Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Azkoitian ezezkoa gailenduta, udalak aldaketa Hondakinen Mahaira darama
2015-01-27 // Galdeketa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Azkoitian igandean burututako herri galdeketan udalak ezarritako sistema mistoaren kontrako botoak izan dira nagusi. Zehazki, botoen %53 ezetz (1.774) eta %46 baietz (1.522). Dena dela, abstentzioa izan da protagonista: Azkoitian boto eskubidea daukaten 9.258 herritarretatik 3.307k bozkatu dute, %35,7k. Ezezko botoak ere urruti gelditu dira iaz Atez Atekoaren kontrako plataformak bildutako 3.517 sinaduretatik.
Zer gertatuko da orain Azkoitian? Urola-Kostako Hitzak azaldu duenez, udal agintariek (Bilduk dauka alkatetza) “Hondakinen Mahaiko jarraipen batzordera eramango dituzte datozen asteetan, beste taldeen proposamenak jasoko dituzte, eta han zehaztuko dituzte egin beharreko aldaketak eta horretarako epeak. Aldaketak egiteko, ordea, iazko uztaileko osoko bilkuran udalak onartutako helburuak errespetatuko dituzte [gaikako bilketan gutxienez %70a bermatzea]. Izan ere, sistema bera baino, garrantzitsuena helburuak lortzea dela azpimarratu dute”. Bere aldetik, EAJk esan du: “Ez dago alde handirik baiezkoaren eta ezezkoaren aldean, baina gehiengoak esan du sistema horrekin ez dagoela ados”. Eta bostgarren edukiontzi txipduna ezartzea eskatu du berriro, gogoratuz 3.517 sinadurek hori eskatu zutela iaz. Bilduko alkatetzari sistema mistoa ezartzen lagundu dion Azkoitia Bairen erreakzioa izan da, Hitzaren arabera: “Azkoitia Baik itsu-itsuan sinesten zuen gaur egungo sistema zela egokiena, baina herri galdeketaren emaitzak ikusirik, argi dago itsututa geundela. Egin beharko den aldaketak lehendik zegoenak baino adostasun zabalagoa lortu beharko du”.
Hondakinen Mahaia berriro elkartutakoan hasiko da ikusten Azkoitiako sistemak noranzko bidea hartuko duen.
Albistearen oihartzuna hedabideetan:
“Ezezkoa garaile hondakinak biltzeko sistema mistoaren herri kontsultan” (Maxixatzen)
“Azkoitian ezezkoak irabazi du, 252 botoren aldearekin“, “Azkoitiko PSE-EEk “faltsutzat eta engainagarritzat” jo du herri galdeketa“, “Azkoitiko herri galdeketaren emaitzen inguruko erreakzioak”, “Herri galdeketako “datu denak” kontutan hartuko ditu Azkoitiko Udalak” (Hitza)
“Azkoitia: Bost herritarretatik batek bakarrik bozkatu du sistema mistoaren aurka” (Zero Zabor i.b.e.)
“El ‘no’ se impone en la consulta sobre el sistema mixto de residuos en Azkoitia”, “«La votación muestra que la mayoría no ve adecuado el sistema mixto»” (Diario Vasco)
“Azkoitia rechaza el sistema mixto de residuos impuesto por Bildu” (Noticias de Gipuzkoa)
Gipuzkoako Goierri hondakinen %60 gaika sailkaturik biltzen lehena
2015-01-26 // Mankomunitateak, Udalak // Iruzkin bat
Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkarteak goierritarren meritua nabarmendu du: “Sasieta, gaikako bilketan %60ko muga gainditu duen 1. mankomunitatea“. Gipuzkoako Foru Aldundiak lurralde osoarentzako 2016rako ezarritako helburua 2014an lortu du, beraz, Goierrik. Sasieta mankomunitatearen iturrietatik jasorik Hitzak ere bildu du informazioa: “Sasieta Mankomunitateak %60ko birziklatze tasarekin amaitu du 2014a“.
