Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Eusko Jaurlaritzak hondakinentzako 2020ra arteko plan berria ezarri du
2015-03-17 // Legeak, Plangintza // Iruzkinik ez
Ana Oregi sailburua, eskuinean, EAEko hondakin plana aurkezten. (Argazkia: Eusko Jaurlaritza)
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri du Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020. Gaiak garrantzia berezia daukan arren, ez du oihartzun handiegirik jaso hedabideetan. Noticias taldeko egunkariek “Euskadi reciclará más y producirá menos residuos” titulupean azaldu dute. El Paisek “Euskadi reintegrará a la economía 3,5 millones de toneladas de residuos” kronikan. Revista Tecnica de Medio Ambiente aldizkari profesionalak titulatu du: “El Gobierno Vasco da luz verde al nuevo Plan de Prevención y Gestión de Residuos 2020“. Denek azpimarratu dute oraintxe bertan urtero Euskal Autonomia Erkidegoak zabortegietara 47 milioi euro balio duten materialak botatzen dituela, alferrik galdutako material horien inguruan sortu beharko liratekeen 1.500 enpleguak ere zakarretara jaurtiz.
Ana Oregi sailburuak aurkeztutako planak jaso dituen erreakzio bakanetakoa Eguzki talde ekologista eta antinuklearrarena izan da: “Eusko Jaurlaritzaren hondakinen plana: xahutzailea, kontserbadorea, ez du inguru giroa errespetatzen eta ausardia urria“. Arrazoiotan oinarritzen ditu Eguzkik bere kritikak:
– hondakinen kudeaketa horiek sortzen dituztenen borondatean oinarritzen da, ez derrigortasunean.
– eraginkortasun txikikoa da, Europak ezarritako helburuetatik urrun geratzen da.
– ingurumena ez du zaintzen, errausketa bezalako sistemetan zentratzen delako.
– birziklatu ezin diren produktuak legez debekatzera iristeko biderik ez da abiatzen.
Hilabete luzez tramitatu den plana iazko udan Mikel Peruarenak laburbildu zuen Berrian: “2020rako hondakinen sorrera %10 gutxitzeko plana egin du Jaurlaritzak“. Geroztik, udazkenean ELAk bere iritzia eman zuen plan berriaz: “ELAk EAEko Hondakin Planari alegazioak aurkeztu dizkio“. Bere bigarren atalean argudiatu zuen ELAk:
“Planaren helburua da hiri hondakinen gaikako bilketa %75ean egitea, eta hondakin horien %60 birziklapenerako prestatzea eta balorizatzea. Gipuzkoan, gaikako zenbait bilketa sistemen bidez %85 jasotzen da jada modu selektiboan. Baditugu baliabideak planteatutako helburuak 2020 baino lehen betetzeko, eta, beraz, helburu horiek berrikusi eta goragoko beste batzuk planteatu beharko lirateke. Beste helburuetako bat da 2016a baino lehen bio-hondakinen %100 tratatzea, Europako hondakinei buruzko zuzentarauak horretara behartzen baitu. Baina, nola egingo da hori bio-hondakin horiek jatorrian eta gaika ez badira biltzen eta konpostatzeko behar beste plantarik ez badago? TMB plantetan hondakinen ehuneko handia ezin da berreskuratu. Azpiegitura horiek lehenetsiz gero, eta jatorrian gaikako bilketa egiteko apustua alde batera utziz gero, errausketaren edota zabortegien alde egiten da argi eta garbi”.
Zero Zabor IBEk elkarlanerako deia zabaldu dute Usurbildik
2015-03-15 // Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
“Aro berria, Zero Zabor aroa” ekitaldia. (Argazkia: Noaua!)
Zero Zabor IBEk (lehen Gipuzkoa Zero Zabor) hondakinen kudeaketaren aro berria irudikatzeko ekitaldia antolatu zuen larunbatean, martxoak 14, Usurbilen. Bertan bildu ziren ingurumen alorreko eragileak, sindikatuak, alderdi politikoak, enpresak, hezkuntza munduko ordezkariak, alkateak, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko kideak. Horiez gain, Zubietako errauste plantaren kontrako borrokatik abiaturik hondakinen gaikako bilketan eta Zero Zabor estrategian aitzindaria izan den Usurbilko herritar eta hautetsiak.
