Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Egunotako beste albisteen bilduma
2014-06-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Residuos sin tiempo ni dinero” (Noticias de Gipuzkoa)
– Donostia
“Organikoa etxean banatzeko materiala” (Donostiako Udala, Joko Garbia)
“Zaborren ‘museo’ bat ur azpian” (Noticias de Gipuzkoa)
“El Ayuntamiento compra 350.000 bolsas para orgánico” (Diario Vasco)
– Mendaro
“El plan de recogida de residuos biodegradables ha tenido una muy buena acogida” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Atez atekoaren aldeko jaia antolatu dute San Pedron ostiralerako“, “Atez atekoaren gaineko batzarrak deitu dituzte San Pedron“, “Pasaia Garbia: “alkateak muzin egiten dio herriaren aldarriari”” (Hitza)
“San Pedro se suma al puerta a puerta“, “Vecinos de Trintxerpe y San Pedro reivindican el PaP para sus distritos“ “La alcaldesa hace caso omiso al clamor popular“, “La primera reunión sobre el PaP en San Pedro se celebrará mañana “(Diario Vasco)
– Azkoitia
“A tu pueblo” (Iñigo Aranbarri, Berrian)
“Azkoitiko Plenoa (Argumentuak2)” (Eman Aukera)
“La Plataforma contra el PaP pedirá una consulta popular” (Diario Vasco)
– Legazpi
“Legazpi pasa de un 28% a un 84% en la recogida selectiva“, “¿Por qué tiene miedo el alcalde a que el contenedor gris pueda tener éxito?” (Diario Vasco)
– Ibarra
“Gaikako bilketa %86an kokatu da Ibarran bi hilabetean” (Tolosaldeko Ataria)
“Ibarrako birziklatze tasa %90era iritsi da maiatzean” (Noticias de Gipuzkoa)
“Desde la introducción del PaP en Ibarra la tasa de recogida selectiva ha pasado del 30% al 86%“, “Ibarran 47.000 kilo atera dira zirkuitutik ” (Diario Vasco)
– Sopela
“Impulsando la formación en la gestión de los residuos[bidaien bideoa]” (Sopelako Hondakinen Kontseilua)
– Baiona
“Le compost de bio-déchets a son label” (ADECH)
– Aduna
“Adunarrek 110 tona gutxiago bideratzen dute zabortegira” (Tolosaldeko Ataria)
“Adunak 110 tona gutxiago bideratzen ditu zabortegira, Udalaren datuen arabera” (Diario Vasco)
– Andoain
“El PNV ha decidido abandonar la Mesa de Residuos de Andoain” (Diario Vasco)
“El PNV de Andoain abandona la Mesa de Residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
– Zizurkil
“El PNV invita al alcalde a realizar «un balance sereno» en torno al puerta a puerta” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Regalos del Puerta a puerta” (Patxi Irurtia, Diario Vascon)
– Aretxabaleta
“Reparto de cubos para el nuevo sistema de recogida de residuos” (Diario Vasco)
– Elgeta
“Arranca mañana el proceso para votar en la consulta sobre los residuos urbanos” (Diario Vasco)
– Irun”El contenedor marrón elevó la tasa de reciclaje de 2013 al 38,7%” (Diario Vasco)
“Con los datos por barrios, podremos mejorar más las tasas de reciclaje” (Noticias de Gipuzkoa)
– Tolosa
“Agur PaP” (Jesus Maria Penilla, Diavio Vascon)
– Konposta
“Konpostajearen 3 printzipioak” (J.A. Galarraga, Konpostazank! blogean)
Hondakinen kudeaketa onak 7.000 enplegu sor ditzake, dio ELAk
2014-06-11 // Ekonomia, Etika, Sindikatuak // Iruzkinik ez
ELAk aurkeztu berri du “Enplegu berdeen aldeko kanpaina egingo du ELAk hurrengo hilabeteetan” izeneko agiria, , Manu Robles Arangiz fundazioak plazaratzen dituen Ingurumen buletinetan 19.a osatzen duena. Bertan sindikatuak azaltzen duenez, “106.000 lanpostu berde berri sortu daitezke Hego Euskal Herrian sektore estrategikoetan iraunkortasunaren aldeko apustua egiten bada. Baldintza nagusietakoa ekoizpena, kontsumoa eta lanaren inguruan ditugun ideiak aldatzean datza”.
