Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Europako Ingurumen Bulegoak Gipuzkoa goraipatu eta Jaurlaritzak ezkutatu zuenekoa
2015-05-05 // Bideoak, Europa, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak martxoaren 23an Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 aurkezteko antolatutako ekitaldian Europako Ingurumen Bulegoan hondakinen politikako arduraduna den Piotr Barczak Gipuzkoako eredua defendatu zuen. Orain GHKk zabaldu ditu orduan Barczak defenditutako eta bere garaian inork aipatu ez zituen ideiak.
GHKk bi bideotan bildu ditu Barczaken esanak. Hiru minutuko laburpenean entzun daiteke ingelesez, euskarazko azpitituluekin, Gipuzkoak urteotan egin duen aldaketaz dioena. “Gipuzkoan lortu dute ez bakarrik hondakinen inguruan kontzientziazioa handitzea eta zabor-hondakin guztien kopurua murriztea, baizik eta, baita ere, hondakinen erraustegia eraikitzeko proiektuaren aurka egitea”, dio Barczakek. “Gipuzkoan ulertu dute erraustegia teknologia zaharkitua dela, gure airea kutsatzeaz gain, baliabideak galtzera eramaten gaituela. Hondakinak errausten ditugunean, giza sormena ere galtzen dugu, dirua galtzen dugu, eta beste hainbat soluzio berri galtzen ditugu, ekonomiarentzat, lanpostuentzat eta ingurumenarentzat hobeak, merkeagoak eta eraginkorragoak diren soluzioak”.
Piotr Barczaken esanak osorik bildu ditu GHKk, hauek ere euskarazko azpitituluekin, 12 minutuko bideo luzeagoan:
Nolaz ez dira zabaldu orain artean Europako Ingurumen Bulegoko arduradunaren iritziok? Kontua da bere izena ere oharkabean pasatu zela. Zerikusia izango du martxoaren 23an Bilboko Bizkaia-Koldo Mitxelena aretoan Eusko Jaurlaritzak antolatutako ekitaldiaren egitarauan bertan (IHOBeren agendan ikus daitekeenez) 10:00etan hitz egin behar zuenaren nortasuna estalirik agertzea: “10:00 “Europa 2020, Hacia una economía circular: un programa de cero residuos”. Comisión Europea”. Aldiz, aurpegi bako “Comisión Europea” horren aldamenean xeheki aipatzen dira hondakinen industrian ezagunak diren enpresa eta gidarien izenak, errausketaren lobbyari laguntzen dioten euskal politikarienen ondoan.
Desde luego, hondakinen aferaz ondo informatuta bizi nahi duen herritarrak ez beza espero -nahiz eta Europa Press agentziak albisteari lekua eman dion euskarazko bere zerbitzuan- Noticias taldeko eta gutxiago Diario Vasco edo Correoko orri oso bat non Europako Ingurumen Bulegoan hondakinen politikako arduraduna den Piotr Barczakek esango duen: “Hitzaldi horretan hainbat adibide jarri nituen Europa osoan zehar banatutako komunitateei buruzkoak, praktika onak aurrera eramaten ari direnak, eta birziklatzeari, gaikako bilketari eta berrerabiltzeari dagokienez helburu garrantzitsuak lortzen ari direnak. Komunitate horien artean adibiderik garrantzitsuenetako bat Gipuzkoan dago”.
Europak plastikozko zorroak murrizteko lege epel bat onartu du
2015-05-03 // Plastikozko zorroak // Iruzkinik ez
Erabili eta jaurtitzeko plastikozko zorroak kobratzeaz Eskoziako gobernuak zabaldutako gida. (Argazkia: Simon Willis)
[Pello Zubiria Kamino] Europako Legebiltzarrak apirilaren 28an onartu du erabilera bakarreko plastikozko zorroak %80an murriztea hamar urte barrurako, 2025rako. Legearen arabera europar bakoitzak 2010ean plastikozko 175 zorro erabili eta bota baldin bazituen, 2025ean gehienez 40 usatuko ditu gehienez. Erdibideko helburua markatu da 2019rako: %50eko murrizketa, urteko eta biztanleko 90 zorro.
