Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errausketaren kontrako giza katea deitu dute Donostian irailaren 13rako
2015-09-04 // Errausketa, Gizarte eragileak, Zubieta // Iruzkin bat
Errausketaren kontrako plataformako kideak giza katerako deialdia egiten, elkartu zaizkien erakundeetako ordezkariekin batera. (Argazkia: Noaua)
[Pello Zubiria Kamino] Azken hauteskundeen ostean agintari berriek Gipuzkoan errauskailua eraikitzea berriro mahai gainera atera dutela eta, irailaren 13rako -Kontxako estropaden finaleko eguna- giza katea egiteko deia egin dute “Errausketarik ez, ez lehen eta ez orain” lelopean. Deialdia honako erakundeek sinatu dute: Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinakundea, Eguzki, Ekologistak Martxan, Zero Zabor, Donostia Bizirik, Greenpeace, EH Bildu, Ezkerra, Ezker Anitza, Irabazi, Equo, Ganemos Andoain Irabazi, Podemos, ESK, CCOO, LAB, ELA, CNT, CGT, STEE-EILAS eta Gazte Abertzaleak.
Antolatzaileek prentsaurrekoan, Usurbilgo Noaua astekariak bildu duenez, esan zuten: “Hondakinen tratamendua errausketan oinarritu nahi badute, Foru Aldundi eta udal berriek herritarrak aurrez aurre izango dituzte, kalean aurre egingo diegu, baina Europako Parlamentuko Erresoluzioaren izenburuak dioen moduan “ekonomia zirkular bateranzko bidean” aurrera egin nahi badute, jendearen aldetik laguntza izango dute eta Gipuzkoa eredugarri izango da baita eremu honetan ere”.
Antolatzaileek Gipuzkoako gizarteari egin diote dei: “Pertsona, jendarte, ingurugiro osasuntsua gauzatzearen alde baldin bazaude, Donostiako estropadetako bigarren igandean Kontxan daukazu zure lekua”.
Altsasun ikastaroa ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukerez
2015-08-31 // Ekitaldia, Mankomunitateak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Adolfo Araiz -Sakana Mankomunitateko kudeatzailea- 2013ko ekainean Nafarroako parlamentariei bertako sistema erakusten. (Argazkia: Nafarroako Parlamentua)
Irailaren 8 eta 9an udako ikastaro bat antolatu du hondakinez Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Sakanako Mankomunitateak lagunduta: “Ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukera sozioekonomikoak eta ingurugirokoak hondakinen kudeaketari eta materia organikoari aplikatuta”. Italiako, Kataluniako, Galiziako eta Nafarroako hondakin kudeaketa desberdinak aztertuko dira, hauen garapena, arrakasta eta izan duten eragina. Ikastaroa erakundeetako arduradun eta teknikoei, enpresei eta langabetuei zuzendua dago.
Hona antolatzaileek zabaldu duten egitaraua:
(gehiago…)
Albiste bilduma, uzt. 14 – abuzt. 23
2015-08-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Herria
“[Markel Irizar] Save the planet” (Gara)
Gipuzkoa
“La Diputación prestará ayuda a los municipios que quieran retirar el PaP” (Cadena Ser)
“El Gobierno Vasco allanará el camino a la tramitación de la incineradora” (Diario Vasco)
“[Ainhoa Intxaurrandieta, GHK] Enpresa pribatuen mesedetan baino, herritarren alde aritzea eskatzen diet datozenei” (Info7)
“EHUko irakasle talde batek Gipuzkoan hondakinak kudeatzeko eztabaidan dauden bi ereduei buruz egindako ikerketa bat argitaratu berri dute aldizkari zientifiko batean (Renewable and Sustainable Energy Reviews)” (Zero Zabor IBE)
“El relevo en GHK da via libre para el proyecto de incineradora” (Diario Vasco, vía DiarioFatxo)
“PNV y PSE se hacen con el control de GHK, que presidirá José Ignacio Asensio” (Diario Vasco)
“Jose Ignacio Asensio izendatu dute GHK-ko administrazio kontseiluko lehendakari” (Berria)
“Jeltzaleen eta sozialisten esku lurraldeko hiri hondakinak kudeatzeko sozietatea” (Goiena)
“Olano advierte de que imponer la incineradora tendrá respuesta en la calle” (Gara)
San Marko
“El TSJPV anula el presupuesto de San Markos que castigaba a los pueblos con puerta a puerta” (Naiz)