“Hondakinak” atalean, zehazki, Euskal Herian epe laburrean 7.000 enplegu sortzeko modua ikusten du ELAk, baldin eta herri administrazioak denetan ezartzen hasten badira hondakinen kudeaketa burutsuagoa. Honela dio: “Aprobetxatu beharreko bertako beste baliabide bat hondakinen kudeaketako materialak dira. Horretarako, hondakin bolumen orokorra arras murrizteaz gain, hondakinak jatorrian bertan gaika bereizteko ohitura hedatu behar da, tresna eta objektu baliagarrien berrerabilera sustatu, eta berriz erabiltzeko ontziak kudeatzeko itzulketa sistemak ezarri. EAEn, 7.000 lanpostu sor daitezke paper hondakinak eta ontzi arinenak birziklatuz gero (155.000 tona eta 115.000 tona, hurrenez hurren, 2010ean). Hondakin hauek zabortegira bidaltzen dira edo erraustu egiten dira. Nafarroan, 900 lanpostu sortuko lirateke”.
Dokumentua PDFan osorik libre eskuratu daiteke Manu Robles Arangiz fundazioaren gunean: “Enplegu berdeen sorrera sektoreka“. Bestalde, bideoz aurkeztu du kanpaina Ainhara Plazaola ELAko ingurumen arduradunak:
GHKri 67,8 milioi euroko galera eragitea leporatu dio Ormazabali EHBilduk
2014-06-10 // Batzar Nagusiak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Otsailean ekin zion bideari Gipuzkoako Batzar Nagusietan GHKren finantziazioa ikerteko batzordeak, garaian plazaratu genuenez: “Haserre artean hasi da Gipuzkoako Batzar Nagusietan errauskailuaren ikerketa batzordea“. GHKk Zubietako errauste plantaren asmoa betikoz gelditzea erabaki eta hura eraikitzen ari ziren enpresekin kalte-ordainak adosturik, EAJ, PSE eta PPk sortu zuten.
Aurreko astean deklaratu baldin bazuen GHKren gaurko lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak (ikusi “2011 baino lehen GHKn bazekiten errauskailua handiegia izango zela“), joan den ostiralean GHKren aurreko bilehendakarik egin zuten, Luis Mari Oiarbidek eta Karlos Ormazabalek, gehi Ana Ereñok, hau ere GHKko buruzagitzakoa izana. Ormazabalek (EAJ) esan zuena Noticias de Gipuzkoak bildu du ondoen: “Ormazabal duda de que las previsiones forales sobre residuos se cumplan” eta “Residuos sin tiempo ni dinero“. Oiarbideren (Hamaikabat) iritziak (“Japón es el país con más incineradoras y también con mayor esperanza de vida“) Diario Vascok. Egunean bertan Berriako Mikel P. Ansak Twitterrez egin zuen bilkuraren jarraipena.
EHBilduk bileran GHKren aurreko buruzagiei, zehazki Ormazabali, aurpegiratutakoa beren blogean plazaratu dute: “67,8 milioi euroko galera leporatu dio EH Bilduk Karlos Ormazabal aurreko legealdiko ingurumen diputatuari“. Inko Iriarte batzarkideak zehaztu zituen kopuruok: 8 milioi euro errauste planta gelditzeagatiko kalte ordainetan; banketxeekin adostutako finantzaketa arriskutsuaren ondorioz, sinaduraren unean 5,6 milioi gehiago; eta horiei swapen ondorioz Gipuzkoak ordainduko dituen 54 milioi gehituta, EHBilduren aburuz Karlos Ormazabalen kudeaketak gipuzkoarrei guztira 67,8 milioi inguruko galera eragin die.
‘Giro d’Italia Rifiuti Zero’ maiatzaren 27tik ekainaren 22ra
2014-06-09 // Ekitaldia, Europa // Iruzkinik ez
Italiako Zero Zabor bira iragartzen duen logoa.
