Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoako Diputazioak Zubietan 200.000 tona erre nahi ditu urtean
2015-12-14 // Aldundiak, Errausketa, Zubieta // Iruzkinik ez
Markel Olano, Odol Elorza, Karlos Ormazabal eta Denis Itxaso (GHKko buruak 2007-2011 legegintzaldian) Zubietako lur urraketak bisitatzen. (Argazkia: Diario Vasco)
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkaritik zabaldu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ-PSE) Zubietan eraiki nahi duen errauste planta berriaren asmoak. Bilduk agintzen zuenean aurreko agintaldian PIGRUG planean aurreikusitako proiektua bertan behera utzirik, 2016ko udaberrian lizitaziora atera nahi dute proiektu berria Foru Aldundi berriak.
Diario Vascon -Internetez ordainpekoa da albistea- Gaizka Lasak informatu duenez, 100.000 tona erretzeko bi labe edukiko ditu proiektu berriak, orain erre beharrekoak 180.000 tonatan kalkulaturik. Bi biometanizazio planta ere eramango omen ditu proiektuak eta TMB batzuk ere bai. 2045 arte hondakinen produkzioak izango omen diren kalkuluak ere ba omen ditu proiektuak.
Europako Ingurumen Bulegoa: “Ekonomia Zirkularraren araudi berria kea besterik ez da”
2015-12-10 // Europa, Legeak // Iruzkinik ez
Frans Timmermans Ekonomia Zirkularraren araudia aurkezten. (Argazkia: Europar Batasuna)
[Pello Zubiria Kamino] Europako Ingurumen Bulegoak (EIB), gobernuz kanpoko erakunde eta mugimendu sozialak biltzen dituen koalizioak, aho-bizarrik gabeko titulu ipini dio bere balorazioari: “Smoke and mirrors as Commission issues Circular Economy Package with weaker waste targets“. Alegia, Ekonomia Zirkularraren Araudi berria aurretik proposatutako helburuak apalduz ez dela ke eta ispilu jokoa baizik.
Frans Timmermansek berrikitan aurkeztu duen Ekonomia Zirkularraren Araudi berria aztertu ostean egin du balorazioa EIBk. Hona hitzez hitz Bulegoak bere egiten dituen Stéphane Arditik Hondakinen arduradunaren balorazioa:
“Europako Batzordeak huts egin du [Janez Potocnikek 2014an prestatutakoa baino] anbizio handiagoko proposamena egiteko promesan. Zenbait iniziatiba polit gehitzeak ezin du ahantzarazi araudian benetan legezko derrigortasuna erabakitzen duen mamia, nabarmenki hondakinen mailako helburuei dagokienean, iazko proposamenarena baino ahulagoa dela. Urte bete alferrrik galdu dugu azkenean anbizio gutxiago proposamen bat eskuratzeko.
Birziklatze helburuak jaisteak esan nahi du hondakin gehiago bidaliko dela zabortegietara edo errauskailuetara. Aukera bat galdu da, zeren eta birziklatzeak lanpostu gehiago sortzen baititu eta gas isurketa gutxiago eragiten zabortegiek eta errausketak eragindakoen aldean.
Janez Potocnik 2014ko araudi proposamena aurkeztu zuen komisarioa. (Argazkia: Europar Batasuna)
Europak ez dauka beste aukerarik erabiltzen dituen baliabideekin eraginkorragoa izatea baizik. Mundu osoan populazioaren hazkundeak eta materialen eskaria handitzeak horretara behartzen du. Baina erreakzio hori garaiz gertatu dadin, Europako Legebiltzarrak eta Ministro Kontseiluak bizi handiagoa sartu beharko diote proposamen honi, mundu osoan hil ala bizikoa den gai honetan Europak bere lidergoa erabili dezan”.
Europako Ingurumen Bulegoak dioenez, kalkulatu da ekonomia zirkular batek Europan bi milioi lanpostu berri sortuko lituzkeela, Europako industriari 600.000 milioi euro inguru aurreztea ekarriko liokeela eta lagunduko lukeela negutegi eragineko gas isurketak urtean %2-4 murrizten.
