Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Tolosako hondakin bilketa sistema berria: xehetasunak eta erreakzioak
2014-04-21 // Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Tolosako udal gobernuak (gehiengo osoa elkarturik Bildu -alkatetza- eta Aralarren zinegotzia) Aste Santu atarian iragarri du apirilaren 29an udalbatzak bozkatzeko edukiko duen bilketa sistema berria, blog honek “Txipdun sistema berria aurkeztu dute Tolosan” albistean aurreratu zuenez. Sistema berria doa Elgetak hilabete honetan aurkeztu eta bozkatzen duenaren eredutik eta duela urte bete Zumaian erabaki baina oraindik ezarri gabe dagoenetik. Nola izendatu? Blog honen kategorietan “Bost edukiontzi txipdunak” bataiatu bagenuen Zumaia eta Elgetakoa, oraingoan Tolosakoa izendatu dugu “Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan”. Aplikatu ote dakioke “Atez Ateko komunitario” izendapena? “Derrigorrezko komunitarioa” agian? Hilabeteak aurrera joan ahala argitzen joango dira izenak ere.
Funtsean ezaugarriok edukiko ditu:
– Zabor nahasiendako edukiontzi berde “betikoak” desagertu egingo dira.
– Paper-kartoiak eta ontzi arinak orain arte bezala, kaleko kontainer handietan, urdin eta horietan.
– Organikoa eta errefusa asteko egun jakinetan aterako dira txip elektroniko pertsonalizatuz zabalduko diren 240 litroko kontainer txikiagoetan lagatzeko. Familia bakoitzak txip bat izango du eta txartel horrek edukiontzi bakarra irekiko du. Organikoa astean lautan bilduko dute eta errefusa astean behin. 240 litroko edukiontzia dagokio 150 lagunen multzoari.
– Sistema berriarekin ere auzokonposta eta autokonposta sustatzeko lanean jarraituko dute.
– Helburua da 2014ean gaikako bilketan %70era iristea, eta 2016an %85era.
– Aipatu da 2015a amaitzerako helburua lortu ez bada, udalak zuzenean Atez Atekoa ezarriko duela (nahiz inork ez dakien 2015ko abenduan zein gobernu talde edukiko duen Tolosak).
Horraino ezagutzen diren xehetasunak. Erreakzioak ez dira gutxi izan. Aurkitu ditugunak bildu ditugu ondoko zerrenda honetan:
– Tolosako udalaren prentsa oharra erabakiaz.
– Tolosa Zero Zabor taldearen oharra eta Gipuzkoa Zero Zabor taldearena, hau kritikoagoa: “Tolosa esperimentuen bidetik“.
– Tolosa Txukun da Gipuzkoako Garbia plataformen herri honetako marka. Maiatzaren 25erako deitua zuen herri galdeketa Atez Atekoaren kontra. Haren erreakzioa Diario Vascok bildu du EAJren erreakzioarekin kontrajarrita: “La plataforma Tolosa Txukun le dará una oportunidad aunque piensa que es una solución «llena de imprecisiones»”
– Tolosaldeko Ataria: “Edukiontziak eta txipak, Tolosako errefusa eta organikoa biltzeko“, “Tolosa Zero Zabor: ‘Ezarpena egiten den moduaren arabera, sistema egokia hala erabat desegokia izan daiteke’“, ““Sinisten dut zifra onetara iritsiko garela eta ez dugula sistemaz aldatu beharko” (Ibai Iriarte alkatea), “Tolosako PSE-EEk ez du hondakin bilketa sistema berria onartzen“, “Edukiontzien sistemaren aurkako bozka emango du Tolosako EAJk“, “Jose Ignacio Asensio, PSE-EE: “Inprobisazioa izan da eta ez dira ausartu nahi zuten erabakia hartzera””
– 28 Kanala (Interneteko telebista): “Organikoa eta errefusa txip-dun edukiontzietan bilduko da Tolosan”
– Diario Vasco: “Tolosa implantará un sistema de recogida de basuras basado en contenedores comunitarios””, “El PSE-EE de Tolosa cree que la propuesta de Bildu-Aralar es un «PaP a plazos»“, “El PNV aprecia «más sombras que luces» en la propuesta de Bildu y le da un cero a su gestión. La plataforma Tolosa Txukun le dará una oportunidad aunque piensa que es una solución «llena de imprecisiones»”
– Diario Fatxo: “El Diario Vasco hace el ridículo en Tolosa” (Diario Fatxo)
Zero Zabor politikek ingurumena hobetu eta milaka lanpostu sortuko lituzkete
2014-04-15 // Europa, Plangintza // Iruzkinik ez
Zero Zabor politikekin enplegurik gabeko sei gaztetik batentzako lana dagoke (Irudia: EEB)
[Pello Zubiria Kamino] European Environmental Bureau (EEB) erakundeak, zeinak biltzen baititu kontinentean ingurumenaren aferetan mobilizaturik ari diren gizarte mugimendu nagusiak, agiri garrantzitsu bat plazaratu berri du, Europako Batasunak hondakinen aferan laster bere helburuak eguneratu behar dituela eta. “Advancing Resource Efficiency in Europe” txostenean kalkulatu du Europak bere hondakinen kudeaketa hobetuz gero, birziklatze tasa %70ez goiti eramanez, 750.000 lanpostu berri sortu daitezkeela 2025 bitartean eta 860.000 2030rako.
Hiri hondakinak ondo kudeatuz aurreztu daitezkeen gas isuriak eta diruak (Irudia: EEB)
Zero Zabor estrategia Europa osora hedatuz gero, 2030 bitartean 12.000 milioi euro aurreztu bakar-bakarrik hondakinen birziklatzeari esker, Kroaziaren lurrazala adinako lur salbatu zabortegitara kondenatzetik, 74.400 milioi euro aurreztu janarien alferrik galtzea ekidinez, klima aldaketa eragiten duten gasetan 303 milioi tona gutxiago isuri.
Zabortegietara kondenatutako milaka hektareak (Kroaziaren azalera adina) salbatu. (Irudia: EEB)
Txipdun sistema berria aurkeztu dute Tolosan
2014-04-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Edukiontzi berdea kendu eta organikoa eta errefusa bereizteko edukiontziak jarriko dituzte Tolosan. Txip bidez kontrolatuko dira bi horiek, eta beste frakzioak (papera, ontzi arinak eta beira) gaur martxan dagoen sistemarekin biltzeko asmoa daukate, uda osterako.
Proposamena hilaren 29ko bilkuran onartzekotan dira, eta %60 eta %70 arteko birziklatze-tasetara ailegatzea dute helburu. 2015 amaierarako zifra horietara iritsi ezean, atez ateko sistema jarriko dutela azaldu du Tolosako Udalak.
Sistema derrigorrezkoa izango da eta bi gai horietarako bilketarako egun jakinak egongo dira: organikoa astean lau aldiz ateratzeko aukera egongo da, eta errefusa berriz behin. Etxe bakoitzeko txartel bat banatuko dute eta informatika programa baten bidez kontrolatuko dutela azaldu dute.
Udalak ez du sistemarik eraginkorrentzat jo, baina kontsentsuaren garrantzia azpimarratu du.
Tolosa Zero Zaborrek ontzat jo ditu sistemaren helburuak, baina zalantzati agertu da ezarpenaren eraginkortasunarekin.
Tolosa Txukun plataformak, berriz, balorazio sakona egiteko informazioa falta zaiola dio.
Azken egunotako beste albisteen bilduma
2014-04-12 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa
“El plan de residuos foral irá a las juntas” (Noticias de Gipuzkoa)
“Las Juntas instan a la Diputación a que someta su plan de residuos a votación” (Diario Vasco)
Tolosaldea
“Tolosaldeko saltokietan kartoia biltzeko zerbitzu berezia jarriko dute” (Tolosaldeko Ataria)
“Mankomunitateak «bide jasangarri eta eraginkorrenarenetik» jarraituko du lanean” (Diario Vasco)
– Lasarte-Oria
“Bildu indica que hay dos modelos de gestión de residuos: el pasado y el futuro” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“%70 edo gehiagoko bereizketa tasara iristeko, bilketa sistema misto bat ezartzea erabaki du hondakinen lan taldeak” (Azkoitiako udala)
“Azkoitiko atez atekoaren aurkakoen ustez «kaltegarria» da sistema mistoa” (Hitza)
“«Bildu y Azkoitia Bai imponen y ningunean a los azkoitiarras»” (Diario Vasco)
– Beasain
“No a un Sasieta vertedero de Gipuzkoa. Los ediles de PNV, PSE, h1! y PP presentan una moción para que no se cierren Lapatx y Urteta. ” (Diario Vasco)
– Eskoriatza
“Normaltasunez” dabiltza eskoriatzarrak atez atekoarekin, Udalaren arabera” (Goiena)
“Acogida desigual del ‘puerta a puerta‘” (Diario Vasco)
– Donostia
“Morlans, Egia eta Erdialdeko auzotarrek materia organikoa biltzeko sistema berria ezagutuko dute“, “Parte Zaharreko zabor bilketarako sistema alda dezala eskatu dio EAJk udal gobernuari“, “EAJk udal gobernua interpelatu du, Loiolako Erriberako zabor bilketaren sistemaren gabeziak konpondu ditzan” (Hitza
“El PNV critica deficiencias en la recogida de basura de Riberas de Loiola“, “El PNV pide una solución para la recogida de basuras de la Parte Vieja” (Diario Vasco)
– Ezkio-Itsaso
“Hondakinak ondo bereizteak interesa pizten du herrian” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Instan a Bildu a que convoque una consulta sobre el ‘puerta a puerta‘” (Diario Vasco)
– Arrasate
“2.300 tuper baino gehiago banatu dituzte Arrasaten erosketak egiteko” (Goiena)
– Bizkaia
“Al menos ochos trabajadores de la planta TMB de Arraiz sufren un brote epidémico de ‘Fiebre Q’” (Deia)
“La Diputación de Bizkaia transmite «absoluta tranquilidad» ante la detección de un brote de fiebre Q” (Naiz)
– Bergara
“Elgetako adibidea jarraitzeko esan dio Bergara Garbiak Bilduri” (Goiena)
“Bergara Garbia pone como ejemplo el modelo de Elgeta” (Diario Vasco)
– Etxarri-Aranaz
“Errausketaren gaitzespena seinaleetan ikusgai” (Guaixe)
– Legazpi
“El PSE solicita utilizar los contenedores grises grandes para toda la fracción resto” (Diario Vasco)
– Azpeiti
“Herriko establezimenduetan hondakinak kudeatzeko teknikaria igaroko da” (Diario Vasco)
Hondakinak erraustuz egindako zementuaren kalitatea auzitan Italian
2014-04-11 // Errausketa, Europa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Europako Zero Waste mugimenduaren batzorde zientifikoko kide den Enzo Favoinok ezagutarazi du Italiako prentsak azaldu duen albiste hau: gutxienez hiru auzi daude abian Italiako epaitegietan hondakinak kiskaliz ekoiztutako porlanaren kalitatea dela eta. Articolo Tre hedabidean Davide Pelandak plazaratu du: “Treviso. Abitazioni costruite con la cenere anzichè con il calcestruzzo“(Treviso: Etxeak errautsekin ari ziren eraikitzen zementoaren ordez). Elisabetta Merloni doktoreak farmazia berrirako eraikina enkargatu ondoren, obrak oso aurreratuak zeudenean ohartu ziren bertan erabilitako porlanaren kalitate eskasaz. Hasieran, hormigoiak behar zuen indarrik ez zeukalako. Baina gero egindako analitikek erakutsi zuten, gainera, porlanean bazirela dioxinak eta bestelako pozoiak zertan egonik ez zuten neurrietan. Artikuluak ematen ditu Italian gertatu diren kasu gehiagoren xehetasun teknikoak.
Hori, jakina denez, ezinezkoa da Espainian gertatzea. FCC den porlan-fabriken jabe bihozberak ez luke sekula ametituko.
Ekologistak Martxan: Bizkaiak ez du %50 birziklatzen, %36 baizik
2014-04-10 // Bizkaia // Iruzkinik ez
Otsailean Bizkaiko Ingurumen diputatu Iosu Madariagak deklaratu zuen: “Bizkaia alcanza el objetivo europeo del 50% de reciclaje“. Horrek ondoren ekarri zuen zenbait eztabaida, blog honetan bere garaian azaldu bezala. Orain Ekologistak Martxan elkarteak plazaratu du EHUko irakasle Gorka Buenok Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen azterketarekin eta salatu du errealitatea lurralde honetan ez dela agintariek esanda bezalakoa: Bizkaiak ez duela birziklatzen bere hondakinen %50, baizik eta %36.
Berrian Iñaki Petxarromanek laburbildu du Ekologistak Martxanen azterlana “Erdia birziklatzeko asko falta du Bizkaiak” kronikan, eta gainera Gorka Bueno bera mintzatu da: “Tranpa hauek egitea geure burua engainatzea besterik ez da“. Bueno irakaslearen esanetan, Madariaga diputatuak berak aitortu bide dio agintariek datuekin ‘tranpatxoak’ egitea ohikoa dela. Albistea Barakaldoko Herrikolore webguneak ere bildu du: “Ekologistak Martxan desmiente los datos de la Diputación de Bizkaia en materia de reciclaje de residuos“
Hurrengo zabor-festa, Tolosan
2014-04-10 // Gizarte eragileak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Seinale nabarmena atzo, apirilak 09, ETBren ilunabarreko albistegian: Gipuzkoako sei alkatek San Marko mankomunitatearen aurrekontuak auzitara eramatea baino lehenago eta denbora luzeagoz landu dute Tolosan herritar talde batek zabor-zorro urdinak erakutsiz egindako agerpena. Aurreko egunetan prentsak erakutsia zuen motorrak berotzen ari zirela Gipuzkoako hiriburu foral deituan: “Tolosa txukunek ‘marea urdina’ osatu nahi du zabor poltsekin, atez atekoaren aurka” (Tolosaldeko Ataria), “Tolosa Txukun propone colgar bolsas de basura contra el ‘PaP’“, “Tolosa Txukun quiere “mejorar el sistema que tenemos ahora”” (Noticias de Gipuzkoa) eta batik bat Diario Vascon: “Tolosa Txukun se movilizará contra un posible sistema mixto de recogida“, “Tolosaldea Txukun pide la celebración de una consulta sobre el PaP el 25 de mayo“, “Campaña activa de movilizaciones contra el sistema ‘Puerta a Puerta’“, “Tolosa simboliza una «marea azul» contra el Puerta a Puerta“. Gudu giroa berotu ahala, arizale berriak ere azaldu dira, Diario Vascoren kontrako kanpainan ari den @diariofatxo Twitterreko kontua adibidez: “Diario Vascoren “marea azul” delakoa beste perspektiba batetik ikusia. Inozoak garela uste dute ala? RT”
Aspalditik egon dira zabor-poltsa urdinak Tolosako zenbait leihotan. Zorro prebentiboak, gaurdaino udalak ez baitu erabaki zein sistema ezarriko duen. Baina Gipuzkoan nonbait mugitu bada EAJko jendea hondakinentzako errauskailurik gabeko alternatibaren kontra, hori Tolosan izan da. Duela kasik bi urte burututako sinadura bilketan aipatzen zena azalduta dago “Energumeno baten zigarroa” komentarioan. Zeren eta Tolosako berezitasunetako bat baita Atez Atekoaren kontrako mobilizazioa sustatzen duten jelkideek disimulurik gabe defenditzen dutela zaborren intzinerazioa. Duela bi urte Jokin Bildarraz senatariak berak banatzen zituen besteren artean “Según estudio de la Universidad de Oviedo, el impacto sobre la salud de una incineradora moderna equivale a fumarse un cigarro al año” zioten paskinak. Galtzaundi aldizkariaren 2011ko azaroaren 2ko zenbakian Tolosa Txukuneko buru eta Gipuzkoako Garbia plataformen bozeramaile den Patxi Amantegik aho-bizarrik gabe aitortzen zion kazetariari: “Norberak bere ardurak hartu behar dituela iruditzen zait. Konpost guneak jarri behar badira, Apattan egon beharko dute, inerteen bilketa herrian eta errauskailua Usabalen ur zirkuitu baten bidez, igerilekuko beroketa doanekoa izan dadin”.
