Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ivryko herritarrek errauskailua ez, Zero Zaborren “burua eta bihotza” maite dute
2015-11-10 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Hondakinen errausketari buruzko bilkura Ivry-sur-Seinen azaroaren 5ean. (Argazkia: Collectif 3R)
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herrian Zero Zabor bidean egin diren urratsak ezagutu dituzte Paris ondoko Ivry-sur-Seine hirian. Hiriburua barne ia 6 milioi jende biltzen duen SYTCOM herri elkargoak mega-errauskailu berria, bi TMB eta zabortegi gehiagoz osatutako plana (bi mila milioi euro kosta behar duena!) aurkeztu duenean, gizarte mugimenduek Plan B’OM alternatiboz erantzun diote. Aski sufritu dute errausketa.
Bilkura beroa izan da Ivry-sur-Seinen azaroaren 5ean. Bertako lurretan nahi ditu SYTCOM herri elkargoak eraiki azpiegitura horiek guztiak. Lehendik Europako errauskailu handienetako baten jabe diren Ivry herri obrero eta ezkertiarrean aski dutela erakutsi eta alternatibak badirela azaltzeko zen gaualdia. Ilunabarreko zazpietan hasita, herritarren aurrean mintzatu dira: errauskailuen kontrako oposizioa biltzen duen Collectif 3Rko ordezkari Anne Connan, Romainville herrian (Paris handiaren baitan hau ere) TMB erraldoi baten kontrako auzia irabazi duen ARIVEM elkarteko François Mouthon, duela bi urte sortutako Zero Waste France koalizioaren koordinatzaile Flore Berlingen, Besançon hirian eta inguruetan hondakinen tarifa justua ezarri zuen Jean-Pierre Taillard politikari ohia eta Hernanin Zero Zaborren ordezkaria, kronika hau sinatzen duena. Zubietako errauskailuaren itxiera ospatzen zuen “Incinerator, Game Over” eta Milanen (1,3 milioi biztanle) hondakinak Atez Ate nola biltzen dituzten erakusten duen “From Food to Compost: a virtuous model of circular economy in Milan” bideo laburrak ere erakutsi ziren.
Errausketaren Plan B’OM alternatiboa aurkezten Anne Connan (mikroa hartuta) eta Flore Berlingen. (Argazkia: Le Parisien)
Ivryko zenbait herritarrek ezagutzen dute Gipuzkoan aurreko legealdian agintariek ezarritako Zero Zabor eredua. Horregatik, eredu horren barruan Gipuzkoako eta Nafarroako (ezin ahaztu Sakana eta mendi aldeko herrien emaitzak!) herri eta eskualdeetan dauden formula ezberdinak (Atez Atekoa, mistoa, edukiontzi kontrolatuak…) azaldu ostean, HZZko ordezkariak entzuleak ohartarazi ditu azken hauteskundeetan sortutako giro berriaz.
Alegia (nola azaldu euskal politikaren gakoak 15 segundutan?) lau urtez eta txiripaz Gipuzkoako aginte gune askoren nagusi egon ostean Tsiprasek galdu dituela hauteskundeak eta aurreko urte luzeetan elkarri batera edo bestera lagundu dioten betiko Samaras eskuindarrak eta Papandreu sozio-liberalak berreskuratu dutela boterea. Esan nahi baita, jakinik aurtengo udan gipuzkoarren ia herena bizi zela Zero Zabor ereduko herrietan, hilabeteotan bizi den egoera nahasiaren ostean, heldu den maiatzean ikusiko dela zertan geratu diren kopuruok.
Euskaldunok paristarrei zerbait aportatzekotan, gauzak bestela eginik SYTCOMeko hiri handietan kopuruak nola liratekeen kalkulatu diegu. Uneotan herri elkargoaren bi errauskailuen artean (Saint Ouen eta Ivry-Paris XIII) ari dira kiskaltzen 1.234.000 tona zabor, 5,7 milioi pertsonetako bakoitzak urtean 215 kg. Lortuko balute azken errefusa pertsonako 60 kilotara jaistea (Oñatikoen pare, esaterako) urtean sortuko lukete 323.000 tona. Baita pertsonako 100 kilotaraino soilik murriztuta ere, segiko lukete 570.000 tona sortzen. Zertarako errauskailu berririk, oraingoentzako aski janari ez delarik?
