Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Txinako Guandongen errauskailu proiektua geldiarazi dute herritarrek
2015-04-09 // Asia, Errausketa // Iruzkinik ez
Herritarren eta poliziaren arteko liskarrak Luoding hirian. (Argazkia: Fire News)
[Pello Zubiria Kamino] Txina hegoaldeko Guandong probintzian dagoen Luoding (milioi bat biztanle) hiriko agintariek jakinarazi dute bertan behera utzi dutela hiri hondakinentzako eraiki nahi zuten errauskailuaren proiektua. South China Morning Post egunkariak, BBC telebistak eta beste zenbait hedabidek erakutsi dutenez, Luodingeko milaka herritar mobilizatuak ziren errausketaren kontra eta manifestazio baketsuan zihoazen jendeei poliziak gogor erasotzean istilu larriak gertatu ziren.
Guandong probintzian, Txina osoan bezala, gero eta kezkatuago daude herritarrak beren osasuna kaltetzen duen kutsadura handiagatik. Zehazki Luodingen, lehendik martxan dagoen zementu fabrikak eragindako kutsaduraren kontrako arrangura handiak zeuden. Orain agintariek porlangileekin hitzartu duenean errauskailu berri bat eraikitzea, egunean 300 tona hondakin hirigunetik kilometro batera kiskali behar zituena, milaka jende irten dira kaleetara protestan.
Manifestariak polizien auto bat iraultzen Luodingeko porlan fabrikaren atarian. (Argazkia: Fire News)
Mimi Lau kazetariak South China Morning Post egunkarian jakinarazi du joan den astelehenean 10.000 lagun baino gehiago hurbildu zirela porlan fabrikara eta poliziak bakean zihoazenei gogor oldartu zitzaizkiela. Ondoren gertatutako liskarren irudiak dira lerroon ondoko argazkietan ikusten direnak. Protestariek poliziaren zenbait auto txikitu zituzten eta kasernaraino eraman zuten beren haserrea. Orain agintariek jakinarazi dute bazterrera utzi dutela errauskailu proiektua. Udalaren webgunean plazaratu dituzte bi gutun, batean proiektuaren etetearen albistea emanez eta bigarrenean herritarrei eskatuz bertan behera uzteko protesta ekintzak.
Debak ere hondakinak Tolosako sistemarekin bilduko ditu
2015-04-07 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Galdeketa, Udalak // Iruzkinik ez
Deba (5.400 biztanle) herriak bere hondakinak Tolosako sistemarekin bilduko ditu laster, herritarrek galdeketan hala erabakita. Martxoaren 26tik 29ra bitartean udalak antolatutako galdeketan debarren %55ek hartu dute parte udalak antolatutako parte hartze prozesuan. Honetan finkatu ziren bozkatzeko hautatutako bi sistemak. Udalak aurrez erabakia zuenez, bozkatzeko sistemek bermatu behar zuten birziklatze tasak %60 gainditzea.
Azkenean herritarrek bi sistema eduki dituzte hautatzeko, biak derrigorrezkoak. Batetik sistema mistoa (Bergarakoaren antzekoa), zeinetan organikoa eta errefusa zintzilikario pertsonalizatuetan lagako ziren eta gainerakoak (ontzi arinak, botilak eta paperkiak) kaleko edukiontzi handietan. Beste aukera zen frakzio guztiak kaleko edukiontzi txipdunetan laga ahal izatea, Tolosak abiatutako ereduaren ildoan. Azken hau atera da irabazle tarte handiz.
Deba eta Mutriku izanen dira Debabarrenean gaikako bilketa derrigorrezkoa edukiko duten bi herriak, %60-70eko birziklatzea baimenduko duten bakarrak. Gainerako herrietan borondatezko birziklatzearekin jarraituz, Debabarrena da Gipuzkoan birziklatze tasarik kaxkarrenak ematen dituen mankomunitatea.
