Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Pasaia Atez Atekoa herri osora zabaltzera: azken mugimendu eta deklarazioak
2014-07-07 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaiako herria urtea bukatzerako hondakinen Atez Ateko bilketa udal eremu osora zabaltzera doa, aurretik sistema berria Donibanen eta Antxon ezarri ondotik orain San Pedro eta Trintxerpe ere sistema berean abiatuz. Derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeen Gipuzkoako mugimendu nabarmenenak ere hor (eta Azkoitian) ari dira geratzen asteotan. Hemen bildu ditugu orain arte beste albisteetan sakabanatuta eskainitako erreferentziak, azken hiru asteotan gertatuak:
Ekainak 30-uztailak 4
“Astelehenetik aurrera aurkez daitezke zintzilikarioen kokapenetarako proposamenak“, “Amaia Agirregabiria [Pasaiako alkatea]: “San Pedron eta Trintxerpen ere ongi egingo dugu”“, “Pasaia Garbiak “gehiengoaren borondatea” errespetatzeko eskatu du” (Hitza)
“Pasaia Garbia acusa a Bildu de engañar a los pasaitarras” (Diario Vasco)
Ekainak 23-29
“EH Bildu “pozik” San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa ezarriko dutelako” (Hitza)
“Bildu indica que no cabe una consulta popular con resultados tan distintos“. “El PaP se pondrá lo antes posible“ “Incidentes en la reunión de ayer“, “La alcaldesa valora de forma «totalmente positiva» las reuniones del PaP” (Diario Vasco)
Ekainak 16-22
“EH Bildu “pozik” San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa ezarriko dutelako” (Hitza)
“Bildu indica que no cabe una consulta popular con resultados tan distintos“. “El PaP se pondrá lo antes posible“ “Incidentes en la reunión de ayer“, “La alcaldesa valora de forma «totalmente positiva» las reuniones del PaP” (Diario Vasco)
Azken egunetako beste albisteak
2014-07-05 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Euskal Herria
“Gradu eta graduondokoak: Hondakinen kudeaketa eta tratamendua” (Udako Euskal Unibertsitatea)
– Gipuzkoa
“Residuos a contrarreloj“, “El PNV denuncia “graves irregularidades” en la planta de tratamiento de residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
– San Marko
“Urnietako ontziak sailkatzeko plantak zortzi milioi kilo baino gehiago birziklatu zituen 2013an” (San Marko mankomunitatea)
“El 20% del residuo depositado en el contenedor amarillo no se recicla y se trata como resto” (Noticias de Gipuzkoa)
– Tolosaldea
“%42ko birziklatze tasara iritsi da Tolosaldea” (Ataria)
“%42ko birziklapen maila lortu dugu eskualdean eredu desberdinei esker” (Tolosaldeko mankomunitatea)
– Debagoiena
“Beirarentzako 40 edukiontzi gehiago jarriko dituzte Mankomunitateak eta Ecovidrio-k” (Goiena)
– Txingudi
“Servicios de Txingudi recogió casi 500.000 kilos de residuos durante las fiestas” (Diario Vasco)
– Ondarroa
“Eskerrik asko
@RadixuIrratia. Aurten 3.000 edalontzi berrerabilgarri, jai garbixauak lortzeko”, “Noiz ikasiko dou ondo pasaten, kalik zinkinddu baik?#zapatoAzule#zerozabor pic.twitter.com/Xa1Q5dG5wo” (Ondarroa Zero Zamar, Twitter bidez)– Zarautz
“Konpostatzaile berriak lortzeko kanpaina abiatu dute Zarautzen” (Hitza)
“Zarautz acoge a partir de hoy una campaña para reciclar vidrio” (Noticias de Gipuzkoa)
