Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Maiatzaren 29an Onkologikotik Diputaziora giza kate erraldoia
2016-04-10 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Errausketaren Aurkako Mugimenduak Gipuzkoako Foru Aldundiaren atarian egin du maiatzaren 29ko mobilizaziorako deialdia. (Argazkia: Noaua!)
Errausketaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du Gipuzkoako hurrengo mobilizazio handiaren berri: maiatzaren 29an Donostiako Onkologikotik Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregira dauden bost kilometroak giza katez lotzeko deia zabaldu die herritarrei. Errausketak gizakien osasunari dakarzkion kalteen irudi izan nahi duen kate luze hori osatzeko 5.000 pertsona biltzeko erronka hartu dute beren gain EAM osatzen duten talde eta elkarteek.
Apirilaren 9ko aurkezpen ekitaldian EAMeko ordezkariek salatu zutenez, Zubietakoa “proiektu toxikoa da, eta gipuzkoarrok txintik esan gabe irenstea gure herritar kontzientziaren osasuna bere onenean ez dagoen sintoma litzateke”. Erraustegiarena oso gai serioa denez, maiatzeko ekitaldia ere halako da antolatzaileen esanetan, baina “ez dugu horregatik kolore ilunekin margotuko, osasunaren aldeko ekimena izango delako, eta osasuna, azken batean, alaitasuna ere badelako”.
Albistearen oihartzunak:
“Erraustegiaren aurkako giza-katea egingo dute Donostian” (EITB)
“Onkologikoa eta aldundia batuko dituzte erraustea salatzeko asmoz” (Berria)
“Maiatzaren 29an Onkologikotik Gipuzkoako Aldundira osasunaren aldeko giza katea egingo da” (Noaua!)
“Erraustegiaren aurkako giza katea egingo dute maiatzaren 29an” (Hitza)
Rossano Ercolini maiatzaren 7 eta 8an Hernanin eta Zubietan izango da
2016-04-08 // Atez atekoa, Ekitaldia, Errausketa, Europa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Rossano Ercolini Usurbilgo San Estebango elizaren ondoan 2010ean, atzean duela GFAk erraustegiarentzako hautatutako gunea.
[Pello Zubiria Kamino] Hernanin hondakinen Atez Ateko bilketa ezarri zeneko seigarren urteurrena dela eta, maiatzaren 7an, larunbata, herri horretan hitzaldia emango du Rossano Ercolinik, 2013an Goldman Price saria jaso eta Zero Waste Europeko lehendakaria denak. Errausketaren kalteez eta Zero Zabor ereduaren ahalez mintzatuko da. Biharamunean aurreikusita dago Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren gunera hurbiltzea.
Lehen mailako eskola batean maisua den Ercolini 1994an abiatu zen bere sorterri Capannorin eraikitzeko asmotan ziren erraustegiaren kontrako borrokan Ambiente e Futuro izeneko talde txiki bat sortuz. 1996an egin zuten jauzia, “errausketarik ez” gaindituta “zero zabor bai” aldarrikatzeko. Ahalegin hartatik bilakatu zen Capannori Europako lehen Zero Waste udalerria eta sortu zen Italiako Rifiuti Zero mugimendua, gaur Europako indartsuena dena. Horregatik eman zitzaion “Nobel Berdea” deitzen dioten Goldman price saria, antolatzaileek bideo honetan azaltzen dutenez:
Euskal Herriko eta zehazkiago Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren berri ondo daki Ercolinik, bertan izana baita gutxienez 2010ean (Usurbilgo Atez Atekoaren lehen urteurrena Hernanikoaren hasierarekin batera ospatzeko jardunaldietan) eta 2012an. Berrikitan “Non brusciamo il futuro” (Ez dezagun etorkizuna erre) liburuan bildu ditu hondakinen kudeaketa hobe baten aldeko borrokan izan dituen bizipenak. Maiatzaren 7an, larunbata, aurkeztuko du Hernanin.
“Ez dezagun etorkizuna erre” darama izenburu Rossano Ercoliniren liburuak.
