Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Italiako Desion errauskailua merkatuak itxi du: inork kudeatu nahi ez
2014-07-22 // Ekonomia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
Errausketaren aurkako protesta Desioko plantaren atarian (Argazkia: Il Giornale)
[Pello Zubiria Kamino] Lonbardiako Eskualde Kontseiluaren kide den Gianmarco Corbettak (MoVimento 5 Stelle) eman du albistea, guk Enzo Favoinoren bitartez ezagutu duguna: “Clamoroso: deserta la gara per il revamping del forno di Desio!“, alegia, Monza hiritik hurbil dagoen Desioko errauste planta zaharberritzeko lehiaketa publikoan ez dela enpresa bakar bat agertu. 40 urtez inguruko hondakinak kiskaltzen aritu den errauste plantari agintariek bizia luzatu nahi zioten 18 urte gehiagotarako. Lehiakiderik gabe geratu den Desioko proiektuak denetara 33 milioi euro inbertitzeko helburua zuen.
Corbettak salatu duenez bere blogean, Bea [errauskailua kudeatzen duen] konpainiako buruzagiek eta alkateek diete entzun nahi izan hondakinen kudeaketaren mundua aldatu egin dela abisatzen zietenei. Abisatzen omen zieten Lonbardian hondakinak gutxitzen ari direla eta hala segituko dutela; Eskualdeko gobernua bera errauskailu zaharrenak ixten joan nahi duela… “Baina azken soldadu japoniar haiek bezala galdutako gerrarekin aurrera jarraitu nahi izan dute, Desioko errauste planta zaharra zaharberritu eta handiagotzeko planekin. (…) Orain merkatuak erabaki du zentzugabeko proiektu hau bertan behera geratzea”.
Albistea Twitterrez zabaltzean Enzo Favoinok komentatu du: “Diru-laguntzarik edo Europar Batasunaren bermerik ezean, inork ez du inbertitzen errausketan”.
“
Azken egunotako beste albisteak (uzt-14-20)
2014-07-19 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Sasieta
“Sasietak birziklapena indartzeko kanpaina hasi du” (Hitza)
– Aiaraldea
“Konpostajea egin eta erabiltzeko proba pilotoa proposatu du herritar talde batek” (Aiaraldea.com)
– Debabarrena
“Debabarrena duplica la recogida de materia orgánica” (Noticias de Gipuzkoa)
– Donostia
“La implantación del quinto contenedor concluye esta semana” (Noticias de Gipuzkoa)
– Aretxabaleta
“Atez atekoari ongi etorria egin diote Aretxabaletan“, “Herri galdeketa egiteko eskaera aurkeztu du udaletxean Bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak” (Goiena)
“Arranca el nuevo sistema de recogida de residuos” (Diario Vasco)
“Aretxabaleta estrena el puerta a puerta” (Noticias de Gipuzkoa)
– Anoeta
“El PNV de Anoeta exige al Ayuntamiento conocer el coste real de la recogida de basuras” (Diario Vasco)
– Arrasate
“Arrasateko lantegiek hondakinak nola batu behar dituzten jakiteko bilerak gaur” (Goiena)
– Azkoitia
“Comienza hoy la retirada de contenedores grises y el reparto de cubos“, “Reparto de material para el sistema de recogida de basura en el Elkargune“, “El Pleno tendrá que votar si se consulta a la ciudadanía el sistema de recogida de basura” (Diario Vasco)
– Legorreta
“Legorretan kalean uzten duten zaborra herritarrek bereiziko dute astean behin” (Hitza)
“Iniciativa para recoger los residuos que se dejan en el suelo” (Diario Vasco)
– Bergara
“Bergara Garbia: “Herritarrei kolaborazioa eskatzeko, eskatzaileak legitimitatea izan behar du”” (Goiena)
– Eibar
“Eibar triplica la recogida de biorresiduo” (Diario Vasco)
– Alkiza
“Alkizan birziklapen tasa %60koa da” (Tolosaldeko Ataria)
– Pasaia
““Turismo Basura”… sí, pero entre distritos de Pasaia” (Pasaia Ezkerretik)
– Unibertsitatea
“Fernando Mijangos: “Hiri hondakinak ohiko eztabaida polikotik at, argudioak era logiko eta positibo batean kontratastatu ahal izatea da [UEUren] ikastaroaren helburua” (Unibertsitatea.net)
– Iritzia
“Eguzki: La falsa dicotomía entre incineradora y vertederos: el caso es no reciclar” (Eguzki, via Zero Zabor i.b.e.)
