Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoako erraustegia justifikatzen duen prognosi berria eztabaidagai
2016-01-25 // Aldundiak, Dokumentuak, Errausketa, Plangintza // Iruzkinik ez
Lasarte-Oria honela ikusten da errauste planta egiteko urratutako eremutik. (Argazkia: @aldatsa)
[Pello Zubiria Kamino] Presaka dabil Gipuzkoako Foru Aldundia ahalik eta azkarren hasteko Zubietan eraiki nahi duen erraustegiaren obrak: “Cuanto antes y a contrarreloj“, Jose Antonio Asensio diputatuak adierazi duenez. Lortuko ote du hura justifikatzeko abenduan aurkeztutako plangintza berria eztabaida handirik gabe pasaraztea?
Abenduaren 18an aurkeztu zuen Asensiok prognosi berria, alegia, datozen urteotan Gipuzkoak sortuko dituen hondakinen aurreikuspena, GFAren ustez Zubietan 200.000 tona erretzeko erraustegia justifikatuko duena. Biharamunean Eguzki talde ekologistak auzitan jarri zuen Aldundiaren kalkulu berriaren sinesgarritasuna, alderatuz oraingo kalkuluak EAJko agintariek 2008an -orduan ere erraustegiaren beharra azaltzeko- aurkeztutako zenbakiekin: “Prognosi bat hain denbora laburrean (2008tik) hainbeste desbideratzen bada (%30), garbi dago nolako sinesgarritasuna merezi duen”.
Zero Zabor Ingumenaren Babesareko Elkarteak ere larrutu du Asensioren dokumentu berria: “Gipuzkoako Aldundiaren prognosia. Porrotaren iragarpena“. Zero Zabor IBEk kritikatu du Gipuzkoako agintari berrien aurreikuspenok Europako erabakien justu kontrako norabidean eraiki izana: zaborren eten gabeko hazkundea iragartzea de facto aitortuz prebentzioaren porrota, hondakinen kudeaketaren hierarkia ez errespetatzea, konpostatzeko bezala birziklatzeko balio duten hondarrak erraustea… eta bide batez ahaztea Gipuzkoan hondakinak murrizteko hainbeste udaletan egiten duten lan ona, Europan eta munduan aitortzen zaiena.
Eguzkik bezala Zero Zabor IBEk nabarmendu dute xehetasun hau: Jose Ignacio Asensioren departamentuari prognosi berria egin diona Xabier Garmendia Martinez izan dela, Gipuzkoa eta Bizkaian errauste planta bana eraikitzearen sustatzaile nagusia aspalditik.
2002ko planetan errauste planta aurreikusi, 2013an hasitako obrak lurperatu, orain berriro erraustegia berpiztu… denak egin ditu GFAk. Orain presaren presaz prognosi berria eztabaida txukun bat gabe herritarrek irenstea lortuko ote du errausketaren lobbyak?
San Markoko herrien errefusak 2015ean: onerako eta txarrerako Pasaia etsenplu
2016-01-21 // Errefusa, Estatistika, Mankomunitateak // Iruzkin bat
Izaskun Gomez (PSE) Pasaiako alkatea eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua borondatezko edukiontzi sistema berrezartzen urrian. (Argazkia: Europa Press)
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinak ondo kudeatzearen eredu izatera iritsia zen Pasaia Amaia Agirregabiria (Bildu) alkate zelarik; baina udal hauteskundeen ondoren hondamendian amildu da, derrigorrezko sistema eraistearekin batera. Hori da Gipuzkoako eskualderik jendetsuena, Donostialdea, biltzen duen San Marko mankomunitateren 2015ko emaitzaren datu deigarriena. San Markok bere webgunean 2015eko daturik eskaintzen ez duen arren, udaletara erakunde horrek bidalitakoetatik ARGIAk osatu ahal izan du hondakinen 2015eko argazkia.
San Markok bi udalerri mota dauzka hondakinen gaian: ondo ari direnak eta gaizki ari direnak. Biztanleko eta urteko sortzen duten errefus kopuruak bereizten ditu. Gaizki ari direnak, 2015eko zifretan:
– Donostia: 274,5 kg (2014an 287,1 kg). Zerbait egin du hobera, %4,4, baina oso gutxi kontuan hartuz Gipuzkoan gutxien birziklatzen duena hiriburua dela.
