Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Erraustegien patronalak Zabalgarbin egingo du Europako biltzarra 2018an
2016-07-01 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
CEWEPek Rotterdamen burutu du egunotan 2016ko biltzarra. (Argazkia: Jakob Sahlén)
Rotterdamen (Holanda) egunotan burutu duen biltzarrean iragarri du CEWEP Europako erraustegien patronalak 2018ko kongresua Bilboko Zabalgarbin burutuko duela. Prentsari zabaldutako oharrean dio CEWEPek Zabalgarbi hauta duela “Europa barruan erreferentziazko planta” omen delako.
CEWEP (izenean “errauste plantak” ez baina “energi balioztatzeko plantak” eufemismoa erabiltzen duenak) 22 herrialdetako 400 erraustegiren jabeak biltzen ditu. Bazkideetako bat du AEVERSU Espainiako Estatuko erraustegien patronala, zeinaren kide baita Bizkaiko Zabalgarbi.
Rafael Guinea Espainiako erraustegien patronalaren lehendakaria Mallorkako Tirme azaltzen. (Argazkia: Mallorkako Gobernua)
Espainiako patronalaren lehendakaria Rafael Guinea da, bide batez erraustegien SIRUSA elkartearen buru eta Mallorkako TIRME erraustegi polemikoaren lehendakaria ere badena. SIRUSAk harrotasunez aldarrikatzen du hainbat ikerketa zientifiko sustatu dituela errausketaren onurak eta kalterik ezak frogatzeko. Elkarte horrek erakusten zuen bere webgunean argudio famatu hura: urte betean zigarret bat erretzeak baino kalte gutxiago eragiten duela errausketak.
Zabalgarbi Europako erraustegien patronalaren biltzarraren egoitza izango dela albistea zabaldu da justu Berriak argitaratu duenean Bilboko plantak artseniko kutsadura handia eragin duela inguruetan.
Artseniko kutsadura Zabalgarbi ondoan: ondo eta azkar ikertu beharra dago
2016-06-30 // Errausketa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Zabalgarbi erraustegiaren sarrera. (Argazkia: EITB)
Zabalgarbi erraustegiaren inguruko landareetan artsenikoa hirukoiztu egin dela publikatu zuen Berrian Iñaki Petxarromanek, eta kronika hartan bertan Bizkaiko Foru Aldundiaren arduradun batek “ikerketa horien ardura berea ez dela argudiatuta, adierazi du nahiago duela baloraziorik ez egin”. Aste bete beranduago Fernando Palaciosek dio Zabalgarbi inguruko landarerik eta horiekin bazkatutako animaliarik ez litzatekeela jan behar.
Fernando Palacios CSICeko ikerlaria da eta aditua erraustegien kutsaduran. Maiatzean Gipuzkoan aritu zen hizlari, GuraSOS elkarteak gonbidaturik. Palaciosek aztertu du Tecnaliak Eusko Jaurlaritzarentzako Zabalgarbiz idatzitako “Bizkaiko Hiri Hondakinen Balorizazio Plantaren inguruko ur, landare eta lurraren kalitateari buruzko azterketa” txostena. Bertatik ondorioztatu du inguruan sortutako elikagairik ez litzatekeela jan behar.
Fernando Palacios Hernaniko Orona-Ideon hizlari aritu zen maiatzean. (Argazkia: GuraSOS)
Petxarromanek egindako elkarrizketan aurrera begirako pista garrantzizko gehiago eman ditu Palaciosek, hona batzuk. Badira ikerketa metodologia hobeak, kutsagaien jatorriak hobeto zehazten dituztenak, erraustegien enkarguz egiten direnek erabilitakoak baino. Airearen kutsagai lurrunkorrak ez dituzte neurtzen. Neurketak airean, lurrean, uretan, sedimentuetan eta landareetan egin behar dira, eta ikerketa estazio gehiago behar dira. Erraustegien inguruko minbizi kasu gehienak plantak martxan jarri eta hamalau urtera izaten dira.
Palaciosen hitzetan, artsenikoaren eraginpean egoteak arazo neurologiko, kardiobaskular, dermatologikoak eta minbiziak eragiten ditu [ikusi gaur bertan El Paisek plazaratutako “El mapa del arsénico se asocia a un mayor riesgo de cáncer en España“]: azalean eta biriketan, bereziki. Baina artsenikoa ez da Zabalgarbiri buruzko txostenean aipatu kutsagai bakarra, metal astunak ere kopuru handietan aurkitu direlako: beruna, kromoa, kadmioa eta merkurioa oso arriskutsuak dira, gaixotasun neurologikoak eta minbizia eragiten baitute.
