Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Albiste bilduma, maiatzak 17 – 24
2015-05-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Herria
“Gaikako bilketaren bilakaera Euskal Herrian 2008-2014” (Zero Zabor IBE)
Gipuzkoa
“Errauste plantaren proiektua berriz hasteko asmoa azaldu dute oposizioko alderdiek. Ahal Dugu-k ez du bazter uzten. EH Bilduk bereari eutsi nahi dio“, “Ahal Dugu-k errausketa arbuiatu eta gaikako bilketaren alde egin du” (Berria)
“Zero Zabor elkartea: Ainhoa Arrospide” (Euskal Irratiak)
Araba
“El vertedero de Gardélegui invertirá 4 millones de euros en una nueva ampliación” (El Correo)
Tolosaldea
“Tolosaldeko mankomunitatearen kudeaketaz” (Ataria)
Urola Kosta
“Zero Zabor elkarteak Urola Kostako mankomunitatearen birzikletze emaitzak ikertu eta ondorioak atera ditu” (Karkara)
San Markos
“San Marko Mankomunitatearen inguruko balantzea egin du Zero Zabor mugimenduak” (Noaua!)
Getxo
“Getxotar bakoitzak 357 kilo hondakin sortu zituen 2014an” (El Correo)
Suediako errauskailuen errautsak Norvegiako uhartean pilatzen
2015-05-22 // Errausketa, Europa, Kutsadura // Iruzkin bat
Langoya uhartea Osloko fiordoaren sarreran. (Argazkia: Noah)
[Pello Zubiria Kamino] Suedia izan daiteke NIMBYen (“kaka hori ez utzi nire atarian”, ingelesez) erresuma: hondakinak errausten dituzte baina errauskailuen tximinietako filtroetan geratzen diren errautsak uzteko baimena emango duen herri bakar bat ez dute aurkitu Suedia osoan. Horregatik ari dira pilatzen Langøya uhartean… Norvegiari oparituta. Sputnik News guneak eman du albistea: “Sweden Piles Up Toxic Ash on Norway Island“.
Ekologista norvegiarrek salatu dute suediarren merkantzia pozoitsu hori ari direla lagatzen Oslo hiriburuaren fiordoaren atarian. Noah izeneko konpainiak hartu du beretzat Langøya uharte txikia eta Suediako errauskailuek ekoiztutako errauts oso toxikoak bertako harriz egindako porlanetan nahastu, solidotu eta lagatzen ditu bertan.
Langøya uhartea errautsak bilatzeko harrobi erraldoi bihurturik. (Argazkia: Espen Braata)
Norvegiarrak kexu dira beren lur eta urak kutsa ditzaketen furanoz, dioxinaz eta hainbat metal astunez betetako errautsongatik. Orain artean milioi erdi tona metatu omen dute suediarrek Langøyan. Horiek pilatzeko egin beharreko lanek hainbat leherketa ere eragin omen dituzte, inguruetatik entzun direnak”.
Pozoiez hitz egitean broma zilegi bada, Bizkaiaren inguruko lurraldeek ez daukate kezkatu beharrik. Bizkaiko Zabalgarbiko ez bakarrik eskoriak, ezta errautsak ere ez dauzkate zertan eramanik inguruko uharte batera: Eguzkik salatu zuenez, Artigasen zabaldu duten bigarren zabortegian pilatuko dituzte Zabalgarbi errauskailuarenak.
Bolivian Atez Atekoa ezartzen hasi dira Kataluniako Generalitateak lagunduta
2015-05-20 // Amerika, Atez atekoa, Konpostaketa // Iruzkinik ez
Tiquipayan herritarrei materialak banatzen hondakinak Atez Ate biltzeko. (Argazkia: Noticias Ambientales de Cochabamba)
[Pello Zubiria Kamino] Boliviako Tiquipaya herrian maiatzaren 14an hasi dira hondakinak bereizirik Atez Ate biltzen, bertako agintarien (Boliviako gobernua barne) eta Kataluniako Generalitatearen Agència Catalana de Residus erakundearen elkarlanez bultzata. Sistema berria abian jartzeko ekitaldian, Boliviako Ingurumenaren eta Uraren ministroak adierazi zuen gobernuaren erabakia dela Tiquipaya izatea herrialde osoaren eredu hondakinak murriztu eta hobeto kudeatzeko ahaleginean.
