Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
“Zero Zabor” saria auzo-konpostaren Usurbilgo familia aitzindariei
2014-11-25 // Aldundiak, Auzolaneko konpostaketa, Udalak // Iruzkinik ez
Usurbilgo familia aintzindariak saria jasota Errazkin diputatuaren eta Martin Garitano diputatu nagusiaren ondoan. (Argazkia: GFA)
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zero Zabor saria eman die lurralde honetan auzo-konposta egiten aitzindariak izan diren familia usurbildarrei. 2011ko azaroan ekin zioten Usurbilgo udalak Erreka Txikin utzitako gunean etxeko organikoak ongarri bihurtzen auzolanean. Geroztik, Gipuzkoa osora zabaldu da orain saritutako jarduera hau. Iaz ARGIAk eskaini zion LARRUN berezia gaiari: “Konpostgileak: birziklatzen txapeldun“.
Gipuzkoan gaur egun 43.837 herritarrek beren materia organikoa konpostatzen dute etxeko konpostagailuez edo auzokonpostatze sistemez. Hau da, laster, agintaldi hasierako kopurua bikoiztu egingo da (24.029 ziren 2011n).
GFAko Ingurumen diputatu Iñaki Errazkinek esan duenez, hondakinen kudeaketa egoki baten gakoa materia organikoa da. Horregatik, eredugarritzat jo ditu beren materia organikoa konpostatzen duten herritarrak, izan ere, “ingurumenarekiko arduraz jokatzen dute eta baliabideak aurreztea ahalbidetzen dute”. Martin Garitanok berriz adierazi du: “Gipuzkoa iraunkorra, solidarioa, arduratsua, justua egin nahi dugu. Aberastasuna banatu behar dugu. Zorrotz erabili behar dugu diru publikoa. Zerbitzu publikoak indartu behar ditugu. Ustelkeria borrokatu behar dugu. Politika iraunkorrak sustatu behar ditugu. Batzuk tematuta daude, oraindik ere, errezeta zaharrekin, baina herritarrek sortutako olatua geldiezina da”.
Herritarrek egindako konpostaren gorakada Gipuzkoan. (Irudia: GFA)
Urtarriletik Arrasaten Tolosako sistema
2014-11-24 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Udalak // Iruzkinik ez
Arrasaten derrigorrezko gaikako bilketa sistema ezartzen ari dira urtarrilean abian jartzeko. Udalak eman dituen azalpenen arabera, Tolosak daukan sistemaren berdina izango da: gaikako bilketa derrigorrezkoa izango da; kaleko edukiontzietatik berde oro-jaleak kenduko da, botilentzakoa, ontzi arinentzako horia eta paperentzako urdina uzteko lehen bezala libre; bi berri jarriko dira txipez kontrolatuko direnak, organikoarentzako bata eta errefusarentzako bestea.
Tolosan ez bezala, EAJk eta Atez Atekoaren kontrako Garbia plataformak Arrasaten parte hartu dute sistema erabaki duen Hondakinen Batzordean eta sistema berria ontzat eman dute. Alkateak adierazi du esperantza duela sistema berriarekin %70a gaindituko dutela eta bederatzi hilabetetan muga hori gainditua ez izatekotan Atez Atekoa ezarriko dela herrian.
Albistearen xehetasun eta oihartzunak:
“Arrasatearrak urtarrilean hasiko dira organikoa bereizten“, “Bulego ibiltariak Arrasaten, hondakinen bilketa sistema berrira ohitzeko” (Goiena)
“Etxeetan eta lantokietan organikoa bereizi beharko da urtarriletik aurrera” (Mondraberri)
Albiste bilduma, azaroak 17-23
2014-11-22 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“La Diputación no tendrá listas las instalaciones de residuos el próximo año“, “PSE-EEk Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren egoera «kolokan dagoela» ohartarazi du” (Diario Vasco)
“Hamar kilo hondakinetik zazpi birziklatzen dira Pasaian Atez Ateko bilketa zerbitzua jarri denetik” (Zero Zabor .b.e.)