Javier Ansorenak errausketaz hitz egingo du 12an Amasa-Villabonan
2016-04-07 // Ekitaldia, Errausketa // Iruzkinik ez
Javier Ansorena Amasa-Villabonan, hitzaldiaren afixa. (Irudia: Villabonako Udala)
[Pello Zubiria Kamino] Aiurri herri hedabideak zabaldu duenez, Amasa-Villabonako udalak antolaturik, Javier Ansorena Minerrek hitzaldia emango du hilaren 12an “‘Errausketa hiri hondakinen kudeaketa aurreratu batean” titulupean. Ansorenak gertutik ezagutzen du gaia, Xabier Garmendiarekin batera berak idatzi baitzuen Gipuzkoako hondakinen errausketa aurreikusten duen PIGRUG plana.
Ansorena, kimikan doktorea, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zerbitzuburua izan da 1997-2012 artean eta Hiri Hondakinak Kudeatzeko Planaren (PIGRUG gaztelaniazko sigletan) Zuzendari Teknikoa. Iñaki Petxarromanek “Su haietatik ke hauek” liburuan dioenez, “hari zor zaio, neurri batean, Gipuzkoako errauste planta aurrera eramateko antolatu den hezurdura politiko-administratiboaren pisuaren zati bat.”
Udalak jakinarazi du Javier Ansorenak ez duela errausketaz soilik hitz egingo, “nahiz eta hori izan hitzaldiko titulurako aukeraturiko gaia, baizik eta Europar hierarkiaren piramideaz arituko da, honek aurreikuspena, berrerabilpena eta birziklapena ditu funtsezko oinarritzat eta balorizazio energetikoa edo errausketa eta eliminazioa edo zabortegian pilatzea, ordena horretan, azken aukeratzat jotzen ditu”.
Aurretik hitzaldiak Azkoitian, Zumaian, Zestoan… emana den Javier Ansorena Amasa-Villabonako Gurea zineman arituko da apirilaren 12an, 19:00etatik aurrera.
Albiste bilduma martxoak 01 – 31
2016-04-01 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Herria
“Euskal Herriko hiru albiste GAIAren buletinean. Atzerritik begira ditugu” (Zero Zabor IBE)
Iparraldea
“Hazketa itxita, erre eginen dute Iparraldeko errefusa” (Berria)
“Hazparneko Hazketa hondakindegia ekainaren 1ean itxiko du Bil ta Garbik” (Gara)
“Bil ta Garbik Iparraldeko 40.000 tona errefus erraustera bidaliko ditu” (ARGIA)
“Bil Ta Garbi dope la valorisation et ferme un centre d’enfouissement” (Environnement Magazine)
“Zer ‘Zero Zabor’ lurralde da Iparraldea pertsonako urtean 140 kg erraustuz?” (ARGIA)
Nafarroa
“Hondakinak erraustea «baztertu» egin du Nafarroako Gobernuak” (Berria)
“Erabili eta bota’ kulturatik, hondakinak erabilgarri bilakatzera” (Euskalerria Irratia)
“El Gobierno de Nafarroa descarta la incineración en el nuevo Plan de Residuos” (Naiz)
“El Gobierno de Navarra descarta la incineración para el nuevo Plan de Residuos” (Noticias de Navarra)
“El Gobierno descarta la incineradora pero sopesa quemar basura para combustible“, “Ekologistak Martxan apuesta por la recogida de residuos “puerta a puerta”” (Diario de Navarra)
“Pamplona tendrá que replantearse la recogida neumática en Lezkairu“, “Planta neumática de recogida de residuos en Lezkairu“, “Apuntes de la Compañia de las 3 Erres al borrador del nuevo Plan de Resiudos de Navarra” (RRR Compañia)
“Gobernuak Nafarroako Hondakinen Kudeaketa Plan berria lantzeko partaidetza-prozesua ireki du“, “Plan Integrado de Gestión de Residuos de Navarra 2025” (Nafarroako Gobernua)
Bizkaia
“Ekologistak Martxan denuncia que los datos proporcionados por la DFB sobre la gestión de Residuos Urbanos en Bizkaia incluyen graves falsedades y manipulaciones“, “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua Bizkaiko Lurralde Historikoan” (Ekologistak Martxan)