Ivry-sur-Seineko errauskailuaren tximiniak kea dariela Paris inguratzen duen errepidetik ikusita. (Argazkia: The Guardian)
Ivrytarrek, ordainetan, gurean aski ezagutzen ez diren kutsadura zifrak eskuratu dizkigute. Ivryko bi labeko munstro handiak 692.000 tona kiskali zituen 2014an. Bilboko Zabalgarbiren bi halako. Urrundik ikusten zaizkio bi tximiniak, gau eta egun ke zuria dariela. Klima aldaketaren erruduna den gas karboniko iturri paregabeak dira errauskailuak, Ivrykoak urtean 578.000 tona karbono isurtzen ditu, erretzen duen hondakin tonako bana. Baina horiez gain ur-lurrinetan nahasirik tximiniok barreiatzen dituzte 180 tona nitrogeno azido, 57 tona sufre dioxido, 36 tona karbono monoxido, 10 tona errauts (filtroetan pilatzen dituenez gain), 3 tona azido kloridriko, 820 kilo azido fluoridriko, 447 kilo zink, eta 201 kilo metal astun, osasunarentzako hain arriskutsuak direnak, tartean 9 kilo berun, 8 kilo merkurio, 40 kilo aluminio, 0,06 gramo dioxina klorodunak… Horiek ofizialki neurtutakoak. Gehi legeak neurtzea esijitzen ez dituenak, PCBak, dioxina bromodunak, nano eta mikropartikulak… Bizkaitarrek hitz egin beharko lukete Ivryko herritarrokin. Orobat Iparraldetik 40.000 tona errausteko inguruko norbaiti esportatzea onartzen dutenek.
Frantzia osoan urte luzez politikari ia guztien artean egon da kontsentsua errauskailuen inguruan, kasik kopiatuz energia atomikoaz egon den adostasuna. Hasi da urratzen, ordea. Ivry-sur-Seineko alkate berriak (PCF) lasaiago aztertu nahi omen du SYTCOMen mega-plana, alkateordea bidali du Collectif 3Rk antolatutako biltzarrera. Aginte aldi berrian Ingurumen zinegotziaren delegazioa omen da “Dévélopement Durable et Zéro Déchet“, izenez bederen sinbolikoa. Seine ibaiaz beste aldean, organikoa Atez Ate biltzen hasiko dira Parisen bi auzune handitan.
Euskaldunok eramandako mezuetatik, Twitterrez oihartzun egin dio Zero Waste Francek honi: “Si c’est possible à Hernani et Milan, c’est possible à Ivry et Paris“. Collectif 3Rkoek maitatu dute euskaldun zerozaborzaleen “Burua eta bihotza” ezaguna: “Si on a bon cœur, on ne veut pas d’
#incinérateur même chez ses voisins“.“Burua eta Bihotza”, Oñatin ikus daitekeen horma-irudia.
Ederretik ezer ba ote dauka kontainer berde zatar horrek?
2015-11-06 // Bost kontenedore, Errefusa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Italiako Parman herritarrak edukiontzi handiaren hileta ospatzen karrikan 2014an. (Argazkia: TV parma)
[Pello Zubiria Kamino] Lorpen handia bailitzan aurkeztu du Diario Vascok, tituluaren “ya” horrekin azpimarratuz: “Pasaia ya deposita la basura en cinco contenedores“. Kaleko edukiontzi handiak eta batik bat berde handi orojalea desiragarria balitz bezala, EAJk eta PSEk gaikako bilketa desegiten duten udalerri guztietan berriro zabaltzen duten kontainer handi usain txarreko eta kutsatzaile hori.
Aldiz, gaikako bilketa txukuna antolatu duten lekuetan herritarrek nabarmendu dute tramankulu horiek -egia esan gure karriketan duela ez hainbeste urte azalduak- kentzeak eragindako mesedea. Ospatu ere ospatu dute sarritan kontainer berdearen heriotza. Gurean despedida modu irudimentsuan eskaini zioten Goierriko Seguran “Kontenedore berdea” bideoarekin:
Italiako Parman (183.000 biztanle), urte luzez errauskailuen kontra borrokatu duten herritarrek Atez Atekoari ongietorria eta edukiontzi itsusiari azken agurra “Addio al Cassonetto. Per un futuro differenziato“ bideoan bildu zuten 2014ko maiatzean:
Uda honetan Lucca hirian (86.000 biztanle) Atez Atekoa jarri behar zutela jakitean, bereen desbentajak kontatuz “Cassonetto addio (L’ultimo saluto musicale di Joe Natta prima del “porta a porta” a Lucca” kanta dedikatu zien Joe Natta kantariak herriko edukiontzi zaharrei:
Ziur askoz gehiago direla munduan eta menturaz baten bat ere bai Euskal Herrian. Blog honek eskertuko du jakinaraztea.