– Lasarte: 232,9 kg (2014an 224,3 kg). Okerrera egin du.
– Urnieta: 214,6 kg (2014an 211,4 kg). Berdintsu. (5. edukiontziarekin emaitzarik ez baldin bazen sistema berrikusteko egindako promesa ez du bete udalak).
– Errenteria: 212,3 (2014an 236,4 kg). %10 gutxitu du errefusa, aurrerakada aipagarria.
Ondo ari direnak:
Oiartzun: 63,07 kg (2014an 63,3).
Lezo: 40,5 (2014an 36,1).
Astigarraga: 50,52 (2014an 43,2).
Hernani: 52,8 (2014an 57,6).
Usurbil 80,9 (2014an 79,1). Usurbilgo datuez ohar garrantzitsua: beste herrietan ez bezala, honetan udalak kudeatzen ditu industri-guneetako hondakinak ere.
Aipamen berezia merezi du Pasaiak (15.929 biztanle): 2015ean pertsonako 85,1 kilo sortu ditu 2014an 134,9 sortu zituenean. %37ko aurrerapena. Lau distritu izaki, bi fasetan antolatu zuen udalak derrigorrezko sistema ezartzea, eta Donibanen Atez Atekoa ezarri ostean hurrengo jauzia berehala nabaritu zen: 2014ko irailetik urrira errefusak gutxitu ziren 193 tonatik 86ra, gaikako bilketa tasan %76a gaindituz. Kopuru horietan ibili da geroztik 2015ean udal hauteskundeen ondoren udal gobernu berria sistema desmuntatzen hasi arte: ekainean 88 tona sortzetik uztailean 127ra pasatu zen, urrian kontainer sistema zaharberritua finkatu eta abenduan 171 tonataraino iritsiak ziren. Aurreko bederatzi hilabeteetan bezala segituz, Pasaiak emango zituela Astigarragaren edo Lezoren emaitzak, pertsonako 60 kilo azpitik.
San Markoko herrien 2015eko errefus kopuruak Gipuzkoara (707.298 biztanle) zabaltzekotan, gipuzkoar guztiek donostiarrek adina errefus sortuko balute, 194.153 zabor nahasi pilatuko litzateke urtean. Aldiz, Oiartzungo herritarrek bezala jokatuko bagenu, Gipuzkoak urtean ez luke metatuko 44.500 tona baino. Pasaiako jendeek 2015an bezala 80,1 kilo errefus sortuz gero, Gipuzkoak denetara ez luke pilatuko 60.191 tona baino gehiago.
Errausketaren aurkako borroka indartzeko batzarra egin dute Gipuzkoako taldeek
2016-01-18 // Errausketa, Gipuzkoa, Zubieta // Iruzkinik ez
Taldeko argazkia atera zuten bileraren amaieran, nahiz eta kide batzuk lehenago joan behar izan. (Arg: Argia)
[Lander Arbelaitz] Zubietako herritarrenlaguntza eskaerari erantzunez, han bertan batu dira larunbatean 16 erraus planta proiektuaren aurka egiteko lanean ari diren hainbat talde eta norbanako. Guztira 70 bat pertsona bildu dira, eta asmoa borroka hau berraktibatu eta gizarte jasangarriago baten alde lan egitea dela zehaztu dute. Hurrengo batzar irekia otsailaren 13rako finkatu dute, Zubietan bertan.
(gehiago…)
Andoainen errausketaren kontrako Ipar Haizea herri plataforma sortu dute
2016-01-17 // Etika, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Ipar Haizea plataformaren aurkezpena urtarrilaren 16an. (Argazkia: Aiurri)
Larunbatean, urtarrilak 16, errausketaren kontrako herri plataforma berri bat aurkeztu zen: Andoaingo Ipar Haizea. Andoain Gipuzkoako Foru Aldundian Zubietan eraiki nahi duen errauskailuaren kokagunetik 3 kilometrora geratzen da, Ipar Haizeako kideek aurkezpenean erakutsi zuten mapan ageri den bezala.
