Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Contarina, Gipuzkoarentzako eredu (eta Bizkaiarentzako)
2014-04-08 // Europa // Iruzkinik ez
Contarina herri elkargoa, Italiako Veneto eskualdean (Irudia: Paolo Contó)
[Pello Zubiria Kamino] Hannoverreko Ecoinnovation feriaren barruan “Waste potencial!” (Hondakinen ahalmena!) biltzarraren barruan atzo, astelehenez, Janez Potocnik Europako Batasunaren komisarioaren aldamenean hitze egind dutenen artean (Iñaki Errazkin Gipuzkoako ingurumen diputatuak ere hitz egin zuen) Paolo Contò italiarra aritu da. Ez bakarrik Gipuzkoarentzako, Euskal Herriko edozein lurralde edo mankomunitaterentzako hondakinen kudeaketa burutsu eta iraunkorraren eredua lantzen duena.
Paolo Contò herri elkargo horren lehendakariak Zero Waste Europe koordinadorak Paris-Bobignyn egindako aurkerpeneko irudiz osatu dugu honako kronikatxoa. Contòk erakutsitako irudi guztiak Zero Waste Francek eskaintzen ditu sliydeshare honetan.
Gaikako bilketa Contarinan, urtez urte (Irudia: Paolo Contò)
Laburbilduz, Veneto eskualdean (Veneziaren ondoan) bi mankomunitate biltzen ditu Contarinak, denetara 554.000 biztanle. Honetan ere Gipuzkoarekin alderatzekoa. Atez ateko bilketaz kudeatzen ditu denen hondakinak, eta 2009tik sortuz besteko tarifa pagatzen dute familiek bezala enpresek: hondakinen tasaren zati bat finkoa da, familiak dauzkan kideen edo komertzioak dauzkan metro karratuen araberakoa, eta beste zatia ordaintzen duten segun eta zenbat hondakin ateratzen duten.
Azken errefus kopurua Contarinan pertsona eta urteko. (Irudia: Paolo Contò)
Hondakinen kudeaketan Italiako txapelduna da Contarina. Gaikako bilketan %83a gainditua du. Sortutako hondakin kopuruetan ere Italiako onena da: Italiako media urteko eta pertsonako 504 kilotan dago, Contarinan 350 inguruan. Eta are nabarmenagoa da azken errefus kopuruan eskaintzen duen emaitza: pertsonako eta urteko 60 kiloen azpitik dabiltza Venetoko eskualdean. Paolo Contòk argi esplikatzen du jauzia egin dutela Atez Atekoa finkatu ostean lurralde osoan sortuz besteko ordainketa ezarri dutenetik, 2009tik. .
Kontua da ez bakarrik emaitzetan dela txapeldun Contarina, kudeaketa ekonomikoan ere Italiako kosterik merkeenarekin lortzen ditu helburu oso on horiek. Bi ikuspegitatik aztertuta, gainera: merkeena da administrazioarentzako eta herritarrei dagokienez Contarinak kudeatzen dituenak dira Italian zaborragatiko tasetan gutxien ordaintzen dutenetakoak.
Orain lanean ari dira 2022rako ezarritako helburua lortzeko. Bi ataletan. Portzentaietan, gaikako bilketa %96raino hobetzea posible ikusten dute kudeatzaileek. Eta kopuru absolutuetan, pertsona bakoitzak urtean entregatzen duen azken errefusa (zaborra) kilotan kasik ezerezera eramatea daukate helburu: oraingo 50-60 kiloak 10 kilotaraino murriztea. Bi helburuok elkarturik agertzen ditu azpiko grafikoak.