“Buscando mejorar la gestión de los residuos en Bizkaia” (Gestores de Residuos)
“ETBren esklusiba: Bizkaiko errauskailuko zaborrak piruleta bihurtzen dira” (Beranduegi)
Gipuzkoa
“Gipuzkoako hondakinen kudeaketa pribatizatuko dute erraustegia egiteko” (ARGIA)
“Aurreko erraustegiaren ingurumen baimena erabili nahi du GHK-k” (Berria)
“ELAren jarrera Gipuzkoako hondakinen kudeaketak duen egoeraren aurrean” (ELA)
“Gipuzkoa se entrampará 30 años con el «socio privado» de la incineradora” (RRR Compañia)
“Bete arte, eta pixka bat gehiago“(Hitza)
Sasieta
“Sasietak zabor bilketarako ibilgailu flota berritu du” (Hitza)
Urola Kosta
“Urola Kostako Eh Bilduk GHK-ren hondakin organikoaren tasa igoera salatu du” (Erlo TB)
Debagoiena
“Zabortegiko asmoaz informa dezala eskatu dio Plataformak Mankomunitateko lehendakariari” (Mondraberri)
“Epeleren etorkizuneko erabileraz galdetu diote Mankomunitateko presidenteari” (Goiena)
“Debagoiena. “Hemengoa zergatik ez Gipuzkoa osoan?”” (Hitza)
Irati mankomunitatea
“Hay que dejar de hablar de basura, es materia prima” (Noticias de Navarra)
Andoain
“Martxoaren 12an, Osasunaren aldeko martxa” (Gipuzkoa Errausgailurik gabe)
“Manifestazioa martxoaren 12an” (Aiurri)
“Ehunka lagun batu dira Andoainen errauste plantaren aurka” (Berria)
Anoeta
“Errauste plantaren aurkako korrika txikia larunbatean” (Ataria)
Eskoriatza
“Apirilaren 18an jarriko dute martxan hondakinak jasotzeko sistema berria” (Goiena)
Astigarraga
“80% como objetivo” (Noticias de Gipuzkoa)
Zumaia
“Zumaiako EAJk hautsi egin du hondakinak biltzeko herrian adostua izan zen sistema” (EHBildu)
Hernani
“Hondakinen organikoen kudeaketa bertatik bertara lantzeko proiektu pilotua martxan” (Karabeleko)
Ordizia
“Edukiontzi txipdunen alde egin dute Ordizian” (Berria)
Lezo
“Lezoko alkate jeltzaleak dimititu du, GBBk ez onarturik hondakinen akordioa” (ARGIA)
Bilbo
“Bilbotar gehienek ezingo dute konpostik egin 2016an ere” (ARGIA)
Munitibar
“Munitibarko udalak hitzarmena sinatu du Aldundiagaz, etxeko hondakin txikiak berrerabiltzeko” (Hitza)
Usurbil
“Martin Zelaia, Sustrai Erakuntza Fundazioa: “Argi dago erraustegia ez dela behar”” (Noaua)
Gasteiz
“Una oportunidad tirada a la basura” (Noticias de Alava)
Espainiako Estatua
“[Mallorka] Ensenyat afirma que el Consell quiere cerrar dos líneas de la incineradora” (Diario de Mallorca)
“El éxito del modelo de gestión de residuos que propone Retorna amenaza el trono de Ecoembes“, “La CNMC quiere acabar con el monopolio de Ecoembes en la gestión de residuos” (OKDiario)
“El Vendrell estudia implantar la recogida de residuos ‘puerta a puerta‘” (Diari de Tarragona)
“Más por Telde propone un nuevo sistema de recogida de residuos “puerta a puerta” y con bonificaciones” (Telde Actualidad)
“San Sadurniño- La recogida de basura puerta a puerta llega esta semana a Naraío e Igrexafeita” (Diario de Ferrol)
“El Principado paraliza la incineradora a la espera de una nueva evaluación” (RTP)
Europa
“Prohibición de bolsas de plástico en Europa” (RRR Compañia)
“A Big Ask? Can we see the Gloucestershire incinerator contract? ” (Zero Waste Europe)
“Don’t turn us into gasification ‘guinea pigs’, pleads Darragh, 11 – Home” (Limerick Leader)
