Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Erosketetan hondakinak gutxitzeko kanpaina berria Hernanin
2014-11-11 // Gizarte eragileak, Politikariak, Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Udalak eta herriko merkatariek elkarrekin antolatu dute hilabeteko kanpaina erosketetan sortzen diren hondakinak gutxitzeko. Merkatariak berak konprometitzen dira beren lanean hondakinen sorrera ahal bezainbeste murrizteko, horretarako burutu dituzte teknikariekin batera hainbat tailer azken asteotan, Gipuzkoako beste zenbait herritan egin den moduan, Gipuzkoako Dendartean komertzio elkarteak eta Foru Aldundiak daukaten hitzarmenaren barruan. Aldi berean, Hernaniko komertziootara hurbiltzen zaizkien erosleei eskainiko dizkiete kupoiak zero zabor produktuen zozketarako: erosketetarako orgatxoak, tupperrak, ogitartekoak eramatekoak, kristalezko botilak… Kupoiekin batera erosleei eskaintzen zaie hondakinak murrizteko iradokizun berriak proposatzea. Hernaniko kanpainan bazkide dira Udala, Gipuzkoako Dendartean elkartea eta Hernaniko merkatarien Berriak elkartea.
“Hondakinak gutxitzen dituzten erosleak sarituko dituzte dendek” (Hernaniko Kronika)
“Nueva campaña, durante un mes, para reducir residuos al realizar las compras” (Diario Vasco)
Albiste bilduma, azaroak 02-09
2014-11-10 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Urola Kosta
“Etxeko hainbat hondakin berezi edukiontzietan uzteko aukera jarri du Urola Kostako Udal Elkarteak” (Hitza)
– Donostia
“Udalak Morlans, Ibaeta eta Martutene auzoetara zabalduko du auzokoposta“, “Hondakinen kudeaketa egokiaren garrantziaz konzientziatzeko ekintza egin dute” (Gaur Donostia)
“Hondakinen kudeaketa egokiaren garrantziaz konzientziatzeko ekintza egin dute” (Donostiako Udala)
“Morlans, Ibaeta eta Martutenera zabalduko dute auzo konposta” (Hitza)
“El Ayuntamiento muestra cómo será la recogida de basuras en la Parte Vieja” (Noticias de Gipuzkoa)
“El compost comunitario llega a Morlans, Martutene e Ibaeta“, “Comercio y hostelería pagarán según la basura que generen” (Diario Vasco)
– Orio
“«Zaborren kudeaketa egokia herritar guztion ardura da», dio Bilduk“, “«Birziklatzean aurrera egin beharrean, atzera goaz», dio Orioko EAJ-PNV taldeak” (Diario Vasco)
– Zestoa
“Zestoarrekin lantalde bat osatuko du udalak Osinbeltz biltegiaz hitz egiteko“, “Osinbeltzeko biltegiarekin lotuta hitzaldia antolatu du Zestoako EAJk“, “Zestoako Herri Plataforma: “Ez diogu inori utziko propagandarako gu erabiltzen”“, “Aldundiak herri galdeketa egitea onartu du Zestoan, hondakin geldoen biltegiaz” (Hitza)
“Gipuzkoa Garbia afirma que Bildu oculta que el vertedero de Zestoa será «contaminante y peligroso»“, “La Diputación se reunirá esta semana con los vecinos de Zestoa para hablar sobre el vertedero de inertes“, “Xabier Olano, a favor de una consulta popular en Zestoa sobre el vertedero“, “El PNV denuncia que Osinbeltz «generará contaminación»“, “El PNV reitera su oposición al plan de la Diputación para Osinbletz“, “Udalak «herritarren interesen defentsan» arituko dela dio” (Diario Vasco)
– Zizurkil
“EAJ-PNV de Zizurkil denuncia el estado de suciedad del pueblo” (Diario Vasco)
– Legazpi
“Legazpi, municipio candidato a los premios Conama a la Sostenibilidad“, “Tuppers y bolsas reutilizables para reducir el uso de bolsas de plástico” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Pasaia aún no ha pagado a San Marcos para «tensar la cuerda»” (Diario Vasco)
– Lekeitio
“Bi auzo konpostagune berri zabalduko ditu Lekeitioko Udalak abenduaren erdialderako” (Hitza)
