Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ainhoa Intxaurrandieta atez ate dabil zestoarrei Osinbeltz asmoa azaltzen
2015-02-25 // Partzuergoa // Iruzkinik ez
Ainhoa Intxaurrandieta GHKko atarian. (Argazkia: GHK)
[Pello Zubiria Kamino] Gutxitan ikusiko zen horrelako gardentasun ahalegin bat erakunde publikoko arduradun baten partetik GHKko lehendakari Ainhoa Intxaurrandieta egiten ari dena bezalakorik. Asteotan zestoar guztiei Osinbeltzeko proiektua azaltzen ari zaie multzo txikitan bildurik, laguntzat daramala udaleko ordezkari bat. Astearen ia egun guztietan dauzka bilerak herritarrekin.
GHKko lehendakariak hitzordua aurrez jakinarazten du, elkarrizketa luze baterako konbidatuz atari gutxi batzuetako biztanleak, dozena bat edo bi familia baino ez. Eta pertsonalki Intxaurrandietak hitz egiten du auzotarrokin bai Osinbeltzeko harrobi abandonatura GHKk ekarri nahi dituen hondakinez, hauen ezaugarriez, harrobia berreskuratzeko proiektuaz, honek diru aldetik eta enplegu aldetik Zestoari ekarri behar dionaz, eta bizilagunek esateko bezala galdetzeko dauzkaten atal guztiez.
Azaroan burutuko den herri galdeketan erabaki behar dute Zestoako jendeek onartzen duten ala ez GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Osinbeltzeko harrobia berreskuratzeko proposatzen duten hondakin geldoen biltegia. Eta Intxaurrandietak herritarrei aurreratu dienez, harrobi berreskuratuak eduki ahalko dituen erabilerak ere herritarrek erabakiko dituzte.
Guanyem-ek Bartzelonan hondakinak Atez Ate biltzea proposatzen du
2015-02-23 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Ada Colau 2014ko irailean Guanyemen udal hauteskundeetara aurkeztuko zela iragartzen. (Argazkia: La Marea/Maria Angeles Torres)
Economia Digital webguneak zabaldu du albistea: “Guanyem propone la recogida de basuras puerta por puerta como nuevo modelo para BCN“. Ada Colau aktibista ezaguna buru daukan Guanyemek datozen udal hauteskundeetarako, Bartzelonan, bere inguruan bildu ditu ICV-Esquerra Unida, Podemos, Procés Constituent y Equo alderdiak ere. Albisteak zabaldu duena, Guanyemen hauteskunde programaren Ekologia atalean dator 4. orrialdean: “Es revisarà el model de recollida de residus a la ciutat a partir de projectes de recollida selectiva de residus porta a porta i de models més simples de separació. Les experiències es valoraran amb la participació del veïnat amb la perspectiva d’aprendre i estendre aquelles que siguin més exitoses al conjunt de la ciutat. Es definirà una estratègia de Residu Zero per tal d’augmentar la recollida selectiva i no generar residus per incinerar“. Hitz bitan, Atez Ateko bilketa bidez sustatu Zero Zabor estrategia, ez dadin sortu hondakinik errauskailuentzako.
Guanyemeko buruzagiek Economia Digitali esan diote bilketa sistema hau ezarri nahi dutela orain artekoak -edukiontzi bidezko bilketa borondatezkoa- garesti izanik ere eraginkorra ez delako. Kazetariak -ez du Atez Atekoaren oso aldekoa izan behar- oroitarazi die Guanyemeko arduradunei sistema hori dela Euskal Herrian Bilduk jarri duena eta hainbeste polemika sortu duena; Bartzelonan aparra bezala igo den Guanyemekoek erantzun diote Atez Atekoa Kataluniako 100 herri baino gehiagotan dagoela ezarrita -Euskal Herrira katalanen eskutik iritsi zen, hori da egia- eta emaitza oso onak ematen dituela, lanpostuak ugaritzen dituela, eta aldiz orain arteko sistemak oso birziklatze tasa kaxkarrak ematen dituela, gainera teorian gaika bildutakoan okerreko material asko joaten direla.
