Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoa Zero Zaborren alegazioak Eusko Jaurlaritzaren hondakin planari
2014-10-17 // Dokumentuak, Gizarte eragileak, Plangintza // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zaborrek (Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkartea) alegazioak aurkeztu dizkio Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Hondakinak Prebenitu eta Kudeatzeko Planari. Elkarteak bere blogean adierazten duenez, “oinarrietan ageri diren printzipioen balorazio ona egiten du elkarteak, baina ondoren hartzen diren neurriak ez datoz bat haiekin”. Helburu orokorrak neurri zehatzetan hobeto islatzekotan atalok kontutan hartzea proposatzen du Zero Zabor i.b.e.k:
– Isurketari ez ezik, balorizazio energetikora doazen hondakinei kanonak eta bestelako neurri disuasorioak ezartzea.
– Ezartzen diren kanon horiek, hondakinen kudeaketan praktika egokiak sustatu eta finantziatzeko erabiltzea, hainbat lekutan egiten den bezala, Katalunia kasurako, gaika bildutako hondakin organikoaren kosteak gutxituz.
– Gizakien osasuna eta ingurumena kaltetzen duten tratamenduak galarazi edo baztertzeko neurri zehatzak ezartzea.
– Zero Zabor Ingurumen Babeserako Elkartea interesdun gisa kontsideratzea, hondakinen gaian Eusko Jaurlaritzak aurrera eramango dituen plan, programa eta gainontzekoetan.
Zarauzko Urtetako zabortegia abenduaren 23an itxiko dute
2014-10-16 // Aldundiak, Errefusa, Udalak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Martin Garitano Urtetako zabortegian kazetariei azalpenak ematen, atzean dituela Zarautzko alkatea, GHKko lehendakaria eta Ingurumen diputatua. (Argazkia: GFA)
Albistea Martin Garitano Gipuzkoako Aldun Nagusiak eman die kazetariei zabortegian bertan: Zarauzko Urteta auzoko hondakindegia datorren abenduaren 23an itxiko dute. Garitanok aurreratu du Gipuzkoak une honetan zabor nasiak tratatu gabe uzteko dauzkan beste bi zabortegiak ere, Goierriko Sasietakoa eta Urola Erdiko Lapatxekoa 2015an itxiko dituztela. Horren ostean Gipuzkoak ez du edukiko tratatu eta aprobetxatu gabeko zaborrak uzteko gune bakar bat. Aldiz, 2015etik lurraldeko azken hondakin nahasiak -errefusak- Zubietako plantan jasoko du tratamendu mekanikoa eta biologikoa (TMB) eta horren ostean geratzen den azken errefus geldotua Zestoako Osinbeltz harrobian prestatuko den biltegi berezian lagako da.
Albistea beste hedabideetan:
– Berria “Abenduaren 23an itxiko dute Zarauzko Urtetako zabortegia”
– Naiz-Gara “Zarauzko Urtetako zabortegia abenduaren 23an itxiko dute”
– Diario Vasco “El vertedero de Urteta se cerrará el 23 de diciembre”
– EITB “Gipuzkoa cerrará el vertedero de Zarautz el 23 de diciembre”
– GHK “Martin Garitano: “Abenduaren 23an itxiko dugu Urtetako zabortegi kutsakorra””
Tolosan ontziak banatzen ari dira, bilketa azaroaren 5ean hasteko
2014-10-16 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosako udal agintariak banatuko diren materialak aurkezten. (Argazkia: Tolosako Udala)
Tolosako udala gaur hasita urriaren 25a arte ariko da herritarrei banatzen gaikako bilketa orokor berrirako behar dituzten ontzi eta gainerako materialak. San Esteban eta Amaroz auzoetatik hasita, banaketa erdiguneko bizilagunekin bukatuko da. Sistema berria ere auzoka jarriko da abian eta azaroaren 6rako Tolosako biztanle guztien hondakinak sistema berrian biltzea aurrekusi du udalak.
