Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Errazkinek hondakin plan berria aurkeztu du: erreakzioak
2014-02-20 // Aldundiak, Plangintza // Iruzkinik ez
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea, Amaia Guruzeta Urola Kostako Mankomunitateko lehendakaria eta Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakaria (Argazkia: GHK)
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatuak atzo aurkeztu ondoren hondakinen kudeaketarako azpiegitura plan berria, hona prentsak plazaratutako albiste eta erreakzioen bilduma:
– Berria “Errauste plantaren herena kostatuko dira Gipuzkoako azpiegitura berriak”
– Goiena “Zabortegiak ixteko eta hondakinak kudeatzeko azpiegitura sarea aurkeztu du Foru Aldundiak”
– Naiz-Gara “2015 bukaerarako Gipuzkoako hiru zabortegiak itxita egotea aurreikusten du Aldundiak”
– Noticias de Gipuzkoa “Errazkin no concreta la ubicación del vertedero de inertes“, “¿Qué supone la inertización?“, “Más vertedero” (editoriala)
– Diario Vasco “La Diputación retrasa a 2015 el cierre de los vertederos de Azpeitia y Beasain“, “Errazkin afirma que no es necesaria la aprobación de las Juntas Generales”
– El Pais “El plan de Gipuzkoa no define la ubicación del “depósito de inertes””
– El Mundo “El plan de residuos de Gipuzkoa no estaría activo hasta finales de 2015“, “La Diputación de Gipuzkoa se niega a hablar en castellano y se encara con los medios por protestar”
– Gipuzkoa Zero Zabor “Zabortegi kutsakorrik eta errausketarik gabeko Gipuzkoa 2015 bukaerarako”
– Argian Pello Zubiriak “‘Diario Vasco’k zaborra maite du“
Kataluniako azterketa batek berretsi du Atez Atekoa ez dela garestiagoa
2014-02-19 // Atez atekoa, Ekonomia, Plangintza // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] “Balance económico de la recogida de residuos puerta a puerta y en contenedores para los entes locales y propuestas de optimización” txostenak biltzen du ENT kontsultoriak Katalunian Atez Atekoan ari diren herrien elkargoarentzako egin ikerlanaren emaitza. Agiria irakur daiteke katalanez eta ingelesez ere.
ENTko Ignasi Puig Ventosak eta Bartzelonako unibertsitateko katedradun Jordi Roca Jusmetek gidatu duten azterlanaren zenbait ondorioetatik zenbait pasarte:
– “La conclusión general del estudio es que los costes del sistema puerta a puerta para los entes locales son, en promedio, similares a los del sistema en contenedores, prácticamente iguales si los medimos en relación a la población empadronada”.
– “El coste de recogida es el concepto que tiene una mayor contribución al coste global del gestión, muy por encima del coste de tratamiento, y que en el modelo PaP un mayor coste de recogida queda compensado por unos menores costes de tratamiento y por unos mayores ingresos.”.
– “Tanto la existencia como la intensidad del canon de residuos en vigor en Cataluña, y su retorno a los entes locales afectan a sus costes de gestión de residuos. Justamente, la finalidad del canon –que se define como un impuesto ecológico– es desincentivar los tratamientos de residuos que se encuentran en los escalafones inferiores de la jerarquía legal de la gestión de residuos. Así, un municipio con buenos resultados en la recogida selectiva ahorra en concepto de pago del canon e incrementa los ingresosen concepto de retorno, pudiendo incluso alcanzar un balance positivo. (…)Si se quiere avanzar hacia mayores niveles de recogida hay que mantener y probablemente reforzar este incentivo”.
– “En cuanto a las posibilidades de optimización de los costes de recogida en municipios PaP, se concluye que hay algunos elementos sobre los cuales los entes locales no tienen capacidad de incidir, pero que hay un gran margen de actuación para la optimización de costes”.
Gipuzkoako Aldundiak Urtetako zabortegian plan berria aurkeztu du
2014-02-19 // Aldundiak, Plangintza // Iruzkinik ez
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatua, Juan Luis Illarramendi Zarauzko alkatea, Amaia Guruzeta Urola Kostako Mankomunitateko lehendakaria eta Ainhoa Intxaurrandieta GHKko lehendakaria (Argazkia: GHK)
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako Foru Aldundian hondakinen kudeaketaz ardura duten agintariek prentsa deitu dute Zarautzko Urtetako zabortegira, bertan aurkezteko datorren astean gainerako alderdi politikoekin eztabaidatu nahi duten azpiegituren plan berria. “Aldundiak oposizioko alderdiren batekin lotu nahi du Zubietako TMB berria” albistean laburbildu genuen asteburuan Berria eta Garak filtratutako egitaraua. Twitter bidez Aimar Etxeberria aritu da prentsaurrekoaren edukiak tantaka zabaltzen. Iñaki Errazkin diputatuaren aurkezpenean azaldutako xehetasunak eskuratu ahala bilduko ditugu. Tartean, ARGIAk jakin ahal izan du Gipuzkoak dauzkan hiru zabortegi handietatik Urtetakoa urte honen amaieran itxiko dutela, Azpeitiko Lapatxekoa 2015eko apirilean eta Goierriko Sasietakoa 2015aren bukaeran.