Economia Digitalek albistea apaindu du Legazpin duela bi urte Atez Atekoaren kontra balkoietan eskegitako basura zorroekin. Katalunian sistema hori darabilten 100dik gora herrietako edozeinetan atera zitzakeen argazki hobeak, berdin cavaren hiriburu famatua den Sant Sadurní d’Anoian. Aldiz, Diseñar lo sostenible webguneak tonu gozoagoan landu du albistea “Guanyem y la recogida de residuos puerta a puerta” kronikan, Atez Ateko bilketa nola egiten den azalduz.
Albiste bilduma, otsailak 16 – 22
2015-02-21 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Iritzia
“Denis Itxaso: Aurrera doan herria“, “Denis Itxaso: Baztertutako mozorroak“, “Denis Itxaso: Atez Atekoak badu (mozorro) alternatiba” (Zaldi Eroa, Berria)
“Disfraz carnavalero modelo Incineradora” (Tasio, Gara)
– Gipuzkoa
“Bideoa: Zergatik kendu zabor edukiontzia? Arrakastaren arrazoiak” (Zero Zabor i.b.e.)
“Recycle the grey bin!” (Zero Waste Europe)
– Nafarroa
“Hutsa zuzentzeko bertze aukera bat“, “[Jesus Arbizu]«Nafarroak nahitaez ezarri beharko du atez ateko sistema»” (Berria)
“Sustrai Erakuntza: “hondakinen errausketa teknika iraungita dago”” (Guaixe)
“Incineradora y Gobierno de Navarra” (3 Mugak batera)
– Urola Kosta
“Zarauzko eta Zumaiako hainbat ikastetxe konposta egiten hasi dira” (Hitza)
– Zestoa
“Olano: «Osinbeltzeko zabortegiaren proiektua baztertuko dugu»“, “Erraustegia egin eta harrobia dagoen bezala mantendu nahi du Olanok” (Hitza)
“Azaroko igande batean egingo da Osinbeltzen inguruko herri galdeketa Zestoan“, “La consulta vinculante sobre Osinbeltz se celebrará un domingo de noviembre” (Gara)
“Bildu plantea celebrar en noviembre la consulta en Zestoa sobre el vertedero” (Noticias de Gipuzkoa)
“La Diputación prevé que la consulta en Zestoa sobre el vertedero se realice en noviembre” (Diario Vasco)
– Ordizia
“Nuevo punto de compost comunitario” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“La oposición insiste en el excesivo gasto que supone el PaP” (Diario Vasco)
– Hernani
“El PNV acusa a Bildu de «seguir mintiendo sobre la gestión de residuos»” (Diario Vasco)
– Donostia
“Udalak hondakinen bilketaren gaineko araua aldatuko du” (Donostiako Udala)
“El PNV denuncia que Bildu no informa sobre Osinbeltz o la planta de Zubieta” (Diario Vasco)
– Pasaia
“El Gobierno asegura que el PaP es más barato que usar contenedores” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Konpostajea egiten hasi dira Arramendiko herri baratzeetan” (Hitza)
“Realizado el primer compostaje en Arramendi” (Diario Vasco)
– Zumaia
“[Javier Ansorena] «Somos líderes de turismo y exportación, pero, por desgracia, de basura»” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Azkoitiko Atez Atekoaren Aurkako Plataformak ez du hartuko parte Hondakinen Mahaiaren jarraipen batzordean” (Hitza)
– Lekeitio
“Hondakinak sailkatzeko gida eskegi berri dugu web orrian” (Lekeitioko Udala)
– Olazti
“Olaztiko Udalak PSISa bertan behera uzteko eskatu dio Nafarroako gobernuari” (Zero Zabor i.b.e.)
