Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Tolosak sistema berriarekin %70a birziklatzea lortu du lehen hilabetean
2014-12-10 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosako alkatea eta mankomunitateko arduradunak emaitzak prentsari azaltzen. (Argazkia: 28Kanala)
Tolosak, bere alkate Ibai Iriartek jakinarazi duenez, hondakinen gaikako sistema jarri eta lehenbiziko hilabetean gainditu du %70ko birziklatze tasa. Duela hilabete arte, borondatezko sistemarekin, %26an zebilen Tolosa, bere eskualdeko hiri handiena eta Tolosaldeko biztanleen %30 biltzen dituena.
Ingurumenari dagozkion mesedeez gain, udaleko agintariek azpimarratu dituzte ekonomia aldetik herriak jasoko duen onura. Mankomunitateari udalek bi modutan pagatzen diote, batetik kopuru finko bat biztanle kopuruari dagokiona, eta bestetik sortutako hondakinaren -errefusaren- tratamenduari dagokiona, mankomunitateari entregatutako tonen araberakoa. Azken honen faktura nabarmen jaitsiko zaio Tolosari eta jaitsiera horrek ahalbideratuko du sistema berriarentzako egindako inbertsioak urte betean pagatu ahal izatea.
Jakina da Hegoaldean -ez horrela Europako leku askotan, non herritarrek hondakinengatiko zerbitzua osorik pagatu behar baitute legez- herritarrek ez dutela zerbitzua osorik pagatzen zaborragatiko tasekin; falta dena ere funtsean herritarrek pagatzen dute beren zergekin, baina udalen eta beste administrazioen gastuen artean kamuflaturik joaten da. Sistema zaharrarekin hondakinen zerbitzua Tolosan 1.725.000 euro kostatu zen eta herritarren zergetatik 1.175.000 bildu, 550.000 euroko defizita utziz. Sistema berriarekin, udalak aurreikusiaren eta prentsaurrekoan azaldutako datuen arabera, 1.400.000 euro kostatuko da zerbitzua eta herritarrek tasetan 1.200.000 ordainduko dituzte, defizita 200.000 eurotara murriztuz, aurrekoaren herena baino zerbait gehiago.
Albistearen oihartzunak:
“Hondakinen bilketa sistema berriarekin %70eko birziklatze tasara iritsi da Tolosa” (Tolosako Udala)
“Hondakinen %70 sailkatzera iritsi dira tolosarrak sistema berriarekin” (Tolosaldeko Ataria)
“El nuevo sistema mixto eleva al 70% la tasa de reciclaje en Tolosa” (Noticias de Gipuzkoa)
“El gobierno cifra en un 70% el nivel de reciclaje con el nuevo sistema” (Diario Vasco)
“Tolosako udalari eta tolosako herritarrei zorionak gaikako bilketan %70eko emaitza lortzeagatik” (Zero Zabor i.b.e.)
Pasaiak urrian %76 birziklatu du Atez Atekoarekin
2014-12-09 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Pasaiko udalak San Marko mankomunitatearen iturrietan oinarrituta herritarrei jakinarazi die urrian gaikako bilketan %76ko tasa gainditzea lortu dutela. Urriaren 2an ezarri zen sistema berria San Pedro eta Trintxerpen, aurretik Antxon eta Donibanen jarri ostean. Aurreko sistemarekin, esan dute udal agintariek, hilabeterik onenean ez zuten %35a gainditu (2013ko maiatzean). Udalak herriko familia guztiei etxeetara bidali dizkie datu zehatzagoen informazioak, tartean zer egiten den berezirik bildutako frakzio bakoitzarekin.
Bitartean, zenbait herritarrek gaikako bilketari sabotajea egiten segitzen dute, gaika bereizi gabeko zabor nahasiak kaleetan botata utziaz. Atez Atekoaren kontrako plataformaren ordezkariek publikoki sustatu dituzte ekintza hauek, ETBko elkarrizketa honetan ikus-entzun daitekeenez. Udalak herritarroi gogorarazten die protesta egitea zilegi den arren, ezin dutela hori egin zaborrak nahasirik kalean utzita herri osoa kaltetuz. Azken asteotan Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa egunkariek sabotaje horiez eman duten informazioaren tonua ikusirik, nabarmentzekoa da Pasaian zentratu dutela errausketaren aldeko indarrek sistema alternatiboaren kontrako erasoa.
Ikusi gaiak azken egunetan eman dituen titular eta kronikak eta alderatu:
Hitza “Pasaiak gainditu du helburutzat ezarritako birziklatze tasa”
Diario Vasco “Vigilancia policial sobre la basura en Trintxerpe”, “Pasaia Garbia insta a Bildu a seguir el ejemplo de Mutriku” “El Ayuntamiento retiró ayer buena parte de las bolsas de basura de la calle“, “La denuncia de Reporteros DV“, “Recuerdan que la limpieza viaria costó 9 millones“, “Denuncian que no recoger la basura genera «posibles focos de infección»”, “El Gobierno felicita a los vecinos por lograr una tasa de reciclaje del 76,5%”
Noticias de Gipuzkoa “Vecinos de Pasaia echan un pulso al ‘puerta a puerta’“, “Trintxerpe y San Pedro se fijan en Mutriku”
Albiste bilduma, abenduak 01-07
2014-12-06 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Erakundeak “hauteskunde onurak” bilatzeko erabiltzea leporatu diote EAJri” (Berria)
“Prentsaurrekoa: Herri eragileak TMB plantari IBB luzatzea ukatzearen inguruan” (Zero Zabor i.b.e.)
“[Denis Itxaso] El residuo que ahora: 5 medidas urgentes” (denisitxaso.com)
“Desconcierto en las mancomunidades“, “El PNV recurre el plan foral de infraestructuras de residuos de Gipuzkoa“(Diario Vasco)
“El PSE pide políticas de residuos con visión “de país”“, “[Iulen Lizaso] Gezurra nagusi” (Noticias de Gipuzkoa)
– Debabarrena
“La Mancomunidad prevé duplicar la recogida de biorresiduo a lo largo de este año” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Urtarrilaren 25ean egingo dute Azkoitiko hondakinen bilketari dagokion herri galdeketa” (Hitza)
– Zestoa
“Zestoan lanean hasia da Osinbeltzeko Proiektuaren Jarraipen Batzordea” (ARGIA)
“Zestoako Harrobia Herri Plataformaren adierazpena“, “Zestoan lanari ekin diote” (Hitza)
“La plataforma de Zestoa denuncia que el vertedero incumple la legalidad“, “«El proceso que se está llevando con el vertedero de Zestoa es transparente»“, “Osinbeltzeko proiektuaren partehartze prozesua 2015eko azaroan amaituko da“, “El PNV advierte de que la UE «actuará si el vertedero de Zestoa incumple la ley»” (Diario Vasco)
“Osinbeltz proiektuaren jarraipen mahaia“, “Jarraipen mahaia akta 2014-11-18” (Zestoako Udala)
– Zubieta
“Zubieta, herri bat, bi administrazio, bi bilketa sistema, bi emaitza ezberdin. Zaborrontziak zigilatuta!” (Zero Zabor i.b.e.)
– Elgeta
“La implantación del nuevo sistema de recogida de residuos se retrasa al 9 de diciembre” (Diario Vasco)
– Aretxabaleta
“El PNV critica la «lectura parcial» del PaP ” (Diario Vasco)
– Mutriku
“Mutrikuarrek Tolosako sistema hautatu hondakinen derrigorrezko bilketarako” (ARGIA)
“Mutrikuarrak hondakin bilketa sistema bozkatzen (bideoa)“, “Mutrikuar asko gerturatu dira Zabielera hondakin bilketa sistema aukeratzeko boza ematera” (Hitza)
“El ayuntamiento trabajará para ampliar «la conciencia en torno al reciclaje»” (Diario Vasco)
– Legazpi
“Legazpi ahorra un total de 12.874 bolsas de plástico“, “Mutriku contenedores ¡Legazpi mixto!” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Pasaiak gainditu du helburutzat ezarritako birziklatze tasa” (Hitza)
“Vigilancia policial sobre la basura en Trintxerpe”, “Pasaia Garbia insta a Bildu a seguir el ejemplo de Mutriku” “El Ayuntamiento retiró ayer buena parte de las bolsas de basura de la calle“, “La denuncia de Reporteros DV“, “Recuerdan que la limpieza viaria costó 9 millones“, “Denuncian que no recoger la basura genera «posibles focos de infección»” (Diario Vasco)
“Vecinos de Pasaia echan un pulso al ‘puerta a puerta’“, “Trintxerpe y San Pedro se fijan en Mutriku” (Noticias de Gipuzkoa)
– Zestoa
“Zestoako plataformaren arabera, Osinbeltzek zabortegien araudia urratzen du” (Hitza)
“Osinbeltzeko proiektuaren partehartze prozesua 2015eko azaroan amaituko da” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Ojo con la tasa de basuras, que muchos comercios van a pagar más” (Diario Vasco)
– Bergara
“[Josu Leturia] Contaminación del puerta a puerta” (Diario Vasco)
– Lasarte-Oria
“Lasarte-Oria coloca dos casetas más para compostar” (Noticias de Gipuzkoa)
– Arrasate
“Arrasatearrak “gertu” hondakinekin ohiturak aldatzeko” (Goiena)
– Nafarroa
“Hondakinen Plana justizia epaitegietan” (Sustrai Erakuntza)
– Zarautz
“El PSE-EE se alegra de ver en marcha su propuesta de contenedores de pequeños residuos” (Diario Vasco)
– Iparraldea
“Assemblée Générale ordinaire de l’ADECH“, “Le combat continue!” (ADECH)
“Mobilisation en cours: déchets de la décharge homologuée d’Hasparren (Hazketa), un déni de démocratie locale” (Ustaritz protégeons notre environnement)
“[Itxaro Borda] Zaborraren zaporea” (Berria)
Zero Zabor, Eguzki eta Koordinadorak EAJ salatu dute TMBa eragozteagatik
2014-12-04 // Gizarte eragileak, Plangintza, TMB // Iruzkinik ez
Zero Zabor, Koordinadora eta Eguzkiko ordezkariak prentsaurrekoan. (Argazkia: Zero Zabor i.b.e.)
[Pello Zubiria Kamino] Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkarteak, Eguzkik eta Errausketaren Kontrako Gipuzkoako Plataformen Koordinakundeak Donostiako udalean emandako prentsaurrekoan beren haserrea azaldu dute Eusko Jaurlaritzak Zubietako TMB proiektuari ingurumen baimen bateratua (IBB) ukatu diolako. Erakundeok salatu dutenez, “errauste planta kutsagarri bat eta TMB planta bat zeuzkan proiektu batek baimena edukitzea, eta, ordea, TMBa soilik eraikitzeari baimen hori ukatzea zentzurik gabea da”, eta EAJri aurpegiratu diote instituzioak erabiltzen ari dela datozen hauteskundeei begira abantaila politikoa lortzeko. Eusko Jaurlaritzak argudiatu dituenez arrazoi teknikoak IBB horiek luzatzeko, hau erantzun diote hiru erakundeek: “Ingurumen baimen bateratua luzatzeari uko egin dio Eusko Jaurlaritzak proiektuak aldaketa “sustantzialak” izan dituela argudiatuta. Eusko Jaurlaritzarentzat ez zen arazo izan ingurumen baimen bateratua eman zitzaion proiektuan errauste plantatik ateratako eskoriak tratatzeko azaltzen zen planta, gerora onartu zen proiektuan desagertzea, eskoria horiek tratamendurik gabe utziz, eta aldiz, orain, materia organikoa erraustu beharrean gaika bildu eta konpost bilakatzea arazo bihurtu da, norentzat eta ingurumen sailarentzat”. Hondakinen gaian Jaurlaritzak Bizkaian eta Gipuzkoan jokabide oso ezberdinak darabiltzala ere salatu dute erakundeok, Jaurlaritzari egotziz Bizkaiko Zalla eta Alonsotegin kutsadura eragiten duten zabortegien aferan eskurik ez sartu izana. Horrek daramatza herritarrei oharraraztera: “Dagoeneko, zabortegien itxiera urtebetez atzeratzea eragin du Eusko Jaurlaritzak TMBaren baimenaren inguruko erabakiarekin eta, hauteskundeetarako hilabete batzuk falta direla ikusita, kalte handiagoa egin dezaketen erabaki sorta programatuta ote dagoen kezka adierazi nahi dugu publikoki”.
Bezperan, abenduaren 3an, EAJk helegitea jarri dio Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakinen plangintzan egindako aldaketari, Diario Vascok zabaldu duenez: “El PNV recurre el plan foral de infraestructuras de residuos de Gipuzkoa“.
Albistearen oihartzun gehiago:
“Erakundeak “hauteskunde onurak” bilatzeko erabiltzea leporatu diote EAJri” (Berria) “Prentsaurrekoa: Herri eragileak TMB plantari IBB luzatzea ukatzearen inguruan” (Zero Zabor i.b.e.)
Zestoan lanean hasia da Osinbeltzeko Proiektuaren Jarraipen Batzordea
2014-12-03 // Aldundiak, Gizarte eragileak, Osinbeltz, Plangintza, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Osinbeltzeko Proiektuaren Jarraipen Mahaiaren bilera. (Argazkia: Zestoako Udala)
Hedabideetan gainerako iritzi, erreakzio eta zalaparten artean oharkabean pasatu den arren, dagoenekoz lanean ari da Zestoan Osinbeltzeko Proiektuaren Jarraipen Batzordea. Horren lehen lanen xehetasun batzuk eman dituzte Hitzak “Zestoan lanari ekin diote” albistean eta Diario Vascok “Osinbeltzeko proiektuaren partehartze prozesua 2015eko azaroan amaituko da” titulutzat daramanarekin.
Zestoako Udalak bere webgunean “Osinbeltz Proiektuaren Jarraipen Mahaia” atalean biltzen ditu orain arte sortu dituen albisteak. Hor adierazten da, esaterako, GHKko lehendakari Ainhoa Intxarraundieta Zestoan egoten da astean bitan, herritarren zalantzak argitzeko, astelehen eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara. Udalak sarean jarrita dauka, era berean, Mahaiak azaroaren 18an egindako lehen bileraren akta. Bertan irakur daitekeenez, Mahaiaren bileran parte hartzen dute honako erakunde eta elkarteek:
– Zestoako udala (alkatea, alkateordea eta zinegotzia)
– Gipuzkoako Foru Aldundia (Ingurumen diputatua eta Herritarren Partaidetzako zuzendaria)
– GHK (lehendakaria eta lehendakariordea)
– Natur taldea
– Mendi taldea
– Hondakinen Mahaia
– Auzoetako ordezkariak (Iraeta, Arrua Goia, Aizarna)
– Merkatarien elkartea
– Zestuako Harrobia Plataforma
– Guraso Elkartea
– EHBildu
Lehenbiziko bileraren akta interesgarria da ezagutzeko orain arte gai honen inguruan egin diren urratsez alde ezberdinek dauzkaten iritziak eta hurrengo urratsak zein izango diren. ARGIAk jakin duenez atzo, abenduak 2, egin du bigarren bilera Jarraipen Mahai honek.
Gasteizen “GREENdu zure zaborra” hitzaldi bilera
2014-12-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Greendu zure zaborra Gasteizen
[Pello Zubiria Kamino] Gasteizen bihar, asteazkena 3, hiru hitzaldiko sorta antolatu dute: “GREENdu zure zaborra” (“Hagamos GREEN nuestra basura“) lelopean. “Greendu” kontzeptu deigarriak jolas egin nahi du Gasteizek bereganatu zuen Green capital (iraunkortasunaren hiriburu) izenarekin. Helburuak eta Gasteizko egoeraren oinarrizko informazioak eman ditu Zero Zabor i.b.e.k “Gasteiz 0 waste, GREENdu zure zaborra” iritzi artikuluan.
