Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Parisko erraustegiaren zigor historikoa: 165 kaltetuek irabazi dute auzia
2018-03-15 // Errausketa, Kutsadura, Osasuna // Iruzkinik ez
Melun herriko erraustegiak kaltetutako herritarretako batzuk Parisko auzitegiaren atarian astelehenean. (Argazkia: Sophie Bordier/Le Parisien)
Sententzia historikotzat jo dute Frantziako hedabideek, Le Mondek “condemnation inedite en France” deitu: 16 urteko prozedura luze bezain neketsuen buruan, Parisko auzitegiak arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165 herritarrei eta zigor gogorrak ezarri dizkio kutsaduraren ardura eduki zuen Meluneko herri elkargo edo mankomunitateari. Kaltetuen abokatuetako bat izan den Corine Lepage Ingurumen ministro ohiak esan du erabaki historiko bat dela, lehen aldia delako justiziak erraustegi bat zigortzen duela.
Melun-Val-de-Seine herri elkargoari epaileek ezarri diote alde batetik 250.000 euroko isuna eta 82.000 gehiago justiziaren gastuetarako. Bestetik, kaltetuetako bakoitzari 21.000 euro ordaindu beharko dizkio eta kalterik gehiena nozitu duen Maincy herriko udalari 60.000 euro, epaiketaren gastuetarako 40.000 gehiagorekin. Melungo alkateak, bere Melun-Val-de-Seine herri elkargoko lehendakariak, hasieran onartu zuen arren epaia eta uko egin apelazioari, gero iritzia aldatu eta zabaldu du ez dela ados geratu eta epaiari helegitea jarriko diola.
ARGIAk joan den azaroan plazaratu zuenez, 1979an eraikitako Vaux-le-Pénil erraustegia baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela aurkitu zuten 1998an egindako ikerketan. Prefetak arduradunak ohartarazi zituen, baina 2002an dioxinen kutsadura maila iritsi zen onartuen 2.200 halako izatera. Gobernuak 2002an itxi arazi zuen planta, mankomunitateak bere burua desegin zuen eta beste mankomunitate bat sortu erraustegi berri bat abian jartzeko, gaur oraindik martxan dagoena.
Epaiketa bultzatu dutenen artean dago erraustegiaren ondoko Maincy herrian urte haietan alkate zen Pascale Coffinet. Margolaria ofizioz, bizimodu hobe baten bila Paristik landa eremura joanda… laster ohartu zen hiriburuan baino hauts gehiago zegoela bere herri txiki berrian. Borroka egitea egokitu zitzaion inguruko baserrietako oilategietako arrautzak analizatu zitzaten, dioxinak pilatuta zeramatzatela aurkituz. “Inguru honetako etxalde bateko behi guztiak ere hil behar izan zituzten kutsaduragatik”, argitu dio Le Parisien egunkariari.
2003an Coffineten bultzadaz sortu zen AVIE Errausketaren Biktimen Babeserako Elkartea, asteotan Parisen egiten ari den epaiketara iritsi arteko onik izan ez duena. Errausketaren lobbyari aurre egin dioten beste askorik gertatu zaien legez, Coffinetek ere eraso gogorrak jasan behar izan ditu urteotan; kutsaduraren errudunek, berriz, ez dute inolako damurik agertu.
Maincyn arrasto latza utzi du erraustegiak. Dozena bat lagun hilak dira linfoma ez-hodgkingez, sarritan errausketari lotu zaion gaitzez. Dozena bat gehiago gaixorik daude eritasun beraz eta Pascale Coffinetek kazetariei aitortu dienez “gaixorik ez dauden gainerako guztiak estutasunez bizi dira etorkizunak zer ekarriko dien beldurrez”.
Azaroan hasitako epaiketan entzun diren beste lekukotasun batzuk ere bilduak ditu ARGIAk.
Bali: ikusi urpetik paradisuko itsasoa plastikotan itota (bideoa)
2018-03-13 // Kutsadura // Iruzkinik ez
Rich Horner urpekaria martxoaren 3an murgildu zen Bali uharte famatuko kostaldean, hango manta arrainak filmatzeko asmoz. Askoz gauza beldurgarriagoa aurkitu zuen, ordea, sare sozialetan berak kontatu zuenez: ezin imaginatuzko plastiko pilarekin egin zuen topo. Bi minutu eta erdiko bideoan laburbildu zuen aurkikuntza eta YouTuben laster milioi bat lagunek ikusi dute.