“El Ayuntamiento de Olazagutia exige al Gobierno que revoque el PSIS de incineración en Portland” (Noticias de Navarra)
– Espainiako Estatua
“La invasión de la bandeja de poliestireno” (La Vanguardia)
“[Madrilen martxoaren 7an] Jornadas Residuo Cero” (Zero Waste Europe)
– Konpostatzea
“El compostaje de residuos orgánicos emite menos gases de efecto invernadero que su almacenamiento” (Residuos Profesional)
Zestoarrek azaroko bozketan erabakiko dute Osinbeltzeko proiektua
2015-02-20 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Galdeketa, Udalak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Batzar Nagusietan aurkeztu dute Zestoan egiteko diren herri galdeketa. Herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Aldundiak ezarri nahi duen materia inerteentzako biltegirai buruz zestoarrei galdetu eta iritzia kontutan hartzeko konpromisoa hartua zuten bertako udalak eta aldundiak, eta orain horren gauzatzea azaldu dute.
Azaroko igande batean izango da galdeketa. Botoa emateko sei hautesleku jarriko dira, 9.00etatik 20.00ak arte egongo direnak zabalik. 16 urtetik gorako guztiek izango dute aukera galdeketan parte hartzeko eta gutxienez urte bete egon beharko dute erroldatuta horretarako. Posta bidezko bozka emateko aukera ere izango da, ez ordea delegatutako bozka ematekoa. Ikuskatzaileak ere izango dira, prozesuaren gardentasuna bermatzeko ardurarekin.
“Olano: «Osinbeltzeko zabortegiaren proiektua baztertuko dugu»“, “Erraustegia egin eta harrobia dagoen bezala mantendu nahi du Olanok” (Hitza)
“Azaroko igande batean egingo da Osinbeltzen inguruko herri galdeketa Zestoan“, “La consulta vinculante sobre Osinbeltz se celebrará un domingo de noviembre” (Gara)
“Bildu plantea celebrar en noviembre la consulta en Zestoa sobre el vertedero” (Noticias de Gipuzkoa)
“La Diputación prevé que la consulta en Zestoa sobre el vertedero se realice en noviembre” (Diario Vasco)
San Markos 2014 (2): Denis Itxasok eta Diario Vascok ezkutatutako datuak
2015-02-19 // Mankomunitateak, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Atzoko “San Markos 2014 (1): Denis Itxasok eta Diario Vascok faltsututako datuak” kronikan azaltzen zena zer ezkutatzeko antolatu dute? Behin eta berriro buruzagi sozialistak mankomunitateko datuak manipulatuz estali nahi duena: birziklatu ezineko errefus kopuruen zifrak. Hondakinen kudeaketan ari den Europako edozein komunitatek bere balantzean datu nagusitzat eskaintzen du sortutako azken errefus kopurua.
EAJ eta PPren botoen laguntzarekin San Markosen jabe egin zen Denis Itxasok mankomunitateko 2013ko balantzea egiterakoan, 2014ko Datuen Balantzea agirian ikus daitekeenez, ezkutatzen du daturik inportanteena, azpiegiturarik garestienak eta ingurumenarentzako arazorik handienak ematen dituen errefusari buruzko informaziorik ez da inondik ageri prentsari eta herritarrei zabaldutako txostenean. PSEren Ingurumen idazkariak horrela estali nahi ditu bere mankomunitatean herririk onenen eta txarrenen artean dauden diferentzia harrigarriak.
San Markoko datu errealak jasota daude Datuak atalean sarturik nekezago aurkitzen den 2014 agirian. Hor bai ikus daiteke 2014an udalerri bakoitzak pertsonako eta urteko zenbait errefus bota duen:
– Lezo 36
– Astigarraga 42
– Oiartzun 63
– Usurbil 78 (industrialdeak bere gain dauzka Usurbilek, besteetan ez bezala)
– Hernani 57
– Pasaia 134 (2014ko udan zabaldu zen Atez Atekoa herri osora)
– Urnieta 211
– Errenteria 234
– Lasarte 224
– Donostia 287
2013ko emaitzekin ikusi zen bezala, berdin-berdin, San Markoseko lehendakaria Donostiaren izenean dago bertan ordezkari eta hain zuzen Donostiak segitzen du mankomunitatean azken putz. Eta kontrolik gabeko edukiontzi libreekin segitzen duten Urnietak, Errenteriak eta Lasartek ere ez dute kilo bakar bat hobetu 2013ko emaitza.