“Why Zero Waste? Joan Marc Simon at ‘Countdown to Zero’” (Zero Waste Europe)
“Anberesko erraustegian leherketa gertatu da, Flandrian” (ARGIA)
“Porlan fabrikan errausteagatik 18 auziperatu Italiako Barlettan” (ARGIA)
Osasuna
“Jabi Hernando (OEIT): “Errauskailuak baztertu eta hondakinen kudeaketa arduratsua egin behar dugu”” (Eta Kitto)
“[Beñat Hach Embarek] Teknozoika eta ekozoika” (Zuzeu)
“Un estudio de Osakidetza concluye que la incineración no supone un “riesgo significativo” para la salud” (Noticias de Gipuzkoa)
“[Osakidetzaren 2004ko txostena] Incineración de residuos urbanos y salud pública” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“[L.A. Aranberri ‘Amatiño’] Edozein gezurrek balio du sasiegia defenditzeko” (Eibar.org)
“OEIT GEIS KM Osasuna eta Errausketa incineradora y Salud 14 3 2016”
“Ingurugiroaren osasungarritasun ezak 12,6 milioi heriotza eragiten ditu urtean munduan” (ARGIA)
Konpostatzea
“60,1,1” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank)
Julian Zapiain: “Zubietako operazio publiko-pribatuaren finantziazioa engainagarri bat da”
2016-04-01 // Ekonomia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Trompe l’oeil honek parean pasatzen den jendeari sekulako perspektiba eta mugimenduak eskaintzen dizkio… horma lau garbi bat baizik ez dagoen lekuan. (Argazkia: 9gag.com)
[Pello Zubiria Kamino] Julian Zapiain Alonso EHUko irakasleak kritikatu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren bultzadaz GHKk Zubietan orain errauste planta formula publiko-pribatu baten bidez eraikitzeko azaldu duen asmoa. Zapiainek konparatu du artean trompe l’oeil (gaztelaniaz trampantojo) teknikarekin margolariek lortzen dutenarekin; alegia, horma arrunt, itsusi eta lau bat bilakatzea bolumena daukan irudi bat, ondoko horma gezurti xarmagarriak erakusten duena bezala.
Gaztelaniaz zabaldu duen “Financiación ‘en diferido’. Trampantojo sistémico” artikulua laburbildurik, GFAk aipatu duen ‘Public-Private Partnerships’ formulak hasteko ezkutatzen du erraustegiak espero ez dituen irabaziak lortuko ez balitu nork bermatuko duen falta dena: erakunde publikoek jarri beharko dutela. Horrelako operazioetan parte hartzen duten konpainiek -Espainiako estatuan bederen- segurutik jokatzen dute, Bizkaian Artxandako tunelek egindako zuloan erakutsi den bezala.
Berme hori dela eta, eraikitzaileak, azpiegituren kudeatzaileak, lege aholkulariak, ingeniaritzak eta inbertsiogileak, denak daude interesaturik obrak ahalik eta aurrekontu handiena izan dezan eta kontzesioak ahalik eta epe luzeena.
Beste aldetik, inbertsio handi horiek baldintzatzen dituzte hondakinentzako bestelako alternatibak: beroa sor dezaketen hondakin guztiak eta gehiago behar dituzte erraustegien energiazko efizientzia lortzeko, errefusa bakarrik erreta lortuko ez luketena, horregatik kiskali behar dituzte kartoia, oihalak, plastikoak, olioa, pneumatikoak…
Markel Olano diputatu nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua Gipuzkoako hondakinentzako eredu berria aurkezten. (Argazkia: GFA)
Horrelako operazioetarako erakunde publikoek emandako bermeak pasibo handiak dira baina pasibo ezkutuak, gaur inon kontabilizatzen ez direnak baina
etorkizun luzean (35 urte aipatzen dira) baliabide publikoak hipotekatzen dituztenak.
