Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Txinan apirilean bi erraustegi asmo geldiarazi ditu jendearen haserreak
2016-05-01 // Asia, Errausketa // Iruzkinik ez
Jendea protestan karriketako zirkulazioa eteten Txinako Zhejiang eskualdean. (Argazkia, herritar batek zabaldua)
Hamabost eguneko tartean bi erraustegi proiektu utzi dituzte Txinako agintariek, inguruko herritarren protesta bortitzek eraginda. Apiril erdi aldean Haiyan hirian, Zhejiang probintzian, gelditu zuten proiektua eta joan den astean Nanxian hirian, Hunan probintzian.
Protesta gogorrak gertatu dira Haiyanko karriketan herritarrek zabaldutako bideo labur hauetan (1, 2, 3… ) ikusten denez. Gero eta handiagoa da Txinan hondakinekin daukaten arazoa, eta baita kutsaduragatik jendeak daukan kezka larria ere.
Duela urtebete, 2015eko apirilean, jakin zen Guandong probintziako Luoding hirian beste errauskailu asmo bat eten behar izan zutela agintariek, herritarrek sekulako liskarrak antolatu ostean, tartean poliziari eraso eginez. Associated Press agentziak kontatu duenez, aginte lekuetan ahotsik entzuten ez zaielarik, inguruko herritarrek sarritan karrikako protestara jotzen dute, eta azkenean jendeak kalmatzeko batzuetan errausketa asmoak geldiarazten dituzte, aldi berean protestako lider edo kide ezagunenak gogor zigortuz.
Albiste bilduma apirilak 01 – 30
2016-04-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“EH Bildu alerta del «pelotazo» que supondrá privatizar la incineradora” (Naiz)
“[Lander Garro] Mamuen politika” (Gara)
“OEIT erraustegiaz: “Datozen asteotan jende askoren etorkizuna erabakiko da”” (ARGIA)
““Espero dugu osasun arrazoiak nahikoak izatea proiektua geratzeko”” (Hitza)
“Un grupo de médicos advierte sobre el riesgo de la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“[Maialen Berridi, OEIT-GEIS] Clara sospecha de enfermedades. Principio de precaución” (Gara)
“Maiatzaren 29an Onkologikotik Diputaziora giza kate erraldoia” (ARGIA)
“Julian Zapiain: “Zubietako operazio publiko-pribatuaren finantziazioa engainagarri bat da”” (ARGIA)
“[Juan Mari Beldarrain] “Gaikako bilketarekin erraustegiaren aurkako borroka irabaziko genuke”” (Hitza)
“[Lander Arbelaitz] Erraustegirik ez, erabat aurka gaude” (ARGIA)
“Tres plantas de tratamiento de residuos acompañarán a la incineradora de Zubieta” (Diario Vasco)
“[Josetxo Alvarez] Foralismo es feudalismo: el caso de las basuras” (El Diario Norte)”
“El grupo GEIS, convencido de que la incineradora de Zubieta no se construirá” (Diario Vasco)
Araba
“La planta de Jundiz es la primera de Euskadi que logra esta transformación, gracias a una inversión de casi medio millón de euros” (Residuos Profesional)
“La planta de clasificación de Jundiz, primera del País Vasco en transformar los residuos en combustible” (Retema)
“Descripción de la instalación“, “Descripción del proceso” (Planta de Envases de Jundiz)
Sakana
“El Consorcio habilitará una planta de compostaje en Arbizu” (Noticias de Navarra)
Iruñerria
“¿Es rentable la recogida neumática de residuos para Iruña?” (RRR Compañia)
Debagoiena
“[Enrike Letona] “Hondakinak gaika jasoz gero, ez genuke beharko zabortegi berririk”” (Mondraberri)
Ermua
“Erraustegia eta 25 urteko gastuak pagatu beharko ditu Ermuak GHKtik irteteko” (Berria)
Soraluze
“La recogida selectiva apenas subió en 2015 un 0,88% en Soraluze” (Noticias de Gipuzkoa)
Hernani
“Rossano Ercolini maiatzaren 7 eta 8an Hernanin eta Zubietan izango da” (ARGIA)
Lezo
“EAJko beste zinegotzi batek dimititu du Lezon, GBBrekiko desadostasunengatik” (Hitza)
Amasa-Villabona
“Javier Ansorenak errausketaz hitz egingo du 12an Amasa-Villabonan” (ARGIA)
Usurbil
“Zabalgarbiko erraustegiko gezurrak agerian gaur, Erraustegia Erabakiak antolaturiko hitzaldian” (Noaua!)