Murrizketatik kanpo utzi diren arren 15 mikra baino meheagoko poltsak -dendetan fruituak eta barazkiak biltzeko erabiliak- Europako Parlamentuko Berdeen taldeak txalotu du lege berria, Legeiltzarrak, Europako Batzordeak eta Europako Kontseiluak kontsentsuz lehenbiziko aldiz onartu dutelako derrigor lortu beharreko helburua.
Legeak dioenez, helburua betetzearen alternatibatzat gobernuak posibleko dute behin erabiltzeko plastikozko zorroei prezioa jartzea, doan banatzea debekatuz.
Euskal Herritik Zero Zabor IBEk Twitterrez nabarmendu du Europako Legebiltzarrak epel jokatu duela: “10 urte? Eskozian jadanik lortu dute %80 murriztea. Besteak tontoak ote gara 10 urte behar izateko?”. 2014ko urrian Eskoziako Gobernuak erabaki zuenetik komertzioek bezeroei 5 peniketan (euroaren 7 zentimo) saldu behar dizkietela, zorroen kontsumoa %90an jaitsi da, Herald Scotland egunkariak zabaldu duenez. Eskoziako Zero Wastek gune honetan eskaintzen ditu Gobernuak eta merkatarien elkarteek adostu duten kanpainaren zertzeladak. Britainia Handian Galesen ere zorroak kobratzeko derrigortasuna ezarrita dago.
Albiste bilduma, apirilak 20 – maiatzak 03
2015-05-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Gipuzkoa da bai hego euskal herrian bai espainiar estatuan 2014 urtean biztanleko beira gehien gaika bildu duen herrialdea” (Zero Zabor IBE)
“La gestión de residuos de Gipuzkoa, ejemplo para ‘El Escarabajo Verde’ de TVE” (Zero Zabor IBE)
“«Bildu quiere hipotecar las decisiones sobre residuos del próximo Gobierno foral»” (Diario Vasco)
Araba
“Zabortegitik atera ezinik” (Berria)
Debagoiena
“El ‘puerta a puerta’ duplicó en un año el coste de la recogida en Debagoiena” (Noticias de Gipuzkoa)
“El Tribunal de Cuentas detecta un incremento de costes en la mancomunidad del Alto Deba tras la implantación del PaP” (Diario Vasco)
Legazpi
“Hondakin gutxiago sortzen dugu, 2012an biztanleko eta eguneko 1kg eta 2014an 0,7kg” (Legazpiko Udala)
Getaria
“Zero Zaborrek hausnarketa bat egin du herriko ordezkari izango direnei zuzendua” (Diario Vasco)
Errenteria
“Hondakinak birziklatzeko “bide luzea” geratzen dela salatu dute” (Hitza)
Zestoa
“‘Zestoarron Aukera’ parte hartze prozesuaren bigarren bilera erronda hasiko da astelehenean” (Diario Vasco)
Hondarribia
“El quinto contenedor ya está en el Casco Histórico de Hondarribia” (Noticias de Gipuzkoa)
Albiztur
“Udalak zabor bilketa sistema berria jarriko du martxan astelehenean” (Diario Vasco)
Lezo
“[PSE] «Si llegamos al gobierno, eliminaremos el PaP»” (Diario Vasco)
Bilbo
“Contenedores subterráneos de Bilbo mezclan residuos orgánicos y papel” (Naiz)
“Lur azpiko edukiontzietan hondakin organikoak eta papera nahastu izana herritarrei egindako iruzurtzat jo du EH Bilduk” (EHBildu)
Lezama
“Apirilak 22 (eguaztena) hondakinen kudeaketari buruzko berbaldia Lezaman” (Zero Zabor IBE)
Galdakao
“Galdakaoko 2.000 familia inguru ari da buru-belarri, hondakin begetalen gaikako bilketa egiten” (Galdakaoko Udala)
“Galdakao. Herritarren %20k bakarrik eman du izena udalak eta Bizkaiko Aldundiak bultzatutako edukiontzi marroiaren sisteman” (Zero Zabor IBE)
Funes
