Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Pasaiako 280 herritarrak: “Birziklapena 20 puntuz jaitsi duen kudeatzaileak kargutik kanpo beharko luke”
2018-01-22 // Udalak // Iruzkinik ez
Pasaiko 280 herritarren ordezkariak udalari publikoki erantzuteko agerraldian.
Pasaian legealdi aldaketatik hondakinen kudeaketak egindako okertzea salatzen duten 280 herritarrek duela urte bete galdera zerrenda bat aurkeztu zioten Pasaiako alkateari: ea erraustegia eraikitzeko kontratua udalak publikoki onartu duen, herritarrak ohartarazi ote dituen kontratuaren ondorioez, eta abar. Hilabeteak aurrera pasa ahala erantzunik ez zeukatela eta, herritarrok irailean udaletxeraino eraman zuten protesta, udalak ez duelako argitzen zergatik eta zertarako hartu dituen beren ustez herria kaltetzen duten erabakiak bilketa sistema aldatuz eta zabor nahasiak erretzeko planak sustatuz.
Azkenean alkateak erantzun die argudiatuz erabakiak San Marko mankomunitateak eta GHKk hartu dituela eta udalak, horien bazkide izaki, onartzen dituela. Erantzuna osorik PDF formatuan irakur daiteke. Orain 280 herritarron ordezkariek prentsaurrekoan salatu dute alkateak eta Pasaian hura sostengatzen duten alderdi politikoek beren erantzukizunak ezkutatzen dituztela eta ohartarazten dute zor ez legitimoaren kontra eta kutsaduraren kontra lanean segituko dutela, “hondakinak hobeto, garbiago, merkeago eta osasuntsuago kudeatzeko alternatiba gizarteratuz, kutsaduraren aurka eta gure osasunaren eta ekonomiaren alde”.
Europak plastiko birziklaezinak 2030rako debekatuko ditu
2018-01-17 // Europa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Plastikoa bilakatu da plantea osoan ingurumenarentzako eta giza osasunarentzako etsai nagusietakoa. (Argazkia: Zero Waste Europe)
Europako Batzordeak asteartean, 17, plastikoentzako estrategia berria aurkeztu du Estrasburgon, lehenbizikoz epe zehatza jarriz ez berrerabili eta ez birziklatu ezin direnen debekurako: 2030a. Hilabeteko epea eman die agente ekonomiko, politiko eta sozialei beren iradokizunak proposatzeko.
Ekonomia Zirkularrerako 2015ean onartutako estrategiaren barruan, Europako Batzordeari zegokion zehaztea alor horretan arazo nagusietakoak diren plastikoentzako politika bat. Europako lehendakariorde Frans Timmermansek aurkeztu du proposamena: “Plastiko hondakinak: Europaren estrategia planeta babestu, herritarrak defenditu eta gure industriak ahalduntzeko”.
Estrategiaren ardatzen artean Timmermansek nabarmendu du birziklatzea negozioetarako errentagarri bihurtzea dela Europar Batasunaren asmoa. Horrekin batera, plastikozko hondakinak murriztu nahi dira, erabilera bakarreko plastikoak debekatu, debekatu ere elikagai, kosmetiko eta orotariko produktuetan gero eta gehiago erabiltzen diren mikro-plastikoak, eta benetan biodegradagarriak diren plastiko motentzako label bereziak estandarizatu. Itsasoa zaborrez betetzen ari diren plastikoen kontrako ildoak ere garrantzia handia dauka estrategia berrian.
Europari gai honetan ekiteko presa handitu zaio azken hilabeteotan, zeren eta lehendik zetorren kutsadura kontzientziari orain gehitu baitzaio Txinak hondakinak inportatzeko ezarri duen debekua: gaikako bilketan eta hondakinen prebentzioan gutxi egiten duten herrialde asko larri dabiltza beren zabor mendiekin, plastikoekin batik bat, zer egin ez dakitela.