Denis Itxasok herritarrei informaziorik garrantzitsuena ezkutatu die, horrela ezkutatzeko hondakinen kudeaketan bai San Markosek eta Gipuzkoak dauzkaten eztabaidarik garrantzitsuenak, esate baterako bi hauek:
– Zenbait alkatek mahai gainean jarri duten moduan (“San Marko versus Atez Ateko herriak: justiziari buruzkoa da eztabaida“) ez da justiziazkoa pertsonako eta urteko 60 kilo errefusen bueltan sortzen duen udalerriak eta 287 sortzen dituenak berdin pagatzea.
– Gipuzkoarako aurreikusita dago TMB planta bat 170.000 tona errefus kudeatzeko. Kalkulagailuari erreparatu: 714.000 biztanle bider 238 kilo bakoitzeko, justu Errenteriakoek sortzen dutena. Aldiz, gipuzkoar bakoitzak 60 kilo sortuz gero aski litzateke 43.000 tonarentzako TMB batekin. Laurden bat txikiagoa!
Gipuzkoako sozialisten ingurumen arduradunak eta San Markoseko presidenteak horretaz hitz egin behar du, show lotsagarriak utzirik.
San Markos 2014 (1): Denis Itxasok eta Diario Vascok faltsututako datuak
2015-02-18 // Mankomunitateak, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Kronika honek titulu gordina darama baina ez dio gezurrik, ez du errealitaterik manipulatzen: San Markos mankomunitateak 2014an hondakinen kudeaketan eskaini dituzten datuak faltsututa eman dituzte Denis Itxaso lehendakariak (PSE) eta Diario Vasco egunkariak. Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak erakutsi du “Un político fullero y un periodista trilero” artikuluan. Harrigarria da Gipuzkoan errauste planta ezarri nahi duten kargu publikoek eta hedabide batzuek errealitatearen manipulazioa noraino eraman duten.
Otsailaren 2an Diario Vascok luze-zabal jorratu zituen San Markoren 2014eko emaitzak “San Markos alcanza el 41% de recogida selectiva de residuos urbanos” kronikan (paperean). San Markosek bere webgunean “San Markos mankomunitateak gaikako bilketaren % 41 gainditu du hiri hondakinei dagokienez” idatzian bildu du gaia.
Diario Vasco, 2015-02-02. (Irudiaren egokitzea: Eguzki)
Diario Vascon Fernando Segurak sinatutako kronikan esaten zen: “En Donostia se ha llegado a una recogida de 79 kilos por habitante y año mediante el quinto contenedor, una cantidad que supera a municipios que disponen de PaP, como Hernani (76 kilos), Pasaia (51), o Urnieta (42). Por encima de la capital están Usurbil (123), Astigarraga (96), Oiartzun (81) y Lezo (70,57)“. Harrigarria: Donostiak borondatezko bilketarekin hobetu dituela Atez Atekoan ari diren herri batzuen emaitzak? Grafiko batez irudiztatu zuen Diario Vascok baieztapen hori baina…
Eguzkik azaldu du non dauden konparaketa honek ezkutatzen dituen gezurrak:
– Pasaiak ez zuen balio konparazio horretarako: urte erdia zeramatzan osotasunean Atez Atekoan.
– Urnieta sartu da Atez Atekoen artean, borondatezko 5. edukiontziarekin ari denean; horrela itxura egiten du Atez Ateko batzuek oso emaitza txarrak dauzkatela.