– San Marko
““Iruzur gehiagorik ez San Marko mankomunitatean” idatzia kaleratu dute sei herrietako alkateek” (Zero Zabor i.b.e.)
“Iruzur gehiagorik ez San Marko mankomunitatean” (Astigarraga, Hernani, Lezo Oiartzun, Pasaia eta Usurbilgo alkateak)
“San Marko: ez birziklatzearen kostuak” (Hernanin Zero Zabor)
– Debabarrena
“La Mancomunidad exige un uso del contenedor marrón para deducciones” (Diario Vasco)
– Sasieta
“Sasietako oposizioko alderdiek zabortegia ixteko eskatu diote Bilduri ” (Hitza)
– Zestoa
“[Josep Maria Tost]“Degradatutako tokiak materia geldoekin berreskuratzea irtenbide ona da”” (Hitza)
“La cantera de Zestoa presenta un riesgo «muy alto de contaminación de acuíferos»” (Diario Vasco)
““Soluzio ona da bizigabetutako materiaz degradatutako espazioak berreskuratzea”” (GHK)
– Tolosa
“Gaikako bilketa hirigune trinkoetara egokitzea, “gakoa”“, “Tolosak bat egingo du Hondakinen Prebentziorako Europako Astearekin” (Tolosaldeko Ataria)
“Tolosa se involucra en la Semana Europea de Prevención de Residuos” (Diario Vasco)
– Eskoriatza
“Gaikako hondakin bilketaren tasa %40tik %80ra pasatu da Eskoriatzan zazpi hilabetetan” (Zero Zabor i.b.e.)
– Aretxabaleta
“Atez atekoarekin gaikako bilketa tasa %83,42koa izan da Aretxabaletan irailean” (Goiena)
“La recogida de orgánico sube un 328% con el PaP” (Diario Vasco)
– Arrasate
“Bulego ibiltariak Arrasaten, hondakinen bilketa sistema berrira ohitzeko” (Goiena)
– Mendaro
“La campaña ‘Herriak garbirik. Zero zabor bidea Debabarrenan’ llega a Mendaro” (Diaro Vasco)
– Ondarroa
“Ondarroako Udalak jateko hondakinak ate aurrean jasotzeko aukera eskaini die herritarrei” (Hitza)
“Nahi duzu etxeko jateko hondakinak ate aurrean jasotzea?” (Ondarroako Udala)
– Katalunia
“Debat sobre la Responsabilitat Ampliada del Productor” (Fundació Catalana per a la Prevenció de Residus i el Consum Responsable)
– Galizia
“Iniciativa vecinal de recogida selectiva de basura “puerta a puerta”” (Noticias Galicia)
– Europa
“UK opposition could doom EU efforts to curb plastic bag use” (The Guardian)
“Ex-Tory MP entangled in EU plastic bag lobbying row” (EurActiv)
“Member States must oppose withdrawal of key environmental proposals at EU level” (European Environmental Bureau)
– Mundua
“49 Million Americans Benefit From Plastic Bag Bans or Fees” (Eco Watch)
“Beijing introduces recycling banks that pay subway credits for bottles ” (The Guardian)
“I Haven’t Made Any Trash In 2 Years. Here’s What My Life Is Like” (Mind Body Green)
– Konpostatzea
“Konpostuning 2.0” (Jon Ander Galarraga, ARGIAn)
Jaurlaritzak baimena ukatu dio Gipuzkoan egin beharreko TMB plantari
2014-11-20 // Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Jaurlaritza, TMB // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascon Gipuzkoako hondakinen inguruko informazio guztia lantzen duen Fernando Segurak ondo zekien zer zioen albistea hiru egun lehenago aurreratu zuenean: “La Diputación no tendrá listas las instalaciones de residuos el próximo año“. Martin Garitano buru duen Foru Aldundia ez dela garaiz iritsiko Zubietan TMBa eraiki, Zestoako Osinbeltzen azken hondakin geldotuentzako biltegia antolatu eta Sasietako eta Lapatxeko zabortegi zaharrak ixteko. Orobat asmatu zuen bere profezian Javier Ansorena aurreko urte luzeetan Gipuzkoako Foru Aldundian ingurumen zerbitzuburu izanak eta lurralde honetarako errauste planta Xabier Garmendia Martinezekin batera diseinatu zuenak, Zestoako EAJk antolatutako hitzaldian zestoarrei esan zienean alferrik ari zirela eztabaidatzen Osinbeltzez, ez biltegi hori eta ez Zubietako TMBa ez zituela baimenduko Eusko Jaurlaritzak.