– Azkoiti
“[Javier Ansorena]«Participación e información guiaron el PIGRUG de Gipuzkoa»” (Diario Vasco)
– Zegama
“Abenduan zabor sistema berria jarriko dute Zegaman” (Hitza)
“Hondakinak biltzeko sistema mistoa Zegaman” (Diario Vasco)
– Tolosa
“El PNV cree que el nuevo sistema de basuras se ha implantado «de prisa y corriendo» e «informando mal»” “Novedades en torno a la ordenanza de basuras y «congelación» en el resto de tasas” (Diario Vasco)
– Hernani
“Hondakinak gutxitzen dituzten erosleak sarituko dituzte dendek” (Hernaniko Kronika)
“Nueva campaña, durante un mes, para reducir residuos al realizar las compras ” (Diario Vasco)
“Dagoeneko eskuragarri daude auzokonposta etxoletan sortutako konpost zakuak” (Hernaniko Udala)
– Errenteria
“Errenteriako bosgarren edukiontzia “iragarritako porrota” da Eguzkirentzat” (Hitza)
“Eguzki califica el quinto contenedor voluntario de «fracaso anunciado»” (Diario Vasco)
– Idiazabal
“Hondakinen astearen baitan, ekitaldi ezberdinak iragarrita daude Idiazabalen” (Diario Vasco)
Gipuzkoako diputatu nagusiaren iritzia: “Herriaren gobernua”
2014-11-09 // Politikariak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundian diputatu nagusi den Martin Garitanok honako iritzi artikulua bidali digu Zestoako Osinbeltz harrobia hondakin geldotuen biltegi bilakatzeko asmoa dela eta.
Herriaren gobernua
Martin Garitano, Gipuzkoako diputatu nagusia
Demokrazia hitz ederra da, baina beste hitz handi batzuk bezala (askatasuna, justizia, bakea…), hainbeste erabiltzen da, non, batzuetan, bere esanahiaren aurkakoa ere esanarazten zaion. Hain erakargarria denez, ia inor ez da ausartzen baztertzera, eta guztiok hartu nahi izaten dugu balio gorentzat; are eta gehiago, gure jarduera publiko eta sozialen printzipio nagusitzat. Ez da estuturik izango mundu zabalean, ez alderdi edo mugimendu politikorik, bere burua demokratikotzat hartzen ez duenik. Alabaina, berez demokrazia hau besterik ez da: herriaren gobernua. Hain erraz eta han zail, aldi berean.
Zaila da, izan ere, demokrazia ez baita gauza estatiko bat, behin lortu ondoren ahal bezain ondo gorde behar den zerbait. Demokrazia bide bat da, batez ere; gure gizarteak ibiltzea erabaki duen bide bat, urrats bakoitzean aberasten gaituena. Baina ez gaitezen erratu: bide horretan urrats batzuk nekez egiten dira, zalantzak sor daitezke eta jarrera erosoak berehala azaldu ohi dira.
Aste honetan, Gipuzkoan urrats ez-ohiko bat egin dugu: herritarrek izango dute erabakimena izaera estrategikoko azpiegitura baten gainean. Zestoako herritarrak izango dira erabakiko dutenak materia bizigabetuaren biltegia jartzeko eta Osinbeltzeko harrobia berreskuratzeko proiektuaz. Hondakinak kudeatzeko plan iraunkorraren barruan, Zestoako harrobia proposatu du Foru Aldundiak, Zubietako Tratamendu Mekaniko-Biologikoko plantan bizigabetutako errefusa jasotzeko, eta materia hori erabiltzeko, giza jarduerak aspaldidanik degradatutako gune hori berreskuratzeko. Ekimen honek erabateko bermea du eta aukera bat eskaintzen du Osinbeltzeko harrobia etorkizuneko Zestoan txertatzeko. Ukaezina da, hala ere, era honetako proposamenetan zalantzak sortu ohi direla, aldeko zein aurkako jarrerak. Horregatik, Zestoako Udalak herri kontsulta bat egitea eskatu zuen eta Foru Aldundiak pausoa eman du: behin proiektua idazten eta diseinatzen denean, eta herritarren partaidetza prozesua burutzen denean –hilabete batzuk beharko dira eginkizun horietarako–, kontsulta bat egingo da Zestoan, eta horren emaitza errespetatu egingo du foru gobernu honek.
