Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Azkoitiako udalak osoko bilkuran erabaki du sistema mistoa jartzea
2014-05-30 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Denen zorionerako, Azkoitiko udal batza atzo, maiatzak 29, normaltasunez hasi eta bukatu zen. Albiste garrantzitsua, herrian azken asteotan ikusi eta entzundakoak kontutan harturik. Bilduren eta Azkoitia Bai plataformaren 9 botoekin eta PSE eta EAJren kontrako 6ekin udalak erabaki du herrian sistema mistoa ezarriko dela, Atez Ateko mistoa eta frakzio bakarreko atez atekoa ere deitua. Sistema hau (azken errefusa ontzi pertsonalizatuetan ateratzen da, gainerako hondakinak atalka lagatzen dira kaleko edukiontzi handietan, zabor nahasiarendako kontainer handiak desagertzen dira kaletik…) aurretik Ataunek eta Ormaiztegik daukate ezarria, eta funtsean Legazpikoa ere berdintsua da. Udan egingo da sistema berriaren ezarpena Azkoitian (11.692 biztanle).
Albistea hedabideok azaldu dute:
Hitza “Hondakinak biltzeko sistema mistoa jartzea onartu du Azkoitiko Udalak”
Diario Vasco “El Pleno aprobó el sistema mixto de recogida de residuos”
Noticias de Gipuzkoa “Azkoitia aprueba el nuevo sistema mixto de recogida con la ciudadanía dividida”
Bogotak nahi du ‘Basura’ Cero, baina utziko ote diote?
2014-05-29 // Amerika, Birziklajea // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIAk plazaratu du “Bogotak nahi du Basura Cero, baina utziko ote diote?” kronika (laster Interneten), zeinetan aztertzen baita Kolonbiako hiriburuan alkateak Zero Zabor politika ezarri ostean haren agintea desestabilizatzeko botere ekonomiko eta judizialek antolatu dioten gerra. Sarreran dio: “Apiriletik berriro –ikusi behar noiz arte– Bogotako alkate da Gustavo Petro, martxoan Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak kargutik kendu zuena. Petro ausartu da zaborren kudeaketa konpainia pribatuei kentzera. Mundu osoan bezala Kolonbian ere zerbitzu publikoetako enpresak alkate ezkertiarra jango luketenean dabiltza”. Irakurlea berehala ohartuko da Gipuzkoako zaborren gatazkan ikusten diren jokaldi zikinak mundu osoan antolatzen dituztela zerbitzu publiko pribatizatuen onuradunek.
Gaia aurretik Zero Zabor blogean aipatu izan da: “‘Basura Cero’ sustatzeagatik kargugabetu nahi dute Bogotako alkatea“, “Kolonbiako Bogotan ‘Zero Zabor alkatea’ berriro karguan”
Artikula bere iturri eta dokumentazioekin Interneten jarri bitartean, hona entremes gisa 8 minutuko bideo polit bezain argigarri hau: “Crónicas de una lucha por la inclusión: Recicladores de Bogotá“.
Zaborren gatazka orain Azkoitian
2014-05-28 // Sailkatugabeak, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Bihar, osteguna 29, erabakitzekoa da Azkoitiako udala hondakin bilketa sistema berria, herrian osatutako Hondakinen Mahaiak proposatu zuenez Legazpikoaren antzekoa eta Ormaiztegikoaren berdina izango dena, “Azkoitian Legazpi eta Ormaiztegiko sistema jarriko dute udan” albistean kontatu genuenez. Kontua da, prentsa irakurrita ohar daitekeenez, saltsa handia antolatu dutela Azkoitian Atez Atekoaren kontrako plataformakoek.
Egoera zein puntutaraino berotu den neurtzeko ondo egingo du irakurleak honako kronika hauei begirada ematea. “Abucheos, pitada y gritos de «fuera, fuera» a la alcaldesa y a Azkoitia Bai” kronikan, Diario Vascon Joaquín Sudupek kontatu du zer nolako harrera egin zioten Atez Atekoaren kontrako bilkura batean herriko alkateari Tolosatik konbitatutako Patxi Amantegiren hitzaldia entzun ondoren. Hitzak “Zabor poltsak zintzilikatzeko kanpaina alkateari irainka hasi dute Azkoitian” albistean kontatu du gertakizun hura. Geroago herriko alkateak elkarrizketan esan du: “Urrategi Alberdi: «Pertsona bati hitza ukatzea ez da gizalegezkoa»“. Gipuzkoako herri batean herriko alkateak publikoki hitza hartzeko eskubidea aldarrikatu behar izatea… ez esan hau ez dela violencia de persecución berria.