UEUk “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua” mintegia burutu du
2014-07-17 // Ekitaldia // Iruzkinik ez
Udako Euskal Unibertsitateak Eibarko Markeskoa jauregian daukan egoitzan burutu da uztailaren 14tik 16a bitartean “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua: konposta” mintegia, “Hondakinen kudeaketa eta tratamendua” graduondoaren baitan antolatu dena. Unibertsitatea.net blogean elkarrizketatu dute alorreko zuzendaria den Fernando Mijangos: “Fernando Mijangos: “Hiri hondakinen gaia (ohiko eztabaida polikotik at) era logiko eta positibo batean kontratastatu ahal izatea da jardunaldiaren helburua”“.
Azkoitian hasi dira zabor nahasiendako edukiontzi handiak kentzen
2014-07-16 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Diario Vascok zabaldu duenez (Comienza hoy la retirada de contenedores grises y el reparto de cubos) gaur, uztailak 16, hasi dira Azkoitian zabor nahasientzako edukiontzi handiak kaleetatik kentzen. Azkoitiko hondakinak sistema mistoan bilduko dira gaurdanik: errefusa ontzi txiki pertsonalizatuetan utziko da horretarako ipinitako zintzilikarioetan eta gainerakoak kalean lagatako edukiontzi handietan, organikoarena txip elektroniko pertsonalizatuz kontrolatuta. Gaurtik larunbatera bitartean banatuko dizkie udalak herritarrei sistema berrirako behar dituzten materialak. Errefusaren lehen bilketa datorren asteartean eginen da, uztailaren 22an.
Aurreko egunetan Azkoitiko sistema aldaketak prentsan eman dituen albisteak:
“Azkoitiko PSE-EEren ustez, herritarrek «kontzientzia eredugarria» zuten lehendik“, “Azkoitiko Zero Zabor: “Hutsuneez hitz egin baino, lortu nahi dena izan behar dugu ardatz”“, “Azkoitiko atez atekoaren aurkako plataforma: “Zintzilikarioak jartzea eta edukiontzi grisak kentzea da arazorik handiena”“, ““Aldaketa martxan dago, eta herritarrek aurkera izan behar dute sistema berria probatzeko”” (Hitza)
“El PSE de Azkoitia ve con preocupación el sistema mixto“, “El PSE-EE califica de «imposición» el sistema mixto que «duplicará los costes»” (Noticias de Gipuzkoa)
“Hondakinen sistema berriaren jarraipena egiteko batzorde irekia jarriko da martxan irailean” (Azkoitiko Udala)
Nafarroako Partzuergoak aztertuko du saritzea organikoa bereizten duten udalak
2014-07-15 // Ekonomia, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Sakanako Guaixe astekariak zabaldu duenez “Nafarroako Hondakinen Partzuergoak tratamendu tasaren erreforma aztertuko du“. Bi urte zeramatzan Nafarroako udalerri eta mankomunitateek partzuergoari ordaintzen dizkioten tasak berraztertu ditzatela eskatzen eta orain heldu da horretarako batzordea antolatzeko erantzuna. Guaixeri mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan dionez, 580.000 euro ordaindu zion 2012an eta 2013an mankomunitateak partzuergoari, baina tartean Sakanak 1.500 tona hondakin gutxiago (%22,62) bidalita, atez atekoa eta sistema mistoa indarrean jarri zirelako. Sakandarrek nahi dute hondakinen prebentzioan eta birziklatzean lortutako emaitzek izan dezatela tasetan ere beren ordaina.
