Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Hondakinak present egon dira Iparraldeko udal hauteskundeetan
2014-04-02 // Iparraldea // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan burutu berri diren udal hauteskundeetan, beste gai askoren artean, ingurumenarena ere egon da jokoan, horren baitan hondakinen kudeaketarena. Oso aktibo aritu da horretan Bizi! elkartea: hautagaiak transizio energetikoaren aldeko hitzarmenaren izenpetzera bultzatu zituen eta hauteskundeen biharamunean jakinarazi du Iparraldeko biztanleen %74 biltzen duten 30 herriko agintariek sinaturik daukatela itun hori. Barnean darama hondakinak hobeto kudeatzea proposatzen duen atala.
Iparraldean hondakinen aferan zalaparta handiena sortu duen taldeak, Baionan Bil eta Garbi herri elkargoak eraiki duen Canopia TMBaren kontra mobilizatuta dagoen ADECh elkarteak, hautagaiei letra bana bidalia zien berem borrokaz uste zutena azal zezaten, antza denez sobera arrakasta gabe.
Bere aldetik, Hazparne inguruan den Hazketa zabortegia 2015ean itxi ez baina zabaldu ere egin dezaketela salatu du kanpainan zehar Hazketa 2010 elkarteak. Kazetak “Hautetsiek erantzunkizunak dituztela gogoraraziz, Hazketa 2010ek zabortegiaren hestea eskatu du” albistean bildu du, Sud-Ouestek “Le traitement des déchets reste un sujet qui inquiète” berrian, eta Ozenki guneak sarrera honetan: “CADE : fermeture d’Hazketa prévue en mai 2015“. Hendaian ingurumen gaietaz okupatzen den Action Citoyenne Environmentale (ACE) elkarteak “Canopia, Hazketa !! Combien de candidats aux municipales ont parlé d’une véritable politique des déchets?” analisia plazaratu du eta.
Donostiako organikoa: apiriletik Egia, Morlans eta erdigunean bilduko da
2014-04-01 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Donostiako udalak jakinarazi duenez, Amara eta Groseko egokitzapen faseak bukatuta, edukiontzi marroia hiri osora hedatuko da. Nora Galparsoro Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotziak gogorarazi du %60ko birziklatze tasara iristea dela helburua, eta horretarako “herritar guztien konpromisoa” beharrezkoa dela. Egia, Morlans eta Erdialdean sistema berrian parte hartzeko izena ematen duten bizilagunek txartelak, kuboak eta poltsa biodegradagarriak jasoko dituzte. Edukiontzi marroiak apirileko azken astean ezarriko dituzte.
Albistearen xehetasun gehiago jakiteko:
“Apirilean iritsiko da konposta Egia, Morlans eta Erdialdera“, “Organikoa biltzeko sistemaren funtzionamendua azaltzeko hitzaldiak antolatu dituzte” (Donostiako udala)
“Hilabete bukaeran jarriko dituzte edukiontzi marroiak Egia, Morlans eta Erdialdean” (Hitza)
“El quinto contenedor se extiende a Egia, Morlans y el Centro en abril” (Diario Vasco)
“Bosgarren edukiontziaren inguruko hitzaldi informatiboak” (Cristina Enea fundazioa)
Errenterian aurki organikoarentzako bostgarren edukiontzi borondatezkoa
2014-04-01 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Oarso-Bidasoako Hitzak titulatu du “Hondakinen Batzordeak akordiorik gabe bukatu du bidea“, Diario Vascok “El gobierno quiere implantar el quinto contenedor este año“, eta Noticias de Gipuzkoak “Errenteria no alcanza un consenso sobre qué sistema de recogida de residuos instalar en la villa“. Nork esan behar zuen Errenterian Bilduko alkateak oposizioarekin aurrerapenak errazago lortu behar zituela bakegintzaren inguruan hondakinen kudeaketan baino…
PP, EAJ eta PSE alderdiek ez dute mugitu nahi izan borondatezko birziklatzetik, Errenteriako herritarrek kutsatzeko eskubidea edukitzen jarraitzetik. Donostian berrikitan erakutsi duten jarrera bera da. Udal gobernuko ordezkariek (Bilduk gutxiengoan agintzen du Oreretan) azaldu dute sistema horrek frogatu duela bere ezintasuna Urnieta bezalako herrietan, ez duela balio Gipuzkoak ezarrita daukan %60ra iristeko. Bilduk proposatu du, erdibide moduan, bostgarren edukiontzi txipduna eta errefusa biltzeko giltzapeko edukiontzia jartzea (Diario Vascok deitu dio sexto contenedor), esan nahi baita gai honetan funtsezkoa den errefusa kontrolatzen hastea.