Eskualde horretan emaitza okerrenak zeuzkaten herri txikietako bik, gainera, justu egunotan iragarri dituzte aldaketak. Zegamak (1.547 biztanle) dagoenekoz hilabete parea darama edukiontzien sistemaren barruan zabor nahastuentzako kontainer librea kendu eta haren ordez errefusarentzako edukiontzi kontrolatua erabiliz eta Sasietan berrikitan jakinarazi eta Zero Zabor i.b.e.k zabaldu duenez errefus mugatuko edukiontzi sistemarekin %70eko langa gainditu du“. Maila berera iristeko asmoa azaldu du orain Olaberriak (942 biztanle) Hitzak plazaratu duenez: “Olaberrian hondakinak biltzeko sistema berria abian jarriko dute“.
Txikien artean emaitza txarrenak ematen dituzten Ezkio-Itsaso (602) eta Idiazabal (2.229) alde batera utzirik, Bailarako hiru herri handienak geratzen dira azken-putz Goierrin: Beasain (13.179), Urretxu (6.857) eta Zumarraga (10.094).
Sasietako mankomunitateak emaitzak eskaintzen ditu bere webgunean.
Albiste bilduma, urt. 12 – 25
2015-01-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“‘Swap’-ak ordaintzen jarraitu beharko du Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak“, “Ainhoa Intxaurrandieta: «Bankuak Goliat dira; gu txikitxo batzuk haien aurrean»” (Berria)
“Errauste planta zen benetako ekonomia eta ingurumen “kataklismoa”“, “Gipuzkoak 250 milioi euro aurreztuko ditu errauskailua ez eginda“, “Epaiak SWAP produktuen izaera espekulatiboa onartzen du. Itxasok eta Ormazabalek ere onartu dute errauskailua gaindimentsionatuta zegoela; beraz, GHKk arduraz jokatu zuen kontratua bertan behera utzita“, “Ainhoa Intxaurrandieta: “Errauskailua egin nahi zutenen moduek hipotekatu gaituzte”” (GHK)
“Desestiman la querella contra los bancos por el swap de la incineradora de Zubieta“, “Denis Itxaso pide a la Fiscalía que reabra las diligencias contra los actuales responsables de GHK” (Gara)
“Desestimada la demanda de GHK contra La Caixa y el Santander“, “Consulta la sentencia íntegra (pdf. 4,7 Mb)“, “La Fiscalía vasca se plantea reabrir la investigación por la paralización de la incineradora“, “PNV, PSE y PP denuncian los perjuicios económicos provocados por Bildu“, “El PP denuncia que el «capricho» de Bildu ha metido a Gipuzkoa en un nuevo «pufo»“, “El PNV asegura que Bildu conocía las consecuencias de parar la incineradora“, “GHK no ha decidido si recurre la sentencia que desestima su demanda contra los bancos“, “Ormazabal: «Bildu huye de las consecuencias de parar la incineradora y culpa a los demás»” (Diario Vasco)
“Los tribunales avalan los contratos de cobertura de la incineradora“, “La oposición acusa a Bildu de judicializar los residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Lehengo GHKko kudeatzaileek (errausketaren bultzatzaileek) sinatutako SWAPak Gipuzkoar guztiek ordaindu beharko dituzte” (Zero Zabor i.b.e.)
– Sasieta
“Sasieta, gaikako bilketan %60ko muga gainditu duen 1. mankomunitatea” (Zero Zabor i.b.e.)
“Sasieta Mankomunitateak %60ko birziklatze tasarekin amaitu du 2014a” (Hitza)
“El PNV advierte de que «impedirá» la reapertura del vertedero de Sasieta” (Diario Vasco)
– Zestoa
“…EZaren gudaz BAIetza sortuz…” (Osinbeltz Bizirik!)