“San Markos invertirá 500.000 euros en obras de impermeabilización en el vertedero de Aizmendi” (Diario Vasco)
“Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkaritza versus GHKko zuzendaritza” (Zero Zabor IBE)
Iparraldea
“La venta a granel y los botes de cristal, una fórmula para reducir residuos” (Gara)
Sasieta
“Sasietako mankomunitatea informazioa ematen ere eredugarri” (Zero Zabor IBE)
Sakana
“Mank-ek hondakin teknikaria izanen du” (Guaixe)
“Hondakinen kudeaketari buruzko udako ikastaroa Altsasun” (Sanakako Mankomunitatea)
“Curso de verano en Altsasu los días 8 y 9 de septiembre: “Hacia la economía circular”” (RRR Compañia)
Usurbil
“Usurbilen uztailetik aurrera erreusa atez ate biltzeko iganderoko zerbitzua hamabostero izango da” (Usurbil Eginez)
Pasaia
“Edukiontzi berdeak jarri dituzte San Pedron eta Trintxerpen” (Hitza)
“Pasaiako udalak kutsatu ahal izateko bitartekoak jarri ditu berriz San Pedro eta Trintxerpen” (Zero Zabor IBE)
Azkoitia
“[Azkoitia Zero Zabor] Gu lasai gaude. Hitza hartzen diegu” (Maxixatzen)
“Errefusa biltzeko posteak kentzeko lehen urratsa eman dute Azkoitian” (Hitza)
Lazkao
“Hondakinak edukiontzi bidez biltzeko eskaera aztertuko dute plenoan” (Hitza)
Eskoriatza
“Hondakin bilketaren gaineko herri kontsulta hizpide Eskoriatzako udalbatzarrean” (Goiena)
Ondarroa
“Ondarroa, izen ematea sustatzeko bideoa: Hondakin organikuk konpost bihurtu!” (Zero Zabor IBE)
“Hondakin organikuk konpost bihurtu!” (Ondarroako Udala)
Getxo
“Getxo (Bizkaia) amplía el ‘puerta a puerta’ a los comercios que generan cartón” (20 Minutos)
Gasteiz
“El PNV descarta por completo el puerta a puerta” (Noticias de Alava)
“[Gasteiz Zero Zabor] Hay que lograr que la basura se utilice como recurso” (El Diario Norte)
“Dani Zuazagoitia, Gasteiz Zero Zabor: ‘Generar residuos es insostenible’” (EITB)
Iruñea
“Balance de la extracción de compost en SanJorge-Sanduzelai” (RRR Comañia)
Herrialde Katalanak
“Recollida porta a porta al Pallars Sobirà” (Agencia de Ecologia Urbana de Barcelona)
“[Valentzia] El Consell negocia la creación de plantas de reciclaje para eliminar las incineradoras” (Las Provincias)
“[Balear Uharteak] Emaya a favor de la recogida de basuras puerta a puerta en el centro” (El Mundo)
Espainiako Estatua
“Yo Reciclo: El reciclaje de electrodomésticos” (Humana)
“[Asturias] El PP de Carreño pide a los socialistas que «dejen de apoyar la incineradora»” (El Comercio)
“[Tenerife] El Cabildo inicia pruebas para la recogida selectiva puerta a puerta” (Diario de Avisos)
Europa
“Europa, organikoa gaika derrigor biltzearen alde” (Berria)
“‘Cash for bottles’: Back to the future for Northern Ireland recycling?” (BBC)
“El sistema de depósito y devolución de envases se abre paso en Bélgica” (Residuos Profesional)
“[Mikel Ikatzategi, Zero Zabor IBE] Europa eta hondakinen kudeaketa” (Gara)
Mundua
“The madness of drinking bottled water shipped halfway round the world” (The Guardian)
“Bottled and Sold: The Story Behind Our Obsession with Bottled Water” (Pacific Institute)
“4 Big Recycling Myths Tossed Out” (Mother Jones)
“I rifiuti diventano risorsa a Degache, nel sud della Tunisia” (ottopermillevaldese)
“[Chicago, AEB] City Council approves compost ordinance” (Chicago Tribune)
“Zein dira Amerikar Estatu Batuetan (AEB) gehien birziklatzen duten hiriak?” (Zero Zabor IBE)
Konpostatzea
“Pixa, ximaurra eta konpostajea” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Bilbon herritarrak desanimatzen: bilketa zerbitzuak hondakinak nahasten ditu
2015-08-27 // Birziklajea, Bizkaia, Bost kontenedore // Iruzkinik ez
Hondakinen bilketa zerbitzuek kamioi berean zamatzen dituzten festetan herritarrek kontainer ezberdinetan gaika sailkatutako hondakinak. Bilboko EH Bilduk sareratu duen bideo batean ikus daiteke.