Europak zigortu omen duen Legazpiko zabortegiaren misterioa
2014-07-14 // Europa, Zabortegia // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Joan den ostiralean, uztailak 11, honako titulua eskaini zuen Noticias de Gipuzkoa egunkariak: “Bruselas denuncia a España ante el Tribunal de la UE por el vertedero de Legazpi“. Aurretik zeraman “Años de ultimátums e incumplimientos” eta ondoren “Es uno de los 28 que tendrían que haber sido clausurados hace cinco años“. Albisteak zioenez, Legazpiko zabortegiak 2009an itxita behar zuen eta hala ez dagoenez, eta hori bezala beste 27 gehiago Espainiako Estatuan daudenak noiz itxiko zain itxaroteaz asperturik, Europar Batasunak auzitara eramatea erabaki omen du.
Hondakinen inguruko aktualitateari jarraipena egiten dion askori deigarri egingo zitzaion Noticiasen albistea. Hasteko, berria ilustratzen zuen argazkia zegokiolako beste zabortegi bati, San Markokoari hain zuzen, hau lege guztiak betez ixteko bidean dagoenean. Bigarrenik, albisteak aipatzen zuelako EAEko bigarren zabortegi ustez ilegala, Ortuellakoa, eta hori ez dute eraman titularrera ez ulertzekoa denez Gipuzkoan saltzen den Noticiasek baina ezta Bizkaian saltzen den talde bereko Deiak ere, zeinak albistea berdin berdin eman baitu (“Bruselas denuncia a España ante el Tribunal de la UE por el vertedero de Legazpi“), baina kasu honetan kazetariaren sinadura eta guzti: Silvia Martinez Bruselatik.
Kontua da… Legazpin ez dagoela zabortegirik. Ez guk dakigula, bederen. Legazpiko zaborrak (eta sistema mistoa ezarri dutenetik, azken errefusa) Sasietakora eramaten dituzte. Legazpin badago ontzi arinak tratatzen dituen biltegi bat, baina guztiz dago legearen barruan. Egunak pasatu dira eta inon inork ez du Legazpiko balizko zabortegi misteriotsuaren pistarik azaldu. Are bitxiagoa dena, gaiari Madrilgo El Paisek eman dion albistean (“Bruselas denuncia a España por tener abiertos 31 vertederos ilegales“) ez da Legazpikorik aipatzen; bai ordea Ortuellakoa.
Norbaitek lagunduko ote digu argitzen Legazpiko zabortegiaren misterioa?
Azken egunotako beste albisteak (uzt.7-13)
2014-07-12 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
-Gipuzkoa
“Hondakinak kudeatzeko gunearen proiektuarekiko desadostasuna adierazi du EAJk” (Hitza)
“[EAJ]«Bildu quiere colar su plan de residuos por la puerta de atrás»” (Diario Vasco)
“El PNV estudia denunciar el contrato de Zubieta” (Noticias de Gipuzkoa)
– Zarautz
“Ingurumen hezitzaileek hondakinen bilketaz informatuko dute Zarautzen” (Hitza)
“El PNV acusa a Bildu de seguir «sin rumbo en el tema de las basuras»“, “Más del 80% de los residuos estudiados eran reciclables“, “Educadores de calle informarán sobre el uso de los contenedores” (Diario Vasco)
“Llevamos muchos años reciclando vidrio pero seguimos cometiendo errores como echar un vaso roto al contenedor” (Noticias de Gipuzkoa)
– Azkoitia
