Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Sakanako Olaztin hondakinen larrialdigunea erre dute
2015-06-15 // Atez atekoa, Sabotajea // Iruzkinik ez
Olaztin ekainaren 14ko gauean erretako larrialdigunea. (Argazkia: Sakanako Mankomunitatea)
Sakanako Mankomunitateak Twitterrez jakinarazi duenez, ezezagunek erasotu eta erre egin dute Olaztin hondakinen gaikako bilketan larrialdietarako erabiltzen den etxola. Nafarroako eskualde horretako herri gehienetan bezala (bailararen biztanleen erdia) Atez Ateko sisteman biltzen dira etxeetako hondakinak. Olaztin dauka bere fabrika Cementos Portland Valderribasek, Nafarroako hondakinak kiskaltzeko asmoa eta baimenak dituenak.
Erasoa gertatu da Olaztiko udalean EHBilduko Gurutze Rodriguez Armendarizek alkateza hartu eta biharamunean. Guaixe aldizkariak bere garaian jakinarazi zuenez, azken hauteskundeotan EHBilduk zinegotzi batez sendotu du bere nagusitasuna sei zinegotzirekin; bi zinegotzi dauzka UPNk eta bakarra PSNk.
Sakanako Mankomunitatean kudeatzailea den Adolfo Araizek (EHBilduko zerrendaburua Nafarroako Parlamenturako) Twitterren honela komentatu du: “Olaztiko atez ateko larrialdi gunea erre egin dute bart. Batzuk ez dituzte hauteskundeko emaitzak onartu” eta “Olaztin batzuk hondakinak erre besterik ez dute nahi, berdin errauste plantan, porlandegian edo larrialdi gunean”.
Albiste bilduma, ekainak 08 – 14
2015-06-13 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Larunbatean, ekainak 13, Donostian, errausketaren aurkako pitada masiboa!! Etor zaitez!!” (Zero Zabor IBE)
“Erraustegiaren aurkako “pitada”” (ARGIA)
“Errauste plantaren aurkako ekintza egin dute gaur herritar batzuk” (Noaua)
“[Oarsoaldean] El ‘puerta a puerta’ resiste solo en Oiartzun” (Noticias de Gipuzkoa)
“‘Gipuzkoako Konposta’ Bioterran erakusgai, Ekogunearen eskutik” (GHK)
“El Gobierno Vasco y el GBB elaboran un plan extraordinario ante el problema de la basura” (Diario Vasco)
Araba
“Gardelegi edo Jundiz baino, konposta / Antes que Gardelegui o Jundiz, mejor compostamos” (Gasteiz Zero Zabor)
“Koadrilek Gasteizko udalarekin izandako gatazkaren harira tokiko konpostajearen alde agertu da Zero Zabor” (Aiaraldea)
“Zero Zabor exige que la separación orgánica se extienda a toda Álava“, “El ayuntamiento de Vitoria descarga cada día 20 toneladas de basura sin separar en Gardelegi” (Noticias de Alava)
“Zaborraren sorginkeria” (Hirinet)
San Markos
“Denis Itxasok San Marko Mankomunitatean atez atekoa kentzea bere kabuz erabaki nahi izan du” (Oiartzungo Udala)
“Itxasok bere kabuz atez atekoa eten nahi izana salatu dute” (Gara)
“EH Bildu acusa a Itxaso de saltarse las leyes en Pasaia” (Noticias de Gipuzkoa)
Sakana
“Sakanako konposta opari” (Sakanako Mankomunitatea)
Tolosa
“Tolosako Laskorain Ikastola, eredugarri” (Ataria)
Aretxabaleta
“El PNV anuncia una consulta sobre el PaP en Aretxabaleta” (Diario Vasco)
Pasaia
“Hondakin biltzaileek elkarretaratzea deitu dute” (Hitza)
“«Hay quien estaba de acuerdo con el puerta a puerta y quien no»” (Diario Vasco)
“Pasaiako udaleko LAB sindikatua ren adierazpena hondakin bilketaren inguruan. Kaleratzeak eta pribatizaziorik ez” (LAB Twitter bidez)
Oñati
“Greenpeaceren txostena txalotu du Zero Zaborrek” (Goiena)