“Tolosako hondakin bilketa sistema berria: xehetasunak eta erreakzioak” albistean aurreratu zenez, 150 herritar ingururen hondakinak bilduko dituzten kaleko ontzi handi kontrolatuen bidez eginen da. Sistema hau lehenbizikoz Zumairako aipatu zen arren, Tolosa izanen da abian jarriko duen aurrenekoa. Ondoren antolakizun berdina edo oso antzekoa ezarriko dute Elgetan eta urtea bukatu baino lehen Azpeitian. Egunero udalak jarri eta kentzen dituen ontzi komunitarioen Zestoakoa kenduta, Tolosa izango da Gipuzkoan kalean lagatako edukiontzi komunitario kontrolatuz gaikako bilketarekin %70a gainditzen saiatzen lehena.
“Hondakinak biltzeko material banaketa ostegunean hasiko da” (Tolosaldeko Ataria)
“Empieza el reparto para el nuevo sistema de recogida de basuras” (Diario Vasco)
“Ostegunean, hilaren 16an hasiko dira etxebizitza bakoitzari dagokion materiala banatzen” (Tolosako Udala)
Zestoako Osinbeltz harrobia errefus biltegi: azalpenak eta erreakzioak
2014-10-14 // Aldundiak, Errefusa, Udalak // Iruzkinik ez
Atzo agintariek berek eta hedabideek zabaldu ondoren Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango direla, Zestoan bertan herritarrei azalpenak eman zizkieten operazioaren arduradun nagusiek, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak, Ainhoa Intxaurrandieta GHK partzuergoko lehendakariak eta Imanol Azpiroz erakunde bereko lehendakariordeak. Gaia ezagutu eta beren kezkak azaltzeko asmoz hainbeste zestoar bildu zirenez, batzarra leku handiago batera eraman behar izan zuten denek sartu ahal izateko. Danbolinzulo kultur elkarteak “Osinbeltz harrobiko proiektuaren aurkezpena” bideoan eskaini du bilkurak emandakoa eta Itsaso Zubiriak agintari nagusiaren hitzak “Zestoako Osinbeltz harrobia. Errazkinen laburpena” motzean. [P.D. Danbolinzulo elkarteak bigarren bideo batez osatu du Zestoan Gipuzkoako agintariek egindako aurkezpena]. Horien azpian dauzka irakurleak urriaren 14 eta 15ean hedabideek emandako albisteak, bateko eta besteko erreakzioekin.
Urriaren 16koak
Hitza “Gipuzkoako Foru Aldundiak eskerrak eman dizkie atzoko bileran parte hartu zuten zestoarrei“,
Diario Vasco “«Los zestoarras queremos decidir»“, “En imágenes: El vertedero de residuos no reciclables se ubicará en Zestoa“, “El PNV pregunta en Bruselas si el vertedero de la cantera es legal“Noticias de Gipuzkoa “La autorización del vertedero de Zestoa necesita un año de trámite”
Zero Zabor i.b.e. “Zestoako gordetegia: Zabortegi kutsakorrak ixteko gakoa”
Gipuzkoako Foru Aldundia “Zestoako materia geldotuaren depositua: Osinbeltzeko harrobiaren balorizazioa”
Diario Fatxo “Donde dije digo, digo Diego… o una historia de PSOE-DV-Depósito de inertes. Gracias al amigo
@DenisItxaso”Urriaren 14-15ekoak
Hitza “Zestoako EAJ: “Zestoarrak ez gara izango ezker abertzalearen arduragabekeriaren eta inprobisazioaren biktimak”“, “Iñaki Errazkin: «Errausketa ardatz zuen proiektua baino merkeagoa da»”
Diario Vasco “Errazkin: «El vertedero de Zestoa no olerá ni generará lixiviados»“, “El PNV cree que la Diputación instalará en Zestoa un vertedero con malos olores“, “Itxaso advierte de «un daño irreversible» si se abre el vertedero de Zestoa“, “PP: «Es un atentado medioambiental»“. “El PNV pide declarar Zestoa municipio libre de vertederos”
Naiz-Gara “Errazkin dice que Osinbeltz cerrará los vertederos y evitará la toxicidad de la incineración“, “Los defensores de la incineradora de Zubieta rechazan el depósito de inertes de Zestoa”
EITB “Errazkin: ‘Biltegiak ez du ez usainik ez lixibiaturik sortuko‘”, “Zestoako hondakin biltegiaren proiektua Bruselara eraman du EAJk” (bideoa)