Antolatzaileek honela azaldu zioten asmoa Usurbilgo Noaua! aldizkariari: “Legegintzaldia bukatzera doa eta balantzea egiteko unea da. Hauteskunde kanpainan sartu aurretik, kanpaina bat egingo dugu hilabete hauetan. Honen baitan Euskal Herriari oro har, baina Gipuzkoari bereziki mezu bat helarazi nahi diogu. Azken 4 urteotan mugarri bat jarri baita. Zaborraren eta erraustegiaren aroan geundela sartu ginen legegintzaldi honetan. Eta zero zabor aroaren hastapenetan amaituko dugu. Inflexio puntu hori eman da”.
Bestalde, Zero Zabor ereduaren inguruan indar gehiago biltzeko deialdia zabaldu zen Usurbilen: “Jendarte eredu berri bat ezin da bakarka eraiki. Alor guztiok daukagu aro berri honetan gure ekarpena egiteko ardura eta jendarteko alor guztiok daukagu zero zabor eredu batean zer irabazia. Gaur hemen bildu garenok eta, arrazoi ezberdinak direla medio, gonbidatuak izan arren gaur etorri ez direnek, berandu baino lehen gure burua aro berri hortan kokatu behar dugu. Beste lekuetan egiten ari diren gauzetatik ikasi eta gai hontan geroz eta gehiago begiratzen digun munduari gure ekarpena egin diezaiogun”.
Ekitaldian Zero Zabor IBEk aurkeztu du “Aro berria, zero zabor aroa” ikus-entzunezko berria, urteotako ibilbidearen inguruan.
Ekitaldiaren oihartzunak:
Noaua! “Aro berria, Zero Zabor aroa” ekitaldi-ikuskizuna, larunbatean Sutegin“, “Elkarlanean urrats berriak emateko gonbita, zero zabor mugimendutik”
Berria “Gipuzkoan “zero zabor aroa” abian dela esan dute“, “«Zero zabor aroan» sartuta Gipuzkoa «punta-puntan» jarriko dela iragarri dute”
Zero Zabor IBE “Zero Zabor aroa jendarteko arlo guztien artean eraikitzen jarraitzeko aldarrikapena“
Albiste bilduma, martxoak 09 – 15
2015-03-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Euskal Herria
“Sindikatu eta eragileek “Natura eskubideen jabe” manifestua aurkeztu dute, martxoaren 14ko manifestazioetan parte hartzeko deia eginez” (Zero Zabor IBE)
“Sindicatos y agentes presentan el manifiesto “La naturaleza sujeto de derechos”, haciendo un llamamiento a participar en las manifestaciones del 14 de marzo” (Eskubide Sozialen Karta)
-EAE
“Euskadi reciclará más y producirá menos residuos” (Deia)
“Euskadi reintegrará a la economía 3,5 millones de toneladas de residuos” (El Pais)
“El Gobierno Vasco da luz verde al nuevo Plan de Prevención y Gestión de Residuos 2020” (Retema)
“Hondakinen planari buruzko lehen balorazioa” (Eguzki)
– Bizkaia
“Tratatu gabeko zaborra botatzen ari dira Artigasko zabortegian“, “Artigas zabortegiko auzian “azpijokoan” aritzea egotzi dio diputazioak EH Bilduri” (Berria)
“Bizkaiko Aldundiak onartu du Artigasko zabortegira tratatu gabeko hondakinak eraman direla, TMB planta ondoan izan arren” (EHBildu)
“TMB dice que no ha vertido basuras sin tratar en Artigas” (Deia)
“Cespa claudica en Zalla tras diez años de descontrol del vertedero contaminante” (Diario Norte)
– Gipuzkoa
“Aro berria: Zero Zabor aroa ikuskizun irekia larunbatean” (Zero Zabor IBE)
““Aro berria, Zero Zabor aroa” ekitaldi-ikuskizuna, larunbatean Sutegin” (Noaua!)
