Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Chicagoko jatetxe honek ez du zaborrik atera ia bi urtetan
2014-05-19 // Amerika // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Kim Bellwarek plazaratu du Huffingtonposten: “This Restaurant Hasn’t Taken Out The Trash In Nearly Two Years“. AEBko Chicagon jatetxe txiki bateko jabeak ez du zaborrik atera kasik bi urtetan, arrazoi xinple honengatik: ez dauka zer atera. Justin Vranyk, 36, otordu merkeak eskaintzen dituen Sandwich Me In restauranta Zero Zabor izatea nahi zuen. Bere ahalegina bildu zuen NationSwell guneak bideo labur honetan.
Jatetxe honek irekiz geroztik pilatu duen zaborra tamaina bereko beste batek ordu betean sortzen du, esan dio sukaldariak kazetariari. “Eta nik ostatu merke honekin lortu baldin badezaket, beste jatetxeei gauza bera egitera iristen lagundu nahi nieke”. Sukaldean eta mahaietan erabalitako guztia berrerabili (hondakin organiko guztia konpostatu ere bai) eta birziklatzeaz gain, Vranyk zorrotz kontrolatzen ditu hornitzaileek dakarzkioten azal eta ontziak: barazkiak inguruko nekazariek bere horretan dakarzkiote, esaterako. Barazkion hondar asko ere berrerabiltzen ditu, entsaletarako politak ez diren hostoak biharamuneko zopatarako erabiliz, oilaskoei kendutako hezur asko bezala…
Bere haurrei utzi beharreko munduak kezkatzen duen Vranyk dio: “Diru kontua bakarrik ez da, modu zabalagoan ulertu nahi dut. Nik gaur egiten ez dudana ez du inork egingo. Egin daiteke eta prezio txukunetan egin daiteke”.
Egunotako beste albisteen bilduma
2014-05-17 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Residuos: pantomima y realidad” (Iban Asenjo-Inko Iriarte, EHBildu)
“Hondakinen afera kanpainan sartzeko saioa egin du Bilbaok” (Gara)
“La candidata del PNV ha aprendido en Sasieta los métodos de reciclaje que permitirán cerrar el vertedero en 2015“ (EHBildu)
“Salaketa faltsuak egiteari eta polemika bultzatzeari uzteko eskatu dio EAJri Iñaki Errazkinek” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“The Renum Natura eta Zero Zabor” (Gipuzkoa Zero Zabor)
“Gipuzkoako Aldundiak Aranzadirekin Zero Zaborren aldeko akordioa sinatu du” (Hamaika Telebista)
“Aranzadi Zientzia Elkartea ere Zero Zabor norabidean” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Errazkinek galdetu du nor dagoen prest errauste planta “defizitarioa” egiteko” (Berria)
“Iñaki Errazkin pregunta a Bilbao por qué lanzó falsas acusaciones” (Gara)
“Errazkin utiliza la incineradora como arma electoral“,
“Errazkin admite que hay «problemas» para financiar el plan de residuos” (Diario Vasco)
“Zaborraren Gipuzkoatik baliabideen Gipuzkoara I: Birziklapenaren gorakada” (Gipuzkoa Zero Zabor)
– Herrialde Katalanak
“Mallorca importa 30.000 toneladas de basura de Irlanda para incinerarla” (El Pais, via Gipuzkoa Zero Zabor)
– Gasteiz
“El buen gusto de reciclar” (Diario Vasco)
– Lezo
“El PNV dice que «se han disipado 573 toneladas de basura»” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Vecinos de Pasaia piden una consulta sobre los residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Si ahora no suben la basura, lo harán luego” (Diario Vasco)
