Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ekintza Donostian: zenbat ondasun alferrik galtzen dugu kontainer batean?
2017-12-04 // Bost kontenedore, Errefusa // Iruzkin bat
Abenduaren 2an, eguerdiz, Errausketaren Aurkako Mugimenduko talde batek Donostiako erdigunean aliritzian hautatutako edukiontzi baten karakterizazioa egin zuen. Edukiontzi hartan, teorian, ez zuen errefusa baizik egon behar. Hala ere barruan zegoena aztertuta, ekintzaileek berriro ere erakutsi dute zeramatzan hondakinetatik gehienak berrerabili, konpostatu edo birziklatzeko modukoak zirela. Kontrolik eta pertsonalizaziorik gabeko hondakin sistema txar baten emaitzak utzi dituzte agerian.
EAMeko 10 ekintzailek Koldo Mitxelena Kulturunearen inguruetan egin zuten beren lana. Ingurutik pasatzen zen jendeari hondakinen eta errausketaren inguruko informazioa biltzen duen orri bana eskaintzearekin batera, inguruko kontainer bat pazientzia handiz hustu eta zabor-poltsek barruan zeramatena tentuz pisatu zuten. Egia esan, Donostiako udalak modu profesionalean egin beharreko ikerlana boluntarioek egin zuten, gratis et amore.
Aztertzera ateratako zorro guztien artean 22,8 kg pisatzen zuten. Horien artean, ondo pisatuta, organikoa zen %32,8, paper-kartoia %17,54, ontzi arinak %13,15, beira %4,3 eta benetako errefusa %32,1. “Honek erakusten du Donostian hondakin bilketa gaizki antolatua dagoela eta jendeen erantzuna horren baitakoa da”, esan zuten akaberan ekintzaileek.
Joan den azaroaren 5ean Pasaian egin zuten gisa bereko karakterizazioa. Jakin ahal izan dugunez, hurrengo azterketa Andoaingo edukiontzi batean egiteko asmoa dute, abendua amaitu aurretik.
Parisko erraustegi baten arduradunak epaitzen ari dira jendea dioxinaz gaixotzeagatik
2017-11-28 // Errausketa, Kutsadura // Iruzkinik ez
Melun herriko erraustegiak kaltetutako herritarretako batzuk Parisko auzitegiaren atarian astelehenean. (Argazkia: Sophie Bordier/Le Parisien)
Astelehenean hasita, abenduaren 11 arte epaitzen ari dira Paris metropolitanoko Melun herriko erraustegiaren arduradunak, inguruko herritarrak dioxinaz kutsatzeagatik. 2002an gobernuak itxi behar izan zuen erraustegia. 165 herritarrek salatu dute beren minbiziak erraustegiak eragin dituela.
16 urteko lanak kostatu zaizkie, baina lortu dute: azkenean Parisko auzitegi batean epaitzen ari dira Vaux-le-Pénil erraustegi kutsatzailearen jabea den Melun herri elkargoa (mankomunitatea). Mankomunitateko arduradunek erantzukizunei iskin egiteko argudiatzen zuten 2002an erraustegia itxiaraztearekin batera eten zutela mankomunitate zaharra ere, eta oraingoak ez duela zerikusirik harekin. Epaileek herritarrei eman diete arrazoi, ordea, auziarekin jarraituz.
1979an eraikitako Vaux-le-Pénil erraustegia baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela aurkitu zuten 1998an egindako ikerketan. Prefetak arduradunak ohartarazi zituen, baina 2002an dioxinen kutsadura maila iritsi zen onartuen 2.200 halako izatera. Gobernuak 2002an itxi arazi zuen planta, mankomunitateak bere burua desegin zuen eta beste mankomunitate bat sortu erraustegi berri bat abian jartzeko, gaur oraindik martxan dagoena.
Epaiketa bultzatu dutenen artean dago erraustegiaren ondoko Maincy herrian urte haietan alkate zen Pascale Coffinet. Margolaria ofizioz, bizimodu hobe baten bila Paristik landa eremura joanda… laster ohartu zen hiriburuan baino hauts gehiago zegoela bere herri txiki berrian. Borroka egitea egokitu zitzaion inguruko baserrietako oilategietako arrautzak analizatu zitzaten, dioxinak pilatuta zeramatzatela aurkituz. “Inguru honetako etxalde bateko behi guztiak ere hil behar izan zituzten kutsaduragatik”, argitu dio Le Parisien egunkariari.