Gaur Gipuzkoako prentsak zabaldu duen albistea, beraz, jakintzat eman zezakeen gai honetaz interesatuak. Kroniketan, aldiz, irakur daitezke zein argudio dauzkan Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoan errauskailurik gabeko TMBari baimenak ukatzeko:
“Jaurlaritzak ez du baimenik eman Gipuzkoan TMB planta bat egiteko“, [Iñaki Petxarroman] “Bi txori, harri bakar batez” (Berria)
“Jaurlaritzak ez du luzatu Zubietako TMB planta egiteko baimena eta horrek atzeratu egin dezake zabortegien itxiera” (Hitza)
“Errazkin garantiza que la decisión de Lakua sobre la TMB no frustrará el proyecto” (Gara)
“La planta de residuos de Zubieta requerirá una nueva autorización ambiental“, “El plan de residuos de Bildu encalla al no obtener permisos ambientales“, “La Diputación seguirá adelante con el vertedero de Zestoa” (Diario Vasco)
“La Diputación asume que no podrá cerrar los vertederos en el plazo previsto” (Noticias de Gipuzkoa)
“Gipuzkoa admite por primera vez retrasos en su plan de residuos” (El Pais)
“EAJ alderdikeriaz erabiltzen ari da Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako hondakin kudeaketa oztopatzeko, “Foru Aldundiak eta GHKk berretsi dute, hala ere, eredu iraunkor eta arduratsu bati dagozkion azpiegiturak izango dituela Gipuzkoak” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Gipuzkoako Foru Aldundia:”Ez dugu ulertzen nola, lehen, Zubietan, TMB bat eta erraustegi bat egiteko baimena zegoen, eta orain baimen horrek ez duen balio TMBa egiteko”” (Zero Zabor i.b.e.)
“Eusko Jaurlaritzak birziklapenaren alde egiteagatik zigortu ditu gipuzkoarrak” (GHK)
Galiziako BNGkoak Gipuzkoan errauskailuarentzako alternatiba bila
2014-11-19 // Errausketa, Estatu espainiarrean, Europa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Galiziako Bloque Nacionalista Galego (BNG) alderdiko alkate eta arduradunak Gipuzkoan izan dira hemen antolatu den hondakinen kudeaketa sistema ezagutzen. Besteren artean Allariz, Riotorto, San Sadurniño eta Carnotako alkateak etorri dira. Azpeitiko Lapatxen dagoen konpost planta eta Atez Atekoan funtzionatzen duen herririk handiena den Hernani bisitatu dituzte (ikusi Hernaniko Kronikan “BNG alderdi galegoa, sistema ezagutzen“. BNGko kideok Hernaniko agintariei jakinarazi zieten Espainiako prentsaren kanpainagatik Galiziaraino iritsi direla Hernaniko Atez Atekoari buruzko gezur famatuak (zikinkeria, arratoiak, kiratsa…) eta, gauzak benetan nola doazen beren begiekin ikusi ostean, beren herritarrei ezagutarazi nahi dizkietela gaikako bilketa orokortuaren ezaugarriak eta emaitzak.