“Azkoitiko PSE-EEren ustez, herritarrek «kontzientzia eredugarria» zuten lehendik“, “Azkoitiko Zero Zabor: “Hutsuneez hitz egin baino, lortu nahi dena izan behar dugu ardatz”“, “Azkoitiko atez atekoaren aurkako plataforma: “Zintzilikarioak jartzea eta edukiontzi grisak kentzea da arazorik handiena”“, ““Aldaketa martxan dago, eta herritarrek aurkera izan behar dute sistema berria probatzeko”” (Hitza)
“El PSE de Azkoitia ve con preocupación el sistema mixto“, “El PSE-EE califica de «imposición» el sistema mixto que «duplicará los costes»” (Noticias de Gipuzkoa)
“Hondakinen sistema berriaren jarraipena egiteko batzorde irekia jarriko da martxan irailean” (Azkoitiko Udala)
– Elgoibar
“PNV y PSE-EE acusan a Bildu de «criticar por criticar»“, “Bildu acusa a Etxeberria de «descalificar para evitar el debate sobre la basura»” (Diario Vasco)
– Aretxabaleta
“Uztailaren 14an hasiko dira hondakinak atez ate jasotzen Aretxabaletan“, “Hondakin bilketa sistemaren gaineko kontsulta egiteko eskatuko dio bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak Udalari” (Goiena)
– Ondarroa
“Ondarroako Eguzkik “jai garbiagoen aldeko” pausuak ematen jarraitzeko eskatu die herritarrei” (Hitza)
– Astigarraga
“Según H1!, «las consecuencias del PaP son aumento de vigilancia y control policial»” (Diario Vasco)
– Oiartzun
“Udalak dio hondakinen %85a baino gehiago gaika biltzen jarraitzen duela Oiartzunek” (Diario Vasco)
– Pasaia
“EAJren arabera litekeena da atez atekoa irailean ezartzea San Pedron eta Trintxerpen” (Hitza)
“El PNV denuncia falta de transparencia” (Noticias de Gipuzkoa)
– Legazpi
“Bruselas denuncia a España ante la UE por el vertedero de Legazpi” (Noticias de Gipuzkoa)
– Antzuola
“Arrandegira joaten direnen %70ak ontzia eramateko ohitura du” (Goiena)
– Anoeta
“El PNV pide “información y no propaganda sobre el ‘PaP”” (Noticias de Gipuzkoa)
– Bizkaia
“Bilbok erdi-prezioan kutsatu ahal izango du Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako akordioari esker” (Zero Zabor i.b.e.)
– Errausketa
“La incineración de residuos es defendida por los que tienen intereses en estos procesos y por políticos que no han querido saber qué hacer con ellos” (Josep Martí Valls Rebelion gunean)
– Birziklatzea
“Zer da SDDR edo deposito bidezko sistema?” (Zero Zabor i.b.e.)
– Konpostatzea
“Konpost hiztegia” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank! blogean)
Astelehenetik Aretxabaleta Atez Ate
2014-07-11 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Astelehenean, uztailak 14, Aretxabaletan (6.850 biztanle) hondakin bilketa Atez Ate egiten hasiko dira. Sistema berriaren ezaugarriak herritarrei azaltzeko azken bilkura asteazkenean egin zuten, azken urteotan herrira iritsitako etorkinekin. Nork bere organikoa etxean konpostatzen duten familientzako hobariak ere erabaki berriak ditu udalak. Aretxabaleta sistemaz aldatuta, Debagoienan aldaketaren zain dauden bakarrak Arrasatekoak dira eta Elgetakoak, bietan ere udazkenean hasiko direla edukiontzi bidezko gaikako bilketa selektiboan.