[Pello Zubiria Kamino] Italiako Rifiuti Zero – Zero Waste Italy erakundeak babesturik, Danilo Boni ekintzaileak bizikleta elektrikoz bisitatuko ditu hilabetez Italian Zero Zabor eredua onartu duten herri, enpresa eta erakunde nabarmenenak. Europako Zero Waste mugimenduak jakinarazi du albistea bere webgunean: “The Zero Waste Tour kicks off!” (Abiatu da Zero Zabor bira). Non brusciamo il futuro (Ez dezagun etorkizuna erre) lelotzat daraman ekimena Milanon abiatu du maiatzaren 27an. Milanoko (1,3 milioi biztanle) udalerria da mundu osoan hondakinen gaikako bilketan eta batez ere organikoa bereizirik batzean lortu daitekeenaren eredu adierazgarria, gaikako bilketak ekain honetan harrapatuko baitu hiri osoa.
Maiatzaren 27an Milanoko auzapez Pierfrancesco Maran izan da Zero Waste mugimenduari ongi etorria egin diona. Tartean ziren Paul Connet eta Rossano Ercolini, Zero Waste Europeko lehendakaria eta Goldman Environmental Price saria 2013an irabazi zuena. Ekainaren 6 eta 7an Firenzen egona da Danilo Boti bere bizikletarekin, eta Rifiuti Zero mugimenduak aukera baliatu du hirian hainbat ekitaldi antolatzeko. 15ean Napolira iritsiko da eta ondo bi egunetan Sorrenton egongo, hain zuzen ere hondakinen kudeaketa txarraren eredu deigarrienak izan ondoren Zero Zabor eredutik abiatzen ari diren hiri eta eskualdeetan. Tourra bukatuko da ekainaren 22an Rifiuti Zero mugimenduaren bihotza den Capannorin.
Egunotako beste albisteen bilduma
2014-06-07 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Zubietarako hondakinak Arabatik ekartzeko aholkatu zioten GHKri” (Berria)
“Ormazabal conocía que el proyecto de incineradora estaba sobredimensionado” (Gara)
“Ormazabal duda de que las previsiones forales sobre residuos se cumplan” (Noticias de Gipuzkoa)
“[Luis Mari Oibarbide] «Japón es el país con más incineradoras y también con mayor esperanza de vida»” (Diario Vasco)
– Debagoiena
“Pixoihal berrerabilgarrien sustapena egingo du Mankomunitateak” (Goiena)
– Bergara
“Bergara Garbiak “isiltasuna” egotzi dio Gobernu Taldeari, eta horrek, gezurtatu” (Goiena)
– Azkoiti
“Sistema mistoa onartuta, EAko koordinatzaileak dimisioa eman du“, “Hondakin organikoen tailerrak astero eskainiko dituzte Azkoitian” (Hitza)
“Los azkoitiarras pueden proponer dónde ubicar los ‘txintxilikarios’” (Noticias de Gipuzkoa)
“Sistema berria datutan!!“, “[bideoa]Sistema berriaren aldeko argumentuak” (Eman aukera sistema mistoari)
– Espainia
“Declarada ilegal la incineración de residuos en las tres cementeras de Castilla y León”
– Tolosa
““Atez atekoa ez jarri izanaz harro”, Tolosa Txukunek “hutsuneak” ikusten ditu bilketa-sistema berrian” (Tolosaldeko Ataria)
“Tolosa Txukun está satisfecha “porque no se impondrá el ‘PaP“” (Noticias de Gipuzkoa)
“Tolosa Txukun ve aspectos de «difícil justificación» en el nuevo sistema ” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Eman aukera bat ATEZ ATEko sistemari: batzar irekia San Pedron” (Pasaia Ezkerretik)
“Udalak ez du atez atekoaren gaineko kontsultarik deituko” (Hitza)
“El Pleno dijo no a la consulta” (Diario Vasco)
– Donostia
“Basque Culinary Centerrek ere bat egin du edukiontzi marroiaren kanpainarekin” (Hitza)
“Más de 10.000 familias se apuntan al reciclaje orgánico” (Noticias de Gipuzkoa)
