Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Gipuzkoako Zero Zabor udalerriak 2014ko maiatzean: inbentarioa
2014-05-04 // Atez Ateko komunitarioa, Atez atekoa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Ondoko lerroetan aurkituko ditu irakurleak Gipuzkoan Zero Zabor kontsideratu daitezkeen herriak nork bere biztanle kopuruarekin (Wikipediak aipatzen dituen 2013ko errolden arabera). Udalerri bat Zero Zabor dela esan dezakegu bere hondakinen %70etik gora sailkaturik biltzen dituenean. Ondoren datozen herrietatik asko, gehienak, %80aren gainetik dabiltza. Aldiz, zerrenda horretatik kanpo geratzen diren herrietatik bakarrak gainditu du %50a, ale batzuek %40a eta gehienak %30aren inguruan dabiltza. Munduan barrena %70 lortu dutenek kudeaketa ona egiten dutela esaten da. Guk kopuru bera utzi dezakegu mugatzat.
Gipuzkoako Zero Zabor herriotan hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa da, orokortua, batera edo bestera pertsonalizatua eta kontrolatua, zabor nahasiak jaurtitzea ez bakarrik dago arauz debekatua baizik eta bermea duen sistemaren baten arabera antolatua.
Gainerakoan, bi multzo nagusi ageri dira horietan. Batetik, Zero Zabor herri txikiak edo Orendain eredukoak, aurreko baldintza horiez gain organiko guztia udalerritik atera gabe herritarrek autokudeatzen dutenak. Beste aldetik daude gainerakoak, aipatu derrigortasun, orokortasun eta pertsonalizatze arauak modu ezberdinetan mamitzen dituztenak, Atez Ateko bilketaren aldagai ezberdinetan, segun eta zenbat hondakin atal biltzen dituzten atez ate: lau (Usurbilgo eredua: errefusa / organikoa / ontzi arinak / papera), bi (Bergara: errefusa / organikoa) edo bakarra (Atez Ateko mistoa, Ormaiztegi: errefusa… eta “bat eta erdi” Legazpin). Azken hauetan guk frakzio bakarreko Atez Atekoa deitu diogun sistemari sistema mistoa ere deitu zaio, baita Atez Ateko mistoa ere.
Zero Zabor herriok guztiok zerrendatu ditugu azpian nor bere biztanle kopuruarekin eta grafikoan erakutsi kolore ilunagoz tindaturik. Horien ondoan kolore argiagoz margoturik ikusiko ditu irakurleak Zero Zabor izateko erabakia adierazi duten herriak.
Herriok erabakita daukate hondakinen bilketa derrigortua epe laburrean ezartzea, batzuek aurretik aipatutako ereduren batean, baina beste batzuek gaurdaino gure artean frogatu gabeko modalitateetan:
– Azkoitian (11.463 biztanle) frakzio bakarreko Atez Atekoa dute ezartzekoa udan, Ataun eta Ormaiztegiko sistema misto bera.
– Zestoan (3.650 biztanle) Atez Atekoaren aldagai berria izango dena ezarriko dute datorren udan: Atez Ateko komunitarioa. Asturiasko Oviedon omen dauka aurrekaria.
– Tolosan (18.836) eta Elgetan (1.123) gutxienez bi frakzio kalean lagatako edukiontzi txipdunetan bilduko dira. Sistema martxan ez da gure inguruan inon ikusi oraindio.
– Xehetasun gutxi dakigu Mutriku (5.225), Deba (5.424), Arrasate (21.904), Azpeitia (14.509), Zumaia (9.554) eta Zarautzen (22.552) ezarriko diren sistemez, bakarrik urtea bukatzerako horietan ezarriko direla edo Azkoitiakoaren (frakzio bakarreko Atez Atekoa) edo Zestoakoaren (Atez Ateko komunitarioa) edo Tolosa-Elgetakoaren (derrigorrezko edukiontzi txipdunetan) gisakoak izango direla,
Artikulu honen bukaeran kolore argiagoz tindaturiko herri ZeroZaborgai horietan bizi dira 114.240 gipuzkoar.