Europaren estrategia berria batzuek itxaropen handiz hartu dute; Londresko The Guardianek titulatu du “Europak gerra deklaratu dio plastikoari”. Poztasuna fiakaitzez mugatuta erreakzionatu du Zero Waste Europe elkarteak. “Legedia test ona izango da ikusteko ea zein puntutaraino agintariak dauden benetan kezkatuta plastikoen kutsadura eta bere sustraiekin eta hasiko ote diren beharrezkoak ez diren plastikoen prebentzio eta murrizketarekin, dagoenekoz bai baitaude alternatibak”. CIEL Nazioarteko Ingurumen Legediaren aldeko elkarteak zorrotz epaitu du Europako Batzordearen proposamenaren letra txikian gordetzen dena: “Erabakiak herrialde bakoitzaren borondatearen mende uzteak ez dauka lege itxurarik. Europako Batzordeak anbizio handiagoa izan behar du”.
Izan ere, Ekonomia Zirkularraren estrategiak erakutsi zuenez, hitz ederren azpian beti uzten zaio industria handiari business as usual (betiko moduan funtzionatzen) segi dezan. Plastikoaren murrizketan herritarren kontsumo ohiturek asko daukate esateko, baina mundua plastikoz betetzen duten petrokimikako industrialek are gehiago. Zer esanik ez plastikoen errausketatik erregai merke eta subentzionatua eskuratzen duten industrialek.
Baleareetan kafe kapsulak eta erabilera bakarreko plastikoak debekatuko dituzte 2020an
2018-01-16 // Prebentzioa // Iruzkinik ez
George Clooneyk kafe kapsula birziklaezinak bihurtu ditu kontsumo axolakabearen ikonoetako bat.
George Clooneyk Nespresso markarekin (“What else?“) mitiko bihurtutako kafe-kapsulek denbora gutxirako bizia daukate Balear Uharteetan, 2020rako gobernu autonomikoa prestatzen ari den legeak debekatuko baititu. Bai kapsulok eta bai horiek bezala erabilera bakarrekoak diren plastikozko beste tresna gehiago: otorduetako plater, edalontzi, belarriak garbitzeko txotx, eskuoihal heze…
Kontrolik gabeko hondakin sorreraren eraginak inon izatekotan uharteetan ikusi ohi dira, zaborrak gero eta urrunago eramateko joerak itsasoan aurkitzen duelako muga. Erraustegi erraldoi baten morroi urte luzeetarako lotuta dauden Balear Uharteetan agintariek erabaki dute hondakinen murrizketan urgentziazko urratsei ekitea. Horregatik aurreikusi dute 2020rako debekatzea aipatu birzikla ezinok. Turismotik bizi diren uharteetan kapsulez gain arazo handiak sortzen dituzte otordu bakarrean erabiltzeko plater eta edalontziek, edozein festa antolatzailek ere ondo dakien bezala. Belarri zuloak garbitzeko makilatxoek, berriz, milaka plastiko zati txiki barreiatzen dituzte itsasoan barrena eta gauza bera gertatzen da komunetan bezala harraskan erabiltzen diren esku-oihal hezeekin.
Bizi kalitate moderno baten adierazgarrietako bat bihurtu diren Nespresso tipoko kafe kapsulak –gero eta kopuru handiagoetan kontsumitzen direnak– produktu tamalgarriak dira hondakinen tratamendu aldetik, daramaten plastiko gehi metalezko nahasketa birzikla ezinak delako. Kapsula berrerabilgarriak ere asmatuta dauden arren –Lavazza markakoak ezagunak egin dira Italian– kapsulok gero eta arazo gehiago sortzen dituzten hondakinak gaika ondo biltzen saiatzen diren udal eta eskualdeetan.
Espainian atentzioa deitu duen arren albisteak, kafe kapsulak munduko leku askotan ari dira debekatzen. Multzo handikako otorduetarako platera eta edalontzi berrerabilgarriak, berriz, Euskal Herriko zenbait herri aurreratutan udalek sustatzen dituzte, hala nola Usurbilen eta Hernanin.
Vilaboan hasita, Galiziako sei udalerritan gaikako bilketa derrigortua ezartzen ari dira
2018-01-08 // Europa, Konpostaketa // Iruzkinik ez
Pontevedrako Vilaboan auzokonpost gune bat inauguratzen. (Argazkia: Monica Patxot)
Vilaboa herrikoak hasita, Mondariz, Mondariz Balneario, As Neves, O Grove eta Pontevedrako biztanleak beren hondakinak gaika sailkaturik ateratzen hasiko dira 2018. urtean. Euskal Herrian Atez Ateko bilketan edo organikoa osorik auto edo auzokonpostean kudeatzen duten herrietara egindako bisitek beren fruitua eman dute.
