Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Funeseko ongarri planta defenditu dute birziklatzearen aitzindari nafarrek
2015-02-10 // Konpostaketa, Nafarroa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroan justizia klimatikoaren eta ingurumenaren gaiez interesatuak zorioneko daude: RRR Compañia bloga hasi da hondakinen kudeaketaren inguruan lurralde honetan sortutako albisteen berri. Hamar urtez goiti darama lanean Compañia de las 3 Erres (Reducir, Reciclar, Reutilizar) elkarteak Iruñean. 1980ko hamarkadan Iruñerrian hondakinen kudeaketa alternatibo baten esperientzia landu zuen Lorea kolektiboan (LARRUNen 156. zenbakian Alfonso del Valek azaldu zuen aitzindari haien lana) aritutako jendea dago Compañia de las 3 Erres taldearen oinarrian.
Blogak oso gertuko jarraipena egin dio Funesko auziari. Gipuzkoan bildutako hondakin organikoaren parte bat konpost bihurtzen duen Funesko ongarri lantegiaren kontrako protestei buruz Diario Vascok leku handia eman die. Gipuzkoan errauskailua eraiki dezaten eten gabeko kanpainan ari den egunkari horrek emandako informazioak bestelakoekin erkatu nahi dituenak, ondo egingo du RRR Compañia irakurrita. Prentsan azaldutako albisteak bildu ditu, Funesen protesta antolatzen ari direnak elkarrizketatu, eta prentsak ezkutatutakoak azaldu ere bai: “La planta de compost en Funes no es un vertedero ni recibe basura“.
Compañia de las 3 Erresekoek diote beren idatzian: “La planta de IB en Funes ni es un “vertedero” ni recibe “basura”. Es una empresa donde se convierte materia orgánica y biorresiduos, perfectamente separados y catalogados, en abonos y fertilizantes para su venta. Los biorresiduos procedentes de Gipuzkoa son de la máxima calidad, (según las condiciones establecidas en la vigente Ley de Residuos),y se transforman en compost de clase A, apto para la agricultura ecológica (según consta en el registro de fertilizantes del Ministerio de Agricultura). Denominar basura a la materia orgánica recogida selectivamente no sólo no es correcto, sino que sirve a intereses demagógicos y espurios.”
Idatziaren bukaeran Funeseko alkateari aurpegiratzen diote herrian hondakin organikoak berezirik ez biltzeaz gain kanpokoak zertifikaziorik onena daukan ongarri bihurtzen ari den lantegiari erasotzea. “Gogotik nahiko genuke horrelako bat edukitzea Iruñerrian!”, diote. Izan ere Iruñerrian borondatezko edukiontzi marroian bildutako organikoa Caparroson biogasa egiten duen planta bateraino eraman beharra daukate.
Funeseko IB Fertilizantes lantokia. (Argazkia: IB Fertilizantes)
Bergaran Epeleko konpostatze planta abian egongo da heldu den ekainean
2015-02-09 // Konpostaketa // Iruzkinik ez
Epeleko konpostatze planta izango dena ordenagailuko iruditan. (Iturria: GHK)
Dagoenekoz lurrak mugitzen hasita daude Bergarako Epelen konpost planta berria eraikitzeko, hala erakutsi zuen bideozko erreportaje honetan Goiena hedabideak. FCC, Murias eta Serbitzu enpresek osatutako taldeak kudeatuko ditu, ikainerako lehenbiziko hondakin organikoak jaso eta konpost bihurtzen hasteko planta eraikitzeko. Epeleko lantegia urtean 9.000 tona organiko konpostatzeko gai izango da.
Hain zuzen Epeleko eraikina finantzatzeko mailegua sinatu berria duela iragarri du GHK kontsortzioak. Zortzi milioi euroko kreditua hitzartu du Alemaniako AKF Bank entitatearekin, GHKren esanetan “%4,3ko interes-tasan. Hau da, errauste plantarako lortutakoa baino %2,5 merkeago eskuratuko du dirua partzuergoak, swap-ak bezalako estaldura espekulatiborik gabe”.