Baina bitartean, 2014ko maiatz hasiera honetan, 154.365 jende bizi dira 48 Zero Zabor herrietan (lurraldeko biztanleen %21,80). Urtea bukatzeko iritsiko ote dira 260.605 (alegia, gipuzkoarren %37,94) izatera?
Hona ohar guztion ostean zerrenda, ARGIAko kazetari honek bere kasan egina: eskertuko dira egon daitezkeen hutsak eta gabeziak jakinaraztea.
(gehiago…)
Azken egunotako beste albisteen bilduma
2014-05-02 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Ez du usainik, eta ez du lixibiaturik sortzen“, “131. Proposatutako azpiegituren kostua, milioi eurotan” (Berria)
“Tratatutako errefusak usainik ez duela ikusi dute Gipuzkoako batzarkideek” (Gara)
“Errazkin no ve necesario aprobar el plan de residuos en Juntas Generales” (Diario Vasco)
“Errazkin no buscará el acuerdo de las juntas para su plan de residuos” (Noticias de Gipuzkoa)
“Tratatutako errefus kutxa ekarri du Errazkinek Batzar Nagusietara” (EHBbildu)
“Bilduk bere hondakin plangintza Batzar Nagusietan erregistratu gabe jarraitzen du” (EAJ)
– Pasaia
“PSE-EEk dio udalak ez dizkiola bilketaren gaineko datu guztiak eman“, ““Normaltasuna mozorrotzea” egotzi dio Pasaia Garbiak udal gobernu taldeari” (Hitza)
“El PSE critica que «no es digna de un alcalde» la actitud de Agirregabiria“, “Pasaia Garbia dice que se disfraza de normalidad Antxo” (Diario Vasco)
“
#atezate sistemaren aurkako manifestazioa#Trintxerpe eta San Pedroko kaleetan. 5. edukiontzia!!” (Erik Rios Salazar Twitterrez)– Legazpi
“Joxan Rekondo (Hamaikabat) ‘Lo que debemos a Legazpi Garbia‘” (Noticias de Gipuzkoa)
“Zaborrak Legazpin” (Jesus Mari Urbegain)
– Zizurkil
“El PNV exige al alcalde una «seria reflexión» tras la resolución del Ararteko en el tema de los txintxilikarios” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Cientos de azkoitiarras rechazan el sistema mixto para los residuos” (Diario Vasco)
– Lasarte-Oria
“(Ricardo Ortega, San Markoko lehendakari ohia)Sobre la reflexión de la Plataforma BAI” (Diario Vasco)
– Europa
“European Parliament votes in favour of reducing single-use plastic bags“, “Waste – the controversial side of climate change mitigation in the latest IPCC report” (Zero Waste Europe)
“‘Bilgarririk gabeko’ supermerkatu bat zabalduko dute Alemanian [FR] http://slate.fr/monde/86305/supermarche-zero-emballages-allemagne … via
@ortzimb#ZeroZabor” (@GarunaBorBor-ek Le Monde egunkaritik harturik)– Beasain
“Organikoarean bilketa %45 igo da Beasainen hiru hilabeteko epean” (Hitza)
– Donostia
“El compostaje público llega a Morlans, Ibaeta y Añorga“, “Los grandes productores generan el 39% del residuo orgánico“, “El nuevo sistema de recogida de basura de la Parte Vieja se implantará tras el verano” (Diario Vasco)
“Más de 60.000 euros para las bolsas de basura” (Noticias de Gipuzkoa)
– Ondarroa
“El PNV de Ondarroa rechaza implantar el ‘puerta a puerta’” (Deia)
– Tolosa
“Hondakin bilketa sistema berria maiatzaren 13ko ezohiko bilkuran jorratuko dute” (Tolosaldeko Ataria)
– Azkoitia
“Hondakin bilketa sistema berria maiatzaren 13ko ezohiko bilkuran jorratuko dute” (Hitza)
– Lazkao
“Inausketa hondarrak eta belarra gune batean jasoko dituzte Lazkaon” (Hitza)
– Sopela
“Tuppersong – Sopelan, tupperra kalera!” (Sopelako Hondakin Kontseiluaren bideoa)
– Hernani
“ZetaZeroZabor – Olinpiadak 2014” (Hernaniko Gazte Asanbladaren bideoa)
– Italia
“A
#zerowaste Tour of Italy in search of good practices that disclose a sustainable future in advance@zerowasteeurope pic.twitter.com/4i1AR4Qp5A” (Enzo Favoino Twitterren)Donostian organiko bilketa zabaltzen ari da: azken datuak
2014-04-30 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Donostiako udalak jakinarazi duenez, hondakin organikoa borondatezko edukiontzi marroietan sailkatzeko kanpain orain artean 7.000 familiak eman dute izena. Aldi berean, udala ahalegin berezia ari da egiten organikoa handizki sortzen duten ekoizleen artean, ostatu, jatetxe, eskola eta gainerakoetan, horietatik 578k hartu duelarik bilketa berezituan parte hartzeko konpromisoa. Udal agintariek nabarmendu dute osasun eta ongintzako zenbait erakunde handik urteotan hasitako bidea ildo horretatik.