Albistearen oihartzunak:
“Hondakinak biltzeko sistema erabakitzeko egindako herri galdeketaren emaitzak” (Debako Udala)
“Deba se decanta por los contenedores con chip para la recogida de residuos“, “El PNV valora positivamente la decisión de los debarras sobre el sistema de residuos“, “La Mancomunidad cierra el debate sobre el sistema de recogida de basuras” (Diario Vasco)
“Los vecinos de Deba votan por el sistema de contenedores con chip” (EITB)
Pixoihalak birziklatzeko planta abian jarri dute Italiako Contarinan
2015-03-30 // Birziklajea, Europa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Italian, Venezia inguruko Treviso eskualdeko 554.000 herritarri zerbitzu ematen dien Contarina mankomunitatea liderra da hondakinen kudeaketan. Gaikako bilketan herri elkargoa bere osotasunean %80aren gainetik dabil eta herritar bakoitzak urtean lagatzen duen azken errefusa 60 kilo azpira mugatzea lortu du. 2022rako helburutzat daukate gaikako bilketa %96raino fintzea, herritar bakoitzak urtean 10 kilo errefus baino ez sortuz. Bide horretan jarri dute abian pixoihal arruntak (birziklagarriak edo garbigarriak ez direnak) birziklatzeko planta berria.
Oggi Treviso egunkariak eman du albistea: “Riciclare i pannolini: da oggi è possibile col nuovo impianto di Contarina” (Pixoihalak birziklatzea: gaurdanik posible da Contarinako usina berriari esker). Lovadina di Spresiano herrian antolatu dute, pixoihalen ekoizlea den Fater spa konpainia aurkeztutako proiektu batekin eta Europar Batasunaren diru-laguntzarekin. Urtean 8 milioi tona pixoihal birziklatzeko gai izango omen da.
Nahiz eta egunkariak ez duen azaldu erabili eta jaurtitzeko pixoihalak zehazki nola birziklatzen diren, konpainiak bere webgunean bideo labur batean erakusten du tratamendua benetan sinplea dela: pixoihalak ur lurrinetan desinfektatu ostean (kimikorik gabe, dio konpainiak) tratamendu mekanikoz bereizten zaizkio bi osagai nagusiak, batetik zelulosa eta bestetik plastikoak. Ikusi bideoa:
Informazio gehiagoren faltan, eta Zero Zabor filosofiaren inguruan mugitzen diren adituek egingo duten balorazioaren zain, esan daiteke Italian eta Europan hondakinen kudeaketan eredugarria den Contarina herri elkargoaren bermearekin datorrela Lovadina di Spresianoko planta. Euskal Herrira etorrita, sistema erabili ahal izango da soilik gaikako bilketa ona egiten duten udalerriei zerbitzeko. Une honetan Atez Ateko bilketan ari direnek bermatzen dute zorrotzena pixoihalak ondo eta txukun bereizirik jasotzea, eta ondoren datoz beste sistema derrigorrezkoetan ari direnak. Aldiz, borondatezko birziklatzean dabiltzanek, errefusarentzako kontainer handiak kaleetan libre dauzkatenek, ezingo diote probetxurik atera pixoihalak aprobetxatzeko sistemari.
Porlan fabriketan hondakinak errausteaz biltzarra Katalunian
2015-03-29 // Errausketa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Vilafranca del Penedes herrian burutu dute martxoaren 13tik 15era “Zementu-Fabriketan hondakinak erraustearen kontrako plataformen VI. estatu topaketa“. Antolatzaileetan, lekuko ekintzaileez landa, egon dira mundu mailan errausketa borrokatzen duen GAIA koordinadora, Greenpeace eta Ekologistak Martxan. Espainiako Estatutik iritsitako plataforma ugarien artean zeuden Olazti-Altsasuko 3 Mugak Batera, Lemoako Lemoa Garbi eta Arrigorriagako Asuntze plataformak.