Pontevedra probintziako Vilaboak 6.000 biztanle dauzka eta PSG-PSOEko alkatea. Faro de Vigok zabaldu duenez, organiko guztia herrian bertan kudeatzeko 1.500 konpost ontzi familiar eta zenbait auzokonpost gune erabiliko dituzte. Hauetako 36 instalazio txiki jarri ditu udalak herrian zehar udatik hona, eta bertako bi jatetxe eta zahar etxeko otorduen soberakinak konpostatzeko gune bereziak ere bai. Urtean Sogama mankomunitatearekin daukan 300.000 euroko defizita dagoenekoz konpostatzeari esker %10ean arintzea lortu duela aitortu du alkateak.
Amigos da Terra, Udala eta Diputazioko ordezkariak Vilaboako plana sinatzen. (Argazkia: Mónica Patxot)
Datozen hilabeteotan sistema orokortu ahala, zabor nahasiendako kontainer berde handiak Vilaboako kaleetatik desagertuko dira. Antzeko bidea egingo dute Mondariz, Mondariz Balneario, As Neves, O Grove eta Pontevedran ere. Azken biotan, udalerrietako zenbait auzotan egingo dute aldaketa 2018an barrena, ondoren udal eremu osora hedatzeko. Gaikako bilketa orokortura aldaketzea Galizian organikoaren konpostatzetik abiatuta egiten ari dira, horretan urte luzez lan handia egin duelarik Amigos da Terra elkarte ekologistak. Udalerriok Zero Zabor eredurantz daramaten trantsizioa burutzen ari dira Pontevedrako diputazioaren Plan Revitaliza egitasmoaren barruan.
Extremadurako Gobernuak ere Atez Ateko bilketa sustatuko du
2018-01-05 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Begoña Garcia Bernal Extremadurako Ingurumen sailburua (ezkerretik hirugarrena) ekonomia zirkularraren inguruko jardunaldi batean joan den urrian. (Argazkia: El Periodico de Extremadura)
Extremadurako Gobernua (Junta deitua) hondakin plan berria abian jartzeko bidean dagoenekoz froga gisa ari da erabiltzen Atez Ateko bilketa zenbait herritan, ondoren gaikako bilketa orokortua erkidego osora zabaltzeko. Europak hondakin organikoa bereizirik biltzeko erabakitako derrigortasuna garaiz betetzen hasi nahi dutela diote agintariek.
Lekuko prentsak zabaldu duenez, extremeñoek laster bi ontzi ezberdinetan entregatuko dizkiete biltzaileei etxeetako hondakinak, batean organikoa den guztia, bestean birziklagarria: papera, ontzi arinak eta beirakiak. Horrela, gaikako bilketa derrigorrezkoa komunitate osora hedatuko du, Bartzelonako Hiri Ekologiarako Agentziarekin elkarlanean Extremadurak prestatu duen PIREX (2016-2022) hondakin plan berriak ezarri duenari jarraiki.
Podemosen botoek lagunduta, PSOEk gobernatzen du Extremadurako Juntan, Guillermo Fernandez Vara du presidente. komunitate horrek. 2016an extremeñoek hondakinen 519.000 tona hondakin sortu zuten, biztanleko 477 kilo, horietatik %17,61 baizik ez zuten entregatu gaika sailkatuta. Sistema berriarekin agintariek egoera arras aldatzea espero dute.
Frantzian Echillaisko erraustegi berria martxan jartzea debekatu dute epaileek
2017-12-18 // Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Echillaisko erraustegi berri eta hasi baino lehen itxia, Charente Maritime eskualdeko Rochefort hiri ondoan. (Argazkia: Construction Cayola)
Rochefort hirian (Bordeletik gertu) eraikita eta abian jartzeko prest dagoen Echillaisko errauste planta pizteko baimena ukatu dute epaileek, eskualde hartan erraustegiaren inguruan antolatutako hondakinen kudeaketak ez duelako aintzat hartzen gobernuak 2015ean Energi Trantsiziorako ezarritako legea.
