Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Hiru Michelin izar dituen “Azurmendi” jatetxea konposta egiten hasi da
2015-10-08 // Konpostaketa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Azurmendiko jatetxeko nagusi Eneko Atxa langileekin solasean konpost gunearen aurrean. (Argazkia: Larrabetzuko Udala)
[Pello Zubiria Kamino] Larrabetzuko udalak jakinarazi du: “Azurmendi jatetxeak konposta egingo dau, ‘Larrabetzu zero zabor-bertokoa indartuz’ proiektua indartuz“. Lehendik ezaguna da Larrabetzu etxe askotako hondakin organikoak luartzen dituelako auzo-konpost egituretan.
Euskal Herrian txerri-janak berezi gabe eta beste zakarrekin nahastuta botatzen dituzten jatetxeentzako mezu nabarmena beharko luke Europako sukaldaritzako izar honen erabakiak. Eneko Atxa bere “Azurmendi”rekin Michelinen gidako 3 izarren jabe da, Bizkaiko jatetxeetatik ohore hori daukan bakarra. Are gehiago: OAD (Opinionated About Dining) gidak 2015eko Europako jatetxerik onena izendatu du joan den udaberrian.
Albiste bilduma, irailak 01 – 30
2015-10-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Markel Olanok aurreratu du atez atekoa kenduko dutela “hala eskatzen duten herrietan”” (Berria)
“Errausketaren aurkako giza katea egin dute Kontxa hondartzan” (Hitza)
“Gipuzkoa: Opositores anuncian una consulta sobre la incineradora” (Gara)
“El empeño por la incineradora de Zubieta, una apuesta equivocada” (Greenpeace)
“Atez atekoa, edukiontzira” (Hitza)
Nafarroa
“Expertos apuestan por la recogida puerta a puerta en las jornadas sobre residuos” (Faro de Vigo)
“Expertos abogan por la recogida de residuos puerta a puerta” (Residuos Profesional)
“Mendialdea Mankomunitateko konposta- plangintza ezagutaraziz” (Erran)
“La crisis hace que se recoja de un 11 a un 44% menos de basura en la Ribera” (Diario de Navarra)
“Medio ambiente declara caducada la la Autorización Ambiental Integrada de Cementos Portland” (RRR Compañia)
Zumaia
“Hondakin organikoak etxean gaika biltzeko ontzi marroiak eskuratu daitezke udaletxean” (Baleike)
Astigarraga
“[Iñigo Saralegi Arzallus] Gure hilerokoa” (Kronika)
“La consulta sobre el PaP volverá a otra comisión antes de ir a Pleno“, “Zero Zabor se muestra dispuesto a trabajar en la consulta sobre el PaP” (Diario Vasco)
Usurbil
“Galiziarrak Usurbilen, bertako hondakinen kudeaketa eredua ezagutzen” (Noaua)
Lezo
“Lezo Zero Zabor taldeak ekimena abiatuko du udazkenean“, “Hondakin organikoa konposta bihurtu da” (Hitza)
Pasaia
“Azaroan kaleratuko dituzte atez atekoan diharduten udal langileak“, “Atez ateko langileek herritarrei babesa eskatu diete“, “EH Bilduk kaleratzeen kontrako elkarretaratzea babestuko du“, “Atez atekoaren alde sinadura bilketa hasi dute Donibanen“, “Eguzki: “EAJk eta PSE-EEk ingurumena eta osasuna merkealdian jarri dute”” (Hitza)
“Eguzki estima que sin el PaP, Pasaia reducirá el reciclaje a la mitad” (Gara)
“Pasaia eliminará el ‘puerta a puerta‘” (Diario Vasco)
Altzo
“Konposta txikitzeko tresna herrian” (Tolosaldeko Ataria)
Galdakao
“Galdakaoko Udalak lehenengo lau espedienteak ireki ditu zaborra edukiontzietatik kanpo uzteagatik” (Uriola)
“Galdakao abre los primeros cuatro expedientes por dejar basura fuera de los contenedores” (Eldiario.es)