Akordiorik lortu ez denez Hondakin Batzordean, udal gobernuak azaldu du laster urratsak emango dituela (auzokonposta ugaritzea, herritarren sentsibilizatze kanpaina, udal ordenantza berriak…) eta organikoarentzako borondatezko edukiontzia ere martxan jartzeko prest dagoela, baldin eta horren emaitzak kontrolatzeko jarraipen batzordea antolatzen bada.
refusarenak giltza, Errenteriako biztanleek soilik erabili ahal izan dezaten”, azaldu du Hiri Mantenuko zinegotziak, edukiontzi marroiak txipa izateak nork erabiltzen duen jakiten laguntzen duela gaineratu du eta ondorioz,
Zestoan, gaikako bilketa komunitario derrigorrezkoa
2014-03-31 // Atez Ateko komunitarioa, Udalak, Zestoa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan (3.361 biztanle) udal gobernu taldea daukan Bilduk eta oposizioan den EAJk aurkeztu dute Urola Erdiko zuzendaritzarekin adostutako hondakin sistema berria. “Gaikako bilketa komunitarioa” deitu diote, izango da “Atez Ateko komunitarioa” deituko dionik. Honela funtzionatuko du uda hasi aurretik martxan jartzekoa duten sistema berriak:
– Hondakinak etxeetatik gaika sailkaturik ateratzea derrigorrezkoa izango da: zabor nahasientzako kaleetan egoten ziren edukiontzi “berde” handiak desagertu egingo dira.
– Zestoako landa eremuetan, herritarrek ekarpen-guneetan lagako dituzte gaika sailkaturik beren hondakinak. Oro hare Atez Atekoa egiten den herrietan ezagutzen dituzten “ekarpen-gune” eta “larrialdi-guneen” formula berdintsua da.
– Zestoako kaxkoan eta Iraeta eta Arroa-Behera auzoetan hondakinen hiru atalen bilketa etxepe edo atarika egingo da: organikoa (astean hirutan), ontzi arinak (bitan) eta errefusa (behin), eta gainerako atalentzako edukiontziak lehen bezala kalean egongo dira (paperentzakoa eta beirarentzakoa).
– Bilketa komunitarioa egingo den sei egunetako bakoitzean, udaleko langileek atari bakoitzean ontzi bana lagako dute eta handik bi ordu eta erdira jasoko. Bakoitza familia gutxi batzuei dagokien ontziok egun eta ordu jakin horietan besterik ez d dira egonen atarietan.
– Zestoako plan berria aurkeztu dutenek azaldu dute sistema dagoenekoz martxan ikusi dutela Asturiasko Villaviciosan (15.000 biztanle).
Sistemak %70eko birziklatze tasa bermatzea jarraipen batzorde baten bidez zainduko dute.
Albistea hedabideotan:
– Hitza “Zestoan hondakinen bilketa sistema berria: adostasunez eta udarako martxan”
– Diario Vasco “Zestoako Bildu eta PNVk bat egin dute zabor jasotze sistema antolatzeko orduan“
Gipuzkoak %40 birziklatzen du, duela bost urtekoa halako bi
2014-03-30 // Aldundiak, Aurkezpenak, Dokumentuak // Iruzkinik ez
Birziklapena Gipuzkoan (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen sailaren arduradun direnek, Iñaki Errazkin diputatuak eta Ainhoa Iraola zuzendariak, lurralde honetako hondakinen kudeaketaren datu nagusiak eskaini dituzte. Honela laburbildu daitezke:
– 2013an %38koa izan da birziklatze data. 12 hilabeteko media da, baina urte horretan aldatu direnez herri askotan bilketa sistemaz, une honetan %40 gainditu du.
– 2009tik 2014a arte, bost urtetan bi halakotu egin da birziklatze kopurua, %22,5eko baitzen orduan.
– Gaur 318.999 tona hiri hondakin sortzen dira Gipuzkoan, 2007an baino 60.000 gutxiago. Horri gehiturik birziklatzean egin den aurrerapena, 2007an baino %31 zabor nahasi gutxiago bidaltzen da zabortegietara: 2007an 276.000 tona, iaz 190.000.
– Zubietan eraiki balitz 260.000 tonatarako errauskailua, gaur kiskaltzeko zabor faltan egongo zen dagoenekoz, errentagarritasunari eusteko 70.000 tona zabor nonbaitetik inportatu beharrean.
