Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Bergarako otsaileko emaitzak: %81 gaika, errefusa lehengoaren %15,4
2014-03-17 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Bergarako herriak hilabete eta erdi egin duenean hondakinen bilketa sistema berrian, Atez Atekoan, udalak egoeraren laburpena eskaini du prentsa oharrean. Zer dioen? Bergaran sistema aldatzearen inguruan sortutako zalaparta jarraitu duen edonorentzako, lehenbiziko emaitzak eskaini ditu udalak: otsailean gaikako bilketan hasi eta hilabetera %81era iritsi direla Bergaran eta hondakinen atal problematikoena den errefusa izugarri gutxitu dutela, 2013ko otsailean bergararrek sortu zituzten 296,5 tona errefusen aldean aurtengoan 45,9 tona, iaz bildutakoaren %15,4.
Ohar berean udalak abisua eman die oraindik zabor zorroak lurrean -zintzilikatzeko gako pertsonalizatuetan ipintzeko ordez- uzten dituztenei, ohartaraziz aurrerantzean ez dituela lurrean lagatako zaborrok jasoko eta horretan harrapatzen dituen herritarrei txostena ireki eta jarraipen pertsonalizatua egingo zaiela.
Udalaren prentsa oharrak titulu hau darama bere webgunean ikus daitekeenez (ostiralean, 14, arratsaldeko 15:09etan sareratua): “Otsailean hondakinen %81etik gora jaso da gaika bereizita Bergaran” euskaraz eta gaztelaniaz “En febrero se ha recogido más del %81 de los residuos separados por fracciones“. Hedabideek honela egin diote oihartzun albisteari:
– Goiena “Bergarako Udalak positibotzat jo du gaikako hondakin bilketak egindako ibilbidea”
– Diario Vasco “Anuncian que no se recogerán las bolsas de basura del suelo desde esta semana“.
– Gipuzkoa Zero Zabor “Bergarako mistoaren emaitzak: Otsailean hondakinen %81etik gora jaso da gaika bereizita Bergaran”
Epeleko (Bergara) konpostatze planta bederatzi hilabete barru lanean
2014-03-15 // Aldundiak, Konpostaketa, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
Ostiralean, martxoak 14, Bergaran eraikitzen ari diren Epeleko konpost plantaren lehen harria jarri zuten. Ekitaldian parte hartu zuten Ainhoa Intxaurrandieta GHKren lehendakariak, Jaione Isazelaia Bergarako alkateak, Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako diputatuak eta Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak. Epelen bi eratako instalazioak ari dira eraikitzen: alde batetik konpostatze planta eta bestetik Debagoieneko transferentzia estazioa, eskualdeko errefusa, papera eta ontzi-arinak elkartzeko funtzioa izango duena, ondoren dagokion tratamendu plantara eramateko.
Epeleko plantak urtean 9.000 tona bio-hondakin konpost bihurtzeko ahalmena izango du eta, 9.000 tona organiko horiekin, urtean 2.300 tona inguru konpost lortzeko aurreikuspena dago. Lapatxeko Konpostatze plantarekin batera gaur egun Gipuzkoan sortzen den bio-hondakin guztia tratatzeko aukera emango du. Goi mailako konposta izango da, A+ kalitatekoa; Gipuzkoako Konposta izen komertziala izango du; eta lau ziurtagiri.