Hizlari eta gaiak izango dira (gaztelaniaz):
– Dani Zuazagoitia (EHU/UPV) “Filosofía 0 Residuos y economía circular”
– Nati Lopez de Munain (Burgeluko alkatea) “Gestión de residuos orgánicos en el municipio de Elburgo”
– Jaime Ortiz de Urbina (Barrundiako teknikaria) “Compostaje en Barrundia”
Burgeluko alkateak aurkeztuko du Araban auzo-konpostaketan aitzindari den bere herriaren adibidea. Lehenago beste bilkura batean erakutsitako PPTa: “Proyecto de compostaje, Ayuntamiento de Elburgo, 2005-2012“. Barrundian egiten ari direna Barrundiako udal aldizkaria honen 4. orrialdean irakur daiteke.
Mutrikuarrek Tolosako sistema hautatu hondakinen derrigorrezko bilketarako
2014-12-01 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Galdeketa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Mutrikuko herritarrek gehiengo handiz hautatu dute udalak antolatuko duen derrigorrezko gaikako bilketa edukiontzi bidez egitea. Hondakinen Batzordeak (5 edukiontziaren aldeko plataforma, Mutriku Natur Taldea, EH Bildu -udal gobernua bere esku dago-, EAJ, Berdeak, Mutrikuko Udala eta Mutriku Zero Zabor taldeek osatua) aho batez erabakitako herri galdeketan bi eredu derrigorrezko eskaini zaizkie herritarrei: A aukera Tolosakoa (frakzio guztiak kaleko edukiontzi txipdunetan), B aukera Bergarakoa (bi frakzio atez ate eta gainerakoa edukiontzietan). Boto eskubidea zeukaten 4.411 herritarren %52,9ren parte hartzeaz, 1.915k bozkatu dute A aukera eta 411 B aukera.
Albistearen xehetasun:
“Mutrikuarrek edukiontzi bidezko hondakin bilketa sistema aukeratu dute” (Hitza)
“La mayoría de mutrikuarras vota a favor de los contenedores” (Diario Vasco)
“Mutriku decide recoger la basura en contenedores y los barrios de Deba votan por incluirse en Itziar” (Noticias de Gipuzkoa)
“Mutrikuko galdeketako emaitzaren balorazioa” (Zero Zabor i.b.e.)
Albiste bilduma, azaroak 24-30
2014-11-29 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Hego Euskal Herria
“ELA sindikatuak, ingurumen buletinean, Hego EH-ko gobernuen hondakin planak aztertu ditu” (Zero Zabor i.b.e.) [ELAren buletina PDF formatuan]
– Gipuzkoa
“El plan inicial de residuos para Zubieta y el de Bildu «son totalmente diferentes»“, “El PP dice que Bildu ya sabía que necesitaría autorización para Zubieta“, “El plan de Bildu sigue sin arrancar, un año después de paralizar la incineradora“, “El PSE-EE advierte de que «lo peor de la crisis de los residuos en Gipuzkoa está por llegar»“, “Olano: «Bildu pretende endosar al PNV sus errores en la gestión de residuos»“, “PNV, PSE y PP denuncian que la Diputación quiere aprobar «por la puerta de atrás» el plan de infraestructuras de residuos“, “La Diputación de Gipuzkoa muestra su gestión de residuos en Madrid” (Diario Vasco)
“Diario Vasco (berriz ere) gezurretan. Oraingoan Sasietako zabortegia urtarrilean behin betiko itxiko dela esan du, itxiera aurrerago izango denean” (Zero Zabor i.b.e.)
“Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren berri emango du bihar Foru Aldundiak Lurralde Antolaketari buruzko Nazioarteko Kongresuan Madrilen” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
– Sasieta
“Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren ondorioz, Sasieta urtebete beranduago itxiko dute “, “Sasietako zabortegia sei hilabetez itxiko dute lan batzuk egiteko“, “Sasietaren behin-behineko itxiera (bideoa)” (Hitza)
“La Mancomunidad de Sasieta aprueba cerrar el vertedero el 31 de enero“, “El PSE dice que no hay ingresos para impermeabilizar Sasieta” (Diario Vasco)
– Debabarrena
“Llegó la campaña ‘Zero zabor bidea Debabarrenean’” (Diario Vasco)
– Mutriku
“4.457 mutrikuarrek nolako hondakin bilketa sistema nahi duten erabaki ahalko dute” (Hitza)
“Mutrikuko galdeketa: B aukera Birziklapenaren aukera” (Zero Zabor i.b.e.)