Zehazki Bali eta Nusa Penida uharteen arteko Manta Point parajean egina dago grabaketa, erakusten duena zer nolako zabor pila itsasoratzen duten Indonesian baina baita Balin bertan ere, turismoak eraginik.
Plastikoz itsasoa nortaraino kutsatu dugun adibide latza erakutsi dute Balin. 2016an ARGIAk jakinarazi zuenez, Ellen MacArthur Fundazioak zabaldutako azken txostenaren arabera plastikozko botilaz beteko dira ozeanoak 2050erako. Plastikozko botilen produkzioa etengabe hazi da 1964tik hona. 2011an 3,11 milioi tonara iritsi zen plastiko kontsumoa. Hurrengo hogei urteetan eskaria bikoiztu egingo dela aurreikusi dute, eta 2050erako laukoiztu.
Joan den otsailaren 24an One Island One Voice elkarteak garbitze kanpaina handi bat antolatu zuen, batik bat uharteko hondartzetako zaborrak biltzeko: antolatzaileek diote 20.000 lagunek hartu zutela parte 120 txokotan, denetara 65 zabor batuz.
Boluntarioak Baliko hondartza batean zaborrak biltzen.
Erraustegiaren aurkako jardunaldia antolatu dute sindikatuek eta EAMek elkarlanean
2018-03-13 // Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
EAMek eta sindikatuek antolatutako jardunaldiaren afixa.
Martxoaren 20an, asteartea, Donostian kanpusean buruko den jardunaldia “Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” darama izenburu eta elkarlanean antolatu dute AEM Errausketaren Aurkako Mugimendua, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, COBAS, BIOLUR, Baserria XXI eta OlatuKoop elkarteek.
Antolatzaileen ordezkariek prentsaurrekoan azaldu dutenez, “jardunaldi hauen bidez, modu berezian, langileon bizi eta lan baldintzak erdigunean kokatuko ditugu, langileok ere dinamika honetan eragile zein subjektu aktibo izan behar dugulako, hitza eta erabakia gureak ere badirelako”. Gipuzkoan erraustegi bat eraikitzearen aurkako arrazoi ezagunez gain (osasunari, ingurumenari, enpleguari eta ekonomiari eragiten dizkien kalteengatik), azaldu dute ahalegin berezia egin nahi dutela “ingurumena eta pertsonak erdigunean jarriko dituen jendarte eredu berria eraikitzeko, aldaketa soziala eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ditugu”.
Usurbilgo Noaua hedabideak bildu du bideoz jardunaldiaren aurkezpena:
Jardunaldira bereziki gonbidaturik jinen da Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoaren ponentzia, “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa” hitzaldia eskaintzera.
ELA eta LAB sindikatuen ordezkariek zabaldu dutenez, dagoenekoz Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiagoko langileen batzordeek bat egin dute martxoaren 20ko jardunaldi bereziarekin. Hiru agertokitan jokatuko da eguneko egitaraua: Ibaetan EHUn duen kanpusean hitzaldi eta mahai-inguruak, kalean mobilizazioak eta San Telmon “Angula ustelak” hitzaldia, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin erraustegia gelditu izanagatik apirilean epaituko dituztela eta.
Sindikatu nagusien eta beste gizarte eragileen ordezkariek aurkeztu dituzte langile batzorde sail zabal baten atxikimenduak.
Hona antolatzaileek iragarri duten egitaraua:
Euskal Herriko Unibertsitatearen Ibaetako Kanpuseko Ignacio Maria Barriola zentroko auditorioan:
09:30-10:30 Piotr Barczak, Europako ingurumen bulegoko hondakinen arduradun teknikoaren ponentzia: “Zibilizazio krisi ekologikoa eta hondakinen arazoa”.
10:30-12:00 Sindikatuen mahai ingurua hiru blokeetan:
-Lan osasuna eta langileon bizi baldintzak: errauskailuak langileon lan osasunean dituen ondorioak eta horrek gure bizi baldintzatan duen eragina.