“
#atezate sistemaren aurkako manifestazioa#Trintxerpe eta San Pedroko kaleetan” (Erik Rios Salazar Twitterren)– Europa
“Steps to implement the circular economy concept” (Zero Waste Europe)
– Donostia
“Konpostaren kontrol handiagoa eskatu du EAJk“, “PSE-EEk lau zuzenketa aurkeztuko dizkio bio-hondakinen ordenantzari” (Hitza)
“681 donostiarras realizan autocompostaje” (Diario Vasco)
“Bost edukiontzi berde zigilatu dituzte Grosen, “borondatezko birziklatzea ez delako irtenbidea”” (Hitza)
“Groseko kontenedore berdeak prezintatu dituzte” (Donostiako Hondakinen Bilgunea, Youtuben)
– Ondarroa
“Birziklatzea ondarrutarron betebehar bat da, baina…” (Ondarroa Zero Zamar)
– Bergara
“Bergara Garbia pide al equipo de Gobierno las cuentas del sistema PaP” (Diario Vasco)
– Hernani
“Puesta en marcha el compostaje comunitario en Arrobitxulo” (Diario Vasco)
– Ordizia
“La tasa de reciclaje llega al 79%” (Diario Vasco)
– Debabarrena
“Eibarrek maiatzean ezarriko ditu txipdun edukiontziak materia organikoaren gaikako bilketa indartzeko” (Debabarrena mankomunitatea)
– Tolosaldea
“Hondakin arriskutsu eta bereziak biltzeko etxolak jarri dituzte Tolosan eta Villabonan” (Tolosaldeko Ataria)
– Hernani
“20 kiloko ongarri zakua herritarren eskura, debalde” (Hernaniko Kronika)
– Eibar
“Eibar inicia el desembarco del contenedor marrón con chip en Debabarrena” (Noticias de Gipuzkoa)
Arrasaten hasi da sistema aldaketa
2014-05-16 // Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Arrasaten hasi dira hondakinen kudeaketa aldatzeko bidean. “Azkenean” esango dute Debagoieneko herritar askok, tartean aspalditik beren zaborrak arras murriztuak dituzten Oñatikoek. Lau edo bi frakzikoko Atez Atekoan ari diren gainerako debagoiendarrek ez bezala, Arrasaten edukiontzi kolektiboetan egingo dute bilketa. Prentsaurrean eman dituzte lehen urratsen xehetasunak Hondakinen Batzordean bildutako alde guztiek, hitza hartu dutelarik Bilduko alkateak eta Atez Atekoaren kontra mobilizatu den Arrasate Garbiaren ordezkariak, Arrasaten (aurretik Ataunen eta Zestoan bezala) ezker abertzaleak eta jelkideek adostasuna lortu duten seinale. Guk kroniketatik (ikus bukaeran) zera ulertu dugu:
– merkatarien hondakinak gaika biltzeari oraintxe bertan ekingo diote.
– kaleetan dauden edukiontzi guztiak multzoka bilduko dituzte, multzo bakoitzean utziz zaborrarentzako edukiontzi orojaleaz gain beste frakzio guztiak, oraingoz inolako kontrolik gabe. Kaleetan barrena bakarka zeuden zaborrontzi handiak erretiratzen ari dira.
– urrian egingo da alkatea handiena: zaborrentzako kontainer handi orojalea desagertuko da bere ordez errefusarentzako gris txikiagoak ordezkatuta eta organikoa edukiontzi marroi berrian laga beharko da. Bi ontziotarako sarbidea kontrolatua izanen da, nahiz arduradunek ez duten zehaztu kontrol sistema. Oker ulertu ez badugu, Tolosan ezartzen ari diren sistemaren antzekoa.