Gainerakoan, hondakinen inguruko politikaz zerbait gehiago jakin nahi duen irakurleak ondo egingo du kronika horiek eta ondokoak gainbegiratuta:
– Hitza “Errefusa jasotzeko zintzilikarioen kokapenaren proposamenak egin ditzakete herritarrek“, “Organikoa birziklatzeko ikastaroak egingo dituzte Azkoitian“, “Zabor poltsak zintzilikatzeko kanpaina alkateari irainka hasi dute Azkoitian” “Urrategi Alberdi: «Pertsona bati hitza ukatzea ez da gizalegezkoa»”, “Eredu mistoaren alde dozenaka herritar elkartu dira”
Diario Vasco “Abucheos, pitada y gritos de «fuera, fuera» a la alcaldesa y a Azkoitia Bai“, “Azkoitia decide el jueves si implanta el sistema mixto de recogida de basuras“, “Con un pequeño esfuerzo Azkoitia y el medio ambiente ganarán mucho” “La Plataforma contra el PaP llama a acudir al Pleno de mañana, en el que habrá nuevo edil de Bildu“, “Zero Zabor con el sistema mixto“
Noticias de Gipuzkoa “Azkoitia y la madre de todas las discordias”
2011 baino lehen GHKn bazekiten errauskailua handiegia izango zela
2014-05-27 // Batzar Nagusiak, Errausketa, Gipuzkoa, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Maiatzaren 23an datu berri bat ezagutu zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan Zubietako errauskailuaren finantzaketaren inguruan antolatutako batzordean. GHK kontsortzioaren lehendakari Ainhoa Intxaurrandietak eman zuen: 2011. urtea baino lehen erakunde horretako arduradunek jasoa zutela azterketa bat ohartaraziz errauskailua handiegi zegoela diseinaturik, ez zela Gipuzkoan egongo hura asetzeko adina zabor. IBH ingeniaritza enpresak -errauste plantaren eraikuntza zaintzeko kontratatua zegoenak- abisu hori eman zien orduko GHKko buruei, zehaztuz 260.000 tona zaborrentzako pentsatutako makinei ez bazitzaien aski zabor ematen, errentagarritasuna bermatu ahal izateko bi aukera edukiko zituela Gipuzkoak: edo kanpotik zabor gehiago ekarri Gipuzkoan kiskaltzera, edo gipuzkoarrei zaborrengatiko tasak handitu. Errauskailuaren finantziazioak hain zuzen ere bermetzat zeuzkan erre behar zituen zabor tona horiek.
Batzar Nagusietan oposizioan ari diren alderdiei aurpegiratu zien, bestalde, GHKren buruzagitzan izendaturik dauzkaten karguak ez dituztela betetzen, gainerakoan han eskuratuko lituzketela batzorde horretan eskatzen ziren informazio gehienak. Gauza gehiago ere esan zituen Intxaurrandietan, ondoko informazioetan bilduak daudenak:
– “Guk argi dugu, eta beti defendatuko dugu, errauste planta ez dugula egingo. Gipuzkoan errauste planta iragana da” (GHKren webgunea)
– “Intxaurrandietak salatu du GHK-k bazekiela errauste planta «handiegia» zela” (Berria)
– “Incineradora que no cesa el debate” (Noticias de Gipuzkoa)
– “Errauste Planta handiegia zela aurretik zekiten” jakinarazi du GHKko Ainhoa Intxaurrandietak” (Gipuzkoako EHBildu)
– “Onartezina da GHK-ko zuzendariek parte-hartzeari uko egin izana. Bilduri benetako datuak emateko eskatzen diogu” (Gipuzkoako EAJ)
Jon Ander Galarragak ‘Konpostazak!’ bloga abiatu du
2014-05-26 // Konpostaketa // Iruzkinik ez
Jon Ander Galarragak Konpostazak! bloga abiatu du ARGIAren webgunean. Lehen kronikan agintzen duenez, bereak “konpostajeari buruzko artikuluak izango dira: gomendioak, materialak, xomorroak… baina baita ere bisita askoren artean, topatu ditudan arazo eta jendearen esaldiak”. Galarraga biologoa da eta konpostatze kontuetan teknikari ari da lanean. Gai honetaz hainbat artikulu idatzia da lehendik eta hitzaldiak emanak ere bai. Bere iruzkin eta aholkuak interesatuko zaizkie azken urteotan nork bere etxeko txerri-jana bakarka bezala auzolanean konpostatzeari ekin dioten milaka herritarrei.