-Enplegua eta ingurumena: proiektuok zer nolako enplegua sortzen duten aztertu eta ingurumena errespetatzeko eman beharreko urratsak mahai gaineratu (enplegua vs ingurumena gaindituz).
– Zaborren kudeaketarako proposamenak.
Donostiako Bulebarretik Foru Aldundira:
12:30 Giza-katea, ekitaldia eta adierazpenak hedabideei.
Donostiako San Telmon:
18:00 “Angula ustelak” hitzaldia. Hizlariak: Ainhoa Intxaurrandieta, Igor Melchor, Piotr Barczak. Erraustegiaren inguruko negozio eta maniobra zikin ugariren inguruan azalpenak emango dituzte.
Donostiako San Telmotik Foru Aldundi aurrera:
19:30 Giza katea.
“Langileok ere erraustegia gelditu! Badago alternatiba” jardunaldiaren antolatzaileak: EAM Errausketaren Aurkako Mugimendua,ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, COBAS, BIOLUR, Baserri XXI, OlatuKoop, Donostia Bizirik.
Sutea piztu da Osakako erraustegian, Japonian
2018-02-16 // Errausketa, Istripuak // Iruzkinik ez
Helikopterotik ateratako argazki honetan ikus daiteke suteak eragindako kea beltz ari den Osakako Morinomya erraustegi inguruko airea kutsatzen.
Japoniako Osaka hiriko Morinomya erraustegian istripua izan da ostiral eguerdian, The Mainichi egunkariak jaso duenez. 14:00ak inguruan kalean herritar batek ikusi du ke beltza eta larrialdi zerbitzuei deitu die. Suhiltzaileek adierazi dute zauriturik ez dela izan.
The Mainichi egunkariak dioenez, 2013ko martxoan itxi zuten erraustegia, eta instalakuntzak deseraikitzeko lanak joan den azaroan hasi ziren.
Andrew Pelling erabiltzaileak Twitterrera igo duen bideo honetan ikus daiteke sutea.
Asahi egunkariak egindako bideo honetan ikus daitezke suhiltzaileak erraustegian piztu den sutea itzaltzen.
Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute
2018-02-15 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Fos-sur-Merren departamenduko agintariek erraustegia abian jarri zutenean, bertako alkate Raimondik protesta ekintza sinboliko hau egin zuen atarian: lore eskaintza “emandako hitz” asesinatuaren omenez. (Argazkia: L’Express)
Otsailaren 12an publiko egin aurretik, Le Mondek zabaldu du aurrerapena: ikerketa batek demostratu du Marseilla metropoliak Fos-sur-Merren daukan polo industrialaren –tartean erraustegiaren– inguruan ekoiztutako elikagaiak dioxinak, PCB eta bestelako kutsagaiak daramatzatela. Biztanleak aspalditik airearen kalitate txarragatik eta kutsadurak eragindako gaixotasunengatik kexu dituen Fos-sur-Merreko udalak salaketa sartu du auzitegian.
Le Monde egunkariak oihartzun handia eman dio albisteari Frantzia osoan “A Fos-sur-Mer, la pollution industrielle contamine aussi les aliments” titulua ipinita bere kronikari. Izan ere, Fos golkoko portuak daukan industria multzoaren ondoan bizi diren 100.000 biztanleak aspalditik dira kexu arnasten duten airearen kalitateagatik. ADPLGF Foseko Golkoko Kostaldea Babestu eta Defenditzeko Alkarteak urte luzez egindako salaketak orain bere egin ditu udalak, epaileei zorrotz ikertzea eskatuz.
Foseko golkoan, mundu guztiak Marseillako portua deitzen duen eremuan, hogei industria daude Seveso kalifikatuak, birfindegia, siderurgia, kimika eta… Fos-sur-Merreko erraustegia. Hau 2010ean jarri zuten martxan, aurreko urteetan kontrako protesta eta mugimendu handiak egin zituzten jendeak zanpatuta. 2013an sute izugarri batek kiskali zuen erraustegiaren zati handi bat, baina oztopo guztien gainetik erraustegiaren proiektuak bizirik dirau.
Fos sur Mer erraustegia 2013an erre zenean.
