Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Bulebarretik Zubietara, gero Antigua… errausketaren kontrako asteburu beroa
2016-06-17 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Erraustegiaren aurkako ekitaldiz betea dator asteburua Donostialdean. Gipuzkoa Zutik mugimendua, ostiral gaua Bulebarrean pasa ondoren, larunbatean bizikletaz Zubietako herriraino hurbilduko da, hainbat ekitaldiren ostean bertan gaua pasata igande goizean Antiguara hurbiltzeko. Hemen burutuko da egunotako beste hitzordu nagusia: GuraSOSek antolatutako “Haurren babeserako hesia”.
Gipuzkoa Zutikek hirugarren astea osatuko du Zubietara bizikletaz egingo duen txangoarekin. 21. eguna ospatzeko, arratsaldean gertutik ikusiko dute erraustegirako agintariek urratutako eremua; mahai inguru batean bilduko dituzte Zubietako herritarrak, OEITeko medikuak eta Errausketaren Aurkako Mugimenduko kideak hilabeteotako lanen balantzea egin eta aurrerakoez eztabaidatzeko; Zubietan eraikitzear diren makro-espetxeaz hitzaldi bat edukiko dute; Aiztondoko plataformak estreinatuko du “Lur” antzerkia,
+eta eguna amaituko dute zubietarrek “maitasunez prestatutako” herri afariarekin.
Igande eguerdia GuraSOSek antolatutako babes hesiaren inguruan zentratuko da Donostian, hasi Antiguatik eta Alderdi Ederreko lorategietaraino, justu udaletxearen aurrean. Antolatzaileen oharrean esaten den arren “ezinbestekoa dela haur txikienak txuriz eta helduak eta bestelako haur eta nerabeak guztiz beltzez” joatea, ziurrenik kolore nahasiagoko laguntzailez beztituko dira Kontxa ingurukoak.
Eguerditik aurrera Gipuzkoa Zutikek segituko du bere programarekin. Errefuxiatuen gaia mahairatuko dute Gipuzkoa Solidarioa plataformarekin batera eta ilunabarrean asanblada eginen Bulebarrean.
Eta astelehenetik aurrera Gipuzkoan zehar antolatu diren Zutik taldeen oihartzunak entzungo dira. Ekainaren 20 astelehenean batzarra deitu du Oiartzungo taldeak, gauza bera Debagoienan Arrasatera lotarako zakuarekin joateko deiarekin, Zumaian batzarra 21 asteartean, Buruntzaldeko taldea martxan da, Oarsoaldeko Zutik ere bai, Azkoitian ere bada Zutik, Tolosaldean eta Goierrin ere zabaldu dira deiak…
Debagoiena Zutiken ekintzarako deia. (Argazkia: Maddi Iñarra)
Zestoan sinadurak biltzen ari dira: “Ondo egiten jarraitu nahi dugu”
2016-06-17 // Atez Ateko komunitarioa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Zestoako udalean 2014ko martxoaren 27an bilketa komunitarioa adostasunez erabakitzen, Ruben Alberdi (Bildu) alkatea eta, eskuinean, Josetxo Mendizabal (EAJ). Orain alkatetzatik Mendizabalek sistema aldatzea erabaki du adostasunik gabe. (Argazkia: Urola Erdiko Mankomunitatea)
Zestoan herritar talde bat sinadura bilketan hasi da 2014eko udatik hondakinak biltzeko daukaten sistema mantentzearen alde. Gaikako bilketa komunitarioa darabilte Zestoan orduan agintean zegoen Bilduk eta EAJk adosturik, baina jelkideek alkatetza eskuratutakoan edukiontzi txipdunak ezartzea erabaki dute modu unilateralean. Firma bilketan ari direnek diote: “Ondo ari gara Zestoan, eskualdeko eredu gara eta horrela izaten jarraitu nahi dugu”.
Hondakin bilketaren gatazka betean, 2014ean, Asturiasko Villaviciosan ezagututako sistema ezartzea erabaki zuen Zestoako udalak aho batez. Geroztik, sinatzaileek diotenez eta Urola Erdiko mankomunitatearen datuek berresten dutenez, %75eko birziklatze tasa gainditu du Zestoak sistema horrekin.