Errausketak gizakien osasunean dakartzan kalteak nabarmendu zituzten plataforma berriko kideek. Berrikitan Andoainen izana da eragin horiez hitzaldia ematen Espainiako Estatuan gai honetaz erreferentzia den Eduard Rodriguez Farre medikua. Ipar Haizeako kideek datozen asteetarako Andoainen antolatutako bi ekitaldiren berri eman zuten agerraldian: Otsailaren 20an “Arduraren aldeko giza katea” osatuko dute 12:00etan Arrate Plazan eta Martxoaren 12an Osasunaren aldeko martxa burutuko 17:00etan Etxeberrieta Plazan.
Errausketaren kontrako Gipuzkoako taldeen batzarra larunbatean Zubietan
2016-01-14 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
“Zubieta SOS. Buruaren eta BIhotzaren Aldarria” manifestua aurkeztu eta aztertuko dute Zubietako batzarrean.
Gipuzkoan hondakinen errausketaren kontra eta Zero Zabor ereduaren alde mobilizatzen diren hainbat talde eta militante larunbat goizean bilduko dira Zubietan. Bertan aurkeztu eta eztabaidatuko dute Zubietako Herri Batzarraren deiari erantzunez prestatu den “Zubieta SOS. Buruaren eta Bihotzaren aldarria” manifestua.
Gai ordenan egongo dira: Zubietan Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren kontrako hurrengo mobilizazioak, bileran azalduko diren talde eta militanteen elkarlana sendotzeko aukerak eta gizarte eredu berri baten alde ari diren beste mugimenduekiko loturak.
Goizeko 10:00etan hasiko da Zubietako batzarra, frontoi ondoko bilera-gelan.
Zubietako errauste plantaren kontrako manifestazioa Lasarte-Orian, joan den azaroan. (Argazkia: Txintxarri)
GHKren tasen igoeraren eskandalua: errefusa %11, organikoa %44-%88
2016-01-12 // Aldundiak, Ekonomia, Errefusa, Konpostaketa, Partzuergoa // 5 iruzkin
Usurbilen organikoa atez ate biltzen dute 2009tik. (Argazkia: Zero Zabor IBE)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak abenduaren 31an argitaratu zituen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren 2016rako tasak. Horietan ezustekoa eraman dute organikoa ondoen biltzen duten herriek: GHKri entregatutako errefusaren tasak %11 igo dira eta, aldiz, organikoarenak %44 eta %88 artean.
GHKren lehendakari eta Gipuzkoako Ingurumeneko foru diputatu den Jose Ignacio Asensio Bazterraren sinadura daramaten aurrekontuetan tarifa bakar berria ezarri zaio bereizi gabeko azken errefusari: tonako 157,38 + BEZa. Errefusa 2013-2015 epean mantendu zenez tonako 141,64 eurotan, %11ko igoera berdina udal eta mankomunitate guztientzako.
Aldiz, bereizitako organikoaren tratamenduak askoz igoera handiagoa nozitzen du 2016an. 2012-2015 epean GHKk entregatutako tona organiko bakoitza 70,82 euro kobratzen zien bere bazkideei, horrela sustatuz gaikako bilketa selektiboa. Oraingo tarifetan, gaika bildutako organikoaren tasak eta errefusarenak hurbiltzen dira, horrek esan nahi duenarekin: organikoa zabor nahasietatik bereizita bildu eta konpostatzeko ahaleginak zigortu egiten da.
Tarifa berriak mankomunitateka sailkatu ditu GHKk eta honela pagatuko du bakoitzak: Debagoienak 102,30 euro (+%44,45), Sasietak eta Tolosaldeak 110,17 euro (+%55,56), Urola Erdiak 118,04 euro (+%66,67), Urola Kostak, San Markok eta Debabarrenak 125,90 euro (+%77,77) eta Txingudik 133,77 euro (+%88,88). Baina tarifen igoera ezberdinok nola erabaki ditu GHKk?