Zabalgarbi eta artsenikoaren eztabaida hasi baizik ez da egin. Lehenbiziko kronikan Berriari esan zion Ekologistak Martxan-eko Carlos Arribasek: «Bakarrik lurra, landareak eta ura ikertzen dira; pertsonak ez. Hori oker handia da, zeren artsenikoa, gainerako metal astun asko bezala, biologikoki metatzen da, eta, esate baterako, pilatzen ari den inguruko barazkiez elikatzen ari direnen odol analisietan agertu egin beharko luke»
Gaurtik plastikozko zorrorik ezin da eman Frantziako komertzioetan
2016-06-30 // Europa, Plastikozko zorroak // Iruzkinik ez
Frantziako supermerkatu bateko irudia, erosketetarako plastikoz gainezka. (Argazkia: Ouest France)
Uztailaren 1ean sartzen da indarrean debekuaren lehen fasea: Frantziako estatuko saltokiek ezin dute banatu orain arte bezala erosketak eramateko plastikozko poltsarik. 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, fruituak pisatzeko erabili ohi diren poltsak ere legez kanpokoak izango dira, Trantsizio energetikoaren legeak ezarrita.
Kalkulatzen da urtean Frantzian 5.000 milioi zorro banatzen direla, erosketak eramateko zuri horietakoak, eta 12.000 milioi gehiago fruitu eta barazkiak pisatzekoak. Kontsumismoaren ikurretako bat bilakatu diren zorrook aurkitzen dira gero eta gehiago itsasoko arrain eta ugaztunen hesteetan, eta itsasoko kutsagai nagusietakoak bihurtuak dira.
Orain desagertuko diren poltsak azken urteotan bezeroei ordainarazten hasiak ziren, eta soilik horrekin 12.000 milioitik 700 milioitara urritu ziren. Urtarrilean debekatuko dituztenak, berriz, asmakizun modernoagoak dira, supermerkatuetan langile gutxiagorekin lan bera ateratzeko asmatuak; horregatik, fruitu eta barazkiak pisatzeko erak errutinak aldatu beharko dituzte askok. Plastikozko zorron ordez etxeko konpostatzean desegiteko moduko plastiko bio-degradagarriak (almidoiz eginak) bai erabili ahal izango dira.
Frantziako Gobernuak gaiaz zabaldu duen informazioa, plastikozko zorroak zergatik eta nola desagertarazi nahi diren azalduz.
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute onartu ikertzea errausketaren eragina osasunean
2016-06-29 // Errausketa, Osasuna // Iruzkinik ez
Batzar Nagusiak osasuna eta errausketaz ikerketa batzordearen sorrera eztabaidatzen ekainaren 28an.
EAJ, PSE eta PPren botoek atzera bota dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan errausketak giza osasunean dauzkan eraginak ikertzeko batzorde bat sortzea. EH Bildu eta Ahal Dugu-Podemosek eskatua zuten, OEITeko medikuek eta GuraSOSek ekarritako adituek plazaratutako informazioei erantzunez.
Jone Cisnerosek defenditu du batzordearen sorrera Ahal Dugu-Podemosen izenean eta Iban Asenjok EHBildurenean, biek ere aipatu dituztelarik herritarren artean errausketaren eta osasunaren gaiak sortzen duen kezka larriak.
EAJtik erantzun die Xabier Ezeizabarrenak ez dagoela horrelako batzorde baten beharrik, eragin kaltegarrien ebidentzia zientifikorik ez dagoelako. PSEko Eneko Anduezak ildo beretik jo du, esanez Zubietako erraustegiak berme guztiak edukiko dituela eta EHBilduk osasunarekin alarma piztuz estali nahi duela aurreko legealdian burututako kudeaketa tamalgarria.
Albistearen beste oihartzunak:
– Naiz-Gara “PNV, PSE y PP rechazan crear una comisión sobre la incineradora en la Juntas de Gipuzkoa“.
– El Mundo “Gipuzkoa rechaza analizar en una comisión parlamentaria los riesgos para la salud de la incineradora”
– Diario Vasco: “PNV, PSE y PP rechazan en las Juntas crear una comisión de estudio sobre la incineradora”
– Errenteria Gorria: “PNV y PSE impiden, junto al PP, crear la comisión de estudio sobre incineradora y salud que reclaman Pocemos-Ahal Dugu y EHBildu“.