Danbolin aldizkarian plazaratutako gutunean, honela argudiatzen dute sinadura bilketaren zergatia: “Emaitza onak izaten ari gara zestoarrok, ingurumenarekiko errespetuzkoago jokatzen ikasi eta ondo sailkatzen dugulako, baina baita ere bilketa eredu honekin biltzaileek “deskuidoak” momentuan zuzendu eta ondo sailkatuta dagoenari kalterik eragiten ez diolako.
Usainik gabeko sistema daukagu gaur egun, iluntzero etxe azpian jarri eta jasotzen dizkiguten ontzi garbiei esker; eta gainera lortu dugu kaleak betetzen zizkiguten kontenedore gehienak gure herriko paisaiatik desagerraraztea.
Beraz, Zestoan dugun hondakinak biltzeko sistemak ondo funtzionatzen badu eta herritarrok gustura bagaude, zergatik aldatu?”
Azkoitian udal berriarekin kontainerrak libre eta gaikako bilketa % 50era jaitsi
2016-06-16 // Atez atekoa, Bost edukiontzi txipdunak, Gaikako bilketa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Errefusarentzako kaleko kontainer grisa kontrolik gabe zaborrez beterik Azkoitian. (Argazkia: Maxixatzen)
Azkoitia Zero Zabor elkarteak Maxixatzen aldizkarian jakinarazi duenez urte betean atzerapauso galanta egin du gaikako bilketak Urola bailarako herri horretan. EAJren udal berriak Arrasateko eta Zegamako sistemak ezartzea agindu zien arren (Atez Atekoaren ordez txip elektroniko bidez kontrolatutako edukiontziak), gero edukiontzi guztiak libre utzi ditu eta birziklatze tasetan beherakako nabarmena gertatu da, %50rainoko tasaraino makurtuz.
“Gauza bat esan eta bestea egin” izeneko oharrean, AZZk dio EAJrekiko errezeloen gainetik bi bilera egin zituztela agintari berriekin eta alkatetzatik konpromiso batzuk aipatu zizkietela, gerora gezurtatuak ikusi dituztenak:
“Esaten zigutenez udalbatzan onartutako helburu eta printzipioak bere egiten zituzten:
1) %70eko gaikako bilketa. Betetzen ari da? %50 inguruan omen gabiltza.
2) Birziklatzea herritar guztion betebeharra da. Betetzen ari da?
3) Errefusari ateak itxiko dizkion sistema izatea. Betetzen ari da? Kontenedore grisak gainezka ikusita, garbi dago ezetz.
4) Irizpide teknikoekin egitea bilketa sistemaren aukeraketa… Betetzen ari da? Udal agintariek kontenedore grisei buruz hartutako erabakia jakinda gero, garbi dago ezetz”.
Udaletik antolatu duten atzera pausuari aurre egiteko batzarra deitu dute ekainaren 22rako.
Asensiok GHK auditatu eta Bilduko agintariak auzitara eraman nahi ditu
2016-06-13 // Aldundiak, Errausketa, Politikariak // Iruzkinik ez
Jose Ignacio Asensio deklarazioak egiten. (Argazkia: Socialistas Guipuzcoanos)
GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioaren 2011-2015eko diru-kontuen auditoria egin arazi du Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak eta hor aurkitu omen dituen irregulartasun ugariak direla eta orain instruktore bat izendatuko du, horien erantzukizunak pertsonalizatu eta ahal bada auzitegietara eramateko. Diario Vasco egunkariari eskainitako elkarrizketa luzean esan du diputatuak berak.
Ez da lehen aldia izango GHKren Bilduko agintariek beren buruak epaitegien jomugan ikusiko dituztena. 2015eko urtarrilean Juan Calparsoro fiskalak ikertu zituen –Ainhoa Intxaurrandieta buru zuen zuzendaritzako kideak– erraustegia eraikitzeko prozesua geldituz Gipuzkoarrei galerak ekarri izanagatik. Orain antzeko salaketak egotzi dizkie Asensiok. Deigarria da Calparsoro fiskalaren kasuan bezala Asensio diputatuarenean, bietatik inork ez du ikertu beharreko irregulartasunik ikusi erraustegia eraikitzeko 2011an EAJ eta PSEko buruek sinatu zituzten swap kreditu toxikoen aferan.