Xehetasun gehiago:
“Saltoki eta ekoizle handiek ere, edukiontzi marroirako txartela erabiliko dute” (Hitza)
“Los grandes productores generan el 39% del residuo orgánico” (Diario Vasco)
“Más de 570 establecimientos donostiarras se han sumado al quinto contenedor” (Noticias de Gipuzkoa)
Joko Garbia, udalaren kanpainarako bloga
Beasain 5. edukiontziarekin %52ra iritsi da
2014-04-29 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Goierriko Hitzak honela laburbildu du “Organikoarean bilketa %45 igo da Beasainen hiru hilabeteko epean” Beasaingo udal agintarien poza: “Estatu mailan Beasain da bost edukiontziko sistema boluntarioa duten bere tamainako herrien artean emaitza hoberenak lortu dituena”. Diario Vascok “La recogida de residuos en el contenedor marrón creció un 45% en marzo“. Bata eta bestea leiturik, hona xehetasun nagusiak:
– Besainen gaikako bilketa ordenantzen arabera derrigorrezkoa da, hondakinak nahasirik botatzea ez da libre, baina praktikan borondatezkoa da edukiontzi sistemek eraginda. Alkateak (Bilduk agintzen du gehiengo osorik gabe) deklaratua du berak Atez Atekoa ezarriko lukeela baina oposizioari men egin beharra dauka eta organikoa bostgarren edukiontzi txipdunean biltzen du.
– Udalak organikoa bereiztea zabor tasen %20an gutxitu (txip bidez kontrolatzen du) eta sustatu duenetik, hiru hilabetetan %40 gehiago biltzen da Beasainen bereizita.
– Borondatezko birziklatzearekin, 5. edukiontziarekin nahi bada, orain arteko emaitzarik onenak lortu ditu Beasainek. %50ra ez da iritsi ez Zarautz, ez Urnietan…
– Beasaingo familien %65ek lagatzen du organikoa bereizirik; gainerako %35ak edo ez du izena emanik txipa jaso edo hori egin arren ez du entregatzen berezita organikoa. Jakin behar da %80k eman zuela izena.
– Martxoan, Sasietako mankomunitatearen datuen arabera, Beasaingo 13.792 biztanleetako bakoitzak 13,48 kilo za zabor nahasi bidali ditu zabortegira; konparatzeko, Beasainen ondo-ondoan, iaz arte 5. edukiontzi borondatezkoan aritu den Lazkaoko 5.486 herritarretako bakoitzak sistema berriarekin 4,68 kilo bidali zuen errefusetan, beasaindarren laurdena.
– Organikoa edukiontzi kolektiboetan biltzen den beste kasuetan bezala, Beasaingoetan ere ez da esan bildutakoaren purutasun tasa. Datu inportante hau falta zaigu: horrekin egin daitekeen konpostaren kalitatea mugatzen duela batetik eta bestetik purutasuna zenbat eta txikiagoa, konpost bihurtze tratamendu kostua orduan eta handiagoa delako.