Aretxabaletako aldaketaz azken bi asteotan argitaratutako albisteak:
“Uztailaren 14an hasiko dira hondakinak atez ate jasotzen Aretxabaletan“, “Hondakin bilketa sistemaren gaineko kontsulta egiteko eskatuko dio bosgarren edukiontziaren aldeko plataformak Udalari”, “Konposta egiten dutenek saria jasoko dute hobarien bitartez“, “Uztailaren 14an hasiko dira hondakinak atez ate jasotzen Aretxabaletan” (Goiena)
“La plataforma Aretxabaleta 5 alde solicita una consulta sobre el quinto contenedor“, ”El día 14 empieza el nuevo sistema de recogida de residuos”, “El PSE-EE apoya a la plataforma a favor del quinto contenedor” (Diario Vasco)
EAJ aztertzen ari da Zubietako TMBa auzitara eramatea
2014-07-10 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Politikariak, TMB, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Eusko Alderdi Jeltzalea aztertzen ari da auzitara eramatea joan den astean GHKk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkeztu zuten Zubietako planta berria. Informazio hori aurreratu du Noticias de Gipuzkoa egunkariak “El PNV estudia denunciar el contrato de Zubieta” albistean, erreferentzia eginez uztailaren zazpian Iñaki Gurrutxaga Donostiako zinegotziak eta Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako batzarkideak eskainizuten prentsaurrekoari. Diario Vascok “«Bildu quiere colar su plan de residuos por la puerta de atrás»” kronikan jaso zuen berria eta Hitzak “Hondakinak kudeatzeko gunearen proiektuarekiko desadostasuna adierazi du EAJk” atalean. Gipuzko Buru Batzarraren guneak titulu hau eman dio: “Bilduren Hondakinen Plangintzak ez du indarreko araudia betetzen“.
Jelkideek salatu dute GHKko arduradunek legea urratu dutela Gipuzkoako Hondakinen Planak jasotzen zuen Zubietako plantaren izaera aldatu eta gainera berri ezberdina eraikitzeko kontratua enpresa ezberdin bati emateagatik. Ezeizabarrenaren ustez Bilduk hankapetik pasatu ditu prozedurak oro (jatorriz gaztelaniaz, “Bildu se está saltando a la torera todos los procedimientos“) eta eraiki nahi duen azpiegitura berriak ez dauka legearen aldetik inolako babesik.
Gurrutxagak iragarri zuen gaia Donostiako udal batzan ere aterako duela mahai gainera, udalerri honetan ari delako gertatzen lege urraketa.
Europak birziklatze helburuak aldatu eta ekonomia zirkularra hobetsi du
2014-07-08 // Europa, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Janez Potocknic Europako Batzordearen plan berria aurkezten atzo, uztailak 2. (Argazkia: Roberto Cavallo, Twitter bidez)
[Pello Zubiria Kamino] Europako Batzordeak, Janez Potočnik komisarioaren eskutik, eguneraturik aurkeztu ditu aurrera begira birziklatze eta ekonomia iraunkortasunean finkatze alderako helburuak. Birziklatze tasa handiagoa proposatuz, hazkunde iraunkorra eta lanpostuen ugaritzea ekarriko lituzkeen Ekonomia Zirkularrerako trantsizioa nola egin ezarri du erabakian. Europako Batzordeak atzo plazaratu agiri nagusiak hauek dira:
– “Environment: Higher recycling targets to drive transition to a Circular Economy with new jobs and sustainable growth” (irakur daitekeena espainolez ere).
– Janez Potočnikek emandako prentsaurrekoaren laburpena: “Speaking points by Environment Commissioner Janez Potočnik on Circular Economy“.
– Gaiari buruzko galdera-erantzun nagusiak: “Questions and answers on the Commission Communication “Towards a Circular Economy” and the Waste Targets Review“.
Zenbaterainokoa da Europako Batzordeak proposatzen duen aldaketa? Gaiotan erreferentziazkoa den Zero Waste Europe elkarteak plazaratu du “Circular Economy Package puts Europe firmly on the Zero Waste track but…“, hemen laburbildurik euskaratu duguna:
Ekonomia Zirkularrerako Planak Europa era sendoan ezarri du Zero Zaborren bidean, baina…
Zero Waste Europek azpimarratzen ditu plan berrian:
– 2030erako birziklatze tasak %70ean finkatu direnez, gaikako bilketa asko handituko da denetan.
– argitzen da zeri deitzen zaion birziklatzea, errefusak birziklatze prozesutik kanpo utziz.
– enbalajeentzako birziklatze tasa %80ra igo da.
– 2025rako derrigorrezkoa izango da organiko guztia bereizirik biltzea.
– jakien hondarrak %30an murriztu beharko dira 2025erako.
– itsasoko hondoko zaborra %30ean murriztu behar da 2020rako.