“Campaña para fomentar el reciclaje de envases de vidrio“, “Caracterización de dos contenedores mañana a las 11.00 en el malecón” (Diario Vasco)
– Barakaldo
“Hiri Hondakin Soliden (HHS) kudeaketa Barakaldon: Txapeldunak errausketan” (Eguzki)
“La recogida selectiva de basuras se estanca en Barakaldo en el 14% en beneficio de la incineración” (Herrikolore)
– Pasaia
“Amaia Agirregabiria: “San Pedron eta Trintxerpen ere ongi egingo dugu”“, “Pasaia Garbiak “gehiengoaren borondatea” errespetatzeko eskatu du” (Hitza)
– Azkoitia
“Sistema mistora egokitzeko azken pausoak emango dituzte hurrengo asteetan” (Hitza)
“No sabemos por qué después de tantas firmas “, “El sistema mixto de recogida de residuos, para el día 22“, “La Plataforma contra el PaP ya ha reunido 1.500 firmas para pedir una consulta” (Diario Vasco)
“Hilaren 16,17,18 eta 19an banatuko da falta den materiala eta 22an hasiko da errefusa atez ate jasotzen” (Azkoitiko Udala)
– Mutriku
“Ni ere aldatzeko prest (bideoa)” (Mutriku Zero Zabor)
– Nafarroa
“Cinco barrios de Pamplona, Zizur y Cizur tendrán 5º contenedor” (Noticias de Navarra)
– Aretxabaleta
“Konposta egiten dutenek saria jasoko dute hobarien bitartez“, “Uztailaren 14an hasiko dira hondakinak atez ate jasotzen Aretxabaletan” (Goiena)
“La plataforma Aretxabaleta 5 alde solicita una consulta sobre el quinto contenedor“, “El día 14 empieza el nuevo sistema de recogida de residuos” (Diario Vasco)
– Oñati
“Juan Carlos Alduntzin eta Iñaki Errazkin elkarrekin hiri hondakinen gainean Oñatin” (Goiena)
“El PNV critica «la valoración manipulada y triunfalista del PaP realizada por Bildu»” (Diario Vasco)
“Los datos del PaP están manipulados” (Noticias de Gipuzkoa)
– Arrasate
“Auzo-konposta eta autokonposta erregulatzeko ordenantza berria Arrasaten“, “Arrasateko lantegiek hondakinak nola batu behar dituzten jakiteko bilerak uztailaren 16an” (Goiena)
“Una ordenanza municipal regulará el uso y gestión del compostaje” (Diario Vasco)
– Bergara
“Garbiena… Zikintzen ez duena!’ dela zabaldu gura du Bergarako Udalak kanpaina berrian” (Goiena)
“Invitan a los vecinos a aportar ideas para lograr una Bergara más limpia” (Diario Vasco)
– Oiartzun
“Oiartzungo Udala: “Hondakinak gaika sailkatu eta biltzeko sistema erabat egonkortua dago”” (Hitza)
“Udala Garbitaniatik ateratzeko erabakia hartu zen udalbatzarrean” (Diario Vasco)
– Elgoibar
“EAJ-PNV afirma que la mejora en la recogida selectiva es «contundente»” (Diario Vasco)
– Ondarroa
“Ondarroako EAJk “atzera egin duela” uste du Zero Zamar taldeak” (Hitza)
– Konpostatzea
“Beldarrak, konpostagailuko gakoa” (Jon Ander Galarraga, ARGIAko Konpostazank! blogean)
GHKk Zubietako planta berria aurkeztu du
2014-07-03 // Aldundiak, Partzuergoa, Plangintza // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] GHK partzuergoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Donostiako egoitzan agertu du hedabideen aurrean nolakoa izango den Zubietan errauskailuaren ordez eraikiko dten TMB (Tratamendu Mekaniko eta Biologikorako) planta berria. Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuarekin eta GHKko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietarekin batera, proiektuaren xehetasunak azaldu ditu planta berria diseinatu duen Alemaniako Haase Enviromental Consulting (HEC) aholkularitzako Rolf Sieksmeyerrek.