GHKk ezagutarazi ditu Epeleko gunearen ezaugarriak. Urtean 9.000 tona bio-hondakin trataz 2.300 tona konpost bihurtuko ditu. Ondoan edukiko du transferentzi estazio bat, Debagoienako errefusa, papera eta ontzi-arinak batu eta zein bere helmugara bidaliko dituena. Eraikinak ez du izango ur-sareko hornikuntzarik: ingurumenarekin ahalik eta jasangarriena izateko, euri urak aprobetxatuko ditu bere funtzionamendurako. Kanpoko estaldura tonalitate desberdineko lamina berdez osatuta edukiko du, eraikin-multzoa bateratu eta ingurumen naturalean ahalik eta hobekien integratzeko.
Albistearen oihartzunak hedabideetan:
“Hasi dira Epeleko konpost-planta altxatzeko lanak “, “Epeleko konpostatze planta finantzatzeko akordioa lortu du GHK-k” (Goiena)
“El Consorcio de Residuos cierra un acuerdo con AKF Bank para financiar la planta de Epelde” (Diario Vasco)
“Epeleko konpostatze plantaren finantzaketa akordioa” (GHK)
Albiste bilduma, otsailak 02 – 08
2015-02-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Itxasok dio “arinkeria” dela Markel Olanok esatea Zubietako erraustegia egingo duela“, “[Errauskailuaren] Tamainak axola dio, bai” (Berria)
“Itxaso tacha a Olano de «frívolo» pero aclara que no descarta la incineración” (Noticias de Gipuzkoa)
“[Larraitz Ugarte, GFA]«El PNV nos ha dado la razón sobre la incineradora»“, “Bruselas investiga a Gipuzkoa por no presentar un nuevo plan de residuos” (Diario Vasco)
“[Juan Migel Galatas, Errausketaren kontrako Koordinadora]Utz ditzagun alderdikeriak” (Berria)
“Olano asegura que “no hay otra alternativa” que la incineradora” (Deia)
“[Jon Gurutz Gómez Goikolea] Bruselas investiga a Gipuzkoa por no presentar un nuevo Plan de Residuos” (Iñaki Anasagastiren bloga)
– Bizkaia
“El vertedero de Artigas prepara la apertura de su segunda fase” (Deia)
“Bizkaia zabortegi beharrean. Hiri hondakinak jasotzen dituen Artigasko zabortegia handitu egingo dute 2041 arte erabiltzen segi ahal izateko” (Zero Zabor i.b.e.)
“ETB: de Funes (Nafarroa) sin pasar por Artigas (Bizkaia)“, “Bizkaia : zure herrian edo auzoan hondakinen kudeaketa eta birziklapenari buruzko hitzaldia egin nahi duzu ? Eguzkiren proposamena” (Eguzki)
– San Marko
“San Markos alcanza el 41% de recogida selectiva de residuos urbanos” (Diario Vasco)
“San Markos mankomunitateak gaikako bilketaren % 41 gainditu du hiri hondakinei dagokienez” (San Markos mankomunitatea)
– Tolosa
“Posturas encontradas y muy alejadas sobre la recogida de basuras en Tolosa” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Destrozan los postes del PaP“, “El PSE denuncia que los pasaitarras pagarán doble por no construirse la incineradora” (Diario Vasco)
– Hernani
“Cultivar la Justicia Climática a través del Compostaje: la historia de Hernani” (Zero Waste World)
– Donostia
“Galparsoro defiende el sistema de recogida de basuras de la Parte Vieja ” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Bildu responde al PNV que los vecinos pagarían 714 euros por la incineradora” (Diario Vasco)
– Zarautz
“El Pleno pide a GHK que reconduzca la situación en torno a los residuos” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Julen Garate Azkoitia Bai-ko zinegotziak dimisioa aurkeztuko du” (Hitza)
“Julen Garatek dimisioa aurkeztuko du galdeketaren ondorio bezala“, “«Asumo mi responsabilidad; es mejor que yo no esté en la Mesa de Residuos» ” (Diario Vasco)
– Oiartzun
“Auzo konpostarako bi gune berri sortu ditu Udalak, udaletxean eta Auzokalten” (Diario Vasco)
– Nafarroa
“Gorenak Mank-i arrazoia eman dio” (Guaixe)
“Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko utzi du baliogabean Nafarroako Hiri Hondakinen Plana” (Sustrai Erakuntza)
“El Tribunal Supremo confirma la anulación del Plan de Gestión de Residuos de Navarra 2010-2020” (Noticias de Navarra)