– Organikoaren bilketan egin da hobekuntzarik nabarmenena: 2013an bertan %70 handitu da. 2008an 383 tona organiko bildu ziren, 2012an 8.327 eta 2013an 14.170.
Birziklatzea Gipuzkoako mankomunitateetan (Irudia: Gipuzkoako Foru Aldundia)
– Beste ataletan, gaikako bilketa zabalduz doan heinean bai beira eta bai ontzi arinetatik urtetik urtera batzen da gehiago; aldiz, teknologiaren aldaketak direla medio, bildutako paperaren kopuruak behera egin du.
– Mankomunitateka, 2013ko 12 hilabetetan emaitzarik onenak Sasietak eskaini ditu (%45), ondotik dituela Urola-Kosta eta Debagoiena. Txarrenak Debabarrenak (%29,3).
Albistea eman dute hedabideok:
Berria “Gipuzkoako birziklatze tasa ia bikoiztu egin da bost urtean”, “Birziklatzea, bikoiztuta″
Naiz-Gara “La tasa de reciclaje de residuos en Gipuzkoa ha pasado del 22,5% en 2009 al 38% en 2013”
Noticias de Gipuzkoa “Gipuzkoa cierra 2013 con una tasa de reciclaje del 38%”
Gipuzkoako Foru Aldundia, prentsa kabinetea “Gipuzkoak % 40 birziklatzen du gaur egun”
Diario Vasco “La tasa de reciclaje sube en Gipuzkoa al 40%, casi el doble que hace cinco años”
Gipuzkoa Zero Zabor “Gipuzkoa geroz eta hobeto: 2013ko datuak“
Egunotako beste zenbait berriren bilduma
2014-03-28 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Egunez egun sarrera propioz nabarmendutako albisteez gain, honako berriak eman ditu azken asteak:
– Euskal Herria
“Jarduera zaharrari, jantzi berria“, “Europaren atzeko bagoian” (Berria)
– EAE
“El Gobierno Vasco quiere aumentar el reciclado de residuos un 60% para 2020” (Diario Vasco)
“Euskadi analiza construir una planta de biogás y otra de piensos gracias a la transformación de 93.000 toneladas de subproductos vegetales y cárnicos” (Noticias de Gipuzkoa)
– Italia
“Italiako Campaniako eremu batzuetako nekazaritza produktuak saltzea, debekatuta” (Gaur8)
– Gipuzkoa
“Beasaingo, Zarauzko eta Azpeitiako zinegotziek Hondakinen Egitasmoa betetzeko eta zabortegiak aurten ixteko eskatu dute” (Hitza)
“El PSE denuncia que la Diputación «engaña» sobre el futuro de los vertederos” (Diario Vasco)
– Sasieta
“Bildu quiere convertir Sasieta en el vertedero de Gipuzkoa” (Noticias de Gipuzkoa)
– Debagoiena
“Epele no llegará a tiempo” (Noticias de Gipuzkoa)
– Tolosaldea
“Tolosaldeko Mankomunitateko kideak Legebiltzarreko Ingurumen mahaian izan dira” (Tolosaldeko mankomunitatea)
– Donostia
“Donostia da ayudas para retirar materias peligrosas de los edificios” (Noticias de Gipuzkoa)
– Lasarte-Oria
“La Plataforma BAI impulsará acciones para impedir un vertedero en la comarca” (Diario Vasco)
– Errenteria
“La Comisión de Residuos quiere el contenedor gris” (Diario Vasco)
– Eskoriatza
“Eskoriatzan apirilaren 6an hasiko dira atez atekoarekin” (Goiena)
– Ibarra
“Apirilaren 4an hasiko da Ibarran atez ateko bilketa” (Tolosaldeko Mankomunitatea)
“«Nos dejan un sistema de recogida de basuras impuesto e incómodo», señala el PNV” (Diario Vasco)
– Bergara
“Sortzen duten konpost guztia kudeatzen dute Angiozarrek eta Uberak” (Goiena)
“Bergara Garbia dice que «el gobierno ofreció a la mesa el caramelo envenenado del puerta a puerta»” (Diario Vasco)
– Ordizia
“Txakurren pixa biltzeko sistema berria jarri du Ordiziako Udalak herriko lau gunetan” (Hitza)
– Aduna
“Adunako udalak “gogor” salatu ditu hondakinen birziklagune txabolen aurkako erasoak” (Tolosaldeko Ataria)