“[EGI] Zaborlandia” (Gipuzker, Twitter)
– Nafarroa
“Sugerencia para la elaboración del próximo PIGRN del Departamento de Producción Agraria de de la UPNA” (RRR Compañia)
– Lapurdi
“Ces déchets qui dérangent” (ACE)
– San Markos
“San Markos denuncia el intento de “imponer” el PaP” (Diario Norte)
– Sakana
“[Aitor Karasatorre] Atez ateko inposaketaren harira” (Naiz)
– Jurramendi
“Cárcar y Montejurra ratifican el convenio de la planta de reciclaje” (Diario de Navarra)
– Elgeta
“Hiri hondakinen %84,18 sailkatu dute elgetarrek urtarrilean” (Goiena)
– Arrasate
““Ondo” ekin diote Arrasaten hondakinen sistema berriari” (Goiena)
– Altzo
“Errefusa ontzi txikiagotan bilduko da, gaikako sailkatzea hobetzeko” (Tolosaldeko Ataria)
– Zegama
“Zegaman zaborren %80a birziklatzera iritsi dira” (Hitza)
– Azpeitia
“Pello Zubiria: “Hondakinen kudeaketaren atzean dauden interes ekonomikoak izugarriak dira”” (Uztarria)
“Hondakinak eta gizarte eredua” (Elkar Ekin)
– Zubieta
“Zubietan ere, hondakinak atez ate biltzen hasiko dira” (Noaua!)
– Orio
“[Egoitz Eizagirre Aduriz, Orio Zero Zabor] %65a ez dugu lortu, nola egingo dugu?“, “Orioko EH Bilduren gutuna: “%65era ez gara iritsi, eta orain zer?”” (Hitza)
“EH Bildu kezkatuta azaldu da Orioko birziklatze tasa %65tik urrun dagoelako” (Diario Vasco)
– Zarautz
“141 familiak konposta egiten dute” (Diario Vasco)
– Hernani
“Martxa Zubietako Zero Eremura” (Hernanin Zero Zabor, Youtuben)
“[Pello Zubiria] Cuando la prensa de la oligarquía machaca a la ciudadanía de Hernani” (RRR Compañia)
– Errenteria
“1.350 familiak lau egunean izena eman dute materia organikoa gaika biltzeko zaborrontzi marroiaren bitartez” (Errenteriako Udala)
“1.350 familias recogen el cubo” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Finaliza la manifestación en contra del PaP en
#Pasaia, con apoyo de PSE-EE y PNV” (Elena Viñas Twitter)– Tolosa
“Patxi Amantegi irá como independiente en la lista electoral del PNV” (Diario Vasco)
“Patxi Amantegi armairutik atera da. EAJren zerrendetan aurkeztuko da, Tolosako udaleko mastan zabor poltsa jartzea helburu” (Zero Zabor IBE)
– Donostia
“Hondakin organikoak biltzeko poltsen banaketa profesionalentzat” (Hitza)
“Donostiako parte zaharra: Komertzioak atez atekoarekin %90 biltzen ari dira gaika” (Zero Zabor IBE)
“Cosima Dannoritzerrek zabor elektronikoari buruzko bere azken dokumentala aurkeztuko du Donostian” (Cristina Enea Fundazioa)
“Hondakin organikoa bereizteko dei egin diete altzatarrei” (Donostiako Udala)
– Markina-Xemein
“Arrain hondakinak edukiontzira eramaten dituzten Markina-Xemeingo arraindegiek hobaria izango dute tasetan” (Hitza)
– Getxo
“La basura campa a sus anchas en Getxo” (Correo)
“Getxo pide a los vecinos depositar la basura los días fijados para su recogida con motivo de la huelga indefinida” (20 Minutos)
“El Ayuntamiento de Getxo pide a los vecinos que dejen la basura solo en los días fijados para su recogida” (Correo)
“Getxo afronta una huelga de recogida de basura” (Deia)
– Funes
“Miembros de la Compañía de las 3 Erres visitan la Planta de Reciclaje IB s.l. en Funes” (RRR Compañia)
– Katalunia
“Residu Zero. Com reactivar l’economia sense carregar-se el planeta” (Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsable)
– Alemania
“Coca-Cola is about to kill one of its few reusable plastic bottle schemes” (Sum of Us)
“Germany threatens Coca-Cola with tax” (Business Report)
– Konpostatzea
“Konposta, usaina eta erlatibismoa” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Alemanian kanpaina Coca-Colak ez ditzan erretiratu botila berrerabilgarriak
2015-03-12 // Europa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Coca-Cola bolita berrerabilgarriak. (Argazkia: Tuvie.com)
Alemanian jende askoren haserrea piztu du Coca-Cola multinazionalaren azken erabakiak: hemendik aurrera 500 ml eta 1,5 litroko botilak ez direla berrerabilgarriak izango, hondakinetara botatzeko moduko plastikozkoak baino. Kontsumo arduratsua hedatu eta konpainia handien gardentasuna lortzeko borrokatzen den Sum of Us mugimenduak sinadura bilketari ekin dio: “Coca-Cola is about to kill one of its few reusable plastic bottle schemes” (Coca-Cola hiltzeko puntuan dago bere botila berrerabilgarri urriak).