“El TS confirma la anulación del Plan de Gestión Residuos Navarra“, “El Gobierno trabaja ya en un nuevo plan de gestión de residuos” (Diario de Navarra)
“Sustrai y Sakana exigen al Gobierno navarro un plan de residuos participativo y sin incineradora” (Gara)
“Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitateko presidentea, Nafarroako zaborra kudeatzeko planaren sentenziari buruz. Euskalerria Irratian elkarrizketatua” (Euskalerria Irratia, audioa)
“‘Errausketarik gabeko’ Nafarroako Gobernuaren Hondakin Plan Berria” (Hiru Mugak Batera)
– Europa
“Remanufacturing institute opens in Scotland” (Resource Efficient Business)
“New case study: The story of Contarina shows 85% recycling is possible!” (Zero Waste Europe)
Bizkaiak Artigaseko zabortegiari 2041a arte luzatu dio bizia
2015-02-05 // Aldundiak, Bizkaia, Errausketa, TMB, Zabortegia // Iruzkinik ez
Zabalgarbiko eremua 2014
[Pello Zubiria Kamino] Berria egunkariak erakutsitako argazki eta bideoek (“Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik“) hautsak harrotu eta egun gutxira, Deiak zabaldu du Bizkaiko Foru Aldundiak instalazio hori 2041. urtea arte zabalik edukiko duela. “El vertedero de Artigas prepara la apertura de su segunda fase” albistean dioenez, 1,41 milioi metro kubiko hondakin metatzeko lekua daukan orain arteko zabortegiaren ondoan bigarrena ari dira prestatzen, datozen 26 urteotan 1,19 milioi metro kubiko hartzeko moduan egon dadin. Aldundiak lehia publikora atera du gune hau inpermeabilizatu eta gaitzeko azterlana.
Zer eramango da Artigaseko bigarren hobira? Alberto G. Alonsok aipatu kronikan dio hitzez hitz: “… Vertedero de Artigas, un espacio reservado para albergar a lo largo de las próximas dos décadas y media las basuras que no puedan ser recicladas o incineradas en Bizkaia”. Europako legediaren arabera batere tratatu gabeko zabor nahasientzako zabortegiak itxi behar direnez, pentsatu behar da horra eramango direla inguruko TMBan tratatu eta geldotutako azken errefusak.
Aspalditik betetzen ari diren Artigaseko zabortegiaren ondoan antolatu da Bizkaiko hondakinentzako azpiegituren gune erraldoia. Zabalgarbi errauskailuaren enpresak zabaldutako argazkian ikus daitezke instalazioak: zabortegiak azpiko aldean dauzka Bizkaiko konpost planta eta beherago bien ur zikinak depuratzen dituena; horien ezkerrean, muino bat dutela tarteko, goian TMBa eta behean Zabalgarbi errauskailua. Inguruan, Kadaguako korridorea eta SuperSur autobidea.
Artigasekoa ez da Bizkaiko zabortegi bakarra. “Zabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da” kronikan azaldu zenez, errauskailuak kixkalitako gaiak lurperatzeko instalazioak behar ditu. 2009tik 2012ra bitartean Zabalgarbik laga ditu 208.000 tona eskoria Zalla (CESPA konpainiak kudeatua) eta Igorreko (Garbikerrek kudeatua) zabortegietan. Gainera, epe berean 16.100 tona errauts arriskutsu sortu ditu, Alonsotegin bertan dagoen SADER enpresak tratatu eta hondakin gehiagoren artean bilduz 30.000 tona bihurturik Lemoako Bistibieta (kudeatzailea EKONOR) eta Larrabetzuko (CESPA) zabortegietara bidali direnak.
Sakanak auzia irabazirik, Nafarroak Hondakin Plan berria idatzi beharko
2015-02-04 // Gizarte eragileak, Mankomunitateak, Nafarroa, Plangintza, Politikariak // Iruzkinik ez
Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza) epaia kazetariei azaltzen, ondoan duela Aitor Karazatorre (Sakana Mankomunitatea). (Argazkia: Guaixe)
Nafarroako Sakana eskualdeko Guaixe aldizkariak zabaldu duenez, Espainiako Auzitegi Goreneko Administrazio-Auzietarako 5. sekzioak atzera bota du Nafarroako Gobernuak aurkeztutako helegitea eta, beraz, baliogabe utzi du Nafarroako Hiri Hondakinen 2010-2020 Plan Integratua. Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak eraman zuten plana auzitara.