“Osinbeltz bizirik!-ek antolatuta mendi martxa otsailaren 1ean” (Zero Zabor i.b.e.)
– Zegama
“Zegama. Errefus mugatuko edukiontzi sistemarekin %70eko langa gainditu du” (Zero Zabor i.b.e.)
– Azkoitia
“Hondakin bilketa sistema mistoari buruzko herri kontsultaren kanpaina hasi dute Azkoitian“, “Sistema mistoaren alde, ekintzak egingo dituzte etzi Azkoitian“, “Atez atekoaren aurkako plataformak herri galdeketan ezetza bozkatu dezaten eskatu die herritarrei” (Hitza)
“La Plataforma contra el PaP pide votar ‘No’ el día 25” (Diario Vasco)
“Azkoitia: Gezurrak salatu eta sistema mistoaren aldeko botoa eskatzeko bideoa” (Zero Zabor i.b.e.)
“Oihana Izagirre Igartua: Egin dezakegun gutxienekoa denean“, “Aitor Arruti: Egiak gezur, gezurrak egia” (Maxixatzen)
– Bergara
“Hasi dira Epeleko konpost-planta altxatzeko lanak” (Goiena)
“[Josu Leturia] La deriva del PaP y sus promotores” (Diario Vasco)
– Pasaia
“El Ayuntamiento asegura conocer su obligación sobre recogida de basura“, “Un centenar de personas salió a la calle para mostrar su rechazo al PaP” (Diario Vasco)
– Donostia
“Los contenedores de Sarriegi, sin estrenar 20 días después ” (Diario Vasco)
– Asteasu
“Errefusa kopurua jaitsi nahi du Asteasuko Udalak” (Tolosaldeko Ataria)
– Olaberria
“Olaberrian hondakinak biltzeko sistema berria abian jarriko dute” (GITB)
– Ibarra
“El PNV de Ibarra critica las cartas de Bildu por no participar en el PaP” (Diario Vasco)
– Ezkerraldea
“Bildu apuesta por una Mancomunidad más democrática y transparente” (Bildu Trapagaran)
– Galdakao
“Udalak bolumen haundiko hondakinak ixteko egunak errespetatzea eskatu dau 2014. urtean 246 tona jaso ostean” (Galdakaoko udala)
– Zuberoa
“Zaborra birziklatzen ez dutenek gehiago ordaindu beharko dute Zuberoan” (Berria)
“Atez ateko hondarkintegien kudeaketa Xiberora ailegatuko da” (Kazeta.eus)
“La collecte des déchets va changer” (Sud Ouest)
– Uztaritze
“Ustaritz : le maire s’occupe de la décharge sauvage” (CADE)
– Bortziriak
“Aplicación para móvil y ordenador para aclarar dudas con respecto a los residuos” (Diario Vasco)
– Funes
“«Tenemos todos los permisos para enviar residuos orgánicos a Funes»” (Diario Vasco)
– Frantziako estatua – Charente Maritimme
“Mobilisations et bataille juridique contre un projet d’hyper-incinérateur de déchets ménagers” (Bastamag)
– Herrialde Katalanak
“Sobra incineradora? Importem residus. Mallorca porta deixalles de fora per evitar apujar la taxa o compensar la concessionària” (Ara)
– Mundua
“Heed Pope Francis’ appeal to end culture of waste” (Yahoo News)
“New York City Community Composting Report” (New Yorkeko Udala)
– Konpostatzea
“Metal astunak konpostean” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
Igandean herri galdeketa Azkoitian hondakin sistema mistoaz
2015-01-22 // Galdeketa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Azkoitiko herri galdeketaren iragarkia.