150.000 sinadura biltzeko kanpainan dio: “Coca-Colak behartu nahi ditu Alemaniako kontsumitzaileak edariak erosten botila ez erabilgarrietan, alde batera utziz dozenaka urtez usatu dituzten botila erabilgarri askoz ekologikoagoak. Orain arteko botilak 40 aldiz ere erabili daitezke. Aldiz, jaurtitzeko botilak erostera behartuz, Cokek xahutuko du energia kopuru handitan, noiz eta gure klima nozitzen ari denean karbono isurien hazkunde izugarria. Gainera, zabor gehiago iritsiko da dagoenekoz zaborrez gainezka dauden gure itsasoetara”.
Business Report guneak ezagutarazi duenez, Alemaniako gobernuak erreakzionatu du konpainiari zerga berrien mehatxu eginez: “Germany threatens Coca-Cola with tax“. Alemaniako Ingurumen Agentziaren lehendakari Maria Krautzbergerrek esan duenez, gaur herrialde hartan edaten diren edari guztien %45,7 botila berrerabilgarrietan saltzen da. Agentziak oroitarazi du ontzien kasuan hondakinak murrizteko sistemarik onena osatzen dutela behin eta berriro erabiltzeko modukoek.
Mapa ikusgarria: hondakinen birziklatzea Italian udalez udal
2015-03-09 // Europa // 2 iruzkin
Birziklaze maila Italian herriz herri. (Made with GeoNue by Nordai SRL. Twitter: @nordai_it)
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiatik
@HaritzPerez ek Twitterrez zabaldu izanari esker ezagutu dugu Italian prestatutako mapa honen berri: Raccolta differenziata: la mappa dei comuni virtuosi (Gaikako bilketa: ondo ari diren udalerrien mapa). Zorionez, Istituto Superiore per la Protezione e la Ricerca Ambientale erakundearen informazioz osatutako kartak biltzen ditu Italiako udalerri gehienetako datuak, bai birziklatzen txapeldun direnetakoak, eta baita trenaren azken bagoian arrastaka dabiltzan azken-putz herrietakoak. Mapa GeoNue plataforma erabiliz egin da; hau Sardiniako Nordai (Nuragic Innovation) enpresa gaztearen ekimena da.Daturik eskaintzen ez dutelako grisez margoturiko udalerriak alde betara utzirik, Italiako guztiak datoz banan bana koloreztaturik, hamar tonalitate ezberdinetan, hondakinen gaikako bilketan eta birziklatzen zein nola ari den garbi ulertzeko moduan. Mosaikoaren bi muturrak aipatzekotan, badira udalerriak %90eko tasa gainditzen dutenak (berde argian), eta badira %10aren azpitik dabiltzanak (ubel argian). Lehen begiratu batean, ohargarria da Veneziatik Milanora Verona eta Parman barna doan eskualdea (industriaz oso hornitua, txit hiritartua…) dabilela denen aurretik. Hego aldean dabiltza makalen, baina hemen ere ez dira falta asko aurreratu dutenak: hondakinen kudeaketa luzaz camorrako mafiosoen eskuetan egon ondotik, ikusgarria da nola egin dute hobera Napoli inguruko herri askok eta askok.
Italia aitzindaria da hondakinen Atez Ateko bilketan eta une honetan eztabaidatzen ari dira Zero Zabor lege (Legge Rifiuti Zero) lege berri bat ezartzea lurralde osoan.