Bi erakundeok epaitegietara jo zuten eta 2013an Auzitegi Gorenak arrazoi eman zien, honakoa argudiatuz, Guaixeren arabera: “Epaileek Nafarroako Gobernuari adierazi diote planean errauskailurako kokapenak zehaztu behar zirela eta kokapen horietarako arrazoiak eman ere. Datu horiek plana onartu ondorengo dokumentu batean jasotzeak legeak halako tramitazioetarako agintzen duen herritarren parte hartzea eta bestelako bermeak ukatzen dituela dio epaiak”.
Bi erreakzio oso ezberdin ekarri ditu albisteak. Sakanako Mankomunitateak eta Sustrai Erakuntza fundazioak eskatu dute plan berriak herritarren parte hartzea bermatu dezala eta errausketarik ez dezala sartu tratatzeko sistemen artean. Sakana da gaur egun Nafarroan hondakinen bilketan aitzindaria.
Oso bestelako erreakzioa izan da Nafarroako Gobernuarena. Dagoenekoz plan berria idazten ari dela jakinarazi du. Nafarroan errausketaz eta hondakinen gaikako bilketa eta birziklatzeaz hauteskundeen ondoren berriro luze-zabal hitz eginen da.
Albistea beste hedabideetan:
“Espainiako Auzitegi Gorenak behin betiko utzi du baliogabean Nafarroako Hiri Hondakinen Plana” (Sustrai Erakuntza)
“El Tribunal Supremo confirma la anulación del Plan de Gestión de Residuos de Navarra 2010-2020” (Noticias de Navarra)
“El TS confirma la anulación del Plan de Gestión Residuos Navarra“, “El Gobierno trabaja ya en un nuevo plan de gestión de residuos” (Diario de Navarra)
“Sustrai y Sakana exigen al Gobierno navarro un plan de residuos participativo y sin incineradora” (Gara)
“Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitateko presidentea, Nafarroako zaborra kudeatzeko planaren sentenziari buruz. Euskalerria Irratian elkarrizketatua” (Euskalerria Irratia, audioa)
Zumaiako udalak jakinarazi du sistema berria udaberri honetan ezarriko duela
2015-02-03 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Udalak // Iruzkinik ez
Nahasmendu pittin bat izan da Zumaiak hondakinen bilketa berria ezartzeko erabakitako dataren inguruan. Zero Zabor blog honetan plazaratu zen arren “Zumaian urtarrilean hasiko dira Tolosako sistemarekin“, urtarril hasieran Urola Kostako Hitzak zabaldutako “Hondakinen inguruko tramiteak burutzeko abuztura arteko epea eman dio Zumaiako Udalak mankomunitateari” albistetik ulertu zitekeen udazkena arte atzeratzen zela ezarketa. Baina Zumaiko alkateak ARGIAri berretsi dio, ondo bidean, aldaketa udaberri honetan bertan gauzatuko dutela. Iñaki Agirrezabalaga alkatearen hitzetan, “nahasmena sortu da sistemaren aldaketa gauzatuko dugun dataren eta kudeaketa esleitzeko prozeduren artean”. Laster argitaratu behar du udalak organikoarentzako eta errefusarentzako ontzi berriak hornitzeko prozedura, udaleko eta Urola-Kosta mankomunitateko agintari eta teknikoen artean irizpideak bateratuta. Informazio bulegoa eta horrek suposatuko duen hezitzailearen kontratazioari ere berehala ekitekotan dira. Era berean, mankomunitatea eta udala negoziatzen ari dira hondakinen kudeaketa esleitua daukaten enpresekin, sistemaren aldaketak kontratuan suposatuko duena dela eta. Horren guztiaren ondoren iritsiko da sistema berria Zumaiko kaleetara, esan bezala, udaberrian.
Markel Olanok berretsi du: EAJk irabazten badu errauskailua eraikiko du
2015-02-02 // Errausketa, Politikariak // Iruzkinik ez
ARGIAk urtarrilaren 19an aurreratua zuen, aurreko legealdian Gipuzkoako Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabalen hitzetatik nabarmenduta: “EAJk irabazten badu Gipuzkoan errauskailua egingo du“. Orain Diputatu nagusi izateko EAJren hautagaia den Markel Olanok ofizialki berretsi du. Ormazabalek bezala Olanok ere onartzen du agian handiegia dela Zubietan eraikitzekotan zen errauskailua eta neurriz doitu beharko dela, baina egin egingo dute jelkideek irabaziz gero. Bide batez, aurreratu du ahal duten herri guztietan kendu egingo dutela Atez Atekoa eta alternatibatzat aditzera eman du Tolosako sistemaren antzeko bat, nahiz eta Tolosan EAJ argi eta garbi jarri den horren kontra.