Albistearen xehetasun gehiago:
– Goiena “Epeleko Konpostatze Planta eraikitzen hasteko prest” (kronika eta bideoa)
– Berria “Epeleko konpostatze planta abian espero dute GHK-ko buruek 2015 bukaerarako”
– Diario Vasco “Primera piedra de la planta de compostaje de Epele, en Bergara”
– GHK “Epeleko Konpostatze Plantaren aurkezpena“
ARGIAn “Usurbil 2009-Gipuzkoa 2014: aldaketa handiaren gakoak”
2014-03-14 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIAk zabaltzen duenez, 150.000 gipuzkoarren hondakinak kudeatzen dira dagoenekoz Zero Zabor ereduan. Gipuzkoan lehenbizikoz Atez Ateko bilketa ezarri zeneko bostgarren urteurrena dela eta argitaratutako Lurralde honetan“Usurbil 2009-Gipuzkoa 2014: aldaketa handiaren gakoak” erreportajean azaltzen dira horiek eta xehetasun gehiago. Udalerri horietan guztietan gaikako bilketa %75etik %85 arteko proportzioetan egiten dute egunero.
Zero Zabor herriotan egindako aurrerapena are nabarmenago geratzen da alderatuz gero horietako eta gainerako herrietako zabor-errefus kopuruak, erreportajearen pasarte honetan leitu daitekeenez: “Konparatzeko, Goierri eta Urola Garaiko herriak biltzen dituen Sasieta mankomunitateak 2012an %39,6ko gaikako bilketarekin pertsonako
eta urteko sortutako 382 kiloetatik 232 bidali zituen zabortegira errefus gisa. 2013an, udatik aurrera eskualdeko zenbait herri sistemaz aldaturik, 182 kilo errefus bota zuen. 182 kilo errefusok dagozkio Sasietak 2013an eman zuen bataz besteko %45ko birziklatze tasari. Baina mankomunitateko herri bakoitzaren datuak erkatuz erraz ulertzen da hurrengo datua: bilketa sistema ona antolatuta daukaten herrietan 60-50 kilo edo eta gutxiagotara murriztea lortzen dute, gainerakoa berrerabili, birziklatu edo konpost bilakatuz”.
Orain Gipuzkoan eztabaidagai direnez azpiegitura handiak, bai organikoa konpostatzeko beharko direnak baina batez ere azken errefusa egonkortu eta geldotzeko egin beharrekoak, gehi azken hondakin geldoa lagatzeko biltegietarakoak, udalerri batzuen eta besteen arteko konparaketak pista handiak ematen ditu. Zeren eta, Sasietan jarraituz, Zaldibiako herritar baten %15 doa zabortegira baina Idiazabalgoaren %58. Urtarril honetan bertan, hilabetean, Beasaingo 13.800 biztanleek 227 tona errefus nahasi bidali dituzte zabortegira; bitartean, Ordizia, Zaldibia, Segura eta Legorretak (14.259 biztanle) denetara 80 tona besterik ez, beasaindarren %35 Zumarragak pertsonako urtarrilean 18,30 kilo errefus bota du eta aldiz Legazpik 5,49 kilo.
Erreportajeak aurkezten du laburki Gipuzkoarentzako eredu izan daitekeen Italiako Contarina mankomunitatea. Bere 560.000 biztanleekin, gaur egun pertsona eta urteko 58-58 kilo zabor sortzen du eta 2022rako helburutzat dauka ipinia azken errefus hori 10 kilotaraino murriztea.
San Markok %36a gainditu du
2014-03-14 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
San Marko mankomunitateak bere webgunean azaldu duenez, “Hiri hondakinen gaikako bilketan San Markok % 36a gainditu du“. Nabarmentzekoa da industriguneetan (poligonoetan) gaikako bilketak %60a gainditu duela 2013an: urtarrilean zegoen %46tik abiatuta; San Markok kudeatzen dituen industriguneetan hondakinen bilketa Atez Ate egiten zaie enpresei. Denis Itxasok emandako prentsaurrekoan mankomunitate mailan hondakin bilketan gaika lortutako emaitza orokorrak azaldu ziren, ez ordea 2013ko datuak udalerrika.