Geroztik, udalak Idema enpresari (sekula inon Atez Ateko sistemarik ezarri ez duenari) enkargatu zion herrirako balio lezaketen sistemak aztertzea. Honek hiru sistema konparatu zituen eta emaitza joan den otsailean aurkeztu zen. Tolosa Txukunek garbi utzi du ez duela onartuko kalean lagatako edukiontzi handiz osatua ez den sistemarik. Bitarte horretan, bailaran Tolosa ez beste herri gehienak Zero Zabor ereduan abiatu dira, izan Orendain bezalako herri txikien sisteman edo Atez Atekoan, eta orain herriok lortu dute mankomunitatearen kudeaketa ekonomikoan bakoitzak ordaintzea ez biztanleko baizik eta sortzen duen zaborraren arabera. Tolosaldeko Atariak titulatu bezala, “Tolosari hondakinak era jasangarrian biltzeko eskua luzatu nahi dio Mankomunitateak“. Mugitzeko garaia iritsi zaie bailarako hiri nagusiko kaletarrei: inguruko herriek ez dute onartuko tolosarrek beren zabor gehiegiekin besteren lurrak kutsatzea, eta ez haiek gaizki egitearen ordaina ondo ari direnek pagatzea.
Tolosak hartuko du leku garrantzitsua ondoko asteetan egunkari eta hedabide handienetan. Alferrik bilatuko dituzue Astigarragako emaitzen berriak, edo Lezokoak, edo Bergarakoak, edo Hernanikoak, edo Ordiziakoak, edo… Horietan ere zalaparta galanta izan zen, baina tamalez orain horietan bareago datoz urak, albiste ona ez ei da albiste. Aktualitatearen agendan agintzen dutenek erabaki dute: mintza gaitezen Tolosaz. Eta Tolosaz ariko gara, prefosta.
San Marko: Atez Atekoan ari direnek besteen 5. edukiontzia zergatik pagatu?
2014-04-09 // Auzitegiak, Ekonomia, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Atzo ARGIAk aurreratu zuenez, sei udalerrik, Astigarragak, Usurbilek, Pasaiak, Oiartzunek, Hernanik eta Lezok, helegitea jarri diete Euskal Herriko justizia epaitegi gorenean Denis Itxasok San Marko mankomunitatean aurkeztu dituen aurrekontuei. Gaur sei alkateok azaldu dira prentsaren aurrean azalpenak ematera.
Goitik-ezkerretik hasita, Aiora Perez de San Roman (Oiartzun), Mertxe Aizpurua (Usurbil) Amaia Agirregabiria (Pasaia), Luix Intxauspe (Hernani), Ainhoa Zabalo (Lezo) eta Andoni Gartzia (Astigarraga).
Alkateek salatu dute San Markoko zuzendaritza, Denis Itxaso sozialista daukala lehendakari (“… paradoxa honen aurrean aurkitzen gara: PSEko alkaterik ez dagoen mankomunitate honen lehendakaritza alderdi horren esku dago, legitimazio demokratikorik gabe mankomunitatea kudeatzen”, zehaztu dute) beren herriak kaltetzen ari dela kudeaketaren kosteak erabakitzerakoan.
Sei herriotan udalek Atez Ateko bilketa egiten dute, mankomunitateko emaitzarik onenak eskuratuz, eta askotan entzun behar izan dute beren agintariek bilketa sistema garestia ezarria dutela. Gaur, ordea, alderantzizkoa salatu dute alkateok: mankomunitateak behartzen dituela besteen bilketa pagatzera. Nola? Alde batetik, 5. edukiontziarekin kudeatzen den organikoaren bilketa mankomunitateko herritar guztiei pagatu araziz; bestetik, herriok beharrik ez duten 5. edukiontzia mankomunitate osora zabaltzeko gastu berriak ere denei ordainarazita.
Auzitegian eztabaidatu beharko dute bi aldeek gai honetaz, antza denez mankomunitatean bertan elkarrizketa ezinezkoa dela eta. Ainhoa Zabalo Lezoko alkateak honela zehaztu zuen Itxasoren jarrera: “Botere abusu hau salatzean, Denis Itxasoren erantzuna ‘gustora ez bazaudete mankomunitatea uzteko” gonbidapena izan zen'”. Laster ezagutuko da mankomunitateko lehendakariaren erantzuna, Diario Vasco egunkariaren bidez, oker handirik gabe.