Sasieta %58,5era iritsi da martxoan
2014-04-28 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoan Goierri eta Urola Gariko hondakinak kudeatzen dituen Sasieta mankomunitateko arduradunek jakinarazi dute eskualde horretan martxoan %58,5era iritsi direla. Alegia, alkantzatzeko zorian daudela Gipuzkoak birziklapenaren arloan 2016rako ezarritako helburua: %60. Albistea arduradunek aipatu dute Besasainen 5. edukiontziarekin lortutako emaitzak aurkeztu dituzten ekitaldian; horregatik Beasaini dagozkio prentsak biharamunean emandako titularrak: “Organikoarean bilketa %45 igo da Beasainen hiru hilabeteko epean” (Hitza) eta “La recogida de residuos en el contenedor marrón creció un 45% en marzo” (Diario Vasco).
Beasaingo datuak alde batera utzirik (biharko albistean aipatuko ditugu xehekiago), Sasietan hilabetetik hilabetera hondakinen kudeaketak egiten dituen hobekuntzak ederki azaltzen ditu mankomunitateak bere webgunearen “Estatistikak” atalean. 2014ko martxoan herri bakoitzak bere zaborretatik gaika ondo bereizita entregatu duena eta nahasirik zabortegira bidali duena ikus daiteke bertan. Nabarmen ageri da datuotan Sasietako emaitzak hobetzen dituztenak direla derrigorrezko gaikako sailkatzea ezarrita daukaten herriek (Atez Atekoa bezala sistema mistoa edo frakzio bakarreko Atez Ateko) eta, aldiz, okerragotzen dituztela oraindik borondatezko sailkatzearekin segitzen duten bailarako hiru herri handiek: Beasainek 186.000 kilo bidali ditu errefusetan (sortutako hondakinen %48), Zumarragak 176.000 (%62) eta Urretxuk 102.000 kilo (%53). 2014ko lehen hiru hilabetetan Zumarragatar batek 62 kilo errefus sortu ditu, urretxuarrak 44 kilo, beasaindarrak 43… eta Aramako batek 8 kilo, Itsasondokoak 9, Zaldibikoak 11.
Egunotako zenbait berriren bilduma
2014-04-25 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“El Fiscal Superior afirma que el Consorcio de Residuos incumple la planificación en vigor” (Diario Vasco)
““El fiscal, contra la cebolla en la tortilla de patatas” izan zitekeen titularra Ez baitagokio berari” (Diario Fatxo)
“Fiskalak esan du GHK araudia betetzen ari dela eta horregatik artxibatu behar izan duela auzia“, “Tolosako “marea urdinaren” erridikuluaren ondoren, berriro ere gezurretan, antza, DV… (1)” (Inko Iriarte, EHBilduko Batzarkidea)
“Kalparsoro fiskalak ere aipatu du aurreko GHK-ko kudeatzaileek arinegi eta zuhurtasunik gabe jokatu zutela erraustegiaren kontratuak ixten” (GHK)
– San Marko
“Itxaso, aurrekontuen alde auzitara jotzeko prest” (Berria)
“Itxaso defiende que los municipios del puerta a puerta paguen también por el quinto contenedor” (Naiz)
“Itxaso acusa a Bildu de «multiplicar» el coste de la recogida de residuos con el puerta a puerta” (Diario Vasco)
– Sasieta
“Sasieta realiza una nueva llamada a la recogida de cubos” (Diario Vasco)
– Eskoriatza
“Atez atekoa bertan behera uzteko eskatu dute” (Goiena)
– Legazpi
“Preguntas que si tienen respuestas (Legazpin atez ate bai” (Vimeo)
“Fila de bolsas de basuras marcadas con tarjeta roja“, “La plataforma celebra hoy el 1er aniversario de la consulta” “La plataforma de Legazpi, insatisfecha un año después de la consulta” (Diario Vasco)
“Zakar poltsen prozesioa gaur goizean legazpin. Arduragabearen poltsa, herriaren lotsa!” (Legazpi Zero Zabor)
“Legazpi sigue manifestándose rotundamente a favor de los contenedores y ya es hora de que el alcalde se dé por enterado” (Noticias de Gipuzkoa)
– Aretxabaleta
“Propuesta de consulta de la plataforma del 5º contenedor” (Diario Vasco)
– Donostia
“Alternativas para compostar” (Diario Vasco)