15 minutuko bideo honetan eskaintzen da “VI Trobada estatal de plataformes contra la incineració de residus” jardunaldien laburbilduma:
Albiste bilduma, martxoak 23 – 29
2015-03-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Itxaso exige a Gipuzkoa una solución «realista» a la gestión de basuras“, “San Markos exige a la Diputación una «solución realista» para los vertederos” (Diario Vasco)
“Gipuzkoa aumenta su tasa de reciclaje sin resolver las infraestructuras” (RRR Compañia)
“Txingudi se suma a San Markos y Debabarrena en la causa por suspender la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
“Zero Zabor Eskolak Ingurugelaren Ingurumen Hezkuntzako eskaintzan txertatu da” (Aranzadi)
Bizkaia
“Bizkaiko Aldundiak emandako birziklatze datuak gezurtatu ditu Ekologistak Martxanek” (ARGIA)
“Hondakinen %38,5 birziklatu zituen Bizkaiak iaz, ez %67,7” (Berria)
“Hondakinen %38,5 birziklatu zituen Bizkaiak iaz, ez %67,7 Foru Aldundiak esan bezala” (Zero Zabor IBE)
Sakana
“Sakana reduce casi a la mitad los residuos que van a la planta de Tudela” (Noticias de Navarra)
Sasieta
“Hondakinen %60 sailkatzen da gaur egun Goierrin” (Hitza)
“La recogida selectiva ha llegado al 60% en la Mancomunidad de Sasieta” (Diario Vasco)
Debagoiena
“Gipuzkoako birziklatze mailarik altuena Debagoienekoa da” (Goiena)
Iruñerria
“Mcp estudia el coste de rescatar el servicio de basura” (Noticias de Navarra)
“Donostia
“Hondakin organikoen bilketa ez dela eraginkorra salatu dute” (Hitza)
Pasaia
“Critican el envío de multas por la «insumisión» al PaP” (Diario Vasco)
Zestoa
“Zestoako Udalak Osinbeltzeko harrobiarekin «zorroztasun osoz jokatu duela» dio” (Diario Vasco)
Orio
“«Bilduk atez atekoa inposatu nahi du», EAJ-ren ustez” (Diario Vasco)
Errenteria
“Reciclaje y solidaridad con Koopera” (Diario Vasco)
Andoain
“Eguzki y Zero Zabor presentan su propuesta para una recogida eficaz de residuos” (Diario Vasco)
Deba
“Debarrek hiru egun izango dituzte hondakin sistemaren herri galdeketan bozkatzeko” (Diario Vasco)
Katalunia
“VI Trobada estatal de plataformes contra la incineració de residus” (Contra Incineració, Youtuben)
Espainiako Estatua
“Residuos eléctricos y electrónicos: ¿qué sabemos de su gestión?” (RRR Compañia)
Frantziako Estatua
“Le gaspillage alimentaire pèse lourd sur le climat” (Zero Waste France)
“La justice annule la construction et le bail de l’incinérateur marseillais de Fos-sur-Mer” (Le Monde)
Italia
“Riciclare i pannolini: da oggi è possibile col nuovo impianto di Contarina” (Oggi Treviso)
“Riciclo totale dei pannolini: nasce in Italia il primo impianto al mondo” (Il Cambiamento)
“Ladri di rifiuti, così cambiano le ecomafie” (Antonio Pergolizzi, Materia Rinnovabile)
Europa
“European experts sign a Manifesto to boost a new model of food waste management in the Mediterranean basin” (Zero Waste Europe)
“Rifiuti, cresce l’Europa del riciclo. E punta a creare 580 mila posti di lavoro” (Redattore Sociale)
Konpostatzea
“Konpostajea eta paradisua” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Gutxien birziklatzen duten hiru mankomunitateek errauskailua defenditzen dute auzitegian
2015-03-26 // Errausketa, Gipuzkoa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Urrezko kontainerrak -gehien birziklatzen duten auzotarrak saritzeko-Txingudin. (Argazkia: Residuos Profesional)
[Pello Zubiria Kamino] Noticias de Gipuzkoak aurreratu du albistea: “Txingudi se suma a San Markos y Debabarrena en la causa por suspender la incineradora“. EAJren eta PPren botoei esker PSEko lehendakariak dauzkaten hiru mankomunitateek auzitegian eskatzen dute ezabatzea GHKk Zubietako errauste plantaren proiektua lurperatzeko erabakia. Nabarmena delako aipatu behar da honako zirkunstantzia: hiru mankomunitateok dira Gipuzkoak 2014an lortu duen birziklatze mailaren (%44) azpitik dabiltzanak, hirurak ere gaikako bilketan alferrenak. Bitxikeria moduan, Txingudin hondakin organikoa bereizi nahi duten etxeei galarazten zaie jaki sukaldatuak ontzi marroian lagatzea, horiek zabor nahasien pila handitzera kondenatuz.