Albiste bilduma, ots. 23 – mar. 08
2015-03-06 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“EQUO afirma que la apuesta renovada del PNV por la incineradora ‘no arregla el problema de los residuos en Gipuzkoa’” (Ecoticias)
– Bizkaia
“Bizkaia Zero Hondakin sortzetik hurbil dago: Hiriko hondakinen % 90 baino gehiago aprobetxatu zen baliabide modura” (Bizkaiko Foru Aldundia)
“Bizkaiko Aldundiak hondakinen %38,7 Zabalgarbira bideratzen du eta soilik hondakinen %35,5 birziklatzen da” (EHBildu)
“Asier Vega: “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da”” (Alternatiba)
“Senatuko Ingurumeneko eta Klima-Aldaketako Batzordeak Bizkaiko hondakinak tratatzeko instalazioak bisitatu ditu” (EAJ)
“Bizkaian zaborrarekin dituzten arazoek ematen duten irudiaz kezkaturik kudeatzaileek propaganda kanpaina bati ekin diote“, “Bizkaiak 160.385.000 kilo hondakin organiko erre eta zabortegira bota zituen 2014an” (Zero Zabor i.b.e.)
“Bilboko Udalak dio Artigas inguruak garbi daudela” (Berria)
– Nafarroa
“Sustrai Erakuntzak benetako parte hartze prozesua eskatu du Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan berria (PIGRN) osatzeko” (Sustrai Erakuntza)
“Seminario en Iruñea: El biogás, retos y oportunidades…” (RRR Compañia)
– Txingudi
“La comarca del Bidasoa incrementa su tasa de reciclaje hasta el 40,9%“, “El PNV denuncia el «estado parapolicial» creado por Bildu” (Diario Vasco)
– Donostia
“Parte Zaharreko dendari eta ostalariek %90 birziklatu dute“, “Hasierako onarpena eman diote hondakinak biltzeko ordenantza aldaketari” (Hitza)
“Más multas al contenedor“, “Aumentan las sanciones por no cumplir la ordenanza de basuras, pero los técnicos no podrán ponerlas”(Noticias de Gipuzkoa)
“Organikoaren bilketa bultzatzeko ekimen berriak Bidebieta eta Altzan“, “Bihartik aurrera, Bidebietan konposta! kanpaina organikoaren bilketa bultzatzeko” (Donostiako Udala)
“La oposición frena la creación de los inspectores de la basura en San Sebastián“, “Los hosteleros y comerciantes de la Parte Vieja reciclan el 90% de los residuos“, “El PNV denuncia que Bildu no informa sobre Osinbeltz o la planta de Zubieta” (Diario Vasco)
– Hernani
“Obrako hondakinak ez botatzeko, kamarak jarriko dira larrialdi guneetan” (Hernaniko Kronika)
“Bildu controlará con cámaras el puerta a puerta en Hernani“, “El PNV denuncia el «estado parapolicial» creado por Bildu” (Diario Vasco)
“Consultan a Protección de Datos sobre el uso de cámaras en Hernani” (Noticias de Gipuzkoa)
“Hondakinak eta kamerak: informazioa” (Hernaniko Udala)
“Hernaniko udalak konpostajeari buruzko bideoa egin du” (Zero Zabor IBE)
– Arrasate
“Arrasatearrak martxoaren 2tik aurrera hasiko dira organikoa bereizten“, “Edukiontzi berriak erabiltzeko moduan daude Arrasaten” (Goiena)
“Martxoaren 2an hasiko gara hondakinak batzeko sistema berria ezartzen” (Arrasateko Udala)
“La Mesa de Residuos recalca que separar la basura «es obligatorio»” (Diario Vasco)
– Bergara
“Arrandegietan igarri da gehien ontzien kanpaina“, “GHK eta Udalaren arteko akordioari esker, konpentsazio gisa, Angiozarrek 321.814,75 euro jasoko ditu” (Goiena)
“Se invertirán 321.000 euros en Angiozar por la planta de compostaje de Epele” (Diario Vasco)
– Ibarra
“El PNV asegura que en Ibarra el ‘PaP’ “sigue generando rechazo”“, “«Una solución democrática al PaP», entre las peticiones más recurrentes en Ibarra” (Noticias de Gipuzkoa)
– Deba
“El Consistorio seguirá esta semana las sesiones sobre el sistema de residuos” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Pasaiak txostena egin du. Atez atekoaren emaitzak eta balantze ekonomikoa” (Zero Zabor i.b.e.)