– Elgeta
“Elgetarren %10 inguru izan da hondakinen inguruko bileretan” (Goiena)
– Bergara
“Bergara Garbia denuncia “abuso de autoridad”” (Noticias de Gipuzkoa)
“Bergara Garbia, «firme contra la imposición», recuerda que «no pueden multar»” (Diario Vasco)
– Errenteria
“PSE-EE “joko zikina” egiten ari dela salatu du Hondakinen Taldeak“, “Joxean Medinazkoitia (Hondakinen taldearen izenean): Maite Peñari zuzendutako gutuna” (Hitza)
– Ondarroa
“Ondarroako Ibaiondoko konposta gunearen erabiltzaileek lehen konposta jaso zuten atzo” (Hitza)
– Markina-Xemein
“Auzokonposten lehen emaitzak onak izan direla baieztatu du Markina-Xemeingo Udalak” (Hitza)
– Ibarra
“El PNV pregunta al alcalde «por qué en Tolosa se puede y en Ibarra no»” (Diario Vasco)
– Lasarte
“La plataforma BAI y su reflexión sobre los residuos” (Diario Vasco)
– Astigarraga
“Para Bildu la comparativa con el quinto contenedor deja bien al PaP” (Diario Vasco)
– Zarautz
“Lo acordado en la Mesa de Residuos se encuentra en punto muerto” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“La Plataforma contra el PaP convoca una concentración para este viernes“, “Concentración en Azkoitia contra el sistema mixto” (Diario Vasco)
“Azkoitia se enreda con la basura” (Noticias de Gipuzkoa)
– Zizurkil
“El Ararteko recrimina al Ayuntamiento de Zizurkil por poner colgadores en fachadas” (Diario Vasco)
– Lasarte
“EH Bildu es partidario de un sistema mixto para la recogida de residuos” (Diario Vasco)
– Leitza
“Auzo-konpostagailuetako lehen konposta bildu dute” (Ttipi-Ttapa)
– Baztan-Malerreka-Bortziriak
“Hondakin organikoaren konpostajea indartzen ari da” (Ttipi-Ttapa)
Kolonbiako Bogotan ‘Zero Zabor alkatea’ berriro karguan
2014-04-24 // Amerika // Iruzkinik ez
Gustavo Petro Bogotako alkatea hondakin bilketako kamioi batean. (Argazkia: Bogotá Humana)
[Pello Zubiria Kamino] Urtarrilean Zero Zabor blog honek zabaldu zuenez, “‘Basura Cero’ sustatzeagatik kargugabetu nahi dute Bogotako alkatea“. Juan Manuel Santos presidenteak alkatetzatik kentzeaz gain 15 urtetan kargu publikorik eduki ezin izatera kondenatu zuen Gustavo Petro ezkertiarra. Orain auzitegiek behartu dute presidentea berriro Petro Bogotako buruzagitzan jartzera Madrilgo El Paisek informatu duenez: “Santos se ve obligado a reintegrar a Petro a la alcaldía de Bogotá“. Egunkari horrek berretsi du kargugabetzearen arrazoia hondakinen kudeaketan zetzala: “Un juez ordena al presidente de Colombia que restituya en su cargo al alcalde de la capital, quien fue inhabilitado durante 15 años por el modelo de basuras impuesto en la ciudad“. Hori bai, hondakinen gaian multinazionalen publi-erreportajeak informaziotzat plazaratzen dituen El Paisek honetan ere ez du ezkutatzen noren alde ari den: “Entonces, se ordenó su destitución del cargo de alcalde de Bogotá por un polémico plan de limpieza de la ciudad que otorgó por decreto la concesión a una empresas públicas arrebatándosela a las empresas privadas que venían encargándose. El plan, aparte de un fracaso, pues las empresas públicas no estaban preparadas para asumir la limpieza de una ciudad de ocho millones de habitantes, fue considerado por la Procuraduría contrario a los “principios constitucionales de libre empresa y competencia”. Desde entonces, los abogados de Petro y sus seguidores han emprendido lo que se ha llamado en Colombia como la tutelatón, una batalla con la que buscaban, a través de amparos judiciales, frenar la sanción. Hasta este lunes, parecía una batalla perdida, pero acaba de revivir, dándoles, por lo menos por ahora, la victoria”.