2013an ekin zioten errauste plantaren proiektuari Charente Maritime departamenduko agintariei, inguruko herritarren, zenbait alderdi politikoren eta hainbat elkarteren protesten artean. 2015ean erraustegia eraikitzeko urratutako lurretan ZAD (Defenditu Beharreko Gune) bat antolatu zuten aurkako ekintzaileek, Notre-Dame-des-Landesekoak bezala gurean oihartzunik ez izan arren zientoka jende bildu zituena, Frantziako telebista publikoaren erreportaje hauek erakusten duen moduan:
Inguruko mediku talde handi batek ere gogor salatu ditu urteotan labe berriak herritarren osasunari ekarriko lizkiokeen kalteak. Ez hori bakarrik, departamendu hartako politikari erreferentziala den Segolène Royal diputatu eta ministro-ohi sozialista ere proiektuaren kontra agertua zen.Hala ere lekuko agintariek eta Vinci multinazionalak ez dute amore eman erraustegia bururaino eraiki arte.
2014an lortu zuten zaborrak erretzeko baimena, baina eraikuntzan 90 milioi euro gastatuta eraikuntza lanerako prest ipini dutenean joan den udaberrian Poitierseko auzitegi batek atzera bota zuen hori hondakinen kudeaketa eskemak ez duelako betetzen Parisko gobernuak erabakitako Energi Trantsizio legea, tartean Echillaisen aurreikusita dagoelako TMBra tratatzera eramatea aurrez gaika sailkatu gabe bildutako zabor nahasiak. Epai horri agintariek eta Vincik helegitea aurkezturik, abenduan iritsi da azken erantzuna: Echillaisko erraustegi berria ezingo da martxan jarri bere prozedura gaizki egin delako.
Bitartean, martxan jarri ala ez, eskualde hartako administrazio guztiek –departamenduak bezala udalak– zorrotz pagatu behar dituzte erraustegia eraikitzean beren gain hartutako zorrak. Hala egin beharko dute ondoko 20 urteetan.
“Diru publikoa birziklatzen al duzu? galdetzen dio txerriak erraustegiari, ZADeko ekintzaileen pegatinan.
GuraSOSek Hitzartu ekimena aurkeztu du, hondakinen gatazka konponbidera eramateko
2017-12-17 // Ekitaldia, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Joseba Belaustegik aurkeztu du GuraSOSen Hitzartu ekimena. (Argazkia: Noaua)
GuraSOS elkarteak Donostian larunbatean, 16, aurkeztu du bere Hitzartu ekimena, “hondakinen kudeaketarekin dugun gatazkaren konponbide adosturantz eramateko”. Eztabaida eta hondakinen plan berria bideratuko duen batzorde teknikoaz gain, zenbait pertsonalitatez osatutako berme batzordea izendatuta, GuraSOSen lehenbiziko ekintza izango da 80.000 euro biltzea gastuetarako.
Joseba Belaustegik aurkezpenean esan duenez, “hau esperimentu bat da, horregatik aurkeztu dugu Euroka zientzia museoan“. Esperimentua EHUko Parte Hartuz ikerketa zentroak diseinatu du, buru duelarik Iñaki Barcena irakaslea. Belaustegiren hitzetan, ordea, GuraSOSen helburua hondakinen gatazka konpontzetik harago doa, sozialki ere gaixo dagoen Gipuzkoa sendotu eta sendatzea delarik bere asmoa. Horrela lortuko du GuraSOSek «demokrazia ordezkatzaileak bermatu ahal izan ez duena».
Prozesu guztiaren zuzentasuna zainduko duen berme taldea honako pertsonalitate ezagunok osatzen dute: Pedro Ibarra Zientzia Politikoetako katedradunak, Ernesto Ganuza Espainiako CSIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlariak, Juanjo Alvarez Zuzenbideko katedradun eta Cuatrecasas bufeteko abokatuak, Garbiñe Biurrun EAEko Auzitegi Goreneko sala sozialaren lehendakari epaileak eta Bernardo Atxaga idazleak.
Ohi bezala, Usurbilgo Noaua hedabideak idatziz eta bideoan bildu du ekitaldia:
Epaiketa Belgikan politikariak diruz erosteagatik Herstaleko erraustegia eraikitzeko
2017-12-14 // Auzitegiak, Europa, Ustelkeria // Iruzkinik ez
Herstal herrian Intradel mankomunitatearen ‘Uvelia’ erraustegia, Lieja inguruan. (Argazkia: Vivre Ici)
Asteartean, 12, hasita Lieja hiriko auzitegian epaitzen ari dira 22 akusatu –15 pertsona fisiko eta 7 enpresa eta erakunde– Herstaleko Uvelia erraustegia eraikitzeko prozesuan komisio usteletan gutxienez 13 milioi euro eman edo hartu izanagatik. Belgikan sekulako oihartzuna sortu duen epaiketan, hala ere, akusatu nagusia falta da: PS alderdi sozialistako diputatua den Alain Mathot epaitzea eragotzi du Belgikako parlamentuak.