Albistearen xehetasunak:
“Hiri hondakinen bilketa modua aldatzeko beste urrats bat eman dute Arrasaten“, “Komertzietako kartoi bilketarekin eguenean hasiko dira” (Goiena)
“Hondakin organikoa (errefusa barik) Arrasate osoan azaroan jasotzen hasiko da“, “Hondakinei buruzko dudak argitzeko, Informazio Bulegoa ireki da BAZen” (Mondraberri)
“Arrasate avanza hacia la recogida selectiva de los residuos orgánicos” (Diario Vasco)
Urola Erdikoan Azpeitia ez beste herri guztietan sistema aldaketa abian da
2014-05-15 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Urola Erdikoa mankomunitateak aurkeztu du zertan den hondakinen kudeaketa sistemaren aldaketa bailara horrekoa herrietan, gaikako bilketan %70a gainditzeko bidean. Urola-Kostako Hitzak plazaratu “Urola Erdiko herri txikietan eta Azkoitian hondakinen bilketa sistemak aldaketak izango ditu” albistean kontatzen denez, Aizarnazabal, Beizama, Errezil eta Bidania-Goiatz berehala hasiko dira funtzionatzen Zero Zabor herri txikien ereduan (Orendainek inauguratu zuen sisteman); Zestoan ekainean ezarriko da Bilduk eta EAJk adostutako sistema derrigorrezkoa edukiontzi komunitarioetan (Atez Ateko komunitarioa ere deitu zaiona); Azkoitian udaran ezarriko dute sistema mixtoa edo frakzio bakarreko Atez Atekoa (Ataungoaren gisakoa, Legazpikoaren antzekoa). Bailarako herri handiena, Azpeitia, falta da bere sistema erabakitzeko eta Urola Erdiko arduradunen esanetan laster argituta egongo den esperantza badute.
Albiste gehiago:
“Hondakinak biltzeko sistemaren zalantzak argitzeko bulegoa zabaldu dute, eta bilerak hasiko dituzte“, “Azkoitian ireki dute bulegoa hondakin bilketa sistemari buruzko kezkak argitzeko”(Hitza)
Tolosan ari dira prestatzen sistema berriaren ezartzea
2014-05-14 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosako udalak erabaki ondoren edukiontzi handi txipdunetan oinarritutako derrigorrezko istema berria martxan jartzea, hau ezartzeko lanak martxan jarri dituzte. Hona egunotako albiste nabarmenenak, bukaeran doazelarik udalbatzak erabaki duen saioaren kronikak:
“Auzo konpostagailu berriak tolosarrentzat“, “Mankomunitatea Tolosako hondakin sortzaile bereziekin ari da biltzen“, “PPko Pello Atxukarro: ‘Inposatu baino lehen, ziur badirela neurri gehiago’“, “Bildu: Udal gobernuak aurkeztutako sistema ‘abiapuntu gisa onargarria izan daiteke, birziklatze beharrei erantzuteko’” (Tolosaldeko Ataria)
“El Pleno aprueba el nuevo sistema de recogida basado en contenedores comunitarios” (Diario Vasco)
“Tolosa aprueba el sistema de contenedores comunitarios” (Diario de Noticias)
“Zaborrei bertsoak” (Berria, Beñat Elosegi Ortiz de Zarate)
EHUren Udako Ikastaroetan, Denis Itxasok antolatutako kurtsoa
2014-05-13 // Ekitaldia, Errausketa, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan, irail hasieran “El residuo como recurso” ikastaroa burutuko dute Miramar jauregian. EHUk Interneten daukan egitarauak argitzen du San Marko mankomunitatea dela antolatzailea, honela aurkeztuz mamia: “Con el presente curso, la mancomunidad de San Markos quiere exponer y confrontar las estrategias que están siendo aplicadas en Gipuzkoa en esta materia, con las experiencias y técnicas más avanzadas en sectores como el reciclaje y la recuperación de materiales, el tratamiento y aprovechamiento de la materia orgánica y la recuper ación de la energía presente en los residuos“. Nork aurkeztuko ditu Gipuzkoako ‘teknika eta esperientzia” aurreratuenak? Ikusi.