Noticias de Gipuzkoa “Errazkin asegura que los residuos depositados en Zestoa serán inocuos“, “Zestoa exige garantías”
El Pais “PSE y PP rechazan el vertedero de inertes que Bildu propone en Zestoa”
Gipuzkoako Foru Aldundia “Bizigabetutako materiarentzako biltegiaz, Gipuzkoak hondakin guztiak balorizatuko ditu”
Gipuzkoako errefus geldotuak Zestoako Osinbeltz harrobira joango dira
2014-10-13 // Aldundiak, Errefusa, Udalak // Iruzkinik ez
Gara egunkariak aurreratu eta ondoren Gipuzkoako Foru Aldundiak berak berretsi duenez, Zestoako Osinbeltz harrobia hautatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko errefus geldotuentzako azken biltegitzat. Bereizirik bilduta birziklatuko diren paper-kartoiak, bidrioak, ontzi arinak eta hondakin organikoak alde batera utzirik, gainerako errefusak Zubietako eraikin berriak tratatuko dituzte haietatik aprobetxatu daitekeena berriro bereizi eta birziklatu ezin dena geldotzeko, horretarako tratamendu mekanikoa eta biologikoa jasan erazirik. Zubietako TMB egituratik aterako den azken errefus geldotuarentzako behar den azken biltegia hautatzeko lanean aritu da Aldundia eta gaur jakinarazi denez dagoenekoz erabili gabe dagoen Zestoako Osinbeltz harrobia da hautatu dutena. Garako kronikak dioenez, teknikariek bermatu diote Zestoako udalari Osinbeltzen era kontrolatuan utziko diren azken errefusok Alemaniako zertifikazioen arabera izango direla kontrolatuak eta ezingo dutela inolako isuririk bota inguruan.
Zubietan eraiki behar duten TMB egitura prestatuta dago urtean Gipuzkoako herrietan bildutako 170.000 tona errefus tratatzeko. Berrikitan Aldundiak ezagutarazi zuen 2014an bertan errefusa kopuru horretaraino urritzea lortu dela Gipuzkoan. Masa horrek askoz txikiagoa beharko du izan 2016an Gipuzkoa gaikako bilketan %60a iristen baldin bada.
Albistea beste hedabideetan:
“Leire Etxeberria: «Harrobian ez dut onartuko kutsakorra edo usainduna den materiarik»“, “Zer dira hondakin geldoak?“, “Zestoako hondakin geldoen biltegia: ezaugarriak” (Hitza)
“El vertedero de residuos no recuperables se ubicará en Zestoa“, “«Kantera zaharra hondakin inertearen gordelekua izango da» dio Zestoako Udalak” (Diario Vasco)
“La Diputación instalará en Zestoa el vertedero de inertes de Gipuzkoa“, “Aquí estará el vertedero de inertes” (Noticias de Gipuzkoa)
Gipuzkoako Foru Aldundiaren komunikazio oharra.
Hondakin organikoaren kudeaketaz nazioarteko ikastaroa Donostian
2014-10-13 // Konpostaketa, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Ikastaroaren afixea.
Zero Waste Europe elkarteak antolaturik, gaur, urriak 13, hasi eta asteazkena 15era bitartean hondakin organikoaren kudeaketari buruzko nazioarteko ikastaroa burutuko da. Besteren artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza ere baduen ikastaroan Europan hirietako txerri-janaren kudeaketan aitzindaria izan direnak arituko dira irakasle: Italiako Monza hiriko Nezaritza Eskolako Marco Ricci, Enzo Favoino eta Alberto Confalonieri. Hauekin abiatu da Europan organikoaren bilketa berezitu eta kudeaketa modernoa.
Ingelesez burutuko den eta partaide kopuru mugatua edukiko duen ikastaldiaren helburuak honela laburbildu ditu Zero Waste Europek: “Ikasketa honek zure esku jarri nahi ditu: 1) hondakin organikoa bere sorburuan bereiztearen atzean dagoen teoria. 2) Bio-hondakinak bereizirik biltzearen alderdi logistiko eta ekonomikoak. 3) Organikoaren tratatzeko sistemen optimizazioa eta kalitatea. 4) Bio-hondakinen bilketa bereizituaren eta kudeaketaren diseinu eta ezarpena”.