Lekeitio
“Itsasoa zaborrez betetzen da Lekeitioko jaietan” (Eguzki)
Bilbo
“Sader hondakin plantak 2018an Zorrotzako punta uzteko hitzarmena sinatu du Udalak” (Uriola)
Konpostatzea
Jon Ander Galarraga “Egituratzailearen xehetze maila” (Konpostazank, ARGIA)
“Luarra, gure kulturan lurrikara eragin duen hitza” (Zaldieroa, via ARGIA)
Italia
“Chi perde e chi vince col decreto pro-inceneritori” (Rosy Battaglia, Wired)
“Zer egiten dute hondakin organikoarekin Milanen? Bideoa bikaina!” (Zero Zabor IBE)
Balear Uharteak
“Recogida puerta a puerta o contenedores de quita y pon para el centro de Palma” (Cadena Ser)
“¡Felicidades! Mallorca dejará de incinerar los residuos de Europa“, “La incineradora de Mallorca: cuando lo irracional se vuelve cotidiano“(Greenpeace)
Espainia
“Danone el ‘rey’ de los residuos” (Ecoticias)
Frantziako Estatua
“Francia prohibirá las bolsas de plástico en las tiendas en 2016” (Publico)
Mundua
“Which countries produce the most waste?” (World Economic Forum)
“The Mounting Problem: World’s Cities Produce up to 10 Billion Tonnes of Waste Each Year, UN Study Estimates” (UN Environment Programe)
Hondakinen Gipuzkoako gerran hurrengo gudua: Pasaia
2015-09-29 // Atez atekoa, Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Pasaia Donibaneko herritar talde baten agerraldia Atez Atekoarentzako aukera bat eskatuz, 2013an. (Argazkia: Hitza)
[Pello Zubiria Kamino] PSEk (alkatetza) eta EAJk osatutako udal gobernu berriak espero bezala baldin badoaz gauzak, Pasaian urte bete eskas iraun izango du hondakinen Atez Ateko bilketak: urrian barrena berriro edukiontzi handiak zabalduko dituzte herrian eta birziklatzea borondatezkoa izango da, zeina esatea baita kutsatu ala ez erabakitzea familia bakoitzaren nahiaren baitan geratuko dela.
Oarso Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, urriaren 27 eta 28an egingo dute aldaketa Trintxerpen eta Sanpedron (nahiz eta iturri batzuen arabera auzo horietan dagoenekoz zabor nahastuentzako kontainerrak lehendik jarrita dauzkaten agintari berriek), azaroaren 12 eta 13an Antxon eta astebete beranduago Donibanen.
Hain zuzen Donibanen hasi da herritar talde bat sinadurak biltzen bertan Atez Atekoak bere horretan segi dezan eskatzeko, lortutako %76ko birziklatze tasa borondatezko sistema berriarekin erdira jaitsiko delakoz. Eguzki talde ekologistak ere salatu du herrian hondakinen kudeaketak atzerakada handia sufrituko duela.
Borondatezko sistemara itzultzearekin batera, PSE-EAJ udal gobernuak berriro pribatizatuko du hondakinen bilketa, aurreko udalak (Bildu) zerbitzu publiko bilakatu zuena. Langileak mobilizatzen ari dira azken asteotan eta Pasaiako herritarrei elkartasuna eskatu diete.
[2015-10-02, eguneraketa]
Talde ekologista eta partidu sail batek –Errausketaren kontrako Koordinadora, Greenpeace, Eguzki, Gipuzkoa Zero Zabor, Donostia Bizirik, EH Bildu, Ezker Anitza, Irabazi y Equo– Pasaiako udalari eskatu diote gaikako bilketak gaur arte eduki dituen portzentaiei eutsi diezaiela edo horiek hobeto. Taldeok prest agertu dira Atez Atekoa ez den beste edozein sistema aztertzeko, betetzen baditu zenbait baldintza minimo, horien artean herritarrek hondakin birziklagarriak eta birziklagaitzak derrigor bereiztea.