– Baina (eta hau da lotsagabeena) esaten da donostiar bakoitzak entregatzen dituela urtean 79,37 kilo organiko… errealitatea oso bestelakoa denean: Donostiako biztanleen %20ak baizik ez du parte hartzen organikoaren bilketan. Birziklatzea hautazkoa den Donostian organikoarentzako 5. edukiontzia dago ezarrita eta orain artean 20.000 familia inguruk hartu dute hartan txerri-janak lagatzeko giltza elektronikoa. Donostiako organikoarekin “bider bost” egin dute Itxasok eta Segurak, esan gabe donostiarren %20ari dagozkiola aipatu 79,37 kilo organikoak. Diario Vascok gezurretan ipini du “San Sebastián – 79,37” hori: Donostiak San Markori entregatzen dion organikoa zati biztanleak kalkulaturik, errealitatean donostiar bakoitzak urteko 19,7 kilo organikoa entregatu du bataz beste.
Diario Vasco 2015-02-02. (Irudiaren egokitzea: Eguzki)
Donostiarrek, datuak horrela sukaldatuta, hainbeste hobetu baldin badute beren organikoaren kudeaketan, ez da harritzekoa San Markosen lehendakari hiri horretako zinegotzi den aldetik dagoen Itxasok argudiatzea horiei eskertu behar zaiela mankomunitateak urteotan egindako hobekuntza, grafikoan azaldu dutena. Baina, Eguzkiko kideek oroitarazi dutenez (eta hondakinen kudeaketaren aldaketak jarraitu duen edozein herritar ohartzen denez) San Markoseen emaitzak hobetu dira funtsean gaikako bilketa orokortu eta derrigorrezkoa jarri duten udalerriei esker, Atez Atekoan ari diren Astigarraga, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Hernani eta Usurbilgo jendeei esker.
Zer ezkutatzeko faltsutu ditu Denis Itxasok bere datu propioak eta Diario Vascok zabaldu? Bihar erantzuna.
[P.S.] Herritarreko eta urteko bildutako organikoak alderatzen hasita, konparaketan kanpo utzi dituzte udalerri bakoitzean familiek bakarka edo elkarlanean konpost bihurtzen duten organiko kopuruak. Atez Atekoan ari diren herrietako batzuetan handia da kontabilitatetik kanpo utzi den familia kopurua, zehazki Usurbilen eta Hernanin.
Hernanitik Zubietara “Errausketarik Ez! mendi ibilaldia martxoaren 1ean
2015-02-17 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Hernanin Zero Zabor taldeak martxoaren 1erako antolatu du Hernanitik Zubietarako mendi ibilaldia, azken aldi honetan Gipuzkoako errauste planta eraikitzeko zenbait alderdik azaldu duten asmoa salatzeko. “EAJ, PSE, PP entzun: Errausketarik Ez! (Ez Zubietan eta ez beste inon)” dio deialdiaren goiburuak. Martxoaren 1ean, igandea, goizeko 10:00etan abiatuko dira oinez Hernaniko Gudarien plazatik pare bat orduren bueltan iristeko Zubietako mendian urratutako hondakinen gunera. 12:30ak aldean elkartuek argazkiak egingo dituzte, Usurbil aldera ematen duen maldan hazi bolak zabaldu (Nendo Dango) eta norberak eramandako hamaiketakoa elkarrekin jatea da plana.
Hernanin Zero Zaborrek herrian banatu duen idatzian dioenez, “alderdi horietako buruzagiak behin eta berriro esaten ari zaizkigu haiek irabazten baldin badituzte hurrengo hauteskundeak Gipuzkoan Errauskailua egin egingo dutela. (…) Zergatik tematzen da Gipuzkoako ‘kasta’ Errauskailua egin nahian? EAJ/PNVko, PSOEko eta PPko politikariek zeren truke saldu nahi gaituzte herritarrok oligarkiari oparia egiteko? Zergatik tragatu arazi nahi digute Errauskailu zikin hori, demostratu denean badagoela soluzio askoz merkeagoa, garbiagoa eta lanpostu gehiago sortzen dituena?”.