– Irura
“Hondakinak, segurtasuna eta komunikazioa Irurako EAJren aldaketa proposamenak” (Tolosaldeko Ataria)
– Errenteria
“Hasi dira 5. edukiontzia jartzen Lartzabal, Fanderia eta Gabierrota auzoetan” (Errenteriako Udala)
“Edukiontzi marroia ezartzen hasi dira” (Hitza)
“Comienza el reparto de cubos y tarjetas“, “El PSE pide que se aproveche una partida para San Marcos“, “El PSE no cree que la apuesta de Bildu sea el quinto contenedor” (Diario Vasco)
– Larrabetzu
“Gure organikoen kudeaketak interesa pizten du” (Larrabetzu Zero Zabor)
– Mairaga (Tafallaldea)
“El quinto contenedor llegará este año a Tafalla, Olite y Beire” (Noticias de Navarra)
– Izarbe bailara
“Los alcaldes se apuntan al quinto contenedor” (Diario de Navarra)
“Alcaldes y ediles de Valdizarbe dan ejemplo con su apuesta por el quinto contenedor” (Noticias de Navarra)
– Iruñerria
“Anulan el concurso que ganó FCC para recoger la basura de la comarca” (Noticias de Navarra)
– Galiza
“[Allariz] Puerta a Puerta y compostaje para reciclar el 80% de los residuos” (Residuos Profesional)
“Protestos contra a planta de compostaxe de Pontevedra: ignorancia ou eleitoralismo?” (ADEGA)
“Colectivos de Pontesampaio hacen frente común contra la planta de compostaje” (Faro de Vigo)
– Balear Uharteak
“Mallorca se especializa en quemar residuos del continente” (El Pais)
– Espainiako Estatua
“Para potenciar la recogida selectiva los papeleros piden prohibir los residuos reciclables en vertederos” (Ecoticias)
– Alemania
“Germany threatens Coca-Cola with tax” (Business Report)
– Konpostatzea
“Bahetu ala birrindu?” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Hondakinen %90 aprobetxatzen du ala %35 birziklatzen du Bizkaiak?
2015-03-05 // Bizkaia // Iruzkinik ez
Zabalgarbi eta Artigaseko hondakin azpiegitura multzoa.
[Pello Zubiria Kamino] Bizkaiko Ingurumen diputatu Iosu Madariagak (EAJ) aurkeztu berri du lurralde honetako hondakinen 2014ko balantzea. Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) bere webgunean jarri du informazioaren laburbilduma. Euskaraz titulu harrigarri samarrez dio: “Bizkaia Zero Hondakin sortzetik hurbil dago: hiriko hondakinen % 90 baino gehiago aprobetxatu zen baliabide modura“. Zero hondakin? Gaztelaniazko txostenaren izenburuak besterik dio: “Bizkaia se acerca al Vertido Crudo Cero: más del 90% de los residuos urbanos se aprovecharon como recurso“. Ez da berdin Zero Hondakin edo Vertido Crudo Cero: Zero Isurketa Gordin. Diputatuak eskainitako datuak azterturik, EHBildu koalizioak honela erantzun dio: “Bizkaiko Aldundiak hondakinen %38,7 Zabalgarbira bideratzen du eta soilik hondakinen %35,5 birziklatzen da“. Zero Hondakin, Zero Isurketa Gordin, aprobetxatu, birziklatu… nola ulertu?
Hasteko, BFAk euskarazkoan jarritako “Zero Hondakin” hori alferrik dago. Euskaraz ez da oso polita geratuko Zero Isurketa Gordin baina Vertido Crudo Cero horrela (edo Zero Botatze Gordin) ipini beste erremediorik ez da. Beraz, BFAk aldarrikatzen du biltzen dituen hondakinen %90 nola edo hala tratatu eta aprobetxaturik uzten dituela nonbait. Esate baterako, errausten diren hondakinak “aprobetxatu” egin dira energiatarako, nahiz eta aditu askok eztabaidan jartzen duten hori aprobetxatzea denik: kiskaltzeak energia gehiago xahutzen duela errauste planta batek benetan sortzen duena baino. Eta Vertido Crudo Cero kontzeptua onartuz gero, Zabalgarbiko errauskailuak kiskaltzen duen tona bakoitzeko eskoria eta errauts toxikotan lagatzen dituen 300 kiloak (%30) horiek ez dira vertido crudo. Arrazoi du BFAk: ez ditu dozenaka milaka tona hondakinok gordinik jaurti, egosita edo erreta laga behar ditu batean edo bestean.