Donostian burutuko den ikastaroko partaideek klase teorikoez landa, lekuan bertan hondakin organikoaren bilketa eta kudeaketan egiten diren lan ezberdinak ezagutzeko aukera izanen dute. Xehetasun gehiago Zero Zabor i.b.e.ak eman du “Zero Waste Europek (ZWE) urriaren 13 eta 14rako organikoaren kudeaketaren inguruko ikastaroa antolatu du Donostian” albistean.
Albistearen xehetasun gehiago:
“Konpostajeari buruzko nazioarteko jardunaldia hartu du Donostiak” (Hitza)
Albiste bilduma, urriak 06-12
2014-10-11 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“[Javier Ansorena, Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen zerbitzuburu ohia]«Es evidente que habrá que abrir nuevos vertederos o ampliar los existentes»” (Diario Vasco)
– Donostia
“Un espacio para la reutilización” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“La Plataforma contra el PaP pide explicaciones al Ayuntamiento” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Auzo konposta egiten hasi dira Gaztañoko bizilagunak” (Hitza)
“Gaztaño se suma al compostaje comunitario” (Noticias de Gipuzkoa)
– Pasaia
“Pasaiako Udala: “Balorazio oso positiboa egiten dugu”“, ““Protesta baketsuei” eusteko eskatu du Pasaia Garbiak” ““Protesta baketsuei” eusteko eskatu du Pasaia Garbiak” (Hitza)
“«Pasa den ostegunetik gure zaborrak hondakin bihurtu direlako harro gaude»“, “El PSE se compromete a implantar el quinto contenedor si gobierna“, “Pasaia Garbia apuesta por vías «pacíficas»” (Diario Vasco)
“El PSE-EE promete eliminar el ‘puerta a puerta’ si gobierna” (Diario Vasco)
“Trintxerpen zaborra lurrean uzteko animatzen ari den morroiak
#atezate-k#ebola ekarriko digula iradoki du ia” (@iberriYo Twitteren)– Mutriku
“Hondakin bilketa desberdinen inguruko mahaingurua egingo da bihar Mutrikun” (Hitza)
“Mesa redonda, hoy, para conocer cuatro formas de recogida de los residuos” (Diario Vasco)
– Azpeitia
“Hondakinen prebentziorako ikastaroa antolatu dute asteazkenerako” (Hitza)
“Azpeitia aprueba un sistema de contenedores comunitarios” (Noticias de Gipuzkoa)
“Aprobado el nuevo sistema de recogida de residuos” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“Astigartarrek hondakin berrerabilgarrien %90a baino gehiago zabortegian ez amaitzea lortzen dute” (Zero Zabor i.b.e.)
“Errefusaren karakterizazioa Astigarragan” (Idema)
– Bergara
“Para el PSE-EE la suciedad de las calles se debe al puerta a puerta“, “Bergara Garbia realiza un balance negativo del PaP y acusa al Gobierno de no informar” (Diario Vasco)
– Zestoa
“Zestoako EAJ-PNVk «kezka» agertu du harrobian koka daitekeen hondakin geldoen zabortegi berri baten aurrean” , “Konposta auzolanean eginez eta zainduz Zestoan“(Diario Vasco)
– Orio
“Nola birziklatu erakusten, Orioko plazan” (Hitza)
“Birziklatzen ikasteko tailer irekiak antolatu dira herriko plazan” (Diario Vasco)
“Kilometroak. Ikastolekin elkarlanean Zero Zabor eredua zabaltzen” (Zero Zabor i.b.e.)
– Zarautz
“Pixoihal berrerabilgarriak erabiltzeko kanpaina abiatu dute Zarautzen” (Hitza)
– Andoain
“Zabor edukiontzia birziklatzera kanpaina Andoainen” (Zero Zabor i.b.e.)