Agintariek segurtatu dute 2015.a bukatzerako lanean hasteko moduan egonen dela planta berri, 160.000 tona errefus tratatu eta inertizatzeko prestatua. Nahasirik iritsitako errefusez gain, gaika ondo bildurik bertara eramandako ontzi arinak eta organikoa birziklatzeko atalak ere edukiko ditu. TMBa era malguan aldatzen joateko diseinatuta dago, Gipuzkoan gaikako bilketa handitu eta errefusa gutxitu ahala behar berriei erantzuteko. 60 milioi euro kostatuko da (agintariek azpimarratu dutenez, errauskailu proiektuak baino 163 milioi gutxiago, 223 milioiko aurrekontua baitzuen errauskailuak), eta Zubietako TMBan bertan 54 lanpostu sortuko ditu. Lanak 2014an esleituko dira eta 2015. urte bukaeran hasiko da lanean.
Albistearen xehetasun gehiago jakiteko:
“Hondakinak iraunkortasunez kudeatzeko gunea” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Zubietako planta aurkeztu dute, “birziklatzearen gizartean” txertatua” (Berria)
“Hondakinak kudeatzeko zentroak errauste planta baino 163 milioi gutxiagoko aurrekontua izango du” (Hitza)
“Zubietako Tratamendu Biologikorako planta 2015ean hasiko da lanean” (Gara)
“La planta TMB de Zubieta estará para finales de 2015“,
“La planta de Zubieta avanza sin la luz verde de Lakua” (Noticias de Gipuzkoa)
“La planta de residuos de Zubieta estará terminada a finales de 2015“, “El PSE-EE advierte de que la planta de residuos de Zubieta «nos condena a mantener vertederos para unas 100.000 toneladas anuales»” (Diario Vasco)
“El centro de residuos de Gipuzkoa estará terminado a finales de 2015” (El Pais)
“Hondakinak iraunkortasunez kudeatzeko gunea” (GHK)
Uztailaren 3a, plastikozko zorrorik gabeko eguna
2014-07-02 // Plastikozko zorroak, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Mundu osoan barrena Plastikozko Zorrorik Gabeko Eguna ospatuko da uztailaren 3an, urtero bezala. Azken hamarkadetako uholde kontsumistak banalizatu dituen erabilera bakarreko poltsa kaltegarri horiek debekatzea eta bitartean murrizten ahalegintzea da nazioarteko egunaren helburua, planeta osoko hainbat hiri eta herritako ekitaldietan mamituko dena.
Plastic Bag Free Day mugimenduaren webguneak honela laburbildu ditu zorroak dakartzan kalteak:
– zorro bakoitza ez da erabiltzen 25 minutu baino gehiagoz.
– desegiteko, aldiz, 100 eta 500 urte artean behar ditu (segun eta zein plastiko motaz egina dagoen).
– munduan minutu bakoitzeko milioi bat plastikozko poltsa erabiltzen da.
– Europako biztanle bakoitzak urtean 500 poltsa plastikozko usatzen ditu.
– itsasoak kutsatzen dituen zabor gehiena, %80tik gora, plastikozko zorroz osatuta dago.
– munduak urtean 3,4 milioi tona plastiko-zorro ekoizten du.
Hain erabilera laburreko eta desegiteko hain denbora luzea behar duten zorrok hain merke izatearen gakoa kosteen externalizazioan datza: horien prezioan ez dira kontutan hartu ez ekoiztean eragindako kutsadura, ez desegiteko bide luzean jendeen osasunari bezala ingurumenari eragingo dizkioten kalteak. Hain masiboki erabiltzen den plastiko hau aspaldi iritsi zen gizakien eta abereen elikadura katera.
Hondakin organikoaren kudeaketaz nazioarteko ikastaroa Donostian urrian
2014-07-01 // Aldundiak, Konpostaketa, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zero Waste Europe elkarteak antolaturik, urriaren 13tik 15era bitartean hondakin organikoaren kudeaketari buruzko nazioarteko ikastaroa burutuko da, erakundeak berak “International Training Course on Organics Management” albistean jakinarazi duenez. Besteren artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza ere baduen ikastaroan Europan hirietako txerri-janaren kudeaketan aitzindaria izan direnak arituko dira irakasle: Italiako Monza hiriko Nezaritza Eskolako Marco Ricci, Enzo Favoino eta Alberto Confalonieri. Hauekin abiatu da Europan organikoaren bilketa berezitu eta kudeaketa modernoa.