Kataluniako Sant Vicenç dels Hortsen ere ez dute nahi porlan fabrikan pneumatikoak erretzerik
2016-06-28 // Errausketa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Cementos Molinsen porlan fabrika Sant Vicenç dels Horts (Katalunia) herrian. (Argazkia: Expansion)
Katalunian Sant Vicenç des Horts herrian (28.000 biztanle, Bartzelonatik 16 kilometrora) jendea haserre dabil jakin dutenetik bertako porlan fabrikak urtean 20.000 tona pneumatiko zahar erretzeko baimena eskatu duela. Lehendik usinak jaurtitzen duen hautsaren kexu baldin baziren, herritarrak baimen eskari berriarekin hasi dira ohartzen zer ari zaizkien etxe ondoko labeetan kiskaltzen. Euskaldunok zementu fabrika handi hori ikusten dugu Bartzelonara iristean autopistatik gertu, eskuinetan.
Haserrea iritsi da hedabide handietara ere, “Oposición vecinal al plan de una cementera para incinerar neumáticos” titulatu du La Vanguardia egunkariak. Cementos Molins enpresak baimena eskatu du Sant Vicençeko labeak 20.000 tona pneumatiko zahar erretzeko (Gipuzkoan Añorgako Rezolak erre ditzakeen 40.000 tonen erdia). Porlan fabriketan erraustearen aurkako koordinadorak deiturik herritarrak hasi dira biltzen agintariekin eta horrela hasi dira jabetzen zemento hautsaz gain askoz kutsagai gehiago aireratzen diela fabrikak.
Cementos Molinsen 2015ean araztegiko lohi idortuetatik 12.000 tona erre zituzten, egurretik 20.000 tona, Hondakinetatik Eratorritako Erregaietatik (CDR gaztelaniazko sigletan) 60.000 tona… gehi 5.000 tona pneumatiko. Orain kopuru hori bider lau erre nahi du enpresak eta baimena eskuratu baino lehen inbertsioak egin ditu, labe berri bat eraiki, gurpilak “birziklatzen” –errealitatean, labeetan erretzeko prestatzen– dituen enpresa bat erosi…
Kazetariei herritar batek esan zien moduan, “hau gaur egun porlan-fabrika baino gehiago benetako errauste planta bat da, nahiz eta beraiek ukatu”. La Directak erreportaje honetan erakutsi zuenez, zementu fabrikek hondakinak errez negozio bikoitza egiten dute: batetik hondakinak errez erregaiak aurreztu, bestetik CO2 isurien bonoekin negoziatu.
Usurbilen erreferenduma irailean: “Erraustegia egitea nahi al duzu?”
2016-06-27 // Errausketa, Galdeketa // Iruzkinik ez
Erraustegia Erabakia plataformako kideak Xabier Arregi -erdian, kutxa eskuetan- alkateari bildutako sinadurak entregatzen otsailean. Orain, Madrilek galdera debekaturik, erreferenduma herritarrek berek antolatuko dutela iragarri dute. (Argazkia: Noaua!)
Usurbilek bere erreferenduma izango du erraustegiaz eta botoak emateko hiru egun izango dira, irailaren 30a eta urriaren 1 eta 2a. Hala zabaldu du Noaua herri hedabideak, informazioa jasorik Erraustegia Erabakia herri plataformaren iturrietatik. Horrela, Madrilgo Gobernuak udalari ukatutako galdeketaren antolaketa herritarrek hartu dute beren gain. 16 urtetik gorako herritar guztiak daude konbidaturik honako galderari baietz edo ezetz erantzutera: “Erraustegia egitea nahi al duzu?”.
Erraustegia Erabakia plataformako kideek Usurbilgo jai egun nagusian, Santixabel egunez –uztailak 2– agerraldi publikoan emango dituzte herri galdeketaren zertzeladak. Pataformak 2015eko azaroan hasirik 1.185 usurbildarren sinadurak bildu zituen galdeketa eske eta Udalari entregatu zizkion 2016ko urtarrilean. Udalak otsailaren 23ko osoko batzarrean zehaztu zuen galdera, “Usurbilgo hondakinak tratatzeko erraustea egoki iruditzen al zaizu?”, eta erreferenduma antolatzeko eskaria egin zion Espainiako Gobernuari. Madrildik Ministroen Kontseiluak maiatzaren 13an debekatu zion.