Txingudi, bere bazkideak diren Irun eta Hondarribiako udalerriekin, errauskailu propioa eraikitzekoa zen Jaizubia inguruan. Garai hartan, 2007a arte (Irunen Jose Maria Santano alkate, mankomunitatean bera lehendakari) gainerako mankomunitateekin partzuergoa osatzearen kontra ere bazegoen Txingudi. Baina 2007an erabaki zuen GHKn sartzea, hori bai, aurretik uko eginda hainbeste polemika sortua zuen errauskailu proiektua.
Gero, GHKn sartzea bidezkoa izan zen ala ez ebatzi artean Gipuzkoako Hondakinen Kontsortziotik kanpo egona zen 2010.etik, Donostiako auzitegiak hala erabakirik. Baina auzitegiak berak 2014ko udazkenean agindu zuen GHKn sar araztea.
Joan Marc Simon: “Zero Zabor, nola biziarazi ekonomia planeta hil gabe”
2015-03-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Joan Marc Simon alaba txikia besoetan 2014ko irailean Vendee eskualdeko Zero Zabor biltzarrean. (Argazkia: Comite Soutien Feve)
[Pello Zubiria Kamino] Joan Marc Simon Zero Waste Europe erakundearen koordinatzaileak plazaratu berri du katalanez “Residu Zero: Com reactivar l’economia sense carregar-se el planeta” (Zero Zabor, nola biziarazi ekonomia planeta hil gabe). Euskal Herrian ere ezaguna da Simon, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakinen plana berritzerakoan aholkulari edukitako adituetako bat delako.
Verkami bidez jendartean 2.700 euro bilduta burutu dute argitalpena. Honela laburbildu zuen bere asmoa: “Mundua baliabide natural eta humanoen ustiapenean azken mugaraino iritsi denean, derrigorrezkoa zaigu berpentsatzea gaur darabilgun garapen eredu lineala haren ordez eraikitzeko sistema zirkular bat, toxikorik gabea, gerran diren eremuetatik ekarritako baliabideez dugun menpekotasuna bukatuko duena eta lekuan bertan enplegu kalitatezkoa sortzeko gai izango dena. Baliabideak xahutzen jarraituko duen ekonomia bat jasan ezinezkoa da berez. Zero Zabor folosofia da horren ordezko proposamena”.
Video labur honetan bildu dute Joan Marc Simonek liburuaz egindako aurkezpena:
Gipuzkoa dagoenekoz hondakinen %50 ari da birziklatzen
2015-03-22 // Birziklajea, Errefusa // Iruzkinik ez
Gipuzkoan birziklatzea mankomunitateka. (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Gipuzkoak gaikako bilketan %44a gainditu zuen 2014an (aurreko urteko emaitzak 6 puntutan hobetuz) eta uneotan %50ean dabil, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuaren esanetan. Nabarmendu behar da aipatu %44ko birziklatze tasa dagokiola 2014 osoaren mediari. Azken hilabeteetan herri gehiagotan ezarri da gaikako bilketa orokortua batzuetan eta indartu da borondatezkoa beste batzuetan, guztiaren ondorioa delarik 2015aren hasieran gaikako bilketa %50ean egotea.