Ingelesez burutuko den eta partaide kopuru mugatua edukiko duen ikastaldiaren helburuak honela laburbildu ditu Zero Waste Europek: “Ikasketa honek zure esku jarri nahi ditu: 1) hondakin organikoa bere sorburuan bereiztearen atzean dagoen teoria. 2) Bio-hondakinak bereizirik biltzearen alderdi logistiko eta ekonomikoak. 3) Organikoaren tratatzeko sistemen optimizazioa eta kalitatea. 4) Bio-hondakinen bilketa bereizituaren eta kudeaketaren diseinu eta ezarpena”.
Donostian burutuko den ikastaroko partaideek klase teorikoez landa, lekuan bertan hondakin organikoaren bilketa eta kudeaketan egiten diren lan ezberdinak ezagutzeko aukera izanen dute.
Zestoan eta Aizarnazabalen abian dira bilketa sistema berriak
2014-07-01 // Atez Ateko komunitarioa, Udalak // Iruzkinik ez
Agindutako egunean, ekainaren 30ean, aldatu dute hondakinak biltzeko sistema Urola bailarako Zestoan eta Aizarnazabalen. “Gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa” deitzen ahal dena ezarri dute Zestoan Bilduk daukan udal gobernuaren eta oposizioan dagoen EAJren adostasunez; “Atez Ateko komunitarioa” ere deitu dakioke. Aizarnazabalen (776 biztanle), berriz, herritarrek hondakinak ekarpen guneetan utziko dituzte, hauek ere derrigor sailkaturik; Aizarnazabal herri txikiak funtzionatuko du Atez Atekoa egiten den herri handiagoetan landa eremuko auzoetan erabiltzen den sistema berarekin.
Albistearen xehetasunak eskaini ditu Hitzan Ane Olaizolak: “Hondakinak biltzeko sistema berria hasi dute Aizarnazabalen eta Zestoan“.
Elgoibarren aurreraka ala atzeraka?
2014-07-01 // Bost kontenedore, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Elgoibarko EHBilduk EAJ eta PSEri proposatu die hondakinen mahaia antolatzea, bere ustez herrian gaikako bilketak hobera egiteko partez atzera egin duelako. “Mankomunitateak plazaratu zituen azken datuen arabera bazirudien gaikako bilketaren emaitzen goranzko joera garbia zela, mugatua gure ustean, baina aurrera pauso bat edozein kasutan. 2014ko lehen lau hilabeteko datuak kezkagarriak dira”. EHBilduk mankomunitatearen informazioetatik ulertzen du %39tik %35era egin dutela atzera denbora laburrean. EAJko alkateak erantzun die hilabete gutxi batzuen irakurketa okerra egin dutela, Elgoibarren ere ondo ari direla eta martxa honetan 2016an iritsiko direla %60ra.
Informazioa osatzeko:
“Gaikako bilketak beherantz egin du 2014ko lehen lau hilabetekoan” (EHBildu)
“EH Bildu plantea a EAJ-PNV y PSE-EE la creación de una mesa sobre los residuos“, “73 comercios se han sumado al plan de recogida de residuos orgánicos” (Diario Vasco)
“Los datos de la recogida de residuos enfrentan a Bildu y PNV en Elgoibar” (Noticias de Gipuzkoa)
Azkoitia Baiko zinegotziek berretsi dute sistema mistoaren aldeko apustua
2014-06-30 // Politikariak, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen inguruko eztabaidan hartutako erabakiak esplikatu eta defenditzera azaldu dira berriro jende aurrera Azkotia Bai zerrendako zinegotziak. Gauzak asko gaiztotu dira Azkotian azken asteetan eta derrigorrezko birziklatzearen kontrako taldeek gogortasun bereziz erasotu dituztela (ikusi Atez Atekoaren kontrako Plataformako Cruz Alberdik plazaratutakoak) sentitu dute Azkoitia Baiko hautetsiek. Azkoitian Bilduk agintzen du 8 zinegotzirekin, oposizioan dago betidanik alkatetza edukia zuen EAJ 6 zinegotzirekin eta Azkoitia Bai taldeak bi zinegotzi dauzka. Azken hauteskundeetan izen horrekin aurkeztu ziren ordura arte Batera deitutako herri plataforma Aralar, Ezker Batua eta Berdeekin elkartuta.