Parisko udalak Atez Ate bilduko du organikoa 2. eta 12. barrutietan
2015-11-04 // Europa, Plangintza // Iruzkinik ez
Anne Hidalgo Parisko auzapeza Ekonomia Zirkularrari buruzko biltzar orokorra aurkezten. (Argazkia: Ville Clichy)
[Pello Zubiria Kamino] Anne Hidalgo auzapezak zabaldu du albistea Twitterrez: “Paris va expérimenter la collecte des bio-déchets en porte-à-porte dans les 2 et 12ème arrondissement“. Frantziako hiriburuan egingo den COP21 klimaren gailurraren bezperetan eta Ile-de-France metropolian Ivryko errauskailu berriaz piztu den eztabaidaren erdian egin du iragarpena alkate sozialistak.
2. barruti edo arrondisamenduak biltzen ditu 23.000 biztanle Parisko zentroan (Bulebar handiak, Burtsa, Liburutegi Nazionala…) eta gaur Berde Ekologisten zerrendan hautatutako auzo-alkatea dauka. 12. barrutian 143.ooo lagun bizi dira Seine ibaiaren eta Bastille, Nation eta Vincennes plazen arteko lerroaren artean.
Auzolanean konposta egiten duten familiak gero eta ugariagoak diren arren, Paris Europako beste hiriburuen artean oso atzera geratua zen organikoa berezita biltzeko ahaleginean. Udalak ekonomia zirkularrari buruzko azterketa nagusia (états generaux) landu du joan den martxotik iraila bitartean eta hartan landutako ildoetatik baten garapena izango omen da Anne Hidalgo alkateak iragarri duena. Datorren urtarrilean prest egon beharko omen du bideragarritasunaren azterketak.
Ivryn Zero Zabor ereduaz burutzen ari diren hitzaldietako baten afixea.
Parisen eta oro har metropolia osatzen duen Ile-de-France eskualdean gero eta biziagoa da hondakinen inguruko eztabaida. Errausketaren kontrako militante eta erakundeek urrats kualitatibo bat eman dute Plan B’OM alternatiboa aurkezturik. Zero Zabor eredua aldarrikatuz asteotan hainbat bilkura, hitzaldi eta mobilizazio antolatu ditu Collectif 3R koordinakundeak; honek bere baitan biltzen ditu Passerelles, CLCV Ivry, Attac Ivry-Charenton, Les Amis de la Terre, Quatraire, A Suivre, eta Agir à Villejuif, Zero Waste Francek lagunduta. Azaroaren 5ekoan, osteguna, beste batzuen artean Gipuzkoako hondakinen ereduaren gakoak azaltzekotan dira.
Albiste bilduma, urriak 01 – 31
2015-11-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Gipuzkoaren “eraldaketa sozial eta ekonomikorako” bide orria aurkeztu du Foru Aldundiak” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“GHK-ko ordenagailu batetik 69.000 artxibo ezabatu dituzte; asko, errauste plantari buruzkoak” (Berria)
“La mayoría de los guipuzcoanos avala la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“Hondakinen Kontsortzioa berritu dute” (Goiena)
– Iparraldea
“Ipar Euskal Herriko zabortegietako errefusa erregai gisa erabiliko dute” (Berria)
“Bil ta Garbi: erabilpen berri bat birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzat“, “Bizi Garbia eta Bil Ta Garbi bateratuko dira” (Gara)
“Bil Ta Garbi renforce sa politique de valorisation des déchets” (Bil ta Garbi)
– Nafarroa
“[Colectivo 3R] Propuestas a los nuevos Gestores de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona” (RRR Compañia)
“La Compañía de la 3 Erres examina el Centro de Tratamiento de Residuos “El Culebrete”” (RRR Compañia)
– Debabarrena
“Herriak Garbirik, Zero Zabor-Birziklaiaren bidea Debabarrenean proiektua abian dago!” (Debanatura)
– San Marko
“San Markon gehien birziklatzen duten herriak «itotzen» jarraitzea egotzi diete EAJ eta PSEri” (Gara)
“EH Bildu: “Atzerapausu ikaragarri baten aurrean gaude”” (Hitza)
– Sasieta
“Udal ekarpena egokitu da bakoitzaren kostura; ez du zerikusirik zorrarekin“, “Zaborren zuloa ixtearen zuloa” (Hitza)
– Debagoiena
“Hondakinen bilketa sistema herri galdeketa bidez erabakiko dute Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan” (Goiena)
“Oñati Zero Zabor-en oharra Debagoienan egingo diren galdeketen inguruan” (Oñati Zero Zabor)
– Gasteiz
“El precio de hacer desaparecer la basura” (Noticias de Alava)
– Legazpi
“Zero Zabor: galdeketa prestatzeko bileraren ondorengoak” (Zingizango)
“Garraio publikoa eta zaborra hizpide Legazpiko osoko bilkuran” (Hitza)
“El contenedor gris podrá utilizarse finalmente todos los días” (Diario Vasco)
