Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
GuraSOSek antolaturik, osasuna eta errausketaz jardunaldia larunbatean
2016-05-18 // Kutsadura, Osasuna // Iruzkinik ez
Orona kooperatibaren Galarretako Ideo eraikinean burutuko da GuraSOSen jardunaldia. (Argazkia: Wikipedia)
Hernaniko Galarretan Orona kooperatibak daukan Ideo eraikin berezian, maiatzaren 21eko arratsaldean, osasungintzako eta hezkuntzako profesionalak bilduko ditu GuraSOS elkarteak hondakinen errausketak jendeen osasunean eragin ditzakeen kalteez eztabaidatzeko. Egitarauan aurreratu dutenenez, Bilerara gonbidatu dituzte Madrilgo Rivas-Vaciamadriden dagoen Valdemingomez erraustegiak kaltetutako herritarrak ere.
Bazkalondoko 16:00etan ongi etorria eginik, lehenbizi mintzatuko da Fernando Palacios, Espainiako CSIC Ikerketa Zientifikoen Erakunde Goreneko ikertzailea. Erraustegien eraginez argitaratu den informazio zientifikoa aztertuko du, bereziki azpimarratuz gai arriskutsuen metaketa eta sakabanaketa ingurunean, hondakin-mota ezberdinek sortutako gai arriskutsuen identifikazioa eta eraginak, eta kaltetutako biztanleengan sortzen dituzten patologiak.
Ondoren OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko mediku batek hitz egingo du, azaltzeko elkarte honek berrikitan plazaratu duen txostena, herriz herri aurkezten ari direna. Hiru ordu laurdenez mahai inguruan solastuko dira OEITeko ordezkaria eta Palacios doktorea.
18:15etan eta hiru ordu laurdenez, bi foro burutuko dira aldi berean. Batetik, hezkuntza komunitateko kideen foroa izango da, parte hartuz sindikatu, irakasle eta beste eragileek. Bestetik, herritarren foroa, zeinetara konbidatu baitira Madrilgo Rivas-Vaciamadrideko Rivas Aire Limpio plataformako ordezkari Javier Navascués eta bere ondoan duela gutxi Valdemingozmezko erraustegiaren arduradunen kontrako salaketa aurkeztu duten kaltetuen ordezkari bat, Clara Perales.
Jardunaldiaren itxieraren aurretik, 19:00etan partekatuko dituzte partaideek hitzaldi eta foroetan aurkeztu eta eztabaidatutako ondorioak.
Seseñako gurpilen sutea: ingurumen eta osasun katastrofe baten zenbakiak
2016-05-16 // Kutsadura, Pneumatikoak // Iruzkinik ez
Seseñako sutea herri berritik. (Argazkia: El Norte de Castilla)
Ecologistas en Accion erakundeak aurreratu ditu Seseñan oraindik sutan dauden pneumatikoek eragindako kutsaduraren zenbait zifra, hotzikara sortzeko modukoak. Kalkulatu dute, soilik hidrokarburo aromatiko poliziklikoetan, Seseñak barreia ditzakeela Madril inguruetan urte osoan Espainiako estatuan isurtzen diren adina.
AEBetako EPA Ingurumen Agentziak egindako kalkuluetan oinarrituta atera ditu Ecologistas en Accionek Seseñako kutsaduraren zenbakiak. Hala, han pilaturik zeuden 70.000 tona pneumatikoak guztiz erreko balira PM10 partikulatan bakarrik, hau da, 10 mikra baino txikiagoetan, 7.946 tona aireratuko lirateke eta konposatu organiko lurrunkor eta erdi-lurrunkorretatik beste 1.470 tona. Airean barreiatutako hidrokarburo aromatiko poliziklikoak iritsiko lirateke 238 tonataraino.