Azkoitiako udalak herri galdeketa antolatu du datorren iganderako, urtarrilak 25, herritarrek bozkatu dezaten ea ados dauden joan den udatik martxan daukaten hondakin bilketarako sistema mistoarekin. Beste herri askotan bezala polemikaren artean abiatu ostean, sistema berriak ezarri eta berehala %74ko emaitzak eman zituen. Bere garaian blog honek azaldu zuenez, Hondakinen Mahaiak herrirako sistema mistoa proposatu zuen eta udalak osoko batzarrean ontzat eman, Bilduren (berak dauka gobernua) eta Azkoitia Bairen botoekin. Orain udalak azkoitiarrei galdera hau pausatu die: “Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko udalak martxan jarri duen sistema mistoa?“. Egunotan aldekoak bezala kontrakoak kanpaina betean daude.
Albistea osatzeko:
“Hondakin bilketa sistema mistoari buruzko herri kontsultaren kanpaina hasi dute Azkoitian“, “Sistema mistoaren alde, ekintzak egingo dituzte etzi Azkoitian“, “Atez atekoaren aurkako plataformak herri galdeketan ezetza bozkatu dezaten eskatu die herritarrei“, “Azkoitiko Bildu: “Ingurumenak behar duelako, Bai bozkatuko dugu”“, “Hainbat herritarrek argazkia atera dute, sistema mistoa babestuz“, “Azkoitian guztia prest dute herri galdeketarako” (Hitza)
“La Plataforma contra el PaP pide votar ‘No’ el día 25“, “PNV pide el ‘no’ en la consulta del domingo sobre el sistema mixto “, “Sistema mistoaren aldeko botoa eskatu du Bilduk” (Diario Vasco)
“Azkoitia: Gezurrak salatu eta sistema mistoaren aldeko botoa eskatzeko bideoa” (Zero Zabor i.b.e.)
“Oihana Izagirre Igartua: Egin dezakegun gutxienekoa denean“, “Aitor Arruti: Egiak gezur, gezurrak egia” (Maxixatzen)
Auzo eta autokonposta Gipuzkoan 2013-2014 (eta 2): herriz herri datuak
2015-01-22 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Konpostaketa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako udalerriek 2014ko abendu amaieran argazki hau erakusten zuten auzo eta autokonpostaren ezartzeari dagokionez. Atzo argitaratutako mapan egin moduan, alderatu dira udal bakoitzak dauzkan konpost unitateak (familiak) eta biztanleak, ondorioz udalak sailkatzeko ranking batean.
Ohar garrantzitsu bat bada egin beharrekoa. Zerrendak biltzen ditu ezarritako konpost unitateak, eta ez du islatzen beti horien erabilpena, nahiz eta gehienetan hala den. Esan nahi baita, horiez administrazioak egiten duen edo ez duen kontrola aintzat hartu behar dela. Hasteko, udalerri txiki batzuetan hondakin organiko osoa kudeatzen da herritik atera gabe, auto edo auzokonpost moduan soluzionatzea erabaki dutelako (Orendainen ildotik aurreratu diren Zero Zabor herri txikiak), eta horiek dira rankingean txapeldun. Horiez landa, udalerri handiagoetan erreparatzea komeni da birziklatze emaitzen datuei. Badira udalak konpostatzea sustatu arren gero horren emaitzen kontrol oso txikia daukatenak; gehien bat ari gara birziklatzea borondatezkoa duten udalerriez, gaikako bilketaren portzentajeetan bezala errefus kiloetan emaitzarik kaxkarrenak eskaintzen dituztenak. Aldiz, honetan ere eraginkorrenak dira konpostatzea sustatzeaz gain ezarritako ontzien erabilpena kontrolatzen dutenak, derrigorrezko birziklatzea antolatuta daukatelako (Atez Ateko sisteman edo mistoetakoren batean); eraginkorrenak gaikako bilketaren portzentajeetan, sortutako azken errefus kiloen murrizketan eta konpostatze unitateen optimizazioan.