Albistearen oihartzunak:
“Azaroan kaleratuko dituzte atez atekoan diharduten udal langileak“, “Atez ateko langileek herritarrei babesa eskatu diete“, “EH Bilduk kaleratzeen kontrako elkarretaratzea babestuko du“, “Atez atekoaren alde sinadura bilketa hasi dute Donibanen“, “Eguzki: “EAJk eta PSE-EEk ingurumena eta osasuna merkealdian jarri dute”” (Hitza)
“Eguzki estima que sin el PaP, Pasaia reducirá el reciclaje a la mitad” (Gara)
“Pasaia eliminará el ‘puerta a puerta‘” (Diario Vasco)
“Atez atekoa kendu behar dutela eta. Zero Zabor i.b.e-ren hausnarketa” (Zero Zabor IBE)
“Pasaia…ven y, ¡cuéntalo!” (Peri Molinaotarra)
“Reclaman al Ayuntamiento de Pasaia que mantenga o mejore los actuales datos de recogida selectiva” (Naiz)
Usurbilgo ikastola Kilometroak 2015 Zero Zabor ereduan ari da antolatzen
2015-09-27 // Gizarte eragileak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Kilometroak 2015 ekitaldiaren aurkezpenean antolatzaile eta boluntarioak, erdian dutela Usurbilgo alkate Xabier Arregi. (Argazkia: Kilometroak)
[Pello Zubiria Kamino] Urriaren 4an Gipuzkoako Usurbilen “Gattunk” leloarekin ospatuko den Kilometroak 2015 hondakinen gaiari dagokionez Zero Zabor ereduan kudeatuko da. Aurreko kilometroetan eredu horri buruzko tailerrak egin diren moduan, Zubietako errauskailuaren mehatxua buru gainean zintzilik daukan Usurbilek urrats berria egin du, Kilometroak izaten den festa erraldoian hondakinen sorrera gutxitu eta sortutakoa ahalik eta ondoen sailkatu eta birziklatze bidean jartzeko helburuz.
Jasangarritasun batzordean landu den plana xuxen joan dadin, festaren bost gune nagusietan barrena ehunetik gora boluntario ariko dira hondakinen kudeaketan. Den-dena gaika sailkaturik biltzea dute helburuetako bat, horregatik oinezko euskaltzaleek aurkituko dituzte edukiontzi sail osoak, papera, ontziak, organikoa, botilak, pardela eta gainerako errefusak zein bere tokian lagatzeko. Ondoren pisatu eta birziklatzera bidaliko dira. Organikoaren kasuan, Usurbil auzo-konpostean aitzindaria izanik, bost guneetatik hirutan bildutako janari hondarrak lekuan bertan konpostatuko dituzte.
KMK 15, afixa ofiziala “Gattunk” leloarekin.
Prebentzioaren atalean, ahalegin berezia egingo da Usurbilen plastikoa gutxitzeko. Zehazki, ur botilek sortutakoa. “Botilako uraren beharra multinazionalek artifizialki sortua da. Garestia da botilako uraren iruzurra. Iturrikoa baino mila aldiz gehiago ordaintzen da. Usurbilen iturriko ura, primerakoa, oso ona eta doakoa daukagu”, diote antolatzaileek. Horregatik zirkuitu osoan zehar herriko ura eskuragai egongo da -ondo markatuta- betiko iturrietan eta apropos egun horretarako udalak ipini dituenetan.
Festa giroan edalontzi berrerabilgarriak oso ohikoak diren arren, Usurbilgo antolatzaileek dei berezia egin diete bertaratuko direnei, mesedez bukatutakoan basoak leku jakinetan laga ditzaten, zaborretara joan ez baina benetan berrerabili ahal izateko. Boluntarioek ere ahalegin berezia egingo dute zirkuituan barrena utzitakoak jasotzen.
Berrikuntzen artean, bost guneetako batean ohiko komunen aldamenean komun idorrak jarriko dira, inolako produktu kimikorik gabe, zerrautsa nahastuta gizakien simaurra konpostatzea ahalbideratzen dutenak. Lekornen ospatzen den EHZ musika jaialditik ekarri dute ideia Gipuzkoako Ikastolen jaira.
Usurbilgo herriaren kaxkoa (goi-ezker aldean) kilometro eskasera dago Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errauskailuaren gunetik (Googleren puntu gorriz markatua). (Argazkiaen moldaketa: IKZ).
Pasaiako udalak azaroan kanporatuko ditu Atez Ateko bilketako langileak
2015-09-21 // Atez atekoa, Ekonomia, Gizarte eragileak, Sindikatuak, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaian hondakinak Atez Ate biltzen dituzten langileak protestan. (Argazkia: Xabier Pombo)
Oarso-Bidasoako Hitzak zabaldu duenez, Pasaiako udalak azaroan etengo dizkie kontratuak hondakinen Atez Ateko bilketan ari diren 13 langileei. Pasaiako udal agintari berriek jakinarazia zuten hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa ahal bezain laster kenduko dutela eta San Marko mankomunitatetik, berriz, Atez Atekoa kendu eta borondatezko sistemara -kaleko edukiontzi handi libreak erabiliz- itzuli nahi zuten udalerriei erraztasunak emango zizkiela esan zen. Orain Pasaiako alkateak langileei abisatu die bilketa lanak San Markori uzten dizkiola eta azaroan geratuko direla lanik gabe. Beharginak mobilizazioetan ari dira.