EIBren agirian ikus daitezke atalka alderatuak batetik 2014an Janez Potocnikek proposatutako araudiaren helburuak eta bestetik 2015 amaieran Frans Timmermansek proposatutakoak. Aldeak nabarmenak eta adierazgarriak dira. Euractiv hedabide elektronikoak ere azterketa oso interesgarria eskaini du gai beraz: “New Circular Economy Package to create fewer jobs than axed bill it replaced” (Ekonomia Zirkularraren Araudi berriak lanpostu gutxiago sortuko ditu berak ordezkatu zuen araudiak baino).
Albiste bilduma, azaroak 01 – 30
2015-12-04 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Errauste planta kolokan? Nuevas leyes adscriben GHK a Diputación y le endosan sus 63 millones de deuda actual“, “La Diputación conocía el cambio de GHK desde el 12 de agosto” (Naiz)
“Aldundiak bere egin behar du GHKren zorra, eta desegitea aztertu beharko du“, “Harri baten zama“, “Iñaki Petxarroman: Krisia da aukera“, “‘Swap’ produktuen itolarrian” (Berria)
“Zero zabor I.B.E: “Tristea litzateke erraustegia arrazoi juridikoengatik geratzea bertan behera baina ongi etorria”” (Info7)
“GHK-ko kontu hartzailea kargugabetu eta diputazioak zainduko ditu partzuergoaren kontuak” (Berria)
Debagoiena
“Debagoienako mankomunitateak %75eko langa gainditu du gaikako bilketan” (Zero Zabor IBE)
“Debagoieneko Irabazik hondakinei buruzko “amarru-kontsulta” antidemokratikotzat jo du“, “Debagoieneko Zero Zabor Taldeak eskatu du %70etik gorako birziklatze-maila bermatzeko“, “Debagoienak %77ko gaikako bilketa tasa gainditu du eta Greenpeace-ek zoriondu egin du” (Goiena)
“Los corsarios asaltan la comarca de Debagoiena” (Greenpeace)
Sasieta
“Hondakinak biltzeko sistema berria Idiazabalen” (Sasieta Mankomunitatea)
San Marko
“[Aizmendi]«Hondakin geldo edo ez arriskutsuak izatea guztiz bermatua dago»” (Kronika)
Iruñerria
“Compostar residuos podría tener descuentos en la factura” (Diario de Navarra)
Erribera
“El Gobierno cree que El Culebrete comete “incumplimientos muy relevantes”” (RRR Compañía)
Usurbil
“Kilometroak 2015 hondakinen %90 gaika bildurik” (Noaua=
“Kilometroak 2015 Usurbilen. Zero Zabor Kilometroak izan da. Bideoa” (Zero Zabor IBE)
Lasarte-Oria
“Errausketaren aurkako aldarria“, “Erraustegiarekin bueltaka” (Txintxarri)
“Zubietan errauste planta ez egiteko mozio bat aurkeztu du PSE-EEk Lasarte-Orian” (Berria)
“Marcha en Lasarte el sábado en contra de la incineradora“, “Aire Garbia, una nueva plataforma de Lasarte-Oria contra la incineradora de Zubieta“, “El PSE de Lasarte-Oria quiere la incineradora, pero lejos de casa” (Gara)
“El Ayuntamiento de Lasarte-Oria rechaza que la incineradora se ubique en Zubieta” (Diario Vasco)
“Sube a Zubieta y verás Paris” (Eguzki)
Pasaia
“[Izaskun Domez, alkatea] “Habrá menos ratas con el fin del ‘puerta a puerta’”” (SER)
Elgeta
“Urtarriletik irailera bitartean elgetarrek, bataz beste, hiri hondakinen %77,92 sailkatu dute” (Goiena)
Hernani
“Astelenenean hitzaldia Hernanin Ainhoa Intxaurrandieta: “Errauskailua Gipuzkoan. Ez al genuen, ba, gelditu?”” (Hernanin Zero Zabor)
Usurbil
“Kilometroak 2015: emaitzek borobildu dute urtebeteko antolaketa” (Zero Zabor IBE)
Eskoriatza
“[EHBildu]«El PaP supone un millon más de ingresos y uno menos de gastos»” (Diario Vasco)
Bergara
“Kontsulta “herritarrak nahasteko” izanda ere, bozkatzeko eskatu dute EH Bilduk eta Irabazik” (Goiena)