Orain Gustavo Petroren planak atzera botatzen saiatuko omen dira enpresa publikoak isun ekonomiko handiz zigortuz… konkurrentzia askea errespetatu ez dutelako. Gipuzkoarroi ez zaigu arrotz zerbitzu publikoen multinazionalen estrategia hau ere, edozein alternatiba legez ez bada diruz itotzearena. Multinazionalek berek ordaindutako politikari eta legegizonik ez zaie falta lan horretarako.
Pasaian, Donibaneren ondoren, Antxok ere %80a gainditu du Atez Atekoarekin
2014-04-24 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaiako udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketa sistema berria jarri eta hilabetera %84ko tasa gainditu du Antxo. Hau da Atez Atekoa ezarri den Pasaiako bigarren auzunea, Donibaneren ostean. Albistearen oihartzuna eskaini dute Hitzak (“Hilabeteko epean %84ko birziklapen tasa gainditu du Antxok” eta “Hilabeteko epean 54 puntu egin du gora birziklapen tasak Antxon“) eta Diario Vascok (“Los datos nos dan la razón“). Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak komentatu du: “”
Aldiz, Atez Atekoaren kontrakoek kanpainan segitzen dute herrian. Hitzak jakinarazi duenez, “Hondakinak biltzeko sistema herri galdeketa bidez hautatzeko eskatu du herritar talde batek”. Asteroko manifestazioek ere segitzen dute, Erik Rios Salazar zinegotzi jeltzaleak Twitterrez kontatzen duenez: “
#atezate sistemaren aurkako manifestazioa#Antxo-ko kaleetan“. Alderantzizko norabidean, Atez Atekoaren kontrakoen jokabidea salatu du Tito Perkaz Imazek Hirian hedabidean: “Mentiras a las pasaitarras“.Zallako Udalak Jaurlaritzari eskatu dio Cesparen hondakindegia itxi dezala
2014-04-23 // Bizkaia, Udalak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Hondakindegiaren irudi bat, Zallainfo-tik hartua.
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoa Zero Zabor taldeak ezagutarazi du Bizkaiko Zallako Udalaren erabakia: “Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Cesparen hondakindegia ixteko“. Udalaren webgunean irakur daitekeenez, eskari hori egin du “hondakindegiaren jardueran atzemandako arau-hausteek ingurumenean eta pertsonen osasunean dituzten eraginak arintze aldera”. Aurrerago dio “Cespak ez duela epean egiaztatu Ingurumen Baimen Bateratuaren eraginkortasun-baldintzak betetzen dituela. Baimen horrek ingurumen arloan sektoreko baimen guztiak batzen ditu. “Hondakindegiak behin baino gehiagotan urratu du araudia hainbat alderditan, eta Eusko Jaurlaritzak, ingurumen arloan eskumena duen erakundeak, ez du bete zaintzeko eta kontrolatzeko erantzukizuna”.
Zallan Cespa multinazionalak (Euskal Herrian hondakinen kudeaketa herri gehienetan edo Cespa edo FCCren eskuetan dago) daukan hondakindegian besteren artean Zabalgarbi errauste plantak sortutako eskoriak pilatzen dituela ezagutarazi zuen berrikitan Ekologistak Martxan elkarteak,blog honek “Zabalgarbi errauskailuaren negozioa dirulaguntza publikoetan oinarritzen da” albistean laburbildu zuenez. Zabalgarbik kiskaltzen dituen zabor tona guztien %23 ateratzen da labetik nonbait laga beharreko eskoria eta errautsez osatuta.