Konpainia pribatuek finantziazioa lortzeko jartzen dituzten baldintzetan datza beste perbertsio bat. Administrazio Publikoa da inbertsiogile pribatuak lortu beharreko kredituen bermatzaile eta honek ez du operazioa garestitu baizik egiten, finantza publikoen iraunkortasunak dauzkan ezegorkortasun arazoengatik.
Horregatik, operazioaren sustraian dagoen pribatizazio gogoak sortzen ditu “adiskidetasun” arriskutsuak ordezkari publikoen eta konpainia pribatuen artean, sustatzen du arriskurik hartu ez eta lanposturik sortzen ez duen kapitalismo rentista bat, erremediorik gabe ustelkeria dakarrena.
Zapiainek iradoki du Zubietakoa bezalako publiko-pribatu ereduek euskarri legal bakarra daukatela Espainiako estatuan, RDL 3/2011 errege dekretuaren 11. artikulua, bere definizio faltagatik aditzera ematen duena kontrol tresnarik gabe aritzeko borondatea.
Hala ere, aipatu legeari heltzeak behartzen duenez GFA agiri batean erakustera zergatik ezin duen erakundeak berak bere gain hartu pribatizatu nahi den zerbitzua, Zapiainek eskatu die Markel Olano diputatu nagusiari eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuari erakutsi dezatela agiri hori.
Amaitzeko, irakasleak eskatzen du operazioa analiza dadila aukera-kostuaren ikuspegitik, zergatik alboratu behar dituen dituen Gipuzkoako gizarteak bestelako aukerak, bere gain oso-osorik hartzeko erauste plantaren arriskuak, ekonomikoak eta bestelakoak.
Gaur ATTAC mugimenduko militantea eta ELAko kidea den Zapiain irakasleak 2011an Oñati Zero Zabor taldeak egindako “Errausketari ateak ixten” bideorako azaldu zuen legealdi bukaera hartan agintariek Zubietako erraustegiaren finantziazioaren aitzakiaz kontratatu zituzten Swap toxikoak, oraindik ere Gipuzkoako gizarteak hilero ordaintzen dituenak.
Anberesko erraustegian leherketa gertatu da, Flandrian
2016-03-30 // Errausketa, Europa // Iruzkin bat
https://www.youtube.com/watch?v=UULYuiNbP80&app=desktop[Pello Zubiria Kamino] Irudiak ikusgarriak diren arren, hemengo telebistek ez dituzte eskaini eta albistea gainerako hedabideetara iritsi ere ez da egin. Baina gertatu, gertatu da: leherketa handia Anberesen (Belgika) hondakin industrialak errausten dituen plantan eta ondorengo sutea, 60 suhiltzaileren esku hartzea eskatu duena. Otsailaren 26an gertatua da.
Auto gidari baten kamerak grabatu zuen leherketaren unea, eztandaren distira eta ondorengo kearekin, HLN hedabidearen link honetatik ikus daitekeenez.
Minutu batzuk geroago, inguruko autopista batetik zihoan motozale batek ere grabatu zuen erraustegiak zerurantz jaurtitzen zuen ke beltz handia:
RT hedabideak Anberesko iturri ofizialak aipatuz esan du eztandaren ostean hiru sute gertatu zirela, istripua “municipal disaster” izendatu zuten suhiltzaileek 4 orduz lan egin ondoren amatatu zituztenak.
Egoitza nagusia Holandan duen Indaver multinazionalak Belgika, Britainia Handia, Irlanda, Portugal eta Alemaniako lantokietan hondakin industrialak eta hiri hondakinak tratatzen ditu. Anberesko, plantan enpresak berak informatzen duenez, hondakin arriskutsuak hiru labe birakaritan kiskaltzen ditu. Istripuaren ondoren, hiru labeetatik bat martxoaren 5ean abiarazi dute berriro baina beste bien konponketak “aste batzuk gehiago” beharko zituela iragarri zuen konpainiak.