Diario Vascorako Joaquin Sudupek egin “Azkoitia Baik hondakin bilketa aldaketaren zergatiak azaldu zituen” kronikan kontatzen denez, Azkoitia Baiko zinegotziek kontatu zuten herrian jarriko den sistemaren historia. Bilduk hasieran Atez Atekoa jartzea proposatuta, taldeak ezezkoa eman zion; aldiz, ondoren talde guztien artean osatutako Hondakinen Mahaian parte hartu zuen eta orain jarriko den sistema mistoa mahai horretan alderdi guztiek onartutako irizpideak biltzen dituena da. Are gehiago, Azkoitia Baik berretsi du herrian sistema hau ezartzeko lehen proposamena EAJko kideek egin zutela, nahiz eta gero atzera egin duten, eta geroztik Ormaiztegin [udaleko alderdi guztien oniritziarekin ] ezarritako sistema misto bera dela.
Gai hau jorratzeko Azkoitian egin den bidea oso ontzat eman zuten taldeko kideek: “Prozesu interesgarri eta mamitsua, adituen hitzaldiekin eta herritar guztiei irekia. Gur ustez Azkoitian inoiz egin den parte hartze prozesu serio eta interesgarriena”.
Azkoitia Baiko zinegotziek albiste bat aurreratu zuten jendaurreko agerraldian: uztailaren 22an hasiko dela lehenbiziko aldiz errefusa zintzilikarioetatik biltzen.
[P.S.] Urola-Kostako Hitzak ere bildu du albistea: “Azkoitia Baik jakinarazi du hilaren 22an hasiko direla errefusa atez ate jasotzen“
Aste honetako beste albisteen bilduma
2014-06-28 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Zabor edukiontzia birziklatzera” (Zero Zabor i.b.e.)
“Galerak eta Alduntzinek azalpenak eman dituzte GHKren ikerketa batzordean” (Gara)
“Alduntzin: “Hicimos lo que había que hacer”“, “Gipuzkoa tiene un problema serio con los residuos y hay que darse prisa” (Noticias de Gipuzkoa)
“El Gobierno Vasco denuncia la falta de proyecto de Gipuzkoa para gestionar sus residuos” (Diario Vasco)
– Legazpi
“Tarjetas rojas que invitan a gestionar bien las basuras” (Diario Vasco)
– Zumarraga
“EH Bildu pide a los vecinos que lleven a Antigua bolsas para la fracción orgánica” (Diario Vasco)
– Bilbo
“Zero Zabor-en berbaldia eguenean La Bolsan” (Zero Zabor i.b.e.)
– Soraluze
“Soraluzeko ingurumen eguna uztailaren 5ean” (Zero Zabor i.b.e.)