Belgikako Irrati-Telebista publikoak bere kronikan idatzi duenez “mega-epaiketa bat da hau eta sumatzen da. Akusatuen aulkietan ikus daiteke Roger Croughs Lieja eskualdeko udalen Intradel mankomunitateko buru ohia, Philippe Leroy erraustegia eraiki duen Innova-France konpainiaren buru ohia… Philippe Leroyk deklaratu du gaur goizean. Berretsi du instrukzio epaileari aitortua ziona. Bai, Alain Mathotek [Seraing herriko alkate eta diputatu sozialista] lobby kontratu bat proposatu dio. Bai berak pasatu dizkio zorro batzuk barnean dirua zeramatenak. Hori Parisen gertatu zen. Eta dirua egon zen Alain Mathoten laguntzaile Léon-François Defermentzako ere, milioi bat euro gehiago”.
Alain Mathot diputatu sozialistak erraustegia sustatzeagatik kobratu zuela uste dute epaileek. (‘Le Vif’ aldizkariaren aste honetako azala)
Mathoten itzala sentitzen da Liejako epaitegiko saioetan… baina bera falta da: 2011n epaileek auziperatu zuten arren, Belgikako legebiltzarrak ez du baimendu hura epaitzea, PS waloiarekin batera bozkatuz N-VA flandriar eskuinekoak. Hori erabakitzeko bozketan, diote… Mathot berak ere botoa eman omen zuen.
2007tik dabil itzuli-mitzuli gai hau, izengabeko informatzaile batek SudPresseko kazetari bati dokumentazio baliotsua pasa zionetik. Geroztik egindako ikerketetatik epaileek atera dute Mathotek berak 700.000 euro gutxienez sakelaratu zituela. Orain epaiketan 10 miloi euroko ordainketa ustelaren agiria ere aurkeztu da.
Hondakinen errausketaren eta ustelkeria politikoaren berri jakin nahi duenak, ondo egingo du Intradel-Uvelia aferaren auziaren kronikak leituta Belgikako prentsa frankofonoan: Le Soir, Le Vif, La Meuse…
Herstaleko erraustegiaren auziaren lehen saioaren hasiera, RTC talebistaren irudian.
2009an inauguratu zuten Lieja ondoko Herstalen Intradel-Uvelia erraustegia, orduan bere sustatzaileek zabaldu zutenek eraikitzen 200 milioi euro kostatu zena eta urtean 320.000 tona zabor kiskaltzeko prestatua. Estreinatu aurretik hasi ziren aipatzen operazio hartan erraustegiaren promotoreak eta zenbait politikari nabarmen lotzen zituzten diru ordainketa ustelak. Belgikako Irrati-Telebista publikoak (!) erreportaje zabal hau eskaini zion 2016an ikerketari:
https://www.youtube.com/watch?v=e7ZqtntGESgParisko erraustegiaren epaiketa: Isabelle Duflocq kaltetuaren testigantza gogorra
2017-12-06 // Errausketa, Kutsadura, Osasuna // Iruzkinik ez
Isabelle Duflocq Parisko Vaux-le-Pénileko errauskailuak kaltetua, telebista bati hartutako irudian.
Parisko auzitegian epaitzen ari dira Melun mankomunitatearen arduradunak, erraustegiak 2002an itxi zuten arte dioxinaz pozoitu zituen herritarrek salatuta. Prentsa hasi da azaltzen kaltetutakoek epaiketan kontatu dituzten testigantza gogorrak. Le Mondek bildu du horietako bat “Les vies brisées des riverains de l’incinérateur de Vaux-le-Pénil” kronikan: Isabelle Duflocq irakasle erretiratuak kontatu du nola dioxinaz kutsatutako arrautzak direla medio bere bost haurretatik bi gaixotu diren. Hona Patricia Jollyk sinatutako kronika osorik euskaratuta:
Erraustegiaren ondoko herritarren bizitza hautsiak
Landa eremuan lasai bizitzeko ametsa infernu bilakatua, hora Isabelle Duflocqek kontatu duela Parisko auzitegiaren 31. salan Maincyko udalak, Seine-et-Marne departamenduan, eta 165 pertsonak Melun-Val-de-Seine mankomunitatearen kontra dioxinaz kutsatzeagatik daramaten auzian.