Antzuolak hondakinen %87 biltzen du gaika sailkaturik
2014-03-14 // Atez atekoa, Errefusa, Udalak // Iruzkinik ez
Hondakin bilketa Antzuolan. (Argazkia: Goiena)
Goienak zabaldu du albistea: “Antzuolako Udalak dio herritarrek hiri hondakinen %87 sailkatuta batzea lortu dutela“. Jose Mari Iturbe Hondakinen Jarraipen Batzordeko kideak eman dizkio Atez Ateko bilketak hiru urteren buruan eskaintzen dituen datuak hedabideari. Tartean, hondakinen kudeaketa nolakoa den epaitzeko balio duen datu esanguratsuena: duela hiru urte 400 tona errefus botatzen zuen Antzuola herriak (2.177 biztanle) orain urtean 60 tona bota du, biztanleko 27,5 kilo. Oraingoz Gipuzkoan ezagutzen den emaitzarik ikusgarriena.
Donostiarrek astelehenetik organikoa bereizirik entregatu ahalko dute
2014-03-13 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Amara eta Gros auzoetan kaleko edukiontzi marroia erabiltzeko txip edo giltza eskatu duten herritarrek astelehenetik, martxoak 17, izango dute beren hondakin organikoak horietan lagatzeko aukera. Ondoren etorriko zaie gainerako barrioetakoei, ekaina arte luzatuko diren lau faseetan barrena.
San Marko mankomunitateak Donostiako hondakinez eskaintzen dituen azken datuetan, 2012koetan, donostiar bakoitzak urtean 4,1 kilo organiko baizik ez du bereizi, gainerakoa (etxeko hondakinen %50 inguru izan ohi da organikoa) 299,5 kilo errefusetan nahasirik bota duelarik. Nora Galparsoro zinegotziak esan du donostiarren %40k organikoa bereizten hastea espero dutela kanpaina honekin.
Donostiako udalak Joko Garbia webgunean eskaintzen du kanpaina honen eta hondakinen kudeaketaren informazio guztia.
Albistea honela eman du prentsak:
“Martxoaren 17an emango diote “ongietorria” konpostari” (Hitza)
“El contenedor orgánico con chip llega el día 17 a Donostia” (Diario Vasco)
“La tarjeta para usar el contenedor marrón se podrá pedir desde el día 17” (Noticias de Gipuzkoa)
Debagoienak 2017rako %84 birziklatuko duela azaldu du mankomunitateak
2014-03-13 // Mankomunitateak, Plangintza // Iruzkinik ez
Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkate (Bildu) eta Debagoieneko mankomunitatearen lehendakari denak Gasteizko Legebiltzarraren aurrean deklaratu ditu bere bailaran hondakinen kudeaketak bizi duen egoera eta aurrera begirako dauzkaten planak. Agerraldi horretan, derrigorrezko birziklatzea eta kutsatzeko inork eskubiderik ez duela defenditu ostean, iragarri du Debagoiena egiten ari den urratsekin 2017an hondakin guztien %84 bilduko dutela gaika bereizirik eta birziklatzeko moduan. Goienak bere webgunean eskaintzen du Azkarragaurizarren hitzaldiaren testua.
Antzuolak 2010ean ezarri zuen Atez Atekoa, Oñatik 2013an, Leintz-Gatzaga Zero Zabor herri txikien ereduan ari da, Bergarak ezarri berria du sistema berria eta asteotan ari dira azken prestaketa lanak burutzen Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Arrasate urtea bukatzerako hasiko omen da gaikako bilketa orokortua ezartzen, nahiz eta oraindik xehetasun teknikoak ez diren ezagutu.
Albistea prentsan:
“Debagoiena asegura que en 2017 llegará al 84% de recogida selectiva” (Diario Vasco)
“Mankomunitateko lehendakariak hondakinen gaiari buruzko azalpenak eman ditu Legebiltzarrean” (Goiena)
Gipuzkoarren %22 bizi dira Zero Zabor udalerrietan, 150.000 herritar
2014-03-12 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Plangintza, Sistema mixtoa // Iruzkinik ez
Usurbilen hirugarren urteurrenean atera zuten argazkia.