ARGIAk jakin duenez, mankomunitate bakoitzean biltzen den organiko guztia batuta, bakoitzak daukan kalitatea neurtu dute (karakterizazioa) eta organikoak dakartzan zikinkerien (inpropioak) edo garbitasunaren arabera finkatu dira prezio hauek. Aspalditik demostratuta dagoen arren derrigorrezko sistemetan (Atez Atekoan bidenabar) bildutako organikoa askoz garbiagoa izaten dela borondatezkoetan (bostgarren edukiontzia) bildutakoa baino, mankomunitate baten barruan herri guztietakoa nahastu eta horien emaitzan oinarritu dira GHKko agintariak prezio berriak jartzeko.
GHKk zigor doblea ezarri die, beraz, hondakinak kudeatzen onenak diren herriei eta herritarrei. Alde batetik, askoz gehiago igo berezitako organikoaren tasak errefusarenak baino. Bestetik, organikoa bera txukunen bereizten dutenak (Atez Atekoarekin) parekatu bermerik gabeko sistemekin (5. edukiontzia) biltzen dutenekin.
Zabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua
2016-01-07 // Bizkaia, Errausketa, Zabalgarbi // 2 iruzkin
Bizkaiko Zabalgarbi errauste plantak erretako hondakin guztien osaketa, pisuaren arabera. (Irudia: Gaiker-Zabalgarbi)
[Pello Zubiria Kamino] 2014an Bilboko Zabalgarbi errauskailuak kiskali zituen 100 kilo hondakinetatik 31 hondar organikoz osatua zen, enpresak berak Eusko Jaurlaritzari emandako datuen arabera. Hala ere, soilik etxebizitzetatik iritsitako hondakinak kontutan hartuz gero -kendurik industrialdeetatik, gune komertzialetatik eta abar iritsitakoa-, organikoa da erretako guztiaren %41,8. Erretako hondakinetatik %1,6 gai toxiko eta arriskutsuz osatuta dago. Datuok Zabalgarbik aurkeztutako Ingurumen Zaintzako Programan daude, gaztelaniaz Programa de Vigilancia Ambiental (PVA) deitzen den informean. Eusko Jaurlaritzak ez dauzka datuok Interneten eskuragai, baina legez derrigor eman behar dizkio hala eskatzen duen herritarrari.
Zabalbarbiren PVAren barruan Gaiker konpainiak idatzi duen “Caracterización de Residuos Urbanos en las instalaciones de Zabalgarbi, S.A. (Año 2014)” txostenean nabarmena da Zabalgarbik zenbat gai birziklagarri erretzen duen: konpostagarria den %31,3 organikoaz gain, %7,5 egurra da, %16,7 paper-kartoia, %14,7 plastikoak (aparte utzita birziklatzen zailagoak diren %4 “complejos” atalean bereziak), %4,7 beira, %7,1 oihalak eta %3 metalak … Denetara, 2014an Zabalgarbik kiskalitako hondakinen %85 birziklagarria zen aurretik gaika txukun bildu izan balitz.
Zabalgarbira iristen diren hondakinen osaketa analizatzen duen txostenaren azala. (Irudia: Gaiker-Zabalgarbi)
Albiste bilduma, abenduak 01 – 31
2015-12-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Hiru aldiz txikiagoa beharko luke Zubietako erraustegiak, prognosi baten arabera” (Berria)
“Bildu cree la deuda de GHK hipotecará la inversión foral en Gipuzkoa“, “La incineradora se licitará en primavera y quemará unas 163.500 toneladas al año” (Diario Vasco)
“500 gaztek hondakinak kudeatzeko ideia berritzaileak aurkeztuko dituzte “FLL Euskadi” lehiaketan” (SPRI)
“José Ignacio Asensio Komunitateko arduradunekin bildu da Bruselan, Europako erakundeek Gipuzkoarekiko konfiantza berreskuratu dezaten” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“De nuevo políticos velando por sus intereses particulares al margen de la ciudadanía y el medio ambiente” (Julio Barea-Greenpeace)
“Sad to see how after doing the most difficult part of the work Gipuzkoa decides to go back to
#lineareconomy” (Zero Waste Europe)“«[Ignasi Puig] No veo la incineración compatible con la estrategia circular hacia la que vamos»“, “La Diputación prevé licitar en primavera las obras de la incineradora de Zubieta” (Gara)