2009 eta 2015 artean ADPLGFk analizarazi ditu inguruetan ekoizten diren zenbait elikadura, jatorri izendapena dutenak, kalitate asmoz landuak beraz: Camargueko zezenkia, Crauko arkumea eta oliba olioa, ahuntz gaztak, libre hazitako oiloen arrautzak, Cartauko muskuiluak… Aztertutako jakiotan 50 kutsagairen aztarnarik bazen ala ez analizatu dute CNRS, INSERM eta INRA ikerketa institutu ofizialetan ari diren adituek. Le Mondek aurreratu duen dioxinen kutsadura nabarmenak aurkitu dituzte, berdin perturbatzaile endokrinoak diren PCBenak, eta baita metal astunenak ere.
“Ikerketarekin ez diegu minik egin nahi aziendak edo muskuiluak hazten dituztenei”, esan du ADPLGFko lehendakari Daniel Moutetek. “Haiek ere biktimak dira, Fos-sur-merren edo Port-Saint-Louisen minbiziak sufritzen dituztenak bezala”. Elkarteak eskatzen die bat egin dezaten beren salaketarekin.
Fos-Sur-Merreko alkate Rene Raimondik bai egin du bat ADPLGFrekin: “Badira 15 urte eskatzen dugula benetako azterketa epidemiologiko bat egin dezaten jakiteko ea benetan, mundu guztiak dioen moduan hemen kantzer gehiago dagoen. Baina ez egiteagatik ez dute ezta departamenduko kantzerren erregistro bat ere egin”. 2017 ikerketa mugatu bat egin zuen talde frantses-amerikar batek, herritar multzo batekin, eta zenbait kantzer, diabete eta asmaren ugaritzea aurkitu.
Hura ikusita, ARS Osasunerako Eskualdeko Agentziak agindu zuen 2017a amaitzerako publikatuko zuela departamendu horretako leuzemien eta giltzurrinetako eta maskuriko minbizien erregistroa… baina berrikitan jakinarazi du urte betez atzeratuko dela. Bestalde, Estatuaren ordezkaria den prefetak garbi utzi nahi izan du inolako arriskurik ez dela eta azterketak ez duela horrelakorik erakusten.
Fos-sur-Merreko kutsadurak, Le Mondek publikatuaz geroztik, zalaparta handiak sortu ditu beste hedabideetan. Ikusi batzuk:
France TV: Fos-sur-Mer : des aliments contaminés par la pollution
Ouest-France: Fos-sur-Mer. Une étude alarmante sur la contamination des produits locaux
Otsailaren 24rako manifestazioa deitu dute “Erraustegia gelditu, birziklapena sustatu” eskatzeko
2018-02-12 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
EAMeko ordezkariek manifestaziorako deia inauteri giroan egin dute. (Argazkia: Noaua)
EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak gipuzkoarrei dei egin die otsailaren 24an erraustegiaren aurkako protesta berriro Donostiako kaleetara eramateko. Manifestazioa arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Gipuzkoa plazatik eta bere lelo nagusia izanen du “Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu!” aldarria. Mobilizaziorako deialdia egiteko prentsaurrekoa Ostiral Gizenean egokituz, EAMeko kideek Donostiako Udalean agerraldia inauteri giroan egin dute, denak ere mozorrotuta. “Txin txin, txin txin… diruaren hotsa” abestuz parodiatxo txiki bat ere egin dute agerraldi aurretik.
“Dagoeneko jakin badakigu –esan dute EAMeko ordezkariek– %80ko birziklatze tasa lortzea posible dela, horretarako bitartekoak jarri eta borondatea izanez gero. Modu honetan zabor nahasi ugari sortzea ekidin genezake, geratuko litzatekeen apurrarekin errausketa ez den beste irtenbide bat bilatzea posible izango genuke eta ez Gipuzkoan egin nahi duten bezala erraustegi toxiko bat inposatu eta 35 urtetan ordaintzen egon behar izatea. Gure eskaera berresten dugu, Zubietako erraustegiaren obren geldialdia eskatzen dugu eta gauzatu dezatela lehenbailehen Gipuzkoa osoan hondakin bilketa eraginkorra, tokian tokiko berezitasunetara moldatua, baina birziklagarriak eta konpostagarriak diren hondakin guztiak bildu daitezela”.