Contarinaren helburuak 2022rako. (Paolo Contòren irudiak ARGIAk euskaraturik)
Gaur Iñaki Errazkin mintzatuko da Alemaniako Hannoverren Europako Batzordeak konbidaturik
2014-04-07 // Aldundiak, Europa, Plangintza // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Europako Batzordeak aurten hamaseigarrenez antolatzen duen EcoInnovation Forum delakoa gaur eta bihar burutuko da Alemaniako Hannoverren, hondakinen kudeaketan zentraturik. “Wasted Potential! Towards circular economy in cities” (Alferrik galdutako baliabideak! Ekonomia zirkularra lantzea hirietan da aurtengo edizioaren goiburua. Europak daukan feria industrial nagusienaren erdian burutuko da biltzarra, Hannover Messen
Antolatzaileek sarean jarri duten egitarauan ikusi daitekeenez, hizlarien artean egongo dira Gipuzkoako Foru Aldundian hondakinen ardura daukaten Iñaki Errazkin diputatua eta Ainhoa Iraola zuzendaria, Italiako Capannori hiriko alkate Giorgio Del Ghingaro, Italiako Veneto eskualdean Contarina mankomunitatea kudeatzen duen elkarteko lehendakari Paolo Contò, Erresuma Batutik Katy Anderson joango da, Suediatik Pal Matterson, eta abar luzea.
Bilkuraren antolatzaile nagusia Janez Potocnik komisarioa da. Berak irekiko du bilera “European drivers for change” hitzaldiarekin. Errazkinen eta Iraolaren mintzaldiak titulu hau darama egitarauan: “Hernani declared ‘zero waste’“.
Xehetasun gehiago:
“Birziklapena ardatz duen hondakinen kudeaketa sistema eramango du etzi Foru Aldundiak Hannoverrera“, “Iñaki Errazkin Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua Europar Batzordeak eta Alemaniako Gobernuak antolatutako Ekoberrikuntzaren Foroan dago Hannoverren” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“Gipuzkoa presentará su gestión de residuos en un foro europeo en Hannover” (Diario Vasco)
Biltzarraren jarraipena Twitterrez:
@EU_ecoinnoIgandean hasi dira Eskoriatzan hondakinak Atez Ate batzen
2014-04-06 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Debagoieneko Eskoriatzan igandean, apirilak 6, hasi dira hondakinak gaika Atez Ate biltzen. Lehen eguna hondakin organikoari (min egiten du hedabide batean 2014an horri zabor organikoa irakurtzeak) egokitu zaio, asteartea eta ostirala bezala. Asteartea paper-kartoientzako. Asteazkena eta larunbata ontzi arinendako dira.Eta errefisa (hau bai zaborra) ostegunetarako.
Xehetasun gehiago:
Goiena “Zaborra atez ate ateratzen hasiko dira eskoriatzarrak domekan“, “Eskoriatza Garbiak organikoarendako kuboak balkoietan jartzera deitu die herritarrei, protesta modura” (kronika eta bideoa)
“Mañana se pone en marcha el nuevo sistema de recogida PaP“,
“Eskoriatza Garbia llama a la «desobediencia civil»” (Diario Vasco)
Azken egunotako beste zenbait albiste
2014-04-05 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
– Gipuzkoa
“Zabortegien gaian gezurretan aritzea leporatu diote Bilduri Gipuzkoako PSEko ordezkariek” (Hitza)
“Errazkin califica el plan foral de residuos de «modélico» y la oposición, de «demagógico»” (Diario Vasco)
““Gipuzkoa aitzindaria da hondakinen kudeaketan”, dio Iñaki Errazkinek” (Gipuzkoako Foru Aldundia)
“La comisión sobre el Consorcio de residuos tendrá hoy calendario“, “Bildu y PNV se acusan de usar la comisión sobre el Consorcio con fines electorales” (Noticias de Gipuzkoa)
“La comisión sobre GHK arrancará con la comparecencia del Fiscal Superior del País Vasco” (Diario Vasco)
– Debagoiena
“Debagoieneko birziklatze tasa “batez bestekoaren gainetik” dago, Aldundiaren arabera“, “Denis Itxaso: “Inposizio gabe gauzek hobeto funtzionatzen dute”” (Goiena)