[Pello Zubiria Kamino] Aste honetako ARGIAk zabaltzen duenez, 150.000 gipuzkoarren hondakinak kudeatzen dira dagoenekoz Zero Zabor ereduan. Gipuzkoan lehenbizikoz Atez Ateko bilketa ezarri zeneko bostgarren urteurrena dela eta argitaratutako Lurralde honetan“Usurbil 2009-Gipuzkoa 2014: aldaketa handiaren gakoak” erreportajean azaltzen dira horiek eta xehetasun gehiago. Udalerri horietan guztietan gaikako bilketa %75etik %85 arteko proportzioetan egiten dute egunero.
Zero Zabor herriotan egindako aurrerapena are nabarmenago geratzen da alderatuz gero horietako eta gainerako herrietako zabor-errefus kopuruak, erreportajearen pasarte honetan leitu daitekeenez: “Konparatzeko, Goierri eta Urola Garaiko herriak biltzen dituen Sasieta mankomunitateak 2012an %39,6ko gaikako bilketarekin pertsonako
eta urteko sortutako 382 kiloetatik 232 bidali zituen zabortegira errefus gisa. 2013an, udatik aurrera eskualdeko zenbait herri sistemaz aldaturik, 182 kilo errefus bota zuen. 182 kilo errefusok dagozkio Sasietak 2013an eman zuen bataz besteko %45ko birziklatze tasari. Baina mankomunitateko herri bakoitzaren datuak erkatuz erraz ulertzen da hurrengo datua: bilketa sistema ona antolatuta daukaten herrietan 60-50 kilo edo eta gutxiagotara murriztea lortzen dute, gainerakoa berrerabili, birziklatu edo konpost bilakatuz”.
Orain Gipuzkoan eztabaidagai direnez azpiegitura handiak, bai organikoa konpostatzeko beharko direnak baina batez ere azken errefusa egonkortu eta geldotzeko egin beharrekoak, gehi azken hondakin geldoa lagatzeko biltegietarakoak, udalerri batzuen eta besteen arteko konparaketak pista handiak ematen ditu. Zeren eta, Sasietan jarraituz, Zaldibiako herritar baten %15 doa zabortegira baina Idiazabalgoaren %58. Urtarril honetan bertan, hilabetean, Beasaingo 13.800 biztanleek 227 tona errefus nahasi bidali dituzte zabortegira; bitartean, Ordizia, Zaldibia, Segura eta Legorretak (14.259 biztanle) denetara 80 tona besterik ez, beasaindarren %35 Zumarragak pertsonako urtarrilean 18,30 kilo errefus bota du eta aldiz Legazpik 5,49 kilo.
Erreportajeak aurkezten du laburki Gipuzkoarentzako eredu izan daitekeen Italiako Contarina mankomunitatea. Bere 560.000 biztanleekin, gaur egun pertsona eta urteko 58-58 kilo zabor sortzen du eta 2022rako helburutzat dauka ipinia azken errefus hori 10 kilotaraino murriztea.
Atez Atekoaren kontrako manifestazioak astero Antxon eta Trintxerpen
2014-03-11 // Atez Atekoaren kontra // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok zabaldu du albistea joan den asteko manifestazioaren berri ematean: “Una manifestación pide la retirada del PaP en Antxo. Las movilizaciones se repetirán todos los viernes en este distrito pasaitarra y a partir de la próxima semana, los miércoles en Trintxerpe“. Albistea bildu du Noticias de Gipuzkoak ere: “Más de 200 manifestantes salieron en Antxo contra el PAP“.
