitako eraikuntzan selekzio katetik pasatzen ez denik.
(gehiago…)
Txingudiko mankomunitateak uko egin dio Gaintxurizketan errauste planta eraikitzeari
2007-06-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“El Diario Vasco” egunkariak plazaratu duenez, Irun eta Hondarribiako udalek hala erabakita, datorren hilabetean Txingudiko Mankomunitateak bertan behera utziko du Gaintxurizketako lurretan errauste planta eraikitzeko asmoa, eta bi hiri horietako hondakinak Gipuzkoa osorako Diputazioak Zubietan eraiki nahi duen erraustegira eramatea negoziatzen hasiko da. Egunkari horrek “La Mancomunidad de Txingudi renunciará en su primera asamblea a construir la incineradora” titulua daraman albisteak dio Juan Jose Gonzalez de Txabarriren Aldundia hasieratik zegoela Gipuzkoa osorako errauste planta bakarra eraikitzearen alde. Hendaiak bere zaborrekin zer egin bere aldetik erabaki beharko du; kazetariak bere kronikan intsinuatu duenez, zaborrak Zubietara eramatearen trukean Gipuzkoako agintariek Hendaiari eskatuko liokete oztoporik ez ipintzea Hondarribiako aireportua zabaltzeari.
Hona albistea jatorrizko bertsioan:
(gehiago…)
Gipuzkoako Ahaldun Oiarbidek dio errauste planta eraikitzeko plana instituzioek “blindatuta” daukatela
2007-06-01 // Errausketa, Gipuzkoa, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak, Zubieta // Iruzkinik ez
Hauteskunde bezperetan, maiatzaren 25ean, “El Diario Vasco” egunkariak txoko ezkutu batean publikatu zuen honako albistea: “Creado el consorcio entre mancomunidades”. Orain, hauteskundeak pasa eta alderdi nagusiak Gipuzkoan Diputazio berria osatzeko negoziaketan ari direnean, herritar oso gutxik ezagutu duten albiste horren garrantzia berretsi du Gipuzkoako Garapen Iraunkorreko Ahaldun Luis Mari Oiarbidek. “La incineradora no tiene marcha atrás, aunque ANV entre en las mancomunidades”
deklaratu dio “El Diario Vasco”ri, argituz hauteskunde bezperan mankomunitateen kontsortzioa antolatzearekin blindatu egin dutela errauste planta eraikitzeko erabakia, eta planak dagoenekoz
ez daukala atzera egiterik. Erabakia onartuko ez duten udalei ere garbi jakinarazi die: erraustegia onartzen ez duenak, bere zabortegia egin beharko du.
Hona elkarrizketa osorik:
(gehiago…)
Zubietako herritarrek errauste plantaren kontrako botoa eman dute
2007-05-31 // Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Maiatzaren 27an udal hauteskundeez gain errauste plantari buruzko erreferenduma egiteko eguna ere izan zen Zubietan. Herritarren %62k eman zuen botoa, eta bozkatu zuten 243 pertsonetatik 242 kontra azaldu zen. Kontsulta Zubietako Herri Batzarrak antolatu zuen. Albiste hori “Berria” egunkariak titulu honekin bildu du: “Zubietako herritarrek errauste plantaren kontra eta alternatiben alde egin dute”
. Eta “Gara”k berriz honela: “Aplastante rechazo a la incineradora en el referéndum de Zubieta” .
(gehiago…)
Hauteskunde bezperan, erraustegia martxan jarriko duen Kontsortzioa sortu du Gipuzkoako Diputazioak
2007-05-25 // Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
“El Diario Vasco” egunkariak txoko batean publikatu du, ostiraleko (maiatzak 25) edizioan: “Creado el consorcio entre mancomunidades” izenburupean dioenez, atzo Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Mankomunitateek sortu zuten Gipuzkoako hondakinak kudeatuko dituen Kontsortzioa. (Ikusi Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako estatutuak: GFA eta Debagoiena, Debabarrena, S. Markos, Saiseta, Urola-Erdia, Urola-Kosta eta Tolosaldeko Mankomunitateen artean lankidetza hitzarmena eta Kontsortzioaren estatutuak). Honen lehenbiziko lanak izango omen dira zabortegiak itxi eta intzineradora antolatzea.
Irakurri albistea jatorrizko bertsioan:
(gehiago…)
Errauste-planta, hauteskundeotako tabua
2007-05-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
“El Pais” egunkariak “Pais Vasco” atalean artikulu interesgarri bat plazaratu du, “La incineradora, el tabú electoral” tituluarekin, non argitzen baita Zubietako errauste-planta dela Gipuzkoan udal hauteskundeotan alderdi politiko gehienek ikutu ere egin nahi ez duten tabua. Politikari gehienek, eta batik bat Gipuzkoan agintzeko aukera gehien dituztenek, ez dute aipatzen baina -kazetariak argitzen duenez- ezin dute beren buruetatik kendu: Ezker Abertzale maioritarioa -EAE-ANVren bidetik- Zubietak oso inguruan harrapatzen dituen herri nagusietako udaletara itzuliko da berriro -Usurbil, Lasarte-Oria, Urnieta eta Hernanira bidenabar- eta baliteke horietakoren batean gobernua ere berak gidatzea. Ahaztu gabe Donostialdeko beste herri handi batzuetan ere -Pasaia, Orereta-Errenteria, Lezo, Oiartzun- berriro egongo dela udaletxeetan. Zubieta Bizirik plataformako bi buruzagi zinegotzi izateko postuetan
aurkezten dira Usurbilgo EAE-ANVren zerrendan. Kazetariak ez du ahaztu, bestalde, errauste-plantaren kontrako jarrera nabarmena azaldu duela kanpaina osoan Ezker Batua/Aralar koalizioak, eta talde
honetako Donostialdeko zerrendaburua erraustegiaren kontrako Arnasa plataformako kide Mikel Izagirre dela. Kazetariak beste albiste baten aurrerapena ere eskaintzen du: Gipuzkoako Hiri Hondakinen kontsortzioa -egingo balitz Zubietako erraustegia bere baitan hartuko lukeena- dagoenekoz osatuta egon behar zuen, baina hauteskundeak pasa eta biharamonerako erreserbatu du Diputazioak.
Hona artikulua bere osotasunean:
(gehiago…)