Arrasate
“Hondakinen Mahaia: “Zorionak arrasatearrei, bilketa selektibo maila %70etik gorakoa izatea lortu dugu-eta”” (Goiena)
“Los contenedores arrojan una tasa de reciclaje del 78 por ciento” (Diario Vasco)
Espainiako Estatua
“Detienen a cinco personas en Cartagena por el vertido de 1.000 toneladas de residuos tóxicos” (La Sexta)
“Cobraban dinero por gestionar residuos tóxicos, pero los enterraban o tiraban al mar” (Diario.es)
“Befesa niega su relación con el enterramiento irregular de residuos tóxicos” (Efe)
“ANSE pide la clausura del vertedero de residuos de Befesa en el Valle de Escombreras” (Murcia.com)
“El cártel de la basura” (Jose F. Leal, El Mundo)
Europa
“El camino ejemplar de Liubliana hacia el residuo cero” (Residuos Profesional)
“Stop the Poolbeg/Dublin toxic incinerator” (Change org)
Asia
“Delhi’s Saraswati Vihar residents come forward to create zero waste zone” (Political Mirror)
Larunbatean protestak Donostian errauskailuaren eta AHTaren kontra
2015-06-10 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Bi protesta burutuko dira bata bestearen ondotik larunbat arratsaldean Donostian, biak ere “alferrikako makro-azpiegiturak” izendatu direnen kontra. 17:00etan errauskailua salatuko dute txistuka eta 17:30etan Abiadura Handiko Trena.
Aspalditik iragarrita zegoen AHT Gelditu! elkarlanak azpiegitura erraldoi horren burugabekeria salatzen duten alderdi, sindikatu, mugimendu eta talde ugarirekin batera ekainaren 13rako deitu manifestazioa.
Deialdian zioten, besteren artean: “Estrategikotzat saldu nahi izan diguten proiektu honi errealitatea gailendu zaio. Eraikuntza lanek ekarri behar omen zuen bultzada ekonomiko handia ez du inork ere ikusi, hango eta hemengo alderdi politikoetako lagun minak diren eraikuntza enpresario handiek izan ezik, poltsikoak ondo bete dituztenak, gero eta maizago azaleratzen diren ustelkeria kasuak lekuko. Prekarietatea eta lan istripuak AHTko lanetan ari diren langileen eguneroko ogia dira, beraietako gehienak azpikontraten eskuetan harrapatuta, lan eta segurtasun baldintza negargarrietan, honez gero 7 hildako eragin dituztenak”.
Egun berean, ordu erdi lehenago, “Inposatu nahi diguten errauskailuaren kontrako ‘pitada masiboa'” antolatu dute Zero Zabor IBEk, Eguzkik eta Errausketaren Kontrako Koordinadorak. Antolatzaileek salatu dutenez, “Hurrengo lau urteotarako Gipuzkoako erakunde nagusien gidaritza hartuko dutenek, karramarroak bezala atzera egiteko asmoa azaldu dute. Zero zabor bidea utzi eta, zabor poltsa ipar hartuta, errausketaren bideari ekiteko mehatxu egin dute. Gure osasuna, ingurumena eta dirua jokoan dago. Badugu protestarako motiborik, badugu txistualdi edo pitada bat egiteko arrazoirik”.
Zero Zabor IBEtik deitu dute bi ekitaldietan parte hartzera: “Egun berean eta errausketaren aurkako pitada masiboaren gunetik 50 metrotara AHT gelidtu orain lelopean nazio manifestazioa deitua dago 17:30ean. Manifestazio honen zioak badu hondakinen kudeaketarekin zer ikusirik. Errauste plantekin gertatzen den antzera, enpresa lobby handien interesak daude makroproiektu honen atzean eta herritarren diru eta ingurumenaren kontura atera nahi dituzte proiektuok aurrera handi-mandien morroiek”.