“10.222 familia donostiarrek eman dute izena“, “Konpostatzaileen Erroldan izena emandako 106 familia berrik Udalaren informazio tailerretan parte hartu dute“, “Basque Culinary Center-ek bat egin dut edukiontzi marroiaren kanpainarekin” (Donostiako udala, Joko Garbia)
– Eskoriatza
“Hondakinen %81 gaika biltzea lortu dute Eskoriatzan atez atekoaren lehen hilabetean” (Goiena)
“Recogido selectivamente el 81% de los residuos” (Diario Vasco)
– Arrasate
“Pañales reutilizables a mitad de precio para cincuenta familias” (Diario Vasco)
– Mutriku
“Primera reunión de la mesa de residuos con la directora de Participación de la Diputación” (Diario Vasco)
– Lezo
“Los escolares proponen medidas para reducir los resíduos y la contaminación lumínica” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Datorren astean hasiko dira Tolosako birziklatze tailerrak” (Ataria)
“Culmina la primera fase hacia el nuevo sistema de recogida de basuras“, “[Asier Izagirre]Bolsas en los balcones ” (Diario Vasco)
– Anoeta
“Anoeta Txukun critica «el inmovilismo del Ayuntamiento de Anoeta»” (Diario Vasco)
– Aretxabaleta
“Atez aterako ontziak hilaren 17tik 27ra bitartean hartu beharko dituzte aretxabaletarrek” (Goiena)
“El PaP, en marcha a primeros de julio“, “La plataforma a favor del quinto contenedor recoge firmas para una consulta” (Diario Vasco)
– Elgeta
“Elgetako neska-mutikoek modu ludikoan ikasi dute hondakinekin nola jokatu behar duten” (Goiena)
– Zarautz
“Bideoa: Hondakinen karakterizazioa egin dute Zarautzen [bideoa]” (Hiza)
“‘Zarautz: birziklatu, zalantzarik gabe’-ren barne, kontzientziatzio ekitaldia” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Auzo konpostajea egiten hasiko dira Errenteria-Oreretako hiru auzotan” (Hitza)
“Errenteria inaugura sus dos primeras áreas de compostaje” (Noticias de Gipuzkoa)
– Kanta
Morau “Diario Vascoko alea zabor poltsan dago galaxiaren erdian” (Arrainentzako Himnoak)
Bioterra erakustazokan, igande arratsaldean Joan Marc Simon
2014-06-06 // Ekitaldia, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Datorren asteburuan Irungo Ficoba erakustazokan burutuko den Bioterra ferian Gipuzkoako Foru Aldundiak Zero Zabor estanda edukiko du ikusgai, GZZ elkartean plazaratu duen “Bioterra. Ekainak 6, 7, 8 Ficoban. Zero Zabor gaiak presentzia handia izango du” albistean dioenez. Ostiralean bertan mintzatuko dira Astigarragako komunikazio arduradun Dani Llopis, Lezoko Ingurumen teknikari Leire Roteta, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua eta Aranzadi zientzia elkarteko ordezkari bat. Larunbatean, Azeari Andonegi Sasieta mankomunitateko lehendakaria eta Ainhoa Iraola Gipuzkoako Ingurumen zuzendaria. Igande arratsaldean, 17:00etan, Zero Waste Europeko koordinatzailea den Joan Marc Simon katalanak hitz egingo du.
Simonek landuko duen “Zero Zaborraren paradigma – Iraunkortasuna lortzeko bidea” hitzaldiaren aurkezpenak honela dio: “Ezin zaio gure kontsumo gizarteari eutsi, eta horren frogarik argiena sortzen direnhondakinak dira. Gure gorputzak toxikoz beterik daude eta itsasoak, plastikoz; zabortegiak, gainezka, eta errausketa-instalazioek arazoa areagotu besterik ez duteegiten. Zero Zabor” gero eta herrialde gehiagotan aplikatzen ari den filosofia da, etaerabili eta botatzeko ohituran oinarritutako ekonomiaren alternatiba da, modu garbi eta iraunkorrean birdiseinatu egiten baita nola ekoitzi, kontsumitu eta nola sartu berriro materialak ekoizpen zikloan”.