– Larrabetzu
“Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, “Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz” proiektua indartuz” (Larrabetzuko Udala)
– Bergara
“Arrasateko hondakin bilketa sistema Bergaran jartzeko EAJren eskaintzari uko egin dio EH Bilduk“, “Hondakinak: galdeketa egingo dute Bergaran“, “Hondakinen gaineko galdeketa egingo dute Bergaran urtea amaitu aurretik” ““5. edukiontzia” eta “atez atekoa” artean aukeratu beharko dute bergararrek herri galdeketan” (Goiena)
– Lezo
“Astigarraga y Lezo estudian junto a San Markos quitar el ‘puerta a puerta’” (Noticias de Gipuzkoa)
“Lezo, Astigarraga y Lazkao mueven ficha para seguir a Pasaia y eliminar el PaP” (Diario Vasco)
“Lezo Zero Zabor taldea, Lezon Ondo Ai Gea taldea izango da aurrerantzean” (Hitza)
– Pasaia
“Pasaiak mankomunitateari itzuli dio hondakin bilketa“, “Trintxerpen eta San Pedron, atez atekoaren ordez, bost edukiontzi” (Hitza)
“Pasaia ya deposita la basura en cinco contenedores” (Noticias de Gipuzkoa)
“Adiós al puerta a puerta” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“Astigarraga y Lezo estudian junto a San Markos quitar el ‘puerta a puerta’” (Noticias de Gipuzkoa)”
“Lezo, Astigarraga y Lazkao mueven ficha para seguir a Pasaia y eliminar el PaP” (Diario Vasco)
– Lazkao
“Lazkaon hondakin bilketa edukiontzien bidez jarriko dute, atez atekoa kenduta“, “Lazkaon aldatu dute hondakin bilketa: atez atekoa kendu eta edukiontzi bidezkoa jarri” (Hitza)
“Lazkaoko hondakin bilketa sistemaren aldaketaren aurrean, Ehbildu Lazkaoren prentsaurrekoa” (EHBildu)
– Ordizia
“Hondakin bilketa erabakitzeko galdeketa egin nahi du udalak” (Hitza)
– Villabona
“Hondakinen bilketa sistema: Azken egunetako gertakarien kronika“, “Hondakin bilketaren inguruko adostasunik lortzen ez bada galdeketa egingo dute Amasa-Villabonan” (Ataria)
“Villabona inicia el proceso de revisión del sistema de recogida ‘puerta a puerta’” (Noticias de Gipuzkoa)
– Azkoitia
“Hondakinak hizpide, ez dira ados jartzen EAJ eta EH Bildu Azkoitian” (Hitza)
“El Pleno inicia el proceso de cambio del sistema de recogida de residuos“, “Esta semana se instalarán los contenedores grises“ (Diario Vasco)
– Eibar
“Un 10% de eibarreses no usa la tarjeta del contenedor marrón” (Noticias de Gipuzkoa)
– Irura
“Iruran hondakinak atez ate biltzeko sistema kenduko dute” (Ataria)
– Tolosa
“Egungo hondakin bilketa sistemarekin %73 birziklatzen dela berretsi du EH Bilduk” (28 telebista)
“Sistema aldatuz gero, “tasak erori” egingo direla dio EH Bilduk” (Ataria)
– Zaldibia
“Zaldibiako hondakin bilketaren datuak” (Zaldibiako Udala)
– Arrasate
“Arrasate Garbik Hondakinen Mahaia laga du, helburuak gainditu direla ikusita” (Goiena)
– Forua
“Foruko 64 familia hasi dira hondakin organikoen bilketa sistema erabiltzen” (Hitza)
– Ea
“Azaroan ipiniko dituzte martxan Ean bosgarren edukiontzia eta autokonposta” (Hitza)
– Etxabarri
“Kanpaina berria hondakin organikoak bilketarako. Helburua da parte hartzen duten etxe kopurua bikoiztea” (Etxebarriko Udala)
– Espainiako Estatua
“El futuro plan nacional fija en un 15% la incineración de residuos municipales” (Europa Press)
“La gestión de residuos estatal: una clara apuesta por la incineración” (Amigos de la Tierra)
“[Pontevedra]La Diputación estudiará el sistema de recogida de basura puerta a puerta de Milán” (La Voz de Galicia)
“[Castello]Miles de personas vuelven a decir ‘no’ a la incineradora proyectada en l’Alcora” (El Mundo)
“[Mallorca]Inician estudios para implantar la recogida de basuras puerta a puerta en la zona rural” (Diario de Mallorca)
– Frantziako Estatua
“Une politique « zéro déchets » est possible en Ile-de-France” (Reporterre)
– Europa
“Repair, re-use and recycle!” (Europako Legebiltzarra)
“62 to 66 percent: Danes recycle more domestic and imported waste” (Recycling Portal)
– Mundua
“2025ean itsasoan hiru kilo arraineko kilo bat plastiko izango dela ohartarazi dute Txilen” (Berria)
“GAIA Global Meeting and Paris COP delegation in December 2015” (GAIA)
Gipuzkoako udaletan nola doa birziklatzearen kontrako erasoa?