– Asteasu
“EAJ-PNV de Asteasu pide «no improvisar y dialogar y negociar sobre las basuras»” (Diario Vasco)
– Orendain
“Balorazio oso ona Orendainen, hondakin bilketa sistema berriari” (Zero Zabor i.b.e.)
– Zestoa
“Zestoan lanari ekin diote“, “Iritzia: Osinbeltz, irtenbide duin bat“, “Joseba Illarramendi eta Esther Uribetxeberria: “Gure borroka ez da esatea hondakinen zein eredu den hobea”” (Hitza)
“«Osinbeltz, irtenbide duin bat» izan daitekela uste du hautetsi ohi taldeak” (Diario Vasco)
– Zizurkil
“El PSE denuncia la «política equivocada» de Bildu sobre la recogida de basuras en Zizurkil” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Tost I Borrás conoció el nuevo sistema” (Diario Vasco)
– Goizueta
“Aldaketa izango da hondakinen bilketa zerbitzuaren sisteman” (Diario Vasco)
– Azpeitia
“Urteta abenduan itxiko dute, baina Lapatxen itxiera atzeratu egingo da” (Hitza)
– Zarautz
“Zarauzko PSE-EE: “Hondakinen gaian kale itsu batera garamatzate”“, “Juan Luis Illarramendi: “Urteta abenduaren 23an itxiko dela ziurtatzen dut”” (Hitza)
“El PSE-EE cree que el no cierre de Urteta «es la crónica de un fracaso anunciado»” (Diario Vasco)
– Bergara
“Udalak kaleko lur azpiko edukiontziak kenduko ditu” (Goiena)
– Donostia
“Hondakinak Saihesteko Europako Astearekin bat egin du Donostiak” (Hitza)
“El nuevo sistema de recogida de basuras de la Parte Vieja arrancará el 8 de diciembre” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Konpostaje komunitarioa egingo dute Alabergan ere” (Hitza)
“Alaberga se convertirá en el cuarto barrio que composta” (Noticias de Gipuzkoa)
– Pasaia
“Atez atekoa “kontrol, mehatxu eta isunen bitartez” ezarri nahi dutela salatu du EAJk“, “Atez atekoaren kontrakoek zaborra kalean pilatu ez dadin hartutako azken neurriak kritikatu dituzte” (Hitza)
“El PNV denuncia que Bildu obliga a realizar el PaP «mediante control, vigilancia y multas»” (Diario Vasco)
– Zumarraga
“Ya están colocados los nuevos contenedores de recogida de residuos“, “Serrano se pregunta «qué va a ocurrir con nuestra basura a partir del 1 de febrero»” (Diario Vasco)
– Mutriku
“Hasi dira mutrikuarrak nolako hondakin bilketa nahi duten aukeratzen” (Mutriku)
“Campaña de cara a la consulta para decidir el sistema de recogida de los residuos sólidos” (Diario Vasco)
– Arrasate
“San Andresko 500 auzotar elkartu dira hondakinen inguruko informazioa jasotzeko” (Goiena)
“Musakolan hasi dute Arrasateko Hondakinen Mahaiak iragarritako informazio kanpaina” (Mondraberri)
“Hondakinak gaika biltzen hasteko hurrengo pausuen berri zortzi minututan” (Arrasateko Udala)
– Lasarte-Oria
“Zabor edukiontziak kaleetatik kentzeko eskatu du Lasarte-Oria Zero Zabor taldeak” (Txintxarri)
“Zabor ontzia birziklatzera!” (Lasarte-Oria Zero Zabor)
– Bizkaia
“El dueño del gigantesco vertedero de Alonsotegi denuncia en los tribunales a la Diputación“, “Un gigantesco vertedero temporal en Bizkaia que dura 10 años” (eldiarionorte.es)
– Araba
“Gasteiz. Hitzaldia: Greendu zure zaborra. Abenduaren 3an Aldaben” (Zero Zabor i.b.e.)