Usurbilgo Noaua hedabideak bideo honetan bildu du EAMen agerraldia:
Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean
2018-01-30 // Errausketa, Europa, Kutsadura // 10 iruzkin
Pisa Ospedaletto erraustegia kea eta lurruna dariola. (Argazkia: QuizNews)
Polemika handia bizi dute asteotan Italiako Pisa hiri monumental eta turistikoan, frogatu denean Ospedaletto herrian daukan erraustegiak minbiziak eragin dituela. Errausketaren aurkako taldeek eta zenbait alderdi politikok aspalditik salatzen zuten kontua izan arren, CNR Ikerketarako Kontseilu Nazionalak berrikitan plazaratutako azterketa epidemiologikoak harrotu ditu hautsak. Pisako udalak erabaki du erraustegia ixteko prozedurari ekitea.
Urtarrilaren 18an Il Tirreno egunkariak honakoa plazaratu zuen: “Erraustegia, CNRren ikerketa txundigarria: ‘Inguru honetan gehiegizko heriotzak daude‘”. Eta tituluaren ostean: “Ospedalletoko erraustegiaren inguruetan bizitzeak berekin dakartza osasun arrisku serioak, ospitaleratzeak eta heriotzak dakartzatenak. Hori erakutsi du CNRko Fisiologia Klinikoko Institutuaren zaindaritzapean burututako azterketa epidemiologikoak”.
“Il Tirreno” egunkariak honela eman du Ospedalettoko erraustegiak eragindako minbizien albistea urtarrilaren 18an.
Pisako udalerria bere osotasunean arakatu duen inkestak dioenez, “aztertu diren hiru kutsadura iturri nagusien artean, hau da, errausketa, industria guztia eta autoen trafikoa, arrisku oharrik ugarienak agertu dira erraustegiaren kasuan eta, aldiz, autoen trafikoak eragindako kutsadurarenak esporadikoak dira”.
Zehaztasunetan sartuta, erraustegiak eragindako gaixotasunen ugaritzeak CNRko ikerlariek aurkitu dituzte: heriotzak ugaritzen dira dira %79 sistema linfatikoko eta odoleko minbizietan eta %21 zirkulazio sistemako gaixotasunetan. Emakumeetan hilkortasun tasa %152 handitzen da arnasbideetako gaixotasun akutuetan. Bestalde, ospitaleratze beharrak ugaritu dira sistema linfatiko eta odolekoaren tumoreengatik (+%41 gizonetan, +%21 emakumeetan), leuzemiagatik (gizonetan +%75, emakumeetan +%35), Ez-Hodgkin linfomengatik (gizonetan +%85, emakumeetan +%54), eta emakumeen artean trakea-bronkio-biriketako tumoreengatik (+%34).
CNRren txostenak aztertu ditu Pisako udalerrian 2001etik 2014ra artean gutxienez urte betez bizi izan diren 132.000en egoerak. Bestalde, CNRk (Espainiako CSIC eta Frantziako CNRSren parekoa denak) gogorarazi du 2002an egindako beste ikerketa batean nabarmendu zirela emakumeen artean leuzemia kasuen ugaritzeak eta gizonen artean Ez-Hodgkin linfomen eta nerbio sistema zentraleko tumoreen ugaritzeak.
“Ospedalettoko erraustegia ezin da itxi” zioten agintariek 2013an, ordurako kutsadura arazoak ezagunak ziren arren. (“Infomarezzo” egunkariaren albiste bat 2013an)
Ospedalettoko erraustegia 1980tik ari da lanean eta orain artean ez dute itxi, Pisa eta inguruetan gaikako bilketa Atez Atekoari esker %70etik gora ibilita ere. Azken urteotan, gainera, galerak eragin ditu. Hala ere agintari batzuk, antza, erraustegia laster birmoldatzea pentsatzen ari ziren eta hori gutxi balitz inguruetan biomasazko zentral berri bat eraikitzeko asmotan dira. Matteo Renzi lehen ministroak klase guztietako erraustegiak, baita ahaztuak zirenak ere, abian jarri nahi baititu, Europako Troikak Italiaren kanpo zorra arintzeko diseinatu dituen politikekin bat eginda.