“El Ayuntamiento repondrá las dos casetas calcinadas” (Diario Vasco)
– Azkoiti
“Edukiontzi marroiaren inguruko ikastaroak emango dituzte etzi” (Hitza)
– Getaria
“Auzokonponta ikastaroa izango da asteazkenean Getarian” (Hitza)
– Elgeta
“Elgetan ekainaren 22an egingo dute hondakinen gaineko kontsulta, Udalak antolatuta” (Goiena)
“Elgeta realizará una consulta sobre la recogida de residuos el 22 de junio” (Diario Vasco)
– Pasaia
“Manifestazioa
#Trintxerpe-ko#Euskadi Etorbidean.#Atezate ez!! 5. edukiontzia orain!!” (@erikrsalazar Twitter bidez)– Aizarnazabal
“Hondakin organikoak nola konpostatzen diren ikasteko tailerrak antolatu dira” (Diario Vasco)
– Arrasate
“Martxoaren 31n jarriko da martxan Arrasaten ‘Ontziratu zaitez!’ kanpaina” (Goiena)
– Zegama
“Datuak hobetu ezean, zegamarrek zabor bilketa sistema aldatuko dute” (Hitza)
– Atxondo
“Atxondo: GZZren hitzaldia. “Zero Zabor, teoria eta praktika””
– Zegama
“Datuak hobetu ezean, zegamarrek zabor bilketa sistema aldatuko dute” (Hitza)
– Iritzia
Jon Benito “Dekalogo bat hondakinez (Usurbilek hondakinak Atez Ate biltzen ditueneko 5. urteurrenean)” (blog pertsonala)
Denis Itxaso “Puerta a puerta’ o libre adhesión” (denisitxaso.com)
“El Diario Vasco, la incineradora y el 5º contenedor” (Debagoiena Zero Zabor)
Fernando Mijangos “Aldaketa klimatikoa eta hondakinak” (Gara)
Astelehenetik, Atez Ateko mistoa Ormaiztegin
2014-03-27 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Ormaiztegin bilketarako ontzi gris eta marroiak banatzen. (Argazkia: Hitza)
[Pello Zubiria Kamino] Goirriko Hitzak plazaratu duenez, “Hondakinak biltzeko edukiontziak banatzen ari dira Ormaiztegin” sistema berrian astelehenean bertan hasteko, martxoaren 31n. Goierriko Ormaiztegin (1.303 biztanle) udal batzak joan den urtarrilean aho batez onartu zuen hondakinen bilketa sistema berria. Ataungoaren berdintsua da eta Legazpikoaren oso antzekoa (kendurik Legazpin hala nahi duten familiei atarian hartzen zaiela organikoa ere): gaikako bilketa derrigorrezkoa da, edukiontzi berde handia desagertzen da, kaleko edukiontzi handietan biltzen dira bereizirik ontzi arinak (horia), beirakiak (berdea), paperkiak (urdina) eta organikoa (marroia) eta, aldiz, azken errefusa astean behin familia bakoitzak dagokion zintzilikario pertsonalizatuetan laga behar du.
Gipuzkoako beste leku askotan legez hemen ere Atez Atekoaren kontra antolatutako liskarraren aurrean, udalak iazko maiatzean erabaki zuen gaia teknikarien esku uztea, helburuak garbi markaturik: “Ormaiztegik teknikoen esku utziko du edukiontzi bidez %73ra iristea“. Astelehen honetan talde politiko guztien oniritziarekin jarriko da abian sistema berria.
Elgetako udalak herri galdeketa egingo du ekainaren 22ko astean
2014-03-27 // Bost edukiontzi txipdunak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Elgetako udalak herri galdeketa antolatu du alderdi politiko guztien artean adostutako hondakin bilketa sistemba berria berresteko. Goienak azaldu duenez, ezaugarriok izango ditu Elgetako sistemak: “Kontsultaren emaitzek horrela adieraziz gero, hondakin bilketa sistema berria martxan litzake gehienez bi hilabete jota. Eta jarraipena egingo diote. Helburua da bilketa selektiboa %70-80ra heltzea eta jarraipena egingo da. Bederatzi hilabetera helburuen betetze mailaren balorazio orokorra egingo da”.