Iruñean hondakin elektronikoak birziklatzeko tailerrak
2015-06-09 // Berrerabilpena, Birziklajea, Elektronika // Iruzkinik ez
Iruñean egunotan, ekainaren 9 eta 10ean, burutzen ari dira tresna elektroniko zaharkituen hondakinak berrerabili eta birziklatzen ikasteko egunak. Antolatzaileak dira European Recycling Platform (ERP), Asociación De Educación Ambiental y del Consumidor (ADEAC) eta Basurama kolektiboa. Atelierrak San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan ari dira burutzen “¿Te suenan los RAEE?” goiburuarekin.
Bazter utzitako tresna elektronikoekin musika tresna eta jostailuak egiten irakasten dute jardunaldiotan. Baita, gazte eta helduentzako, aisialdirako aparailuak sortzen ere. Atelierrok haurrez gain helduak ere ohartarazi nahi dituztenez birziklatzearen garrantziaz, Nafarroako bi unibertsitateetan -pribatuan eta publikoan- tresna elektroniko baztertuak lagatzeko biltegiak ipini dituzte.
Nafarroan eztabaidatzen hasi dira 2015-2025erako hondakin plan nagusia
2015-06-07 // Plangintza // Iruzkinik ez
Hondakin organikoarentzako edukiontzia Iruñeko karrikan. (Argazkia: Iruñerriko Mankomunitatea)
Maiatzaren 26an abiatu da Nafarroan 2015-2025erako hondakinen plan nagusi berria idazteko prozesua, irailaren 30ean bukatuko dena. Hiri hondakinentzako plan hau (etxebizitzetan eta komertzioetan sortzen direnak biltzen ditu) garatuko omen da honako helburuen inguruan: hondakinen prebentzioa, organikoaren bilketa bereizitua, eta errefusaren bilketa eta tratamendua.
Orain arteko bilkuretan landu dituzte planaren helburuak eta prebentzioa. Ekainaren 11erako iragarri da organikoaren kudeaketaren azterketa eta 25erako errefusarena. Oporretan prozesua etenik, irailerako utzi dira azpiegiturak eta hondakin industrialak.
Nafarroan hondakinen plan nagusi berria hutsetik abiatu behar izan du Foru Gobernuak, Sakanak auzitegietara eramanik epaileek baliogabe utzi zutelako.
Albistearen oihartzunak:
“El Plan de Gestión de Residuos 2015-2025, abierto a debate público” (Noticias de Navarra)
“El Gobierno foral abre un período de debate público para elaborar el Plan de Gestión de Residuos 2015-2025” (Diario de Navarra)
Albiste bilduma, ekainak 01 – 07
2015-06-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Hego Euskal Herria
“Atez ateko hondakinen bilketa txalotu du Greenpeacek” (Berria)
“La refinería de Muskiz lidera los puntos negros medioambientales de Hego Euskal Herria” (Naiz-Gara)
“Los 18 ‘puntos negros’ del medio ambiente en Euskadi, según Greenpeace” (EITB)
“Radiografía social del medio ambiente en España“ (Greenpeace)
Ipar Euskal Herria
“Hondarreko hondarkinak” (Hitza)
Gipuzkoa
“Entrevista a Mikel Ikatzategi, Zero Zabor IBE” (Info7)
“Olano jauna: errauskailua, inposaketa ala herri kontsulta?” (Joxe Iriarte ‘Bikila”, Alternatiba)
Nafarroa
“El Plan de Gestión de Residuos 2015-2025, abierto a debate público” (RRR Compañia)
Debagoiena
“Formazio saioak, etxean konposta egiten duten herritarrei aholku zehatzak emateko” (Goiena)
Tolosaldea
“234 kilo errefus uzten ditu urtean Tolosaldeko biztanle bakoitzak” (Ataria)
Eskoriatza
“Hiri hondakinen gaineko herri galdeketa egingo du EAJk Eskoriatzan” (Goiena)