Salatzaileen artean dagoen irakasle jubilatu berriak hasi du bere kontakizuna ziurrenik bere ama eskolako ikasle txikiekin erabiliko zuen tonu gozoan, baina gero ahotsa urratu zaio bere historiaren xehetasunak aletu ahala.
Arazorik batere ez zeukan 1968an, neska koxkorra, Maincyra -1.800 biztanle gaur egun- iritsi zenean bizitzera, han “bizimodu hobea” bilatzen zuten gurasoekin. Arazo honen lehen “zantzuak” hasieran hutsalak iruditu zitzaizkion. 1974an “fabrika –hala deitzen ziten Maincyn alboko herri Vaux-le-Pénileko instalazioari- erraustegi bihurtu zen. Baina zuhaitzek ezkutatzen zuten eta maincytarrek kasik ahantzi ere egingo zuten, baldin eta beren herrixka, zokogune batean egonik eta ohiko haizea medio, ez balitz egon eten gabe “egun txarretako” isurien mende.
Hauts mehe batek estaltzen zituen “lorategietako altzariak, autoen kapotak, kanpoan idortzen utzitako arropak…” azaldu du epaileen aurrean Duflock andereak, orduan isurion arriskuaren zantzurik ez zuenak. Bere laugarren umea 1990an sortu zen giltzurrunetako malformazio batekin “arrazoi garbirik gabe” eta beranduago bere azken umea, 1994an, jaio zen alergiaz gainezka. Gaur egun ia damutu ere egiten da bere bost haurrei bularra eman izanaz. Baziren beste bizilagun batzuk minbiziak jotakoak: “Gure amaren karrikan, bi etxe ez beste guztiak harrapatu ditu”.
Kasurik egin gabe ez prefetaren 1999 eta 2001ko aginduei, ez 2002an arauak gehienekotzat jotako dioxinak halako 2.000 isurtzen zituela –batez ere inguruko oiloen arrautzetan aurkitu zirenak- zioten analisiei, arauak betetzen ez zituen Vaux-le-Pénileko errauskailuak lanean jarraitu zuen 2002ko ekaina artean.
Disruptore endokrinoak diren, dioxinak gizakiaren soinetan sartzen dira elikagaietatik: behi esne, aire librean hazitako oiloen arrautza, kuia eta pepinoa bezalako kurbitazeoak… Duflocq anderea oraino hunkitzen da oroitzen delarik nola “arrautzak hautsi” behar izan zituen eta “oiloak hiltzen utzi”. Esan du: “Denok geneuzkan gure baratzeak, fruitarbolak, oiloak, konejuak… Zaharrentzako ez zen ekologista izateko kontua, beren haurrak eta haurren haurrak elikatzea baizik. Eta gaur beren gainean daramate haiek pozoitu izanaren zama”. Erreparoz aitortzen du joan den udan bere senar Didierri linfoma bat aurkitu diotela, sistema linfatikoko kantzerra, “bitxia, erasokorra, sendaezina. Gaixotasuna gelditzea aipatzen zaigu baina ez sendatzea”.
“Jendea arriskuan jartzeagatik” aurkeztutako salaketetan oinarritutako dossierrean aipatzen dira ehunetako sarkomak eta linfoma ez-hodgking gaiztoak (ganglio linfatikoetako minbizi arraroak), zeinetatik hil baitira erraustegi inguruko hamar herritar azken urteotan, salatzaileen abokatu Agathe Blanc eta Pierre-Olivier Surrek diotenez.
Astearteko auzi saioan entzundako beste lekukotasun batean, Francis Galloyk bere alaba Anaisen kasua kontatu zuen. Lizeoko azken kurtsoko ikaslea zen 2003an, orduan maincyko alkate zen Pascale Coffinetek AVIE Hondakinen Errausketaren Biktimen Elkartea sortu zuenean. Orduko bilkura publikoetako batean haserre bizian ohartu zen Anais bera eta bere familia osoa kutsadurazko laino baten pean bizi zela. Eta salaketa aurkezten aitzindarietakoa izan zen.