– Ikastaroaren zuzendaria da Patxi Arratibel Sukia. Programaren arabera, San Marko mankomunitateko teknikaria omen da; EAJ eta PSEren adostasunez Denis Itxaso mankomunitateko lehendakari izendatu ondoren hasiko zen. Patxi Arratibel, 2009an Patxi Lopez lehendakari zela EITBn estrategia arduradun izendatu zuten eta bere curriculuma Diario Vascok laburbildu zuen “Patxi Arratibel, director de estrategia” albistean. Signos Comunicación enpresako burua da. 2006an Gipuzkoako Diputazioaren hondakinen arloko kanpainen arduraduna zen, agiri ofizial honek dioenez aholkulari karguarekin.
– Sarrerako hitzaldia San Markoko lehendakari Denis Itxasok eginen du: “Alternativas de futuro a la gestión y aprovechamiento de los residuos en Donostialdea y Gipuzkoa“.
– Alfonso Amorena. Iruñeko mankomunitateko ingurumen zuzendaria da. Hondakinen kudeaketaren bihotza errausketa izatea defenditzen du.
– Michael Weltzin Alemaniako Alderdi Berdearen aholkulari zientifikoa da. 2010ean Gipuzkoa bisitatu zuen orduko Diputazioak konbidaturik eta Diario Vascok aurkeztu zuen errausketaren apologia eginez: “Prefiero vivir cerca de una incineradora que de un vertedero“.
– Egitarauan “Mengol Grau” mekanografiatu duenak jakin behar zuen gizona benetan Armengol Grau deitzen dena, Gipuzkoan aspalditik baita ezaguna. Gaur egun Mondragon Korporazioaren kide den LKS aholkulari enpresan hondakinen ataleko burua da. Baina gainera Armengol Grau izan da GHKko kudeatzaile nagusia 2012a arte. Aurretik RESA korporazioan aritua zen eta Gipuzkoan eraiki nahi zen errauste planta aurrera ateratzea bere gain zegoen.
San Markok antolatu eta pozik iragartzen duen ikastaro honetan ez dago aurreikusia zaborraren murrizketan txapeldun diren herri eta mankomunitateetako ez agintari eta ez teknikari bakar batek ere hitz egitea. Denis Itxasoren probokazio berri hau isolatuta etorriko ote da irailean ala 2015eko udal hauteskundeak berotzeko kanpaina zabalagoren baten osagaia izango da?
Zabor-kontainer handiaren hileta ospatu dute Italiako Parman (bideoa)
2014-05-11 // Ekitaldia, Europa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Italiako Parma hirian (180.000 biztanle) kaleko kontainer handien erretiratzea ospatu dute maiatzaren 7an “Cassonetti addio” (agur, kontainer) ekitaldiarekin. Horrela burutu du udalak hiri osoa Atez Ateko bilketara pasatzeko prozesua, azken urteotan auzoka garatuz ekarri dutena. Agro-elikadura arloko bere industriagatik ezaguna den Parman azken urteotan eztabaida handia egon da bertan eraiki nahi zen errauskailuaren inguruan. Parmako eztabaidak garrantzia berezia izan du Italian Rifiutti Zero (Zero Zabor) mugimendua zabaltzeko bidean. Geroztik Parmako udalak Zero Zabor bideari ekin dio.
Euskal Herrian Atez Atekoa ezarri den herri askotan bezala, Italiakoetan ere ospatzen da zabor nahasientzako aspaldian ohikoak bihurtu diren kontainer handi oro-jaleak kaleetatik erretiratzeko eguna. Parman ere hala egin dute, eta horri begira prestatu dute “Addio al Cassonetto. Per un futuro differenziato” bideo txit polit hau, sinboloz betea. Factory di Parma konpainiak dohainik oparitu dio ekitaldia udalari. Berrogeita hamar arizalek hartu dute parte: herriko errugbi jokalariak, dantzariak, skaterrak, txirrindulariak, baseballeko jokalariak, boxealariak… halako giro surrealista bat sortuz, swing, gospel eta bestelako sonoritateak uztartzen dituen metal kinteto baten musikarekin. “Felliniren zineman aurkitu dut inspirazioa -esan du Mattia Bergonzi zuzendariak-: mundu bat bukatzen da eta berri bat hasten, Atez Ateko bilketak dakarrena. Ironiaz irudikatzen saiatu naiz, alde batetik izpirituak baretzeko eta bestetik aldaketako unea markatzeko”.