2015-11-02 // Atez Atekoaren kontra // Iruzkinik ez
Udalak jarri berri dituen edukiontziak Lazkaon. (Argazkia: Aitzol Garmendia)
[Pello Zubiria Kamino] 2015eko maiatzean Gipuzkoako biztanleen %31 bizi baldin baziren Zero Zabor estrategian zeuden udalerrietan (hondakinen %70tik gora gaika banatzen, pertsona/urteko errefusa 80 kilo azpitik sortzen…) horietatik zenbatek jarraituko du 2016eko maiatzean? Hauteskundeen ostean Gipuzkoako egitura gehienen kontrola hartu duten EAJk eta PSEk agindu bezala, erasoan ari dira eraisten gaikako bilketa guztiak. Zertan daude gauzak?
Ez da erraza irudi garbi oso bat edukitzea. Batean Atez Atekoa kendu dute eta listo. Bestean laster kenduko dute iragarri. Honakoan posteen ondoan edukiontzi berde libreak ipini. Hemen herri galdeketa datorrela iragartzen da, baina aldameneko herrian udal taldeak ari direla negoziatzen herriari galdetu aurretik. Azken asteotan mugimenduen albisteak bildu ditugu hemen ondoren. Irakurleari aldez aurretik eskertuz horiek osatzeko bidaliko dizkigun informazio eta pista guztiak.
– Debagoiena
“Hondakinen bilketa sistema herri galdeketa bidez erabakiko dute Bergaran, Aretxabaletan eta Eskoriatzan” (Goiena)
“Oñati Zero Zabor-en oharra Debagoienan egingo diren galdeketen inguruan” (Oñati Zero Zabor)
– San Marko
“San Markon gehien birziklatzen duten herriak «itotzen» jarraitzea egotzi diete EAJ eta PSEri” (Gara)
“EH Bildu: “Atzerapausu ikaragarri baten aurrean gaude”” (Hitza)
– Bergara
“Arrasateko hondakin bilketa sistema Bergaran jartzeko EAJren eskaintzari uko egin dio EH Bilduk“, “Hondakinak: galdeketa egingo dute Bergaran“, “Hondakinen gaineko galdeketa egingo dute Bergaran urtea amaitu aurretik” ““5. edukiontzia” eta “atez atekoa” artean aukeratu beharko dute bergararrek herri galdeketan” (Goiena)
– Legazpi
“Zero Zabor: galdeketa prestatzeko bileraren ondorengoak” (Zingizango)
“Garraio publikoa eta zaborra hizpide Legazpiko osoko bilkuran” (Hitza)
“El contenedor gris podrá utilizarse finalmente todos los días” (Diario Vasco)
– Lezo
“Astigarraga y Lezo estudian junto a San Markos quitar el ‘puerta a puerta’” (Noticias de Gipuzkoa)
“Lezo, Astigarraga y Lazkao mueven ficha para seguir a Pasaia y eliminar el PaP” (Diario Vasco)
“Lezo Zero Zabor taldea, Lezon Ondo Ai Gea taldea izango da aurrerantzean” (Hitza)
– Pasaia
“Pasaiak mankomunitateari itzuli dio hondakin bilketa“, “Trintxerpen eta San Pedron, atez atekoaren ordez, bost edukiontzi” (Hitza)
“Pasaia ya deposita la basura en cinco contenedores” (Noticias de Gipuzkoa)
“Adiós al puerta a puerta” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“Astigarraga y Lezo estudian junto a San Markos quitar el ‘puerta a puerta’” (Noticias de Gipuzkoa)”
“Lezo, Astigarraga y Lazkao mueven ficha para seguir a Pasaia y eliminar el PaP” (Diario Vasco)
– Lazkao
“Lazkaon hondakin bilketa edukiontzien bidez jarriko dute, atez atekoa kenduta“, “Lazkaon aldatu dute hondakin bilketa: atez atekoa kendu eta edukiontzi bidezkoa jarri” (Hitza)
“Lazkaoko hondakin bilketa sistemaren aldaketaren aurrean, Ehbildu Lazkaoren prentsaurrekoa” (EHBildu)
– Ordizia
“Hondakin bilketa erabakitzeko galdeketa egin nahi du udalak” (Hitza)
– Villabona
“Hondakinen bilketa sistema: Azken egunetako gertakarien kronika“, “Hondakin bilketaren inguruko adostasunik lortzen ez bada galdeketa egingo dute Amasa-Villabonan” (Ataria)