Produktora bateko dokumentalista izatera iritsita, Anais 2014ko martxoaren 6an ospitalera eraman behar izan zuten eritasun ezezagun batek jota: bost asteren buruan hil zen. “Ehunetako sarkoma arraro bat, zeinaren kausak izan daitezkeen edo genetikoak edo ingurumenekoak”, onkologoak aitari esplikatu zionez. Dioxina isurien eta linfoma eta sarkomen arteko lotura formalki demostratu ez denez, mankomunitatea ezin izan dute pertsegitu dossier honetan. Baina Francis Galloyk, 23 urte beste alaba baten aita, jarraitzen du galdetzen “nola ausartu ahal izan ziren” erraustegiaren arduradunak “ordurako baldin bazekiten”.
[Ikusi BFM-Paris hedabidearen bideo honetan Isabelle Duflocq bere drama kontatzen ]
[2017-12-11] Epaiketaren azken saioa burutu delarik, honako artikuluok ere idatzi dira Melungo erraustegiaren aferaz:
– “Au procès de la pollution d’un incinérateur, le paradis perdu des villageois” [Erraustegi baten kutsaduragatiko auzian, herrixka bateko biztanleek galdutako paradisua], Paris-Normaldie.
– “Procès de l’incinérateur de Vaux-le-Pénil : la dioxine toujours présente dans les poussières à Maincy” [Vaux-le-Pénileko erraustegiaren auzia: dioxinak Maincyko hautsetan jarraitzen du orain ere], Le Parisien.
– “La détresse et la colère de riverains empoisonnés par la dioxine d’un incinérateur” [Erraustegi baten dioxinek pozoitutako herritarren samina eta haserrea], Reporterre.
– “Seine-et-Marne : l’heure de vérité au procès de l’ex-incinérateur de Vaux-le-Pénil” [Seine-et-Marne: Vaux-le-Pénileko erraustegi zaharraren auzia heldu da une erabakiorrera], Le Parisien.
Mexikoko erraustegia: alkateak 5.000 milioiko zorra lotuta utzi nahi du 2048 arte
2017-12-05 // Amerika, Errausketa // Iruzkinik ez
Ezkerreko hautetsien protesta Mexikoko udal batzarrean azaroaren 10ean. (Argazkia: El Asertivo)
Jakin arren Mexiko hiriburuko udal hauteskundeak 2018ko uztailean burutuko direla, Miguel Angel Mancera eta bere gobernu taldeak lotuta utzi nahi dute Veolia multinazionalak errauste planta handi bat eraiki eta ondoko 30 urteetan hondakinen kudeaketa osoa egitea. Oposizioko alderdiek eta zenbait gizarte mugimenduk salatu dute operazioarekin Mexiko hiru hamarkadatarako zorpetuta utziko dutela, 109.000 milioiko (ia 5.000 milioi euro) zuloarekin.
Udaberrian izendatu zuen udalak Veolia proiektua aurrera ateratzeko, Mexikon daukan Proactiva Medio Ambiente, SA filialaren bidez. Oposizioko zenbait hautetsik salatu du Mexikok orain arte ezagutu duen ustelkeriarik handiena gertatuko dela azkenean operazioa burutzen badute: “Udal gobernuaren lehendakariak batzarrari eskatu dio onar dezagula 109.000 milioi peso konprometitzea 2048 arteko hondakinen erreketan. Mexikoko metroaren 12. linea 27.000 milioi peso kostatu zen, hura halako lauko zorra litzateke erraustegiarena. Negozio borobila”.
Kontratua osotara 33 urterako da, hiru erraustegia eraikitzeko, 30 haren kudeaketarako. Bitarte horretako urte guztietan Metroa (udalaren konpainia publikoa) konprometitzen da erraustegiak ekoiztutako energia erostera orain finkatutako prezio jakin batean. Erraustegiak egunean 4.500 tona erreko ditu. Bestalde, horrelako proiektuetan sarri ikusi den moduan, Mexikon hasieran lehiaketara ateratakoak ez du aipatzen zer egingo den hortik sortuko diren errauts eta eskoriekin; hurrengo faseetan (eta gastu berriak erantsita) etorriko da hori ere.
Contralinea hedabidearen elkarrizketa honetan Morena partidu ezkertiarreko César Craviotok azaltzen du Gipuzkoako erraustegiaren antza puska bat baduen Mexikoko operazioa: