Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Albiste bilduma, ek. 29 – uzt. 12
2015-07-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hego Euskal Herria
“Foru Aldundiei proposamenak ingurumen arloan” (ELA)
Gipuzkoa
“El diputado general de Gipuzkoa asegura que la incineradora estará construida esta legislatura” (Noticias de Gipuzkoa)
Sakana
“El TSJN concibe la quema de biomasa dentro de la producción de cemento” (Diario de Navarra)
Aiaraldea
“Etxeko hondakin txikiak jasotzeko ekoguneak jarri dituzte” (Aiaraldea.eus)
Sasieta
“El vertedero de Sasieta no recibirá más basura” (Noticias de Gipuzkoa)
Usurbil
“Gogoan izan, erreusaren bilketa hamabostero aurrerantzean” (Noaua)
Oñati
“Birziklatzen ondo baino hobeto dakitela erakutsi diete Oñatiko gaztetxoek Patxin eta Potxin pailazoei“, “Araotzeko zabortegia garbitzeko irteera egingo dute domekan” (Goiena)
Lezo
“[Edurne Lizarazu, Lezo Zero Zabor] “Burua ondo daukanak ez du bere etxe ondoan nahi eta bihotza ona daukanak besteen etxe ondoan ere ez du nahi”“, “Lezo Zero Zabor-ek batzar irekia egingo du ostegunean“, “[Kepa Garbizu, alkatea, EAJ]: «Kontsulta egin egingo dugu, baita emaitza errespetatu ere»” (Hitza)
Pasaia
“Edukiontzi berdeak jarri dituzte San Pedron eta Trintxerpen” (Hitza)
Donostia
“Donostia consume menos energía y agua y genera menos residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
Ondarroa
“Zer ein geinke jai garbixauak lortzeko?” (Eguzki)
Katalunia
“Millora la recollida selectiva a Catalunya” (Generalitat de Catalunya)
Frantziako Estatua
“La Seine-et-Marne ne veut plus être seule à gérer les déchets de région parisienne” (France TV)
Europa
“Europako parlamentua asmo handiko ekonomia zirkularrerako deia lantzen ari da” (Zero Zabor IBE)
“Europa, organikoa gaika derrigor biltzearen alde“, “[Josu Juaristi, EHBildu]Erraustegia ez eraiki, horixe egin behar da; geratu egin behar da“, “[Izaskun Bilbao, EAJ]Gaikako hondakin bilketan jendeak onartu ez duena inposizioa da“, “[Jakes Goikoetxea] Europa Zero Zabor” (Berria)
“European Parliament calls for ambitious circular economy“, “[Europako Legebiltzarrak erabaki osteko balorazioa] The European Parliament shows the way to circular economy” (Zero Waste Europe)
“La Eurocámara reclama una legislación que obligue a reducir residuos y acote la incineración” (Naiz-Gara)
“Biomass Gasification & Pyrolysis and the Role of the Green Investment Bank” (Biofuel Watch)
“The Circular Economy’s dirty laundry” (Rob Buurman, ISWA 2015)
“[Janez Potočnik] The ‘circular economy’ is coming round again – bigger and better” (Europe’s World)
Epaia: Atez Atekoan ari diren udalek ez diete pagatu behar bilketa gainerakoei
2015-07-07 // Ekonomia, Gaikako bilketa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Edukiontziak Lasarte-Oriako karrikan. (Argazkia: Socialistas Guipuzcoanos)
[Pello Zubiria Kamino] Berrian plazaratu da albistea: “Atez atekoek, edukiontziak pagatu beharrik ez“. Garan ere bai (Internetez, pagatzekotan): “El TSJPV anula el presupuesto de San Markos que castigaba a los pueblos con puerta a puerta“. Aldiz, albiste inportante honen oihartzunik ez dugu aurkitu bere garaian gaiarekin zalaparta piztu zuten Diario Vascon (“Los municipios del puerta a puerta no quieren seguir pagando la recogida selectiva“) eta Noticias de Gipuzkoan (“Bildu quiere frenar el contrato de recogida selectiva de San Markos“).
Ugaitz Agirrek honela laburbildu du albistea Berrian: “EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Zigor Salak arrazoi eman die Astigarragako, Hernaniko, Lezoko, Pasaiako eta Usurbilgo udalei, San Marko mankomunitatearen kontra aurkeztutako salaketan. Auzibidea hasteko arrazoia izan zen mankomunitatearen aurrekontuan edukiontzi bidezko sistema ordainarazi nahi ziela, nahiz eta bost herri horiek atez ateko bilketa izan. Epaileak ez du ontzat jo mankomunitatearen asmoa”. Irakurleak hemen dauka osorik Auzitegi Nagusiaren epaia.
Urte bete baino gehiago eman du gai honek EAEko Auzitegi Gorenean eta bere mamia ARGIAk azaldu zuen “San Marko versus Atez Ateko herriak: justiziari buruzkoa da eztabaida” kronikan. Alegia, gaikako bilketan emaitzarik onenak lortu dituzten herriok behartu nahi zituztela San Markoko agintariek emaitzarik txarrena daukatenen kosteak eskotean pagatzera. Atez Atekoan bilketa herri horiek beren kontu egiten badute, borondatezko edukiontziekin lan egin nahi dutenek gauza bera egin dezatela beren bilketarekin. Horren inguruan auzitara jo zuten udaletako alkateek “Eta hau ez da justua!” zioten beren agiri batean.
“Denis Itxaso -ziote alkateek- injustizia handia egiten ari da: Donostia, Lasarte, Errenteria eta Urnietako edukiontzien bidezko sistema bilketa denon artean ordaintzera behartzen gaitu. Hau da, gure bilketa sistema osoa ordaintzeaz gain, gainerako udalerri horien edukiontziak ordaintzera behartzen gaitu. (…) Urte batzuk igaro ditugu besteen edukiontziak ordaintzen eta ez gaude prest horrela jarraitzeko. (…) Arazoa da lizitazio berri horrek soilik mankomunitateko lau herriei emango diola zerbitzua, baina faktura sei herri txikiei ere pasako zaiela”.
Lerrook idazteko orduan San Marko mankomunitatearen webgunean hitzik ez zen ageri epai honetaz.
Albistearen oihartzun gehiago:
“Justiziak arrazoi eman die Hernani, Lezo, Pasaia eta Usurbilgo udalei” (Noaua)
Aste honetan bozketa garrantzitsua Estrasburgon Ekonomia zirkularraz
2015-07-04 // Europakoak, Legeak // Iruzkinik ez
Sirpa Pietikainen, Ekonomia Zirkularraren txostena idatzi duen batzordeko burua. (Argazkia: Europako Legebiltzarra)
[Pello Zubiria Kamino] Zero Waste Europek ohartarazi eta Euskal Herrian Zero Zabor IBEk euskaraz zabaldu duenez, San Fermin egunean “Baliabide efizientzia: ekonomia zirkular baterantz” txostena bozkatuko da Europako Legebiltzarraren osoko bilkuran. Txostena ekainaren 17an Europako parlamentuaren ingurumen, osasun publiko eta elikagai segurtasun batzordeak onartu zuen, honen buru den Sirpa Pietikäinen parlamentari finlandiarrak bultzatuta. Uztailaren 7ko parlamentuaren osoko bilkuran bozkatuko da eta juridikoki loteslea ez bada ere Europako Batzordearen erabakien aurrean, Europako parlamentuak hondakinen gaian jokabide garbia azaltzeak garrantzia berezia izango du; horregatik ari dira hondakinen kudeaketaren eta ekonomia zirkularraren inguruko herri mugimendu eta Gobernuz Kanpoko Erakundeak herritarrei eskatzen nork bere europarlamentariari presio egin diezaion asteartea baino lehen.
Gaia bere testuinguruan azaldu du Iñaki Petxarromanek Berria egunkarian: “Hondakin organikoak bereizita biltzera derrigortu nahi du Europak 2020rako. Europako Batzordearen txosten bati egindako zuzenketa aztertuko du asteon parlamentuak” ipini dio lerroburuan bere kronikari. “Edukietan -dio Petxarromanek- ausarta da txostena, eta zero zabor filosofia instituzioen ardatz bilakatzea nahi du. Besteak beste, derrigortu nahi du hondakin organikoak gaika biltzera, eta debekatu gai birziklagarriak erraustea eta zabortegira botatzea”.
Berriako kazetariaren arabera, honakoak dira aste honetan -asteazkenean dio Petxarromanek- Estrasburgon eztabaidatuko den txostenaren bost gakoak:
– 2020rako, derrigorrezkoa izango da hondakin organikoak bereizita biltzea.
– Birziklatu ezin diren hondakinak bakarrik eraman ahal izango dira erraustera 2020rako.
– 2030erako, Europako estatu guztiek hondakinen %70 birziklatu beharko dituzte, eta ontzi arinen %80.
– Hondakinak sortzeari tasak ezarriko zaizkio, zabor gehien sortzen dutenek zerga gehiago ordain dezaten.
– Zati biodregadagarria errausteagatik ematen diren laguntzak kenduko dira.
– Eragotzi nahi dute birziklatu moduan zenbatzea erraustu edo zabortegira eramandako hondakinak, estatistikak egiteko irizpide zorrotzak eta bateratuak ezarriz.
Zero Zabor IBEk bere idatzian dio Euskal Herrian eragin handia izango duela aste honetan Estrasburgon eztabaidatuko denak. Zehazki Gipuzkoan, EAJ-PSE diputazio berriak agintea hartuz geroztik errauskailuaren inguruan berpiztutako kezkaz dio Zero Zabor IBEk: “Txostenean azaltzen diren helburuak betez gero, Gipuzkoan adibidez, 2030ean gaur egun sortzen den zabor edo errefusaren erdia ere ez da sortuko. Kontutan izan behar da errauste planta bat amortizatzeko 20-25 urte behar izaten direla, hau da, 2040-2045 urterarte hasieran kalkulatutako zabor kopurua mantendu beharko lukeela Gipuzkoak orain errauste planta egingo balitz. Ez da gaian aditua izan behar Gipuzkoaren beharrei erantzuteko azpiegitura egokia ez dela garbi ikusteko”.
Albistearen oihartzun gehiago:
“Europa baraja obligar a separar lo orgánico y gravar al que contamina” (Gara)
[P.D.] Europako Legebiltzarrean bozketa pasatu ostean, 2015-07-10eko eguneraketa:
“Europako parlamentua asmo handiko ekonomia zirkularrerako deia lantzen ari da” (Zero Zabor IBE)
“Europa, organikoa gaika derrigor biltzearen alde“, “[Josu Juaristi, EHBildu]Erraustegia ez eraiki, horixe egin behar da; geratu egin behar da“, “[Izaskun Bilbao, EAJ]Gaikako hondakin bilketan jendeak onartu ez duena inposizioa da“, “[Jakes Goikoetxea] Europa Zero Zabor” (Berria)
“European Parliament calls for ambitious circular economy“, “[Europako Legebiltzarrak erabaki osteko balorazioa] The European Parliament shows the way to circular economy” (Zero Waste Europe)
“La Eurocámara reclama una legislación que obligue a reducir residuos y acote la incineración” (Naiz-Gara)
“MEPs back 70 per cent recycling targets Europe-wide” (Resource)
Zero Zabor astea Oñatin
2015-07-02 // Ekitaldia, Gizarte eragileak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zortzi egun baino luzeagoko Zero Zabor astea burutuko dute Oñatin, ia uztail osoa hartuko duena, Udalak eta Oñati Zero Zabor taldeak antolaturik, Kutxa Ekogunearen laguntzarekin. Euskal Herriko Zero Zabor mugimenduan erreferentziala da aspalditik Oñatikoa.
Egitaraua irekiko du uztailaren 3an haurrak hondakinen garrantziaz ohartarazi nahi dituen pailazo ikuskizun batek: Potxin eta Patxinek “Birziklatzea erraza da” aurkeztuko die.
Larunbat goizean, uztailak 4, Gasteizko Gardelegi zabortegia bisitatuko dute oñatiarrek, horrelako instalazio bat barrutik ezagutzeko. 9an, osteguna, ‘Tapped‘ filma ikusi ahal izanen da Kultur Etxean, edateko ura plastikozko botiletan saltzearen inguruan eraiki den industria eta sortzen dituen kalteak erakusten dituena.
Uztailaren 12an Araoz auzoko zabortegi zaharra garbituko dute oñatiarrek auzolanean, ekitaldia herri bazkari batekin bukatzeko. Baina, gainera, uztail osoan zehar luzatuko da Kutxa Ekogunearekin elkarlanean antolatutako “Ontziratu zaitez” kanpaina, herritarren artean harategi eta arrandegietako erosketetan ontzi berrerabilgarriak usatzeko ohitura zabaltzeko.
Albistearen oihartzunak:
“Badator Zero Zabor astea” (Goiena)
“Payasos, tuppers, cine y ‘auzolan’ para un julio en clave ‘Zero zabor’” (Diario Vasco)
Jose Ignacio Asensio sozialista tolosarra, Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria
2015-06-29 // Aldundiak // 2 iruzkin
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatu berria (PSE) Tolosan. (Argazkia: Ataria)
[Pello Zubiria Kamino] Jose Ignacio Asensio tolosarra da Gipuzkoako Ingurumen diputatu berria eta bere gain joango da lurralde honetako hondakinen kudeaketaren ardura nagusia. Eusko Jaurlaritzan Patxi Lopez lehendakari zenean Iñaki Arriola Garraio sailburuaren ekipoan aritu zen eta 2009tik 2012a artean Eusko Trenen zuzendari. 48 urtekoa, ekonomialaria heziketaz, Zaragozako unibertsitatean irakasle izan da eta azken legealdian Tolosan zinegotzi.
Gipuzkoako sozialisten webgunean irakur daitekeenez, Asensioren lana izango omen da PIGRUG gaurko egoerara egokitzea, zabortegiak ixtea, Gipuzkoan hondakinen balorizazio zentro bat [errauskailuaren eufemismoa] eraikitzea, birziklatzea Europako mailara igotzea eta ““ayudar” a aquellos ayuntamientos que quieran eliminar el Puerta a Puerta y la vuelta de los contenedores a las calles de sus municipios“. Gordinago deskribatu du Asensioren tarea Diario Vasco egunkariak: “Encargado de acabar con el puerta a puerta“.
Jose Ignacio Asensioren izendapenaren albistea Diario Vasco egunkarian.
Albiste bilduma, ekainak 15 – 28
2015-06-27 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Erraustegia egingo dela eta aberastasunen eta fortuna handien zerga aldatuko duela iragarri du Markel Olanok” (Berria)
“Zero Zabor IBErekin elkarrizketa, Markel Olanoren kargu hartzeaz eta errauskailuaren mehatxu berriaz” (Info7)
“Zero Zabor I.B.E.: “Elkarrizketa eta eztabaida irekirako prestutasun osoa azaldu nahi diogu Markel Olanori”” (Noaua)
“Hondakinen politika legegintzaldi berrian” (Eguzki)
“Gipuzkoako kasua, Europan Zero Zabor-erako transiziorik azkarrena Zero Waste Europeren arabera“, “Zero Zabor i.b.e. Markel Olanoren kargu hartzeko adierazpenen inguruan” (Zero Zabor IBE)
“Zero Waste in Gipuzkoa” (Zero Waste Europe)
Araba
“Dani Zuazagoitia, Gasteiz Zero Zabor: “Herritarren konpromisoa behar dugu, baina baita azpiegitura egokiak ere”” (Hirinet)
Sakana
“Zikloa itxita, Sakanako Konposta etxean” (Sakanako Mankomunitatea)
Izarbeibarra
“1.500 familias se apuntan al uso del quinto contenedor en Valdizarbe” (Diario de Navarra)
Goierri-Sasieta
“Zegama y Olaberria logran mediante contenedores igualar la recogida selectiva del PaP” (Diario Vasco)
Donostia
“Beste hiru auzotan konposta egiteko aukera izango da” (Donostiako Udala)
Pasaia
“Hondakin biltzaileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean” (Hitza)
“Izaskun Gómez (PSE-EE): ‘Implantar el quinto contenedor en Pasaia será más barato que el puerta a puerta‘” (Diario Vasco)
Olazti
“Desconocidos queman una caseta del ‘puerta a puerta’ en Olazti” (RRR Compañia)
Iruñea
“Konposta ateratzea / Extracción de compost en Sanduzelai” (RRR Compañia)
Espainiako Estatua
“El PSOE contra la incineración y a favor del PaP….en Tenerife” (Eguzki)
Europa
“Prelog: First Zero Waste in Croatia!” (Friends of the Earth Croatia)
“Pope Francis Embraces Zero Waste” (Zero Waste Europe)
“Norway firm’s waste export was radioactive” (The Local)
Asia
“Hong Kong: Zero Waste Success” (Ecozine)
Konpostatzea
“Konpostajea nekazaritzaren erreskatean” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Birziklatzea
“Las tasas de reciclaje de Europa están basadas en una metodología “defectuosa” (Ciencias Ambientales)
Olaztin hondakinak erretzeko baimena ezabatzea eskatu du Sustrai Erakuntzak
2015-06-25 // Errausketa, Nafarroa, Plangintza, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Errausketaren aurkako protesta 2012ko abenduan Altsasun. (Argazkia: Olaztin Errausketarik Ez)
[Pello Zubiria Kamino] Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio iraungitu eta baliogabetzat jo dezala Olaztin Portland-Valderribas korporazioak daukan porlan fabrikan etxeetako hondakinak kiskaltzeko ingurumen baimena. Une honetan egoera kontraesankor batean bizi da Nafarroa hondakinen kudeaketari dagokionez: Auzitegi Gorenak ez-legezkotzat jo zuen gobernuaren hondakin plan nagusia eta plan berria errotik idazten hasi direnen bitartean Nafarroako enpresa batek hondakinak erretzeko baimena dauka.
Sustrai Erakuntzako Martin Zelaia joan den otsailean Sakanako mankomunitatearen arduradunen erdian prentsari azaltzen Nafarroako Hondakin Plan Nagusia Auzitegi Gorenak ezabatu egin zuela. (Argazkia: Guaixe)
Hondakinez hitz egiteko autoritate berezia dauka Sustrai Erakuntzak, bere laguntza juridikoarekin lortu baitu Sakanako Mankomunitateak Madrilgo Auzitegi Gorenean atzera botatzea gobernuaren hondakin plan nagusia. Plan honek aurreikusten zuen foru komunitateko hondakinetako asko errauste planta batean kiskaltzea, baina zehaztu gabe instalazioa ez nolakoa izango zen eta ez non kokatuko zen. Gero, ziurrenik krisi ekonomikoak proiektuaren bideragarritasunik eza are nabarmenago bistaratu zuelako, Iruñeko exekutiboak baztertu zuen hondakinentzako errauskailu berezi bat eraikitzea eta hobetsi zuen tratua egitea Portland-Valderribasekin, 2013an berari emanez errausketarako baimena.
Guaixe aldizkariak hau dio Sustrai elkartearen agerraldiaren kronikan: “Sustrai Erakuntzatik azaldu dutenez, plan berrian errauskailua eta errausketa baztertu egin dira. ‘Baina hiri hondakin solidoak Olatzagutiko porlandegian errausteko aukera mantentzen dela ikusten dugu’. Bestalde, jakinarazi dute biharko [ekainaren 25eko] bilerarako txostenean Nafarroako Gobernuak hiri hondakin solidoen errefusarekin Hondakinetatik Eratorritako Erregaiak egiteari lehentasuna ematen diola. ‘Hondakinak erregai gisa mozorrotzen dituzte eta horrek errausketarako atzeko atea zabaltzen du. Hitzak aldatuta ere, dena gauza bera da, ingurumenaren eta osasunaren kaltetan hondakinak erretzea’, salatu du fundazioak, Greenpeacerekin bat eginez. ”
Albistea beste hedabideetan:
“Porlandegian hondakinak erretzeko baimenaren baliogabetzea eskatu dute” (Guaixe)
“Sustrai pide que se declare caducado el permiso de incineración de Portland” (Gara)
Hazparnen protesta ekintzak Hazketa zabortegia betirako ixteko eskatuz
2015-06-24 // Iparraldea, Zabortegia // Iruzkinik ez
Hazketa ixtea eskatzeko ekintza ekainaren 5ean Hazparnen. (Argazkia: Kazeta.info)
[Pello Zubiria Kamino] Lapurdiko Hazparnen hainbat herritarrek segitzen du mobilizatzen bertan aurten itxi behar zuten Hazketa zabortegiaren kontra. Hazketa2010 elkarteak blogean biltzen ditu antolatutako mobilizazio eta beste ekintzen berriak.
Gauza da Iparraldeko herri gehientsuenen hondakinak kudeatzen dituen Bil ta Garbi partzuergoak erabaki duela hogei urte gehiagorako luzatzea Hazparneko lurretan den hondakindegia, gainera oraingo eremua bi halako handituz. Legeak ematen dion babesa baliatuz, Bil ta Garbik bertako udalaren iritziaren kontra urte beterako luzatu du zabortegiaren bizia. Hazparneko herriko etxea Hazketa handitu eta luzatzearen kontra azaldu da.
Hazketa 2010eko boluntarioak zabortegiaren ataria kontrolatzen. (Argazkia: Kazeta.info)
Maiatzaren 29an berrehun lagunetik gora bildu ziren Hazparneko plazan Hazketa 2010ek deiturik. Hain zuzen data horretan, maiatzaren 29an amaitzen zen zabortegiaren 20 urteko kontratua. Arratsaldeko seietan bildu zen jendea. Diote Hazketa 2010ekoek beren blogean: “Normalki, tenore hortan, SITAren kontratua bukatzen zen eta guneak hetsi beharko zuen, Bil Ta Garbiko hautetsien jukutriaz eta prefetaren aginduz, Hazketako eremua urte batez bederen oraino zikindua eta usteldua izanen da. Elkarteak herritarrak informatu ditu aperitifa baten aitzakian”.
Ekainaren 5ean egin dute kaleko beste protesta bat “2015ean, Hazketa hets edo geroa hits!!” esaldia osatuz. Aurretik ekintza gehiago burutuak dituzte. Maiatzaren 4an herritarrok kontrolatu zituzten Hazketara zaborrak zekartzaten kamioiak eta jendarmeak aurkitu zituzten aurrez aurre; Hazketa 2010ek salatu zuen Hazparnera egun hartan iritsitako sei kamioietatik bakarrak betetzen zituela arau guztiak eta 4 kamioik Bil ta Garbiri dagokion lurraldez kanpotik zetozela.
Frantzisko aita santua Zero Zabor eta ekonomia zirkularraren alde
2015-06-21 // Aurkezpenak, Etika, Gizarte eragileak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Jorge Mario Bergoglio kartoneroei meza ematen (ikusi aldarearen aurrean hondakinak biltzeko zaku handia) Argentinan apezpiku zelarik. (Argazkia: Cari Nazabal)
[Pello Zubiria Kamino] Jorge Mario Bergoglio katolikoen aita santu argentinarra Zero Zabor ereduaren alde mintzatu dela eta bere zoriona azaldu du Zero Waste Europe (ZWE) federazioak: “Pope Francis Embraces Zero Waste“. ZWEk balorazio hau egin du irakurri ostean Frantziskok argitaratu berri duen Laudato Si entziklika berria.
Entziklikak dioenez, “Lurra, gure etxea, gero eta gehiago ari gara bihurtzen zabortegi erraldoi bat (….) hau oso loturik dago zaborraren kulturari eta honen eraginez bazterrean lagata uzten dira gizakiak berak ere gauzak fite zabor bilakatzen direnean”. Aita santuak esan du ekosistema naturalek borobilean biltzen dituztela elikagaiak eta energia, baina gizakiek “oraindik ez dute lortu produkzioa eredu zirkular batean antolatzea etorkizuneko belaunaldi guztientzako baliabideak segurtatuz”. Horregatik dei egin du energi iturri ez berriztagarrien kontsumoa mugatzeko, kontsumo ereduak moderatzeko eta berrerabilpena eta birziklatzea handitzeko.