Irlandan, aldiz, Indaverrek 200.000 tona hiri hondakin erretzeko gai den errauste planta dauka martxan Duleek herrian eta Cork hiri ondoan Ringaskiddyn beste bat eraiki nahi eta ezinean ari da azken 15 urteotan. Horko erraustegi proiektuaren kontra borrokatzen den CHASE plataformak zabaldu du albistea, salatuz argi geratu dela istripuak gertatu gertatzen direla errauste plantetan eta baita Corken erraustegia ezarri nahi dien Indaver multinazionalaren erraustegietan ere.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketa pribatizatuko dute erraustegia egiteko
2016-03-23 // Errausketa, Gipuzkoa, Mankomunitateak, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Markel Olano diputatu nagusia eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua Gipuzkoako hondakinentzako eredu berria aurkezten. (Argazkia: GFA)
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok hiru egun lehenago aurreratu zuen moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen kudeaketa 35 urterako esku pribatuen esku uztea erabaki du, honek Zubietan errauste planta eraiki dezan. Diputazioak eta udalak biltzen dituen mankomunitateek osatutako GHK partzuergoak asteartean onartu dute erabakia, udaberrian kontrata pribatua hautatu eta udazkenean obrak hasteko asmoarekin.
Markel Olano diputatu nagusiak eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak prentsari azalduaren arabera, orain lau dira Zubietan eraiki nahi dituzten plantak:
– Energia balioztatzeko planta bat (erraustegia), 200.000 tona erretzeko eta elektrizitatea sortzeko aukera emango duena.
– Tratamendu mekaniko-biologikoko zentro bat (TMB).
– Biometanizazio-planta bat.
– Zepak balioztatzeko zentro bat.
Proiektuaren lehen fasea osatzen duten TMB eta errausketa plantaren artean 200 milioi euroko kostua edukiko dute, osorik kontratista pribatuak aurreratu beharko dituenak. 35 urterako kontratistaren esku geratuko dira Gipuzkoako hondakinak, GFAren arduradunen esanetan PPP- Public Private Partnership ereduan funtzionatuko duen epe luzeko operazio baten barruan.
Gipuzkoan hondakinen zentro publiko-pribatua sortzeko GHKk aldaketa juridikoak egin beharra zeukanez, astearte arratsaldean premiaz deitutako batzarrean onartu ziren. Bilera garaian, Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, GFAren Donostiako jauregiaren atarian protesta egin zuten zenbait herritarrek eta ezkerreko hautetsi batzuek.
Errausketaren aurkako protesta GIpuzkoako plazan asteartean, 22. (Argazkia: Errausketaren Aurkako Mugimendua)
Albistearen oihartzun gehiago:
“Zubietako errauste plantaren eraikuntza eta ustiaketa bazkide pribatu baten esku uztera doaz“, “Zubietako errauste planta egin eta kudeatzeko ahala, esku pribatuetara”, “[Iñaki Petxarroman] Azken guda dantza” (Berria)
“Aldundiak hondakinak kudeatzeko zentroaren kudeaketa-eredua aurkeztu du” (Goiena)
“Un socio privado aportará el 100% de la financiación de la incineradora y cobrará por su explotación durante 35 años“, “EH Bildu considera que «la privatización de la incineradora es un pelotazo»“, “Podemos cree que supondrá «socializar los perjuicios económicos de una decisión clandestina»“(Diario Vasco)
“Gipuzkoa licitará en breve la construcción y explotación de la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“Gipuzkoa se entrampará 30 años con el «socio privado» de la incineradora” (Gara-Naiz)
Zer ‘Zero Zabor’ lurralde da Iparraldea pertsonako urtean 140 kg erraustuz?