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuetan garbi ageri dira mankomunitateen arteko diferentziak. Urola Kostak berdintzen duelarik Gipuzkoaren bataz bestekoa, Debagoienak dagoenekoz gainditua du 2016rako helburua (%60 birziklatzea) eta ondotik datozkio Sasieta, Urola Erdia eta Tolosaldea. Lurraldeko mediaren azpitik dabiltza San Marko, Txingudi eta denetan azken-putz geratu den Debabarrena.
Gipuzkoan errefusa pertsonako eta urteko 2014an, mankomunitateka. (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Rankinga, hala ere, portzentajeetan baino bakoitzak uzten duen azken-errefus kopuruaren arabera antolatu beharko litzateke. Honetan are deigarriagoak dira tarteak: Sasietako herritar bakoitzak 2014an 128 kilo errefus bota du, Debagoienekoak 143, Urola Erdikoak 150, Tolosaldekoak 193, Debabarrenekoak 242, San Markosekoak 247, Urola Kostakoak 287 eta Txingudikoak 320.
Albistearen oihartzunak:
“Hondakinen erdiak gaika biltzen ditu jada Gipuzkoak” (Berria)
“La tasa de reciclaje en Gipuzkoa es del 44 %, 6 puntos más que en 2013”, “La tasa de reciclaje de Gipuzkoa se sitúa en el 44%” (Noticias de Gipuzkoa)
“El PNV denuncia «el exiguo balance» del gobierno de Bildu en plantas de residuos“, “Gipuzkoak hondakinen %44a birtziklatu zuen 2014an” (Diario Vasco)
“Gure lurraldeak hondakinen %44 birziklatu zuen 2014an eta gaur egun erdiaren bueltan dabil” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
““El reciclaje es el futuro, y Gipuzkoa va en la dirección correcta”” (GHK)
Albiste bilduma, martxoak 16 – 22
2015-03-21 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“Hondakinen erdiak gaika biltzen ditu jada Gipuzkoak” (Berria)
“La tasa de reciclaje en Gipuzkoa es del 44 %, 6 puntos más que en 2013” (Noticias de Gipuzkoa)
“El PNV denuncia «el exiguo balance» del gobierno de Bildu en plantas de residuos“, “Gipuzkoak hondakinen %44a birtziklatu zuen 2014an” (Diario Vasco)
“La tasa de reciclaje de Gipuzkoa se sitúa en el 44%” (Noticias de Gipuzkoa)
“Gure lurraldeak hondakinen %44 birziklatu zuen 2014an eta gaur egun erdiaren bueltan dabil” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
““El reciclaje es el futuro, y Gipuzkoa va en la dirección correcta”” (GHK)
Bizkaia
“Eguzki: Bizkaia desnuda el discurso antivertederos del PNV en Gipuzkoa” (Zero Zabor IBE)
Iparraldea
“Zéro Déchet en pratique : nouvelle visite d’étude en Gipuzkoa – Bizi !” (Bizi)
Debagoiena
“EAJ-PNV-k zalantzan jarri ditu Epeleko instalazioa egiteko GHK hondakin partzuergoaren ustez lortutako maileguaren “baldintza ezin hobeak”” (EAJ-PNV)
San Markos
“San Markos exige a la Diputación una «solución realista» para los vertederos” (Diario Vasco)
Aiaraldea
“Herriko biztanleen % 30ak hondakin organikoa bildu dezan kanpaina abiatuko du gaur Udalak” (Aiaraldea)
Hondarribian
“Birziklatzea ona da, musikarako ere” (Hitza)
Errenteria
“Hondakin batzordearen txostena bere egin du EH Bilduk, eta gainontzeko alderdiei gauza bera eskatu die” (Hitza)