Apalki esanda, uste dut ausardiaz jokatu dugula. Bere eskumenak erabiliaz, Foru Aldundiak aurrera egin zezakeen, positibotzat jotzen duen proiektu honekin. Alabaina, demokraziaren eta herritarren partaidetzaren bidea hautatzea erabaki dugu; batzuetan ez da errazena izaten, baina bai gizarte moduan aurrera egiteko eraginkorrena. Gure ideiak partekatuko ditugu zestoarrekin –egiten hasita gaude, berez–, eta zestoarrek izango dute azken hitza.
Zestoako kontsulta erreferente bat izan daiteke gure herrian, izan ere, orain arte ez zaie inoiz herritarrei halako aukerarik eman, estrategikotzat jotzen den azpiegitura baten gainean erabakitzeko. Adibideak soberan daude. Uste dut, beraz, Gipuzkoan mugarri bat ipini dezakegula; desadostasunak gainditzeko eredu demokratiko bat eraiki dezakegu, erabakiak hartzeko eta herritarren partaidetzarako, beste egoera eta lekuetara ere eraman daitekeena. Dena dela, berritzailea izanda ere, Zestoako ekimen hau guztiz erroturik dago foru gobernu honek bere ibilbidearen hasieratik garatu duen lan ildo batekin.
Foru Aldundi honek, hasieratik, gipuzkoarrei aukera eman nahi izan die politika publikoetan eta erabakietan parte hartzeko. Adibidez, partaidetzazko aurrekontuen ekimenari esker, herritarrek erabaki zuten, zuzenean, zein xedetarako erabiliko ziren 500.000 euro 2014an, eta 2.000.000 euro 2015ean. Garraio publikoaren esparruan, Foru Aldundia hobekuntzak diseinatzen ari da gipuzkoarrek, partaidetza prozesu irekietan, egindako 6.000 bat ekarpenak oinarritzat hartuta; lehen, teknikarien esku uzten ziren eginkizun horiek partekatu egiten dira, orain, zerbitzuen erabiltzaileekin. Igeldoren adibidea ere paradigmatikoa da, herritarrei eman baitzitzaien hitza eta erabakia (Gipuzkoako Foru Aldundiak bere historia guztian egindako lehen kontsulta izan zen), eta bozketaren emaitza errespetatu genuen (zoritxarrez, Igeldoko herritarren erabakia eta hori gauzatzeko eman genuen foru dekretua auzipean daude gaur egun).
Zestoan, beraz, beste urrats bat egin nahi dugu. Demokraziaren aldeko urrats bat. Herriaren gobernuaren aldeko urrats bat. Garaia iritsi da erakundeok eta alderdi politikoek alde batera utz dezagun gure ordezkaritza izaera erabiltzea beti, nagikeriaz eta modu sistematikoan, eta aurrera egin dezagun benetako eta partaidetzazko demokrazia eredu batean. Gure izaeraz hausnarketa egin behar dugu, eta gure burua birdefinitu behar dugu, lurralde politikak herritarrekin batera eraikitzeko bidea erraztu eta sustatzen duten eragile izan behar baitugu. Ausart jokatu behar dugu, arriskatuz eta gizarteari konfiantza eginez, jarrera erosoak baztertuz. Demokraziaren bidean aurrera jo behar dugu. Begien bistakoa da gero eta indar handiagoz eskatzen zaigula hori.
Gu prest gaude pauso gehiago emateko. Baina argi izan behar dugu gure urratsek koherentziaz egiteko, ezinbestekoa dugula lurraldeko gainerako erakunde eta eragile politiko nahiz sozialen lankidetza. Guztion artean, eta zilegizko iritzi desberdintasunetik abiatuta, benetako demokrazia eta herritarren partaidetza nabarmendu behar dugu. Horiek ezin dira gure komenentziaren araberako tresnak izan, alderdien arteko borrokarako gaiak. Adostasunak eraiki behar ditugu, printzipio hauek behar bezalako eginkizuna bete dezaten: oraina eta geroa denon artean eraikitzea. Eta horrela joko dugu helbide nagusira: herriaren gobernua. Batera ibiltzeko garaia da, eta Zestoa abiapuntu ona da.
[P.S.] Artikulua gaztelaniaz Garan:
“El gobierno del pueblo“
Zestoarrek herri galdeketaz erabakiko dute Osinbeltzeko harrobian zer egin
2014-11-06 // Aldundiak, Errefusategia, Udalak // Iruzkinik ez
Hala adierazi dute Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusiak, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta Leire Etxeberria Zestoako alkateak elkarrekin gaur emandako prentsaurrekoan. Bertan zen Foru Aldundiko parte hartze zuzendaria ere. Prozesuaren amaierako galdeketa 2015eko udal hauteskundeak pasa eta gero egin beharko da, epeek hala behartuta.
Garitanok azaldu ditu orain arte Aldundiak Zestoako herritarrekin eta agintariekin hiru astez egindako bilerak, “ariketa osasuntsu eta argigarria izan dela” adieraziz, politikan protagonismoa herritarrek eduki behar dutela. “Horregatik zestoarrek izango dute azkeneko hitza eta herri galdeketa bidez erabakiko dute”. Zestoako udalak eskatu dio horrela egitea Aldundiari eta honek baiezkoarekin erantzun. Orain parte hartze prozesu bati ekingo diote, dagoen eta egongo den informazio guztia banatu eta eztabaidatzeko. Lehen urratsa proiektua erredaktatu eta baimenak eskuratzea izanen da. Hori dela eta, datorren legealdian mamituko da erabaki hori. Lehen aldia izango da Hego Euskal Herrian herritarrek horrelako proiektu bat erabakiko dutena, mugarria jarriko du Zestoakoak. Garitanok gizarte osoari eskatu dio babestea zestoarrekin egingo den prozesu osoa, hau Gipuzkoa osora zabalduz.
Ondoren Leire Etxeberria Zestoako alkateak hartu du hitza. Udalak garbi duela zestoarren interesak defendituko dituela, ez duela onartuko zestoarrentzako kaltegarria izango den ezer. Herrian klase askotako iritziak daude eta denak errespetatzen ditu. Horregatik eskatu dio Aldundiari hitza zestoarrek edukitzea eta honek onartu du. Orain proiektua idatzi, Eusko Jaurlaritzaren baimenak lortu eta ondoren hasiko da prozesu parte hartzailea, galdeketa batean bukatzeko. Gogoratu du udal gobernuak beste galdeketa egin zuela zezenketei buruz. Demokrazia parte hartzailearen adibide ona da Zestoa. Gogoratu du beste galdeketa bat ere egin zela Zestoan errausketaren inguruan eta gehiengo oso handiz egin ziotela uko sistema horri. Une honetan Zestoa %82 ari da biltzen gaika.
Galdera erantzunen tartean, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak zehaztu du parte hartze prozesua proiektuarejn tramitazio osoarekin batean eta honen baitan burutuko dela. Bestalde, Aldundia seguru dago Zestuarentzako aukera oso ona dela Osinbeltzeko harrobia berreskuratzeko. Baina honek ez du esan nahi beste alternatibarik ez dagoenik azken errefusa geldotuentzako. Eusko Jaurlaritzaren baimenei dagokienez, une honetan lehen kontsulten fasean dagoela esan du eta Gipuzkoako Hondakinen Plan osoak behar dituen baimenen tartean dago. Finantziazioari dagokionez, bide onetik omen doaz gestioak, banketxeekin burutzen ari direnak.
Errazkinen azpimarratu nahi izan du, alde batetik Zubietako TMB plantatik pasa ostean geldoturik geratuko diren azken errefusentzako aukerarik onena dela Zestoako Osinbeltz harrobian biltegia egitea eta, beste aldetik, Zestoarentzako proiektu hau dela aukerarik onena abandonaturik dagoen Osinbeltz harrobia herriarentzako berreskuratzeko.
Martin Garitano aldun nagusiaren hitzak bildu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiaren prentsa bulegoak:
“Zestoarrek erabakiko dute Osinbeltz harrobiko proiektuaz“.
[2014-11-07] Albistea eta erreakzioak hedabideetan:
“Zestoako Herri Plataforma: “Ez diogu inori utziko propagandarako gu erabiltzen”” (Hitza)
“Aldundiak galdeketa eginen du Zestoan Osinbeltzi buruz” (Berria)
“La Diputación concede la última palabra sobre Osinbeltz a Zestoa” (Gara)
“Diputación y Ayuntamiento de Zestoa acuerdan celebrar una consulta sobre el vertedero de inertes” (Diario Vasco)
“La Diputación anuncia una consulta en Zestoa” (Noticias de Gipuzkoa)
“Garitano evita la consulta del vertedero de Zestoa en su mandato” (El Pais)
Osinbeltzez hitz egingo dute gaur Garitanok eta Zestoako alkateak
2014-11-05 // Aldundiak, Errefusa, Errefusategia, TMB, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vasco egunkariak zabaldu duenez, gaur, osteguna, biltzekoak dira Martin Garitano Gipuzkoako aldun nagusia eta Leire Etxeberria Zestoako alkatea, Foru Aldundiak herri honetako Osinbeltz harrobi husturako proposatu duen hondakin geldotuen biltegiaren inguruan. Bileraren bukaeran ikusiko da ea protokolozko bilkura batean geratu den ala aurretik hainbat alditan Zestoako herritar eta udal agintariekin bilduz Iñaki Errazkin ingurumen diputatuak egin duen bidean urrats berri bat markatu duten alkatearen eta aldun nagusiaren artean.
Egunotan Errazkin diputatua bildu da Zestoako herritarrekin behin eta berriro, hauen zalantzak edo kexuak entzun eta erantzunak emanez. Duela egun gutxi alkateak berak jakinarazi zuen Hitzaren bidez herritarrekin batera lantalde bat osatuko duela udalak Osinbeltz biltegiaz hitz egiteko.
Diputazioaren eta GHKren proposamenaren kontrako mugimenduetan, berriz, bi nabarmentzekoak. EAJko hautetsiak biltzen dituen Gipuzkoa Garbiak salatu du Osinbeltzeko biltegia kutsakorra eta arriskutsua izango dela. Zestoako EAJk konbidatuta, bestalde, Xabier Garmendiarekin batera Gipuzkoako errauskailua planifikatu zuen Javier Ansorena mintzatu da herriko elizan; Aimar Etxeberria kazetariak bilkuratik Twitter bidez jakinarazi zuenez, Ansorenak aurreratu zuen Eusko Jaurlaritzak ez diola Gipuzkoako Diputazioari baimenik emango Osinbeltzeko biltegia egiteko eta alde horretatik zestoarrak lasai egon daitezkeela.
Gaiari buruz orain arte plazaratu diren albiste eta erreakzio gehienak errez eskuratu daitezke “Zestoako azken mugimenduak” sarrera irakurriz.
Donostiarrek zein gutxi birziklatzen duten erakutsi dute kalean
2014-11-03 // Bost kontenedore, Errefusa, Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Donostiako Alde Zaharreko zabor nahasiak aztertzen Hondakinen Bilguneko boluntarioak. (Argazkia: Donostiako Udala)
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako Alde Zaharrean hondakinen bilketa sistema aldatzera doazela eta, herritarrek orain artean hondakinak zein gutxi eta gaizki birziklatzen dituzten erakutsi dute kaleko ekintza batekin Hondakinen Bilgunea elkartekoek udalarekin elkarlanean. Donostiako udalaren Gaur buletinak “Hondakinen kudeaketa egokiaren garrantziaz konzientziatzeko ekintza egin dute” albistean azaldu duenez, Mari kalean egon den edukiontzi berde bat -berez, errefusa botatzeko baino izan beharko ez lukeena- hartu, bertako hondakinak lurrean barreiatu eta banan-banan bereiztu dituzte, ondoren edukiontzi marroi, hori eta urdinetan bota eta pisatzeko. Emaitza adierazgarria izan da: zenbatutako 66,200 kiloetatik 4,400 baino ez ziren errefusa. 34,400 kilo materia organikoa zen, 6,300 papera eta kartoia, 16,800 ontziak eta 4,300 beira. 61,800 kilo horiek, beraz, beste edukiontzietan beharko lukete.
Laburbilduz, Donostiako Alde Zaharreko edukiontzi berde baten barruan nahasirik botatako zabor guztitik ia erdia materia organikoa da, konpost bihurtzeko modukoa eta gainerako guztia ere, %6 ez beste guztia, birziklatzeko modukoa. Datuok bat datoz lehenago San Marko mankomunitateak emandako emaitzekin: mankomunitatean ondoen birziklatzen duten herrietan pertsonako eta urteko 60-70 kilo errefus sortzen dute eta okerren jokatzen duen hirian, Donostian, pertsonako eta urteko 292 kilo.
Alde Zaharrean errefusak aztertzen Nora Galparsoro zinegotzia. (Argazkia: Donostiako Udala)
Donostiako Hondakinen Bilguneko boluntarioek udalari eskatu diote emaitza kaxkarrok hobetzeko urratsak ematen segi dezala. Ekintzan parte hartu duen Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak esan du sistema berria asteotan ezarriko dela Alde Zahar osoan eta larunbatekoa bezalako kontrol ekintzak gehiagotan egingo dituztela abendua bitartean.
Albistearen xehetasun gehiago:
Gaur “Hondakinen kudeaketa egokiaren garrantziaz konzientziatzeko ekintza egin dute”
[Aldiz, irakurleak nahasteko baizik ez du balio albisteaz Noticias de Gipuzkoak egindako kronikak, titulutik hasita oker baitago “El Ayuntamiento muestra cómo será la recogida de basuras en la Parte Vieja“]
Iruñeko Sanduzelain bigarren auzokonpost gunea abian
2014-11-03 // Auzolaneko konpostaketa, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Auzokonpost gunea Iruñeko Mendebaldean. (Argazkia: Iruñerriko Mankomunitatea)
Iruñeak auzokonposta egiteko bi gune eduki ditu orain artean. Sanduzelaikoa martxoan jarri zuten abian, udalarekin zenbait borroka egin eta gero (“Iruñeko udalak baimena eman du Sanduzelain auzokonposta egiteko”)bata. Bigarrena uztailetik dago martxan Nafarroako Liburutegi Nagusiaren ondoan, Iruñerriko mankomunitateak iragarri zuenez: “Auzoko konpostajerako gune berria Mendebaldean“. Orain Sanduzelaiko bigarrena inauguratu dute, bertako bizilagunek sustaturik eta Colectivo 3Rk koordinatuta.
Mankomunitateak jakinarazi duenez, 16 konpostgune publiko daude eskualde horretako herriotan: Aizarotz, Añezkar, Añorbe, Arazuri, Egues, Etxauri, Uharte, Labio, Mutiloa, Olatz-Subitza, Oteitza Berriobeiti, Iruñea (Sanduzelai eta Mendebaldea), Sarriguren, Subitza, Taxoare eta Atarrabia. Denen artean zenbat familia ari diren auzokonpostean, ez da jakin. Bai plazaratu da Sanduzelaiko lehenbiziko gunean 130 familiatik gora ari direla eta Mendebaldekoan 70.
Albiste bilduma, urriak 25-azaroak 2
2014-11-01 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“La polémica cantera de los residuos“, “[Josean galera, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordea]«Es infame que la Diputación, después de tres años sin hacer nada, nos achaque el retraso en su plan de residuos»“, “Las mancomunidades a favor de la incineradora tendrán más votos en GHK que las contrarias“, “«El drama es que no sabemos qué vamos a hacer con la basura»“, “Investigadores de la UPV apuestan por una Gipuzkoa sin incineradora” (Diario Vasco)
“Editorial La legislatura de los residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Iñaki Errazkin: “Zaborren kudeaketan zikina ez da hondakina izan, politika baizik”” (HamaikaTB)
– Bizkaia
“Bosgarren edukiontzia hedatzea erabaki dute Batzar Nagusiek” (Berria)
– San Marko
“Oiartzunek, Pasaiak eta Lezok San Markori dirua zor diotela esan du Denis Itxasok” (Hitza)
“Itxaso denuncia que seis ayuntamientos de Bildu adeudan 262.000 euros a San Markos” (Diario Vasco)
“San Markos denuncia que seis municipios de Bildu adeudan 260.000 euros“, “” (Noticias de Gipuzkoa)
– Txingudi
“Txingudiko Zerbitzuak-en alde egin du Espainiako Auzitegi Gorenak” (Hitza)
“La Mancomunidad de Txingudi admite que no sabe qué va a hacer con los residuos” (Gara)
“Piden a la Diputación que respete la nueva mayoría del Consorcio” (Noticias de Gipuzkoa)
“”Servicios de Txingudi pide reincorporarse al Consorcio de Residuos de Gipuzkoa“, “«El drama es que no sabemos qué vamos a hacer con la basura»” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Antxoko eta Tintxerpeko Garbitxokoak itxiko dituzte larunbatean” (Hitza)
“Vecinos enfrentados por el ‘puerta a puerta’ en Pasaia“, “Pasaia Garbia dice que Bildu es el único responsable de la crispación y sus consecuencias” (Diario Vasco)