“Ultimátum del Ayuntamiento de Funes a la empresa IB Reciclaje” (Noticias de Navarra)
Espainiako Estatua
“La Fundació ENT inicia una investigación sobre las tasas de residuos en España” (Residuos Profesional)
Frantziako Estatua
“Bientôt des poubelles au poids dans la métropole de Bordeaux?” (France Bleu)
Britainia Handia
“Burton Residents Celebrate as Flintshire Council Throws Out Incinerator Plans” (About My Area)
Europa
“Europa aprueba una nueva norma para frenar el uso de bolsas de plástico” (El Pais)
Japonia
“Kamikatsu: Zero waste: a small town’s big challenge” (World Economic Forum)
AEB
“NY aims to cut waste by 90 percent by 2030” (AP)
“Nueva York celebra el Día de la Tierra con un plan para reducir la basura un 90% para 2030” (20 Minutos)
Mundua
“Récord de residuos eléctricos y electrónicos en el mundo en 2014” (AFP)
“World’s mountain of electrical waste reaches new peak of 42m tonnes” (The Guardian)
“Konponbideen historia. Joko arauak aldatuz mundua aldatu” (Zero Zabor IBE)
Konpostatzea
“Konpostajearen etorkizuneko erronkak (BI)” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Errauskailuaren banda jo eta su Gipuzkoako hauteskunde kanpainan
2015-04-28 // Errausketa, Iritziak / Adierazpenak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Adierazgarria da El Diario Nortek ipinitako titularra: “Bildu maniobra para evitar que el caso de la incineradora le estalle en campaña“. Nori esan duzu lehertu errauskailuaren kasua? Adierazgarria hedabide beraren aurrekoa: “Bildu ningunea al fiscal Calparsoro en el caso de la incineradora de Gipuzkoa“. Orain, irakurle, lotu egunotan Diario Vascok eta Noticias de Gipuzkoak Atez Atekoaren ustezko garestitasunaz azaldutako sailarekin: “El ‘puerta a puerta’ duplicó en un año el coste de la recogida en Debagoiena“, “El Tribunal de Cuentas detecta un incremento de costes en la mancomunidad del Alto Deba tras la implantación del PaP“, “La factura del PaP“, “En Hernani y Usurbil el coste se ha triplicado y, en Pasaia, duplicado“…
Diario Vascoren 8. orrialdea apirilaren 26ko zenbakian.
Hauteskunde kanpainan sarturik, gutxienekoa da egia non dagoen. Debagoienako mankomunitateak gezurtatu baldin badu Fernando Segurak Diario Vascon publikatua (“Debagoienako mankomunitateak oharra atera du zenbait hedabidek zabaldutako informazio faltsuaren aurrean“) edo nabarmena izanagatik San Markoseko lehendakari Denis Itxasok eskualdeko zaborren kontabilitateak manipulatzen jarraitzen duela, horrek guztiak gutxi balio du herritarrari oligarkiaren hedabideek egiten dioten bonbardeoaren erdian. Izorra hadi, Bildu. Hondakinen kudeaketaren analisitik begiratuta, nabarmena da Gipuzkoan Bilduk duela arrazoi. Baina, arrazoi edo arrazoi-ondo, indarra errauskailuaren bandak dauka.
Helburu bat baino gehiagotarako balio du zabor nahasien keak Gipuzkoako hauteskundeetan. Denis Itxasok bere paperean jarraitzen du gai honetan azken lau urteetan egin duen manipulazio lotsagabean, baina PSEren zoritxarrerako hark astindutako arbolaren intxaurrak Markel Olanok bilduko ditu. Hala espero du honek, behintzat. Diputatu nagusi ohiak erabaki bide du zaborretan zentratzea kanpaina arrazoi on bat baino gehiagogatik.