2003an Coffineten bultzadaz sortu zen AVIE Errausketaren Biktimen Babeserako Elkartea, asteotan Parisen egiten ari den epaiketara iritsi arteko onik izan ez duena. Errausketaren lobbyari aurre egin dioten beste askorik gertatu zaien legez, Coffinetek ere eraso gogorrak jasan behar izan ditu urteotan; kutsaduraren errudunek, berriz, ez dute inolako damurik agertu.
Maincyn arrasto latza utzi du erraustegiak. Dozena bat lagun hilak dira linfoma ez-hodgkingez, sarritan errausketari lotu zaion gaitzez. Dozena bat gehiago gaixorik daude eritasun beraz eta Pascale Coffinetek kazetariei aitortu dienez “gaixorik ez dauden gainerako guztiak estutasunez bizi dira etorkizunak zer ekarriko dien beldurrez”.
Gerta liteke, hala ere, epaiketa deusetan ez geratzea. Mankomunitate berriko agintariek, esateaz gain eritasunak eta errausketa lotuta daudenik inork ez duela demostratu, argudiatzen dute erakunde berriak ez duela zerikusirik aurreko mankomunitatearekin. Auzitegiak erabakiko du hori horrela ote den. Baina aurrekari kezkagarri bat bada Frantzian: Savoia eskualdeko Gilly-sur-Isèren beste erraustegi bat itxiarazi behar izan zuen gobernuak 2001ean dioxinengatiko kutsadura mailak (700ez biderkatuz) gainditzeagatik. Auzitegietan afera katramilaturik, azkenean Suez konpainiak 250.000 euroko isun bat pagatzea aski izan zuen eta hango mankomunitateko buruzagi politikoek ere eskapo egin zieten erantzukizunei, erakundea garaiz desegin zutelako.
Errausketaren negozio zikina: Bilbotik dator adibidea
2017-11-24 // Bizkaia, Errausketa, Europa // Iruzkinik ez
“Iruzurra Bilbon” idatzi du Zero Waste Europek Bilboko Guggenheim famatuaren gainean, artikulu honen ingelesezko aurkezpenean.
[Marco Giacomazzi – Zero Waste Europe] Bilbon, Espainia [jatorriz horrela]) gertatzen ari dena benetako iruzurra da: altxor publikoetatik milioika euro energia berriztagarrietarako izendatuak ematen zaizkio zabor nahasiekin batera gas natural fosila erretzen duen errauste planta bati.
Ez da salbuespen bat: kalkuluak egiteko metodo ez garden eta arbitrario bat, teknologia obsoleto bat eta arautegi egoki baten falta direla medio, gertatzen da energia berriztagarrientzako diru-laguntzak azkenean iristea negozio zikin baina oso etekin handikoetaraino.
Europako Parlamentuko ITRE Industria, Ikerketa eta Energiaren batzordeak hori konpontzeko aukera dauka azaroaren 28an, bozkatuz EBren Zuzentarau berritik kanpo uztea zabor nahasi/errefusentzako diru-laguntzak. Zero Waste Europek eta bere bazkide diren erakundeek gutun bat bidali zioten batzordeari eskatuz neurriak hartzea.
Bilbon gertatzen ari dena da adibide bat guztioi erakusten diguna zer dabilen oker energia berriztagarrientzako diru-laguntzak hondakinen errausketaraino iristeko eta nola funtzionatzen duen jokabide ilegal honek Europan barrena.
Bilboko Zabalgarbi, negozio zikin bat
Zabalgarbiko (Bilbo) errauste plantak eskuratu ditu urtean 20 milioi euro adinako laguntzak beroa eta energia ekoizteko baliabide fosiletatik, zabor eta gas naturala nahasian erretzetik. Egoera are larriagoa izan da 2005eko azarotik hasita 2007ko apirila bitartean. 17 hilabete horietan erraustegiak matxura larri batek eraginda ezin izan zuen energiarik berreskuratu zaborretatik, baina hala ere Zabalgarbik jarraitu zuen argindarra sortzeagatiko diru-laguntzak jasotzen: 9 milioi euro inguru.
Gorka Bueno Mendieta, Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolako irakaslea, luzaz aritu da Zabalgarbiren iruzurra salatzen. Ikerlan independente batean erakutsi duenez, “[Zabalgarbik] sortutako elektrizitatearen %20 baino gutxiago den arren jatorri berriztagarrikoa –ekoiztutako megawat bakoitzaren %37 dator zabor nahasietatik eta %60 baino gehiago gas naturaletik– Zabalgarbi saritu dute diru-laguntzekin”. Gaur Zabalgarbik ekoizten duen argindar gehiena gas naturala erretzetik dator.
Kezkagarria da hau guztia ezagutzen dutela Zabalgarbik bezala administrazio publikoak. Urriaren 16an Josu Juaristi Abaunz Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederaleko parlamentariak Parlamentuko galdera batean gaia ikertzeko eskatu zion Europako Batzordeari.
Berriztagarria zer den eta zer ez den
RED Energia Berriztagarrien Zuzentarauak bere eskeman ezarri duenez, Europar Batasuneko kide diren estatuen esku dago erabakitzea diruz lagundu ala ez jatorri berriztagarrietatik sortutako energiaren ekoizpena.
Zuzentarauaren arabera, “energia jatorri berriztagarriak” kontzeptuak biltzen du, besteren artean, “biomasa”, hau da, produktu, zabor eta hondakinen osagai biodegradagarria eta baita hiri zein industrietako hondakinen osagai biodegradagarria. Zoritxarrez, hiri hondakinen osagai organikoen portzentaia kalkulatzeko arauak ez dira gardenak, aski arbitrarioak dira. Industriak bere burua arautzen duenez, inork ezin du erantzun zehaztasunez zenbateko kopuruez ari garen hizketan.
Are gehiago, zaila da neurtzen nahasitako hondakinetan zenbat dagoen organikoa dena eta zenbat jatorri fosila [plastikoak eta beste], zaila logistika aldetik eta teknologiari dagokionez. Sarritan onartzen da proportzioa %50koa dela. Kontutan hartuta hondakinen heterogeneotasuna eta erraustegi batetik bestera dauden ezberdintasunak, proportzio horiek ez dira ez beti berdinak eta ezta ziurrak ere; honek frogatzen du “hondakinetatik eratorritako energia berriztagarriak” deitzen dituztenak funtsean datozela plastiko eta beste materialetan dagoen karbono fosila erraustetik.
Inork ez du harritu behar, eskaria dagoen bitartean, beti egongo dira hornitzaileak. Horrela bihurtu dira hondakinak salgai [commodity]: hondakinetatik eratorritako energiari [waste-to-energy, errausketa] diru-laguntzak ezarri zirenetik bost halako biderkatu dira hiri hondakinen inportazioak. Dinamika honek sustatzen du azkenik ez duen soka, hala nola birziklatze tasak txikiagotzea erraustegiak zaborrez hornitzea bermatzeko. Europar Batasunean hondakin inportatzaile nagusiak dira Alemania, Suedia, Holanda Estonia eta Belgika, denak ere errausteko ahalmen handia eraikita daukaten herrialdeak Europako Ingurumen Agentziaren arabera.
Noiz arte egingo dio Europar Batasunak ezikusia erraustegiek ekoiztutako energia berriztagarri izatetik oso urrun egoteari?
ITRE batzordeak aldatu ditzake orain gauzak
2010ean Europar Batasunak bere gain hartu zuen hainbat helburu lortzeko estrategia, Europa 2020 izenez ezaguna. Europa 2020 estrategiak aldi berean lortu nahi ditu hazkunde ekonomikoa, inklusio soziala eta ingurumena eta klima babestea. Hurbilagotik begiratuta, Europar Batasunak bere buruari ezarri zion negutegi eragina duten gas isurketak %20an murriztea 1990eko maila hartuz abiapuntu; baliabide berriztagarrien energi ekoizpena %20 handitzea; energi eraginkortasuna %20 handitzea.
Ondorioz, Europako Batzordeak ekarri du proposamen bat Energia Berriztagarrien Zuzentaraua berrikusteko, aipatu helburuak lortzeko marko egokia sortu nahian; proposamena orain eztabaidatzen ari dira Europako Parlamentuan.
ITRE batzordea orain eztabaidatzen ari den zuzentarau berriak kanpo utzi behar ditu zabor nahasi/errefusen errausketarentzako diru-laguntzak. ENVI Ingurumen, Osasun Publiko eta Elikadura Segurtasunerako batzordeak (https://www.zerowasteeurope.eu/2017/10/environment-committees-vote-renewable-energy-confirms-commitment-circular-economy/)
dagoeneko bozkak onartu du diru-laguntzetatik kanpo uztea gaika biltzen ez diren hondakinak. Orain ITREko parlamentarien esku dago aldaketa berrestea.
Hala egiten ez badute, egoerak berdin jarraituko du eta ezinezkoa izango da Europar Batasunak jarritako helburuak betetzea, alegia negutegi eragina duten gas isurketak 1990ekoen mailarekiko %20an murriztu eta baliabide berriztagarrien energi ekoizpena %20 handitzea.
Marco Giacomazzi
Marcok Boloniako (Italia) unibertsitatean Nazioarteko Harremanak ikasi zituen. Masterreko tesia burutua du Europako Batzordearen Ekonomia Zirkularraren estrategiaz. Tesia defenditu eta aste gutxira Zero Waste Europeren Bruselako ekipoan sartu zen. Erakunde horren webgunean argitaratu da artikulu hau ingelesez.
Europako Parlamentuko ITRE batzordea lan bilkura batean. (Argazkia: Europar Batasuna)
Nafarroak zergak ezarriko dizkie zabortegi edo errausketarako lagatako hondakinei
2017-11-23 // Nafarroako Gobernua, Plangintza // Iruzkinik ez
Isabel ElizaldeNafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria maiatzean Iruñean organikoaren gaikako bilketa sustatzeko ekitaldi batean. (Argazkia: Iruñerriko Mankomunitatea)
Nafarroako Gobernuak hondakinentzako Foru Lege proposamena onartu du 2017-2027 eperako, orain Iruñeko Legebiltzarrak eztabaidatu eta onartu dezan. Besteren artean helburutzat hartzen du hondakinen %79 birziklatzea –gaur %33 baino ez da biltzen gaika sailkaturik– eta zerga berriz zigortzea zabortegietara edo errausketara doazen azken zaborrak.
Nafarroako Hondakin Plan berria eztabaidatzen urte eta erdi luze iraun duten lanetan parte hartu dute, gobernu eta teknikariez gain, lekuko erakunde guztiek –udal zein mankomunitate– eta baita hala nahi izan duten eragile sozialek ere. Beraz, Nafarroak aurrea hartu dio Euskal Autonomia Erkidegoari bai Hondakin Plan bat edukitzeko garaian –EAEk ez dauka– eta baita parte hartzearen zabaltasunean ere.
Nafarroak espreski utzi du errausketa bere hondakinen kudeaketa eredutik kanpo. Orain aurkeztu duen lege proposamenak hondakinak murriztu eta birziklatzeko helburu ausartak ezarri ditu eta, hau ere berria euskal eremuan, zergaz zigortuko ditu ez ondo sailkatuta biltzeagatik zabortegira edo errausketara kondenatutako azken zaborrak, Gobernuak berak aitortu duenez “prebentzioa eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea sustatzeko eta zabortegian ezabatzea eta erraustea ez bultzatzeko xedearekin. Legeak fiskalitate hau ezartzen du kontrolaren iraunkortasun ekonomikoa eta hondakinen ebaluazioa eta kudeaketa ziurtatze aldera, ekonomikoki zigorrak ezarriaz hondakinen sorreraren arabera“.
Helburu horiek lortzeko hainbat azpiegitura berri sortzea aurreikusten du lege berriak, Nafarroan zehar era deszentralizatuta eraikiko direnak; honetan ere aurrerazale jokatu dute nafartarrek EAEtarren aldean.
Zubietako erraustegiaz eztabaida publikoa eskatzeko sinadurak biltzen ari dira
2017-11-20 // Errausketa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Zubietako erraustegiaren irudia promotoreek ordenagailuz sortua; errausketaren kontrako ekintzaileek gehitu diote kea.
Andoaingo Ipar Haizea plataformak Change.org plataforman sinadura bilketari ekin dio, Zubietako erraustegiari buruz ETBn eztabaida publiko garbia eskaini dezaten. Azaroaren 20ko ilunabarra arte 3.853 herritarrek sinatua zuten eskaria.
Honela dio, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, sinadura eskatzen duen argudioak: “Erraustegiaren proiektu berriaren aurrean eta politikari bultzatzaileek proiektu garesti eta herritarren kezka handiaren aurrean erakutsi duten egoera kudeatzeko borondate eza ikusita, Zubietako erraustegiaren eraginen inguruko adituen arteko eztabaida publikoa eskatzen dugu, bi aldeak egongo direna: erraustegiaren aldekoa eta aurkakoa. Bi jarrerak kontrastatuko diren eztabaida publikoa eskatzen dugu. Eztabaida hori telebistan izatea nahi dugu”. Eskaria zuzenduta dago espreski ETBri eta Gipuzkoako Foru Aldundiari.
2004an errausketa justifikatu zuen doktoreak darama orain Biodonostiaren ikerketa
2017-11-14 // Errausketa, Osasuna // Iruzkinik ez
J. Ibarluzea Gipuzkoako Batzar Nagusietan lekukotasuna eskaintzen, J. Aurrekoetxearen eta X. Ezeizabarrena batzarkide jelkidearen artean. (Argazkia: GHK)
Biodonostia konpainia publikoa Zubieta inguruko herritarrei laguntza eskatzen ari zaie, beren odol analisien bidez kontrolatzeko erraustegi berriak beren osasunean eduki dezakeen edozein eragin. Gutuna sinatzen duen Jesus Ibarluzeak 2004an “Incineración de residuos urbanos y salud pública” ikerlanean argudiatu zuen ez dagoela errausketaren arriskuen ebidentzia zientifikorik, eta geroztik agiri hori erakutsi dute Zubietako erraustegiaren sustatzaileek osasun aldetik egia nagusitzat.
Zalaparta puska bat badabil Donostialdeko zenbait herritan, Biodonostia Osasun Ikerketa Institututik eskutitzak jaso dituzte eta bertan, erraustegia eraiki aurretik eta ondoren, osasun frogak egitera animatzen dituzte. Errausketaren Aurkako Mugimenduak gutun hauen aurrean kezka adierazi eta desobedientzarako deia zabaldu: azaroaren 13tik 17ra eskutitzean agertzen den telefono zenbakira (943 022 704) deitzeko animatzen die herritarrei, erraustegiaren inguruko kezkak eta aurkakotasuna adierazteko: “Dagoeneko badaude horrelako azterketak, zertarako egin behar dira gehiago eta guztionak diren 450.000€ eta Osakidetza publikoak erabili? Ez al da ba horren segurua erraustegia? Zertarako frogak?Adierazi kezka eta aurkakotasuna astelehenetik aurrera. ERRAUSTEGIRIK EZ!!” .
Errausketaren Aurkako Mugimenduak ezagutarazi duen gutuna Jesus Ibarluzeak sinatzen du. Ibarluzeak duela urte bete parte hartu zuen Gipuzkoako Batzar Nagusietan erraustegia eta osasunaz egindako bilkura batean, eta polemikoa suertatu zen hark bertan esandakoa, dioxinen kutsadura mailak legez onartutakoa gaindituz gero erraustegiko labeak ordu erdian itzaliko liratekeela esan baitzuen, osoki inposiblea dena, besteren artean dioxinak ez direlako jarraian kontrolatzen.
Gipuzkoan ez bat baina bi erraustegi (bata Txingudin) eraikitzeko asmoek lehen eztabaidak piztu zituztenean, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaiaz plazaratutako “Incineración de residuos urbanos y salud pública” informeak darama Mikel Basterretxea eta Jesus M. Ibarluzearen sinadura. 42 orrialdeko txostena, erraustegiaren aldeko politikariek behin eta berriro erabili dutena haren osasun bermeak berresteko, honela dio azken atalean: “En síntesis, no existe evidencia científica que haga suponer que la incineración de Residuos Urbanos en plantas que utilizan tecnología moderna y respetan los niveles de emisión en vigor suponga un riesgo adicional significativo para la salud de la
población“.
Hitz batez: 2004an Gipuzkoan erraustegi berriak eraikitzeak osasun arriskurik ez zeukala bermatu zuen zientzialaria bera jarri dute orain (funtsean ordukoak berak diren) agintariek erraustegi horrek ea kalterik duen ala ez neurtzen.