[2015-09-25 eguneraketa] “Atez atekoaren ordez, bosgarren edukiontzia, boluntarioa, eta giltzarekin” (Hitza)
Zaborren gerra berriz Italian: 30 birziklatze planta kiskali dituzte
2015-09-17 // Europa, Sabotajea // Iruzkinik ez
Veronako Vila Bartolomea Fertitalia konpost planta sutan abuzt 30. (Argazkia: Veronako Suhiltzaileak)
[Pello Zubiria Kamino] Italia osoa Zero Zabor lurralde bilakatzeko kanpaina, hilabeteotan erakunde askok bultzatzen zutena, arriskuan jarri dute bi eraso bortitzek. Batetik, 30 birziklatze planta sutu dituzte, askoren ustez mafiako taldeek. Eta bestetik, Matteo Renzi lehen ministroak bultzada berria eman die errauste plantei Italia desblokeatzeko aitzakian.
“Banan bana erretzen ari dira birziklatze planta guztiak”, idatzi du Jacopo Giliberto kazetari gazteak Corrente blogean irailaren 1ean. “Abuztuaren 30eko goizalban Veronako Villa Bartolemean suteak kiskali du Fertitaliaren konpost planta. Hilabeteotan erre duten hogeita hamargarren birziklatze edo konpostatze planta da. Behin gertatu balitz, istripua izan dela esan ahalko zen. Baina hogeita hamargarrena eta igande gauez, birziklatzearen kontrako atentatua izan dela esan dezakegu”.
Lehenbiziko suteak martxoan hasirik, Milanon maiatzaren lehenean gertatuari zenbaitek usain txarrak hartu zion. Monzako Albairaten –Europan gaikako bilketa eta hirietako organikoaren konpostatzean aitzindaria da Monza– Expo Milano Erakusketa Unibertsalak sortutako txerri-janak tratatu behar zituen planta suntsitu zuten garrek.
Ekainaren 5ean Padua inguruan dagoen Sese konpostatze planta, Italiako handienetakoa, erre zuten. Beste bat Parman, gero Erroman, Perugian… 30 osatu arte. Zerrendan badira konpostatze plantez gain TMB plantak, biltegiak eta abar.
Peruggian Gesenuko birziklatze planta sutan. (Argazkia: Umbria24)
Sabotajeak direla susmatuta, abuztuan jo zuen alarma Beppe Grillo 5 Izar Mugimenduaren liderrak bere blogean: “#laguerradeirifiuti: in pochi mesi a fuoco 26 impianti di riciclo, compostaggio, trattamento meccanico”.
Suteok azkar eta sakon ikertu daitezen eskatu du Grillok: “Derrigorrezkoa da. Bereziki gobernuak Sblocca Italia dekretuarekin onartu ostean 12 errauste planta berri baimentzea, konpostatzearen eta birziklatzearen kaltetan. Aspalditik Italian zabortegien eta errauskailuen lobbyak eta ekomafiak gerra oso zikin bat darabilte hondakinekin, klase guztietako erasoz. Hondakinak, kontsumitu ostean konpostatu edo birziklatzeko moduko materialak, dira, baina interes zikinak direla medio erre edo lurperatzeko bidea hartzen dute, gizakien osasuna eta ekonomia justuago bat kaltetuz”.
Are salaketa gogorragoa egin du erakunde publiko batetik Walter Ganapinik, Umbria eskualdeko Ingurumen Agentziaren zuzendari orokorra baita. Italiako Gobernuari bidali eta Legambiente elkarteak plazaratutako gutunean sute ugariok kasualitatea ez direla esateaz gain, suntsiketa horiek ulertzeko hiru klabe aurreratu ditu Ganapinik.
Milanoko Expoaren hondakin organikoak konpostatu behar zituen Albairateko planta errea. (Argazkia: Legnanonews)
Batetik, norbaitek ez ditu galtzen utzi nahi errauskailuak eraikitzen egindako inbertsioak eta berriak eraikitzeko pentsatuta dauzkatenak, nahiz eta Europatik esaten ari ziren etorkizuna ez zihoala hortik. Bi, “mafiek ez dituzte galtzen utzi nahi Mazedonian, Kosovon, Errumanian eta abar zabortegietan eginak dauzkaten inbertsioak, zeinak elikatzen baitituzte zaborrak itsasoz garraiatzeko bitartekariak ere”. Eta hiru, hondakinen kudeaketan –lurreko zabortegietan bezala errausketan– nagusi izan diren taldeen arteko barne liskarrak.