Herri galdeketa hau izatez 2013rako aurreikusita zegoen baina atzeratu egin zuen udalak. Duela urte bete, 2013ko apirilean, Atez Atekoa ez zen bestelako sistema bat ezartzea erabaki zuen udalbatzak, “Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez” albistean azaldu genuenez. Orduan esan zenez, aurretik Zumaiak aipatua zuen edukiontzi txipdunen bidea hartu behar zuen Elgetak: “Hondakinen bilketa edukiontzien bidez egingo da, baina desagertu egingo da edukiontzi berdea. Bost edukiontzi berdin mantenduko dira: paperarena, beirarena, olioarena, pilena eta arroparena. Berrikuntza izango dira txiparekin funtzionatuko duten edukiontziak: plastikoarena, organikoarena, errefuxarena eta fardelena”.
Elgetako udalak onartuko du herri galdeketaren emaitza baldin eta, Diario Vascoren esanetan, 18 urtez gorako elgetarren herenak hartzen badu parte bozketan.
Albistea hedabideetan:
Goiena “Elgetan ekainaren 22an egingo dute hondakinen gaineko kontsulta, Udalak antolatuta” (kronika eta bideoa)
Diario Vasco “Elgeta realizará una consulta sobre la recogida de residuos el 22 de junio”
Hondakinen gatazka ‘Environment Justice Atlas’ gunean
2014-03-26 // Dokumentuak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Munduan ingurumena dela eta pizturik dauden gatazkekin Environment Justice Atlas guneak eskaintzen duen zerrendan ageri da Gipuzkoan Zubietako errausketa dela eta dagoena, Waste Management (Hondakinen Kudeaketa) atalaren barruan. Euskal Herriko beste zenbait eztabaida ere bildu ditu munduko garrantzitsuenen artean: Abiadura Handiko Trenaren kontrako mugimendua (bi ikurrez markatua, bata Northerrn B Basque Country-France eremuan eta bestea Basque Country-Spainen), Esako urtegia dela eta dagoena eta fracking gasak Araban piztu duena.
Munduko ingurumen-gatazken karta hau EJOLT erakundeak kudeatzen du. Hona nola laburbiltzen duen bere proiektua: “Environmental Justice Organisations, Liabilities and Trade (Ingurumen-Justiziaren aldeko Erakundeak, Erantzukizunak eta Merkataritza) Europako Batzordeak 2011tik 2015era arte sustatutako FP7 egitasmoa da. Proiektuak laguntzen du Ingurumen-Justiziaren aldeko Erakundeen lana, elkartuz zientzialari, erakunde militante, thinik-tank (hitzez hitz pentsamenduzko tankeak, iritzi sortzaileak) eta politikariak ari direnak ingurumen legeetan, ingurumenaren o0sasunean, ekologia politikoan eta ekonomia ekologikoan, Banaketa Ekologikoaren inguruko gaiez hitz egiteko. Muinean dagoen kontzeptuak dira Zor Ekologikoak (edo Ingurumen-Erantzukizunak) eta Harreman Ekologikoki Injustuak. Gu ahalegintzen gara kontzeptuok erabiltzen bai zientzian eta bai ingurumenari lotutako aktibismoan eta politikagintzan”.
Italiako Campania, hondakinen kudeaketa txarrenaren eredua
2014-03-25 // Europa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]Jose Angel Oria kazetariak Gaur8 aldizkarian (Gararen barruan banatzen da larunbatetan) plazaratu du “Italiako Campaniako eremu batzuetako nekazaritza produktuak saltzea, debekatuta” erreportaje interesgarria. Mafiak kontrolatutako hondakinen kudeaketa tamalgarriak ondorio latzak ekarri dizkio lurralde horri: “Campaniako eremu batzuetako nekazaritza produktuak saltzea debekatu egin du Italiako Gobernuak, kutsaduraren eraginez. Suen Lurra deitzen dioten lekuan Camorrak hamarkada askotan egin ditu legez kontrako isurketak, eta herritarrek ordaindu behar izan dute faktura, minbizi eta malformazio kasuek gora egin baitute”.
Hamarkada luzez egindako kudeaketa penagarriarekin aurrera jarraitu ezinean, azkenean Italiako hegoaldeko agintari askok ez dute beste biderik aurkitu hondakinen Atez Ateko bilketara pasatzea baino. Roberto Cavallok kontatu zuen ARGIAn camorrarekin izandako enkontrua sistema berria ezartzen hasterakoan. Hain da larria egoera eskualde hartan, ezen eta joan den udazkenean Napoliko artzapezpikuak komunioa ukatu baitie kutsatzaileei. Baina aurreko urte luzeetan egindako lan txarraren ordainak oraindik luzaz pagatu beharko dituzte.