Hala ere, halako zirrara eragin du Pisan kutsaduraren larritasunak, ezen eta udala hasi baita erraustegia ixteko lehen urratsak ematen. QuizNews-en Pisako edizioak, adibidez, aurreratu du udalean ezkerreko alderdi guztiek bat eginda gehiengoz sartu dutela batzordearen agendan erraustegiaren ixtea: “Erraustegiaren itxiera lehentasunezkoa da –esan dute– zeren eta fabrika hau gero eta arriskutsuagoa da ingurumenarentzat eta herritarren osasunarenzat”.
[Eguneraketa, 2018-02-06] Interneten eskuragai dago CNR erakundearen barruan Pisako Fisiologia Institutuaren Ingurumen Epidemiologikorako eta Patologien Erregistrorako taldeak burututako ikerlana: bai testua osorik (“Indagine sulla salute dei residenti nel Comune di Pisa in relazione all’esposizione alle principali fonti di inquinamento atmosferico“), bai 20 orrialdeko bertsio laburtuan.
Erraustegiaren goi-tentsioko linearen protesta eraman dute Urnietatik Lasartera mendiz
2018-01-29 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Andoain, Hernani, Lasarte eta Urnietatik iritsitako lau zutabeetako herritarrak Azkorteko Santakruz ermitaren aurrean.
Larunbatean, 27, EAM Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako mendi martxa batek salatu du Zubietako erraustegia argindarrez hornitzeko Lasarte eta Urnietako mendian barrena agintariek urratu nahi duten goi-tentsioko linea berria. Andoain, Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietatik abiatutako lau zutabek Azkorteko ermitan egin dute topo, hemendik lehenik Oria auzora jaitsita azken ekitaldia Lasarteko plazan burutzeko.
Oria eta Urumea ibarren panorama paregabeak eskaintzen dituen Azkorteko Santakruz ermitaren ondoan azaldu dituzte antolatzaileek (ARGIAren bideoan bildu denez) proiektuaren zertzelada nagusiak. 132 kilovolteko potentzia izango duen linea berriak urtean 160.000 megawatt garraiatuko luke esklusiboki erraustegia hornitzeko. 5.422 metroko linea berria osatzeko burdinazko 21 dorre berri eraiki nahi dituzte, bakoitza 30-36 metro altuerakoa eta 50na metro koadroko eremuetan kokatuak, zelaiak urratu eta basoetan 40 metro zabalean harrapatutako zuhaitz guztiak eraitsiz.
Mendi ibilaldiaren amaierako ekitaldian, Lasarte-Oriako erdigunean, erraustegiaren aurka mobilizatutako zenbait herritar eta talde mintzatu da. Landaberri ikastolako ikasleen ordezkari gazteek agintariei eskatu diete “gure osasunarekin ez jolasteko” eta irakasle batek adierazi du azpiegitura berriaren arriskuak salatzen jarraituko dutela. Erraustegia eraikitzen ari diren gunetik 500 metrora dago Landaberri ikastola eta berrikitan irakasleek salatua dute kutsaduragatiko beren kezka azaltzen zuen pankarta bat kendu arazi egin dietela Hezkuntza ordezkaritzatik.
Landaberri ikastolako irakasle eta ikasleak beren kezka azaltzen, ikasgeletatik 500 metrora eraikitzen dietelako erraustegia. (Argazkia: @XingolaUsurbil)
Lasarte-Oriako antzerki talde amateur batek jarri nahi izan dio umore puntua egunari, atariko hesietatik errauskailuaren obrak komentatzen zituen erretretadun hirukote bat irudikatuz. Amaitzeko, EAMeko ordezkariek egin zuten azken hitzaldia, herritarrei dei eginez ez etsitzeko erraustegiaren aurkako borrokan eta hurrengo mobilizazioaren hitzordua zabalduz: Donostian otsailaren 24an burutuko dute “Erraustegia gelditu! Birziklapena sustatu!” lelopean.