Aldundiak bideoz zoriondu ditu gipuzkoarrak birziklatzen dutelako
2014-06-05 // Aldundiak, Bideoak, Birziklajea // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundiak Ingurumenaren nazioarteko egunean herritarrei eskerrak eman nahi izan dizkie birziklatzen egiten duten ahaleginagatik, “Eskerrik asko Gipuzkoa” bideoaren bitartez. Aldundiak “Herritarrak baitira aldaketaren protagonistak; bideo bat egin du horretarako” agirian arrazoitu ditu bideoaren argudioak. EITBk honela bildu du albistea: “Birziklapena bultzatzeagatik’ eskerrak eman ditu Gipuzkoak“.
http://www.youtube.com/watch?v=yGFyJKljfFwHondakin kudeaketa neurtzeko gakoa: errefus kiloak pertsonako/urteko
2014-06-03 // Errefusa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herrian hasi berriak gara herritarren artean hondakinen kudeaketaz okupatzen, duela gutxi arte zenbait teknokrataren afera baizik ez baitziren. Aurrerapen handia izan da gaikako bilketaren portzentajeez hitz egiten hastea: borondateko birziklatzearekin zaila da %40ra iristea, Atez Atekoarekin %80a gainditzen da… Orain hurrengo urratsa emateko garaia heldu da, denen eta bakoitzaren emaitzak metro berarekin neurtzekoa. Zeinekin?
Zero Zabor mugimendutik behin eta berriro proposatzen da ondo nabarmentzea leku jakin bakoitzean pertsonako eta urteko sortzen den azken errefus kopurua. Gipuzkoako Foru Aldundiaren plan berrian parte hartu zuen Enzo Favoinok honela laburbildu du kontua “The #ageofdecommissioning (incinerators)” artikuluari egindako iruzkinean:
Gaikako bilketaren portzentajeez soilik hitz egiteak nahastu gaitzake. Izan ere, badira etxeetako hondakinak gaika %70ean bildu arren azken errefusetan tona asko jaurtitzen dituztenak: pertsonako eta urteko oro har 800 tona hondakin sortuz gero, horien %70 gaika bildu arren azken errefusak segitzen du izaten 240 kilo pertsonako/urteko. Ez bada azken kopuru absolutu hau edukitzen kontutan, erraza da errefusak disimulatzea gainerako hondakinen artean, industrietakoak, eta beste.
Badira herri eta eskualde asko munduan (Favoinok Italiakoak aipatzen ditu nagusiki) azken errefusetan pertsonako/urteko 100 kilo azpitik dabiltzanak. Neurri hori nabarmendu du beste aditu batek ere, Roberto Cavallok, azken liburu eta bakarkako espektakuluan: “Meno 100 chilli” (100 kilo baino gutxiago). Bada herri multzo polit bat 50 kilo azpitik dabilena, Italiako kasuan Veneto eskualdeko Contarina (550.000 biztanle) mankomunitatea osorik hartuta. Eta badira ale batzuk pertsonako/urteko 20-30 kilo inguruan dabiltzanak, Zero Zabor paradigman eredugarriak.
Euskal Herrira etorrita, hemen ere hondakinen kudeaketaren arduradunak gero eta gehiago mintzo dira zifra horretaz, nahiz eta oraindik lana dagoen erakunde guztien estatistika guztiak bateratzeko. Baina pista garrantitsuena horretan datza. Adibide bat hautatzeko, Donostialdea biltzen duen San Marko mankomunitatea. 2013. urtean San Markoko biztanle bakoitzak 245 kilo errefus bidali zuen zabortegietara. Atez Atekoan ari diren herri guztietakoek biztanleko/urteko 80 kilo errefus baino gutxiago bidali zuten, eta kontraste odoltsua eginez, Donostia hiriburukoek pertsonako/urteko 292.
Kopuru horretatik abiatuta, hondakinen inguruko kalkulu eta iritzi guztiak ezberdin ikusten dira. Justiziarenetik hasita: herritar batek badauka alboko beste badi bidaltzea 292 kilo zabor posible lukeenean 80 bidaltzea?