Albistea eta lehenbiziko erreakzioak beste hedabideetan:
“EAJk errauste planta egingo du Zubietan, bozak irabazten baditu” (Berria)
“El PNV confirma que si gobierna en Gipuzkoa construirá la incineradora” (Gara)
“El PNV retomará la incineradora y reconsiderará su dimensión” (Diario Vasco)
“El PNV impulsará una incineradora más pequeña” (Noticias de Gipuzkoa)
“EAJ-PNV-k konpromisoa hartu du, Gipuzkoan hondakinen kudeaketaren arazoa behin betiko konpontzeko” (EAJ)
“Markel Olanok (EAJ-PNV) ez du argitu inposatu nahi duen erraustegiko eskoria eta errauts toxikoak non botako dituen” (Zero Zabor i.b.e.)
Albiste bilduma, urt. 26 – ots. 01
2015-01-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Euskal Herria
“Plastikoak deskolonizatzen“, “[Mikel Peruarena]Putzu sakon iluna” (Berria)
– Gipuzkoa
“[Ainhoa Intxaurrandieta]«La situación es la misma; lo peor hubiera sido no intentarlo»“, “Los datos confirman que la incineradora de Zubieta estaría sobredimensionada” (Naiz-Gara)
“Tolosalde eta Sasietako mankomunitateek hondakinen %60 baino gehiago gaika biltzea lortu dute” (Berria)
“Mayoritario rechazo en Gipuzkoa a la recogida de basuras puerta a puerta“, “Los vertederos guipuzcoanos recibieron el año pasado 172.000 toneladas de basura“, “El PNV critica la «contabilidad creativa» de Errazkin” (Diario Vasco)
“Iñaki Errazkin: “EAJri eta PSEri Zubietako erraustegia egingo luketen galdetzen zaienean, ez dira erantzuteko gai”” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Gipuzkoa to save €250 million after scrapping the construction of the incineration plant” (Zero Waste Europe)
– Bizkaia
“Artigas zabortegi alboko mendialdea plastikoz beteta dago duela bi astetik“, “Segurtasun faltari ez, haizeari egotzi dio foru aldundiak triskantza eragitea” (Berria)
– Debagoiena
“Hasi dira Epeleko konpost-planta altxatzeko lanak” (Goiena)
– Sasieta
“Konposta nola erabili ezagutzeko hitzaldia antolatu du Sasietak” (Hitza)
– Tolosaldea
“Tolosaldea, Gipuzkoan gehien birziklatzen duten eskualdeen artean” (Ataria)
“Tolosaldea, una de las comarcas que más recicla, con un 62,8%” (Noticias de Gipuzkoa)
“Los hogares de Tolosaldea logran una tasa de reciclaje del 62,8% en diciembre” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“Hondakinen %84,93 jaso ditu gaika Astigarragak 2014an” (Astigarragako Udala)
– Azkoitia
“Ezezkoa garaile hondakinak biltzeko sistema mistoaren herri kontsultan” (Maxixatzen)
“Azkoitian ezezkoak irabazi du, 252 botoren aldearekin“, “Azkoitiko PSE-EEk “faltsutzat eta engainagarritzat” jo du herri galdeketa“, “Azkoitiko herri galdeketaren emaitzen inguruko erreakzioak“, “Herri galdeketako “datu denak” kontutan hartuko ditu Azkoitiko Udalak” (Hitza)
“Azkoitia: Bost herritarretatik batek bakarrik bozkatu du sistema mistoaren aurka” (Zero Zabor i.b.e.)