“Martxa onean, bosgarren edukiontziaren kanpaina” (Noticias de Gipuzkoa)
“El 25% de las familias ha recogido ya el cubo marrón” (Diario Vasco)
“5. edukiontziak izen-emate aurreikuspenak gainditu ditu” (Errenteriako Udala)
“Orereta/Errenterian, herritarren ekinaz, ongi egitera goaz” (EHBildu)
Errenteria
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/03/17/vecinos/oarsoaldea/martxa-onean-bosgarren-edukiontziaren-kanpaina
Hernani
“Acto de Reconocimiento Dendartean Zero Zabor 2014” (Dendartean)
“5.300 buenas prácticas medioambientales entre los clientes hernaniarras” (Diario Vasco)
Aretxabaleta
“‘Ontziratu zaitez’ ekimena aurkeztu du Ingurumen Sailak tupperraren erabilera bultzatzeko” (Goiena)
Azkoitia
“Azkoitiko Garbigunea zabaldu dute berriro, hondakin gehiagorentzako lekuarekin” (Hitza)
Andoain
“Hondakin eraginkorraren alde Zero Zabor eta Eguki taldeak” (Aiurri)
Usurbil
“Gaur sei urte betetzen dira Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa hasi zela” (Xingola)
Zestoa
“«Informazioa ukatu eta ezkutatu» egiten dela salatu du Harrobia plataformak” (Diario Vasco)
Donostia
“Hondakin organikoa bereizteko dei egin diete altzatarrei” (Donostiako Udala)
Pasaia
“Udalak autokonposta ikastaroak antolatu ditu” (Hitza)
Getxo
“Getxoko hondakin bilketa: murrizketek kaosa eragin dute” (ARGIA)
Gasteiz
“Gasteiz: Hitzaldia Zero Zabor-ek antolatuta, martxoak 26 ostegunean” (Zero Zabor IBE)
Espainiako Estatua
“Las plataformas contra la incineración en cementeras piden a la ciudadanía no votar a los partido favorables a la misma” (RRR Compañia)
Mundua
“[Cossima Donitzer] “Producimos tanta basura electrónica que se está convirtiendo en un negocio”” (El Diario Norte)
Zestoan Osinbeltzi buruzko parte hartze prozesuak aurrera darrai
2015-03-18 // Galdeketa, Osinbeltz // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zestoarron Aukera deitu parte hartze prozesua, udazkeneko herri galdeketan bururatuko dena, bere bidea egiten ari da. Prozesuari hasiera martxoaren 12an eman diote Zestoako udalean eta aurkezpenean esandakoak bideoz ikus-entzungai ipini dituzte osorik.
Martxoaren 14an bisita gidatua egin zuten Osinbeltzeko harrobi handira. Argazkiez gain, bideo batean bildu dituzte bisita bera eta teknikariek emandako azalpen xeheak:
Hiru egun beranduago, martxoaren 17an, Osinbeltzeko harrobiaren isolamenduaz hitz egitekoak ziren GHKko arduradunekin batera zenbait teknikari eta aditu, Urola-Kostako Hitzak iragarri zuenez. Azalpenak ematera etortzekotan ziren Aitor Zulueta geologo eta isolamenduetan aditua, Gerd Burkhardt ICP-ko ingeniari eta zuzendaria eta Silvia Venema ICP-ko ingeniaria. Han esandakoa Hitzak berak albiste honetan bildu du: “Osinbeltz isolatzeko lanak ohikoak eta erabat seguruak direla esan dute“.
Gainerakoan, Zestoarron Aukerak egitarau honetan aurreratu ditu ondoko aste eta hilabeteetan egingo diren bileren egun eta orduak.