Alde horretatik EHBilduk bere arrapostuan esan duena zuzena da, ez dirudi logikoa Iosu Madariagak vertido crudo delakoaren kontabilitatetik kanpo uztea Zabalgarbik soilik eskoriatan kanpora bidalitako (eta nonbait isuritako) 46.572 tonak. Nonbait lagatzen dira hauek ere: gaztelaniaz vertido hitzaren enbor bereko vertedero deitzen zaienetan.
EHBilduk Madariagak eskainitako datuetatik ondorioztatzen du %35 inguruan dabilela birziklatze tasa Bizkaian. Ez da urruti ibiliko. Edonola ere, hedabide publikoan luze-zabal eztabaidatzeko gaia dago hemen. Benetan interesatzen dena hondaki zerora hurbiltzea baldin bada.
Honen inguruko albiste gehiago:
“Asier Vega: “Bizkaiak birziklatze tasa handitzeko duen oztoporik handiena Zabalgarbi da”” (Alternatiba)
“Senatuko Ingurumeneko eta Klima-Aldaketako Batzordeak Bizkaiko hondakinak tratatzeko instalazioak bisitatu ditu” (EAJ)
“Bizkaian zaborrarekin dituzten arazoek ematen duten irudiaz kezkaturik kudeatzaileek propaganda kanpaina bati ekin diote”, “Bizkaiak 160.385.000 kilo hondakin organiko erre eta zabortegira bota zituen 2014an” (Zero Zabor i.b.e.)
“Bilboko Udalak dio Artigas inguruak garbi daudela” (Berria)
Donostian 20.000 familiak daukate giltza organikoa bereizten hasteko
2015-03-04 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Egunotan Donostiako Udalaren Joko Garbia webguneak goiburuan dio 20.000 familia baino gehiagok jaso dutela giltza hondakin organikoak berezirik kaleko edukiontzian lagatzeko. Martxoaren 4an zehazki 20.091 diren familia horiei gehituz gero nork bere etxean konposta egiten ari diren beste 850ak, denetara 21.000ko kopurua gainditu da Donostian. Zentsuaren arabera 184.000 biztanle dauzkan hiriko familien %25 gainditua izan behar du.
Bilduk gehiengorik gabe agintzen duen Donostia hiri osoan ari da ezartzen organikoarentzako edukiontzia. EAJ, PSE eta PP alderdien erabakiz birziklatzea borondatezkoa da hiriburuan, bestela esanda kutsatzea baimenduta dago. Organikoa bereiztea erabaki duten familiek giltza elektroniko bana jasotzen dute, izendatu zaien kaleko edukiontzi handia ireki ahal izateko. Egunotan udala ari da kanpaina egiten organikoaren bilketa Altza eta Bidebieta auzoetan zabalteko.
Donostiak hondakin kontuetan daukan beste berezitasuna hau da: EAJk, PSEk eta PPk behartu dute Bildu borondatezko sistema ezartzera baina aldi berean ez dute batere bultzatzen sistema. Oso nekez aurkituko irakurleak artikulu edo iritzi bakar bat alderdi horietako buruzagiena animatuz hiriburuko familiak hondakinak hobeto bereiztera. Adibiderik nabarmenena Denis Itxaso sozialistarena da, ez baitie dei bakar bat egin donostiarrei haren ustez onena den sistema erabiltzen hasi daitezen, eta aldiz orriak eta minutuak bete ditu (San Markosen Donostiaren izenean lehendakari dela aprobetxatuz) inguruko herrietako sistemak kritikatzen. Hondakinen gaian ere Juan Karlos Izagirreren ekipoak bakar-bakarrik atera behar ditu eltzetik babak.
2014an Donostia izan da San Markos mankomunitate osoan pertsonako eta urteko azken errefus kopuru gehien sortu duen udalerria: 287 kilo. Aldiz, derrigorrezko sistemekin ari diren herriak 60 kiloren azpitik ari dira.