Azkoiti
“[EHBildu] Hondakinen bilketa selektiboaren datuen historikoa sistema mistoa martxan jarri zenetik” (Maxixatzen)
Legorreta
“Legorretan hondakinak gaika nola bildu zehazteko galdeketa egingo dute” (Hitza)
Usurbil
“European Environmental Bureau-ko hondakin politikako arduradun Piotr Barczak, Usurbilen izan da” (Noaua!)
Errenteria
“Tratatu gabeko hondakinen erdia hartzeko erabakia birpentsatzeko eskatu dio Errenteriako alkateak San Markoseko presidenteari” (Errenteriako Udala)
Espainiako estatua
“[Katalunia] Discrepancias en Vic por la renovación del sistema de recogida de residuos” (Vanguardia)
“[Valentziako erkidegoa] No tires el envase, te darán 10 céntimos” (El Diario)
“[Aragoi] El Matarraña implantará el sistema de recogida de residuos “Puerta a puerta”” (Diario de Teruel)
“[Asturias] El Principado estudia tres alternativas a la incineradora” (El Comercio)
“[Balear Uharteak]Espeja: “Nuestro objetivo es cerrar dos hornos de la incineradora de Son Reus“” (Ciutat.es)
“[Madril] Una filtración alerta de irregularidades graves en una planta de biometanización de FCC” (Diagonal)
Europa
“Depuis trois mois, je vis sans déchet. Et ça va très bien, merci” (Reporterre)
“Anberesko erraustegian leherketa gertatu da, Flandrian” (ARGIA)
Mundua
“China congela plan de incineradora de basura tras protestas” (20 Minutos)
“2nd Chinese city in a week halts trash incinerator plans” (Associated Press)
Jaurlaritzak GHKri ezkutuan eman dio erraustegiaren baimen bateratua
2016-04-29 // Errausketa, Jaurlaritza, Legeak // Iruzkinik ez
GHKri Zubietan erraustegia eraikitzeko Ingurumen Baimen Bateratua eman dio Eusko Jaurlaritzak.
15 egun ere ez ditu edukiko erreklamaziorik sartu nahi duenak: Zubietako erraustegiari Eusko Jaurlaritzak Ingurumen Baimen Bateratua apirilaren 11an eman zion eta ez da publiko egin harik eta Berrian Iñaki Petxarromanek ezagutarazi duen arte 28an: “Zubietako erraustegiari ingurumen baimena eman dio Eusko Jaurlaritzak” albistean. GHKn, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Jaurlaritzan aginte osoa daukaten EAJk eta PSEk lekukorik gabe atera nahi dute ziztu bizian errauste planta aurrera.
Ingurumen Baimen Bateratuaren azken orria, Eusko Jaurlaritzak publiko egin ez duena, non azaltzen baitiren ebazpenaren data eta errekurtsoak aurkezteko epe estua.
Josu Madariaga Garamendi sailburuordeak sinatzen du agiria (ARGIAk PDF formatuan Interneten jarri duena): “Resolución de 11 de abril de 2016 del Vicesonsejero de Medio Ambiente por la que se modifica la declaración de impacto medioambiental y la autorización ambiental integrada concedida a Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U., para el proyecto de valorización energética de residuos promovido en el término municipal de Donostia“. Azken paragrafoan argitzen duenez, apirilaren 11tik justu hilabeteko epea dauka errekurtsorik aurkeztu nahi duenak; Berriak 28an publikatu duela kontutan izanik, ez 14 egun baino gehiago.
Jaurlaritzak errausketaren inguruko erabakiak sekretismoz hartzea jadanik ohitura bihurtu da. ARGIAk otsailean plazaratu zuenez (“Añorgako Rezola porlan fabrika: errausketa Onkologikoaren sudurretan“), gauza bera egin zuten Lakuatik 2015ean: 2008an Rezolari hondakinak errausteko emandako baimena zazpi urte beranduago berritu eta zabaldu, hondakin gehiago kiskali eta horien isurien kontrola txikiagotzea baimenduz, orduan ere erabakia publiko egin gabe. Oraingoa Berriako kazetarien lan bikainari esker ezagutu ahal izan da.