Debekuaren aurrean, Usurbilgo Udalak galdeketa egiteko eskumena herritarrei itzuliko diela jakinarazi zuen eta orain Erraustegia Erabakia plataformak aho batez galdeketa egitea onartu du, galdeketa egunak finkatu eta lan batzordeak osatu.
Gipuzkoako Erraustegia lurrez Donostiako udalerrian egin nahi duten arren, hurbileneko herria Usurbil du. Usurbilek errausketari hasieratik ezetz esateaz gain hondakinen kudeaketarako sistema alternatiboa antolatu zuen 2009an, Atez Atekoa, eta hura garatuz doa etengabe; gaur egun usurbildarrek hondakinen tasa pagatzen dute sortzen duten kopuruaren arabera.
Italiako 525 udaletan hiru milioi herritarrek pertsona/urteko 75 kg. errefus baino gutxiago sortzen dute
2016-06-24 // Errefusa, Europa, Zero Zabor // Iruzkinik ez
Legambienteren grafikoan, ezkerretan Italian pertsona/urteko 75 kg errefus azpitik sortzen duten udalen portzentaiak eskualdeka; eskuinetan gaika %65 biltzen duten udalak eta pertsonako/urteko 75 kg errefus azpitik sortzen dutenak.
Ekainaren 21etik 23ra Erroman ospatu den Forum Rifiuti 2016 biltzarrean eman dituzte datuok, Italiako udal askok gaikako bilketan eta Ekonomia Zirkularrean Europan daramaten aitzindari lanaren neurria ematen dutenak: 1.520 herri eta hirik gaika biltzen du bere hondakinen %65 baino gehiago eta 525 udalek gainditu dute pertsona/urteko 75 kg errefus baino gutxiago sortzeko muga.
Badira urte batzuk Comuni Ricicloni (Udal Birziklatzaileak) titulua daramatela beren hondakinen %65tik gora gaika ondo biltzen dituztenek, une honetan 1.520 udalek. Baina hori nahikoa ez dela eta, orain Rifiuti Free izendatzen dituzte urteko/pertsonako 75 kg azpitik dabiltzanak. Ingurumen gaietan erreferentzia den Legambiente erakundeak zertifikatzen du nork merezi duen Rifiuti Free. titulua.
Forum Rifiutin saritu dira Italian hondakinak ondoen kudeatzen dituzten hiru herri, eta askok uste lukeenaren kontra ez dira iparraldekoak, Kanpaniako Salerno probintziakoak baizik: 20 kg azpitik dabiltza Tortorella eta Sassano (5.103 biztanle). Aipamen berezia egin zaio Veneto eskualdeko Priula mankomunitateari: 556.000 biztanle biltzen dituen mankomunitateak gaika %83 biltzen du eta pertsonako/urteko 50 kg errefus sortzen. Nafarroako Sakanan eta Gipuzkoan Atez Atekoan ondoen ari diren herri batzuen kopuru berdinak dira.
Italiako eskualde horietan honako estrategiak darabiltzate hondakinak murrizteko: 1) ekotasa ezarri errefusari, hori gero prebentzio, berrerabiltze eta birziklatzea sustatzeko; 2) ondoen ari diren herritarrak eta udalak hobariz saritu; 3) errausteak dauzkan prima eta hobariak kendu; 4) konpostatu eta birziklatzeko azpiegituretan inbertitu, tartean orain dela gutxi birziklaezinak ziren pixoihalen materialak aprobetxatzeko; eta 5) kutsatzen duenak ordaintzen du, xahuketa zigortu.
Salerno probintziako Sassano herriak -5.120 biztanle- gaika biltzen ditu hondakinen %94,5 eta errefusetan sortzen pertsona/urteko 17,3 kg. Konparazioan, Donostiako herritar bakoitzak 285 kg errefus nahasi botatzen ditu, hondarribitar eta irundar bakoitzak 300 kg. (Argazkia: Mapio)
Nafarroako planaren eztabaidan kezka errausketari ate txiki bat uzteagatik
2016-06-23 // Nafarroako Gobernua, Plangintza, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Errausketaren aurkako mobilizazioa Sakanan, Olaztiko porlan fabrikaren aurrean. (Argazkia: Olaztin Errauskearik Ez)
Nafarroan 2015-2025erako hondakinen plan nagusi (PIGRN) berria idazteko prozesua amaitzear denean, zenbait eragilek bere kezka azaldu du Gobernuko ordezkariren batek berriro mahai gainean ipini duelako hondakinen parte bat erraustea. Hondakinen kudeaketan aspalditik erreferentzia den Compañía de las 3 Erres elkarteak argitasunak eskatu dizkie agintariei.