Hona, beraz, Gipuzkoako auto eta auto konpost unitateak herrika:
Auzo eta autokonposta Gipuzkoan 2013-2014 herriz herri (1): mapa
2015-01-21 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Konpostaketa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] 2013ko urrian ARGIAk plazaratu zuen “Konpostgileak: birziklatzen txapeldun” dossierra LARRUNen. Bertan esaten zenez, “Ingurumenaz kezkatutako familia aitzindarietatik eta ortu ekologikoa lantzen duten baratzezainetatik askoz harago, milaka familiak ekin diote hondakin organikoak berrerabiltzeko dagoen era merke, errez eta garbienari. Gipuzkoan eta Nafarroako Sakanan hondakinen kudeaketaren osagai funtsezkoa bilakatu da konpost egite autogestionatua”. Oraingoan Gipuzkoan zentratu gara.
Nola neurtu zein diren konpostintza autokudeatuan aitzindari eta zein erdiko tropelean edo atzeko epelen artean? Alderatu ditugu herri bakoitzean bakarka edo taldean konposta egiten duten famili unitateak batetik eta bestetik herri horrek dauzkan biztanleak. Kolore banarekin lau taldetan sailkatu dira emaitzen arabera Gipuzkoako herriak: 1.000 biztanleko 25 konpost unitate (familia) dauzkatenak), 25-50 artekoak, 50-100 artekoak eta 100 familia baino gehiago ari direnak, denetan eraginkorrenak, txapeldunak. Datuak Joxe Mari Irazustak bildu ditu, Gipuzkoan gai honetan gehien dakitenetakoa bera. Mapan, Aztiker soziologia elkarteak ipini: lehenak 2014ko egoera azaltzen du, bigarrenak 2013koa.
Bi mapak alderatuz garbi nabari da konpost herritarraren fenomenoak indartzen jarraitu duela 2014an Gipuzkoan. Ikusi 2014ko egoera herriz herri:
Konpost herritarra Gipuzkoan, 2014
2014a bukatzean Gipuzkoan bataz beste 1.000 biztanleko 21,8 familia ari ziren etxeko txerri-janak konpost bihurtzen era honetan. Konpost herritarra gehienen darabiltenak herri txikiak izanik (Orendainez geroztik Zero Zabor Herri Txikien sisteman dabiltzanek organikoa birziklatzeko era bakartzat hartu dute), nabarmentzekoa da 6.000 biztanle dituen Usurbil ere hauen artean dagoela. Ez alferrik da Usurbil aitzindaria bai gaikako bilketa orokortuan, bai konpostgintzan.
Gipuzkoak honetan hartu duen martxa garbi ikusten da alderatzen baldin badugu 2013an auto eta auzokonpostean 1.000 biztanleko zenbat familia ari ziren:
Konpost herritarra Gipuzkoan, 2013
2013an Gipuzkoan batez beste 15,9 konpost unitate zeuden mila biztanleko (2014an 21,8). Bi mapak alderatuz gero nabaritzen da aurrerapen handiena egin dutela 12 hilabeteotan 1.000 biztanleko 25 eta 50 konpost unitate edukitzera iritsi diren herri askok. Konpost herritarrean egindako aurrerapenak ez datoz beti bat gaikako bilketan egindakoekin, baina alderantzizkoa bai gertatzen dela ia beti: gaikako bilketan okerren dabiltzanak, urteko eta biztanleko 200 edo 250 kilo errefus sortzen duten herri eta hiriak, horiexek dira konpostgintzan ere azken-putz dabiltzanak.
EAJk irabazten badu Gipuzkoan errauskailua egingo du
2015-01-19 // Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Carlos Ormazabalek iragarri du errauskailuari berriro ekingo diotela.