– Eko-diseinuaren Zuzentarauan sartu dira irizpideak zehazten dituztenak iraunkortasuna, modularitatea, berrerabilgarritasuna eta birziklagarritasuna.
– Europar Batasunak adierazten du bere nahia eteteko zabortegientzako diru-laguntzak, hauek bideratzeko gaikako bilketa, berrerabilpen eta birziklatzezko azpiegituretarako.
Hala ere, Zero Waste Europak ohartarazten du:
– planak debekatzen du lurperatzea hondakin birziklagarriak ordainetan debekatu gabe hondakin birziklagarriok erraustea. Ekonomia Zirkularraren plan honek segitzen du atea irekitzen errausteari, nahiz eta ekonomia zirkularraren eskema batean errausteak lekurik eduki ez.
– errepikatzen ditu iraganean egindako hutsegiteak: gertatu izan den bezala hondakin organikoak lurperatzeko debekuak zenbait estaturen arautegietan birziklatze handiagoa ez baina errausketa sustatzea, oraingo prposamenean plastikoak lurperatzeko debekuak arrisku bera dauka, errausketa sustatzekoa prebentzioaren, berrerabilpenaren eta birziklatzearen ordez.
– ikuspegi motzegia plastikozko enbalajeei dagokienez, zeinek baitaukate hondakin guztien artean birziklatze eta berrerabiltze helbururik apalena.
– helburu berean sartzen dira berrerabiltzea eta birziklatzea; aldiz, birziklatzea materialei dagokie (papera, plastikoak, eta abar) baina berrerabilpena produktuei ezarri behar zaie.
– planifikazio eta tresnarik ez da ezartzen Europan berrerabilpena sustatzeko, nahiz eta honetan datzan enplegu berriak sortzeko potentzialik handiena.
Honengatik guztiagatik Zero Waste Europek proposatzen du:
– berriro aztertzea 2030an oraindik birziklatzetik kanpo geratuko den %30 hori. Zero Zabor praktikak erakusten du produktuak berdiseinatzea, horien hondakinak gutxiagotu eta hauetako materialak hobeto berreskuratzeko bidean.
– ekonomia zirkularrak eskatzen duen moduan, zirkuitua osorik ixtea, 2030rako debekatuz bai hondakinen lurperatzea eta bai erraustea.
– produktuen estrategian feed-back mekanismoak ezartzea: gaur azalduz zer ez den ez berrerabilgarri eta ez birziklagarria, ekoizleei jakinarazten diegu produktua berriro diseinatu behar dutela, etorkizunean hondakina izatea eragotziz.
– berrerabiltzeari eta birziklatzeari helburu bereiziak ezartzea.
– prebentzio eta berrerabilpen plan orokorra ezartzea, helburuak jarriz ez bakarrik hiri hondakinei baizik eta batez ere enbalajeei.
Zero Waste Europeko zuzendari Joan Marc Simonek deklaratu du:
“Gaur aurkeztu den planak erakusten du Europar Batasuna urratsak ematen ari dela Zero Zabor paradigma aldera eta hau azpimarratu behar dugu. Hala ere, proposamenak oraindik indar gehiegi uzten die “end of pipe” (hitzez hitz, “hodi-amaierako”, esan nahi baita, hondakinak sorburuan murrizteko ordez denak nahasirik bukaeran soluzionatu nahi dituztenak) motako soluzioei. Guk Zero Zabor udalerri eta eskualdeetan daukagun esperientziak erakutsi du bultzada handi bat behar dela arazoaren iturburuan, lortu ahal izateko:
– produktuak diseinaturik egotea iraunkor, berrerabilgarri eta birziklagarri izateko.
– erraztea hondakinen gaikako bilketa -organikoarena barne- optimizatzea.
– eta sortzea baldintza legal eta ekonomikoak prebentzioari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari, soluzionatu ahal izateko gaur zabortegietara eta errauskailuetara doana”.
[P.S.] Orain arteko erreakzioak:
GHK “Birziklapenari buruzko helburu zorrotzagoak”
Reuters “EU unveils new recycling targets, landfill ban“