– Bergara
“Oiarbide dice que ‘la consulta de Elgeta sobre las basuras ha sido una lección de democracia’” (Diario Vaco)
– Elgoibar
“Gaikako bilketak beherantz egin du 2014ko lehen lau hilabetekoan” (EHBildu)
“EH Bildu plantea a EAJ-PNV y PSE-EE la creación de una mesa sobre los residuos“, “73 comercios se han sumado al plan de recogida de residuos orgánicos” (Diario Vasco)
“Los datos de la recogida de residuos enfrentan a Bildu y PNV en Elgoibar” (Noticias de Gipuzkoa)
– Pasaia
“EH Bildu “pozik” San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa ezarriko dutelako” (Hitza)
“Bildu indica que no cabe una consulta popular con resultados tan distintos“. “El PaP se pondrá lo antes posible“ “Incidentes en la reunión de ayer“, “La alcaldesa valora de forma «totalmente positiva» las reuniones del PaP” (Diario Vasco)
– Usurbil
“Herritar mugimendu handia gaur ere, erreusarentzako ontzia jasotzen” (Noaua)
– Azkoitia
“Azkoitia Baik hondakin bilketa aldaketaren zergatiak azaldu zituen” (Diario Vasco)
“No sé por qué después de tantos meses ” (Antton Elorza Diario Vascon)
“Despedida de Cruz Alberdi” (Noticias de Gipuzkoan)
– Orio
“Hondakinen edukiontzietako usainagatik kexu dira herritar batzuk Orion” (Hitza)
– Ondarroa
“Zamarrei buruz Ondarroako EAJ-PNVk emondako datuak ez dira zuzenak” (Ondarroa Zero Zamar)
– Zestoa
“Zestoan hondakin sistema berria hastearekin bat, ekitaldia” (Hitza)
“Zestoako hondakinen bilketa sistema komunitarioari hasiera emateko ekitaldia” (Diario Vasco)
– Oñati
“Hondakinak ondo bereizteagatik, zorionak oñatiarrei” (Goiena)
“El PaP cumple un año con una tasa de recogida selectiva del 79%” (Diario Vasco)
– Andoain
“Bildu tacha de «electoralista» la decisión del PNV de abandonar la Mesa de Residuos” (Diario Vasco)
– Aretxabaleta
“Auzo-konpostaren gaineko balorazio batzarra egingo dute uztailaren 1ean” (Goiena)
– Ordizia
“Herritarrei eskerrak emateko egitasmoa abiatu du Gipuzkoako Aldundiak Ordizian” (Hitza)
“La Diputación pone en marcha en Ordizia la exposición ‘Eskerrik asko, Gipuzkoa‘” (Diario Vasco)
– Konpostatzea
“Konpostagailuaren kokapena” (Jon Ander Galarraga, Konpostazank!)
– Espainiako Estatua
“Los ‘amantes de la basura’ cumplen 20 años” (Eldiario.es)
Bilboko hondakinak ere Zabalgarbin erretzea erabaki du udal batzarrak
2014-06-27 // Bizkaia, Udalak, Zabalgarbi // Iruzkinik ez
Atzo, ekainak 26, Bilboko udal batzarrak osoko bilkuran erabaki zuen Bizkaiko hondakinen kudeaketa sarean sartzea. Horrek esan nahi du, berrikitan inauguratu zen Tratamendu Mekaniko Biologikotik pasa ondoren Zabalgarbiko errauste plantan kiskaliko dituztela. Berria egunkariak zabaldu du albistea: “Zaborra Zabalgarbira eramatea onartu du Bilboko udalak“. Maite Asensiok idatzitako kronikaren arabera, EAJk eta PPk bozkatu dute proposamenaren alde, EH Bilduk aurka, eta PSE-EE abstenitu egin da. Bilduko zinegotzien jarrera EHBilduk ezagutarazi du bere webgunean: “PNV y PP dejan a un lado el reciclaje y se lanzan de lleno a la incineración de residuos“. Aurreko legealdian Iñaki Azkunak EAJren izenean Ezker Batuarekin zeukan adostasunari esker Bilboko zaramak errauste eskematik aparte geratzen ziren eta Artigaseko zabortegira zihoazen. EHBilduk joan den azaroan salatua zuen ordurako hartuta zegoela erabakia Zabalgarbira eramaten hasteko: “Bilboko hondakinak erraustea erabaki du udal gobernuak, EHBilduk dioenez“. Eztabaidan Jose Luis Sabas Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak erantzun zion Atez Atekoa defenditu zuen Aitziber Ibaibarriaga (Bildu) zinegotziari: “Bilbon atez atekoa abiatuko bagenu, herritarrek itsasadarrera botako gintuzkete”.