Orduak pasa ahala Ecologistas en Accionen kalkuluak zuzenak direla berresten ari da. El Paisek asteartean azaldu duenez, Seseñako biltegi klandestinoan 90.000 tona pneumatiko zeuden pilaturik, eta horietatik 60.00 tona gutxienez kiskali dira. Airera jaurtitako kutsagai kopuru itzelak ez dira urruti ibiliko ekologistek salatutako zifretatik.
“Deskomunalak dira kopuruok -diote ekologistek-. Aski bedi esatea sute honek isuriko lituzkeela Espainiako inbentarioen arabera urte osoan jaurtitzen diren emisioen %6,5 (2014an 122.190 tona). Bestalde, sute honek berak bakarrik isuriko lituzke eguratsean Estatu osoan urte oso batean zabaltzen diren adina hidrokarburo polizikliko aromatiko (265 tona 2014an). Sekulako hondamendia”.
Bestalde, kantzerra eragiten duten 150 tona bentzeno eta 5,6 tona bentzo(a)pireno isuri liteke sute honen ondorioz. Garretatik 300 metrora neurtu omen dira bentzenotik metro kubikoko 121 mikrogramo, urteko gehienezko muga denean metro kubikoko 5 mikrogramo.
[Albiste hau eguneratu da 2016-05-17an, 10:00etan]
Milaka pneumatiko ari dira kiskaltzen Madril ondoko Seseñan
2016-05-13 // Kutsadura // Iruzkinik ez
Seseñako sutea ostegunetik ostiralerako gauean. (Argazkia: Cronica Global)
Milaka pneumatiko zahar ari dira erretzen, ostegun ilunabarrean su harturik, Madril ondoko Seseñan. Suhiltzaileek denbora beharko dute garrak amatatzeko, kontrolatzen gaitza baita hor metaturik dagoen ia 70.000 tona –zenbait iturrik 100.000 tona aipatzen dituzte– kautxuzko gurpil usatuk eragindako sutea.
Antza denez, Europako pneumatiko biltegi handiena den Seseñakoa –Madrildik Andaluziarako autopista bazterrean ikus zitekeena– legez kanpokoa zen eta ekainerako zeukan bere ugazabak lekua husteko epea. Espainiako boom (pelotazo) inmobiliarioaren ikurra den Seseña hiri berriaren ondoan den arren egoerarik larriena, Madril osoraino zabaldu da alarma. Agintariek larrialdi egoera ezarri dute. Suhiltzaileek uste dute nahita sortua dela sutea.
CSICeko ikertzaile Joan Grimaltek berri agentziei adierazi dienez, peumatikoen erretzeak kutsagai larriak hedatzen ditu haizean. Hidrokarburo aromatiko poliziklikoen arriskua nabarmendu du, batik bat benzopirenoarena. Ecologistas en Acción eta Greenpeace bezalako erakundeak aspalditik salatzen zuten Seseñan metatutako pneumatiko mendiaren arriskua.
Seseñako sutearen kea Madrildik ere ikusten da. (Argazkia: AFP)
Euskal Herrian hiru porlan fabriketan erretzen dira pneumatikoak, Arrigorriaga eta Lemoakoetan Bizkaian eta Donostiako Añorga auzokoan. Añorgako Rezolari, hain zuzen, 2015ean Ingurumen Baimen Bateratuaren baldintzak zabaldu zizkion Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak, tartean 39.500 tona pneumatiko erretzea onartuz eta kutsaduraren kontrolak arintzea baimenduz.
Gipuzkoan ezkerreko oposizioa ados jarri da errausketaz eta Zero Zaborrez
2016-05-13 // Errausketa, Politikariak, Zero Zabor // Iruzkinik ez
Ezkerretik, Equo, EHBildu, Irabazi eta Podemos-Ahal Duguko ordezkariak ituna sinatu eta aurkezten (Argazkia: EHBildu)
Gipuzkoako ezkerreko oposizio osoak adostu du 10 puntuko dokumentu bat errausketarik gabeko hondakinen kudeaketa alternatibo bat sustatzeko konpromisoarekin. EHBildu (Iban Asenjo), Podemos-Ahal Dugu (Ione Cisneros), Ezker Anitza (Xabier Pombo) eta Equo (Edurne Baranda de Miguel) alderdietako ordezkariek aurkeztu diete kazetariei ARGIAk PDF formatuan eskaintzen duen agiria.