“El ‘no’ se impone en la consulta sobre el sistema mixto de residuos en Azkoitia“, “«La votación muestra que la mayoría no ve adecuado el sistema mixto»” (Diario Vasco)
“Azkoitia rechaza el sistema mixto de residuos impuesto por Bildu” (Noticias de Gipuzkoa)
– Errenteria
“Konpost gune berriak egiteko obrak hasi dituzte” (Hitza)
“El PNV dice que la villa pagará dos millones y medio por la gestión de residuos de Bildu” (Diario Vasco)
– Irun
“Hondakinen kudeaketa izango dute hizpide bihar Batzokian” (Hitza)
“El PNV insiste en el «fracaso» de Bildu en la gestión de los residuos” (Diario Vasco)
– Zestoa
“EAJk Osinbeltzeko proiektuaz esandako “arinkeriak” salatu ditu Bilduk” (Hitza)
“Zestoako EH BIlduk PNVren idatzia «arinkeriaz beteta» dagoela dio” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Bilketa sistemaren aurkako jarrera berretsi du oposizioak” (Ataria)
“PNV y PSE presentan una moción sobre las basuras” (Diario Vasco)
“Las basuras dividen, una vez más, a la corporación tolosarra” (Noticias de Gipuzkoa)
– Zumarraga
“Gaikako hondakin bilketa estreinatu dute Zumarragako ferian” (Hitza)
– Donostia
“‘Hemen da konposta’, ikastetxeetan” (Donostiako Udala)
“Bildu defiende los cambios en la basura de la Parte Vieja” (Noticias de Gipuzkoa)
– Deba
“Debako Udalak zaborrei buruzko herri galdeketa egingo du martxoaren 29an” (Diario Vasco)
“Deba celebrará el 29 de marzo una consulta sobre residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
– Pasaia
“Mankomunitateko zorrari nola erantzungo dion azaltzeko eskatu dio EAJk EH Bilduri” (Hitza)
– Funes
“Manifestación en Funes contra la llegada de residuos de Gipuzkoa“, “Más de 500 vecinos piden que se deje de trasladar a Funes la basura de Gipuzkoa” (Diario Vasco)
– Gasteiz
“Gasteizko zabortegia FCCrentzat, prezioz azpitik. FCCk ez omen du irabazirik aterako. Multinazionala GKE bihurturik?” (Zero Zabor i.b.e.)
– Markina-Xemein
“Markina-Xemeingo arraindegiek Ondarroako edukiontzi frigorifiko batera eramango dituzte euren arrain-hondakinak” (Hitza)
– Espainiako estatua
“La CNMC desmonta el ‘cártel de la basura’ formado por ACS, FCC, Ferrovial y Sacyr” (El Confidencial)
– Europa
“Environment committee blasts commission over circular economy” (The Parliament Magazine)
“Waste laws will be binned, despite protests ” (Euractiv)
– Mundua
“[Paul Connett] Incineration: Wrong Question, Wrong Answer for the 21st Century” (Common Dreams)
“Why is Seattle prohibiting food from the garbage?” (Seattleko Udala)
Errauskailuaz galdetu die EAJri, PSEri eta PPri Errazkinek hauteskunde atarian
2015-01-29 // Aldundiak, Errausketa, Errefusa, Gaikako bilketa, Gipuzkoa, Politikariak // Iruzkinik ez
Urtarrilaren 28an prentsaren aitzinean egindako agerraldian, Zubietan errauskailua eraikitzeko asmoarekin zertan diren galdetu zien oposizioko hiru alderdiei Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak. Esan ostean EAJ eta PSEk ere azkenean aitortu dutela errauskailu proiektua neurriz gain dimentsionatuta zegoela (260.000 erretzeko nahi zuten eta 2014an Gipuzkoak 170.000 errefus sortu du), argi berba egitea eskatu die: “Guri Zubietako erraustegia eraikitzeko esaten digute, sekulakoak botatzen dizkigute proiektu hori ez egiteagatik… baina gero komunikabideek galdetzen dietenean ea, horretarako aukera izanez gero, proiektu hori bera egingo luketen, ez dira gai erantzuteko; ez dute baietz esaten (…) Esan ezazue Zubietako erraustegia proiektua egingo zenuketela, edo bestela, zehaztu zein den zuen proposamena eta onar ezazue ondo egin genuela Zubietako erraustegiaren kontratua etenda”.
Agerraldi berean 2014an Gipuzkoak hondakinen kudeaketan egindako aurrerapenen datu garrantzizkoenak nabarmendu ditu Errazkinek. 2014an aurreko urtean baino 20.000 tona errefus gutxiago sortu du; 2007an baino 104.000 tona gutxiago. Organikoaren gaikako bilketan jauzi izugarria egin da: 2011an 6.000 tona, 2014an 25.000. Eta Diputazioak 2016rako aurreikusitako %60ko birziklatze tasa dagoenekoz bi eskualdek lortu dute, Sasietak eta Tolosaldeak.