“EAJ-PNV «se realizará una consulta popular sobre el PaP»” (Diario Vasco)
Pasaia
“«El puerta a puerta desaparecerá de Pasaia de forma inminente»“, “Pasaia será el primer municipio en suprimir el PaP” (Diario Vasco)
Bergara
“Jaione Isazelaia: “Hondakinen gaia maisuki erabili du EAJk herritarrak aurka mobilizatzeko”” (Goiena)
“Bergarako EAJ: “Garbi daukagu %60ko gaikako bilketa gainditzearena”” (Goiena)
Ordizia
“Hondakin gutxiago sortzeko kanpaina hasi dute Ordiziako merkatariek” (Hitza)
Errenteria
“Dendartean eta denon artean Zero Zabor Errenterian” (Errenkoalde, Facebook bidez)
Europa
“New case study: The story of Ljubljana, first Zero Waste capital in Europe!” (Zero Waste Europe)
“La Comisión Europea busca propuestas para avanzar hacia una economía circular” (RRR Compañia)
“Stop the East Belfast Incinerator” (Change.org)
Hondakin meatzaritza
“La minería de vertedero, nueva estrategia de futuro complementaria al reciclaje de residuos electrónicos en origen” (Ignasi Puig Ventosa, Residuos Profesional)
Errauskailuen eskoriak desagerrarazten Suediako gobernua maisu (bideoa)
2015-06-03 // Errausketa, Errefusa, Europa, Kutsadura // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zer moduz hondakinen errausketa Suedian? Primeran, eredugarriak dira suediarrak munduarentzako, haien gobernuak zabaldu duen bideoari kasu egitekotan: “Importing garbage for energy is good business for Sweden” (Zaborrak energiatarako inportatzea negozio ona da Suediarentzat).
Dio Estokolmoko gobernuak: “Denok sortzen dugu zaborra eta horretan suediarrak ez dira ezberdinak. Baina ezohiko zerbait egiten dute. Suediak bere hondakinak hain era eraginkorrean birziklatzen eta kudeatzen dituenez, %1 baizik ez doa zabortegietara. Baina are interesgarriagoa dena, nahiz eta hein batean eztabaida eragin, Suediak birziklatzen dituen hiri hondakinak adina erretzen dituela, bi milioi tona inguru, energia bihurtzeko. Baina hondakin kopuru handi horiek eta guzti, herrialdeak dauzkan 32 errauskailuek [Waste-to Energy incineration plants, jatorrizko ingelesez] are gehiago kudeatu dezaketela. Eta Suedia urri dabilenez bere hondakin propioen kopuruarekin, zaborretan itota dagoen gainerako Europari zerbitzu bat eskaintzen dio: beste herrialdeetan soberan daukaten zaborra inportatzea”.
800.000 tona inguru inportatzen ditu Suediak bere errauskailuetan kiskaltzeko. Bideoan ikusiko dituzu Britainia Handitik ekarritako hondakin pakete handiak. Teknikariek kontatzen dute material oso ona dela kiskaltzeko, petrolioa bera baino hobea. Eta horrela, munduari sobratzen zaion zaborra ekarrita Suediak erregai oso merkea eskuratzen du bere etxebizitzak berotzeko. Ingurumenarentzako ere oso mesedegarria, zabortegiek dauzkaten kalteen (gas metanoa eta abar) alderatuta.
Negozio borobila Suediako 32 errauskailuena… zenbait xehetasun aipatu gabe ezkutatzekotan. Alde batetik, benetako prezioak: errauskailuen kudeatzaileek harro erakusten dituzten inportazioko hondakin ustez merke horien prezioetan aitortu gabe doazen koste ezkutuak. Bestetik… zer egiten duen Suediak errausketak tona bat zabor kiskalita sortzen dituen 250-300 kilo errauts eta eskoriekin. Bideoan dioen moduan “%1 baizik ez doa zabortegietara”?