Egunotako beste albisteen bilduma
2014-05-24 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“[Armengol Grau, GHKko kudeatzaile ohia] Es casi imposible que el plan de residuos de la Diputación esté terminado el año que viene” (Diario Vasco)
“Armengol Grau () fue gerente técnico de GHK en la pasada legislatura, procedente de la ingeniería RESA, a la que GHK adjudicó la elaboración del proyecto constructivo de la planta incineradora de Zubieta , dándose la circunstancia de que la propia RESA participó directamente en la elaboración de los pliegos del concurso” (Ricardo Ortega, San Markoko lehendakari ohia, Facebooken)
– Donostia
“Ia 9.000 familiak eman dute izena organikoa biltzeko sistema berria erabiltzen hasteko kanpainan” (Gaur)
“Hiru hilabetean 32.000 litro olio birziklatu dira” (Hitza)
“Envía cartas a 1.400 domicilios con jardín para compostar la materia orgánica” (Diario Vasco)
– Irun
“Hondakinen sorreraren eta berrerabilpenaren gaineko kontzientzia piztuz” (Hitza)
– Pasaia
“Kontsumo jasangarriari buruzko lanak ikusgai Antxoko kultur etxean“, “Atez atekoaren aldeko pintaketak salatu dituzte PSE-EEk eta EAJk” (Hitza)
“Bildu desmiente que se registren cambios en Eskalantegi por el PaP” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Auzo konposta ikastaroa izango da Agustinetan” (Hitza)
– Tolosa
“Eskualdeko hondakin kudeaketaren eredua Ingalaterrara eraman nahian” (Tolosaldeko Ataria)
“Una caseta de reciclaje, en pleno centro urbano” (Diario Vasco)
– Olazti
“Errausketa gaitzesteko seinalea kenduta” (Guaixe)
– Leitza
“Mendialdea Mankomunitateak 650 kilo konpost banatu ditu Leitzako bizilagunen artean” (Ttipi Ttapa)
– Elgoibar
“Txipdun edukiontzi marroiak jarriko dituzte Elgoibarren hil bukaeran” (Barren).
– Eibar
“Los nuevos contenedores marrones con chip llegarán el día 29 a las calles de Elgoibar” (Noticias de Gipuzkoa)
“El contenedor marrón con tarjeta llega a Elgoibar la próxima semana” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Hondakinen bilketa Azkoitian” (Antton Elorza, Hitzan)
“Azkoitia pretende habilitar una sala para dejar residuos en la plaza del mercado“, “El PNV de Azkoitia rechaza destinar un local del mercado para depositar residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
– Ormaiztegi
“Nabarmen egin du gora hondakinen gaikako bilketak Ormaiztegin” (Hitza)
“Ormaiztegi alcanza el 83% de recogida selectiva con el sistema mixto” (Diario Vasco)
– Legazpi
“Legazpi, konpostari buruzko ordenantza duen lehen udalerria” (Hitza)
“La bolsa pequeña” [Vecinos Cívicos de Legazpi], “Legazpi se convierte en el primer municipio de Euskadi con una ordenanza de compostaje” (Diario Vasco).
– Aretxabaleta
“Ya se instalan los postes del PaP” (Diario Vasco)
– Soraluze
“Los contenedores marrones con chip se instalarán en junio” (Diario Vasco)
– Getaria
“Edukiontzi berdeen azterketak emaitza txarrak eman ditu” (Hitza)
– Europa
“Glass Packaging Industry is ready for a Zero Waste Policy and calls for Higher Recycling Targets and Separate Collection” (Zero Waste Europe)
Ormaiztegik ere %80a gainditu du sistema mistoarekin
2014-05-23 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
“Nabarmen egin du gora hondakinen gaikako bilketak Ormaiztegin” titulatu du kronika Goierriko Hitzak. Diario Vascok berriz: “Ormaiztegi alcanza el 83% de recogida selectiva con el sistema mixto“. Ormaiztegi, beraz, Gipuzkoako Zero Zabor herrien zerrendan sartu da meritu osoz, udalak eta Sasieta mankomunitateko arduradunek eskainitako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Hauek, gainera, nabarmendu zuten herriko 100 familiak -1.303 biztanleetatik 240 inguru biltzen dituztenak- ez dutela beren organikoa bilketarako ateratzen, beraiek bihurtzen dutela konpost, bakarka bezala auzolanean. Ormaiztegiko udalean talde politiko guztiek aho batez onartu zuten sistema hau (sistema mistoa deitu dena, Atez Ateko mistoa edo frakzio bakarreko Atez Atekoa): errefusa atez ate biltzen zaie posteetatik eta gainerako atalak kaleko edukiontzietan lagatzen dituzte.