Gipuzkoan EAJk, PSEk eta PPk errauskailua defenditzen segituko dute
2014-11-28 // Errausketa, Galdera-erantzunak, Plangintza, Politikariak // Iruzkinik ez
Berria egunkariak Gipuzkoan nagusi diren lau alderdi politikoei -EHBildu, EAJ, PSE eta PPri- galdetu die ondoko urteetarako hondakinen inguruan egingo dituzten proposamenez. Gaur oposizioan diren hiru alderdiek diote hurrengo legealdian Gipuzkoako hondakinak erraustea defendituko dutela. EAJren ordezkari Xabier Ezeizabarrenak (“Europako zuzentaraua betetzeko, balorizazio energetikorako planta bat derrigorrezkoa da”) uste du agian txikiagoa egin beharko dela Zubietako errauskailua. PPren izenean Txema Murgiondok dio: “Zubietako plantak egungo beharrei erantzun beharko die”. Eta, aldiz, Denis Itxasok aipatu du bestelako aukera bat: “Ez genuke zertan Zabalgarbiren aukera baztertu”. Oposizioko hiru alderdien aurrean EHBilduko Iñaki Errazkinek berretsi du: “Gipuzkoa zabortegi kutsagarririk eta erraustegirik gabeko lurraldea izango da”.
Berriako zuzendariorde Iñaki Petxarromanek pausatutako galderak eta lau politikarien erantzunak hemen leitu daitezke: “Zubieta eta Zabalgarbi artean, kearekin edo kerik gabe“
Ondarroan esperientzia berria: organikoa borondatezko Atez Atekoan
2014-11-26 // Bizkaia, Udalak // Iruzkinik ez
Laster Ondarroan Atez Ateko borondatezkoa
[Pello Zubiria Kamino] Borondatezko gaikako bilketa herri askotan egiten da, baina horietan beti organikoa kaleko edukiontzi handietan bildurik. Ondarroan esperientzia berria egingo dute hala nahi duten familiei udalak organikoa ataritik bilduta. Nola deitu ahalegin honi, “Borondatezko Atez Atekoa” akaso?
Ondarroako Udalak berak “Nahi duzu etxeko jateko hondakinak ate aurrean jasotzea?” oharrean honela azaldu du herritarrei egin dien konbitea: “Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko dizkie etxeko jateko hondakinak nahi duten herritarrei, astean hiru bider, eta goizez. Jasotako hondakin horiekin konposta egingo da, eta ongarri hori udala Larruskainen landatzen ari den baso autoktonoan erabiliko da. Horrela, lurrak emandakoa lurrari bueltatuko zaio”. Albistea honela eman du Hitzak: “Hondakin organikoak atez ate jasotzen hasiko da Ondarroako Udala“. Zero Zabor i.b.e.k egindako balorazioa hemen irakur daiteke: “Ondarroako Udalak ate aurrean jasoko die organikoa nahi duten herritarrei“.
Ondarroako hondakinen azterketan aipatua zuten herrian ezin zela edukiontzi gehiago sartu eta hori izan liteke organikoa modu horretan batzen hasteko arrazoia, bostgarren edukiontziari heltzeko ordez. Bestetik, pentsa liteke oraingoa urrats bat dela aurretik Bilduko udalak iragarria zuen hurrengoari (Atez Atekoa bilketa ezartzea herrian) bidea errazteko. Laster ikusiko dira borondatezkoaren emaitzak eta balizko bigarren urratsak hurrengo legealdiari itxaron beharko dio.
[P.S.] Gorka Camara irakurleak (mila esker adi egoteagatik) bidalitako informazioari esker jakin dugu Ondarroakoaren antzeko esperientzia ari direla egiten duela bi urtetik hona Bizkaiko beste herri batean, Berrizen. Horretaz xehetasun gehiago, ondoko loturetatik:
“Birziklatzea posible dela frogatzeko: ‘Berriziklatu’” (Hitza)
“Berriziklatu. Hondakin organikoa aberastasun bihurtzen” (Zero Zabor i.b.e.)