Plan berriaren lehen zirriborroak ko-errausketari –porlan fabriketan errausteari– atera erabat ixten ez ziola eta, eztabaida lanetan hasieratik azaldu dira errausketa ororen aurka Nafarroako erakunde eta instituzio gehienak. Baina eskualdekako bilerak bukatzear direnean, Gobernuko goi karguek berriro jarri dute mahai gainean, Compañía de las 3 Erresek jakinarazi duenez.
Compañía de las 3 Erreseko kideek, errausketak Nafarroako plan berrian lekua edukitzeak kezkatu dituen herritarrekin solidarizatzeaz gain, argibideak eskatu dizkie agintariei: “Errausketari edo ko-errausketari dagokionez, garbi geratu zen Nafarroan [planaren prestaketan] parte hartzen genuenotatik inor ez zegoela horren alde, alderantziz baino. Argi eta garbi esan zitzaion EZETZ Nafarroan errausteari eta baita ere EZETZ beste komunitateetara Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak [CDR gaztelaniazko sigletan] erraustera eramateari”.
Herritarren eskaria: hondakin plana zerotik hasi eta erraustegia gelditu
2016-06-20 // Aldundiak, Errausketa, Plangintza // Iruzkinik ez
Ekainaren 17an Gipuzkoako Foru Aldundiaren erregistroan herritarrak aurkeztutako idatzia.
Usurbilgo herritar batek ekainaren 17an aurkeztu du idatzi bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen PIGRUG hondakinen plan nagusi berria jendaurrean dagoela eta, eskatuz PIGRUG 2017-2030 delakoaren orain arteko prozesua balio gabetzea, plan berria gaian interesa duten alde eta pertsona guztien artean burutzea eta etorkizuneko edozein kudeaketa baldintzatzen duen Zubietako erraustegiaren prozedura gelditzea.
Une honetan Gipuzkoako hondakinen gaian prozedura bat baino gehiago daude irekita eta helegite bat baino gehiago ere bai. Alde batetik daude Eusko Jaurlaritzak erraustegiari emandako IBB Ingurumen Baimen Bateratuari herritarrek bezala elkarte eta udalek aurkeztutakok. Beste aldetik, Diputazioak plazaratu ditu PIGRUG 2017-2030 plan berriaren osagaiak hilabete emanez herritarrek bezala erakundeek beren iradokizunak egin ditzaten, eta bide batez Jose Antonio Asensio diputatuak iragarri du honetaz parte hartze prozesu bat irekiko duela.
Honen aurrean erreakzio ezberdinak sortu dira. Hasteko, GuraSOSek iragarri du ez duela ontzat ematen erraustegiaz eztabaidatzeko eskubiderik gabeko deliberazio prozesurik, eta ordainetan berak proposatuko duela bestelako eztabaida prozesu bat Foru Aldundiak berak 2010an erabakitako arau baten babesean. Bigarrenik, ARGIAk jakin duenez zenbait erakunde ari dira PIGRUG berriari aldaketak proposatzen. Hirugarren iniziatiba da ekainaren 17an Usurbilgo herritar horrek estreinatu duena eta aste honetan gehiagok aurkeztuko dutena. Zer argudiatzen dute?
Xabier Garmendia Martinezek -erdian Patxi Lopez lehendakariarekin Industria sailburu zela- egin zuen Gipuzkoako hondakinen 2002tik 2016rako plana eta berari enkargatu dio Aldundiak 20150ko plangintza idaztea . (Argazkia: El Pais)
Internetez bai euskaraz eta bai gaztelaniaz eskuragai dagoen dokumentuak hasieran dioenez, “Xabier Garmendia Martinez (Desarrollo Protección Ambiental) aritu eta ari da Gipuzkoako gizartearen orain eta etorkizunerako hain garrantzizkoa den plan orokorraren idazlaritzan, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarekin. (…) Aldi berean, Gipuzkoako gizarteari eta gaurko bezala biharko herritar guztientzako izango dituen eraginez gain, hondakinen kudeaketa erdiz-erdi baldintzatuko lukeen Errauste Planta bat abian jartzeko prozesua fase erabakiorrean sartu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren partaidetzarekin GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak. Baldintza horietan idatzitako plan batek ezin ditu bete Gipuzkoako gaurko eta biharko herritarron oinarrizko beharrak eta eskubideak”.