Hasteko, haien aginte aldiko beste eskandalu batzuen inguruko burrunba estaltzeko egokia da. Zein kontra-programazio hoberik Bidegiko zuloek epaitegietan sortzen dituzten albisteentzako Atez Atekoa baino. Bergarako edo Pasaiako hondakinen argazki itsusi batek Diario Vascon ondo ipinita estali dezake autopistako tunel edo betelan ustel batzuen kiratsa.
EAJren hautagai Markel Olano errausketa aldarrikatzen. (Irudia: Markel Olano, Twitter bidez)
Bigarrenik, EAJk gai hau darabil ordenaren aldeko boto zuhurrak biltzeko. Tea Partyren ideologia darion Euzko Gaztedi Indarra-Gipuzkerren afixea ildo beretik doa. Gipuzkoar hori, ez baduzu nahi EHBilduko listillo indokumentatu horiek segi dezaten esperimentu arriskutsuak egiten, nahi baduzu gobernatu zaitzan jende seguruak… orduan ez denborarik galdu Denis Itxasorekin edo PPrekin, Bildu agintetik kentzekotan boto serio eta ordenaren aldekoa EAJ-PNV da.
Azkenik, Gipuzkoako errauskailuaren diruarekin egindako operazio lotsagarria defenditzeko modu hoberik ez da atake gogorra antolatzea baino. Diru asko dauka jokoan zerbitzu publiko pribatizatuen lobbyak eta lagun ona aurkitu dute Juan Kalparsoro fiskalarengan.
Menturaz mila bider errepikatzearen poderioz lortuko dute herritar askok pentsatzea Gipuzkoak hilero pagatu behar dituen swap ustelen erruduna Xabier Olano dela eta ez Markel Olano. Baina gezurra da. Intzineradorak inori inoiz eztanda egitekotan Markel Olanori eginen dio.
Marka tristea hondakin elektronikoetan: 42 milioi tona sortu dugu 2014an
2015-04-21 // Arriskutsuak / Toxikoak, Elektronika // Iruzkinik ez
Telebista zaharrak metatuta Txinako Zhuzhou hiri inguruan. (Argazkia: Imaginechina/AP)
[Pello Zubiria Kamino] Nazio Batuen Erakundearen Unibertsitateak zabaldu du albiste larria: 2014an munduak inoiz baino hondakin elektroniko gehiago sortu du, 42 milioi tona inguru. Hondakin mendi itzel hori kamioitan zamatuz gero, 1.150.000 kamioi beteko lituzke, bata bestearen ondoren ilaran jarrita 23.000 kilometrotan luzatuko liratekeenak. Zabor elektroniko meta handiaren seitik bat baino ez zen birziklatu. 2013an 39,8 milioi tona bota ziren eta 2018rako marka 50 milioi tonatan jarriko dela kalkulatu du NBEk.
Herritarrak ohartu ez arren, masa izugarri horren %60 etxe tresna zaharrek osatzen dute, telebistek eta arropen garbiketarako, sukaldeko eta bainuetako aparailuek. Ordenagailu, telefono, inprimagailu eta bestelakoek %7 pilatzen dute.
Nazio Batuen Erakundeak kalkulatu ditu horiekin alferrik galdu diren lehen gai garestietako batzuk, tartean 300 kilo urre (urte osoan munduan ekoiztu zen urre guztiaren %11), gehi milaka tona 16 milioi tona burdin, ia bi milioi tona kobre… eta ahaztu gabe kopuru txikiagotan hondakinetan doazen material bitxiago eta oso garestiak. Aldi berean, zaborren artean barreiatu dira 2,2 milioi tona berun, bizidunentzako hain arriskutsuak direnak.
2014. urte bakarrean 52.000 milioi dolar (49.000 milioi euro) balio duten materialak joan dira zakarretara hondakin elektronikoen barruan. Kontabilizatzen askoz nekezagoak dira horiek gaur hasita ondorengo belaunaldiei utziko dizkieten arrisku eta kalteen kosteak.