Biodonostiatik Jesus Ibarluzeak sinaturik Zubieta inguruko herritarrek jaso duten gutuna. (Argazkia: Usurbil Eginez)
Pasaian agerian utzi dute zertara daraman borondatezko edukiontzien sistemak
2017-11-09 // Bost kontenedore, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Pasai Antxon errefusentzako edukiontzia hustu eta aztertu dute ekintzaileek. (Argazkia: Zikinbrillo)
Pasaiako udalaren hondakinen kudeaketarekin kezkatuta dauden herritar batzuek errefusarentzako kontainer bat hustu eta aztertu dute Pasai Antxon. Barrenean zeraman gehiena birziklagarria zela erakutsi dute: benetako errefusa %11,29 besterik ez zen eta, aldiz, organikoa %64,2. Bideoaz zabaldu dute ekintza.
Igandean, azaroak 5, burutu dute ekintza. Teorian errefusa uzteko besterik ez diren edukiontzi grisetako bat hustu dute, barruan zeramana aztertzeko. Ekintzaileek esanaren eta zabaldu duten bideoko irudiek erakutsiaren arabera, kontainer barruko gehiena ondo bilduz gero birziklatzeko modukoa zen: hondakinek orotara pisatzen zuten 177,1 kgetatik benetako errefusa ez ziren 18 kg baizik (%11,29), gainerakoak ziren 13,1 kg papera eta kartoia (%8,21), 20,5 kg ontzi arinak (%12,85), 5,5 kg beira (%3,13) eta 102,4 kg organikoa (%64,2). 17,6 kg gehiago osatzen zuten fruta kaxek, merkatariek legez garbigunera eraman beharra dauzkatenak. Bistakoa da kontainer libreen sistemaren erruz zenbat hondakin organiko doan zabortegira edo erraustera, lurra elikatzeko ongarri bihurtzeko partez.
Ekintzaileok sare sozialetatik zabaldutako idatzian salatu dute: “PSE eta PNVk sostengatzen duten udal gobernuak borondatezko 5. edukiontzian oinarritutako sistema malgua ezarri zuen zalaparta handiz eta argi dago huts egin duela. 2015eko otsailean %76a sailkatuta jasotzetik gaur egungo %56ra igaro gara, errefusa kopurua bikoiztuz, udalarentzat eta, ondorioz, herritarrentzat suposatzen duen gastua biderkatuz.”
Hona herritarren idatzia osorik:
(gehiago…)
EHBilduko hautetsiek salatu dute Intxaurrandieta eta Errazkinen auziperatzea
2017-11-07 // Auzitegiak, Errausketa, Politikariak // Iruzkinik ez
Pablo Barrios eta Mertxe Aizpuruak (Lasarteko eta Usurbilgo alkate ohiek) irakurri dute Buruntzaldeko hautetsien agiria. (Argazkia: Noaua)
Astelehenean, azaroak 6, Buruntzaldeko EHBilduko alkate eta zinegotziek –legealdi honetakoek eta aurrekoek– agerraldi publikoan salatu dute 2013an Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik auzitara eraman dituztela Ainhoa Intxaurrandieta GHKko orduko lehendakaria eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua. Urriaren 24an salaketa bera egin zuten Debagoieneko hautetsiek.
Buruntzaldeko agerraldiaz Noauak eman du albisterik osatuena (ikusi agerraldia osorik bideo honetan), eta Debagoienekoaz Goienak. EHBilduko kideek salatu dutenez, EAJ eta PSE-ko ordezkariek Intxaurrandieta eta Errazkin auzitara eramateko erabakia bi alderdi horien “mendeku gosean baino ezin dugu kokatu”, alderdiok elite ekonomikoekiko duten mendekotasuna agerian utziz: “Argi geratu da ez dutela eskrupulorik haien intereseko makroproiektuetan oztopo izan daitezkeenak erasotzeko” Intxaurrandietari eta Errazkini babes eta elkartasun osoa helarazi diete: “Auzi honetan ez zarete bakarrik egongo”.
Auzitegi Gorenak Bilduko alkateei arrazoia emanda San Markoren 2014ko aurrekontuak baliogabetu ditu
2017-11-06 // Atez atekoa, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Denis Itxaso San Markoko lehendakariak aurkeztu zituen orain auzitegiek baliogabetu gabeko aurrekontuak. (Argazkia: eldiario.es)
Denis Itxaso (PSE) zenean San Marko mankomunitateko lehendakari, Donostialdean Atez Atekoan ari ziren sei herrik 2014eko aurrekontuak errekurritu zizkioten, beren herritarrei kalte egiten zietela eta. Bilduko alkateei lehenik EAEko Auzitegi Nagusiak eman zien arrazoi eta orain, urriaren 30ean plazaratutako epaian, Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du: 2014ko aurrekontuak berriro egin beharko ditu San Marko mankomunitateak.