“Gipuzkoako herrietan hondakin bilketan aurrikusten diren aldaketak“, “Aurreikusi baino txikiagoa“, “[Iñaki Petxarroman] Atzerako bidaia“, “Hondakinen zerga, gora” (Berria)
“El polígono de Eskuzaitzeta queda libre de pleitos y listo para urbanizarse“, “GHK propone una subida del 20% en la tasa de las mancomunidades” (Noticias de Gipuzkoa)
“COP21 eta Zubietako errauste planta: norabide berean doaz?“, “Zero Zabor IBEren balorazioa Jose Luis Asensio ingurumen diputatuak hondakinen kudeaketarako azpiegiturei buruz egindako agerraldiaren inguruan” (Zero Zabor IBE)
Nafarroa
“3MB: hondakinen errausketa Nafarroatik betiko desagertzeko lan egiteko garaia da” (Guaixe)
“Extinguido el PSIS de Pórtland para la incineración de residuos en sus instalaciones de Olazti” (Hitzondo)
“Caducado el PSIS para la quema de residuos en Portland” (Noticias de Navarra)
Debabarrena
“Bergaran eta Eskoriatzan ez du irabazi 5. edukiontziak” (Oñati Zero Zabor)
“Debabarrena también tendrá su Mesa de residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
Iruñerria
“Astelehenean, abenduak 7, gai organikoen bilketa hasiko da Arren, Berriozarren, Orkoienen eta Iruñeko Alde Zaharrean” (Iruñerriko Mankomunitatea)
“La MCP abre un debate interno sobre incentivar a usuarios que reciclan“, “Miguel Altimasveres: “La recogida con el quinto contenedor se ha estancado”” (Noticias de Navarra)
Donostia
“Hondakinak bereizteko deia egin du Añorga Bizirik taldeak“, “[Axier Jaka] Axier Jaka: “Ahalik eta gutxien birziklatzea nahi dute, Zubietako errauste plantari jaten emateko” (Hitza)
“Udalak 1,2 milioi euro gordeko ditu, Gipuzkoako Hondakin Partzuergoari egin beharreko ekarpena handituko balitz” (Donostiako Udala)
Lezo
“2016ko martxoan egingo dute hondakinen bilketaren gaineko galdeketa Lezon” (Hitza)
Irura
“Irurako EHBilduk EAJren hondakin bilketa sistema salatu du” (28 Kanala)
Usurbil
“[Xabier Arregi, alkatea] Arduratuta gaude” (Gara)
Tolosa
“Tolosako Udalak inauterien inguruan ezarri asmo du hondakin bilketa sistema berria” (Ataria)
Eskoriatza
“[Jon Errasti] Zaborra” (Goiena)
Iruñea
“Charla sobre huertos urbanos y compost, en el Museo de Educación Ambiental“, “Hosteleros del Casco Viejo de Iruñea critican el sistema de recogida puerta a puerta de la materia orgánica” (RRR Compañia)
Errenteria
“Errauste planta bertan behera uzteko eskatu du plenoak” (Berria)
“Aprobada una moción en contra de la incineradora en el último pleno de 2015” (Diario Vasco)
Espainiako Estatua
“[Galizia] La recogida de basura puerta a puerta llegará a 24 lugares de Naraío e Igrexafeita” (La Voz de Galicia)
“Representantes de varias localidades españolas viajan a Treviso y Milán para conocer de primera mano sus exitosos modelos de recogida y gestión de residuos, que les han reportado elevados índices de reciclaje“. (Residuos Profesional)
“[Madril] Alcalá se interesa por las experiencias de residuos cero” (Dream Alcala)
“Peticion a Manuela Carmena: Por tu salud, pide el cierre de la incineradora de Valdemingomez” (Change.org)
“El Consell no recurrirá el fallo que anula la incineradora de l’Alcora” (El Periódico Mediterraneo)
Europa
“Birziklapenean, Europa atzeraka“, “Errausketa «minimoa» izan dadila eskatu du Europako Batzordeak” (Berria)
“La contaminación ‘mata’ y Europa mira de perfil” (Ecoticias)
“Derby recycling nosedives after council axes service” (Lets Recycle)
Birziklatzea
“Los residuos comienzan a crear la industria del siglo XXI en Gipuzkoa” (Diario Vasco)
ELA: “Gipuzkoan birziklapen tasetan berriro behera egingo dugu”
2015-12-17 // Aldundiak, Ekonomia, Gipuzkoa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
ELA sindikatua aspalditik ari da errausketaren kontra: 2011ko argitalpen baten irudia.