“Villabona inicia el proceso de revisión del sistema de recogida ‘puerta a puerta’” (Noticias de Gipuzkoa)
– Irura
“Iruran hondakinak atez ate biltzeko sistema kenduko dute” (Ataria)
– Tolosa
“Olatz Peon: «El sistema de recogida de basuras no ha funcionado y lo vamos a cambiar del todo»” (Diario Vasco)
“EH Bildu: “En la recogida de las basuras no podemos ir hacia atrás”” (Noticias de Gipuzkoa)
“Sistema aldatuz gero, “tasak erori” egingo direla dio EH Bilduk” (Ataria)
– Azkoitia
“Hondakinak hizpide, ez dira ados jartzen EAJ eta EH Bildu Azkoitian” (Hitza)
“El Pleno inicia el proceso de cambio del sistema de recogida de residuos“, “Esta semana se instalarán los contenedores grises“ (Diario Vasco)
Evo Moralesek Bolivia Zero Zaborrera hurbildu du Hondakinen Legearekin
2015-10-30 // Amerika, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Evo Morales asteazkenean Hondakinen Lege berria aurkezten. (Argazkia: Cambio)
[Pello Zubiria Kamino] Evo Moralesen gidaritzapean Bolivian landu nahi duten “Buen Vivir” garapen eredu berriaren aplikazioa iritsi da hondakinetaraino: La Pazeko gobernuak hondakinen legea plazaratu du, kutsatzea debekatu, birziklatzea derrigortu eta legea hausten dutenentzako zigorrak ezarriz.
Lehendakariak berak asteazkenean aurkeztu duen legeak bost atal nagusi eta 49 kapitulutan ezartzen ditu irizpide nagusiak hondakinen sortzeaz, produkzio eta kontsumo ereduez, horiek aldatzeko planifikazio eta koordinazioak, hondakinen aprobetxatzeaz, produktu birziklagarrien merkatuaz, eta abar. Ondorengo sei hilabeteetan garatu beharko da legea arau zehatzagoetan.
Legearen aurkezpenean Alexandra Moreira Ingurumen ministroak esan zuen bere kalkuluetan Boliviak sortzen dituen zaramen % 55,2 hondakin organikoak direla, %22 gehiago birziklagarriak eta %22,7 aprobetxatu ezin direnak. Zero Zabor ereduan ari diren herriek munduko bazter guztietan erakutsi dituzten zifrak dira. Evo Moralesek, berriz, legean are aurrerago joan beharra azpimarratu zuen, esate baterako plastikozko zorroen moda baztertu eta kontsumo eredu osoa eztabaidatu beharra.
Tiquipayan herritarrei materialak banatzen hondakinak Atez Ate biltzeko. (Argazkia: Noticias Ambientales de Cochabamba)
Gobernuaren legeei itxaron gabe badira Bolivian Zero Zabor ildoa jorratzen ari diren instituzioak. Adibidetzat balio du Valle Alto eskualdeko honek: Tiquipaya herrian hondakinak atez ate biltzen eta organikoa herrian bertan konpostatzen ari dira, Boliviako Gobernua tartean dela Kataluniako Generalitatearekin eta Atez Atekoan ari diren Herrien Elkartearekin abian daukaten elkar-laguntza hitzarmenak sustatuta.
Bizkaiko Zabalgarbi errauste planta salatu dute bere 10. urteurrenean
2015-10-22 // Bizkaia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zabalgarbiko eremua airetik ikusita. (Argazkia: Garbiker)
[Pello Zubiria Kamino] Zabalgarbiko errauste plantarekin Bizkaiak 10 urte galdu ditu hondakinen kudeaketarako sistema egokiak antolatzeko bidean, hala iritzi dio Ekologista Martxan elkarteak errauskailuaren urteurrena dela eta plazaratu duen agirian.
Elkarteak prentsari banatutako agirian dio gaikako bilketan Bilbo euskal hiriburuetan azken geratzeaz gain, hondakinak errausteko hautu estrategikoak bidea itxi diola bilketa burutsuari Bizkaia osoan, %40 tasatan geratuz. Are larriagoak dira Zabalgarbiko labeaz egiten dituen salaketak:
– Euskal Herri osoan negutegi eragineko gasen isurle nagusietakoa da, bostgarrena zehazki.