[13:30, eguneraketa] Diario Vascok Europa Press agentziaren kronika biltzen du: “La Diputación prevé que el centro de residuos de Zubieta y el depósito de inertes estén en funcionamiento a finales de 2015. El plan foral de gestión de basuras prevé una inversión de 131 millones y el cierre de los tres vertederos del territorio“. Berriak “Urteta, Lapatx eta Sasietako zabortegiak 2015eko amaierarako itxiko dituzte” titulatu du albistea. Noticias de Gipuzkoak dio Efe agentziatik albistea harturik: “Gipuzkoa plantea tratar la basura en cuatro plantas y cerrar los vertederos“.
Gipuzkoako Foru Aldundiak berak sarean erakutsi du “Gipuzkoa iraunkor bat zabortegirik gabe” agiria, plana laburbiltzen duena.
[19:40, eguneraketa] Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioan albistea: “Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Azpiegituren aurkezpena“
Eskoriatzako datua: adi edukiontzi kolektiboetako organikoaren kalitateari
2014-02-19 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Eskoriatzako udalak azaldu duenean hiru hilabeteko proba pilotuaren ostean zergatik erabaki duen herri osoan Atez Atekoa ezartzea, gutxiegi nabarmendu den datu hau aurkeztu du: edukiontzi kolektiboetan bildutako hondakin organikoak (5. edukiontzi marroi famatuan jasotakoak) ez du ematen gutxieneko kalitaterik. Ez behintzat Eskoriatzan.
Sistema bilketa ezberdinak eta hauen barruan herrika modalitate ezberdinak alderatzea moda bihurtuko den honetan, konparazioak ongi egiten ikasi beharko dugu, herritar guztiek eta kazetariok ere bai. Alderatu behar dira gaika jasotako hondakin atalen portzentaiak, batutako tona eta kiloak, baina baita ere jasotakoaren kalitatea. Kalitate hau, ingurumenarentzako dauzkan ondorioetatik harago, bada ekonomiaren aldetik ere gai inportantea: ez da berdin kostatzen oso garbia datorren organikoa konpost bihurtzeko tratamendua eta zikina datorrenarena. Honetan ere, kutsatzaileak pagatu behar du.
Guztia azaldu du Eskoriatzako alkateak -bideoan xehatzen ditu argudioak- Goienaren “Atez atekoa ezartzeko batzar informatiboak Eskoriatzan” albistean.
Azken egunotako beste zenbait albiste
2014-02-18 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Iritziak / Adierazpenak // Iruzkinik ez
Eskoriatza
“Otsailaren 23rako herri kontsulta deitu du Eskoriatza Garbiak” (Goiena)
Aretxabaleta
“Bosgarren edukiontziaren aldeko plataformakoek galdetu dute: ‘Zein dabil gezurretan hemen?’” (Goiena)
Altsasu
“Zabor gutxiago sortu nahi dugu” (Itsasi Euskaltegia, AEK)
Errobi ibaia
“Bolondresak bilatzen dituzte Errobi ibaiaren bazterrak garbitzeko” (martxoaren 2rako) (Kazeta.info)
Pasaia-Donostia
“Eskalantegi juega a la picaresca. El ‘puerta a puerta’ y los contenedores convivirán dentro de poco en esta calle, con una acera perteneciente al Ayuntamiento de Pasaia y otra a Donostia“. (Noticias de Gipuzkoa)
Sakana
“Otsailaren 4a, Minbiziaren Mundu Eguna” (3Mugak Batera plataforma, Guaixen)
Eibar
“Las adhesiones al uso del contenedor marrón superan el 90 % en Eibar” (Diario Vasco)
Bizkaia
“EH Bildu acusa a Zabalgarbi de «poner en peligro» la salud de la población vizcaina” (Gara)
Bergara
“Sustrai Colina eta Andoni Egaña bertsotan Bergaran atez ateko zabor bilketaz” (Bertsoa.com)
Iritzia
“Europa aurreratua; beste ikuspuntu batetik” (Patxi Aznar Bellido, Garan)
Zabalgarbi: enpresaren argibideak, EHBilduren erantzuna…
2014-02-18 // Errausketa, Gizarte eragileak, Politikariak, Zabalgarbi // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Ekologistak Martxan elkarteak publikoki salatu ondoren Bizkaiko Zabalgarbi errauskailua kutsadura eragiteagatik eta energiaz inefikaza izateagatik, enpresak gezurtatu egin ditu salaketak oro. Efe agentziaren “Zabalgarbi niega que sobrepasase el límite de emisiones contaminantes en 2012” albistean irakur daitezke Zabalgarbiren argudioak: kutsadura maximoak ez dituela gainditu, kanpotik zaintzen dela bere funtzionamenduaren zuzentasuna, Europak eskatzen duen energiazko efizientzia eskaintzen duela eta ez duela inoiz jarri arriskutan herritarren osasuna. Horretaz gain, aditzera eman du salaketen egileen kontrako neurriak har ditzakeela: “(…) la empresa ha indicado que se reserva el derecho de adoptar las medidas legales pertinentes contra este tipo de acusaciones“. Deia egunkariak albistea titulatu du: “Zabalgarbi advierte de que no descarta denunciar a Bildu. La planta critica que la acusación de que ‘pone en riesgo la salud de los vizcainos’ es ‘extremadamente grave’“.