ELA sindikatuak eta Manu Robles Arangiz Institutuak argitaratzen duten “Ingurumen buletina” agerkariaren 2015eko zenbakian kritikatu dute Gipuzkoako Foru Aldundian eta GHKn EAJk eta PSEk hondakinen aferan ezarri duten estrategia berrira: “Hilabete gutxi behar izan dira hondakinen bilketan emandako aurrerapenak atzera botatzeko, berriro ere birziklapen tasetan behera egingo dugu”.
“ELA: Hondakinen kudeaketak Gipuzkoan 180 graduko bira” artikuluan, azaldu ondoren EAJk eta PSEk atzera bota dutela aurreko legealdian Bilduk ezarritako Zero Zabor estrategia (errausketarik ez, konpost plantak eta TMBa eraikitzea eta gaikako bilketa sistemak bultzatzea), iadanik estrategia berriaren lehen arrastoak erakutsi dituztela dio ELAk:
“Lehen pausua 2016ko aurrekontuetan eman dute PNV eta PSEk. Hurrengo lau urteetan hondakinen kudeaketara 80 milioi euro inguru zuzentzea aurrikusten dute. Kanpainan bertan esan zuten beraien helburua erraustegiaren proiektua berriro martxan jartzea zela, eta horrela islatu dute aurrekontuetan. 80 milioi inbertitzea ongi egongo litzateke, baldin eta azpiegitura horiek zero zabor helburura iristeko azpiegiturak balira eta tokian tokiko kalitatezko lanpostuak sortuko balira. Baina erraustegi bat eraikitzeko dira, ez ekonomikoki ez sozialki errentagarritasunik ez duena, eta ingurumenean eta osasunean kalte izugarriak eragingo dituena”.
ELAren buletinaren bigarren atalean “EAEko eta Nafarroako 2016rako aurrekontuak bidegabekeriaz beteta” dagoela dio. AHTarentzako bai Gasteizko eta bai Iruñeko gobernuek erabakitako dirutzak kritikatzen ditu, Eusko Jaurlaritzak frackingarentzako aurreikusi dituenak bezala.
Rodriguez Farre medikua gaur Andoainen errausketaren arriskuez
2015-12-14 // Errausketa, Osasuna // Iruzkinik ez
Eduard Rodriguez Farre doktorea Jordi Evolerekin ‘Salvados’ programan. (Argazkia: La Sexta)
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren kontrako herri plataformen Koordinadorak antolaturik, gaur Andoaingo Urigain kultur etxean mintzatuko da Eduard Rodriguez Farre mediku katalandarra. 19:00etan hasiko den hitzaldiak “Toxicidad de las incineradoras” darama izenburu.
Mediku ikerketan egindako lanak ospe handia eman dio Rodriguez Farre (1942) doktoreari. 1980ko hamarkada hasieran koltza olio faltsutuak eragindako hondamendiaren ikerketan erakutsi zuenetik bere jakintza, elikaduran bezala ingurumenaren nozitzen ditugun pozoiketez sarri eskatzen zaio aholkua CSICeko kide ere izan den ikertzaileari.
Hondakinen errausketak gizakiaren osasunean dauzkan eragin kaltegarriez mila hitzaldi, elkarrizketa eta bideotan mintzatu da Rodriguez Farre. Adibide batzuk aipatzearren, hona hemen zenbait material erraz begiratzeko moduan:
– “Las dioxinas, que sólo emiten las incineradoras, son las partículas más tóxicas que existen” (Las Noticias)
– “Hay productos que tienen evidencias de que producen patologías que no se retiran” (Jordi Evolek, La Sexta katean, Salvados programan)
– “Entrevista al Dr Eduard Rodríguez Farré a l’Hospital Comarcal de Vilafranca del Penedès” (Contra Incineraciò)