Hori lortzeko, su piztaileek orain dela urte batzuk Napolin eta Campania osoan zaborrengatik egon zen larrialdi egoeraren antzekoa antolatu nahiko lukete, Ganapiniren aburuz: “Emergentzia justifikatu nahi dute: hiru interes taldeok ase eta Europar Batasuna despistatzeko, beharrezkoa dute errauskailuaren eta zabortegien alternatiba diren plantak suntsitzea”.
Renzi errausketa sustatzen
Antonio di Cianciullok idatzi du Eco-Logica blogean: “Gaikako bilketa ondo funtzionatzen ari da. Zenbakiek erakusten dute: %65eko bereizketaren araua 10 milioi italiarrek errespetatzen dute, eta kopurua handituz doa. Baina bistakoa da norbait ez dagoela gustura”.
Sabotajeak lehen ere ezagutu dira Italiako hondakinen aferetan. Batik bat hango hegoaldean, Campanian, 1994tik 2009a artean zaborrengatiko larrialdi egoera ezagutu dute han eta udalerri askok azken irtenbidetzat atez ateko bilketa, konpostatzea eta birziklatze orokorra ezartzen hasi zirenetik.
Fare Verde taldea errauskailu berrien asmoak salatzen. (Irudian, afixa)
Nabarmena da, ordea, oraingo erasoak gertatzea preseski Matteo Renzi lehen ministroak hondakinen kudeaketan atzerapausoa dekretatzearekin batera. Beren negozioa hondakinetan zuten indarrei berriro hortzak luzatu balitzaizkie bezala. Eta egia da Renzik Italia desblokeatzeko estakuruz atera duen legearekin (Sblocca Italia) aukera berriak eskaini dizkiela hondakinen negozio zaharrei, Zero Zabor eta ekonomia zirkularraren aldeko dinamikak ahultze bidean jarriz.
Dekretu berriarekin Renzi zentro-ezkerrekoak 12 errauskailu berri baimentzeko bidea ireki du; aurretik 42 gehiago ari ziren lanean eta 6 gehiago zeuden onartuak. Gasa eta petrolioa ustiatu edo garraiatzekoak bezala, errauste plantak “estrategiko eta nazioaren intereseko azpiegitura” izendatu ditu Renzik.
2014. urtean Italian sei milioi tona zabor kiskali zituzten, eta lehendik baimendutako seietan 730.000 gehiago erre ahalko dira. Hala ere gobernuak nahi du bi milioi gehiago erre dezaten. Horretarako errauskailu berriak Italia osoan barrena eraikitzea nahi du, baita dagoenekoz horiek elikatzeko aski zabor sortzen ez duten eskualdeetan ere, baimenduz kanpoko zaborrak ere erraustea.
Salvatore de Rosak “Sblocca Italia: Extractivism made in Italy” artikuluan azaldu du testuingurua. Herritarren botoz onartu gabe hirugarren lehen ministroa den Renzik dekretuarekin bete ditu Europako Troikak emandako agindu zorrotzak. Bere zor erraldoiaren zamapean porrot egiteko zorian zegoen Italiak, salbatu nahi bazuen, pribatizazio eta liberalizazio plan zorrotza ezarri behar izan du.
Blocca lo Sblocca Italia mugimendua urriaren 15an Italiako Legebiltzarra okupatzen ahaleginduko da. (Irudian, deialdiaren afixa)
Pakete berean doaz gastu sozialen murrizketa, langile publikoen urritzea, arriskuen prebentzioa apaltzea, eta abar. Azpiegitura erraldoien eraikuntza ere berriro lehentasunen agendan sartu du Renzik, izan Abiadura Handiko Tren, aireportu edo autopista.
“Sblocca Italiaren oinarrian –dio De Rosak– filosofia hau dago: kapital pribatuari eskuak libre utzi behar zaizkio bere proiektuetan, horretarako deseginez orain arteko baimen, galdeketa eta epe mugak. Berdin dio muga horiek Konstituzioan bertan ere agertzen baldin badira herritarren bizimoduari eragiten dioten gaietan”. Horra Italia II. Mundu Gerraz geroztik nozitzen ari den krisi ekonomiko larrienetik ateratzeko formula.