Albiste bilduma, apirilak 13 – 19
2015-04-18 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Guipúzcoa aumenta un 6% la tasa de reciclaje de residuos en 2014 y duplica la recogida selectiva de materia orgánica” (Revista Técnica de Medio Ambiente)
Araba
“Paralizada la adjudicación a FCC del vertedero de Vitoria” (El Mundo)
“El Gobierno Vasco da vía libre a la adjudicación del vertedero a FCC” (Noticias de Araba)
“Araban ere zabortegiekin arazoak. Zabortegi ondoko Zabalgana mendia horrela zegoen atzo. Astelehenean hitzaldia” (Zero Zabor IBE)
Nafarroa
“Ante las próximas Elecciones, propuesta de las “Tres Erres” a los partidos políticos navarros” (RRR Compañia)
Debabarrena
“Campaña para reciclar más basura” (Diario Vasco)
Iruñerria
“Bosgarren edukiontzia Buztintxuri, Sanduzelai, Arrotxapea, Arantzadi, Artika eta Berrobeitira iritsiko da maiatzean” (Euskalerria Irratia)
“El quinto contenedor se extenderá desde mayo a toda Pamplona y llegará a 142.473 hogares” (Noticias de Navarra)
Mutriku
“Edukiontzi sistema ezartzeko aurrekontua adostu du Mutrikuko Udalak” (Hitza)
Aduna
“Aduna da hondakinak hobekien bereizten dituen Tolosaldeko herria” (Aiurri)
Lasarte-Oria
“Eguzki y Zero Zabor creen que se ha perdido otra legislatura para el reciclaje” (Diario Vasco)
Errenteria
“47 tonatik gora hondakin organiko jaso dituzte lehenengo hilabetean” (Hitza)
Zestoa
“Etorkizuna, zestoarren esku: Peter Fink paisaiaren arkitektoa Zestoan izan da, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak gonbidatua” (Hitza)
Elgeta
“[Elgeta Zero Zabor] Intxortako atea -Asentzio gunea” (Goiena)
Asturias
“Asturias. El PSOE tiene prisa por dejar atada la incineradora” (Ecoticias)
Espainiako Estatua
“La hipoteca de los residuos de envases” (Productor de Sostenibilidad)
Italia
“Zero Waste. Napoli senza monezza” (BBFilm Production)
Holanda
“Dalila: The Zero-Waste Chef” (Ruuk Reinders)
Ekonomia Zirkularra
“How to bust the biggest myths about the circular economy“, “Circular economy could bring 70 percent cut in carbon emissions by 2030” (The Guardian)
Bosgarren edukiontzia maiatzean iritsiko da Iruñeko auzoetara
2015-04-16 // Bost kontenedore, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Edukiontzi marroia ezartzeko hirugarren faseari ekin dio Iruñerriko Mankomunitateak. Horren barruan, 1.511 edukiontzi berri jarriko dituzte. Bi kanpainetan eginen dute. Lehena, maiatzean eta ekainean garatuko dute.
Maiatzean, gai organikoak biltzen dituen edukiontzia Buztintxurira, Sanduzelaira, Arrotxapera, Arantzadira, Artikara eta Berrobeitira iritsiko da. Ekainean, Txantreara, Magdalenara eta Antsoainera.
Bigarren kanpaina irailetik abendura gauzatuko dute. Horren eskutik edukiontzi marroia Alde Zaharrera, Zabalguneetara, Burlatara, Atarrabiara, Uhartera, Mutiloara eta Arrera iritsiko da. Edukiontzi berriok 99.706 etxebizitzari emanen diete gai organikoak bereizteko aukera. Lehendik martxan zirenak aintzat hartuz, ekainean 144.473k izanen dute zerbitzu hori eskura.
2013tik eta orain arte jarritako edukiontziak 1.000 litrokoak ziren, eta atzetik kargatzen ziren. Berriek 2.400 litroko edukiera dute, eta alboetatik kargatzen dira.
Erabiltzeko izena eman behar
Edukiontzi marroiak erabiltzea ez da nahitaezkoa. Giltzaz itxita daude, eta erabili ahal izateko izena eman beharra dago. Lau bide daude horretarako.
Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren telefonora deituta egin daiteke (948 42 32 42), astelehenetik ostiralera, 08:30 eta 15:00 artean.
Nahi izanez gero, bilketan izena emateko, whatsapp mezu bat bidal daiteke, “Bilketa organikoan izena eman” adierazita, 628 44 88 44 telefono zenbakira. Ondoren, deia jasoko du interesa duenak, izen-ematea formalizatzeko behar diren datuak galdetzeko.
Gai organikoen gaikako bilketan parte hartzeko, “Izen-ematea” sakatzean agertuko den formularioa bete baino ez duzu egin behar.
Ondoren, bisita bat izango duzu etxean eta bilketa egin ahal izateko behar den materiala duen kita emango zaizu.
Mankomunitatearen Herritarren Arretarako Zerbitzuaren bulegoetan ere eman daiteke izena, Navas de Tolosa kalearen 29.ean, behealdean, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 15:00etara.
Beste aukera bat da Civivox Sanduzelain egokitutako informazio gune finkora joatea (Gortari Doktorearen plaza, z/g, behealdea, Iruñea), astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:00etara, eta larunbatetan, 11:00etatik 14:00etara. Hirian zehar izango diren informazio gune ibiltarietan eta auzoetara joaten diren garbigune mugikorretan ere eman daiteke izena.
[Albiste honen jatorrizko bertsioa Euskalerriairratia.eus webgunean argitaratu da eta atari horren CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]ç
Albistearen oihartzunak:
“El quinto contenedor se extenderá desde mayo a toda Pamplona y llegará a 142.473 hogares” (Noticias de Navarra)
Debabarrenak %60ra iritsi nahi du 2016an, borondatezko birziklatzearekin
2015-04-13 // Mankomunitateak // Iruzkin bat
Arcadio Benitez 2014an Soraluzen edukiontzi marroiak ezarri zirenean bertako alkate Hiart Arluziagarekin. (Argazkia: Debabarrena Mankomunitatea)
[Pello Zubiria Kamino] Debabarrena mankomunitateak publizitate kanpaina berri bat abiatu du birziklatze tasa handitzeko asmoz. Diario Vascok plazaratu duenez (“Campaña para reciclar más basura“), 19.700 euro gastatuko ditu herritarren kontzientziazio kanpainan, etxeetako hondakin organikoak edukiontzi marroian laga ditzaten. Mankomunitateak “Helburua 60” izenburua daraman 35.000 orri banatuko ditu bailarako etxeetan.
Gaur %35ekoa den birziklatze tasa 2016an %60raino handitzea da helburua, baina horretarako borondatezko sistemarekin jarraituz, mankomunitateko lehendakari Arcadio Benitezek adierazi duenez. Bailarako bi herritan, Deban eta Mutrikun, erabaki berria dute birziklatzea derrigorrezkoa izatea (Tolosako sistema). Sistema honekin %70ko birziklatzea lortu daitekeela demostratu da; aldiz, borondatezko edukiontzien bidez ez dago herririk %45a lortu duenik. Borondatezko sistemarekin %60a iristea helburutzat markatu zuen lehenbiziko herria Urnieta izan zen, San Markos mankomunitatean, eta 2014ko estatistiketan ikus daitekeenez %45era ez iristeaz aparte, biztanleko eta urteko 211 kilo errefus sortzen du (derrigorrezkoarekin 80 kiloren azpitik dabiltzan herrietatik oso urrun). Debabarrenara itzuliz, berrikitan mankomunitateko agintariek prentsan azaldu zuten edukiontzi marroia erabiltzeko izena emandakoen erdiak erabiltzen duela benetan zerbitzu hori.