Gipuzkoak aurten iaz baino %11 errefus gutxiago sortzen du
2014-05-22 // Aldundiak, Errefusa // Iruzkinik ez
Zabortegira bidalitako zabor tonak urtarril, otsail, martxo eta apirilean (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
[Pello Zubiria Kamino] Urtetik urtera, 2007tik hasita, zabor nahasi edo errefus gutxiago sortzen ari da Gipuzkoa eta zehazki 2014ko lehen lau hilabeteetan iazko denboraldi berarekin alderatuz kopuru hori %11 gutxitu da; datu horrek erakusten du PIGRUG plan orokorrean aurreikusita zegoen errauskailua tamaina handiegiz zegoela dimentsionatuta. Horra Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak prentsaren aurrean azaldu duenaren mamia. “Nork heldu nahi dio, datu hauekin, Zubietako erraustegi proiektuari?” galdetu die publikoan errauskailua eraikitzean tematzen diren PSE, PP eta EAJko politikariei, hau gehituz: “260.000 tonarako erraustegia zen, eta aurtengo aurreikuspena zabortegietara 170.000 tona bidaltzea da. Hau da: 90.000 tona hondakin ekarri beharko genituzke kanpotik, edo bestela, tarifa izugarri garestitu.”
2007an 276.038 lurperatu zituenetik Gipuzkoak, urtez urte apaldu da zabor nahasi kopurua. 2012an zabortegietara eramandako 209.261 tonak 2013an 190.383ra murriztu ziren. Baina are jaitsiera handiagoa ikusi da 2014ko lehen lau hilabeteok iazkoekin alderatuz: iaz 64.761 tona zabor bildu ziren lekuan orain 57.556 bildu dira. Errazkinen esanetan, aurreikus daiteke 170.000tan geratuko direla. Kopuru horretarako dauka, hain juxtu, dimentsionatuta Zubietan tratamendu mekanikoa eta biologikoa egingo dien planta berria GHK kontzortzioak. 2016an gaikako bilketa lurralde osoan %60ra iristen bada -eta azken hilabeteotako joerak hori posible dela erakusten du- urte hartan 132.000 tona errefus tratatu beharko dira Zubietan, denetara 40.000 azken errefus inerte emango dutenak.
Errazkinen aurkezpenak eman duenaren xehetasunak Diputazioak berak “Gipuzkoak % 11 murriztu ditu zabortegira bidalitako hondakinak aurtengo lehen lau hilabeteetan“albistean eskaintzen ditu. Laburpen grafikoa, berriz, PDF formatuan “Errefusaren bilakaera, 2014 urtarrila-apirila” dokumentuan. Horietan begiratzen ahal du zahaztapenak nahi dituenak, esateko eskualdeen artekoak: txapelduna den Sasietak %35,2 murriztu du bere errefusa, herena baino gehiago, eta, aldiz, azken-putz dabilen Urola-Kostak lehengo berean jarraitu du.
Gainerako hedabideek honela bildu dute albistea:
Naiz “Gipuzkoak %11n murriztu du zabortegira bidaltzen diren hondakinen kopurua”
Goiena “Debagoienak %27,2 hondakin gutxiago bidali du zabortegira urteko lehen lauhilekoan, Aldundiaren arabera”
“Tolosaldeak 1.358 tona hondakin gutxiago bidali ditu zabortegira” (Tolosaldeko Ataria)
Diario Vasco “Errazkin señala que se ha reducido un 11% los residuos que se envían a vertederos”
Noticias de Gipuzkoa “Gipuzkoa envía a los vertederos un 11,13% menos de residuos en el primer cuatrimestre“, “Bildu insiste en que la planta de zubieta se abrirá en 2015“
Donostia: orain arte 9.700 familia daude organikoa bereizteko prest
2014-05-21 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
“Hemen da Konposta!” kanpainaren informazio gune bat.
[Pello Zubiria Kamino] Donostiako udalak aurrera darrai hondakin organikoa biltzeko edukiontzi marroia hiriburu osora zabaltzeko lanean. Udalaren Gaur buletinak zabaldu duenez, orain arte “Ia 9.000 familiak eman dute izena organikoa biltzeko sistema berria erabiltzen hasteko kanpainan“. Horiei gehitzen badizkiegu beren kasa konposta egiten duten ia 700 familiak, 9.700 familiatan gaude. Familiako 2,4 pertsona ipinirik media, 23.280 donostiar konprometitu dira orain arte beren etxeetako hondakin guztiak sailkaturik entregatzera. Zenbat izango ote dira abian den kanpaina bukatzerako?