“Bergarak eta Eskoriatzak txip bidezko edukiontzien alde egin dute” (ARGIA)
Aretxabaleta
“Edukiontziak txiparekin edo atez atekoa hautatu ahal izango dute aretxabaletarrek urtarrilaren 24an” (Goiena)
Urnieta
“EH Bildu pide medidas para que el reciclaje en Urnieta no esté en el 44%” (Diario Vasco)
Astigarraga
“Astigarraga aprueba por unanimidad la pregunta de la consulta sobre los residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Todos los partidos apoyan la consulta sobre el sistema de recogida” (Diario Vasco)
Errenteria
“Errenteriako Hiri-hondakin Solidoen Prebentzio-plana” (Errenteriako Udala)
Tolosa
“[Maider Eizmendi] Gutuna: Zabor kontuak Tolosan” (Ataria)
Donostia
“Hondakinak egoki kudeatzen dituzten herritarrentzat hobariak eskatu ditu Bilduk” (Hitza)
“Erraustegia ez da beharrezkoa birziklatzen badugu!Añorgan frogatu dugu: errefusa %4 soilik” (Iker Urmeneta Twitter bidez)
“Hondakinak bereizteko deia egin du Añorga Bizirik taldeak” (Hitza)
Lezo
“Udal gobernu taldeak hondakin sistema hautatzeko kontsulta datorren urtean egitea erabaki du” (Hitza)
Aiaraldea
““Urdukonpost” sortu dute, konpostajea auzolanean egiteko ekimen herritarra” (Aiaraldea.eus)
Lesaka
“La alcaldía de Geroa Bai de Lesaka prevé retirar las compostadora” (Diario de Navarra)
Getxo
“Getxo (Bizkaia) pondrá en marcha un nuevo servicio de recogida de residuos en la puerta de los comercios” (Diario Norte)
Espainiako Estatua
“‘Incineradoras No, Zero Waste Madrid’ in action!” (Zero Waste Europe)
“Más de 20 entidades proponen un sistema de gestión de residuos que huya de la incineración y los vertederos” (Europa Press)
“[Alacant]El Ayuntamiento quiere implantar la recogida de residuos puerta a puerta” (Las Provincias)
“[Valentziako Erkidegoa] El Consell veta la incineración y acelera el reciclaje de residuos” (El Pais)
“II Trobada Internacional contra la incineració en cimenteres i pel residu zero” (AVV Montcada Can Sant Joan)
“El Ayuntamiento de Zaragoza participa en una delegación española que viaja Italia para conocer experiencias basadas en residuo cero” (Zaragozako Udala)
Mundua
“[Argentina] Recuperadores urbanos: cuando los residuos se convierten en recursos” (La Gran Epoca)
“Cómo Suiza se ocupa de su basura” (Swissinfo)
Kutsadura
“[Aiora Mujika] Fruta, kutsadura eta Teleberria” (Zuzeu)
Konpostatzea
“EAEko lurraldean komunitate-konpostajeko instalazioak” (Eusko Jaurlaritza)
“Legedia: auzokonpostak kilikolo” (Jon Ander Galarraga)
“El compostaje: reduce la bolsa de basura a la mitad” (Amigos de la Tierra)
Porlan fabriketan hondakinak erretzen dituzte Katalunian… eta Euskal Herrian
2015-12-02 // Errausketa, Gizarte eragileak, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Herritarrak protestan Kataluniako Moncada i Reixac herrian hondakinak erretzen dituen Lafarge zementu fabrikaren atarian. (Argazkia: Directa)
[Pello Zubiria Kamino] Kataluniako Moncada i Reixac herrian burutu berriak dituzte Porlan fabriketan hondakinak erretzearen kontrako eta Zero Zabor ereduaren aldeko II. jardunaldiak. Euskal Herritik, Sakanako 3 Mugak Batera eta Bizkaiko Lemoa Garbi plataformak izan dira. Hemen ere dagoenekoz zementu fabrikak ari baitira klase guztietako hondakinak erretzen, herritarrak horretaz batere jakin gabe. Horien errausketak gizakien osasunean eta ingurumenean eragiten dituzten kalteak nabarmendu dituzte mundu osotik etorritako adituek Moncada i Reixacen.