Bideoak egiten du herritar askok egiten duten galdera bera: zergatik eskatzen digute birziklatzeko, gero gaika sailkatutako guztia nahastuta biltzen badute? Antzeko salaketa egin zen orain aste batzuk Donostiako bilketa zerbitzuarekin.
Bergarako konpost planta aurkeztuz despeditu dira GHKko arduradunak
2015-08-25 // Konpostaketa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Imanol Azpiroz (eskubian) eta Ainhoa Intxaurrandieta Bergarako Epeleko konpost planta aurkezten. (Argazkia: GHK)
Ainhoa Intxaurrandieta eta Imanol Azpiroz GHKko lehendakari eta lehendakari ordeak Bergarako Epeleko konpostatze plantaren aurkezpena egin dute abuztuaren 24an, iragartzeko haiek Gipuzkoako hondakinak kudeatzen dituen erakunde nagusiaren zuzendaritzatik irtetearekin batera hasiko dela lanean azpiegitura berria. Epelekoak 9.000 tona materia organiko konpost bilakatzeko ahalmena izango du eta printzipioz, Debagoienako (6.000 tona urteko) eta Debabarrenako (3.000 tona) biohondakin guztia tratatuko du. A+ zertifikazioa edukiko du Epeleko konpostak eta Azpeitiako Lapatxen ekoizten denarekin batera Gipuzkoako Konposta markarekin merkaturatuko dute.
Ainhoa Intxaurrandietan zifra hauekin laburbildu du orain bukatzen duten legealdian Gipuzkoako hondakinen kudeaketan lortutakoa: “Guztira, legealdian gaika bildu den materia organikoa %600 hazi da; errefusaren sorrera %30 jaitsi da, eta gaikako bilketak %15 egin du gora. Balorazioa positiboa da. Pentsaezina zen emaitza hauek hain denbora laburrean lortzea”.
Gipuzkoako erakunde guztietan aginte aldaketa burututakoan, mankomunitateetan bezala GHKn PNV-PSE koalizioak aginduko du.
Albistearen oihartzunak:
Goiena “Epeleko konpostatze planta ia prest”
Berria “Konpostaren aldeko apustua, azken txanpan”
GHK “Epeleko konpostatze plantaren aurrean, azken urte hauetako balantzea egin dute GHKko kudeatzaileek”
Diario Vasco “Epeleko konpostatze planta hilabete eta erdi barru irekiko da“
Uztailean hasita, Usurbilen errefusa hamabostean behin biltzen dute
2015-08-17 // Atez atekoa, Prebentzioa // Iruzkin bat
Usurbilgo udalak herritarrei eskainitako informazioa. (Argazkia: Usurbil Eginez)
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen Atez Ateko bilketan aitzindaria den Usurbilen urrats berri bat eman dute uztailean: orain bi astean behin biltzen da hondakinen atalik txikiena den azken errefusa, familiek ontzi grisetan ateratzen dutena. Udalak azaldu duenez, “badakigu etxean sortzen diren hondakin gehienak birziklagarriak direla. Era berean, badakigu Usurbilgo etxeen %97ak hamabostean behin edo maiztasun gutxiagorekin ateratzen dutela kubo grisa. Horregatik, igandeko errefusaren bilketa berrantolatu eta uztailaren 1etik aurrera hamabostean behin izango da Usurbilen“.
Iazko udan, Usurbilek tasa justua ezarri zuen hondakinen ordainketan. Horren arabera, familiek ez dute denek berdin pagatzen, baizik eta hondakinak txukunen sailkatu eta azken errefus gutxiena sortzen duenak gutxiago pagatzen du. QR kode elektroniko bidez bilketa zerbitzuek kontrolatzen dute zenbat aldiz ateratzen duen familiak errefusa eta horren arabera kobratzen zaio bakoitzari bere tasaren erdia, beste erdia denentzako berdina delarik.
Udalak emandago datuen arabera, herrian lehen, astero 2,2 tona erreus biltzen ziren bataz beste. Orain 1,8 tonaren inguruan dabiltza datuak. %18 erreus gutxiago biltzen da etxeetan. Kopurua murriztu da. Usurbil harremanetan jarri zen errefusa hamabostean behin biltzen dagoenekoz hasia zen Astigarragarekin eta hauek azaldu zieten aldaketarekin ez dutela batere arazorik izan herrian.
Edozein lurralde normaletan Usurbili bere kudeaketa burutsuagatik saria emango litzaiokeen arren, Gipuzkoako agintariek eta hedabide nagusiek lortu dute albistea oharkabean pasatzea. Usurbildik kilometro erdira eraiki nahi den errauskailuaren negozioak hori eta gehiago justifikatzen du.