Abuztuan, kanpainaren fase hau burutzean, jakingo da. Baina bitartean jende askok eta asko ahalegindu beharko du auzotarrak konbentzitzen. Hasteko, borondatezko birziklatzearen aldeko aldarria egin dutenek puska bat gehiago saiatu beharko dute, baldin eta benetan nahi badute Donostiako biztanleak egotea Gipuzkoako gainerako herritarrei aurpegira lasai begiratzeko moduan. Zeren eta Donostian ere ari da gertatzen beste leku askotako paradoxa: derrigorrezko birziklatzearen aldekoak ari direla lanean borondatezkoa bederen aurrera atera dadin. Zehazki, Bilduko udal gobernua ikusten da lanean eta, aldiz, gobernu taldeari hautazko birziklatzea inposatu dioten oposizioko talde eta hedabide nagusiei ez zaie mugimendurik ikusten. Ez al zen hau berek nahi zuten sistema egokiena?
Entzuteko gaude PSE, EAJ eta PPkoen deialdiak donostiarrei hasi daitezen -borondatez, prefosta- etxeko organikoa bereizirik entregatzen. Diario Vascoren orrietan zenbat aldiz azaldu da honen inguruko notiziaren bat? Donostian 186.500 pertsona bizi dira; konparazioa egiteko, inork zenbatu ote ditu 8.600 biztanle dituen Legazpiko hondakinez Diario Vascok betetako orri mordoa?
Donostiak 186.500 biztanle dauzka. Organikoa apartatzen hasita edo hastear daudenak orain arte 9.700 x 2,4 = 23.280. Lan asko dago egiteko eta dena ez dute Izagirrek eta Galparsorok egingo. Ala bai?
Informazio gehiago:
“Hemen da Konposta” kanpaina Donostiako udalaren Joko Garbia gunean
Hondakinak azaldu dira (baina oso gutxi) Europako hauteskundeetan
2014-05-20 // Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Gai askoz funtsezkoagoak darabiltzate hautagaiek Europako Legebiltzarrerako ordezkari berriak hautatzeko kanpaina honetan, izan Europaren izaera bera, krisi ekonomikoa, Euskal Herriaren lekua Europan… Baina hondakinentzako ere izan da tartetxo bat. Gutxi iraun du, Izaskun Bilbao hautagai jelkideak Sasietako zabortegira egindako bisitak eta Iñaki Errazkinek Gipuzkoako Batzar Nagusietan hari emandako erantzunak adina.
Maiatzaren 12an Bilbaok bisitatu zuen Sasietako zabortegia. EAJren Gipuzko Buru Batzarrak bere webgunean honela kontatu zuen: “Bilbao pide que las Juntas de Gipuzkoa controlen las respuestas de Bildu a Bruselas sobre el plan de residuos“. Noticias de Gipuzkoak: “El PNV pide mayor vigilancia para la relación Bildu-UE“. Garak: “Hondakinen afera kanpainan sartzeko saioa egin du Bilbaok“. EHBilduk ironia erabili zuen: “La candidata del PNV ha aprendido en Sasieta los métodos de reciclaje que permitirán cerrar el vertedero en 2015″ .
Garak maiatzaren 13an iradoki bazuen Bilbaok hondakinekin hauteskundeetako manipuzioa egin zuela, justu alderantzizkoa argudiatu zuen lau egun beranduago, 17an, Noticias de Gipuzkoak: “Errazkin utiliza la incineradora como arma electoral“. Zer gertatu zen? Gipuzkoako Batzar Nagusietan mintzatu zela Iñaki Errazkin ingurumen diputatua Foru Aldundiak gai honetan dauzkan planak aurkezteko eta pasarte batean EAJri egin ziola eraso. Berriak saiori eskaini zion “Errazkinek galdetu du nor dagoen prest errauste planta “defizitarioa” egiteko” kronika, Garak “Iñaki Errazkin pregunta a Bilbao por qué lanzó falsas acusaciones” eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar hau plazaratu: “Salaketa faltsuak egiteari eta polemika bultzatzeari uzteko eskatu dio EAJri Iñaki Errazkinek”.
Gipuzkoako errauste plantaren defendatzaile nagusia den Diario Vascok beste mutur batetik heldu zion gaiari, “Errazkin admite que hay «problemas» para financiar el plan de residuos” titulua ezarriz Fernando Seguraren kronikari. Biharamunean egunkari horri kupida gabeko egurra ematen dion Diario Fatxo guneak salatu zuen: “Seguimos echando la culpa a los actuales responsables de Bildu de cosas que hicieron los anteriores. ¡Bien, Fernando!“