Joan den asteburuko biltzarra dela eta, Directa hedabide katalanean Mariana Cantero eta Victor Yustresek “El doble negoci de la incineració a les cimenteres” kronikan azaldu dute zementugileek zertan oinarritzen duten hondakinak erabiltzearen negozioa: “Porlan fabrikek [hondakinak kiskaliz] erregaietan dirua aurrezten dute batetik, eta bestetik CO2 isurien merkatuan bonoak saltzen dituzte, beren etekinen truke gizakien osasuna eta ingurumena arrisku handian jarriz”. Gure artean Mikel Peruarenak xeheki azaldua du kontua “Zeinek erre nahi ditu hondakinak?” liburuan, bereziki “Zementuaren indarra” atalean.
Hauts asko harrotu bazen Olaztiko porlan fabrikaren inguruan, orain arte polemika gutxiagorekin pasatu da Bizkaiko eta Gipuzkoako usinen errausketa. Zehazki Donostiako Añorgako Cementos Rezolan -Zubietako errauskailuaren kokagunetik 5 kilometrora- Eusko Jaurlaritzak 2008an emana daukate honakoak erretzeko baimena: “harinas de carne de origen animal, neumáticos fuera de uso, lodos desecados de tratamiento de aguas residuales urbanas, envases de papel-cartón, envases de madera, absorbentes (filtros de manga), escorias no tratadas, cascarilla de laminación, machos y moldes de fundición sin colada, machos y moldes de fundición con colada, residuos de hormigón y lodos de hormigón, residuos de materiales compuestos a partir de cemento y otras partículas“.
Baimenduetako zerrenda horretako produktuetatik zeinetatik zenbat ari ote dira erretzen 2015an bertan Gipuzkoa eta Bizkaiko porlan fabriketan?
Andoaingo udalak Zubietan erraustea babestu du PSE eta EAJren botoz
2015-11-30 // Errausketa, Gipuzkoa, Politikariak // Iruzkin bat
Zubietako errauste plantaren isuriek gehien eraginko dien udalerrien mapa. Andoain bete-betean harrapatzen du.
[Pello Zubiria Kamino] Azaroaren 26an egindako osoko batzarrean, EAJ eta PSEko zinegotzien botoari esker Andoaingo Udalak bere babesa eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan eraiki nahi duen errauste plantari. Gara egunkariak -soilik paperezko edizioan- zabaldu du albistea bere xehetasunekin.
Udalbatzaren bilkuran Errausketaren kontrako plataformen Koordinadorak mozio bat aurkeztua zuen udala Zubietako errauskailuaren kontra garbi azaldu zedin. Koordinadorak, errausketaren kontrako argudio orokorragoen ondoan, nabarmentzen zuen errauskailua egitekotan Andoaindik hiru kilometro eskasera eraikiko litzatekeela, herria utziz giza osasunarentzako kalte handienak eragiten dituen 5 kilometroko eremu barruan. Mozio honek jaso zituen EH Bildu eta Irabazi plataformako zinegotzien botoak.
Horren alternatibatzat aurkeztu zuen PSEk bere mozioa, errausketaren aldekoa, eta EAJren botoekin nagusitu zen.
“Errausketarik ez!” hitzaldi zikloa antolatu du Koordinadorak Andoain eta Donostian
2015-11-27 // Ekitaldia, Gizarte eragileak, Kutsadura, Osasuna // Iruzkinik ez
Koordinadorak antolatutako jardunaldien afixa.
[Pello Zubiria Kamino] Errausketaren kontrako plataformen Gipuzkoako Koordinadorak hiru hitzaldiz osatutako zikloa antolatu du “Errausketarik ez! Ez lehen eta ez orain” lelopean. Ignasi Puig Ventosa, Gorka Bueno eta Eduard Rodriguez Farrék hartuko dute parte Donostian eta Andoainen burutuko diren jardunaldietan.