Ez da kasualitatea propaganda Suediako gobernuak sare sozialetatik zabaldu izana justu munduak Langøya uhartearen irudiak ezagutu dituenean. Suediak inport-export egiten du hondakinekin. Europatik kiskaltzeko ekarri, kiskalitako errautsak Norvegiari oparitu. Suedian bertan inork nahi ez dituelako.
Langoya uhartea Osloko fiordoaren sarreran, Suediako errauskailuen azken hobi. (Argazkia: Noah)
2014ko datu nagusia: errefus kiloak pertsona/urteko Gipuzkoako herrietan
2015-05-31 // Errefusa, Estatistika // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zer moduz kudeatu ditu bere hondakinak Gipuzkoako herri bakoitzak 2014an? Emaitzak epaitzerakoan sarritan aipatzen da herriek gaikako bilketan lortu duten tasa, %ekoetan adierazia. Gipuzkoak 2016rako %60ra iristea dauka helburu. Atez Atekoan ari diren askok gainditu dute %80a. Baina hori baino datu esanguratsuagoa da bakoitzak lagatzen duen azken errefusarena: biztanleko eta urteko herri batek uzten duen errefus kilo kopurua. Hau da tratatzeko arazotsu eta garestiena, hauxe da murriztu behar dena.
Erakundeen informazioak bilduta, hemen eskaintzen dugu Gipuzkoako herriek 2014an eman duten uzta. Herri guztiak dauden arren zerrendatuta, ez ditugu denen datuak lortu. Gipuzkoa osorik hartuta, 2014an gipuzkoar bakoitzak 232 kilo errefus entregatu ditu. Mankomunitateka txapeldunak dira Debagoienekoak (144 kilo biztanle/urte) eta Sasieta (163). Azken-putz ibili da Txingudi 353 kilorekin. Tartean datoz: Urola Kosta (288), San Marko (266), Debabarrena (243), Tolosaldea (234) eta Urola Erdia (210).
Datu hau da funtsezkoa ezagutzeko herri edo mankomunitate bakoitzak lortzen duen eraginkortasun maila, eta horrek komunitate osoari sortzen dizkion gastu eta inbertsio beharrak neurtzeko ere bai. Gipuzkoako 714.000 biztanleek 2014an 102.816 tona sortuko zuketen, baldin eta funtzionatu balute Debagoienen eraginkortasunez. Txingudikoek bezala eginez gero, 252.000 tona. Herrien mailara jaitsita, Hernaniren (57 kilo) emaitzak orokortuz gero Gipuzkoa osoak sortuko zituen 40.693.
Errefusaren kiloak biztanle eta urteko
Udalerriak
Hondakin Mankomunitateak
Birziklapen tasa
Udalerriak
Hondakin Mankomunitateak
Hauteskudeak eta hondakinak: soziologoen azterketaren zain
2015-05-28 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
[Pello Zubiria Kamino] Hauteskundeen biharamunean, Efe agentziak bere analisia eskaini zuen: “Los votos que la basura ha removido en Gipuzkoa“. Errausketaren propaganda disimulurik gabe egiten duen Diario Vascok laburbildu zuen gero hedabide guztiek zabaldu duten egia: “Bildu no instaló el PaP en Azpeitia y mantiene la alcaldía. Azkoitia lo implanta y gana el PNV“. Diario Vascok eta oro har Vocento taldeak, bere salmenta gora-behera, markatzen baitute Hego Euskal Herriko informazioaren agenda, errauskailua gelditzea agindu zuen indar politikoaren hautetsi eta boto-emaile askok ere barneratu dute hondakinekin urrunegi azkarregi joan diren ideia.