Errazkin: ‘EAJk PSE eta PPrekin ‘salbazio gobernua’ osatu nahi du Gipuzkoan’
2015-02-16 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Errausketa, Jaurlaritza, Politikariak, TMB // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 11an Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian esan zuen Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak: “Gipuzkoan hondamendia dagoela irudikatu nahi du EAJk; ‘salbazio gobernua’ osatu beharra eta, horretarako, PSOErekin eta PPrekin akordioa lortzea justifikatzeko. Eta borondate politiko horrek bultzatuta, Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB plantaren ingurumen baimena luzatzeari uko egin zion, Gipuzkoako hondakin plangintza oztopatzeko eta atzeratzeko”. Errazkinek esandakoak bildu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa bulegoak “Iñaki Errazkin: ‘Hondakin alorrean Gipuzkoan anabasa dagoela irudikatzeko borondate politikoa dago’” oharrean.
Blog honek bere garaian zabaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzak joan den azaroan ukatu egin zion ingurumen baimena Zubietan GHK eraikitzekotan den TMB plantari. Agerraldian Errazkinek gogorarazi zuen leku horretan bertan, Zubietan, TMB planta bat egiteko baimena zegoela aurreko agintariek abian jarri nahi zuten errauskailuaren ondoan. “Biak dira TMB plantak, biek dute teknologia bera, eta ezberdintasun bakarra da gureak eragin txikiagoa duela ingurumenean. Hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak horixe arrazoitu du baimena ez luzatzeko: gure proiektuak aurrekoak baino hondakin gehiago birziklatzen duela. Ingurumen eragina txikiagoa bada eta gure proiektuak hobeto betetzen badu hondakinen hierarkia, Europak ezarritakoa, zergatik ukatu digute baimena? Azalpen bakarra dago: borondate politikoa”.
Albisteen ‘kontraprogramazioa’ eragin handiko arma dela beste behin ere erakutsiz, Errazkinek Batzar Nagusietan azaldu behar zuen egun berean iragarri zuen Diario Vasco egunkariak: “El Gobierno Vasco reitera que los residuos que se prevé llevar a Zestoa ‘no son inertes’. Señala que la propia documentación de GHK indica que tendrán materia orgánica por encima de lo permitido“. Iñaki Errazkinek iradokitako eskeman -“EHBildu versus EAJ-PSE-PP salbamendu gobernua”- lehiatuko ote dira datozen hauteskundeak Gipuzkoan?
Albiste bilduma, otsailak 09 – 15
2015-02-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Euskal Herria
“Baliabide publikoak alderdiaren zerbitzura. Herritarren osasuna eta ingurumena hautes interesen biktima” (Zero Zabor i.b.e.)
“ETB, la televisión al servicio del PNV” (Ainhoa GTI, Youtuben)
– Bizkaia
“Zer ikasi du Bizkaiak bere errauskailuarekin?” (Zero Zabor i.b.e.)
“El Superior ordena seguir la investigación del gigantesco vertedero de Alonsotegi” (Diario Norte)
– Gipuzkoa
“Ainhoa Intxaurrandieta: GHKk helegitea aurkeztuko dio ‘swap’en epaiari” (ARGIA)
“Ainhoa Intxaurrandieta: “Lanean jarraituko dugu Gipuzkoako ingurumena, osasuna eta ekonomia defendatzen”“, “Hans-M. Klaue: «Hemos tenido en cuenta la seriedad del proyecto»” (GHK)
“Iñaki Errazkin: ‘Hondakin alorrean Gipuzkoan anabasa dagoela irudikatzeko borondate politikoa dago’” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“El Gobierno Vasco reitera que los residuos que se prevé llevar a Zestoa ‘no son inertes’. Señala que la propia documentación de GHK indica que tendrán materia orgánica por encima de lo permitido“, “Un plan ruinoso e inviable“, “El PSE pide que las conclusiones se remitan a la Fiscalía” (Diario Vasco)
“Markel Olano retirará el “proyecto para crear un vertedero en Osinbeltz”” (Noticias de Gipuzkoa)
– Nafarroa