Usurbilgo udalak familiei banatutako esku-orriak.
Txupinazo batek sortutako zaborrak neurtu dituzte Gasteizen
2015-08-12 // Bideoak, Birziklajea, Errefusa, Prebentzioa, Udalak // 2 iruzkin
Gasteizko txupinazoaren ondorengo garbiketa lanak. (Argazkia: Gasteiz Hoy)
[Pello Zubiria Kamino] Gasteiz Hoy webguneak zabaldu duenez, Gasteizko festa nagusien hasierako txupinazoaren ondoren 14 tona bidrio (nagusiki botila) bildu dituzte garbiketa zerbitzuek. Arabarrak haserretzeko beldur izan ez bagina, titulatu genezakeen Zeledonek goardasolaz gain tona mordo bat zabor lurreratu duela bere etorreran.
Gure hiriburu guztietako jaiei hasiera ematen dieten txupinazoetan egiten den gisa berean, Gasteizkoan ere milaka botila hustuz egin dute ospakizuna herritarrek. Erabili ostean, 3.200 kilo bidrio horretarako prestatutako edukiontzietan laga dituzte, baina 10.880 kilo gehiago Andra Mari Zuriaren plazako zoruan barreiatuta utzi, udalak sarean jarri duen bideo honetan ikus daitekeenez:
Jaietan zaborrak kalean botata uztea gizarteak normaltzat jotako kirola denez, festek txukuntasunean segitu dezaten gero administrazioak gastu handiak egiten ditu garbiketan. Gasteizen, 91 langile eta 19 makina aritu dira festen hasierako 18:30etatik 19:00ak bitartean 14.000 kilo bidrioak gehi horiekin nahasian botatako plastiko, paper, organikoa eta bestelako zerrikeriak jasotzen. Hori da berez garestiak izan ohi diren festa handiei udalek ematen dieten ezkutuko finantzaketa gehigarria.
Borja Belandia Gasteizko Ingurumen zinegotziak agindu omen du heldu den urtean udalak ahalegin berezia egingo duela Gasteizko jaiak Zero Zabor ereduan pasa daitezen. Nekez kunplitu ahalko du helburua, herritarrok jaietan zerrien modu jokatzea kultura bihurtuta dagoelako, baina Gasteizko udalak aurten bai egin du ekintza bat on-ona: hiri handietako (Iruñekoak ez dira garbiagoak, ziurrenik Donostia eta Bilbokoak ere ez…) txupinazoek sortzen duten hondakinen eta gastuaren pista bat eman digu.
Gasteizko udalak jakinarazi duenez, “Garbiketa antolaketak % 2 hondakin gutxiago bildu du Andre Maria Zuriaren jaietan“.
Aizmendiko zabortegi ezezaguna, Astigarraga eta Hernanitik 500 metrora
2015-08-05 // Errefusategia, Zabortegia // Iruzkinik ez
Aizmendiko zabortegia Astigarraga eta Hernani ondoan. (Argazkia: Usurbilgo Hamaikabat)
[Pello Zubiria Kamino] Ia beti bezala, Diario Vascok ezagutarazi digu Gipuzkoako hondakinen beste altxor ezkutu bat: “San Markos invertirá 500.000 euros en obras de impermeabilización en el vertedero de Aizmendi“. Aizmendi ezezaguna, Donostiaren bigarren saihesbidetik doazenek eskueran ikus dezaketena… Astigarraga eta Hernaniko hiriguneetatik metro gutxira dagoena, urtean 27.000 hondakin lurperatzen dituen eremuan. Basozabalen golfean ari diren burges gipuzkoar eta madrildarren pilota galduak iristeko moduan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneak informatzen duenez, honako gaiak lurperatzen dituzte Aizmendin: “Escorias, material refractario, arenas, cascarillas, abrasivos, cenizas de combustión, polvos, lodos inorgánicos, chatarra metálica, vidrio, fibra de vidrio, poliéster, caucho y elastómeros, plástico, restos cerámicos, escombro, madera y cartón“.