Berriak bi artikulu interesgarri eman ditu gaiaz, oso ezberdinak, txit elkarren osagarriak. Idurre Eskisabelek “Zaborraren garrantziaz” mamitsua idatzi du: aitortzen du penatuta dagoela Gipuzkoako emaitzekin “baina ez sigla jakin batzuei maitasun handirik diedalako, baizik eta joko alderdikoiaz haratago batzuen garaipenaren oinarrian eta besteen porrotaren muinean bi jendarte ereduren arteko borroka gertatu dela sinetsita nagoelako; are, iruditzen zaidalako talka horretan galtzaile atera dela herritarron arduran, jendeon elkartasunean, bestearen onarpenean eta guztiaren erdigunean bizitza esanahi osoz jarriko lukeen politikaren ikuspegia”.
Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren ingurukoetan espezialista den Iñaki Petxarromanek datuekin matizatu ditu batzuetan eta gezurtatu bestetan EHBilduk Gipuzkoa Atez Atekoagatik galdu duela dioten iritziak. “Boto galera ate joka” osorik leitzea merezi du. EHBilduri analisia osatzeko puntuak eskainiz bukatu aurretik, azterketarako datu oso interesgarriak eskaini ditu Petxarromanek: “Hondakinen aferak boto batzuk uxatuko zituen hainbat herritan —Lezon, Pasaian, Ordizian, Villabonan eta Bergaran, kasurako— baina galera orokorra izan da ia herri guztietan, eta, oso nabaria, adibidez, atez atekoa ezarri ez duten Arrasaten eta Zarautzen, adibidez. Are gehiago, nola esplika daiteke EH Bilduk Bizkaian ere 15.000 boto galdu izana? Eta, kontrako bidean, nola ulertu koalizioak atez atekoa martxan jarri duen Nafarroako Sakanan erdietsitako emaitza ezin hobeak?”
Gaiak ziurrenik merezi du soziologoek sakonago aztertu eta osatzea. Haien lana ordezkatzeko pretentsiorik gabe okurritzen zait kontutan hartu beharko dituztela bai hondakinen gaian EHBilduko taldeek herri bakoitzean lau urteotan egindakoa eta bai EHBilduk gaur jasotzen duen eremu politikoak azken hamarkadetan herri horietako bakoitzean eskuratutako emaitzak, beren gora behera guztiekin.
Hondakinak ez diren faktoreak bilatu beharko dituzte, adibidez, ulertzeko herri-bikote hauen emaitzen arteko ezberdintasunak: Ibarra versus Tolosa, Beasain vs. Legorreta, Donostia vs. Orereta-Errenteria, Usurbil vs. Orio, Ordizia, Zarautz versus Getaria, Arrasate vs. Oñati, Urretxu vs Antzuola, Hernani vs. Urnieta…
[P.D.] Beste iritzi bat gai berari buruz:
Oier Arantzabal “EHBilduren gainbeherari begira” (Zuzeu)
Gasteizko udalak Gardelegiko hondakindegia handituko du
2015-05-25 // Errefusa, TMB // Iruzkinik ez
Kamioia zabor nahasiak lagatzen Gardelegiko hondakindegian. (Argazkia: eldiario.es)
Udal hauteskundeen bezperetan, Gasteizko udalak lehiaketa publikora atera ditu Gardelegiko hondakin biltegia zabaltzeko eta Europako arauetara egokitzeko obrak. El Correo egunkariak zabaldu duenez, udalak espero du obrak kostatuko diren 4,7 milioi euroen zati bat Europako funtsetatik estaltzea. Europak %80a arteko diru-laguntzak ematen dituela dio udalak. Horretatik eskuratuko denaren eta Arabako Diputazioak ematea espero den %20aren artekoa Gasteizko udalak jarri beharko du.
1975ean zabortegi moduan -zabor nahasiak biltzen baitzituen, eta hala jarraitzen du egunotan ere- zabaldurik, Europako arauetara egokitzeko hondakindegiak inpermeabilizatze eta bestelako doitze lanak behar ditu, Jundizen tratamendu mekaniko eta biologikoa egiten dituen TMB plantatik pasatako hondakinak errezibitzeko. Hala ere, oraindik 201ean TMBtik pasa gabeko zabor nahasiak ere biltzen ditu gaur Gardelegik, Berriak azaldu zuenez.