2016-03-21 // Errausketa, Iparraldea // Iruzkinik ez
Bil ta Garbiko lehendakari Martine Bisauta (eskubian) Frantziako Ingurumenaren eta Energiaren Agentziako ordezkariarekin “Zéro Déchet” izendapena aurkezten. (Argakia: Bil ta Garbi)
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 10ean Martine Bisauta Baionako zinegotzi eta Bil ta Garbi herri elkargoko presidenteak iragarri zuen Lapurdi, Nafarroa eta Beherea eta Zuberoa “Hondakinik eta xahutzerik gabeko lurraldea” bilakatu dela (frantsesez “Zéro Déchet, Zéro Gaspillage“). Biharamunean titulu baikorrak irakur zitezkeen hedabideetan: “Ipar Euskal Herria hacia el «cero residuos, cero derroche»” (Gara), “«Hondakin eta alferrikako xahutze gabeko lurraldea» bilakatzekotan da Ipar Euskal Herria” (Euskal Irratiak)… Horregatik hainbat herritarrek sustoa hartuko zuten egun gutxiren buruan jakin zutenean Iparraldeak 40.000 tona kanpora bidaliko dituela erraustera.
Munduan Zero Waste mugimenduan zabaldutako kontzeptuarekin zerikusirik ez du Frantziako Gobernuak sortu duen Zéro Dechet, Zéro Gaspillage sariak. ADEME Ingurumen eta Energiaren Agentziak ematen ditu izendapenok eta hondakinen kudeaketa on baten ereduen artean sartzen du horiek erraustea.
Zero Waste France koordinadorak deituta elkarretaratzea Paris-Ivryko erraustegiaren aurrean 2015eko abenduan.
ADEMEk eskualde bat Zero Zabor izendatzeko ezartzen dituen irizpideak greenwashing tipikoak dira: hondakinak ahalik eta gehien murrizten saiatzea, saihestu ezin izan diren hondakinak balorizatzea (erraustearen eufemismoa, mundu guztiak dakienez), konpromiso politiko sendoak hartzea, ekonomia zirkularra sustatzea… Eragin praktiko neurgarririk gabeko oinarri horien gainean Segolène Royalek sariztatu dituen 153 eskualde edo mankomunitateen zerrendan kutsatzailerik handienak ere barne dira.
“Zero Déchet, Zéro Gaspillage” labela jaso du, esaterako, hondakinak Fos-sur-Mer errauste planta polemikoan tratatzen dituen Marseille Provence Métropole hiri elkargoak. Zerrendan dago Paris metropoliaren hondakinak kudeatzen dituen SYCTOM elkargoa ere, Ivry-sur-Seineko errauste planta erraldoiaren jabea: Ivryko tximiniaren aurrean aurkeztu zuen joan den udazkenean Zero Waste Francek erraustegirik gabeko Plan B’OM alternatiboa. Aldiz, Frantzian gai honetan aitzindaria den eskualde txiki bat, Alsaziako Porte d’Alsace herri elkargoa, ez da ageri labeldunen artean.
Zero Waste – Zero Zabor estrategiaren 10 urratsak: lehena sorburuan bereiztea, bigarrena Atez Ateko bilketa.
Munduan Zero Waste edo Zero Zabor mugimendua sortu da hondakinen errausketaren aurkako mugimendutik. Hamar urrats markatzen ditu hondakinak murriztu eta ekonomia zirkularrean bidea egiteko, eta lehenbiziko bi urratsak dira gaikako bereizketa on bat sorlekuan eta etxez etxeko gaikako bilketa. Esan nahi baita, gutxienez hondakinen %70 gaika errekuperatzea lortzen duen bilketa, batik bat organiko guztia. Urrats hori eman duelako Debagoiena mankomunitateak –Gipuzkoako beste herri askok eta Nafarroako Sakanako gehienek bezala– tratatu beharreko hondakinak pertsona-urteko 81 kilotara murrizturik, esan dezake Zero Zabor bidean dagoela.
Segolène Royalen saria gora behera, hondakin kopuru handi bat erraustera –Iparraldetik Landetara eta “pays basque espagnol“era– bidaltzea harrotasunez aldarrikatu duen Bil ta Garbi Zero Zabor ereduaren eta ekonomia zirkularraren antipodetan dago.