Errenteriako udalaren webguneak ematen ditu oso informazio baliotsuak Aizmendin lehenbiziko urteetan pilatu den material kopuruez. Horrela dakigu 1997tik dagoela martxan, urte hartan jaso zituela 39.000 tona, 1998an 55.000 tona, 1999an 54.000 tona eta 2000.ean kasik 100.000 tona. Geroztikako datuak falta dira. Mankomunitateak dio gaur egun 27.000 tona jasotzen dituela urtean: “Aizmendiko zabortegian 27.000 tona hondakin tratatzen dira urtero, eta hondakin horietatik 19.000 tona hondakin geldoak dira, beste 9.000 tona, aldiz, hondakin ez-arriskutsuak dira”. Antza denez, San Markosek Aizmendin lagatzen dituen geldo horiek ez dute inolako usain, lixibiatu eta gainerakoen arazorik. Horien beldurra sartu zaie azken hilabeteotan Zestoako herritarrei Osinbeltzeko harrobiaren polemikarekin.
San Markos mankomunitateak erabaki du Aizmendiko zabortegiaren bizia luzatzea (kroniketan ez da ageri inongo eperik) horretarako inbertituz 500.000 euro inguru, erakundearen lehendakari den Denis Itxasok jakinarazi duenez: “Obra horrekin bukatzen da Mankomunitateak hiru urtez politikoki zuzendu duen eta konpondu gabe zeuden gai batzuk konpontzeko gai izan den lantaldearen kudeaketa; horretarako, San Markoseko hiri-hondakinen zabortegia zigilatu da eta Aizmendiko zabortegian hondakin geldoen garbigunea eta hondakin ez-arriskutsuena bereizteko Eusko Jaurlaritzak eskatzen dituen ingurumen-eskakizunei erantzun zaie”.
Hain helburu ederrak izanik eta baimen guztiak eskuratu ostean, Astigarragako eta Hernaniko biztanleek ulertu beharko dute beren atarian daukaten zabortegiaz inork galdetu ez izana, Zestoan egingo dutenaren alderantziz.
Gipuzkoako Diputazioak 2019rako iragarri ditu errauskailuaren obrak
2015-08-03 // Aldundiak, Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Markel Olano eta Gipuzkoako diputatuak kargu hartzean. (Argazkia: Europa Press)
Markel Olano diputatu nagusiak Onda Cero irratiari esan dionez, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2019an ekingo die errauskailua eraikitzeko obrei. Aurretik, lurralde honetako hondakin ezberdinen (hiri hondakinak, industrialak, araztegietako lohiak…) neurtuko ditu, errauskailua diseinatzeko.
Noticias de Gipuzkoa egunkariak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren webguneak oihartzun egin dioten elkarrizketan, Olanok GHKko arduradunei eta zehazki Ainhoa Intxaurrundietari aurpegiratu die Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren gune nagusia den horretan aginte erreleboa geldotu eta oztopatzea.
Elduain, hondakin organikoz zerria bazkatzen duen bigarren herria
2015-07-12 // Orendain eredua, Organikoa animaliei, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Elduaingo herriaren txerrikumeak, zaindari dituzten Tejeratarren ukuiluko atarian. (Argazkia: Rebeka Calvo/Tolosaldeko Ataria)
[Pello Zubiria Kamino] Otorduen hondarrez zerria bazkatzea ez da nobedadea, zerbaitengatik deitu zaio betidanik organikoari txerri-jana (edo zerri-pertza…). Baina bai da urteotako gauza berria herri bateko biztanleen hondakin organikoa udalak jarritako txerri bati emanez probestea. Gipuzkoan Zero Zabor izatea lortu duten herri txikien aitzindaria izanik, Orendainek lortu zuen fama bat duela pare bat urte: kanta ezaguneko maskoten izena daramaten Ttip eta Ttup horretarako erabiliz bere hondakin guztien %90 baino gehiago gaika sailkaturik jasotzea lortu zuen Orendainek.
‘Rafaela’ zerrama bere kumeekin. (Argazkia: Rebeka Calvo/Tolosaldeko Ataria)
Orain Rebeka Calvok Tolosaldeko Atarian ezagutarazi duenez, gauza bera ari dira urteotan egiten Elduainen: Rafaela zerramak jaten ditu herri horretako Kontzeju ostatuko otorduen soberakinak eta herri txiki horretako hala nahi duten familiek eramaten dizkiotenak. Zerria udalak erosirik, Tejera familiak zaintzen du, zerriaren beharrak asetzeko falta dena (pentsu pixka bat…) udalak pagatzen dio eta zerramak hazten dituen txerrikumeak erdibana aprobetxatzen dituzte, Tejeratarrek eta udalak. Honek bere txerrikumeak herritarren artean zozkatzen ditu.
Oreindain eta Elduainen txerria hautatu badute, Nafarroako Noainen organikoa berrerabiltzeko hegaztiak hobetsi zituzten. Udalak antolatutako oilategira beren organikoa eramaten duten familiek trukean arrautzak jasotzen dituzte.