Abenduaren 3an, Donostiako Koldo Mitxelena aretoan Ignasi Puigek hondakinen kudeaketaren egoera eta joera berriak aurkeztuko ditu, gaztelaniaz. Gipuzkoa ondo ezagutzen du Kataluniako ENT kooperatibako arduradun honek, hondakinen kudeaketan hainbat plan eta lan atera dituelako aurrera. 2010ean Hernanin mintzatu zen lehenbiziko nazioarteko jardunaldietan.
15ean, asteartea, Andoaingo Urigain kultur etxean “Toxicidad de las incineradoras” aurkeztuko du Eduard Rodriguez Farre doktore katalandarrak. Espainiako estatu mailan erreferentzia bat da errausketak gizakien osasunari dakarzkien kalteetan. Akademikoen artean prestigio handia duen Rodriguez Farrek ausardiaz salatu ditu sarritan errausketaren arriskuak.
Azken hitzaldia 16an emango du, asteartez, Donostiako Koldo Mitxelenan Gorka Bueno unibertsitateko irakasleak: “Zabalgarbi biluzik. Bizkaiko gezurrak desmuntatzen”. Ingurumen gaietan aditua, Zabalgarbi errauskailuko zuzendaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hark eragindako kutsadura mailaz eta energiazko efizientziaz zabaldutako datuak gezurrezkoak direla salatu du behin baino gehiagotan.
Madrilgo 36 lagunek auzitara daramate Ingurumen idazkaria errausketagatik
2015-11-26 // Errausketa, Estatu espainiarrean, Osasuna // Iruzkinik ez
Rivas Vaciamadrideko herritarrak asteartean Madrilgo auzitegi aurrean salaketa penala aurkezten. (Argazkia: @JAVIERN Twitter bidez)
[Pello Zubiria Kamino] Hogeita hamasei pertsonak, beren ustean Valmingomezko errauste plantak eragindako gaixotasunak jasaten dituztenak edo horiengatik hildakoen senideak direnak, auzitara eraman dute Madrilgo autonomi erkidegoan Ingurumen Ebaluazioko zuzendari zen Jose Trigueros Rodrigo, 2008an errauskailuari Ingurumen Baimena eman ziolako aurretik Ingurumen Eraginen Ikerketarik egin gabe.
Rivas Aire Limpio plataformak jakinarazi duenez, epaiketa penala eskatu dutenen 36en artetik 15 gaixotasunengatik hildakoen senideak dira. Kantzer mota ezberdinek nozitzen dituzte (birikakoa, prostatakoa, bularrekoa, kolonekoa…) edo fibromialgia bezalako kronikoak. Valdemingomezeko errauskailua dagoen Rivas Vaciamadriden bizi edo bertan lanean ari dira, gehienak 5 kilometroko radioaren barruan eta batzuk 7,5 kilometro artekoan.
Diagonal hedabide elektronikoak zabaldu duenez, Madrilen Esperanza Agirreren gobernuan kargua hartu aurretik, 2000 eta 2004 artean José Trigueros Rodrigo Ingurumen ministerioan Itsas bazterren zuzendari egon zen, eta bere agindupean Fuerteventura uhartean legez kanpo eraikitako hotel bati baimenak eman zizkion, justu auzitegiek hotelaren kontrako ebazpena eman baino egun gutxi batzuk lehenago.
Triguerosen kontrako auzi penalean abiatzerakoan besteren artean CAES Centro de Asesoria y Estudios Socialesen eta Asamblea Medio Ambiente Sol 15m taldeen babesa jaso dute. Errauskailua 1993an jarri zuten abian, eta eraikitzen ari ziren garaietatik herritar askoren protestak jaso ditu. 2013an beste salaketa bat aurkeztu zuten Madrilgoa Fiskalaren aurrean Frente Civico de Rivas koordinadoran bilduta. Are lehenago, 1996an, Greenpeace, Ecologistas en Acción eta Comisiones Obrerasek Madrilgo Auzitegiko ingurumen fiskalari eskatu zioten artean frogatan zegoen errauskailuareren jarduera oztopatzeko, frogatu arte haren isuriak ez zirela kaltegarriak gizakien osasunarentzako, 2011ko LARRUNen Alfonso del Val ingurumen adituak kontatu zuenez.