Joan den irailean blog honek argitaratu zuenez, katalanak Boliviako udalei laguntzen ari zaizkie Atez Atekoa ezartzen. Associació de Municipis Catalans per a la Recollida Porta a Porta (AMCRPP) udal elkargoa laguntzen ari zaio Boliviako Valle Altoko mankomunitateari hondakinen kudeaketa berria ezartzen. Bartzelonako Diputazioak diruz lagundu du proiektua eta Agència Catalana de Residus (ACR) operazioaren barne dago. Atez Atekoan ari diren herrien elkargoko lehendakari izandako Josep Maria Tost (CiU) da ACRren lehendakaria.
Egun berean Tiquipayan hondakin organikoa konpost bihurtzeko planta ere inauguratu zuen ministroak. Zazpi urtez aritu dira udal hartan konposta modu artisanalean egiten katalanen laguntzaz eta orain egunean zortzi tona konpostatzeko gai den planta berria eraiki dute, langiletzat soilik emakumeak enplegatuta gainera.
Kataluniako eta Boliviako teknikari eta langileak Tiquipayan, elkarlanezko bilkura tekniko batean (Argazkia: portaaporta.cat)
Peter Fink arkitektoak Osinbeltz berreskuratzeko gakoak azaldu ditu
2015-05-17 // Errefusa, Osinbeltz // Iruzkinik ez
Peter Fink Osinbeltzeko harrobiaren barruan. (Argazkia: Dani Blanco)
[Itsaso Zubiria Etxeberria] Zestoako Osinbeltz harrobia berreskuratzeko proiektuaren diseinatzailea da Peter Fink (Londres, 1948). Paisaiaren arkitektoa eta ingurumen diseinatzailea da, eta antzeko lanetan aritua bezain aditua.
Gipuzkoako hondakinak tratatzeko Zubietan eraiki asmo den TMB plantatik ateratako materia inertizatua biltzeko gordetegiaren proiektua Zestoako Osinbeltz harrobian egiteko aukera dago. Horrela aurkeztu zuten Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014ko azaroan. Proiektua Zestoan egiteko erabakia herritarren esku utzi dute eta galdeketa egingo da, baina bitarte horretan parte-hartze prozesu bat jarri dute martxan, zestoarren esku ahalik eta informazio gehien jartzeko ahaleginetan. Fase honetarako gonbidatu dute Peter Fink. Hamar bat egun pasa ditu Urola Kostan Osinbeltz koloreztatuko duen diseinatzaileak, eta tarte txiki bat hartu du ikusi eta aditu duenaz hausnarketa gurekin partekatzeko.
(Elkarrizketa osoa irakurri hemen).