San Marko versus Atez Ateko herriak: justiziari buruzkoa da eztabaida
2014-06-02 // Ekonomia, Mankomunitateak, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] “San Markos vuelve a licitar el contrato de recogida selectiva del papel-cartón, envases y bio-residuos” titulatu zuen maiatzaren 27an Diario Vascok Javier Peñalvaren kronika, ondoren nabarmentzeko: “Dará servicio al 82,9% de la población de la mancomunidad” eta “Denis Itxaso califica de irresponsables a los representantes de EH-Bildu por “querer paralizar la contratación de un servicio esencial para los ciudadanos“. Egunkari berak bi egun beranduago ipini izenburu hau: “Los municipios del puerta a puerta no quieren seguir pagando la recogida selectiva“. Ez zuen askoz gehiago matizatu Noticias de Gipuzkoak: “Bildu quiere frenar el contrato de recogida selectiva de San Markos“. Bilduren etsai itsua ez den irakurlea harrituko zen kontuarekin. Bilduk gobernatzen dituen udalei zerbait aurpegiratu baldin bazaie Atez Atekoaren arerioen artetik izan da sistema garestiegi bat antolatu omen dutela…
Argia, egia esan, Diario Vascoren bi titularrretan gezurtiena (“Los municipios del puerta a puerta no quieren seguir pagando la recogida selectiva“) daraman kronikan bertan dago: Efe agentziak bertan biltzen zuen Atez Atekoan ari diren Usurbil, Oiartzun, Hernani, Astigarraga, Lezo eta Pasaiaren azalpenak. Alegia, gaikako bilketan emaitzarik onenak lortu dituzten herriok behartu nahi dituztela San Markoko agintariek emaitzarik txarrena daukatenen kosteak eskotean pagatzera. Atez Atekoan bilketa herri horiek beren kontu egiten badute, borondatezko edukiontziekin lan egin nahi dutenek gauza bera egin dezatela beren bilketarekin. “Eta hau ez da justua!” diote herriotako alkateek beren agirian. Zergatik?
“Denis Itxaso -diote alkateek- injustizia handia egiten ari da: Donostia, Lasarte, Errenteria eta Urnietako edukiontzien bidezko sistema bilketa denon artean ordaintzera behartzen gaitu. Hau da, gure bilketa sistema osoa ordaintzeaz gain, gainerako udalerri horien edukiontziak ordaintzera behartzen gaitu. (…) Urte batzuk igaro ditugu besteen edukiontziak ordaintzen eta ez gaude prest horrela jarraitzeko”. Eta San Markok nahi duela aurrerantzean sistema berarekin jarraitzea: “Arazoa da lizitazio berri horrek soilik mankomunitateko lau herriei emango diola zerbitzua, baina faktura sei herri txikiei ere pasako zaiela”.
“Hau ez da justua” diote alkateok. Justiziaren gaiak hartuko du pixkanaka nagusitasuna hondakinen eztabaidan. Joan den uztailean Tolosaldeko mankomunitateak barne funtzionamendua aldatu zuen, hain zuzen hondakinen kudeaketaren kosteak herritarren eta udalen artean modu justuago batean banatzeko. Orain organikoaren bilketarekin San Markon lehertu da, Donostia, Errenteria eta Lasarte-Orian inbertsio handiak egin behar dituztelako bostgarren batez osatzn lehengo edukiontzien sistema zaharra… Atez Atekoan ari direnek baino emaitza askoz txarragoak edukitzen jarraitzeko. Gero eta gehiago alor guztietara zabalduko da.