Harrigarria da gardentasuna hainbeste goraipatzen den garaiotan gizartean hain ezinegon handia eragin duen gai batean horrelako ezkutukeriaz jokatzea agintari publikoek. Bietan gainera 5 kilometroko tarte laburrean. Eztabaida publikorik gabe bi errauste plantari baimena eman die Eusko Jaurlaritzak Donostialdean. Bide batez esanda, bien isurien pilaketa eta eragin sinergikoa kontutan eduki gabe.
Donostiako Añorgan Cementos Rezolari 2015ean hondakinak -arriskutsuak barne- kontrol gutxiagorekin erretzeko zabaldu zion baimena ere ez du publiko egin Eusko Jaurlaritzak.
Usurbilek eskatu dio Diputazioari erraustegia bertan behera uztea
2016-04-27 // Errausketa, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Usurbilgo udalbatza Diputazioari erraustegia baztertzeko eskatzeko bozkatzeko unean. (Argazkia: Noaua)
Usurbilgo udalak osoko bilkuran eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari Zubietako erraustegi proiektua bertan behera utz dezala. Apirilaren 26ko batzarrak erabaki zuen EHBilduren aldeko botoekin eta EAJ eta PSEko zinegotzien abstentzioarekin. Gipuzkoako gainerako udal agintariengana ere joko dute, usurbildarrekiko konpromiso eta elkartasun eske.
Alkatetza (Xabier Arregi) daukan EHBilduk aurkeztutako bi puntuko mozioa onartu zen. Hona bi puntuak:
1.- Erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatzen zaio Gipuzkoako Foru Aldundiari.
2-. Alkateak Gipuzkoako gainerako alkateei eskutitz bat bidaltzea, non usurbildarron kezka eta beldurra adieraziko zaien, eta usurbildarronganako konpromisozko eta elkartasunezko jarrera eskatuko zaien.
Noaua astekariak azaldu duenez, PSE eta EAJ udal taldeetako ordezkariek abstenitzea erabaki zuten. EAJ mugatu zen esatera aurretik gai honi buruz eginiko batzordean luze eta zabal hitz egin zutela. PSEko Fermin Orue-Echevarriak gaineratu zuen lehenbizi erraustegiari buruz iragarria dagoen herri galdeketa egin eta galdeketa horretako emaitzen arabera hartu beharko lituzkeela udalak erabakiak.
Usurbilgo Udaleko gobernu taldeak (EHBildu) herriko oposizioko bi alderdiei gonbidapen bikoitz hau zabaldu die:
– Gai honetan elkarrekin joatea, etxe ondoan eraiki nahi diguten proiektuari udalerri bezala bat eginda erantzutea: “Erraustegia kaltegarria izango da ingurune eta herritarren osasunarentzat, finantziazio bide toxikoa du eta udalerri hau eta beste hainbat jorratzen ari diren bidean atzerapauso handia suposatuko du”.
– OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldearekin bilera egitea, osasun arloko edozein zalantza edo kezka argitzeko.
Gainerakoan, Usurbilgo alkateak jakinarazi zuen martxoan eskatuta daukatela errausketaz herri galdeketa egiteko baimena Madrilen eta erantzunaren zain daudela.
Albistearen oihartzunak:
“Erraustegiari herri bezala bat eginda erantzuteko deia egin du Usurbilgo alkateak” (Noaua)
“Udalak erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera uztea eskatuko dio Foru Aldundiari” (Usurbildarrak Aurrera)
Irlandako Ringaskiddyko erraustegiak ere badu bere ‘Plume Plotter’
2016-04-26 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Ringaskkidyko errauste plantak 2015ean zehar (martxan egon balitz) sortuko zuen kutsaduraren simulazioa. (Irudia: Plume Plotter)
Gipuzkoako erraustegi proiektuak badu bikia eta Irlandan dago: Cork hiriaren ondoan Indaver multinazional holandarra Ringaskkidyko planta eraikitzeko ahaleginetan dihardu 2010etik. 15 urte eraikuntza behin betikoz hastea lortu ezinik, 15 urte inguruko herritarrak hori eragozteko lanean. Orain, gainera, erraustegiak isuriko duen kutsadura nola barreiatuko duen erakusten duen simulatzailea daukate abian, Plume Plotter taldeak lagundurik.