Asensio diputatua Diario Vascoko elkarrizketa irudiztatzeko argazkia Gipuzkoa Plazan egiten, Gipuzkoa Zutikeko gazteak kanporatu ondoren. (Argazkia: Diario Vasco)
Asensioren elkarrizketak bestelako osagairik ere utzi dio hondakinen eta erraustegiaren aferetan interesatuta dabilenari:
– Oraindik hilero Gipuzkoak ordaintzen dituen swap toxikoak ez aipatzeaz gain, 2011-2015ko agintariei aurpegiratzen die azpiegiturak egin ez izana… aipatu gabe orduko arduradunek aurkeztutako 182 miloiko inbertsio plana Asensioren alderdiak berak bota zuela atzera.
– Erraustegiak soilik erreko omen ditu Tratamendu Mekaniko Biologikoko plantak berreskuratu ezin dituenak. Baina Asensiok defenditzen duen planak aurreikusten du TMBra 135.000 tona sartzea eta horietatik 6.500 tona berreskuratzea. Beraz, sartuko denaren %90 baino gehiago erreko da, tartean 73.500 tona organiko, paper edo kartoi, egur eta beste hainbat plastiko eta material birziklagarri.
– Asensiorenganaino ere iritsi da, nonbait, pneumatikoak erretzearekiko kezka: “Nada de neumáticos, ni goma, ni otras tantas cosas que producen reacciones químicas“. Kazetariak ez dio galdetu eta Asensiok ez du erantzun zer gertatzen den Zubietatik 5 kilometrora Añorgako Rezola porlan-fabrikan erretzen dituzten milaka tona pneumatikoekin eta beste milaka tona autoen osagai plastiko eta abarrekin.
– Eta Zubietako erraustegiaren Ingurumen Baimen Bateratuarekin gertatu den moduan, elkarrizketan ere desagertu egin dira errausketak sortuko dituen eskoriak (52.000 tona) eta filtroetako errauts toxikoak (11.00 tona). Ez du argitu ez zein tratamendu emango dieten eta ez Gipuzkoako zein zokotan bilduko dituzten.
Añorgako porlan-fabrikak erretzen dituen hondakinetako batzuk, tartean pneumatikoak, Asensioren esanetan ‘tantas cosas que producen reacciones químicas‘ horietakoak.
GuraSOS “Haurren babeserako hesia” prestatzen ari da ekainaren 19rako
2016-06-13 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GuraSOS elkartea, Zubietako erraustegi proiektuak inguruan harrapatzen dituen eskoletako haurren guraso eta aiton-amonek osatua, ekitaldi berezi bat ari da prestatzen ekainaren 19rako, igandea, Donostian. “Haurren babeserako hesia” deitu diotena irudikatuko dute eguerdiko 12etan Antiguako tuneletik hasi eta udaletxe aurreko Alderdi Ederrerainoko eremuan. Hesi sinbolikoa osatuko dute zuriz jantzitako haurren eta beltzez beztitutako helduen artean
GuraSOSek, sortu zenetik, hainbat ekintza daramatza antolatuak aldarrikatzeko hondakinen inguruko eztabaida despolitizatu behar dela Gipuzkoan eta ezeren aurretik gaurko eta biharko herritarren osasuna jarri behar dela. Maiatzaren 21ean Hernaniko Galarretan hezkuntzako profesionalak, familietako gurasoak, hondakinetan adituan eta medikuak bildu zituen, erraustegiaren arriskuez eztabaidatzera. Bideo batez lagunduta zabaldutako manifestuaren aldeko sinadurak ere biltzen ari da GuraSOS.
Bestalde, erraustegiaren inguruan ekimen juridikoa abiaraziko duela iragarri du elkarteak:
“Duela gutxi Foru Aldundiak parte-hartze prozesu baten berri eman du hurrengo PIGRUGaren onarpenaren aurretik. Baina bertan ez da aurreikusten erraustegia egin edo ez egitearen erabakiaren eztabaida egitea.
Erraustegia eraikitzea edo ez eztabaida kanpoan uzten duen parte-hartze prozesuak EZ DIO ERANTZUTEN GIPUZKOAKO GIZARTEAK ESKATZEN ARI DENARI eta gizarteak ez daki beragan eragina duten erabaki publikoetan parte-hartzeko eskubidea duela.