Valdemingomezeko errauskailua Tirmadrid enpresak kudeatzen du, eta honen jabea Urbaser da. Urbaserrek Mondragon kooperatiba taldeko LKS dauka bazkide estrategiko Euskal Herrian eta Baionan Bil ta Garbi mankomunitatearen Canopia TMBa kudeatzen du.
Rivas Vaciamadriden dago Valdemingomezko errauste planta. (Argazkia: Comunidad ISM)
‘Plume Plotter’: Ikusi kutsadura nora barreiatzen duen zure errrauskailuak
2015-11-24 // Europa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Hego Londresko errauskailuak nondik nora barreiatzen zuen kutsadura azaroaren 3an. (Irudia: Plume Plotter)
[Pello Zubiria Kamino] Britainia Handiko Gloucestershiren (Bristol ondoan, Ingalaterra eta Gales arteko mugan) eraiki nahi duten errauste plantaren inguruko biztanle batzuek sortu dute Plume Plotter zerbitzua, meteorologiaren datuak kontutan harturik labearen tximiniak gehien zein lurralde kutsatuko duen aurreikusten duena. Une honetan jarraipena egiten die Londresko eta Kornuallesko bi errauskailu gehiagori ere. Facebooken eten gabe eguneratzen dute hiruen grafiko eta informazioak.
Kutsadura iturri batek eguraldiaren -batik bat haizeen norabideen- arabera une bakoitzean motots antzeko orbana markatzen du, ingelesez plume deitua. Motots horrek harrapatzen duen eremua da une bakoitzean kutsadurak kaltetuena. Gloucesterren Urbaser multinazional espainiarrak -Zubietako planta egin nahi zuen, besteren artean Mondragon taldeko LKSrekin elkartuta, Baionan Bil ta Garbiren TMBa ere Urbaserrena da- eraiki asmo duen errauskailuaren kontrako herritarrek sortu dute Plume Plotterrer, gaur martxan balego tximiniak non zenbat kutsatuko lukeen grafikoki erakusteko.
Hego Londresko errauskailuaren kutsaduraren barreiaketa azaroaren 2an. Oso bestelako norabidea zeukan haizeak egun honetan. (Irudia: Plume Plotter)
Egileek garbi aitortzen dute sortutako kutsadura kopuruak promotoreek ofizialki aldarrikatuetakoetan oinarritzen dituztela. Sortzaile nagusiak bere herriko hedabide batean honela erantzun dio errauskailuaren kontrako iritzi batetik sortuta ote dagoen galdetu dionari: “Ez, Plome Plotter objektiboa da. Edonork ikusi dezake nola funtzionatzen duen eta akatsik baldin badauka jakinarazi. Izatekotan, Plume Plotter errauskailuekiko ulerbera da [incinerator-friendly], enpresaren dokumentuetatik hartuta dago-eta errauskailuarekiko eta haren isuriekiko informazio guztia. Howard doktoreak [Vyvian Howard, errauskailuek isuri pozoien ikerlea] erakutsi du datuok oso azpitik kalkulatzen dituztela PM2.5 partikulen konzentrazioak, ehun bider azpitik. Hau horrela baldin bada, Plume Plotterrek ere seguruenik kutsaduraren kalkuluak oso azpitik eskaintzen ditu”.
Kalkuluak oso bajutik eginda daudela jakinda ere, ez legoke gaizki Plume Plotter bana Zubieta, Zabalgarbi eta Baionatik 15 kilometrora eraikitzen ari diren Benesse-Maremneko errauste plantentzako. Segun eta haizeek nondik jotzen duten, ustez urruti dauden herritar frangok susto galanta jasoko lukete.