Albistearen oihartzuna prentsan:
“Tolosalde eta Sasietako mankomunitateek hondakinen %60 baino gehiago gaika biltzea lortu dute” (Berria)
“Los datos confirman que la incineradora de Zubieta estaría sobredimensionada” (Naiz-Gara)
“Los vertederos guipuzcoanos recibieron el año pasado 172.000 toneladas de basura” (Diario Vasco)
“Iñaki Errazkin: “EAJri eta PSEri Zubietako erraustegia egingo luketen galdetzen zaienean, ez dira erantzuteko gai”” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
Zuberoan bilketa sistema berria ezarriko dute 2015ko udaberrian zehar
2015-01-28 // Iparraldea, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Zuberoako edukiontziak, laster desagertuko direnak. (Argazkia: Pierre Burger/Sud-Ouest)
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herriak hondakinen bilketa sistema bat gehiago ezagutuko du laster. Orain arte dauden borondatezko eta derrigorrezko sistema ugarien ondoan ezberdina izanen da Zuberoako Herri Elkargoa abian jartzen ari dena. Kazetak “Atez ateko hondarkintegien kudeaketa Xiberora ailegatuko da” albistean jorratu du, Berriak “Zaborra birziklatzen ez dutenek gehiago ordaindu beharko dute Zuberoan” titulua daramanean eta Sud-Ouestek “La collecte des déchets va changer” izenekoan.
Sistemak ez du zerikusirik izanen Zero Zaborrera hurbiltzen diren aldagaietako bakar batekin ere. Zuberoko sistemak borondatezkoa izaten segitzen du eta hondakin organikoa ez zaio herritarrari berezirik jasoko. Orain arte 900 edukiontzi bazeuden eskualdean, horiek kendu eta 100 edukiontzi berri berezi ezarriko dituzte (“colonne” deitzen dituzte frantsesez, baina ez dute zerikusirik zutoinekin), horietan biltzeko alde batetik birziklagarriak direnak eta bestetik birziklagarriak ez direnak… organikoa barne! Organikoa “non recyclable” jotzen da, eta gainerako errefusekin nahasirik bilduta Bil ta Garbi sindikatuak Baionan eraikitako Canopiako TMBan balorizatuko dute. Hala nahi duen herritarrak libre du organikoarekin konposta egitea baina administrazioak ez dio eskainiko organikoa hartzea, ez merke eta ez garesti.
Zuberoan aldatuko dena, eta bada aldaketa, da administrazioak kontrolatu egingo duela familia bakoitzak zenbat hondakin entregatzen dion. Eta kontrol horren ondorioz, entregatutako hondakin ez birziklagarriaren arabera kobratuko zaio familia bakoitzari. Irakurri ditugun informazioetan ez baita inon aipatzen pisuaren arabera kobratzea, entregatzen duen aldiko kobratuko zaiola pentsatu behar da. Azken ñabarduna bezala, hamar herritan hondakinok atez ate bilduko ditu herri elkargoak, baina esandako bereizketa berdina jarraituz.
Zuberotarrena zein sistemari alderatu bilatzen hasita, izan liteke lehen urrats bat Alsaziako Porte d’Alsace herri elkargoan azken urteotan arrakasta handia lortu duen “pesée-embarquée” sistemarena. Alegia: hondakina pisatu eta gero igo kamioira. Bideo labur honek erakusten du nola funtzionatzen duen. Elkargoko lehendakari Danny Dietman alkate ekologistak sustatu duen sistema hau klasiko bat da gaikako bilketan eta antza denez denborarekin lortu du %70ek emaitza gainditzea. Herri txikiz osatutako eskualde hartan gaikako sailkatzea borondatezkoa izanik ere, herritarrak posible du organikoa etxean konpostatzea eta birziklagai den guztia garbigunera eramatea eta udalak kobratuko dio kamioiari entregatutakoa soilik, baina ez entregatutako aldien arabera baizik eta pisuaren arabera. Zenbat eta zaborretan pisu gutxiago bota, orduan eta gutxiago pagatu. Bestalde, kamioiak zaborra hamabostean behin bakarrik biltzen baldin badu… nork edukiko du txerri-jana usteltzen sukaldean bi astez? Konpostatu beharko.
Dena dela, Zuberoan oraingoz ez dute hain urrun joateko asmorik. Berriako Maddi Ane Txoperena Iribarreni herri elkargoko arduradunek esan diote hondakinak %30ean gutxitzea dutela helburu. Erraz lortzeko moduko helburu apala.