Erraustegiaren sustatzaileek aitortzen dituzten kutsadura mailetan oinarrituta (ez du horrek esan nahi egiazkoak gero handiagoak izango ez direnik) Plume Plotterrek biltzen ditu sortuko dituen kutsagai nagusienen datuak: Nitrogeno Oxidoa, PM10 partikulak, metal astunak eta dioxinak. Eta horiek inguruetan barrena nola banatzen diren simulatzen du, nazioartean estandarra den AERMOD simulatzailearekin elkartuz isuritako kopuruak eta une bakoitzean meteorologiak eskaintzen dituen datuak.
Ringaskkidyko erraustegiaren kontrako taldea beren argudioak azaltzen kazetari bati. (Argazkia: Irish Examiner)
CHASE Cork portuko ingurumenaren aldeko aliantzak simulatzaile hau aurkeztu du justu Irlandan horrelako proiektuez erabakitzeko dagoen An Bord Pleanala agentzia ari denean audientzia publikoan aztertzen Ringaskkidyren aldekoen -funtsean enpresaren- eta kontrakoen argudioak. Bi aldiz baimena ukatu dioten arren, Indaver hirugarren saioa ari da egiten erraustegia abian jartzeko urtean 240.000 tona kiskali beharko lukeen labea.
Nanopartikuletan aditua den Vyvyan Howard doktorearen informea garrantzitsua izan zen duela urte batzuk Ringaskkidyko proiektua baztertu zezaten. Azken bitxikeriatzat, Corkeko erraustegia eraiki nahi duen Indaver hau bera da Belgikako Anberesen errauste planta lehertu zitzaion multinazionala.
Ringaskkidyko erraustegiaren kontrako ikasleen protesta martxoaren 16an. (Argazkia: Irish Examiner)
Nafarroako hondakin planean inolako errausketarik ez izatea eskatu dute
2016-04-24 // Errausketa, Nafarroa, Plangintza // Iruzkinik ez
Araxes, Mendialdea eta Sakanako agintari eta herritarrak Nafarroako Hondakin Plana eztabaidatzen. (Argazkia: Ganasa)
[Guaixe Sakanako Astekaria] Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko 2016-2025 Plan Integratu berria ezagutu eta eztabaidatzeko hirugarren tokiko bilera egin zen Irurtzunen apirilaren 20an. Zehazki bi izan ziren; lehenik Araxesko, Mendialdeako eta Sakanako mankomunitateetako zuzendaritza taldeak eta teknikoak planaren kudeatzaileekin elkartu eta, ondoren hiru eskualdeetako udal ordezkariek eta herritarrek ere parte hartzeko aukera izan zuten. Bietan ere planean jasotzen diren helburuak, azpiegiturak, kudeaketa eredua, gobernantza eredua, frakzio organikoaren tratamendua, industriako hondakinak eta beste izan zituzten hizpide.
Bi bileretan elkartu ziren guztiak, aho batez, hondakinen edozein errausketa motaren kontra azaldu ziren. Nafarroan hondakinekin errauskailuetarako erregaiak egitearen aurka ere azaldu ziren. Sakanako Mankomunitateko presidente Aitor Karasatorre Muguruzak esan zuenez, “ez dugu ez hemen ez beste inon erraustea nahi”. Horregatik, hondakinetatik materialak ahalik eta gehien berreskuratzearen aldeko apustua egin zuten. Karasatorrek esan zuenez, “planaren zirriborroak eta Europako araudiak 2025erako hondakinen %75eko berreskuratzeko helburua ezartzen dute. Baina hondakindegietako errefusak ahalik eta gehien berreskuratuz eta aukera horretan ikertuz %85era arte iritsi liteke”.