INFORMAZIOA, KONTRASTEA, EZTABAIDA eta ELKARRIZKETA nahi dugulako, gai honi lotutako aukera legala aktibatuko dugu.
Arau orokorra hilabeteko epean Foru Aldundiak ekimen mota hau ebaztea da. Baina Arau Foralaren 10.3 artikuluaren kasuan, Hiritar Partehartzearen Komisio Foralak erabakiko du onartzen duen edo ez. Komisio honen lehendakaritza Ahaldun Nagusiaren Kabineteburuak eta Gobernu Foralaren sail guztien ordezkaritza banak dauka”.
Firma bilketa Debagoienan: Epelen zabortegirik ez eta %80ko gaikako bilketa Gipuzkoa osora zabaldu
2016-06-10 // Ekitaldia, Mankomunitateak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Epeleko zabortegi zaharra, dagoenekoz itxita eta lurrez estalia, Bergarako lurretan autopista bazterrean. (Argazkia: Mondraberri)
“Debagoiena eredu; Zabortegirik ez!” plataforma sinadura bilketan hasita dago, bertako Mankomunitateari milaka herritarren bermearekin irits arazteko Debagoieneko itunaren eskakizun nagusiak: Epelen ez dadila ireki hondakin nahasiendako zabortegi berri bat eta %80ko gaikako bilketa –derrigorrezko sistemekin Debagoienan lortu dena– hedatu dadila Gipuzkoa osora.
Sinadurak biltzeko, plataformak bailarako herrietako plazetan mahaiak ipiniko ditu egunotan, eta Change.org gunean sartuta ere sinatu daiteke (Internet bidez ia 1.500 bilduta zeuden ekainaren 9 ilunabarrean). Honela laburbiltzen dute antolatzaileek beren elkartasun eskaria:
“%80a birziklatzen duen Debagoienako eskualde honek ez du merezi Gipuzkoa osoko zabor nahasia jasotzea. ‘Debagoieneko itunean’ adierazten genuen bezala, hasi dadila Gipuzkoa osoa urratsak ematen %80a gaika biltzeko eta orduan hasiko gara elkartasunez hitz egiten. Debagoieneko emaitza Gipuzkoa osora hedatuz gero, zabortegi kutsakorrak ekidin ditzakegu. Adierazi kontra zaudela eta sinatu zabortegiaren aurka”.
Albistearen oihartzun gehiago:
Mondraberri “Epeleko zabortegiko asmoaren aurka sinatzeko aukera izango da”
Goiena “Epelera lurraldeko hondakinak nahasita ez ekartzeko sinadura bilketa hasi dute”
Debagoiena eredu. Zabortegirik ez! plataformako kideak prentsaurrean.
Usurbilgo ikastolak bideo batean azaltzen du nola kudeatu ongi hondakinak festa handi batean
2016-06-09 // Ekitaldia, Prebentzioa, Zero Zabor // Iruzkinik ez
Kilometroaken antolatzaileen konpromisoak eta boluntarioen lanak bermatu zuten hondakinen kudeaketa on bat lortzea Usurbilen.
2015eko urriaren 4an Gipuzkoako Usurbilen “Gattunk” leloarekin ospatu zen Kilometroak 2015 hondakinen gaiari dagokionez Zero Zabor ereduan kudeatzea lortu zuten Usurbilgo eta bertara laguntzera etorritako eragile sozialek eta aktibistek. Orain Udarregi ikastolak “Kmk 2015: Hondakinen kudeaketa eraginkorra” bideoan erakusten du nola antolatu hondakinen kudeaketa Euskal Herrian hain ugariak diren festa erraldoietako batean.
Hamar minutu dirau bideoak eta tutorial gisa afera xeheki esplikatzen du. Euskal Herriaz gain Europako edo are munduko leku askotan ere interesa baduelakoan, euskarazkoaz gain gaztelaniaz eta ingelesez azpititulatutako bertsioak ere sareratu dituzte.
Usurbilen demostratu denez, Kilometroak bezalako festa erraldoietan ere posible da hondakinen %90 gaika biltzea.