Ecoticias agentziak “Alcaldes del BNG analizarán en Euskadi nuevos sistemas de gestión de residuos más sostenibles” albistean azaldu duenez, BNGk uste du Sogama enpresa publikoak errausketan zentraturik antolatuta daukan kudeaketa eredua ez dela iraunkorra ez ingurumenaren aldetik eta ez ekonomikoki. Horregatik dabiltza hondakinak murriztu, birziklatu eta berrerabiltzen hobea izango den beste eredu baten atzetik.
Sogamaren muina A Coruñako Cerecedan daukan errauskailu handia da. Kamioiz eta trenez iristen dira bertara Galizia osotik 700.000-800.000 tona inguruan. Horietatik asko zuzenean lurpeko zabortegira doaz eta beste asko kiskali egiten ditu errauskailuak, erre ondorengo eskoria eta errautsak Areosako zabortegiak lurperatzeko. Polemika piztu zuen Sogamak iaz udalei kobratzen dien tasa %33 garestitzea erabaki zuenean, Espainiako Gobernuak errauskailuei energia berdea ekoizteagatiko diru-laguntzak eten dituelako. Berrikitan Sogamako zuzendariak ezagutarazi du hondakin planta handitzeko asmoa. 2012an erakutsi zuen prentsak azken urte luzeetan Sogamak bere jarduerari eta eragindako kutsadurari buruzko datuak eten gabe faltsutu zituela.
Hondakinen politikan atzera egiteko lobbyen kolpea Europan?
2014-11-18 // Europakoak, Plangintza // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Plastikozko zorroen murrizte eta debekuarekin gertatzen ari denak erakusten du nola aldatu den Europako agintaritzaren ekosistema azken hauteskundeen ondoren Jean-Claude De Junckerrek gobernu are eskuindarragoa osatu duenetik. Bart arratsean, azaroak 17, Europako Parlamentuan adostasunera iritsi dira plastikozko poltsen gaian aurrera jarraitzeko, baina Europako Batzordeak ostiralean bertan bota lezake hankaz gora erabaki hori.
European Voicen Dave Keatingek plazaratu duenez (Deal reached on plastic bags, but Commission may object), Legebiltzarreko lehendakaritza italiarraren ahaleginari esker lortu da adostasuna. Ez da ahaztu behar hondakinen kudeaketan une honetan aitzindari dabilen Italian erabilera bakarreko plastikozko zorroak debekatuta daudela. Baina Europako benetako gobernua den Batzordearen lehendakariorde Frans Timmermansek argitu du Batzordean ez daudela batere gustura erabakiarekin eta aldatu beharko dela.
Oso garrantzitsua izanik ere, plastikozko zorroen murrizteko neurriena ez da Europan arnasten den giro berriaren seinale bat baino. Ingurumenaz arduratzen diren militante eta elkarteek aitortzen dute Janez Potočnik komisario izan den garaian aurrerako urrats handiak burutu direla. Hori bere lekutik kentzearekin batera iragarri du De Junckerrek ingurumenari lotutako neurri berrien pakete osoa lurperatzeko asmoa. Talde ekologista eta ingurumenaren aldeko askoren lotura egiten duen European Environment Bureauk (EEB)aste honetan bertan jakinarazi du bere kezka: “Member States must oppose withdrawal of key environmental proposals at EU level“.
Prentsa ohar batean EEBk esan du: “Aireari eta ekonomia zirkularrari buruzko neurri multzoak argitaratu zituen Europako Batzordeak 2013ko abenduan eta 2014ko uztailean, Europako airea garbitu eta europar ekonomia baliabideekiko efizienteagoa bilatzeko asmoz. Orain Junckerren Batzordeak mehatxu egiten du proposamen horiek atzera botatzeko, Batzorde berriaren helburua delako ingurumenaren aldeko politika osoa makaltzea epe laburreko etekinak bilatzen dituzten enpresen mesedetan”. Badirudi neoliberalen kontra-erreformak erdiz erdi kolpatu nahi duela ingurumenari buruzko legeen gainean.