Gobernantza
Nafarroa osorako hondakinen kudeaketa publikoa aldarrikatu zuten eta berau erakunde publiko bakar batek kudeatu dezala. Izan ere, gaur egun bi daude: Sakanako Mankomunitatea eta beste 14 biltzen dituen Nafarroako Hondakinen Partzuergoa eta Iruñerriko Mankomunitatea. Gobernantza erakunde bakarraren alde bai, baina mankomunitate bakoitzak hondakinak kudeatzeko eredua aukeratzeko gaitasunarekin, enplegu edo prestakuntza arlotan, esaterako, herrien eta eskualdeen ekimenak ez mugatzeko.
Nafarroa guztian zerbitzu homogeneoa ematea eta kostu eta prezio bateratuak izatea nahi lukete. Bi bileretan hondakin gehien sortzen duenak gehiago ordaintzearen, alde agertu ziren. Eta horri lotuta, hondakinak ongi sailkatzen dituztenendako hobariak eta gaizki egiten dutenendako zigorrak jartzea egoki jo zuten. Toki erakundeen arteko elkartasun irizpideen beharra ere premiazkoa jo zuten. Nafarroa guztian denek erabiltzeko moduko azpiegitura sare bat behar dela ere ondorioztatu zen.
Ekarpenak
Bileran, besteak beste, honako ekarpenak egin ziren: mankomunitate guztiendako baliagarria izanen den datuak biltzeko eta jarraipena egiteko sistema estandar bat, horrela konparazioak eta jarraipena egoki egiteko; helburuak edo araudiak ez betetzeagatik Europatik etor daitezkeen zigor posibleak hondakinak zuzen kudeatzen dituztenei eragitea eta helburuak betetzen diren egiaztatzeko jarraipen plana eta egutegia faltan sumatu zuten.
Planean jasoa dagoenez 2020rako 2010ean baino %10 hondakin gutxiago sortzea aurreikusi da. Helburu horrek gutxienekoa izan behar duela adierazi zuten bileran, handitu daitekeela. Baina, horretarako, ezinbesteko jo zuten sentsibilizazioan eta ingurumen heziketan lan berezi eta jarraitua. Gaur egun materia organikoa aparte bereiztea borondatezkoa da eta hiru mankomunitateetako ordezkariek herritar guztiek parte hartzea eskatu zuten. Araudiaren bidez edo bestela. Horrek bilketa %70era igotzea ekarriko lukeela adierazi zuten. Ezinbestekotzat jo zituzten gaikako bilketak, garbi gune gehiago egotea, obra txikiak egiten dituztenek leku itxi eta kontrolatuetan botatzeko aukera izatea eta materia organikoaren konpostatzeari bultzada ematea.
Europako Ezker Batuak antolaturik, errausketaz mintzatuko dira adituak ostiralean Donostian
2016-04-19 // Ekitaldia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Europako Ezker Batua (GUE/NGL frantses eta ingelesezko sigletan) talde parlamentarioak antolatuta, apirilaren 22an egun osoz aztertuko dute hondakinen errausketa zenbait aditu ezagunek Donostian. Europako Legebiltzarrean Espainiako Estatutik Podemos, Ezker Anitza eta Herriek Erabaki (EHBildu) zerrendetan hautatutako parlamentarioek hartzen dute parte.
Adituen artean nabarmena izango da Piotr Barczaken parte hartzea. Poloniako gobernuarentzako aholkulari lanetan aritu ondoren, European Enviromental Bureau-ko hondakin politikako arduraduna da Barczak eta errausketa ekonomia zirkularraren ikuspegitik kaltegarria dela dio. Justu duela urte bete bideo-konferentziaz parte hartu zuen Eusko Jaurlaritzak Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 aurkezteko antolatutako ekitaldian publikoki defendituz Gipuzkoan orduko agintariek (Bildu) hondakinentzako ezarritako eredu berria, ARGIAk “Europako Ingurumen Bulegoak Gipuzkoa goraipatu eta Jaurlaritzak ezkutatu zuenekoa” albistean azaldu zuenez. GHKko orduko zuzendaritzak zabaldu zuen Barczaken parte hartzearen bideoa:
Egun osoa iraungo duten jardunaldiak irekiko dituzte Paloma Lopez Perez Ezker Batuko eurolegebiltzarkideak eta Maria Luisa Sanchez Gipuzkoan errausketaren kontrako mugimenduan hasieratik borrokatzen denak. Ondorengo hitzaldiak ordena honetan joango dira:
– 09:30etan, Roberto Bermejo, Ekonomia Iraunkorreko EHUko ohorezko irakaslea: “Materialen ekonomia zirkularrean aurreratzeko premia larria”.