Albistearen xehetasunak hemen:
San Marko “San Markos mankomunitateko biztanleriaren % 82,9ari emango dio zerbitzua edukiontzi bidezko gaikako bilketak”
Oiartzungo Udala “[Usurbil, Oiartzun, Hernani, Astigarraga, Lezo eta Pasaiako udalek oharra] Denis Itxaso da bilketa selektiboa oztopatzen duen bakarra”
Noticias de Gipuzkoa “Bildu quiere frenar el contrato de recogida selectiva de San Markos”
Diario Vasco “San Markos vuelve a licitar el contrato de recogida selectiva del papel-cartón, envases y bio-residuos, “, “Los municipios del puerta a puerta no quieren seguir pagando la recogida selectiva”
@diariofatxo Twitterren “Manipulación. Ahora resulta que PaP no es recogida selectiva: lo que no quieren es pagar contenedores que no utilizan“
Egunotako beste albiste bilduma
2014-05-31 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Gipuzkoako 1.400 denda eta tabernatan Zero Zabor norabidea sustatuko dute Dendartean elkarteak eta Foru Aldundiak” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
– San Marko
“San Markos vuelve a licitar el contrato de recogida selectiva del papel-cartón, envases y bio-residuos“, “Los municipios del puerta a puerta no quieren seguir pagando la recogida selectiva” (Diario Vasco)
“Bildu quiere frenar el contrato de recogida selectiva de san markos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Usurbil, Oiartzun, Hernani, Astigarraga, Lezo eta Pasaiako alkateen erantzuna Denis Itxasori” (Oiartzungo udala)
“Manipulación. Ahora resulta que PaP no es recogida selectiva: lo que no quieren es pagar contenedores que no utilizan” (@diariofatxo Twitterren)
– Elgeta
“Udaletxeko hiru talde politikoek dei bateratua egin dute herri kontsultan parte hartzeko” (Goiena)
“Abierto el plazo del voto por correo para la consulta sobre residuos” (Diario Vasco)
– Larrabetzu
“Tona erdi baino gehiago Lasterbidean!!” (Larrabetzu Zero Zabor)
– Deba
“Udalak konpostaje eguna ospatu zuen atzo“, (Diario Vasco)
– Hernani
“Christopher Harmer hernanin izan da, Atez Atekoa gertutik ezagutzen” (Hernaniko Kronika)
– Tolosaldea
“Eskualdeko hondakin kudeaketaren eredua Ingalaterrara eraman nahian” (Tolosaldeko Ataria)
– Getaria
“EAJk organikoen edukiontzietan inbertitzea eskatu du” (Noticias de Gipuzkoa)
“Getarian “atez ateko sistema inposatu” nahi dutela uste du EAJk” (Hitza)
– Legazpi
“La plataforma ha recogido 3.039 firmas a favor del contenedor gris” (Diario Vasco)
– Zestoa
“Ekarpen guneetako giltzen eta konpostagailuen banaketa” (Diario Vasco)
– Pasaia
“EH Bilduk gogor gaitzetsi du Oihane Oronoz zinegotziaren kontrako erasoa“, “EAJk Pasaitarren Eskubideak taldeak eskatutako kontsulta babestuko du“, “Atez atekoaren alde dauden herritarrak batzeko asmoz batzarra antolatu dute San Pedron” (Hitza)
“Arrojan basura a la casa de la concejal Oihane Oronoz“, “Celebraremos la consulta sobre el PaP aunque el Pleno la rechace“, “Dale una oportunidad al puerta a puerta” (Diario Vasco)
“Beste behin ere pasaitar talde bate
#atezate sistemaren aurka manifestatu da” (Erik Rios Salazar Twitterren)– Elgeta
“Petición unitaria de participación en la consulta sobre los residuos urbanos” (Diario Vasco)
– Lazkao
“El tema de Sasieta volvió a evidenciar las diferencias entre los grupos políticos” (Diario Vasco)
– Donostia
“Edukiontzi marroiari buruzko informazio puntuaren ordutegiak eta kokalekuak” (Gaur, Donostiako udala)
– Amerika
“Le Monde egunkariak San Francisco-ko Zero Zabor estrategiari buruz egindako erreportaia” (Gipuzkoa Zero Zabor)
“Comment San Francisco s’approche du « zéro déchet »“, “Un système de zéro déchet coûte moins cher“, “Le système « zéro déchet » de San Francisco en 7 questions” (Le Monde)
Maialen Lujanbio Euskadi Irratian “Birzikla dezagun, liberti gaitezen”
Andoni Amonarraiz EAJ Hernaniko Kronikan “Pausu bat aurrera”
Pello Zubiria Kamino Hernanin Zero Zaborren blogean “Hondakinetan EAJ ia beti kontra”
Zorrotzako Taldeen Koordinakundea “Zabalgarbi en Teleberri: ¿noticia o propaganda?”