Gipuzkoako hondakin eredua aurkeztu dute Proventzako Miramas herrian
2015-04-12 // Aldundiak, Aurkezpenak, Europa // Iruzkinik ez
Miramaseko biltzarraren afixea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde honetako hondakinen kudeaketa eredua aurkeztu du igandean, irailak 12, Proventzako Miramas herrian. “Assises du développement durable à Miramas” titulua daraman biltzarraren egitaraua eta zergatia azaldu ditu Zero Waste France erakundeak: “Miramas herria da 2015 hasieran Frantziako gobernuak ‘zero zabor, zero xahutze’ prozesu bat abiatzeko hautatu dituen 52 lurralde pilotuetako bat”. Hondakinen kudeaketan erreferentziazkoak diren zenbait adituren eta Italiako Capannori hiri aitzindariko alkateordearen ondoan mintzatu da Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua.
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen Diputatua Miramaseko biltzarrean. (Argazkia: GFA, Twitter bidez)
Miramas (25.000 biztanle) Marseillatik 25 kilometrotara dago eta Fos-sur-merretik 10 kilometro eskasera. Aspalditik oso bero dago hondakinen kudeaketari buruzko eztabaida eskualde horretan. Marseilla eta bere inguruko aglomerazioko hondakin guztiak kiskaltzeko errauskailua Fos-sur-merren eraiki zuten bertako udalaren eta herritarren borondatearen kontra. Duela urte bete su hartu zuen errauskailuak berak eta, gauza are gehiago nahasteko, joan den martxoan epaitegiek baliorik gabe utzi dute errauskailua eraikitzeko baimena: dagoenekoz martxan dago baina legeztatu gabe.
Albistearen oihartzunak:
Gipuzkoako Foru Aldundia “Frantziako Gobernuak Proventzako Miramas herria aukeratu du Zero Zabor proiektu pilotu bezala; Errazkin foru diputatuak gure lurraldeko esperientziaren berri emango du han igandean”
Zero Waste France “Assises du développement durable à Miramas”
Maritima Info “La Nature est en fête ce dimanche à Miramas”
Albiste bilduma, apirilak 01 – 12
2015-04-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Voyage en Zero Zabor” (Surfrider Foundation Europe)
“El ‘tupper’ de Errazkin y el viaje del que nunca más se supo“, “El PNV denuncia la existencia de vertederos incontrolados de compost“, “Las Juntan aprueban las conclusiones sobre el Consorcio de Residuos y Bidegi” (Diario Vasco)
Deba
“Hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko egindako herri galdeketaren emaitzak” (Debako Udala)
“Deba se decanta por los contenedores con chip para la recogida de residuos“, “El PNV valora positivamente la decisión de los debarras sobre el sistema de residuos“, “La Mancomunidad cierra el debate sobre el sistema de recogida de basuras” (Diario Vasco)
“Los vecinos de Deba votan por el sistema de contenedores con chip” (EITB)
Zumaia
“Zumaiako Udalak ez du hondakinak biltzeko sistema berria martxan jarriko “sarraila elektronikoen arazoa konpondu arte”” (Hitza)
Errenteria
“6.437 familiek eman dute izena 5. edukiontziaren kanpainan” (Errenteriako Udala)
Pasaia
“Gipuzkoako Konposta Pasai Donibaneko Zuhaitzaren Egunean” (GHK)
Arrasate
“Zabor poltsak debekatutako guneetan botatzen dutenen “jarrera arduragabea” salatu du Arrasateko Udalak” (Goiena)
Ondarroa
“Hondakin organikoak jasotzen hasi dira Ondarroan” (Hitza)
Lekeitio
“Auzokonpost gune berriak zabalduko dituzte Lekeition” (Hitza)
Leioa
“Hondakin organikoen gaikako bilketarako informazio-karpak” (Leioako Udala)
Bortziriak
“Reparto de compost el sábado en la nave de la Mancomunidad de Bortziriak” (Diario Vasco)
Alemania
“This grocery store in Berlin was designed for 100% package-free shopping” (Quartz)
Italia
“Il Mediterraneo aggredito dalla plastica” (Ambiente & Energia)
Txina
“Txinako Guandongen errauskailu proiektua geldiarazi dute herritarrek” (ARGIA)