Gloucestershireko errauskailuaren kutsadura-mototsak urtean zehar daukan bilakaera bideo labur honetan jasotzen dute:
Jendetzak oihu egin du Lasarte-Orian errausketaren kontra
2015-11-22 // Errausketa, Gipuzkoa, Txingudi // Iruzkinik ez
Lasarte-Oriako manifestazioa. (Argazkia: Txintxarri)
Zientoka pertsona bildu ziren larunbatean, azaroak 21, Lasarte-Oriako karriketan herritik oso hurbil eraiki nahi dieten Zubietako errauste plantaren kontra oihu egiteko. Lasarte-Oriako Aire Garbia plataformak deituta, bertako herritarrez gain Buruntzalde eskualdeko eta Gipuzkoa osotik etorritakoak ere bildu ziren bertan.
Herritarrek oihukatu zuten ez dutela onartzen errauste plantarik ez Zubietan (Lasarte ondoan) eta ez beste inon. Berriak informatu duenez, manifestazioan azaldu ziren Lasarte-Oriako udalean EH Bilduk eta Ahal Duk dauzkaten zinegotzi guztiak eta baita PSEko Lurdes Acevedo alkateordea eta Jose Mari Urdanpilleta eta Beatriz Juez zinegotziak ere.
Albistea hedabideetan:
Berria “Errauste plantarik ez egiteko eskatu dute Lasarten, Aire Garbiak deituta”
Naiz-Gara “Una marcha en Lasarte-Oria subraya que es posible detener la incineradora”
Txintxarri “Erraustegiaren aurka oihu egin du Lasarte-Oriak”
Noaua “Jendetza batu da Lasarte-Orian, errauste plantaren aurkako manifestazioan.
#EzZubietanEzInon lema da nagusi”Noticias de Gipuzkoa “Lasarte-Oria se manifiesta contra la incineradora”
[P.D.] Eguzki talde ekologistak salatu du ETBk ez duela manifestazio honen albisterik eskaini: “EITB eta zaborra“.
Lasarten larunbatean manifestazioa Zubietako errauste plantaren kontra
2015-11-16 // Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak, Politikariak, Zubieta // Iruzkinik ez
Lasarte.Oriako Aire Garbia plataformako kideak manifestaziorako deia egiten. (Argazkia: Txintxarri)
[Pello Zubiria Kamino] Lasarte-Orian sortu berri den Aire Garbia plataformak dei egin die Lasarte-Oriako eta inguruko herritarrei beren protesta azaldu dezaten Gipuzkoako Foru Aldundiak Zubietan errauste planta jartzeko berpiztu dituen asmoen kontra.
Aire Garbia Plataformako kideek azaldu dute –Txintxarri lekuko hedabideak kontatu duenez- Lasarte eta Errekalde artean dagoen Teresategiko pinutegia erabili dutela deialdian Aire Garbiaren ikur gisara, “iturri eta birika” gisara. “Birika horiek erabili nahi ditugu hodei kutsakor horri putz egin eta uxatzeko, eta baita herritarrei deia egiteko ere, datorren larunbateko manifestaziora ager daitezen”. Azaroaren 21ean, larunbata, arratsaldeko bostetan abiatuko da errausketaren aurkako aldarria Okendo plazatik.
Aire Garbiak errauskailuaren kontrako mozio bat aurkezturik, Lasarte-Oriako udalak azaroaren 10ean eztabaidatu zuen. Osoko bilkuran, Aire Garbiaren idatziaren alternatibatzat PSEk errauskailua Zubietan ez jartzea proposatzen zuen mozioa onartu da, Podemos eta EHBilduren botoak ere bereganatuz. Aldiz, PSEren botoei esker udalak onartu du errausketaren aldeko mozio bat, EAJk eta PPk elkarrekin aurkeztua, zeinetan eskatzen baita kalte-ordain gisa errauskailuak Lasarte-Oriari energia doan eman diezaion.
Albistea bildu dute Berriak (“Lasarte-Oriako Udalak ez du errauste plantarik nahi Zubietan“), Garak (“El PSE de Lasarte-Oria quiere la incineradora, pero lejos de casa“) eta Diario Vascok (“El Ayuntamiento de Lasarte-Oria rechaza que la incineradora se ubique en Zubieta“) jaso dutenez.