“Los socialistas abogan por el quinto contenedor pero «sin amenazas»” (Diario Vasco)
– Debabarrena
“Hondakinen %35,7 gaika bereizita bildu da Debabarrenan aurten, iaz denbora berean baino %6 gehiago” (Elgoibarren)
“Debabarrena recoge el 35,7% de sus residuos selectivamente” (Noticias de Gipuzkoa)
– Zumaia
“«Es hora de cumplir el acuerdo de la Mesa de Residuos», según Montse Arana“, “«Helburua birziklapena hobetzea da, ez botoak irabaztea», dio Udal Gobernuak” (Diario Vasco)
“Udal Gobernuaren erantzuna Montse Aranari” (Baleike)
– Tolosa
“Tolosa Txukun se movilizará contra un posible sistema mixto de recogida” (Diario Vasco)
– Donostia
“«Reciclar con el quinto contenedor lleva su tiempo pero está bien»” (Diario Vasco)
– Andoain
“El Pleno aprueba implantar el contenedor marrón con chip” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Udalak Antxoko beira edukiontziak jasotzeko eskatu dio San Markoseko Mankomunitateari” (Hitza)
“Instan a San Marcos a realizar la recogida de vidrio en Antxo” (Diario Vasco)
“
#atezate sistemaren aurkako bosgarren manifestazioa#Pasai#Antxo-ko kaleetan” (@erikrsalazar Twitterren)“
#atezate sistemaren aurkako seigarren manifestazioa#Antxo-ko Eskalantegi kaletik” (@erikrsalazar Twitter)“Alkateraen etxe atarian hirugarrenez zikindu dute” (Pasaia ezkerretik)
– Lasarte-Oria
“Hondakinen kudeaketan zabortegirik ez. BAI plataforma PIGRUG-aren eta Europako sistemen alde” (Txintxarri)
“Lasarte-Oria implantará el quinto contenedor, con la abstención de Bildu” (Diario Vasco)
– Urnieta
“Ordenar para reciclar” (Noticias de Gipuzkoa)
– Eskoriatza
“Puesta en marcha del PaP el domingo“, “Reunión de Eskoriatza Garbia sobre el PaP” (Diario Vasco)
– Zarautz
“EA denuncia que el PNV quiere confundir a la ciudadanía en el tema de los residuos” (Diario Vasco)
– Ondarroa
“Gure zamarrek Zallako zabortegian amaitzen dabe” (Ondarroa Zero Zamar)
“Zabor bilketaren inguruko berbaldia egingo du EAJk bihar, Ondarroan” (Hitza)
“El PNV se posiciona en contra del ‘puerta a puerta’ en la localidad ondarresa” (Diario Vasco)
– Errezil
“Hondakinak gaika sailkatzeko bi gune egongo dira Errezil erdigunean” (Hitza)
– Bergara
“Atez ateko sistemak “porrot” egin duela esan du Bergarako EAJk” (Goiena)
“El PNV califica el PaP de fracaso con «136 toneladas de turismo basura»” (Diario Vasco)
– Errenteria
“El PSE pide que el quinto contenedor sea voluntario“, “El PNV dice que «el Gobierno es incapaz de acordar sobre los residuos»” (Diario Vasco)
– Elgeta
“Elgetako Udalak hasi ditu hondakinen gaineko batzarrak” (Goiena)
– Arrasate
“Hondakinen Mahaia: “Ezin da justifikatu sozialistek, lagundu beharrean, besteok egindako lana kritikatzea”” (Goiena)
– Zestoa
“Hondakinen sistema berria azaltzeko auzotarrekin hasiko da biltzen Zestoako Udala” (Hitza)
– Sakana
“Portland-en ihesaldia Irurtzungo Ingurumen Jardunaldietan” (Guaixe)
Hasi dira Atez Ate Ibarran
2014-04-05 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Atzo, apirilak 4, Tolosaldeko Ibarran hasi dira hondakinak gaika Atez Ate biltzen. Ostirala izaki, organikoa atera zuten zintzilikarioetara Ibarrako jendeek, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Ibarra gehiturik, Tolosa eta Andoain dira mankomunitate osoan derrigorrezko gaikako bilketa antolatu gabe daukaten bakarrak, gainerako udal guztietan edo Atez Ate egiten da bilketa edo Zero Zabor herri txikien ereduan ari dira, Orendainek estreinatutako zerrendan. Andoainek erabaki berria du borondatezko bilketa osatzeko organikoarentzako 5. edukiontzia jartzea eta Tolosak ez du definitu sistema berria oraindik.
Xehetasun gehiago:
“Gaurtik aurrera, Ibarran ere atez atekoa martxan” (Tolosaldeko mankomunitatea)
“Hondakinak atez ate bilduko dituzte Ibarran, aurrerantzean” (Hitza)
“Políticos y vecinos de Ibarra dieron ayer la bienvenida al PaP” (Diario Vasco)
Uda aurretik Gipuzkoan 17 Zero Zabor herri txiki egongo dira
2014-04-04 // Orendain eredua // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen diputatu den Iñaki Errazkinek adierazi duenez, uda aurretik 17 izango dira Gipuzkoako Zero Zabor herri txikiak. Tolosaldean Berastegi, Lizartza, Alkiza eta Leaburu-Txarama sartu berri dira atal horretan, lehendik ari ziren Orexa, Elduain, Berrobi, Amezketa, Altzo eta Aduna, eta uda baino lehen elkartuko zaizkie Asteasu eta Belauntza. Urola Erdiko mankomunitatean bide berari ekingo diote Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil eta Aizarnazabalek. Denetara 17 herri txikiok 9.000 biztanle biltzen dituzte.
Xehetasun gehiago:
Naiz-Gara “Uda aurretik, 17 Zero Zabor herri izango ditu Gipuzkoak”
Tolosaldeko Ataria “Berastegi, Lizartza, Alkiza eta Leaburu-Txarama ere Zero Zabor herri dira”
Gipuzkoako Foru Aldundia “Uda baino lehen 17 Zero Zabor herri izango ditu Gipuzkoak“
Baztan, Malerreka eta Bortzirietan 1.000 familiak konposta egiten du
2014-04-04 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Nafarroa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Nafarroan hondakinen kudeaketa burutsuago bat antolatzen ari direnen eredu behin eta berriro Sakana aipatu badugu ere, aurrerapen handiak egin dituzte azken urteotan Baztan, Malerreka eta Bortzirietan. Auto- eta auzo-konposta sustatzeko azken kanpainan 700 familia gehiagok bere burua aurkezturik, dagoenekoz 1.000 familiaz goiti ari da etxeko organikoak era autonomoan kudeatzen. Ttipi Ttapak “Konpost kanpainaren lehenengo fasea bukatu eta bigarren faseko bilerak eginen dituzte asteotan” eta Diario Vascok “Más de 700 familias realizarán compost doméstico o comunitario” kroniketan azaldu dutenez, Baztan eta Bortziriak bailaretako hiru familiatik batek egiten du konposta, eta Malerrekan bostetik batek. Esaterako, Berroetan konpostagailurik ez izatetik ia herri guztiak parte hartzera pasa da; auzokonpostaren kasuan, Lesakan 200 familia baino gehiagok hartzen dute parte.
Orain apirilaren 15era bitartean organikoa kudeatzeko sistema hau, denetan iraunkorrena dena, sustatzeko kanpaina berria burutuko dute Bidasoa haraneko herri guztietan.
Azkoitian Legazpi eta Ormaiztegiko sistema jarriko dute udan
2014-04-03 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Urola Erdiko mankomunitatearen kide den Azkoitiak (11.492 biztanle) udan ezarriko du hondakinak batzeko sistema berria, hala erabaki du gehiengoz Hondakinen Mahaiak, EH Bildu, Azkoitia Bai eta Zero Zaborren aldeko botoekin eta PSE-EE eta EAJren kontrakoekin. Albistea eman dute Hitzak (“Hondakinak biltzeko sistema mistoa jarriko dute Azkoitian, udarako“), Noticias de Gipuzkoak (“Azkoitia implantará “en verano” el sistema mixto de recogida“) eta Diario Vascok (“Bildu y Azkoitia Bai implantarán un sistema mixto de recogida de basura“). Horien kroniketatik dakigunez, Azkoitian ezarriko dena izango da jadanik Ataunen daukatena eta laster Ormaiztegin edukiko dutena; Legazpin daukatenaren oso antzekoa ere bada, alde batera uzten badugu Legazpin organikoa Atez Ate biltzen zaiela hala nahi duten familiei.