Zallako Udalak Cesparen hondakindegia dela eta salatutako irregulartasunen artean aipatzen ditu honakoak ere: “Ezarritako mugak nabarmen gainditzen dituzten sulfuro- eta amonio-indizeak, hondakin ez onargarriak bertan uztea (besteak beste, Zabalgarbiko zaborrak), suteak eta eztandak ekiditeko gasen kontrol falta, hodibiltzailera lixibiatuak isurtzeko mugak behin eta berriz urratzea (horrek eragiten du lurrunak etxebizitzen barnealdera iragaztea), urak behar ez bezala ez kontrolatzea…”
Zallako Udalaren eskariak badu eduki ekonomikoa ere: “Udal erakundeak milioi bat eta erdi euro baino gehiago eskatzen ditu bide publikoak erabiltzeagatik. Nolanahi ere, jada ezin izango du kobratu ustiapenaren lehenengo lau urteei dagozkien bi milioi euro baino gehiagoko zenbatekoa, tasa horiek likidatzeko aukera preskribatu egin baita. Xedea da multinazional horrek bide publikoetako gainerako erabiltzaileek ordaintzen dituzten tasa berdinak ordaintzea, beharrezkoak baitira trafiko astuna jasaten duten bideen konponketak ordaindu ahal izateko. 2005. urte amaieraz geroztik, urte horretan hasi baitzen hondakindegiko jarduera, Udalak euro bat milioi baino zertxobait gutxiago jaso du isurketen kanon gisa bertan utzi diren 4 milioi hondakin-tonengatik”.
Justu egun beretan Eusko Legebiltzarrean hondakinen kudeaketaz okupatzen den batzordean Zabalgarbiz mintzatu ziren. Ondoren aipatzen diren albiste eta iritziek erakusten dute Bizkaian berotzen ari dela zaborren eztabaida:
– Ana Oregi Ingurumen sailburuak Eusko Legebiltzarrean egindako agerpenaz publikatu direnak:
“Zabalgarbik araudia betetzen duela azaldu du Oregik legebiltzarrean” (Berria)
“La Diputación vizcaina reconoce a los ecologistas que recicla el 36%” (Gara)
“Oregi defiende la gestión “modélica” de Zabalgarbi” (Deia)
“Oregi: “Zabalgarbi cumple perfectamente todas las exigencias y controles“”- bideoa- (Eusko Jaurlaritza)
“El Gobierno vasco reconoce que no ejerce debidamente la función de control sobre Zabalgarbi” (EHBildu)
– EHBilduko Maribi Ugarteburu eta Asier Vega batzarkideen iritzi artikulua:
‘Bizkaia sí tiene un problema con los residuos” (Naiz)
– Lea-Artibaiko Eguzki
“Hondakin organiko gutxi jasotzen da Bizkaiko edukiontzi marroietan“
Ataunek frakzio bakarreko Atez Atekoarekin %85a lortu du
2014-04-22 // Atez atekoa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Goierriko Hitza izan da, guk dakigula, albisteari oihartzun egiten bakarra: “Ataunen hondakinen %85 gaika biltzera iritsi dira, bereizte tasa bikoiztuta“. Berriak badu bere garrantzia, Ataun baita frakzio bakarreko Atez Atekoa ezarri duen lehenbiziko herria. “Sistema mistoa” eta “Atez Ateko mistoa” formula anbiguoagoz ere izendatzen da Ataungoa. Ataunek hasi duen formulan, errefusaren kaleko edukiontzi berdea kendu egin dute eta atez ate biltzen hasi dira hondakin mota hori, birzikla ezin daitekeena. Gainerako frakzioak kaleko edukiontzietan jasotzen ditu Sasietak, gaika, gaur egun bezala. Bilduk daukan udal gobernuak eta oposizioak adostu zuten sistema, martxoaren erdi aldetik Ormaiztegin ere martxan dagoena eta laster jartzekotan direna Azkoitian.
Hitzan Aimar Maizek jaso duenez, “Sasietaren gerente Iñaki Erauskinek, bere aldetik, giltzarrietako bat zabor arruntaren edukiontzia kaletik kentzea izan dela gaineratu du, ‘dena irensten duen aho handia zelako’. Hondakinen bereizkuntzan, ‘benetako arazoa’ edukiontzi hori kalean edukitzea dela gaineratu du Erauskinek. Sistema mistoen arrakasta ontzi hori kendu eta errefusa ‘era pertsonalizatuan’ biltzea da”.
, .