Sei udalerrik, Astigarragak, Usurbilek, Pasaiak, Oiartzunek, Hernanik eta Lezok, helegitea jarri zieteb Euskal Herriko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren justizia epaitegi gorenean Denis Itxasok San Marko mankomunitatean aurkeztu dituen aurrekontuei. San Marko barruan 45.000 biztanle osatzen dituzten seiok ziren une hartan Atez Ateko bilketarekin hondakinen kudeaketa onena egiten zutenak.
Sei alkateok 2014ko apirilean publikoki salatu zuten aurrekontuok beren herritarrak kaltetzen zituztela: “Aurrekontu horietan aurreikusten da atez ateko bilketa egiten dugun mankomunitateko herriok, gure bilketaz gain, edukiontzi bidez egiten duten gainerako udalerrien bilketaren ordainketan ere parte hartu behar dugula. (…) Gainera, Denis Itxasok torlojuari beste itzuli bat eman nahi dio orain, eta 5. edukiontziaren kosteak ere San Marko mankomunitatea osatzen dugun udalerri guztien artean banatu nahi ditu. Honek udalerri bakoitzari gastu extra bat suposatuko dio, udalerri gehienak jasan ezin dezaketena. Hau da Denis Itxaso erabiltzen ari den trikimailua 5. edukiontziaren hedapena inposatzeko. Izan ere, Denis Itsaso “zero kostean” eskaintzen ari baita 5. edukiontzia, baina haren gastuak udalerri guztien artean banatu nahi ditu”.
Espainiako Auzitegi Gorenaren Kontentziosorako 4. Sekzioaren epaiaren ostean, badirudi 2014ko aurrekontuak berregin beharko dituela San Marko mankomunitateak. Ikusteko dago ea horrek urte hartako eta ondorengo kontu eta erabakietan zein eragin edukiko duen epaiak.
Bizkaian Aldundiak hondakin plana luzatu du eta Zero Zaborrek berri bat eskatu
2017-10-30 // Bizkaia, Errausketa // Iruzkinik ez
Zabalgarbi erraustegi ondoan urrian zabaldu berri dute Artigas II zabortegia. (Argazkia: Bizkaiko Foru Aldundia)
Urri hasieran Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du hondakinentzako 2010-2016 plan nagusia luzatu egingo duela 2020 arte, lurraldeak 13 helburuetatik 10 ondo betetzen dituelako. Zero Zabor Bizkaia elkarteak, berriz, plan orokor berri baten beharra azpimarratu du.
Aldundiak udaberrian ekin zion hondakinen plan nagusiaren berrikusteari, jakinik oraingoa aurrekoaren luzapena zela, baina oraingoz aldaketarik egin ez eta plana bere horretan 2020 arte luzatzea erabaki duela jakinarazi du, “Bizkaiak osorik bete ditu estatuak eta EAEk hondakinen alorrean ezarritako 13 helburuetako 10” agirian ikus daitekeenez.
Orain Zero Zabor Bizkaia elkarteak erantzun dio, berrogeita hamar sindikatu, alderdi eta eragile sozialekin adostutako analisi gordin bat zabalduz: “Zero Zabor Bizkaiak Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan berri bat eskatzen du“. Eragileon hitzetan, “bigarren hondakin-kudeaketa planak ez ditu bere helburu nagusiak bete, eta ebaluazio egiati eta parte-hartzailerik gabe itxi da, gainera Zabalgarbi zalantzan jarri gabe. Plan zaharkituari 2020 urtera arte luzapena ematea benetako egoerari aurre egin nahi ez izatea da. Hori, norbera eta gizartea engainatu nahi izatea da. Aldaketa sakonak behar direnean, ezin dira luzapenak onartu”. Zero Zabor eta gainerako taldeon iritzian, Bizkaiak premiazkoa du hondakinen errausketan zentratutako plana berehala aldatzea.
Zero Zabor Bizkaia taldeko kideak agerraldi publikoan. (Argazkia: Naiz)