Egunotako beste berrien bilduma
2014-05-09 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– EAE
EHUren Udako Ikastaroak “El Residuo como Recurso” (Euskal Herriko Unibertsitatea)
– San Marko
“Las obras de sellado del vertedero de San Markos finalizarán en tres meses” (Diario Vasco)
– Lasarte-Oria
“[Juan Mari Alkorta, EAJ] A Ricardo Ortega, con afecto” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Las manifestaciones en contra del puerta a puerta cumplen dos meses” (Diario Vasco)
– Bizkaia
“Martxan da berriro Zabalgarbiko erraustegia” (ETB, bideoa)
– Alemania
“Plastikorik gabeko supermerkatua” (ARGIA, Mikel Garcia)
– Durangaldea
“Iurreta y Abadiño quieren reciclar” (Deia)
– Arano
“Konpostajeari buruzko hitzaldia eta Konpost Eguna, aste honetan” (Hernaniko Kronika)
– Pasaia
“
#atezate sistemaren aurkako manifestazioa gaur#Pasaia-ko#Trintxerpe eta San Pedroko barrutietan. 5. edukiontzia!” (Erik Rios Salazar Twitterren)– Urola Erdikoa
“Urola Erdiko herri txikietan eta Azkoitian hondakinen bilketa sistemak aldaketak izango ditu” (Hitza)
– Getaria
“Bihar goizean bi errefusa edukiontzi aztertuko dituzte Getariako frontoian“, “Bideoa: Getarian Konposta Plana aurkeztu dute” (Hitza)
“Getaria cuenta con 80 familias que realizan compost en la villa” (Noticias de Gipuzkoa)
– Nafarroako Mendialdea
“Haur guraso eta eskolen XV. Topaketak eta Konposta eguna antolatu dituzte Leitzan” (Mendialdea mankomunitatea)
“Mendialdea Mankomunitateak web orrialde berria estreinatu du” (Ttipi Ttapa)
San Markoko herrien 2013ko emaitzak: pertsonako 80 kilo errefus versus 245
2014-05-08 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] San Marko mankomunitateak Interneten ipini ditu hondakinen bilketan mankomunitateak bere osoan eta herriek banaka 2013an lortutako emaitzak. Aurretik, martxoaren 13an, datuak osotasunean eskaintzeko ordez horien gainean egindako irakurketa xelebrea eskainia zuen bere lehendakari Denis Itxasok; irakurleak ondo egingo du Mankomunitatearen webgunean “Hiri hondakinen gaikako bilketan San Markok % 36a gainditu du” albistea irakurrita, ondoren erkatzeko orain plazaratutako datuekin. Eta zer diote San Markoko 2013ko datuek?
– Hasteko, hondakinen kontabilitatean parte hartzaile guztiek ados jarri beharra daukate, batik bat gaikako bilketan lortzen diren portzentajeetan ados jartzeko. Kontraesanak (edo informazioak argiago eman beharrak) denetan ari direlako gertatzen. Zehazki Atez Atekoan ari diren herrietan, udalek eta San Markok ematen dituzten portzentajeak ez datoz beti bat. Aldi berean, San Markok (aurretik Sasietak egin duen bezala) herri guztien emaitzak irizpide berarekin neurtzeak batzuen eta besteen arteko ezberdintasunak ondo nabarmentzea baimentzen du.
– Osorik hartuta, 312.176 biztanle dauzkan mankomunitateak 119.000 tona bildu du, horietatik %36 gaika bereizita. Errefusetan 76.000 tona, urteko eta biztanleko 245 kilo errefus.