Albiste bilduma, maiatzak 11 – 17
2015-05-16 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Euskal Herria
“Talaiatik: Eredu talka hondakinen kudeaketan” (Info7)
Gipuzkoa
“[Piotr Barczak] Errefusa gutxitzeko pizgarriak ezabatzen ditu errausketak” (Berria), “La incineración elimina los incentivos para la reducción del rechazo” (GHK)
“Zubietako TMB plantak nazioarteko onespena jaso du Hannoverren” (GHK)
Bizkaia
“Bizkaiak hondakinak eramaten ditu Funesera” (Oñati Zero Zabor)
Iparraldea
“Bil ta Garbi: 2020ra bitarteko erronkak finkaturik” (Kazeta eus)
Nerbioi-Ibaizabal
“Hondakin bilketaren 2014ko balantzea” (Udaltalde 21)
Leitzaldea
“Eskualdeko herritarren ia %30ek biohondakinak konpostatzen ditu” (Mendialdea Mankomunitatea)
Donostia
Ernesto Gasco (PSE) hondakinak Bilbora erraustera eramatea proposatzen (25 Geltokia)
“Konpostaren festa” (Donostiako Udala)
“‘Joko garbia’ app berria” (Donostiako Udala)
Hernani
“Puntu garbiak jarri ditu Hernaniko Udalak herrian zehar” (Hernanin Zero Zabor)
Irun
“Recogida de residuos indignante en Irun” (Irun Denuncias)
Elgeta
“Hondakinen sailkapen tasa gora doa Elgetan; martxoan %80,11 sailkatu dute herritarrek” (Goiena)
Bergara
“Bergara Garbiak bosgarren edukiontziaren aldeko alderdientzat eskatu du botoa” (Goiena)
Bilbo
“Bilbon konposta egin ezinda” (Zero Zabor IBE)
Hazparne
“Soirée Cine-Debat: Super Trash” (Hazketa 2010)
Gasteiz
““Vitoria recicla solo el 23 por ciento de sus residuos cuando podría…” (Cadena SER)
Katalunia
“Entre el sueño de un mundo sin basura y la realidad de una lucha diaria” (El Pais)
Espainiako Estatua
“Pérdida de expectativa de vida en el entorno de Lafarge Cementos de Villaluenga” (El Porvenir)
Kutsadura
“Plastic Microbeads: They’re Bad (and Gross). But Together We Can Stop Them“, “Plastic Microbeads: Ban The Bead!” (The Story of Stuff)
#KeepCleanAndRun, hondakinez ohartarazteko korrikaldia Italian
2015-05-14 // Ekitaldia, Europa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Roberto Cavallo eta Oliviero Alotto maiatzaren 13ko etaparen amaieran. (Argazkia: Anvi.info)
[Pello Zubiria Kamino] Maiatzaren 8an Aostan abiaturik, 400 kilometro lasterka egin ostean 16an bukatuko da Ventimiglian ingelesez #KeepCleanAndRun eta italieraz #pulisciecorri bataiatu duten korrikaldia. Euskararaz Garbi Atxiki eta Korri emango lukeen goiburupean, ekitaldiarekin aldarrikatzen dute gizakiok hain kopuru izugarrietan sortzen ditugun hondakinak prebenitzea eta alde guztietan, itsasoan oso nabarmen, metatzen ari garen kutsaduraz ohartaraztea.
Maiatzaren 11n Aviglanan helmuga inguruan bildutako zaborrak jendeaurrean aztertzen. (Argazkia: Anvi.info)
Bi korrikalari ari dira ekomaratoi honen bederatzi etapetan lasterka. Bata Oliviero Alotto lasterkari ezaguna, Torino hiriko Terra del Fuoco elkartearen lehendakaria; elkarte horrek antolatzen du Treno della Memoria, Torino aldean II. Mundu Gerran gertatu zirenen oroimena lantzen duena. Bigarrena Roberto Cavallo da, hondakinen kudeaketan erreferentea den ERICA kooperatibako burua, “Meno 100 chilli” (100 kilo baino gutxiago) liburu eta dokumentalaren egilea. Euskal Herria eta funtsean Gipuzkoa ondo ezagutzen du Cavallok. 2010ean hitzaldia eman zuen Hernanin eta Usurbilen Atez Atekoaz eta Zero Zaborrez antolatutako nazioarteko jardunaldietan. Italian hondakinak Atez Ateko bilketan mafiarekin edukitako enkontrua ere kontatu zuen orduan.
Ingurumen gaietako komunikazioa egiten duen Envi.info hedabide elektroniko berriak sustatzen du ekomaratoia, etapa bakoitzaren gorabeherak eta argazkiak erakutsiz. Cavallok Econews hedabideari kontatu dionez, etapa bakoitza bukatutakoan, arnasa hartu, dutxatu eta otordua egin ostean, bi korrikalariak biltzen dira lekuko jendeekin, funtsean ingurumenaz okupatzen diren pertsona eta taldeekin, hondakinez eta horien kudeaketa hobetzeaz mintzatzeko.