– 11:30etan, Iñigo Suberbiola Unanue, Donostia Unibertsitate Ospitaleko Etxeko Ospitalizazio Zerbitzuan familiako medikua: “Hiriko hondakinak eta ondorioak osasunean”.
– 12:00etan, Gorka Bueno, Teknologia elektronikoko EHUko irakasle titularra:
“Hiriko hondakinen errausketa Bizkaian”.
– 13:00etan, mahai-ingurua.
(14:00etatik 16:00etara, bazkaltzeko tartea)
– 16:00etan, Ainhoa Intxaurrandieta, GHK-ko lehendakari ohia: “Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko errausketaren ordezko proiektua”.
– 17:00etan, Piotr Barczak, European Enviromental Bureau-ko hondakin politikako arduraduna: “Europar Batasunaren arauak eta hondakinen kudeaketa iraunkorra”
– 18:00etatik 19:30etara, parte hartzaile denen mahai ingurua: Europako Legebiltzarrerako eta Gipuzkoarako proposamenak hondakinen kudeaketa iraunkorra egiteko.
Errausketaren aurkako medikuek Diputazioari: “Beldurgarria da Biodonostiari egindako enkarguan esaten dena”
2016-04-18 // Errausketa, Osasuna, Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek prentsari bidalitako ohar batez erantzun diote apirilaren 15ean Gipuzkoako Foru Aldundiak Diario Vasco egunkariari filtratu zionari: Gipuzkoak Biodonostia enpresa publikoari eman dio enkargua aztertzeko ea Zubieta eta inguruko biztanleen osasunean eraginik ba ote duen errauste planta martxan jarri eta ondorengo bost urteetan.
Gaizka Lasak sinatuta Diario Vascok plazaratutako kronika hori (Internetez eskuratu ezin daitekeena) OEITeko medikuen kritikei Diputazioak emandako erantzuntzat ulertu zuten Gipuzkoako aktualitatea ezagutzen duen askok: medikuek salatu badute Gipuzkoako agintariek osasun azterketa on bat gabe erabaki dutela errausketari eustea, GFAk Gipuzkoako egunkari salduenaren bitartez herritarrei jakinarazten die bermerik oneneko kontrolak egingo direla Zubieta inguruko herrietan, hori bai, martxan jarri eta gero.
Biodonostiak egingo omen duen lanaren bermetzat Diario Vascok aipatzen zituen enpresa publiko horren jabegoan dauden partaideak: Osakidetza, Diputazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Sanitas, Instituto Carlos III, Osatek, Vicontech-IK4, IK4-Cidetec, Matia fundazioa, Basque Center on Cognition, Brain and Language eta Onkologikoa.
GFAk Biodonostiari egindako enkarguaz esandakoei hitz gogorrez erantzun diote medikuek, argudiatuz akats tekniko eta metodologikoz betea dagoela, herritarrak lasaitzea baino larriagotzea lortu duela eta jokaldiak berretsi duela OEITk lehen esandakoa, alegia, GFAko agintariek Gipuzkoako herritarrak “laborategiko akuritzat” tratatu nahi dituztela. Ondoren OEITren agiria osorik:
Zubietako erraustegiak pertsonen osasunean izango duen eraginaren inguruan Gipuzkoako Diputazioak BioDonostiari enkargatu dion txostena dela-eta, OEIT-k zera adierazi nahi du:
1. Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldea (OEIT) 2004an hasi zen hondakinen errausketari buruzko azterketa zientifiko zorrotzenak aztertzen.
2. Azterketaren emaitzaren arabera, errauskailuak osasunarentzat oso kaltegarriak dira. Adibidez, heriotza tasa orokorra %13 hazi daiteke errauskailu batetik gertu bizi diren guneetan, eta minbizi tasak %3,5 handiagoak dira.
3. Pasa den otsailean gure ikerketen emaitza aurkeztu genuenetik, Administrazioak bi ikerketa zientifikoki oso zalantzakorrak berreskuratu ditu:
– Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak (ez Osakidetzak) orain dela 12 urte Administrazioak berak egindako ikerketa. Honek erraustegiek osasunean eragina dutela ondorioztatzen du, baina “eragina ahula” dela dio.