Gipuzkoan Eusko Alderdi Jeltzaleak datozen hauteskundeak irabazten baditu, berriro ekingo dio Zubietako errauskailua eraikitzeari. Hala deklaratu dio Markel Olanorekin Ingurumen diputatu izan zen Karlos Ormazabalek Diario Vasco egunkariari “Carlos Ormazabal: «Bildu huye de las consecuencias de parar la incineradora y culpa a los demás»” elkarrizketan. Erantzunean aditzera ematen du errauskailua izan dadin aurreikusita zegoena baino txikiagoa. Artikulu hau plazaratu du justu errauskailuaren swappen aferaz auzitegiak bere sententzia plazaratu biharamunean. Elkarrizketa paperean dago eskuragai, Internetez irakurtzeko Diario Vascoren harpidedun izan behar da. Carlos Ormazabal zen GHKko lehendakaria erakunde honek bere gain hartu zituenean oraingo swappen aferaren oinarrian dauden maileguak.
‘Swap’en afera: Zubietako errauskailua gelditu dutenak epaituko dituzte?
2015-01-16 // Errausketa, Juan Kalparsoro, Swap // Iruzkin bat
[Pello Zubiria Kamino] Errauskailuaren aferaz gehien dakien Diario Vascoko Fernando Segurari kasu egitekotan, GHKren gaurko arduradun nagusiak auzitegietarako bidean egon litezke: ““La Fiscalía vasca se plantea reabrir la investigación por la paralización de la incineradora““. Lehen lerroetan dioenez, “Calparsoro considera «escandaloso que se tenga que pagar un dineral por la paralización deliberada de un proyecto»“. Kakotxek adierazten dute hitzak fiskalarenak direla.
Blog honen irakurleari ez diogu berriro esplikatuko zer izan den delako ‘swap’en afera, duela 11 hilabete Donostian epaitu zena, auzi hartan entzun, ikusi eta ikasitakoa bilduta dago “Errauskailuaren ‘swap’en epaiketa: orain arte ikasi duguna” eta “Gaur hasiko da Zubietako errauskailuaren ‘swap’en epaiketa” albisteetan, besteak beste. Kontua da Hector Lopez Causapé epaileak (hamaika hilabetez pentsatzen aritu ostean) ez diola arrazoi eman GHK partzuergoari Banesto (Banco de Santander) eta La Caixa bankuen eta Price-Waterhouse-Coopers aholku korporazioaren kontra egindako eskariari. Alegia, errauskailua egiteko mailegua segurtatu zutela ‘swap’ espekulatiboekin eta hori dela medio orain, GHKk errauskailua ez egitea erabaki duenean, Gipuzkoari kobratzen dizkiotela erabili gabeko diruen interes oso handiak.
Gipuzkoan (aurretik Bizkaian egin bezala eta ondoren Nafarroan egitekoak ziren moduan) errauskailua abiarazi nahi zuen lobbyak operazioa lotu zuen beste leku askotan, tartean Mallorkan, amarratu zuen bezala: errauskailuaren eraikuntza eta kudeaketa kateatu epe luzeko mailegu finantziero bati. Hau da, hondakinak errausketari estu lotu horrela ezinezko egiteko Zero Zabor bezalako eredu bat abiaraztea. Gipuzkoan planak lehertu dira Bilduk Foru Aldundia eta GHK bereganatu ostean Zero Zabor eredua ezartzeari ekin dionean. 2014ko bukaeran gipuzkoarren %30 ari zen urtean pertsonako 100 kilo errefus nahasi baino gutxiago sortzen, eta dinamika hau bateraezina da etekingarria izateko zaborrak eta diru-laguntza publikoak behar dituen errauskailu batekin.
Juan Kalparsoro fiskala GHKko arduradunen atzetik zebilen, justu epaiketaren garai beretsuan “Zertan dabil Kalparsoro fiskala Gipuzkoako hondakinen aferan?” azaldu genuenez. Lanak bertan behera utzi zituen, epaiaren zain. Orain iragartzen du berriro helduko diola gaiari. Beraz, ez du ikertuko ea zergatik lotu zuten oso berme gogorrekin epe luzeko kreditu bat GHK eta Foru Aldundiko aurreko agintariek antolatzeko sistema bat erdi prezioan baino merkeago antolatu zezaketenean. Laburki esanda: Kalparsorok auzitara eraman nahi ditu oraingo agintariak aurrekoek egindako zorrak ez pagatzeagatik, eta auzitatik aparte utzi nahi ditu aurreko agintariak zor handiegiak (zor ilejitimoak) egin zituzten ikertu ere egin barik.