Organikoaren kudeaketan lanpostuak sortzeaz nazioarteko biltzarra Sakanan
2015-05-13 // Konpostaketa, Metanizazioa // Iruzkinik ez
Auzokonpost gunea eraikitzen 2013an Etxarri Aranatzen. (Argazkia: EtxarriaranHazten)
Maiatzaren 14, 15 eta 16ean Altsasun Valorg proiektu europearraren 2. bilera transnazionala ospatuko da. Valorg proiektuak -PROGRESS programa europarraren barruan- helburutzat dauka materia organikoaren kudeaketaren inguruan lanpostuak sortzeko aukerak edota hezkuntza aldetik dauden beharrak eta aukerak aztertzea.
Sakanarekin batera, lau herrialdetako ordezkariek hartzen dute parte proiektuan: Eslovakia, Txipre, Frantzia eta Belgika. Organikoa kudeatzeko lanean batzuk ari dira konpostaren inguruan eta beste batzuk biogasa ekoizten. Sakanako Mankomunitateak sortu du cluster bat biltzen dituena Vermican enpresa, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA), Sakanako Garapen Agentzia eta Kerabi enpresa.
Euskal Herrian organikoa konpostatze bidez kudeatzeko lanean aitzindarietakoak diren Sakanako Mankomunitateko arduradunek jakinarazi dutenez, honako helburuen atzetik dabiltza oraintxe organikoaren kudeaketa hobetzeko:
– Arbizun konpost planta bat sortzen bada, hau kudeatzeko beharko diren langile perfilak aztertu, hezkuntza programa bat garatu eta hori Enplegu Tailerrarekin lotu.
– Sakanan auzokonpost arduradun boluntarioen sare bat sortu eta UPNArekin batera hezkuntza zertifikatu/ofizial bat emateko aukerak aztertu.
– Materia organiko sortzaile handientzat hezkuntza programa bat garatu, organikoaren kalitatea eta kantitatea handitzeko
– Organikoaren kudeaketaren inguruko UPNA uda ikastaroak izan Sakanan
– Konpost plantaren produktuaren merkatu potentzialak aztertu
Bilkuretan parte hartzen duten erakunde eta pertsonen zerrenda eta erreferentziak fitxategi honetan daude ikusgai.
Hona bilkuraren lan egutegia:
(gehiago…)
Plastikozko mikro-pikorrak, eguneroko gure kutsagai arriskutsu horiek
2015-05-11 // Kutsadura // Iruzkinik ez
Plastikozko ale txikerrok edonon daude, kosmetikako produktuak barne. (Argazkia: The Story of Stuff)
[Pello Zubiria Kamino] Plastikozko mikro-pikorrak debekatzeko kanpainari ekin dio The Story of Stuff (euskaraz Gauzak argituz tituluz ikus daiteke lehenbiziko bideo famatua) proiektuaren baitan Annie Leondardek: “Plastic Microbeads: Ban The Bead!“. Mikro-pikor horiek dira plastikozko partikula oso xehe batzuk, gehienetan bi milimetro baino txikiagoko aleak, produktuen fabrikatzaileek eguneroko bizitzan darabiltzagun gauza askotan sartzen dizkigutenak eta herritarrok batere ohartu gabe mundu osoan sekulako kutsadura zabaltzen ari direnak. Hala dio Leonardek aurkezpenean: “Ekin lanari plastikozko bilioika partikula txiki horiek ateratzeko gure gauzetatik, gure ibai eta itsasoetatik eta gure soinetatik!”.
Bi minutuko bideoan aurreratu du prestatzen ari den film berriaren laburpena (oraingoz euskarazko azpititulurik gabe):
Pikor txikiok izan ohi dira polietilenozkoak (PE), polipropilenozkoak (PP), polietileno tereftalatozkoak (PET), polimetil metakrilatozkoak (PMMA) edo nylonezkoak. Eta beti dira plastikozkoak.
Denetan dauzkagu: etxeko bezala soinerako xaboietatik hasi eta hortzetako pastaraino, zimurrak leuntzeko kremak, ezpainak edo atzazalak pintatzeko produktuak barne. Geure soinetan edo lurzoruan geratzen ez direnak urak eramango ditu ibaietan barrena itsasoraino.