Entziklikak bereziki aipatzen ditu toxikoen garrantzia eta horiek gizakiaren osasunerako eta ingurumenerako dauzkaten arriskuak, eta klimaren aldaketa ere bai. Gaiotan Frantziskok azpimarratu du jende ahulenak direla ingurumen arazo gehienak pairatu behar dituztenak, eta horregatik ingurumen arazo izateaz gain justizia sozialeko arazo ere badirela.
ZWEren idatziak dio bukaeran: “ZWEk ongi etorria egiten dio Frantzisko aita santuaren entziklikari eta bere poza adierazten du gero eta zabalagoa delako hondakinak xahutzen dituzten gure gizarteak zero zabor gizarte bihurtzearen inguruko kontsentsua. Paul Connetek esan ohi duenez, ‘Jainkoak birziklatu egiten du, deabruak kiskali'”.
Argentinarra izanik, kaleetan hondakinak bildu, sailkatu eta birziklatzen dituzten jendeek oraindik indar eta mobilizazio ahalmen handia duten herrialdekoa, Jorge Mario Bergoglio lehen ere publikoki azaldu da hondakin gaiez zorrotz hitz egiten. 2013ko abenduaren 5ean Argentinatik iritsitako txatar biltzaileei egindako harreran baimena eman zien bideo hau grabatu eta zabaltzeko: “Mensaje del Papa Francisco para los Cartoneros y Recicladores del Mundo“. Baietz, Frantzisko Zero Zabor.
Europako Zero Waste mugimenduak biltzarra burutu du Bulgariako Sofian
2015-06-16 // Ekitaldia, Europa // Iruzkinik ez
Zero Waste Europek Sofian antolatu biltzarreko antolatzaile eta hizlariak azken egunean argazkirako prest. (Argazkia: Zero Waste Europe)
[Pello Zubiria Kamino] Ekainaren 5etik 7rako asteburuan Europako Zero Zabor mugimenduaren (Zero Waste Europe) dozenaka boluntario eta aditu bildu dira Bulgariako Sofia hiriburuan urteroko biltzarra egiteko. Ekitaldiaren antolatzailea Za Zemiata izan da, Bulgariako Zero Zabor taldea.
Zero Waste Europek jardunaldien kronika eskaini du honakoan: “Inspiring and powerful Zero Waste Gathering in Sofia“. Bertan kontatu duenez, Ivelina Vasileva Bulgariako Ingurumen eta Uraren ministroak egin zuen irekierako hitzaldia. Euskal Herria ondo ezagutzen duten beste bi kidek erantzun zioten: Enzo Favoino ZWEren batzorde zientifikoko buruak eta Joan Marc Simon ZWEren zuzendari orokorrak.
Sofian zehaztasunez aztertu dituzte Zero Zabor estrategian Europan une honetan aitzindariak diren bi eredu: Europako lehenbiziko Zero Zabor hiriburua den Ljubljiana eta eskualde mailan gainerako mankomunitate eta herri elkargoei Italiatik eredua eskaintzen dien Contarina.
Alodia Pérez, Amigos de la Tierra elkarteko kidea, ZWEren biltzarreko larunbateko gai ordena aurkezten. (Argazkia: Zero Waste Europe)
Esperientzia gehiago aurkeztu zen biltzarrean. Bulgarian baserritarren egituretan hondakin organikoekin konposta egiteko antolatu duten Wastenomo projektua. Frantziako estatuan duela urte bete hasirik abiadura handia hartzen ari den Zero Waste France. Katalunian Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsable erabilitako ontziak berreskuratzeko lantzen ari den estrategia. Hungarian Humusz burutzen ari dena. Edo Bulgarian bertan auzolaneko konpostgintza sustatzen duen elkartea.
Larunbat eta igande goiza ZWE federazioko kideek erabili zituzten urteko balantzeak egin eta aurrerako urratsak eztabaidatzen, lehenik taldeka eta gero osoko bilkuran. Aurreko biltzarra Parisen burutu zuen ZWEk, ARGIAk ezagutarazi zuenez. Euskal Herritik Zero Zabor IBE da Europako federazioaren kide. Zerrenda honetan ageri dira Zero Waste Europe sarea osatzen duten taldeak.