Gipuzkoako indar faktikoak ez daude ez errauskailuari uko egiteko (diru gehiegi aurreratua izango dute) eta ez kasta onekoa den inori agintzen uzteko. Azkenean, ondo ari direnak auzitegietarako bidean jarriz, Denis Itxasok berak probokatuko du aktibatzea errauskailuaren kontrako mugimenduak aspaldi martxan eduki behar zuena: Gipuzkoako Errauskailuaren Ikerketarako Herri Batzordea, gipuzkoarrei milioi askoko zor ez-legitimoa ordainarazi nahi diena.
Albistea hedabideetan:
“‘Swap’-ak ordaintzen jarraitu beharko du Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketak” (Berria)
“Errauste planta zen benetako ekonomia eta ingurumen “kataklismoa”“, “Gipuzkoak 250 milioi euro aurreztuko ditu errauskailua ez eginda“, “Epaiak SWAP produktuen izaera espekulatiboa onartzen du” (GHK)
“Desestiman la querella contra los bancos por el swap de la incineradora de Zubieta“, “Denis Itxaso pide a la Fiscalía que reabra las diligencias contra los actuales responsables de GHK” (Gara)
“Desestimada la demanda de GHK contra La Caixa y el Santander“, “Consulta la sentencia íntegra (pdf. 4,7 Mb)“, “La Fiscalía vasca se plantea reabrir la investigación por la paralización de la incineradora“, “PNV, PSE y PP denuncian los perjuicios económicos provocados por Bildu” (Diario Vasco)
“Los tribunales avalan los contratos de cobertura de la incineradora“, “La oposición acusa a Bildu de judicializar los residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Lehengo GHKko kudeatzaileek (errausketaren bultzatzaileek) sinatutako SWAPak Gipuzkoar guztiek ordaindu beharko dituzte” (Zero Zabor i.b.e.)
Funesen Gipuzkoako zaborren (sic!) kontrako plataforma sortu dute
2015-01-13 // Gizarte eragileak, Konpostaketa, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Egunotan Nafarroa eta Gipuzkoako zenbait hedabideek zabaldu dutenez, Funesen plataforma antolatu dute Gipuzkoatik bertara zaborra eramatearen kontra. Gipuzkoak, zehazki esanda, ez du zaborrik eramaten Funesera: gaur egun Funesko IB Fertilizantes enpresak konpostatzen ditu (enpresa hori ez da zabortegia, noski) Gipuzkoatik Atez Ateko bidez edo 5. edukiontziz bildutako hondakin organikoen parte bat. Funesko alkatea (PP) ahalegindu zen GHKk baimen guztiekin IB Fertilizantesi organikoa bidaltzea eragozten.
Zerk eragin ote du Funesen egonezina sortzea Lapurdiko Itsasun ez bezala? Urte batzuetan Itsasuko Loreki kooperatibak konpostatu zituen Gipuzkoako ‘txerri-janak’ eta fisikoki Kanbotik oso hurbil dagoen arren Lorekiren planta, ez zuen inolako kexurik eragin. Hori bai, orduan Diario Vascok eta errauskailuaren aldeko indar faktikoek garrasi egin zuten, Fernando Seguraren lumatik: “La Diputación confirma que quiere trasladar basura al País Vasco francés“. Orduan ere basura zen.