– Zaborretatik material oso gutxi lortzen du aprobetxatzea.
– Urtean 45.000 tona zepa eta errauts sortzen ditu. Horietako asko Bizkaiko zabortegietan lagatzen ditu eta, Ekologistak Martxanen hitzetan, “zalantza daukagu Zabalgarbi martxan hasi zenetik sortutako izaera arriskutsuak izanik ez ote diren, eta agian hondakin arriskutsuko zabortegi batean tratatuak izan beharko zuten”.
– Ustezko balioztatze energetikoa ez du lortzen zaborren erreketatik, hori eragiteko ziklo konbinatuan darabilen gas naturala erreta baizik.
– “Energia berdea”gatiko diru-laguntzak kobratzerakoan pakete berean kobratu ditu zaborren erreketak eragindako elektrizitatea (%30) eta gas naturalak sortutakoa (%70).
Puntu guzti horiek xehekiago azaldu dituzte ekologistek honako eranskinean. Salaketarekin batera deia ere egin die Ekologistak Martxanek instituzioei, zorrotz kontrolatu ditzaten Zabalgarbiren isuriak, balorizazio datuak eta ematen zaizkion diru-laguntza publikoak.
Albistearen oihartzunak:
“Zabalgarbi, una década quemando basuras y taponando el reciclaje” (Gara)
[P.S.] EAE eta Bizkaiko agintariek errauskailuaren kudeatzaileekin ospatu dute Zabalgarbiren urteurrena:
“Zabalgarbi munduan “erreferentea” dela nabarmendu dute haren 10. urteurrenean“, “[Iñaki Petxarroman] Ez hain garbi” (Berria)
“Zabalgarbi ha dado solución en diez años a 2,5 millones de toneladas de residuos no reciclables” (Correo)
“[Iulen Lizaso] Negocio incinerador”
“Zabalgarbi ha tratado 2,5 millones de toneladas de residuos en diez años de actividad“, “Zabalgarbi produce un tercio de la energía de los hogares“, “Mikel Huizi: “Hemos eliminado dos millones de toneladas de problemas en casi 10 años” (Deia).
Bil ta Garbi Iparraldeko hondakinen parte bat errausten hasi daiteke
2015-10-19 // Errausketa, Iparraldea // Iruzkinik ez
Baionan Bil ta Garbik daukan Canopia TMBaren sarrera. (Argazkia: Duhalde BTP)
[Pello Zubiria Kamino] “Balioztatze energetikoa” (“valorisation energetique“) eufemismoz beztiturik, baina azken finean erretzera bidaltzeko asmoa du Bil ta Garbi herri elkargoak Iparraldeko udalerri guztien hondakinen parte handi bat. Zementu fabrika edo antzeko laberen batean kiskaliko lituzke.
Irailean batu ziren Iparraldeko hondakinak kudeatzen dituzten bi elkargoak, Bizi Garbia eta Bil ta Garbi. Aurretik Bil ta Garbik martxan jarria zuen Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako zakarrak mekanikoki eta biologikoki tratatzeko TMBa Baionan: hainbat errauste plantaren jabe den Urbaser multinazional espainiarrak eraikitako Canopia.
Orain herri elkargoak zabaldu du askori harrigarri egingo zaion albistea: Canopian tratatutako hondakinetatik 40.000 tona erretzera bidaliko dituela. Bil ta Garbik oharrean aipatzen duenez, 40.000 tona horiek nagusiki plastiko ez birziklagarriz osatuak egongo omen dira. Kopuruei neurria hartzeko bi datu: bat, Canopiako TMBa denetara 83.696 tona tratatzeko dago prestatua eta horien erdia lihoake erretzera; bi, herri elkargoek zerbitzatzen dituztenez 257.000 jende, urtean herritar bakoitzeko 145 kilo hondakin erretzea da asmoa.
Erregai bihurtutako hondakinok Euskal Herritik landa erretzera bidalita saihestuko omen dute berton, Bil ta Garbiko arduradunen hitzetan, Hazparneko Hazketan, Senpereko Zaluaga-bin edo Sarrikotako Mendixkan diren zabortegietan lurperatzea. Oharrean ez dira aipatzen 40.000 tona kiskalita sortuko diren milaka tona zepa eta errautsak, ezta non lurperatuko dituzten ere.
2012an Donostian burutu zen Zero Zabor biltzarrean Kataluniako Josep Lluís Monerrek ohartarazi zuen TMBek zeukaten arriskuaz baldin eta ez bazen aurretik gaikako bilketa oso eraginkor bat antolatzen: errauste plantei edo porlan fabrikei hondakinezko erregaia sortzeko sistema gertatu daitezkeela, zaborren errausketa sustatuz. Baionako zenbait auzotarrek ADECH elkartean bildurik borrokatu dute Canopiako TMBa.