Diario Vascoren albisteak argitzen zuenez, martxoaren 7an Antxon Atez Atekoaren kontrako manifestazioan parte hartu zuten 200 pertsonen artean zeuden San Marko mankomunitateko presidente Denis Itxasok eta PSE eta EAJko zinegotziak. Elena Viñas korrespontsalari manifestazioan zen herritar batzuek esplikatu omen zioten Pasaiako herria nola dagoen ukuilu bihurturik sistema berria ezarri zutenetik: “Lo de la basura es una vergüenza. Estamos peor que antes y aguantando olores en los locales. Es cierto que ahora limpian más, pero si te das una vuelta por la noche, ves cómo está todo el pueblo. Por las mañanas, es un caos. Los camiones pasan a hacer la recogida y se forman atascos de tráfico“.
Kazetariari argitu zioten antolatzaileek 200 manifestalarien artean zeudela laguntzera Donostiako Altzatik etorritako jendeak ere: “Hemos conseguido que venga gente del barrio de Altza, pero no nos ha dado tiempo a movernos para traer de otras zonas“. Hemendik aurrera astero bi aldiz manifestatzea planeatu dutenez, asteazkenetan Trintxerpen eta ostiraletan Antxon, izanen dute horretarako aukera.
San Markoren webgunean berriro agerian datuak… 2012 artekoak
2014-03-10 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] San Marko mankomunitatearen webgunetikan datuak desagertu ziren erakundearen agintariak EAJ eta PSEren bultzadaz 2010eko urrian aldatu eta berehala. Joan den astetik lehendakari Denis Itxaso duen mankomunitatearen gunea berriturik azaldu da, dena esateko, orri nagusiko lehen lau albisteetan Itxaso bera azaltzen delarik titularretan ez bada argazkian. Webguneak berriro eskaintzen ditu datuak… baina soilik 2012 artekoak. Gipuzkoako mankomunitate handieneko herritarraren zoritxarrerako.
Zeren eta aldaketa handia gertatu baita Donostialdean 2012an, hondakinen kudeaketa berria ezarri dutenetik Lezon, Astigarragan eta Pasai Donibanen, osatuz aurretik Usurbilek, Oiartzunek eta Hernanik hasitako zerrenda. 2012ko datuetan -euskaraz nabigatzen ari denak espainol hutsez aurkituko du PDF hau- Lezo, Pasaia eta Astigarraga sistema zaharreko emaitzekin ageri dira, noski.
2012ko datuetan nabarmenena da herri bakoitzak zabortegirako -gaur San Markon agintzen dutenen nahia beteko balitz errauskailurako- herri bakoitzak zenbat zabor-errefus entregatu zuen;
– Errefus nahasi gutxiena orduan Atez Atekoan ari ziren hiru herriek sortu zuten, Hernanik pertsonako eta urteko 62 kilo, Usurbilek 47 eta Oiartzunek 100 kilo (San Markok ematen duen zifra hau harrigarri samarra suertatzen da).
– Askoz errefus-zabor nahasi gehiago entregatu zuten gainerako udalerriek: Donostiak 299 kilo pertsona/urte, Errenteriak 233, Pasaiak 258, Lezok 248, Astigarragak 322, Urnietak 246 eta Lasartek 226.
2013an zehar Astigarragak, Lezok eta Pasai Donibanek aldatu baitzuten sistema, pentsa liteke San Markori entregatu dizkioten errefus kopuruak oso ezberdinak izango zirela. Berrikitan Astigarragako udalak argitaratu du 44 kilotan dabilela. Ez da urruti ibiliko Lezo eta Pasaiaren 2013ko emaitzetan ere nabarmenduko zen Donibaneko aldaketa. Baina San Markok ez ditu webean eskaintzen datuok, badauzkan arren: udalei berak pasatzen dizkie.
Konparaketak erraz egin daitezke. Aste honetan Atez Ate ari deneko bostgarren urtea beteko du Usurbilek eta 2012an usurbildar bakoitzak 47 kilo errefus entregatu zituenez, haren proportzioan ikusi zenbat zabor bota duten okerren ari diren herriek: 47 x 6,3 Donostiak, 47 x 4,9 Errenteriak, 47 x 4,8 Lasartek…