– gaikako bilketa orokortu eta derrigorrezkorik gabeko herrietan birziklatze tasa %40aren azpitik dabil eta errefus kopurua biztanleko 200 kilotik gora: Donostia, gaika %30, biztanleko 292 kilo errefus; Errenteria, gaika %31, biztanleko 230 kilo errefus; Lasarte-Oria, gaika %35, biztanleko 221 kilo errefus. Borondatezko sisteman ari diren herrietan emaitzarik onenen emailea Urnieta da: gaika %44 biltzen du, eta biztanleko 208 kilo errefus.
– Atez Atekoan 2013an hasi diren herrietan kontabilitatea egiterakoan kontutan eduki behar da zein hilabetetan hasi ziren eta Pasaiaren kasuan herriaren auzo bakar batean hasi zela iaz. Horrela: Pasaiak urteko bataz bestekoa gaika %35 eman du eta biztanleko 242 kilo errefus (abenduan gaika %42ra igota zegoen); Lezok 2013 osoan gaika %61 (abenduan %85) eta biztanleko 102 kilo errefus; Astigarragak 2013an gaika %62 (abenduan %79) eta biztanleko 122 kilo errefus.
– Atez Atekoan lehendik ari ziren herrietan: Oiartzunek gaika %76 eta biztanleko 78 kilo errefus; Usurbilek gaika %78 eta biztanleko 79 kilo errefus; Hernanik gaika %76 eta biztanleko 60 kilo errefus.
Hondakinen kudeaketa burutsu baten helburua denez azken errefus nahasi eta birziklagaitza ahalik eta gehien murriztea, nabarmena da bilketa sistema ezberdinen emaitzen arteko aldea. Zabor nahasiarendako kontainer handia (praktikan kutsatzeko eskubidea bermatzen duena) libre dagoen herrietan biztanle bakoitzak 200 kilo errefus baino gehiago botatzen du harrika. Aldiz, Atez Atekoan ari direnetan (kontainer oro-jalea kendurik) errefus kopurua 80 kiloren azpitik dabil.
Konpostaz ohartarazteko nazioarteko astea maiatzaren 5etik 11 artekoa
2014-05-06 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Ekitaldia, Konpostaketa // Iruzkinik ez
Mundu osotik bildutako afixen artean, Tam Pham Hoang Buu 17 urteko gazte vietnamdarrarena hautatu dute US Composting Councilekoek nazioarteko astearen iruditzat.
AEBetako US Composting Council erakundeak deituta, mundu osoko beste talde askok ospatzen dute aste honetan Konpostaz Ohartarazteko Nazioarteko Astea (International Compost Awareness Week). Europan Zero Waste Europe (ZWE) koordinakundeak zabaldu du albistea: “We love compost! International compost awareness week“. Bertan ZWEk nabarmentzen ditu Europan azken aldian hondakin organikoak konpost bihurtzen ari diren jarduera eredugarriak, tartean Gipuzkoako Hernani herrikoa: “Hernani, one the Best Practices in Zero Waste Europe“.
Gizakiok sortutako hondakin organikoak berrerabiliz probesteko modurik eraginkorrena da konpost bihurtzea. ZWEk azpimarratu ditu konpostgintzaren zortzi onura:
– hondakinak baliabide bilakatzen ditu.
– zabortegi eta errauskailuetara bidaltzetik salbatzen ditu hondakinak.
– negutegi eragina duten gasen isurketa murrizten laguntzen du konpost egiteak, karbonoa lurrean finkatzen laguntzen du.
– ongarri kimikoen beharra gutxitzen du.
– pestizida gutxiagoz funtzionatzea baimentzen dio nekazaritzari.
– lurzorua biziberritzen du.
– lurzoruari ur gehiago atxikitzen laguntzen dio.
– denbora, esfortzu eta dirutan, konpost egitea eraginkorra, erraza eta merkea da.