ELA sindikatua errausketaren kontra eta derrigorrezko birziklapenaren alde
2016-03-17 // Birziklajea, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
ELA Ingurumen buletinaren 33. zenbakia, 2016ko martxokoa.
[Pello Zubiria Kamino] ELA sindikatuak bere Ingurumen Buletinaren martxoko zenbakian (33) berretsi du hondakinen errausketaren kontrako jarrera eta gaikako bilketa derrigorrezkoaren aldeko apustua. ELAk arbuiatzen du errausketa bai horretarako espreski eraikitako plantetan (Zubietan GFAk eraiki nahi duena bezalakoa) eta bai porlan fabriketan (Donostiako Añorgan Rezolak egiten duena bezalakoa) eta horren ordez hondakinen %80tik gora gaika biltzea baimentzen duten sistemak hobesten ditu.
“ELAren jarrera Gipuzkoako hondakinen kudeaketak duen egoeraren aurrean” agirian (ikusi osorik azpian) sindikatuak laburbildu ditu lurralde honetan azken hiru legealdietan egondako gorabeherak eta duela urte batzuk ELAk egindako hautuak berretsi. Gaikako bilketa on batez gain defenditzen du hondakinen kudeaketa egoki bat barne hartuko dituena tratamendurako beharrezko azpiegitura iraunkorrak, lekuan bertako lanpostuen sustatzea, klimaren aldaketari aurre egitea eta trantsizio ekologiko eta soziala baimenduko duen ekonomia zirkularraren printzipioak aplikatzea.
(gehiago…)
Porlan fabrikan errausteagatik 18 auziperatu Italiako Barlettan
2016-03-16 // Auzitegiak, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Barlettako zementu fabrika. (Argazkia: La Gazzetta del Mezzogiorno)
[Pello Zubiria Kamino] Italiako Barlettan (94.000 biztanle) gertatu da: epaileak 18 lagun auziperatu ditu bertako zementu fabrikan hondakinak errez herritarren osasuna arriskuan jarri dutelako. Auziperatuetako batzuk Buzzi-Unicem porlandegiaren zuzendaritzakoak dira baina gehienak hiriko, eskualdeko eta administrazio zentraleko Ingurumen zerbitzuetako kargudunak.
La Repubblica egunkariak zabaldu duenez, Antonio Savasta epaileak 18 lagunoi egozten die elkarren artean adostu izana porlan fabrikan hondakinak -hasieran 20.000 tona- erretzeko baimenak, beranduago baimenaren baldintzak zabaltzeko: “Ez izanik sorreran horretarako ad hoc antolatutako erraustegia, porlan fabrika baizik, geroago baimen berri bat eskuratu du hondakin arriskutsuak erretzeko, egunean 140 tona erretzetik 178 tonatara zabalduz”.
Barlettan errrausketaren kontrako manifestazia 2014an. (Argazkia: Your Reporter)
Epailearen aginduz Italiako poliziaren Guardia di Finantza sailak darama ikerketa, argitu dezan nola gertatu den delitua, airera isuriz kutsagai arriskutsuak legeak baimendutako mugen gainetik eta Barlettako herritarrak jarriz osasuna kaltetzen duten kutsagarriak arnasteko arriskupean (“esponendo la popolazione della città di Barletta al rischio di inalazione di fattori inquinanti dannosi alla salute”).
Buzzi-Unicem multinazionalak Italiako Casale Monferraton dauka egoitza nagusia eta zementu fabrikak AEB, Alemania, Luxenburgo, Aljeria eta beste zenbait herrialdetan, 10.000 langilerekin. Barlettako porlandegian 1,1 milioi tona zementu ekoizten du urtean. Orain bi buruzagi inkulpatu ditu Savasta epaileak. Gainerako inputatuak dira: Barletta-Andria-Tani probintziako sei fauntzionario ingurumen baimena bideratu zutenak, Puglia eskualdeko bi agintari, ARPA Ingurumen Agentziaren eskualdeko bost teknikari eta operazioan parte hartu zuten hiru aholkularitza enpresatako buruak.
Porlan fabrikan hondakinak erraustearen kontrako manifestaziorako deialdia Barlettan.