“Gipuzkoako indar eraldatzaile eta aurrerakoien akordioa, ekonomia zirkularra eta Zero Zabor filosofiari buruzkoa” izenburuko itunak hamar puntu ditu, sarrerako deklarazio honen ostean:
“Gipuzkoako indar eraldatzaile eta aurrerakoiek akordio markoa behar dugu Zubietako erraustegi toxikoa gelditu nahi badugu eta, benetan, ikuspegi globalago batetik, beste kontsumo eredu batera biratu nahi baldin badugu, “Zero Zabor (Zero Waste) filosofian eta ekonomia zirkularrean oinarritutako eredura, alegia. Beste modura esanda: “Birziklapena bai, Errausketarik ez” aldarrikapenetik elkarlan koordinatuago batera pasa behar dugu. Zentzu honetan, gure xedeak hauek dira:
– Zabor kopurua gutxitzea
– Berrerabilpena eta birziklapena handitzea
– Hondakinen errausketan oinarritzen ez den tratamendua ematea
– Ikerketa+Garapena+Berrikuntzaren (I+G+G) aldeko apustua egitea soluzio berriak bilatze aldera, eta inerteen biltegietarako bidea hartzea –inoiz ez zabortegi toxikoen bidea– beti ere Zero Zabor helburuarekin”.
Ondoren zehaztu dituzte zaharkitutzat jotzen duten PIGRUG Hondakinen Plan Nagusiaren alternatibak eraikitzeko bideak, agirian ikus daitezkeen 10 puntuetan mamiturik.
600 boluntariok 225.000 orri banatuko dituzte etxez etxe errausketaren kontra
2016-05-11 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Honelako 220.000 orri banatuko dituzte 600dik gora boluntariok etxez etxe Gipuzkoan.
Asteburu honetan, maiatzaren 14 eta 15ean, EAM Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak 225.000 esku orri banatuko ditu Gipuzkoa osoko familien buzoietan. Herri guztietako etxe guztietaraino bi eguneko tartean iritsi ahal izateko 600 boluntario mobilizatu ditu EAMek.
Mugimendutik azaldu dutenez, “mobilizazio zabal honen bitartez, erraustegiaren arduradun politikoei mezu argi bat bidali nahi diegu: komunikabide handietan, publiko zein pribatuetan, ezarria duten kontrol informatiboaren gainetik, ezkutatu nahi dituzten egiak Gipuzkoako txoko guztietaraino eramango ditugu. Beraiek herritarrei ezkutatzen dietena azalarazteko gai garela demostratuko dugu. Batzuek entzun nahi ez dituzten egiak eta ebidentziak herritar guztiengana, banan-banan, iritsiko dira”.
EAMk buzoietan banatuko duen esku-orrian (ikusi JPG irudian) hiru mezu dira nagusi:
– Erraustegien inguruan minbizia izateko arriskua areagotu egiten da. Erraustegiaren inguruan minbizi kasu gehiago pairatzeko arriskua frogatu da.
– Gipuzkoan inoiz egon den lapurreta ekonomiko handienaren aurrean gaude. Hasieran 300 milioi eurolko kostua izango zuela iragarri arren, orain jakin ahal izan dugu kopuru hori 1.200 milioira iritsiko dela. Eta horietatik %10, “garbi”, enpresa pribatu baten akzionistek eramango dute.
– Zabortegiak ez dira konponbidea. Ez Epelen, ez Lapatxen, ezta Kantabrian ere. Soluzioa gero eta hondakin gutxiago sortzea da, ahalik eta baliabide gehienak berreskuratzea eta bakoitzak bere etxean hondakinak berezituta jasotzea. Badaude herri eta eskualde asko Gipuzkoan hori dena egitea posible dela demostratzen ari direnak.