Albiste bilduma, azaroak 10-16
2014-11-15 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Sasieta da birziklatze tasarik handiena duen Gipuzkoako mankomunitatea, %56rekin” (Hitza)
“Gipuzkoan gehien birziklatzen duen bigarren eskualdea da Debagoiena” (Goiena)
“Tolosaldea Gipuzkoan gaika gehien birziklatzen duen hirugarren eskualdea da” (Tolosaldeko Ataria)
“El TVCP destaca las «incertidumbres» creadas como consecuencia de la resolución del contrato para construir la incineradora” (Diario Vasco)
“El TVCP señala la “incertidumbre” creada al anular la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa)
– San Marko
“[Atez Atekoan ari diren udalak]«Ordaintzeko prest gaude, baina gure partea soilik»” (Hernaniko Kronika)
“”Donostia defiende que los seis municipios con PaP paguen sus cuotas a San Markos“, “Los consistorios del PaP se quejan de tener que pagar servicios que no les corresponden” (Diario Vasco)
“San Marko: ez birziklatzearen kostuak” (Hernanin Zero Zabor)
– Mutriku
“Mutrikuarrek zer nolako hondakin bilketa nahi duten bozkatuko dute azaroaren 30ean“, “Mutrikun egingo duten hondakinen gaineko galdeketaren aurkezpena (bideoa)” (Hitza)
“Los vecinos de Mutriku elegirán entre un sistema mixto o de contenedores” (Diario Vasco)
“Mutriku define la consulta popular para implantar un nuevo sistema de recogida” (Noticias de Gipuzkoa)
“Mutrikuko galdeketa adostua. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartearen balorazioa“, “Mutrikuko parte hartze prozesua arazoa konpontzeko berme” (Zero Zabor i.b.e.)
“Mutrikuko udalak prentsaurrekoan irakurritako testua“,”Mutrikuko parte hartze prozesuko aktak eta txostenak” (Mutrikuko Udala)
– Zestoa
“EAJren ustez, Osinbeltzeko galdeketa “zestoarren haserrea geldiarazteko aitzakia bat da”” (Hitza)
“El PNV denuncia que Bildu actúa en Osinbeltz «ilegalmente y ocultando la realidad»” , “PNV ve la consulta de Zestoa como una maniobra «ilegal» y Garitano pide «valentía»“, “La Diputación defiende su gestión en Osinbeltz” “La cantera de Zestoa presenta un riesgo «muy alto de contaminación de acuíferos»” (Diario Vasco)
“La Diputación se sorprende de las críticas por la consulta de Zestoa” (Noticias de Gipuzkoa)
– Donostia
“La Parte Vieja entierra las bolsas de basura“, “Los nuevos contenedores soterrados acabarán con el banco corrido y el jardín de plaza Sarriegi” (Diario Vasco)
– Zizurkil
“Birziklatzen dutenak saritu; zikintzen dutenak zigortu” (Tolosaldeko Ataria)
“EAJ-PNV de Zizurkil denuncia «que Bildu quiere subir un 30% el recibo de las basuras»” (Diario Vasco)
“Bildu de Zizurkil propone que quien realice el ‘PaP’ pague una tasa reducida” (Noticias de Gipuzkoa)
– Abaltzisketa
“Gaur, zaborren bilketaren inguruko bilera Abaltzisketan” (Diario Vasco)
– Beasain
“Zabor edukiontziak zigilatu dituzte Beasainen“, “Edukiontzien zigilatze sinbolikoa Beasainen (bideoa)” (Hitza)
“Beasainen ere zabor edukiontziak zigilatuta Zero Zabor ingurumen babeserako kideen ekimenez” (Zero Zabor i.b.e.)