Renziren asmoen kontra, erakunde eta elkarte askoz gain, Italiako udalerrien elkartea ere mintzatu da. Beren lurretan ezarri nahi diren proiektu berriez lehen baino are kontrol gutxiago edukiko baitute. Mugimendu sozialak ere ari dira mobilizazioak berotzen asteotan. “Blocca lo Sblocca-Italia” aldarrikatuz, Urrian Erromako legebiltzarra okupatzekotan dira.
Nafarroako gobernuak errausteko baimena kendu dio Cementos Portlandi
2015-09-16 // Errausketa, Nafarroa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Cementos Portland Valderrivasen fabrika Olaztin. (Argazkia: Hiru Mugak Batera)
[Pello Zubiria Kamino] Ingurumen gaiak jarraitzen dituen Compañia de las 3 Erres taldearen webguneak zabaldu du: Nafarroako Gobernuak iraungitzat eman du Olaztin Cementos Portlandek daukan usinan hondakinak erretzeko baimen bateratua. Gobernuaren buletinaren 185. zenbakian plazaratu da ebazpena, 41E/2015 erreferentzia daramana eta irailaren 8an hartua.
Eva García Balaguer Ingurumenerako eta Lurraldearen Antolaketarako zuzendari orokorrak sinatutako erabakiak argudiatzen du aurreko gobernuak emandako baimenak baldintzatzat zeukala bi urteko epean lanak abian jartzekoa, eta hori bete ez denez, baimen hori iraungitzat jo duela. Ohiko helegiteak dauzka orain eskueran enpresak hilabeteko epean, hasierako asmoarekin jarraitu nahi izatekotan.
Sustrai Erakuntza elkarteak ekainean publikatu zuenez, bera izan da udan Iruñeko agintariei eskatu ziena baimena bertan behera uztea. Orain Gobernuak arrazoi eman dio. Albistea gaur bertan -irailak 16- zabaldu denetik lehenbiziko erreakzioak hasi dira. Goiztiarrena, enpresaren erantzuna iraungitzea berretsiz: Cementos Portland Valderribasek ez du helegiterik aurkeztuko, merkatuaren egoeragatik porlan gutxiago ari delako ekoizten eta errausketa martxan jartzeko aurrekonturik ez omen daukalako.
Hilabete barru jakingo da Olaztiko porlandegiko errausketaren mehatxua betirako fini denez.
Albistea beste hedabideetan:
“Porlandegiaren hondakinak erretzeko baimena, baliogabetuta” (Guaixe)
“Portlandi hondakinak erretzeko baimena kendu dio gobernuak” (Berria)
Sakanak ongi birziklatzetik ekonomia zirkularrerako jauzia egin nahi du
2015-09-14 // Ekitaldia, Ekonomia, Mankomunitateak, Plangintza // Iruzkinik ez
Sakana jardunaldien aurkezpen ekitaldian Isabel Elizalde kontseilaria, Natxo Irigoien irakaslea eta Aitor Karasatorre mankomunitateko lehendakaria. (Argazkia: Sakanako Mankomunitatea)a
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroako Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan du joan den astean Altsasun burututako jardunaldien barruan: “Kalitatez birziklatzen dugu, orain ekonomia zirkularra sortu behar dugu”. Eskualdea bilakatu ondoren hondakinen kudeaketa hobetzearen ereduetako bat, aurrerako urrats berriak aztertu dituzte bertan bildutako adituek eta Nafarroako Gobernutik Ingurumen kontseilari Isabel Elizalde Landak elkarlanean aritzeko borondatea adierazi die.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak biltzarrera ekarritako adituek gaiaren inguruko ikuspegi zabal eta osagarriak aurkeztu zituzten eta dekalogo moduko 10 ondoriotan bildu aurrera begirako urratsak, Guaixe hedabideak azaldu duenez.