“[Gorka Muñoz García, 3Mugak Batera] La jugada del Gobierno de Nafarroa con la incineradora” (Gara)
– San Marko
“Un político fullero y un periodista trilero” (Eguzki)
– Debabarrena
“Debabarrena ya recoge de manera selectiva el 35,7% de los residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
– Ordizia
“Erdiguneko bizilagunetzat auzokonposta aukera” (Hitza)
– Arrasate
“De incineradora a pulmón verde” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Urtarrilean ere %75eko birziklatze tasa gainditu dute tolosarrek” (Ataria)
– Lasarte
“Hondakinen kudeaketari buruzko gaiak eztabaidagai ohiko udalbatzarrean” (Txintxarri)
– Andoain
“Zaborrik gabeko bidean” (Berria)
– Urretxu
“Xtreme konpost (bideoa)” (Urretxubiziz)
– Zumaia
“Zenbat eta gehiago sailkatu hondakinak, orduan eta merkeago aterako zaigu kudeaketa” (Baleike)
– Pasaia
“El PNV de Pasaia apuesta por implantar el quinto contenedor” (Noticias de Gipuzkoa)
– Donostia
“El gobierno de Bildu pretende crear la figura del inspector de basura para vigilar el reciclaje“, “La recogida en la Parte Vieja provoca atascos y quejas” (Diario Vasco)
– Markina-Xemein
“Hirugarren auzo konpostagunea martxan dago Markina-Xemeinen ” (Hitza)
– Lekeitio
“Lekeitioko Udalak erantzukizunak eskatuko dizkio Garbiker enpresari” (Hitza)
– Izarbeibar
“35 familias de Larraga y Puente la Reina se suman al compostaje” (RRR Compañia)
– Erribera
“Tan solo 62 riberos inscritos para poder usar el quinto contenedor“, “El quinto contenedor facilitará a 46.000 habitantes de la Ribera la recogida de materia orgánica” (RRR Compañia)
– Funes
“‘Funes sin basura’ pide que se tomen soluciones contra el “mal olor” procedente de la planta de residuos” (Noticias de Navarra)
– Katalunia
“VI Encuentro de Plataformas contra la incineración de residuos en cementeras” (RRR Compañia)
“Guanyem propone la recogida de basuras puerta por puerta como nuevo modelo para BCN” (Economia Digital)
– Mundua
“Capsules de café : derrière un marché en pleine expansion, des montagnes de déchets” (Basta!)
– Konpostatzea
“Oxigenorik gabeko konpostajea” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Ainhoa Intxaurrandieta: GHKk helegitea aurkeztuko dio ‘swap’en epaiari
2015-02-13 // Batzar Nagusiak, Ekonomia, Errausketa, Gipuzkoa, Partzuergoa // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako aurkezpenean, GHK partzuergoko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietan aurreratu du helegitea aurkeztuko diotela Zubietako errauskailua finantzatzeko ‘swap’ espekulatiboez auzitegiak emandako epaiari. Jakina denez, 2011eko udal hauteskundeen biharamunean GHKren zuzendaritza aldatu baino aste bete lehenago orduko zuzendaritzak (EAJ eta PSEko hautetsiek kudeatuak) Zubietan eraikitzekoa zen errauskailuarentzako finantzaketa lotu zuten ‘swap’ izeneko aseguru motako produktu toxikoz. Aste bete beranduago GHKren buruzagitza hartu zuten Bilduko hautetsiek errauskailua bazterturik, erakundeari ‘swap’ak saldu zizkieten bankuak eraman zituzten auzitara eta lehen saioan galdu egin zuen GHKk. Ez hori bakarrik, Juan Kalparsoro fiskal nagusiak jakinarazi du gaia ikertzen ari dela auzitara eramateko GHKren oraingo zuzendaritzako kideak.
Batzar nagusietako agerpenean Intxaurrandietak adierazi du azken epai hari helegitea aurkeztuko diotela. Gipuzkoarren zergetatik orain ‘swap’ toxikoengatik hainbeste pagatu behar izatea tresna horien kontratua sinatu zuten aurreko zuzendaritzako kideei aurpegiratu zien berriro ere: “Pauso hura eman izan ez balitz, erraustegiaren kontratuak eteteko ez zen kalte ordainik ordaindu behar izan eta, era berean, askoz ere errazago eta merkeago zatekeen SWAP kontratuak bertan behera uztea”.