– Zestoa
“Zestoako Udalarentzat positiboa da aldundiak herritarrekin egindako bilera eta lanean jarraituko duela esan du”, (Hitza)
“Zestoako Udalak herritarrekin eskuz esku lan egingo duela iragarri du“, “Vecinos de Zestoa reclaman una consulta popular sobre el vertedero de Osinbeltz“, “Errazkin dice que la cantera de Osinbeltz se impermeabilizará y contará con una depuradora de líquidos“, “Zestoako EAJ-PNVk «ezezko borobila» eman dio «zabortegiari»“, “«Es pronto para plantear una consulta sobre el vertedero de inertes de Zestoa»“, “Errazkin propone visitar vertederos similares en Europa” (Diario Vasco)
“Konposta egiten dutenek ehuneko 25eko hobaria jasoko dute Zestoan” (Berria)
“Osinbeltz-en egokitasuna defenditu du Foru Aldundiak GBNetan” (EHBildu)
“[Carlos Ormazabal] Osinbeltz: no más vertederos” (EAJ)
“Rehusan, por el momento, hacer una consulta popular en Zestoa” (Noticias de Gipuzkoa)
“Osinbeltz y la nostalgia de la incineradora” (Eguzki)
– Azpeitia
“El Gobierno de Azpeitia rechaza las críticas del PNV en relación con el tema de residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
– Arrasate
“Charlas sobre cómo realizar una correcta separación de los residuos” (Diario Vasco)
– Zarautz
“Zarautzen ere zabor edukiontziak zigilatuta, “zabor edukiontzia birziklatzera” kanpainaren barruan” (Zero Zabor i.b.e.)
“Nuevos contenedores para la recogida de residuos del hogar, ropa y textiles” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Hondakin bilketa-guneen itxura berria” (Tolosaldeko Ataria)
“Los nuevos contenedores comunitarios llegan a Tolosa” (Noticias de Gipuzkoa)
“San Esteban y Amaroz iniciaron ayer el nuevo sistema de recogida“, “[PSE]«Valor añadido» en las basuras” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Beraungo bizilagunak omentzeko eskatu du PSE-EEk, “zabortegiaren eragozpenak jasateagatik”” (Hitza)
“El PSE pide un homenaje a los vecinos de Beraun por el vertedero” (Diario Vasco)
– Zumaia
“Zumaiako Plataformak ez du ontzat ematen hondakinak biltzeko sistema berria” (Hitza)
“La plataforma contra el PaP no valida el sistema propuesto por el Ayuntamiento“, “Nuevos contenedores para depositar ropas y pequeños electrodomésticos ” (Diario Vasco)
– Mutriku
“Concluye el proceso participativo de la comisión de Residuos” (Diario Vasco)
– Irun
“Los usuarios del contenedor marrón pagarán un 4% menos en la tasa de basuras de 2015” (Diario Vasco)
– Antzuola
“Auzokonposta proiektua azaltzeko bilerak, gaur auzoetan“, “Auzokonpostarako edukiontziak zein sei lekutan jarri zehaztu da bileretan ” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“Astigarraga acogerá la primera planta de reciclaje de material de obra” (Diario Vasco)
“Astigarraga reciclará materiales de obra” (Noticias de Gipuzkoa)
-Ibarra
“Gutuna: Ibarra lanean Zero Zabor bidean” (Tolosaldeko Ataria)
– Markina-Xemein
“Markina-Xemeingo Udalak ontzat eman ditu herriko lehen auzo konpostaguneetako emaitzak” (Hitza)
– Europa
“Report International Training on Organics Management” (ZWE)
– Konpostatzea
“Karbono-nitrogeno ratioa“, “Tenperatura” (Jon Ander Larrañaga ARGIAn)
Hondakin geldotuak azaltzen ditu Rolf Sieksmeyerrek (bideoa)
2014-10-31 // Errefusategia, TMB // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan, Osinbeltz harrobian Gipuzkoako Foru Aldundiak hondakin geldoentzako azken biltegia ezartzea proposatu duela eta, herritarren eta agintarien artean egiten ari diren bileretan erakutsi dute ondoko bideoa. Bertan azalpenak ematen ageri da Rolf Sieksmeyer, Alemaniako Haase Enviromental Consulting (HEC) konpainiako ingeniaria. HEC konpainiak egin du Zubietan eraikiko den TMB egituraren proiektua, uztailaren 3an “GHKk Zubietako planta berria aurkeztu du” albistean adierazi zenez. ARGIAk publikatzen du hemen Zestoan aurkeztutako bideoa.