Plastikozko mikro-pikorrok absorbitzen dituzte inguruko kutsagai organikoak (pestizidak, motorren olioak eta abar) eta klase guztietako gai kimiko industrialak, ondoren elikadura katean sartzeko arrainek eta beste izakiek irentsitakoan, azkenean gizakion jakietara iritsiz. Leonardek dioenez “mikro-pikor batek bildu dezake bere baitan inguruko urak dauzkan toxikoak halako milioia”.
Plastikozko ale ñimiñook kontsumitzen ditugun produktu askotan daudela eta, horiek antzeko zerbitzua egiten duten osagai biodegradagarriz ordezkatzea da kanpainaren helburua.
Gasteiz Zero Zabor talde berria aurkeztu dute
2015-05-10 // Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
“GREENdu zure zaborra! Murriztu ezazu ala baliabide bihurtu” darama goiburu maiatzaren 7an bere burua aurkeztu duen Gasteiz Zero Zabor talde berriak. Abenduan Arabako hiriburuan antolatutako “ “GREENdu zure zaborra” (“Hagamos GREEN nuestra basura)” jardunaldien haritik iritsi da talde berria.
“Gasteizen bakarrik hondakinen % 23a birziklatzen da, beste %77a Gardelegin bukatzen da” salatzen du taldean bere aldarrikapenean: “Udalaren datuen arabera, Gasteizen %23 baino ez dugu birziklatzen gaur egun. Azken 10 urteotan aldatu ez den ehunekoa. Zer gertatzen da gainontzeko %77arekin? Bota egiten da. Non? Gardelegiko zabortegian. Kendu dezagun zarama paretik, begi-bistatik!; desager dadila, ez da gure ardura! Beste leku batzuetan, errauskailuen bitartez saiatzen dira arazoa desagerrarazten, baina horrek berotegi-efektuko gasak, errauts toxikoak eta substantzia mutagenoak sortu eta askatzen ditu. Erraztutakoa alfonbra azpian ezkutatzen dugu, ezikusiarena eginez”.
Hiriburua bera oso atzera baldin badabil birziklatze gaietan, Arabako lautadan bertan zenbait herri txiki aitzindariak dira, abenduko jardunaldietan erakutsi zutenez. Esaterako, Elburgo (ikus bere “Proyecto de compostaje, Ayuntamiento de Elburgo, 2005-2012“) eta Barrundian (begiratu Barrundiako udal aldizkaria honen 4. orrialdean).
Albiste bilduma, maiatzak 04 – 10
2015-05-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Aranzadik 200 Zero Zabor tailer emango ditu 2015ean #Gipuzkoa.ko ikastetxeetan, Foru Aldundiaren laguntzaz” (Gipuzkoako Foru Aldundia, Youtuben)
“www.hirihondakinak.eus, birziklatzearen praktika onak hedatzera zuzendutako webgune berria” (GHK)
Zuberoa
“Hondarkinen kudeaketa berria Xiberoan” (Kazeta.info)
Lasarte-Oria
“Eguzki replica a Zaballos (PSOE):Que cada palo aguante su vela” (Eguzki)
Elgeta
“Hondakinen sailkapen tasa gora doa Elgetan; martxoan %80,11 sailkatu dute herritarrek” (Goiena)
Larrabetzu
“Gure etxeko hondakinak, zarama ala baliabideak?” (EHBildu)
Markina-Xemein
“Auzokonposta gune barri bi ipiniko ditu martxan Markina-Xemeingo Udalak” (Hitza)
Iruñea
“Inauguración punto de Compostaje Comunitario en Plaza de la Estación de Sanduzelai” (RRR Compañia)
Irlanda
“Stop the Mallusk incinerator” (Friends of the Earth Northern Ireland)
Amerika
“El reto principal para avanzar hacia la basura cero es principalmente político” (Basura Cero Colombia)
“Baltimore youth get another big win in fight against incinerator” (Grist)
Asia
“This Canadian garbage has costed the Philippine gov’t 2 million Canadian dollars” (Change.org)
Konpostatzea
“Konpostajearen etorkizuneko erronkak (HIRU)” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)