Ezkerretik, Gurutze Rodrigez (Olazti), Ainara Aiestaran (Uharte Arakil) eta Eneka Maiz (Etxarri Aranaz) alkateak, Isabel Elizalde Nafarroako Gobernuko ingurumen kontseilaria eta Aitor Karasatorre mankomunitateko lehendakaria. (Argazkia: Sakanako Mankomunitatea)
Gobernuaren ordezkariak esan eta prentsa oharrez zabaldutakoak badu interesa, zeren eta aurreko astean zenbait hedabidek zabaldua baitzuten Elizalde Sakanako eredua auzitan jartzen ari ote zen, berak elkarrizketa batean esandako esaldi bat testuingurutik aterata. Orain kontseilariak garbi utzi du lekuko erakundeek erabakitakoa aintzat hartzen dutela eta Gobernu berria osatzeko itunean oso garbi dagoela gaikako bilketaren helburua hondakinen azken errefusa gutxitzea dela.
Sakanan iraultza handi bat egin dute denbora laburrean, eskualdearen erdia atez ateko bilketan eta auzo-konpostatzen jarrita. Hemengo zenbait material eta eredu gero esportatu dira Euskal Herriko herri askotara. Gainera mankomunitateak hasieratik lotu du gai hau aspalditik krisi ekonomiko larrian den eskualdearen biziberritzeko planekin.
Ildo beretik, politika sozialak eta ingurumenaren kudeaketa uztartu beharraz, mintzatu da amaieran NUPetik antolatzaile izan den Natxo Irigoien irakaslea ere: “Nafarroan administrazio publikoak obra eta zerbitzuen kontratuen %6 ekonomia sozialeko entitateekin egin beharra du. Gaur egun %2 besterik ez da. Horretan sakontzeak interes sozialeko proiektuak aurrera atera eta ingurumenean eragin egokia ekarriko luke”.
[P.S.] Jardunaldiok oihartzun handia eduki dute Galizia aldean, RRR Compañia elkartearen blogak zabaldu duenez: “Curso de verano en Altsasu sobre gestión de residuos y la materia orgánica: lo que recoge los medios gallegos“
Parisen ere berotzen ari da ‘errausketa versus gaikako bilketa’ eztabaida
2015-09-08 // Errausketa, Europa, Gaikako bilketa // Iruzkinik ez
“PlanBOM” alternatiboaren aurkezpena Paris eskualdeko Ivry-sur-Seineko errauskailuaren atarian. (Argazkia: Zero Waste France)
[Pello Zubiria Kamino] “Plan B’OM” izenez laburbildu dute plana “Baisse des Ordures Ménagères“: Hiri Hondakinak Murrizteko plana. Paris eskualdeko zaborrak kiskaltzeko orain arteko errauskailuei laguntzearren agintariek Ivry-sur-Seine hirian labe berria eraikitzea erabaki dutenez, haren kontrako herritarrek eta erakundeek plan alternatiboa antolatu dute, egunotan aurkezten ari direna.
Munduari hiri xarmagarriaren itxura erakusten dion Parisek atzea dauka beterik zabortegiz eta errauskailuz. 12 milioi biztanleko Ile-de-France hiri-bildumak sortutako hondakinentzako 19 errauskailu dauzkate martxan, 4.273.000 tona zabor kiskaltzeko gaitasunez. Horiek urtero 746.000 tona eskoria sortzen dituzte, inguruko biltegi gero handiagoetan pilatzen direnak. Zehazki Ivryko proiektua aurrera atera nahi duen Sytcom herri elkargoak biltzen ditu 84 hiri -tartean Paris bera- ia 6 milioi biztanlerekin.
Hondakinak murriztu, birziklatu eta konpostatzean oinarritzen da Paris eskualdeko plan alternatiboa. (Argazkia: Zero Waste France)
Errauskailu handienetako bat -Ivry-sur-Seinekoa- zahartu dela eta, agintariek jarri dute martxan proiektu oso handi bat, errauskailu berriaz gain biltegi, TMB eta abarrez osatua, denetara 2.000 milioi euro kostatu behar duena. Aldiz, horren kontra aspalditik mobilizatuta dauden taldeek urrats berri bat eginez Plan B’OM plana aurkeztu dute, Zero Zabor eskema antolatu eta arazoa garbiago, merkeago eta lanpostu gehiago sortuz konpotzeko. Plana prestatzeko lanetan zenbait eredu ezagutu dituzte, tartean Gipuzkoan azken urteotan martxan egon dena, eta Italiako hiri handietakoak.
2014an sortu zen Zero Waste Francek koordinaturik, hainbat elkartek hartu dute parte plan alternatibo hau burutzen: Claye-Souillyko mega-zabortegiaren kontra ari den ADENCA, Ivry-sur-Seineko errauskailuaren kontrako Collectif 3R, Romainvillen eraiki duten TMB erraldoiaren kontra ari den ARIVEM, Paris inguruko arazoak lantzen dituen Environnement 93, Frantzia mailako erakundea den CNIID eta abarrek.