Florentzian 14an manifestazio handia ‘Mamme No Inceneritore’k deiturik
2016-05-11 // Ekitaldia, Errausketa, Europa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
“Errauskailuak itxi. Defenditu lurra eta osasuna” dio Florentziako manfestazioarako deiaren goiburuak.
Larunbatean, maiatzak 14, manifestazio handia ezagutu behar du Italiako Florentziak bertan gobernuak eraiki nahi duen erraustegiaren aurka. Mamme No Inceneritore (Amak Errausketaren Aurka) elkartea antolatzaile nagusia, berrikitan Gipuzkoan sortu den GuraSOSen ahizpa nagusia. Florentzian agertzekoak dira erraustegien aurka ari diren plataforma guztietako kideak eta mobilizazioaren babesa eskaini diote Italiako talde, partidu eta sindikatu askok, elkartearen webgunean dagerren zerrendan ikus daitekeenez. Europako beste zenbait herrialdeetako ordezkariak ere izango omen dira bertan.
Errausketaren lobbyaren eta Rifiuti Zero (Zero Zabor) mugimendu indartsuaren arteko borroka fase oso beroan sartuta dago azken hilabeteotan. Alde batetik, 226 udalerrik beren eremuan Zero Zabor eremu deklaratu dituzte eta are gehiago dira Atez Ateko bilketan ari direnak, tartean Milan bezalako hiri handiak, milioika herritarren hondakinen %70 eta %80 gaika sailkatuta bilduz.
Baina beste aldetik, Matteo Renziren gobernuak erabaki du atzeraka ari ziren erraustegiei haize berria ematea. Tartean, Florentzian eraikitzea Casse Passerinin. Eufemismoz “Il Termovalorizzatore” deitzen dioten erraustegi berriari agintariek joan den azaroan eman zioten baimena urtean 140.000 inguru tona erretzeko. Florentziako mobilizazioak Renziren Italia osorako planak oztopatzeko ahalegina izan nahi du.
Erraustegien kontrako protesta Florentziako zubi zahar historikoan.
Erraustegiaren 770 milioiak: irabazleak eta galtzaileak ezagutzeko gakoak
2016-05-10 // Aldundiak, Ekonomia, Partzuergoa // Iruzkinik ez
GHK eta Foru Aldundiak errauste planta eraikitzeko urratutako gunea Zubietan, aurrez-aurreko Lasarte duela. (Argazkia: @aldatsa)
Berria eta Garak laburbildu dituzte Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa kontsortzioak onartu duen 35 urterako bideragarritasun plan ekonomikoaren lerro nagusiak (ikusi hemen agiri osoa, gaztelaniaz, ARGIAk sarean eskainirik). Operazioaren gako nagusiak azpimarratzea merezi du, 770 milioi euroko kopuru potoloaren barnean badira oharkabean uztea merezi ez duten gakoak:
– Aipatu kopuruok ez dute hondakinak erretzearen kostua osorik hartzen: kanpo utzi dira errautsen eta eskorien tratamendua eta biltegiratzea.
– 770 milioi euro ordainduko du Gipuzkoako gizarteak errausketa zerbitzua, oraingo zifratan. Inflakzioa gehiturik, azkenerako 1.085 milioi pagatuko ditu, BEZa erantsita 1.216 milioi. Urtean 31 milioi.
– Ordainketaren zati oso txikia ordainduko da erretzera eramandako hondakin tonen arabera, urtean 2,6 milioi (fakturaren %8); aldiz, 28,9 milioi (fakturaren %92) pagatuko dute herritar, udal eta mankomunitateek “eskotean”, berdin dio zenbat tona bidaltzen den Zubietara. (Urtean 50 kilo errefus sortzen duen Hernanik eta 280 sortzen duen Donostiak berdintsu pagatuko dute pertsonako, zerbitzuaren bazkide izatea primatzen delako). Gutxien birziklatzen dutenak saritu, errefus gutxien eta garbiena sortzen dutenak zigortu.