Albistearen oihartzunak:
“Más multas al contenedor” (Noticias de Gipuzkoa)
“Organikoaren bilketa bultzatzeko ekimen berriak Bidebieta eta Altzan“, “Bihartik aurrera, Bidebietan konposta! kanpaina organikoaren bilketa bultzatzeko” (Donostiako Udala)
“La oposición frena la creación de los inspectores de la basura en San Sebastián” (Diario Vasco)
Hernanitik Zubietara oinez eraman dute errausketaren kontrako protesta
2015-03-01 // Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Hernanitik mendiz iritsitakoak Zubietako zulo handiaren aurrean.
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako gizartea errauskailuaren mehatxuaz ohartarazi nahi izan zuen atzo eguerdiz Zubietan bertan haraino Hernanitik bildutako jende talde batek. Goizeko hamarretan Hernaniko plazatik abiatuta, oinez ordu pare bateko ibiliz iritsi ziren hamabi eta erdietarako Zubietako gainera, Gipuzkoako hondakinentzako azpiegitura nagusiak joan behar duten “Zero Gunera”, antolatzaileek bataiatu zutenez.
Hernanitik Lasarte-Orian barrena mendiz iritsitako herritarrok bertatik bertara ikusi zituzten Zubietako paraje haietan egindako lur urraketak. Usurbildik iritsitako herritarrek azaldu zizkieten zulo handi hartan errauskailua eta bere instalazioak nola ziren joatekoak, eta orain GHKk bertan TMB, konpost planta eta abarrekin zer eraikitzeko asmoa duten.
Hernaniarrak Lasarte-Oriatik barrena Zubietako “Zero Gunera” iristeko azken aldapan.
Hernanin Zero Zabor taldeko kide batek mintzaldi laburrean gogorarazi zituen “EAJ/PNV, PSOE, PP… entzun! Errausketarik EZ, ez Zubietan, ez inon!” izenburuarekin zabaldutako deialdiaren arrazoiak. Bukaeran oroitarazi zuenez, urte hauetan Gipuzkoak asko egin du aurrera hondakinen kudeaketan eta erakutsi du errausketarik gabeko sistema ez dela utopia, baina alderdi horiek berriro errausketa mahai gainean jarri dutenez “erne ibiltzea tokatuko zaigu”, amaitu zuen.
Ondoren denen artean zuhaitz haziak erein zituzten, “Nendo Dango” deitzen diren buztinezko pilotatxoetan bilduak, joan den urtean Usurbilgo naturazaleek zuhaitzak landatutako eremuan eta inguruetan. Zubietako “Zero Gunetik” alde egin aurretik, bertan bildutakoek hamaiketakoa elkarrekin jan zuten, guztien artean partekatuz batzuek eta besteek jateko eta edateko ekarria.
Arrasaten astelehenetikan Tolosako bilketa sisteman hasiko dira
2015-02-26 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Udalak // Iruzkinik ez
Urtarrilean abiatzekotan zena arazo teknikoengatik atzeraturik, azkenean datorren astean ezarriko da hondakinen bilketarako sistema berria Arrasaten, bertako udalak jakinarazi duenez. Astelehenetik bertatik, martxoak 2, mondragoetarrek beren txarri-jana laga ahalko dute horretarako kaleetan dauden edukiontzietan, eta astean zehar burutuko da sistema aldaketa osoa.
Arrasaten ezarriko dena oro har Tolosako sistema bera da (derrigorrezkoa da birziklatzea, kaleko edukiontzi handietan oinarritzen da, horietako bi -errefusarena eta organikoarena- giltza elektronikoz irekitzen dira, zabor nahasiendako kontainer berde handia desagertzen da kaleetatik…) baina Tolosan ez bezala Arrasaten EAJk eta honek antolatutako Garbia plataformak ere parte hartu dute diseinu berrian. Hondakinen Mahaian hitzartutako itunak zehazki aipatzen da sistema berriak %70ko birziklatze tasa gainditzen ez badu automatikoki Atez Atekoa ezarriko dela Arrasaten.
Tolosan bezala Arrasaten ere %70eko langa gainditzen baldin badu, denetara Gipuzkoako biztanleen % 30,9 biziko dira hondakinak Zero Zabor ereduan kudeatzen diren udalerrietan.
Albistearen beste oihartzunak:
“Arrasatearrak martxoaren 2tik aurrera hasiko dira organikoa bereizten” (Goiena)