Bil ta Garbiko lehendakaria Alain Iriart Abertzaleen Batasunako kide eta Hiriburuko alkatea izan da azken urteotan. Azken hauteskundeen ondotik lehendakaria Martine Bisauta da, sindikalista eta alderdi Berdeko hautetsi izan ondoren gaur Baionako alkateorde dena zentro-eskuineko zerrendan hautatua.
Albistea Berrian Maddi Anne Txoperenak eman du: “Ipar Euskal Herriko zabortegietako errefusa erregai gisa erabiliko dute“. Garak honela titulatu du: “Bil ta Garbi: erabilpen berri bat birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzat“. Bitartean, Bil ta Garbik berak oharrean dio urtea bukatu arteko epea jarri diotela beren buruari azken erabakia hartzeko.
GAIA errausketaren kontrako aliantzak biltzarra dauka Parisen azaroaren 29tik
2015-10-14 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
GAIAko militanteen mobilizazio bat hondakinen errausketaren kontra. (Argazkia: Klear)
[Pello Zubiria Kamino] GAIA errausketaren kontrako munduko aliantzak bigarren biltzar nagusia egingo du abenduaren 4an hasita Parisen. Klimaren gailurraren atarian bilduko ditu mundu osoko 800 mugimendu eta elkartetako ordezkariak.
2000. urtean Hego Afrikako Johannesburgen sortu zen GAIA, errausketaren kontrako aliantza izatetik alternatibak lantzeko mugimendu izatera zabaldu dena. Geroztik lortu du federatzea 800 elkartea, lanean ari direnak justizia klimatikoaren, herritarren ahalduntzearen, aire garbiaren, lurra biziberritzearen eta zero zabor ereduaren alde. Hain zuzen, GAIAk Euskal Herrian burutu zuen lehenbiziko biltzar nagusia 2007an, Hondarribian. Garai hartan mobilizazio handia zen errausketaren kontra Bidasoa bailaran, Txingudin egitekoa zirelako Gipuzkoako bigarren labea.
Bere kideei bidalitako egitarauan aurreratu duenez, GAIA 15 biltzarra hasiko da azaroaren 29an Parisen eraiki nahi duten errauskailu berriaren kontrako martxa batekin. Azaroaren 30etik abenduaren 3ra luzatuko dira aliantzaren bilerak, azken egun horretan Zero Zabor eta Klimaren Aldaketa gai nagusian zentratuko dirnak. Ondoko egunetan GAIAko kideek parte hartuko dute Parisen Klimaren Aldaketa aztertu eta konpontzeko antolatu den COP21eko batzordeetan.
GAIAko biltzarkide batzuk 2007an Hondarribian posatzen. (Durham Environmental Watch)
Briveko errauskailuak “botoi magikoa” zeukan kontrolak engainatzeko
2015-10-12 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Jose Garcia Briveko errauskailuaren aurrean kontrolen iruzurra salatzen. (Argazkia: Jose Garcia)
[Pello Zubiria Kamino] Frantziako Estatuaren erdi aldean dagoen Brive-la-Gaillardeko errauste plantak iruzurra egin die kutsaduren kontrolei, gutxienez 2007tik 2013a bitartean, bertan teknikari lanetan aritu den Jose Garciak salatu duenez. Errauste planta gelditu dezaten sinadura bilketari ekin dio Internet bidez.
France-3 telebista publikoaren kameren aurrean salatu du berak Saint-Pantaléon-de-Larche herrian dagoen errauskailuan lan egin zuen garaian usinako kontrol gelan botoi bat zeukatela -denek “bouton magique” deitzen ziotena- labeak isuritako kutsadura mailak legearen mugak gainditutakoan sakatzeko: automatikoki neurketa guztiak mugen barrura eramaten zituen botoiak.
https://www.youtube.com/watch?v=WHdJ–Lsy7U2013tik beste konpainia batek ustiatzen duen arren Briveko errauskailua, kazetariei langileek adierazi diete orain ere muga legalak errespetatu gabe ari dela funtzionatzen.
Salaketa plazaratu duen langileak, Jose Garciak, lana utzi behar izan du errauskailuaren kutsadurek eragindako gaixotasunagatik, La Montagne egunkariak plazaratu duenez.
Volkswagenen iruzurraren antza handia daukan eskandalu hau gertatzen da Brive eta bere eskualdea biltzen dituen SITTOM 19 herri elkargoa ari denean errauste planta zaharkituarekin zer egin eztabaidatzen. Briveko udala aztertzen ari zen kasko historikoan Atez Ateko bilketa ezartzea.