– EHU-k 2011ean egindako txostena. Zabalgarbiren eragina neurtzeko asmoarekin egin zuten, baina gaixotasunak aztertzeko 5 urte denbora gutxi dela ondorioztatu zuten.
4. OEITek mahai gaineratu dituen ebidentzia zientifikoen aurrean, orain Administrazioak bi ikerketa hauek ez direla fidagarriak ondorioztatu du eta BioDonostiari ikerketa “zientifiko eta fidagarria” enkargatu dio. Hau da, Administrazioa ez dago ziur ea Zubieta inguruan bizi diren 270.000 bizilagunentzat erraustegiak arriskutsuak diren ala ez .
5. Diputazioak publiko egin duen planteamendu hau, halere, akats mediko, tekniko, zientifiko eta metodologikoz beteta dago. Planteamendu honekin aterako diren ondorioak, beraz, indargabetuak geratuko dira hasi baino lehenago:
– BioDonostiak arnas patologiak ikertuko ditu soil-soilik, ez minbizi tasarik, ez malformaziorik…
– Ez du zehazten ze neurri hartuko dituen Diputazioak erraustegiak arriskutsuak direla baieztatzen duenean.
– Bost urte ez dira nahikoak erraustegiek eragiten dituzten kalteak neurtzeko. Gutxienez, 10 urte behar dira osasunean dagoen eragina neurtzeko (tabakoa erretzen hasten denean ez dago arazorik, baina 10 urtetan ondorioak azalarazten hasten dira).
– Oso kezkagarria da Diputazioa bera izatea ikerketa sustatuko duena, emaitzak norabide jakin batean bideratzeko interes berezia izan dezakeelako.
– Ez du zehazten ikerketaren eremua, eta erraustegiak 10 kilometrotaraino dira kaltegarriak. Haizearen arabera, gainera, eragina handiagoa edo gutxiagoa izan daiteke.
– Sustantzia toxiko zehatz batzuk ikertuko ditu, ez erraustegiaren inguruan sustantzia horiek -edo beste batzuk- sortuko dituzten gaixotasunak.
– Ez ditu aurreikusten Zubietako erraustegiak izan ditzakeen istripuak eta fugak, eta hauek osasunean izan ditzaketen ondorioak. Arrisku hori oso erreala da, pasa den otsailean Anbereseko erraustegiak eztanda egin zuen, adibidez.
6. Ondorioak:
– Ikerketaren iragarpenarekin Gipuzkoako jendartea lasaitu nahi bazuten, guztiz kontrakoa lortu dute. Erraustegiek suposatzen duten arriskuaz oraindik ezer ez zekiten herritarrak beldurtzea lortu dute.
– Eta sortu duen beldur hori ez da harritzekoa, irakurri ahal izan duguna beldurgarria baita. Hitzez-hitz zioten “denborak esango du ea erraustegiak osasunarentzat kaltegarriak diren ala ez”. Hau da, OEITk arrazoi osoa zuen esaten zuenean Zubieta inguruan bizi diren herritarrak etorkizuneko ikerketa zientifikoetan laborategiko arratoiak izango zirela.
– Ikerketa honen enkarguak pertsonen osasunean agintariek erakusten duten ezjakintasuna adierazten digu. Guk egunero artatzen ditugu gure pazienteak, beraien aurpegiak eta izen-abizenak ezagutzen ditugu. Zer esango diegu egunen batean gure kontsultara etortzeko beharra izango dutenean, minbiziak jota? Ikerketa baten arabera berea minbizi kasu ez-signifikatiboa dela? Eta gaixotuko diren pertsonak epaitegietan salaketa sartzen dutenean, Madrileko Valdemingomezeko erraustegi modernoaren inguruan bizi diren kaltetuak egunotan egiten ari diren bezala, zeintzuk izango dira auziperatuak? Non egongo dira hamar urte barru erraustegia bai-ala-bai egitea erabaki duten agintari politikoak?