Egunotan plan berriari atxikimenduak lotzeko sinadura bilketari ekin diote. Urriaren 10ean martxa herrikoia eginen dute kaleetan zehar.
Libanon zaborren kontrako protestek piztu dute krisi politiko nahasiagoa
2015-09-07 // Asia, Kutsadura // Iruzkinik ez
Zaborrak pilaturik Beiruteko kale batean abuztu bukaeran. (Argazkia: Reuters)
[Pello Zubiria Kamino] Milaka lagun bildu ditu joan den larunbatean Beiruten Michel Aoun kristauaren aldeko mugimenduak eskatzeko Libanoko lehendakaria hauteskundeetan bozkatu dadila, herrialde hura gobernatzeko gaur erlijioen orekan oinarrituta dagoen sistema aldatuta. Larunbatekoaren kroniketan gutxi aipatu dira hondakinak. Aldiz, Libanok bizi duen egonezin gero eta zabalduagoa uztailaren 17an hasi zen zaborren kontrolik ezagatik, milaka herritar kalera irten zirenean “Kiratsa Darizu” (Tol3et Re7etkom traola Twitterren) esloganaren atzetik.
Jose Angel Oriak Gaur8 astekarian zabal azaldu duenez, herrialde osoan baina nabarmenki hiriburuan pilatutako zaborren afera larriagotu zen hondakinen kudeaketa zeraman konpainiari kontratua bukatutakoan. Oriak bildutako lekukotasun batek zioen: “Zaborrez gainezka gaude. Gobernuak aspalditik zekien Naamehko zabortegia betetzen ari zela eta aurki bertara zabor gehiago botatzerik ez zela izango, baina ez du ezer egin alternatibaren bat topatzeko, Beirutek sortzen dituen hondakinak ezabatzeko konponbide ekologikoren bat aurkitzeko. Hori egin beharrean, Gobernuak erabaki du hondakinak herrialde osoan banatzea, edozein puntutan, ondoan jendea bizi den edo basoren bat ote dagoen begiratu ere egin gabe”.
Ingurumen ministerioan irailaren 2an: gazteak protestan lurrean eserita, poliziak lekua hustera iristen. (Argazkia: Euronews)
Baina laster hondakinetatik agintarien kontrako mugimendu izatera pasatu da, Oriak tituluan bertan islatu duenez: “Zaborretatik abiatutako mugimendua, Gobernua hankaz gora botatzeko prest“. 1975etik 1990 arteko gerra zibil luzearen ostean Libanon negoziatutako aginte formula dago orain auzitan, fedeen araberako komunitateei utzitako kuota eta mekanismoen ondorioz ustelkeria eta efikaziarik eza nagusitu direlako herrialdean.
Magreb eta Ekialde Hurbil osoan ikusi da oreka politikoak aldatzea ez dela dohainik ateratzen. Beiruteko lehenbiziko protesten ostean erlijioen gainetiko mugimendu herritarra aipatu zen hedabide askotan. Orain, aldiz, Siriako matxinadak ekarritako gerraren beldurra ere hasi da usaintzen. Karim Emile Bitarrek idatzi du IRIS Nazioarteko Harreman eta Estrategietarako Erakunde frantsesaren gunean: “Révolte populaire à Beyrouth : le meilleur et le pire, espoirs de changement et risques de dérive“. Bitarren aburuz, “Libano sakonki zatiturik dagoenean politikaz bezala ideologiaz, Iran eta Saudi Arabia beren gerra jokatzen ari diren guduzelaietako bat denean, dozenaka mila libanotar mobilizatu dira modu espontaneoan ez beren komunitateen liderrei erantzuteko baina duintasuna eskatzeko, politikoen zabarkeria eta ustelkeria amai ezinaz protesta egiteko”. Baina, kezkatzen da Bitar, mugimendua desbideratzen hasteko arriskuak handiak dira, helburu lausoegiak dauzka eta, aldiz, orain arteko orekan bizi diren talde eta indarrek indar handia daukate eta ez dute erraz utziko gauzak aldatzerik.
Libanon hasi omen dira Egipton El Sisi jenerala agintera eraman zuen agertoki baten aldeko iritziak, dio Bitarrek. Hurrengo manifestazioa irailaren 9rako dago deituta.