– Zubietako erraustegia eraiki-kudeatuko duten enpresek 35 urteko irabaziak bermatuta dauzkate, hipotesien arabera fakturazioaren %8,9ko-%10,5 irabaziko dute.
– GHK enpresa publikoak 239 milioiko finantziazioa bermatu behar du.
– Herritarrek zergekin pagatuko dituztenez gain, erraustegiaren diru iturri osagarri ia bakarra energia saltzetik iritsiko zaiona da (horiek orain artean eduki dituzten diru-laguntzak barne) eta, aldiz, plantak berreskuratuko dituen materialengatiko sarrerak marginaltzat jotzen dira.
– Udal eta mankomunitateak 35 urterako esklusibotasun tratuz lotuta geratzen dira Zubietako erraustegiaren kontraterekiko: ezin dira irten GHKtik (berrikitan Ermuari garbi adierazi zaio), ezin dute hondakinik eraman beste inorengana, eta hondakin gutxiago sortzen baldin badute ezingo dute gutxiago ordaindu.
Itsua izan behar da ez ohartzeko azken puntu honetan datzala operazioaren gakoa.
GuraSOS sortu dute: “Nire haurrentzat nahi ez dudana, beste inoren haurrentzat nahi ez dudalako”
2016-05-08 // Errausketa, Osasuna // Iruzkinik ez
Zubietako erraustegitik 15 kilometroko radioan bizi diren haurren gurasoak mobilizatu dira hondakinen errausketari aurre egiteko: GuraSOS elkarte berria larunbatean, maiatzak 7, aurkeztu dute Lasarte-Orian.
Aurkezpenean esan dutenez, “zuek bezalako aita-amak, aitona-amonak eta osaba-izebak gara. Erraustegiaren proiektua bertan behera gera dadila eskatzen dugu, gaur egun ez baitago berme nahikorik gipuzkoarren eta bereziki haurren osasunaren gainean”, diote oharrean.
Biodonostia institutuak ikerketa epidemiologiko bat egiteak, “arrisku baten aurrean” gaudela adierazten du, diote mugimenduko kideek, eta Gipuzkoako herritarrak erraustegiak gizakion osasunean duen eragina neurtzeko “erabiliko” dituztela.
200 ikastetxe eta Donostiako Ospitale gune handia (Onkologikoa barne) daude Zubietaren inguruko 30 kilometroko eragin-eremuan, Eusko Jaurlaritzak Zubietako erraustegiari emandako Ingurumen Baimen Bateratuak onartzen duen eragin-eremuan alegia.
GuraSOSek aurkeztutako manifestua gizarteratu eta sinadura bilketari ekingo dio laster, Gipuzkoako Aldundiari eskatzeko baztertu dezala hondakinak errausteko asmoa. Sare sozialetan ari dira zabaltzen GuraSOS manifestua bideoan jarria.
Albistearen oihartzunak:
“GuraSOS: “Erraustegiaren asmoa alde batera uztea eskatzen dugu”” (Noaua)
“Gurasoak ere, erraustegiarekin arduratuta” (Txintxarri)
“Nace la plataforma GuraSOS en oposición a la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“GuraSOS izeneko elkartea sortu dute, Zubietako erraustegiaren aurka” (EITB)
Rossano Ercolini: “Errausketa iragana da; etorkizuna behar dugu!”
2016-05-06 // Atez atekoa, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Larunbatean, maiatzak 7, Hernanin hitz egingo du Ercolinik eta igandean Zubieta eta Usurbil bisitatuko.
Hernaniko Kronika egunkariari eskainitako elkarrizketan Rossano Ercolini Europako Zero Waste mugimenduko lehendakariak gaitzetsi du Gipuzkoan agintariek berriro erraustegia eraikitzen hasteko asmoa: “Errausketa zaharkitutako teknologia da, etorkizuneko baliabideak alferrik galtzen dituena. Era berean, kutsadura iturri haundia da, eta ondorioz, gure osasuna eta ingurugiroa babesteko beharra daukagu”.