– Orain, inoiz baino gehiago, zuhurtasun-printzipioa ezartzea exijitzen dugu. Ez da erraustegirik eraiki behar ez badago erabateko ziurtasunik esateko arriskurik existitzen ez denik. Ziurtasun-printzipioa arlo zientifikoetan erabiltzen den araua da eta, adibidez, botikak merkatutik ateratzea ezinezkoa da ez bada ziurtatzen %100ean arriskutsuak ez direnik.
– Agintariek erraustegiek osasunean duten eragina ezagutu nahi badute, OEITk plazaratu duen txotena irakurtzea gomendatzen diegu. Are gehiago, ondorioak ateratzeko erabili ditugun ikerketak zuzenean irakurtzea gomendatzen diegu.
Nafarroako Gobernuak hondakinen prebentzioa jarri du helburu plan berrian
2016-04-17 // Erakundeak, Nafarroako Gobernua, Plangintza // Iruzkinik ez
Isabel Elizalde, Nafarroako Ingurumen sailburua. (Argazkia: Navarra.com)
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Ingurumen sailburu Isabel Elizaldek deklaratu duenez, gobernuak hondakinen kudeaketan bere buruari helburutzat jarri dio prebentzioa izatea Foru Komunitatearen nortasun ikurra eta “usatu eta bota” kulturaren ordez ekonomia zirkularraren aldeko apustua egitea: “Hondakinak ez dauzkagu zabortzat, baizik eta gehienetan berriro erabil daitezkeen baliabidetzat”.
Elizaldek egin ditu deklaraziook Nafarroan hondakinen kudeaketarako plan nagusi berria (PIGRN gaztelaniazko sigletan) eskualdeka eta sektoreka eztabaidatzeko fasean sartuta dagoenean. Eskualdeetan, orain arte bilerak egin dituzte Irunberrin eta Donezteben, eta laster eginen Lizarran, Oliten, Tuteran eta Iruñean.
Bateko eta besteko ekarpenak biltzen ari da PIGRN eztabaida publikoko fase honetan. Adibidez, Compañía de las 3 Erres aspalditik Nafarroan hondakinen kudeaketa berri baten inguruan lanean ari den elkarteak berea aurkeztu du, indar eginez azpiegiturak deszentralizatuak izatearen garrantzian eta proiektuaren zirriborroak ko-errausketari (hondakinak porlan fabriketan errausteari) atea erabat ixteko eskarian.
OEIT erraustegiaz: “Datozen asteotan jende askoren etorkizuna erabakiko da”
2016-04-12 // Osasuna // Iruzkinik ez
Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko Villandiego eta Berridi medikuak prentsari ekimenaren berri azaltzen. (Argazkia: OEIT)
OEIT Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeko medikuek datozen asteotan hitz egin nahi dute agintari eta eragile sozialekin Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errausketaren arriskuez jabe arazteko: “Aurrez aurre esan nahi dieguna da datozen asteotan Gipuzkoaren etorkizuna eta jende askoren osasunari buruz erabakiko dutela, errauskailuek minbizia sortzen dutela, azterketa askok hala adierazten dutela eta, gutxienez, ardura printzipioa aplika dezatela”.
Berrikitan errausketak gizakien osasunean dakartzan kalteez dossierra aurkeztu duen OEITren ordezkari, Juan Cruz Ruiz de Villandiego eta Maialen Berridi medikuek azaldu dute besteren artean harremanetan jarri direla Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila, Legebiltzarra eta Zubieta inguruko alkateekin, agintarien artean; baina baita alderdi politiko, sindikatu eta bestelako eragile batzuekin ere.
Maialen Berridi doktoreak esan du: “Hondakinen kudeaketan eskuduntzak dituen Foru Aldundiak ez du osasunari buruzko azterketarik plazaratu eta ez du ezer esan errauskailuek osasunean eragiten duten kalteari buruz”.
Albistearen oihartzunak:
“Eragile eta erakundeekin bildu nahi du, Osasuna eta Errausketa Ikerketa Taldeak” (Noaua!)
“Medikuak agintariekin elkartuko dira, errausketaren arriskuez ohartarazteko” (Berria)
“Errausketaren arriskuez sentsibilizatzeko bilera erronda abiatuko du OEIT mediku taldeak” (Naiz)
Jose Maria Tallon (OEIT): “Erraustegia eta osasuna“