Sistema mistoa bezala Atez Ateko mistoa ere izendatu daitekeenak frakzio bakarra biltzen du Atez Ate, errefusa, edukiontzi txiki pertsonalizatuetan. Gainerako atalak kalean lagatako kontainer handietan biltzen dituzte, organikoa txip elektronikoz kontrolatutako batean. Azkoitian ez da libre izango zaborrak nahasirik jaurtitzea, horientzako gaur dauden kontainer berde handiak desagertu eginen dira kaleetatik. Azkoitiko sistema berria abiatutakoan, eta Legazpin bezala gaikako bilketan %70a gainditzen baldin badu, Gipuzkoan denetara 168.645 herritar biziko dira Zero Zabor estrategian aurreratutako udaletan, gipuzkoarren %23,7.
Astigarraga: urte bete Atez Atekoarekin eta %82 gaika sailkaturik biltzen
2014-04-03 // Atez atekoa, Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Astigarragako alkate Andoni Gartziak (Bildu) atzo, apirilak 2, prentsari azaldu dio herriak hondakinen kudeaketa sistema aldatu zuenetik lortutakoaren balantzea. Gaikako bilketa Atez Ate hasi aurretik birziklatze tasa Astigarragak baldin bazeukan % 29,16an, hamabi hilabete beranduago tasa hori % 82,95an jarri da. Alkateak azpimarratu du jarri aurreko eztabaida eta zalaparta baretu ostean, hondakinen kudeaketa normaltasun osoz doala herrian (agian horregatik ez dizkiote orain hainbeste orri, argazki eta bideo eskaintzen Gipuzkoako egunkari eta talebista salduenek) eta lehenbiziko urte honek erakutsi duela apustua egokia izan zela: Astigarragatik hurbil bostgarren edukiontzi borondatezkoarekin dabilen Urnietaren emaitzekin alderatzeak argi adierazten du. Organikoaren kudeaketan, gainera, Astigarragako hamar familiatik batek bere organikoa edo bakarka edo taldean konpostatzen du.
Zer darama barruan zabor nahasiendako edukiontzi berdeak?
2014-04-03 // Bost kontenedore, Ekitaldia, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] “Betiko” kontainerra da arazoa, “berdea”, hondakinen kudeaketaz zerbait galdetu duen edonork ikasi duenez. Zalapartak aipatzen ditu “bostgarren edukiontzia”, “kuboa”, “zintzilikarioa”, “txipa” eta gaineratikoak, baina herritar arduragabeak zabor guztiak nahasian libreki bota ditzakeen kutxa handi berde hori kalean edonoren eskueran egotea da gaika gehiago biltzeko eta birziklatzeko arazo nagusia. Berrikitan Zumaian eta Donostian erakutsi dute berriro.
Zumaian udaleko eta mankomunitateko agintariek ipini dituzte denen bistan horietako bi kontainerrek erraietan daramatzatenak. Hitzak titulatu du “Bi errefuxa edukiontzi aztertu dituzte gaur goizean Zumaian” eta Noticias de Gipuzkoak “Zumaia analiza dos contenedores donde el 64,82% se podría reciclar“. Titulu honek berak dioenez, Zumaiko edukiontziok daramaten 100 kilo zabor nahasitatik %65 probestu zitekeen ongi bereizi balitz.
Bigarren erakustaldia Donostiako Hondakinen Bilguneko militanteek burutu dute Amaran. “Hondakinen Bilguneak edukiontzi berdera edozer botatzen dela erakutsi du Amaran”” kronikan bildu du albistea Hitzak. Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak bere blogean bildu ditu Bilguneak aurkituen xehetasunak “5. edukiontzi ez hain inteligentea” sarreran. Antza denez, birziklatzea borondatezkoa den Amarako kontainer berde betikoek barruan daramaten zaborraren %90 da ondo sailkatuz gero probetxugarria.
Hondakinen Bilgunekoek deklaratu dute: “Hamar egun dira Donostiako Udalak edukiontzi marroi berriak ezarri dituela Amaran. Hainbat bizilagunek urteak daramatzazue organikoa birziklatzen, beste batzuek izena eman eta txartelarekin lehen esperientziak bizi berri dituzue. Eta gainontzekoak? Zein asmo duzue? Orain arte bezala dena batera eta nahastuta zaborretara botatzea? Eta udalak esku hartuko du? Birziklatzen ez duen hiritarrekin zer geratuko da?”