“En marcha la campaña de Zero Zabor” (Diario Vasco)
– Arrasate
“Arrasatearrak urtarrilean hasiko dira organikoa bereizten” (Goiena)
“Etxeetan eta lantokietan organikoa bereizi beharko da urtarriletik aurrera” (Mondraberri)
– Eskoriatza
“Gaikako hondakin bilketaren tasa %40tik %80ra pasatu da Eskoriatzan zazpi hilabetetan” (Goiena)
“La recogida selectiva pasa del 32% al 80% con el PaP ” (Diario Vasco)
– Amezketa
“Konposta egiten dutenek gutxiago ordainduko dute tasetan” (Tolosaldeko Ataria)
– Tolosa
“Edukiontzi berrien sistema “inprobisaziotzat” du Tolosako EAJk” (Tolosaldeko Ataria)
– Azkoitia
“Azkoitian ehuneko 80,64ko birziklapen tasara iritsi dira urrian” (Hitza)
– Orendain
“Balorazio oso ona Orendainen, hondakin bilketa sistema berriari” (Tolosaldeko Ataria)
– Pasaia
“Atez atekoa lau barrutietan ezarrita, %70eko birziklatze tasa gainditu du Pasaiak” (Hitza)
“El Gobierno asegura que la actual cuota de reciclaje es del 70%” (Diario Vasco)
“Pasaia recogió en octubre casi 110 toneladas de orgánico” (Noticias de Gipuzkoa)
– Elgeta
“Abenduaren 1erako martxan nahi du hondakinak batzeko sistema berria Elgetako Udalak” (Goiena)
“El 1 de diciembre se implantará el sistema de recogida de residuos con contenedores” (Diario Vasco)
– Bizkaia
“Un estudio determinará el mercado real del compost” (Deia)
“Errausketaren propaganda Bilbon gezur baten gainean: erraustegiak zabortegien beharrik ez omen dauka” (Zero Zabor i.b.e.)
Mutrikun 30ean galdeketa derrigorrezko bi sistematatik bat hautatzeko
2014-11-14 // Bost edukiontzi txipdunak, Galdeketa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Mutrikuko (5.068 biztanle) alkate Joseba Palenzuelak iragarri du azaroaren 30ean bozkatu ahal izango dutela 16 urte baino gehiagoko mutrikuarrek beren hondakinak gaika biltzeko zein sistema duten gogokoen. Hilabeteotan informazio eta parte hartze prozesu luzea burutu dute herritarrek Hondakinen Batzordeak koordinaturik. Adostasunaren bila lanean aritu dira Mutrikuko 5 edukiontziaren aldeko plataforma, Mutriku Natur Taldea, EH Bildu, EAJ, Berdeak, Mutrikuko Udala eta Mutriku Zero Zabor.
Bidean hainbat tekniko eta adituren azalpenak entzunda eta parte hartzaileen artean eztabaidatuta, bi sistema eskainiko dizkiete herritarrei bozkagai, biak ere derrigorrezkoak eta zabor nahastuentzako edukiontzi berde librerik onartuko ez dutenak. Aukera bat izango da sistema mistoa, Bergaran dagoena bezalakoa (organikoa eta errefusa bilketa pertsonalizatuan). Beste aukera izango da edukiontzi bidezkoa, horietatik organikoa eta errefusa txip elektronikoz kontrolatuak, berrikitan Tolosan jarri dutenaren antzekoa.
Agintariek orain herritarrei etxeetara bidaliko diete informazio guztia, ondoren hiru bilera zabal gehiago egingo dituzte eta bozketa azaroaren 30ean.
Albistearen xehetasunak eta oihartzunak beste hedabideetan:
“Mutrikuarrek zer nolako hondakin bilketa nahi duten bozkatuko dute azaroaren 30ean“, “Mutrikun egingo duten hondakinen gaineko galdeketaren aurkezpena (bideoa)” (Hitza)
“Los vecinos de Mutriku elegirán entre un sistema mixto o de contenedores” (Diario Vasco)
“Mutriku define la consulta popular para implantar un nuevo sistema de recogida” (Noticias de Gipuzkoa)
“Mutrikuko galdeketa adostua. Zero Zabor ingurumen babeserako elkartearen balorazioa“, “Mutrikuko parte hartze prozesua arazoa konpontzeko berme” (Zero Zabor i.b.e.)