Usurbilgo Noaua hedabideak bideo honetan bildu du azken ekitaldia osorik:
GuraSOS ‘Hitzartu’ proiektua aurkezten eta beharrezko 10.000 euroak batzen ari da
2018-01-23 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
“Ez diezagutela adarra jo”, GuraSOSen bideoan Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako kritika.io
GuraSOS elkarteak Gipuzkoako hondakinen gatazkan plangintza eta irtenbide adostua bilatzen duenak egunotan ari da ‘Hitzartu’ proiektua gizarteratu eta finantzatzeko lehen fasea osatzen. ‘Hitzartu’ren aurkezpenak dagoeneko zenbait herritan egin ditu –Usurbil, Lasarte, Andoain, Tolosa…– eta finantzaketari dagokionez, Itsulapikoa plataformaren bidez ari da egitasmoa aurrera ateratzeko behar duen gutxieneko dirua lortzen.
Lerrook idazteko unean –asteartea 23, 18:45an– eta lehen fasea agortzeko bi egunen faltan, gutxieneko helburutzat jarritako 10.000 euroetatik lortuta zeuzkaten 7.881, helburuaren hiru laurdenak gaindituta. Bultzatzaileek garrantzia berezia eman diote alor honi: “Gizarte zibilak finantzatuko du partaidetza-proiektu osoa, alegia, proiektuan aurreikusitako ekintza guztiak, gure kulturan sustrai sendoak dituen erakunde baten bidez: auzolanaren bidez”.
Bestalde, ‘Hitzartu’ gizarteratzeko ahalegin horretan, egunotan GuraSOSek Internetez zabaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiko agintarien inmobilismoa eta hitza ez betetzea nabarmentzeko prestatutako bideoa:
Klimaren Aldaketaren (ez kontrako) Zentroa… Zubietako erraustegiaren ondoan
2018-01-23 // Errausketa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Eraikin jasangarri, zero kontsumo eta zero emisioko bat eraikiko dutela agindu dute Gascok eta Asensiok. (Argazkia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Espainiako erraustegien patronalak bere burua bataiatu baldin badu Fundación Economía Circular, nor harrituko da Gipuzkoan erraustegia eraikitzen ari den Foru Aldundiak bere ondo-ondoan kokatu nahi duelako Klimaren Aldaketaren Zentroa?
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak astelehenean, 22, aurkeztu du asmoa, Donostiako alkateorde Ernesto Gasco zeukala aldamenean: ‘Gipuzkoa Klima 2050’ klima aldaketari buruzko programaren barruan, Zubietako Eskuzaintzetan eraikiko dute Klima Aldaketaren Zentroa urte honen amaierarako, 3.384 m2-tan behatoki bat, ekonomia zirkularra sustatzeko alor bat, eta Gipuzkoaren trantsizio energetikorako eta energia berriztagarrien garapenerako departamentu bat.
Asensiok azaldu duenez, “Gipuzkoako Klima Aldaketaren Zentroak hiru ardatz nagusi izango diru: berotze globalak gure lurraldean duen eragina neurtzeko eta aztertzeko behatoki bat sortzea, ekonomia berdea sustatzeko Europako funtsen bidez ekonomia zirkularra sustatzea eta ‘GK Recycling’ birziklatze klusterra indartzen jarraitzea, eta energia berriztagarriak sustatuz energia trantsizioa ahalbidetzea”.
Beraz, 300 metroko tartean egongo dira urtean 200.000 tona erreko dituen erraustegia, horri janaria lehortzeko zabor nahasiak egokituko dizkion TMB planta, labeetatik aterako diren milaka tona zepa-eskoriak tratatuko dituen beste bat eta… orain iragarri dutena, alegia, guztien kalteak neurtu eta aztertuko dituena. Kazetariak kontu tristeokin broma egitea zilegi balu, esango luke izena ondo matizatuta ipini diotela EAJ-PSOEko agintariek, Klima Aldaketaren Zentroa izango baita eta ez Klima Aldaketaren Kontrako Zentroa. Ezin izan bestela: mundu osoan jakin da erraustegiak klimaren aldaketarentzako benetako pozoia direla.
Hori bai, Diario Vascoren eta euskal hedabide publikoen desinformazio paregabeak lagunduta, gauza ziurra da proiektu berriak ere ondo emango duela agintariek klimaren inguruko modaren barruan hain airoski sustatzen duten “GK Green Fashion” horren aldamenean.