Idatzian GFAri oroitarazten zaio agintariak derrigortuta daudela herritar guztien mesedetan hartzeko erabakiak, hondakinen alorrean azken urteetan aldaketa handiak egin direla Gipuzkoan herritar eta erakunde askoren lanari esker, eta ez dela onargarria horrelako plangintza garrantzitsua egiteko hautatu dena: “Gipuzkoako Foru Aldundiaren Hondakinentzako 2017-2030 arteko Plan Nagusiaren erredakzio lan erabakiorra enkargatu dion profesionala da aldi berean hondakinen kudeaketan ari diren korporazioetako buru profesional bat eta administrazioan goi karguak behin eta berriro bete dituen politikari profesionala, gizartearentzako estrategikoak eta minberak diren alor inportanteetan korporazioentzako lan oso garrantzitsuak eginez eta aldi berean instituzioetatik parte hartuz korporazioen jarduera zaindu behar duten kontrol sistemetan”.
Herritarrok Gipuzkoako agintariei iradokitzen diete hondakin planak parte hartze on batekin egiten ikasteko Nafarroan egiten ari direnetik.
Horregatik eskatzen diote Aldundiari PIGRUG 2017-2030 planean egindako lan guztiak bertan behera uztea, plana berriro zerotik hastea, horretan parte hartzera interesa duten guztiei deitzea eta Zubietako erraustegiaren lanak bertan behera uztea.
Azpian testua osorik, euskaraz:
(gehiago…)
Jendetza bildu du GuraSOS elkarteak Donostian errausketaren kontra
2016-06-20 // Errausketa, Kutsadura, Osasuna // Iruzkinik ez
“Haurren babeserako hesia” Donostiako udaletxeko atarian amaitu zen. (Argazkia: GuraSOS)
Donostian Antiguako tuneletik hasita udaletxe aurreko Alderdi Ederren amaitu zen ibilaldian milaka herritar bildu zituen igandean GuraSOS elkarteak, herritarren eta batik bat gaurko eta etorkizuneko umeen osasuna babestu eta errausketaren pozoiak saihesteko eskatuz. Nahiz eta “Haurren babeserako hesiak” pentsamenduz kolore ezberdinetako jendeak bildu, antolatzaileek eskatu bezala –”haur txikienak zuriz, heldu eta gainerako haur eta gazteak beltzez”– Kontxa inguruko pasealekua beltzez jantzi zen igande eguerdian.
Amaieran antolatzaileek beren mezua leitu zuten GuraSOSen bideo ezagunak daraman tonuan, amaieran garbi zehazteko beren agintean dauden politikariei egiten dizkieten eskaerak:
1.- Informazio zuzena emateko.
2.- Errausketaren inguruko eztabaida gizarteratzeko.
3.- Akordio eta adostasuna bilatuko duen topagunea ahalbidetzeko, osasuna eta herritar guziak ardatz izango dituena, bestelako interesak alde batera utzita. Eseri daitezela, iritziak eman, informazioak kontrastatu, eztabaidatu…
4.- Beranduegi izan baino lehen birplanteatu dezatela erraustegia egiteko erabakia, oinarrituz babesaren eta prebentzioaren printzipioetan.
Zubietako erraustegiak eragin bortitzena izango lukeen eremuan bertan 201 ikastetxe daude, denetara hasi Urola Kostatik eta Oarsoaldera. Donostialdetik, Buruntzaldea igaroz, Tolosalderaino ia 70.000 haur biltzen dituztenak. Horien osasun eskabideak bermatu eta erraustegirik eraiki ez dadin eskatzeko orain arte GuraSOSek 11.000 sinadura bildu omen ditu, horretarako ipinitako mahaietan bezala Internet bidez.
Albistearen kronika eta argazki gehiago:
Noaua! “Milaka lagun erraustegia alboratu eta osasuna bermatzearen alde, GuraSOSen desfilean“, “Jendetza batu da GuraSOSek deitu duen ekitaldian”
Berria “Beltzez jantzi dute Donostia, erraustegiaren aurka”
Gara “Una multitud exige en Donostia que la prioridad sea ante todo la salud”
EITB “Miles de personas marchan contra la incineradora de Zubieta”
Gipuzkoa Digital “No a la incineradora en Donostia San Sebastián y el peregrino asombrado”
SER “GuraSOS pide que se garantice la salud y reclama un acuerdo consensuado sobre la incineradora”
GuraSOS, argazki galeria
“Haurren babeserako hesia” Donostiako Kontxan barrena. (Argazkia: Noaua)