Orain berriz, prentsaren esanetan, Funesko herritar asko kexu dira konpostatze lan horiek usain txarra eragiten dutelako inguruetan. Hala balitz, esan nahiko luke Funeseko faktorian ez dutela lortu Itsasukoan bezain eraginkor lan egitea hondakin organikoaren konpostatzea, aurretik Azpeitiako Lapatxen lortu ez zuten moduan, eta prozesua findu beharko dutela. Hala ere, nabarmentzekoa da Diario de Navarrak ematen duen bertsioa: Funesen egonezina sortu duela Gipuzkoan Sasietaren itxiera atzeratu egingo dela jakiteak, beldur direlako “zabor gehiago iritsiko zaiela Gipuzkoatik”. Horrek adierazten du Funesen norbait ari dela gezurra zabaltzen. Herri hartara doan hondakina gaika garbi bildutakoa da eta ez du zerikusirik zabor nahasiak metatzen dituen Sasietako zabortegiarekin.
Funestarren buruak berotzeari Diario Vascok ekin zion 2013ko ekainean: “Gipuzkoa exporta basura a 152 kilómetros“. Ageri denez, zabor-kanpainarekin bere fruituak lortu ditu.
Albistea hedabideetan:
“El enfado aumenta en Funes por los residuos que llegan de Gipuzkoa” (Diario Vasco)
“Funes se moviliza contra la llegada de basura de Gipuzkoa“, “Crean la plataforma Funes Sin Basuras, contra la llegada de residuos de Gipuzkoa” (Noticias de Gipuzkoa)
“Funes alza la voz en contra de la llegada de basura” (Noticias de Navarra)
“Funes teme que lleguen más residuos desde Guipúzcoa” (Diario de Navarra)
Albiste bilduma, urtarrilak 05-11
2015-01-10 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“[Denis Itxaso]«El problema de los residuos en Gipuzkoa es alarmante»“, “GHK responde a Itxaso que «el cataclismo habría sido construir la incineradora»“, “La Diputación deberá adoptar medidas de excepción con el problema de la basura“, “Los expertos advierten de que el plan de residuos de Bildu es inviable” (Diario Vasco)
“Hondakinak Bizkaian erraustea iradoki du Denis Itxasok GBNetan” (EHBildu)
– Txingudi
“Santano pide a Bildu que diga qué va a hacer con 190.000 toneladas de residuos“, “[Santano]«La Diputación va a aplicar el rodillo a las mancomunidades»” (Diario Vasco)
– Pasaia
“EAJk salatu du gobernu taldea diru publikoa beren alderdiko mezuen mesedetan erabiltzen ari dela” (Hitza)
“Acusan a Bildu de utilizar dinero público para folletos «partidistas»“, “[Jesus Aizpurua]El sistema puerta a puerta en Pasaia ” (Diario Vasco)
– Tolosa
“El PSE-EE pide el quinto contenedor y califica de «gran fracaso» el nuevo sistema” (Diario Vasco)
– Orio
“Urtea %43 birziklatze tasarekin itxi dute herritarrek Orion” (Diario Vasco)
– Zarautz
“Pausoz pauso ari dira Urteta zabortegia zigilatzen“, “Urteta zabortegiaren itxieraz Amaia Gurutzetarekin” (Hitza)
– Zumaia
“Hondakinen inguruko tramiteak burutzeko abuztura arteko epea eman dio Zumaiako Udalak mankomunitateari” (Hitza)
“Hondakinak biltzeko sistema berria “behingoz” aurkezteko eskatu dio EAJk alkateari” (Baleike)
“El PNV invita al alcalde a que presente el nuevo sistema de recogida de residuos en su integridad” (Diario Vasco)
– Funes
“El enfado aumenta en Funes por los residuos que llegan de Gipuzkoa” (Diario Vasco)
“Funes se moviliza contra la llegada de basura de Gipuzkoa“, “Crean la plataforma Funes Sin Basuras, contra la llegada de residuos de Gipuzkoa” (Noticias de Gipuzkoa)
“Funes alza la voz en contra de la llegada de basura” (Noticias de Navarra)
“Funes teme que lleguen más residuos desde Guipúzcoa” (Diario de Navarra)