Dokumentalean erakusten denez, horrelako ospakizun handi batean hasieratik hondakinen kudeaketa ondo antolatuz gero, posible da Usurbilen lortu zen bezala gaika berezirik jasotzea festan sortutako hondakin guztien %90etik gora. Horregatik, Usurbilgo Kmk 2015ko fundamentua ikusi zuena asko harritzen da ohartzean beste festa gehienetan zer nolako zabarkeriaz jokatzen den alor honetan. Usurbilgo esperientziatik ikasteko aukera daukate orain.
Iturriko ura doan eskainiz eta edalontzi berrerabilgarrien bilketa ondo antolatuz, plastikozko milaka ontziren kutsadura saihesten da.
Erraustegiak Danimarkan: funtzionatzeko atzerritik zaborrak ekarri behar dituen eredua
2016-06-08 // Errausketa, Europa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Ingurumen sailaren Twitter kontuak Kopenhagen egin behar duten errauskailu baten berri eman du asteazken goizean. Foru Aldundiaren arabera, hondakinak erreko dituen plantan eski pista bat ere jarri dute.
Danimarkan errausketaren alde egin duten apustuan badira, ordea, herritarrentzat interesgarriagoak izango diren kontuak ere.
The Copenhagen Post egunkariak –Danimarkan ingelesez argitaratzen den egunkari bakarra– 2011ko artikulu batean azaldu zituen errausketaren ereduak udalei ekarri dizkien zailtasunak eta soluzio desatseginak: “Zabor nahikorik ez denentzat” izeneko artikuluan nabarmendu zutenez, Danimarkako udal ugari hondakinen premian zeuden erraustegiak elikatu ahal izateko. Atzera-bueltarik gabe, atzerritik inportatzen hasi ziren.
Ingalaterrako hondakinak Danimarkara iristen: herrialdeko 26 erraustegietatik 20k beste herrialdetako biztanleen zaborrak erretzen dituzte (argazkia: Ingeniøren astekaria).
(gehiago…)
Madrilgo Cibelesen Valdemingomezko erraustegiaren itxiera eskatzeko elkarretaratzea asteazkenean
2016-06-07 // Errausketa, Europa, Gizarte eragileak, Osasuna // Iruzkinik ez
CASMadrid Osasun zerbitzu Publikoaren Pribatizazioaren Aurkako Madrilgo Koordinadorak deialdia zabaldu du asteazkenean, maiatzak 8, elkarretaratzea egiteko Cibeles plazan, Valdemingomezko errauste planta itxi dezatela eskatzeko. “Carmena, Cifuentes: ¡La incineradora mata!” goiburua daraman ekitaldia arratsaldeko 19:30etan burutuko dute.
Osasun Zerbitzuko langileak –mediku, erizain eta denetako enplegatuak– biltzen dituen koordinadorak salatu du 1997k martxan egon arren, Valdemingomezko erraustegiaren inguruko herritarren osasuna ez dela aztertu ezein ikerketa epidemiologiko bidez, nahiz eta hurbileko laborategietako langileak laster hasi ziren ohartzen erraustegiari lotutako eritasunak ari zirela ugaritzen: “Iritsi zitzaigun informazioa azalduz haur jaio berri askok zekartela arantza bifidoa [ES espina bífida, FR eta ENG spina bifida], jaiotzatiko malformazio bat literatura zientifikoak lotzen duena errauste planta baten inguruan bizi den populazioaren edo/eta bertan lanean ari diren langileen arrisku dokumentatutzat”.
Valdemingomez eta bere eraginpeko herriak, Madrilen atarian. (Irudia: CASMadrid)
Osasunaren eta errausketaren inguruko gaietan ari direnen artean entzun gabeko informazio larri bat ere eman dute CASMadridekoek maiatzaren 8rako deialdian: azken urteotako literatura zientifikoan erreferentziazkoa bihurtu den 2013ko ikerketa zabalean (García-Pérez J, Fernández-Navarro P, Castelló A, López-Cima MF, Ramis R, BoldoE, López-Abente G. Cancer mortality in towns in the vicinity of incinerators and installations for the recovery or disposal of hazardous waste. Environ Int. 2013) ikerketatik “kanpo geratu zirela, ez dakigu zergatik, Vallecas, Rivas, Perales del Rio eta Cañada Realeko biztanleak, hau da, Valdemingomez erraustegiaren inguruko 5 kilometroen barruan geratzen ziren milaka jende, azterketak berak ezartzen dituen irizpideen arabera dudarik gabe antzeko patologiak nozitu behar dituztenak”.