“Mutrikuko udalak prentsaurrekoan irakurritako testua“,”Mutrikuko parte hartze prozesuko aktak eta txostenak” (Mutrikuko Udala)
Gipuzkoak %42ko birziklatze tasa gainditu du ekainean
2014-11-13 // Aldundiak, Birziklajea, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Birziklatzea Gipuzkoan 2014ko lehen sei hilabetetan. (Grafikoa: Gipuzkoako Foru Aldundia)
Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez, aurtengo lehen sei hilabetetan lurralde honek lortu du birziklatze tasa %42raino eramatea eta urtea amaitzerako %45en gainetik ibiltzea aurreikusten du. Mankomunitateka azterturik, Gipuzkoako bataz bestekoaren gainetik daude: Sasieta (%56,1), Debagoiena (%55,1), Tolosaldea (%47,3) eta Urola Kosta (%43,1). Aldiz, Gipuzkoako batez bestekoaren azpitik daude: Urola Erdikoa (%39,3), Txingudi (%39), San Marko (%38,6) eta Debabarrena (%34,7). Gipuzkoak 2009an halako bi birziklatzen du gaur egun.
Emaitzarik onenak eskaintzen dituzten mankomunitateak dira urte batetik bestera hobekuntza handiena egin dutenak ere, Sasietak bezala Debagoienak eta Tolosaldeak, hirurek hobetu baitute gaikako bilketa 10 puntu edo gehiagotan. Aldiz, birziklatzen kaxkarren dabiltzanak dira aurrerapen txikienak egiten dituztenak ere. Nabarmentzekoa da Txingudik aurrea hartu diola San Markori eta Debabarrenak segitzen duela gipuzkoarren artean “azken-putz” izaten hondakinen kudeaketari dagokionez.
Gutxien birziklatzen duten mankomunitateak dira biztanle gehien biltzen dutenak, eta batez ere San Marko, zeinaren baitan baitaude besteren artean Donostia eta Errenteria. Hori dela eta, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak emaitzarik txarrenak dauzkaten mankomunitateoi eskatu die ausardia handiagoz jokatzen hondakinen gaikako bilketan, birziklatze tasak hobetzearen gakoa horretan datzalako.
Albistearen iturria eta oihartzunak:
Gipuzkoako Foru Aldundia “Gipuzkoak %42ko birziklatze tasa lortu du aurtengo lehen sei hilekoan”
Diario Vasco “Gipuzkoa alcanza una tasa de reciclaje del 42% en el primer semestre“
Sopelako udala kezkatuta 5. edukiontziaz %16an dirautelako
2014-11-12 // Bizkaia, Bost kontenedore, Errausketa, Udalak // Iruzkinik ez
Sopelan 5. edukiontzian bildutakoaren itxura. (Argazkia: Sopelako Udala)
Sopelako udalak prentsa ohar bidez adierazi du organikoarentzako borondatezko edukiontzia ezarri arren (5. edukiontzia) birziklatze tasak %16ean jarraitzen duelako. Aurrerapen honen azpian ageri den agirian dio Euskal Herriko hainbat udalerritan gaikako bilketan %80a gainditua dutenean, Sopelak ez duela lortzen %17ra ere iristerik. Herriko familien %13,5ek 5. edukiontziarekin hasi eta urte betera %0,37 baizik ez dela handitu gaikako bilketa dio udalak.
Bigarren datu kezkagarri bat ere eskaini du Sopelako udalak: 5. edukiontziarekin bildutako hondakin organikoak zuzenean Zabalgarbira eraman dira erraustera, Artigasko konpostatze plantaz ez dituelako onartu, nahasirik daramatzaten zakar ugariak direla eta.
Honetaz guztiaz hausnarketa egiteko bilduko da azaroaren 13an Sopelako Hondakinen Kontseilua eta udalak bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
(gehiago…)