Lau minutu eta erdiko bideo honetan Sieksmeyerrek ondoko galderei erantzuten die:
– Zein ezaugarri izango ditu Zubietako TMBtik aterako den azken hondakin zatikiak?
– Zein baldintza bete beharko ditu zatiki bizigabeak?
– Zein neurri hartuko ditu Zubietako TMBak azken zatikia benetan bizigabea izan dadin?
– Egia al da materia inertizatuak ez duela ez usainik ez beste gai kutsatzailerik sortuko?
Zestoako Osinbeltzen inguruko informazio, erreakzio eta iritzi guztiak, hemendik eskuragai:
“Zestoako azken mugimenduak”
Zestoako azken mugimenduak
2014-10-29 // Aldundiak, Gizarte eragileak, Partzuergoa, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHK partzuergoak bigarren bilera irekia egin dute Zestoan herritarrekin, herri horretako Osinbeltz harrobian Gipuzkoako azken hondakin geldotuak lagatzeko asmoaz eztabaidatzeko. Hedabideek bilkuran esandakoez plazaratutako informazioetatik eta egunotan azaldutakoetatik, honako puntuak nabarmendu daitezke:
– Aldundiak berretsi du Zestoako herritarren iritzia kontutan hartuko duela. Hala ere, bai Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak eta bai Larraitz Ugarte Aldundiaren bozeramaileak argitu dute orain informazioa zabaldu eta bertan sakontzeko unea dela. Leire Etxeberria Zestoako alkateak Diputazioari eskatu dio zestoarren iritzia errespetatu dezala.
– Udalak jakinarazi du asmoa daukala herrian bertan gaia aztertzeko lantalde bat, honakook osatua: udala, Bildu eta EAJ alderdietako ordezkariak, Zestoako Harrobia herri plataforma, aholkulari teknikoak eta herriko hainbat arlotako eragileak. Zestoako Harrobia plataformak eskatua zuen batzorde tekniko hori sortzea.
– Aldundiak antolatu nahi du bidai bat Zestoako Osinbeltzen ezarri nahi den biltegia bezalakoa daukaten leku batera, herritarrek ezagutu dezaten errealitatean nolakok diren. Europako adibideen artean Berlingo bat aipatu da astearteko bilkuran. Azaroan egin nahiko litzateke bidaia.
Bilera orain artean bi hedabidek kontatu dute: Hitzak (“Zestoako Udalarentzat positiboa da aldundiak herritarrekin egindako bilera eta lanean jarraituko duela esan du“) eta Diario Vascok (“Errazkin propone visitar vertederos similares en Europa“).
Zestoako Osinbeltzeko harrobiak egunotan eman dituen albisteak hauek dira:
“Zestoako Udalarentzat positiboa da aldundiak herritarrekin egindako bilera eta lanean jarraituko duela esan du”, (Hitza)
“Zestoako Udalak herritarrekin eskuz esku lan egingo duela iragarri du“, “Vecinos de Zestoa reclaman una consulta popular sobre el vertedero de Osinbeltz“, “Errazkin dice que la cantera de Osinbeltz se impermeabilizará y contará con una depuradora de líquidos“, “Zestoako EAJ-PNVk «ezezko borobila» eman dio «zabortegiari»“, “«Es pronto para plantear una consulta sobre el vertedero de inertes de Zestoa»“, “Errazkin propone visitar vertederos similares en Europa”, “Errazkin pide «dejar la lucha partidista» sobre los residuos en Gipuzkoa” (Diario Vasco)
“Konposta egiten dutenek ehuneko 25eko hobaria jasoko dute Zestoan” (Berria)
“Osinbeltz-en egokitasuna defenditu du Foru Aldundiak GBNetan” (EHBildu)
“[Carlos Ormazabal] Osinbeltz: no más vertederos” (EAJ)
“Rehusan, por el momento, hacer una consulta popular en Zestoa” (Noticias de Gipuzkoa)
“Osinbeltz y la nostalgia de la incineradora” (Eguzki)
Aurreko albisteak Zero Zabor blogean “Zestoako Osinbeltz harrobia: orain arteko berri eta erreakzio guztiak” sarreran.