– Sakana
“3Mugak Baterak mobilizazioa deitu du larunbatean” (Hitzondo)
“Sakana sigue exigiendo la paralización del proyecto de incineradora de Olazti” (Ahotsa.info)
“3 Mugak Batera pide responsabilidad al Gobierno de Navarra” (Noticias de Navarra)
– Iruñea
“El nuevo contenedor marrón arrasa en Iturrama” (Noticias de Navarra)
– Erribera
“La importancia de la basura” (Noticias de Navarra)
– Errausketa
“Tximinietatik datorren arriskua” (Berria)
Larunbatean, urriak 11, errausketaren kontrako ekitaldia Altsasun
2014-10-09 // Ekitaldia, Errausketa, Gizarte eragileak, Nafarroa // Iruzkinik ez
Hitzondo hedabideak zabaldu duenez, errausketaren aurkako 3Mugak Batera plafatormak larunbat honetarako, urriak 11, mobilizazio bat deitu du Altsasun. Ekintza Iortia Kultur Guneko aurreko plazan izango da eta eguerdiko 12:00etan hasiko da. Antolatzaileek azaldu dutenaren arabera, Nafarroako Parlamentu aurrean egin zen ekintzaren antzekoa izango da asteburuan egingo dutena, non ospitale erraldoi bat irudikatu zuten.
Mobilizazioan parte hartu nahi duen jendeari izara bat eta ur botila hutsak eramatea eskatu diote, gainontzeko materiala haiek jarriko baitute.
Gipuzkoa Zero Zabor kontainer berdea kaleetatik kentzeko eskatzen (bideoa)
2014-10-09 // Errefusa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zaborrek (gaur Zero Zabor ingurumenaren babeserako elkartea) guda dantza irudikatzen duen bideo batekin ekin dio kanpaina berriari, zeinarekin agintariei eskatzen dien zabor nahasiak onartzen dituzten kontainer handi libreak ken ditzatela kaleetatik. “Zabor edukiontzia birziklatzera!” izena eramango duen bideoa Donostiako Easo plazan grabatu dute. Elkarteak bere blogean aldarrikatu duenez, “zabor edukiontzia kentzen denean gaikako bilketan jauzi ikusgarria ematen dela irakatsi digu esperientziak. Guk ez diegu agintariei nola egin esango, soilik beraien betebeharra bete dezatela eskatzen dugu, gaikako bilketa eraginkor bat berma dezatela, arazoa sortzeko bitartekoak ken ditzatela eta gizon-emakumeon eskubideak zain ditzatela.”
Nerea Lizarraldek Irutxuloko Hitzan azaldu duenez, zabor edukiontzia desagertzeko kanpaina kalera aterako du Gipuzkoa Zero Zaborrek. Donostiako erdialdeko zenbait edukiontzi aukeratu eta zigilatu egingo dituzte, hondakinak nahasteak zaborra sortzen duelako, eta ondorioz, osasuna eta ingurumena kaltetzen dutelako. Hiriburutik landa, lehen ekitaldia ostiralean (urriak 10) Andoainen egingo dute. Eta kanpaina Donostiara urri bukaeran itzuliko da.
Hitzaldia Ordizian 9an: “Mallorkako errautsak ala Gipuzkoako eredu berria?”
2014-10-06 // Ekitaldia, Errausketa, Gaikako bilketa, Politikariak // Iruzkinik ez
Ordiziako hitzaldiaren afixea.
Eusko Alkartasuna alderdiak (EHBildu koalizioaren kide) sustatzen duen Alkartasuna Fundazioak honakinen arazoaz hitzaldia antolatu du urriaren 9rako, osteguna, Gipuzkoako Ordizian. Helburua honela azaldu dute antolatzaileek: “Errauskailuaren aldeko lobbyak gaitasun handia izan du komunikabide eta alderdi politiko batzuengan iristeko eta bere iritziak gizarteratzeko. Hitzaldi honek hain ezkuta geratzen diren beste ikuspegiak zabaldu nahi ditu, Mallorkako errauskailuaren esperientzia gurera ekarriz eta Gipuzkoako hondakinak kudeatzeko gaurko eredu alternatiboa aurrez aurre jartzen”.
Gipuzkoako Batzar Nagusietako batzarkidea den Iban Asenjo daukatela moderatzaile, hizlari ariko dira:
– Magdalena Palou: Mallorcako Consellean, MesperMallorca koalizioko bozeramailea
– Ainhoa Intxaurrandieta: Gipuzkoako Hondakinen Konsortzioko Zuzendaria