CASMadrid, bere agirian, fiakaitz agertu da edozein koloreko agintarik alor honetan egin dezakeenaz (“Valdemingómez y Seseña son simples muestras del descontrol y la desprotección existentes, dado que las Administraciones, tengan el color político que tengan, no son capaces en ningún caso de tomar medidas que garanticen la salud de la población, ya que lo que prevalecen por encima de todo, son los intereses del mercado“) eta herri eta auzoka organizatzeko dei egin du.
Irlandako Corken erraustegia eraikitzeko bigarren alegina
2016-06-06 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Ringaskiddyko errauste plantaren proiektua, enpresak eskainitako irudian, Corkeko portu militarraren ondoan.
Irlandako Cork hirian Ringaskiddyko erraustegia egin ala ez ari zenean eztabaidatzen Dublingo gobernuak kasu hauetarako izendatuta daukan erakunde kontsultiboan, polemika piztu da Indaver konpainiak aurkeztu dituen kutsadura kalkuluen inguruan. Erraustegia eraiki aurretik inguruko lurzoruetan dauden dioxina kopuruez, 2016.ean egon arren, Indaverrek presentatu ditu 2008ko kopuru berdin-berdinak, “fotokopiatuak” errausketaren aurkakoek salatu dutenez.
Irish Times egunkariak titulatu du: “Ados ezin jarri erraustegiaren dioxinen kalkulu eztabaidatuen ingurua“. Errauste plantaren kontra ari den CHASE koordinadorak bere webgunean berriz: “Bukatzear den audientzian dioxinen kalkuluetan irregulartasun larriak azaldu dira”.
Euskal Herriko administrazioek ez daukate Irlandakoak daukan An Bord Pleanala bezalako erakunde bat, zeinak ingurumen gaietan eztabaida dagoenean halako epaiketa moduko bat antolatzen baitu alde guztien iritzi eta informazioak ezagutzeko, agian horregatik ez dira iristen gurean honelako ezusteko mamitsuak hedabideetaraino.
Indaver multinazionala –Anberesen erraustegiak otsailean eztanda egin ziona bera- berriro ari da Irlandako Corken Ringaskiddyko errauste planta eraiki nahian, itsas bazterrean eta armadaren kai militar handi baten aldamenean. Lehendik beste behin baimena ukatu dietelarik 2011an, bigarren ahaleginean maiatzean 17 egunez luzatu da An Bord Pleanalaren audientzian eta azken egunean eztabaidatu ziren erraustegiaren eraginen xehetasun tekniko bat. Eta hor azaldu zen ezustekoa.
Indaverrek argudiatu duenean dioxinen mailan zein izango den isuriko duen kopurua, horretarako alderatu behar zituen errausketa hasi ondorengo kutsadura mailak une honetan -erraustegirik gabe- inguruko lurzoruek dauzkaten dioxina kopuruekin. Eta azaldu da Indaverrek 2016ko datuak bezala azaldu dituela justu 2008a aurkeztu zituen datu berdin-berdinak, “fotokopiatuak” esan dute aurkakoek. An Bord Pleanalako arduraduna ere ez zen pozik agertu datu horien zuzentasunik ezagatik, eta gaia aktan azaldu dadila eskatu zuen.
CHASEko arduradunek salatu dutenez, “enpresak azterketa bat zeukan pasatzeko eta huts egin du. Informaziotzat eman dutena ez da informazio. “Konpainiak errespetu gutxi dauka gizartearekiko, herritarrak tratatu gaitu gaitu xake jokoko peoi bagina bezala, ez haragizko pertsonak bagina bezala”.
Azken aldiz An Bord Pleanalak 2009ko ekainean ukatu zion baimena Indaverri Ringaskiddyko urtean 240.000 tona zabor kiskaliko lituzkeen erraustegia eraikitzeko. Hamazazpi eguneko entzun aldiaren ostean, uztailaren 12an erantzungo dio enpresaren hirugarren ahaleginari. Gipuzkoan bezala, Irlandan ere errausketaren lobbyak ez du betirako ematen amore.