Hondakinen kudeaketaren alde ekonomikoak gero eta garrantzia handiagoa edukiko du eztabaida honetan. Errauskailuan oinarritutako eskema nagusi zen bitartean, sortzen ari zen alternatibari klase guztietako deserosotasunak aurpegiratzen zitzaizkion, tartean garestiagoa izatea. Alternatiba egonkortu ahala, hondakinen kudeaketaren -hau da, zerbitzu publikoetara emanak dauden multinazionalen negozio txit oparo honen- benetako zifrak ezagutuz goaz. Errauskailua eraiki eta kudeatzearen atzean banku handien produktu toxikoak zeudela jakin genuen. Orain ezagutuz goaz sistema eraginkor eta iraunkorren zifrak eta baita kutsakor eta desegokienak ere. Eta printzipioak ez luke bueltarik behar: kutsatzen duenak, ordain beza.
Prentsaurrekoan alkateek irakurritako mezuak osorik eskuratu ditugunez, hona
(gehiago…)
Astigarragan Atez Ate urte betez
2014-04-09 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Apiril hasieran urtea bete dute Astigarragan hondakinak atez ate biltzen hasi zirenetik. Urumeako Kronikak [Hernaniko Kronika duela gutxi hasi da Astigarragatik Goizuetarainoko albisteak biltzen astean behin, Urumeako edizioan] tarte zabala eskaini dio gaiari, duela urte bete polemika beroan orria franko eskaini zioten hedabide handiek ez bezala. Albiste onak ez bide dira albiste.
Gaikako bilketa Astigarragan 2013ko martxoan eta aurtengoan (Irudia: Urumeako Kronika)
Hondakinenen kudeaketaren datu nagusiak bildu dituzte “Astigartarrek hondakinen %83a biltzen dute gaika, lehen baino ia hiru aldiz gehiago” kronikan. Udalaren datuen arabera, atez atekoarekin, astigartarrek hondakinen %82,95a biltzen dute gaika eta lehen, lau kontenedorerekin, %29,16a. Beraz, gaur egun, %17,05a da zabortegira doan errefusa eta lehen, %70,84a.
Datu orokorrez gain, udaleko hiru alderdi politikoei eta hondakinen gaian Astigarragan mugitu diren bi taldeei eskatu diete iritzia. Hona:
Andoni Gartzia, alkatea (Bildu) “Hondakinen bilketari iraulia eman diogu”
EAJ-PNV “Bilduk beste interes batzuen alde egin du eta inposaketa justifikatzeko, ipuina asmatu du”
Hamaikabat “Udalak ematen dituen datuak faltsuak dira falta den zabor erdia ez baitu datuetan sartzen”
Astigarraga Zero Zabor “Arazo haundia dugu oraindik hondakinen gaiarekin, baina pausoz pauso bagoaz”
Astigarraga Garbia “Zaborraren %36a ez da herrian jasotzen, herritar askok egiten du protesta isila”
Sei herrik auzitara daramatzate San Markoren 2014ko aurrekontuak
2014-04-08 // Auzitegiak, Ekonomia, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Sei udalerrik, Astigarragak, Usurbilek, Pasaiak, Oiartzunek, Hernanik eta Lezok, helegitea jarri diete Euskal Herriko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren justizia epaitegi gorenean Denis Itxasok San Marko mankomunitatean aurkeztu dituen aurrekontuei. San Marko barruan 45.000 biztanle osatzen dituzten seiok dira hondakinen kudeaketa onena egiten dutenak, Atez Atekoa ezarri zutenetik. Mankomunitatearen aurrekontuak auzitara eramatearen arrazoiak eta bestelako xehetasunak prentsaren aurrean bihar, apirilak 9, goizeko 11:30ean azalduko dituzte udalotako alkateek, Koldo Mitxelena kulturunean.
[2014-04-09 eguneraketa] “Seis ayuntamientos de Bildu recurren los presupuestos de San Markos” (Diario Vasco)
Prentsaurrekoan alkateek irakurritako mezua
(gehiago…)