Kronikaren webgunean osorik leitu daitekeen elkarrizketaren beste pasarte batzuetan dio Ercolinik: “Errauskailua baldin badaukazu, ez dago baliabiderik gaikako bilketarako eta praktika onetarako. Errausketa iragana da, eta etorkizuna behar dugu! Era berean, beharrezkoa da baliabide natural eskasiari aurre egitea, materialak berreskuratuz, eta ez, errez. (…) Osasun arazoei dagokienez, berriz, saihestu badaiteke, arriskurik txikiena hartzea ere ez da onargarria. Beraz, osasuna, ingurugiroa eta ekonomiarentzako errausketa baino aukera hobeak badaude, zergatik sustatu enpresa batek bultzatzen duen horrelako teknologia garestia?”.
Larunbatean, maiatzak 7, Hernanin hitzaldia emango du Ercolinik, Hernanin Zero Zabor taldeak eta udalak deiturik, herrian Atez Ateko bilketak sei urte betetzen dituela eta. Herriari buruz esan du Ercolinik: “Hernaniri buruz hitz egiten dudanean, bai Europan eta baita beste herrialde batzuetan ere, azpimarratzen dut Europako jarduera onena dela, emaitzei dagokienean, eta jendearen parte-hartze eta inplikazioan. Hasteko, Hernani, eta Zero Zaborren aldeko Euskal Herriko beste herri batzuk, eredu dira Espainian, beste herri askotan ez baitira ari ohitura onenak hartzearen alde”.
Igandean goizean, Italian errausketaren aurkako eta Zero Zabor ereduaren aldeko mugimenduaren liderra den Ercolinik bisitatuko ditu Zubieta eta Usurbil, 2009an Atez Atekoa ezarri zuen lehen herria.
2013an Goldman Prize ingurumen sari ospetsua eman zioten Ecoliniri, euskarazko azpitituluak daramatzan bideo honetan erakusten denez:
GuraSOS taldea sortu dute Zubietako erraustegiaren inguruetako gurasoek
2016-05-03 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Aiton-amonak, gurasoak eta haurrak GuraSOS talde berriaren logoak irudikatuak.
Larunbatean, maiatzak 7, aurkeztuko dute Lasarte-Orian GuraSOS talde berria, Zubietako erraustegiaren kutsadurak eragin zuzena izango duen inguruetako eskoletako aita-amek osatua. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean aurkeztuko dute azken hilabeteotan landu duten manifestua eta azalduko zergatik eta nola egingo dioten aurre Gipuzkoako Foru Aldundiak Usurbilgo kaxkotik kilometro batera eta Lasarte-Oriatik 1,8ra eraiki nahi duen errauste plantaren proiektuari.
Zubietako “0 gunetik” 15 kilometroko radioak harrapatzen dituen ikastetxeetako gurasoak aritu dira hilabeteotan aztertzen errausketak bereziki umeen osasunean eragingo dituen kalteak. Orain eskola guztietara zabalduta, guraso guztiak mobilizatu nahi dituzte. Lasarte-Oriako aurkezpenerako hedatu duten afixak erakusten ditu haurrak, gurasoak eta aiton-amonak elkarri eskua emanda, umeek kutsaduratik babesteko maskara bana daramatzatela jantzita.
Usurbilgo Noaua aldizkariak zehaztu duenez, GuraSOS mugimendua zer den, zer nahi duten eta zer egingo duten ezagutzera emango dute larunbateko hitzorduan. “Interes politiko eta ekonomikoen gainetik, gure seme-alaben osasuna babestu nahi dugu”. Bi lan ildo dituzte; batetik, “adituen informazioa jaso eta beste gurasoekin partekatzea”. Bestetik, “osasuna guztiz bermatuta ez dagoelako, eta prebentzio printzipioan oinarriturik, erraustegiari ez esaten diogu”.