EHBildu koalizioak Zabalgarbiri arrapostu egin dio agiri honekin: “Zabalgarbik egindako adierazpenei eta EH Bilduren kontrako lege neurriak hartzearekin egindako mehatxuei erantzunez“. Koalizioak berretsi ditu otsailaren 11ko prentsaurrean esandakoak eta eskatu du Ekologistak Martxanen txostenaren egileak hitz egin dezala Bizkaiko Batzar Nagusietan eta Eusko Legebiltzarrean.
Zarautz: hondakinen mahaiak urrats berriak iragarri ditu, eperik gabe
2014-02-18 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Oraingoz Diario Vascoren kontakizunetik dakigu Zarautzen hondakinen mahaia zein urrats ematen ari den: “La Mesa de Residuos de Zarautz acuerda los objetivos y proyectos. Se da por concluida la principal tarea de la Mesa de Residuos, acordándose varias medidas para conseguir una tasa de reciclaje del 70% en Zarautz“. Kronika horren arabera jakin da helburua %70 birziklatzea izango dela Zarautzen, komertzio eta jatetxeei hondakinak atez ate bilduko zaizkie eta, aldiz, herritarrentzako orain arte bezala edukiontzi handiek kalean segituko dute (“se mantendrá el sistema de contenedores que se utilizaba hasta ahora, con 120 islas compuestas por contenedores de papel, orgánico, rechazo, vidrio y envases“) eta delako brigada verde bateko hezitzaileek erakutsiko diete herritarrei nola funtzionatuko duen sistema berriak.
Baina, kronikari kasu egitekotan bederen, sistema berria finkatu gabe dago oraindik: “Según nos informan desde el ayuntamiento, el sistema de control a implantar no se ha definido aún. Las opciones que se encuentran encima de la mesa son: el uso de contenedores con chip, bolsas de basura con código de barras, o una combinación de ambos sistemas“. Noiz jarriko da abian sistema berria? “Los técnicos del ayuntamiento serán ahora los que realicen los pertinentes exámenes técnico-económicos a los puntos que no han sido totalmente definidos por la Mesa de Residuos de Zarautz. Tras ese examen se presentará la mejor opción para cada caso, y se realizará el trabajo que corresponda a cada comisión del ayuntamiento. Finalmente, el resultado final que salga de la comisión se presentará primero a la Mesa de Residuos, y más tarde a los ciudadanos. Una vez el nuevo sistema este en marcha, se creará una mesa de seguimiento del nuevo sistema. Con esto, se da por concluida la principal tarea de la Mesa de Residuos de Zarautz, iniciada el 12 de marzo de 2013 y que ha celebrado una veintena de reuniones“. Hitz lauz: legealdi honetan, nekez.
Zarautz Zero Zaborrek berrikitan jakinarazi du alde egin zuela hondakinen mahaitik, herrian ezarri zitezkeen aukeren artetik baztertu egin zutelako Atez Atekoa. Zarautzek Bilduko udal gobernua dauka.
Gipuzkoa Zero Zaborrek Donostiako udala kritikatu du 5. edukiontziagatik
2014-02-17 // Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak bere webgunean plazaratu “Donostia porrotaren bidetik: Organikoarentzako edukiontzi txipduna zabalduko du udalak Uztailerako” agiriarekin kritikatu Donostiako udala. Berrikitan honek jakinarazi du apiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko duela. Orain GZZk zorrotz kritikatu du Juan Carlos Izagirreren gobernu taldea: “Ez dirudi Donostiako herritarren ordezkaritzak dagokion arduraz jokatzeko asmoa daukanik. Probatu izan den lekuetan porrota ekarri duen sistema baten aldeko apustua egin dute. (…) Txipa edukiontziari jartzea ez da nahikoa. Txipa guk jarri behar dugu, herritar zein arduradunek. (…) Donostia 2016 urtean Europako kultur hiriburu izango da. Zein izango da Donostiak 2016an europari erakutsiko dion kultura? Zaborraren kultura?”
Aldundiak oposizioko alderdiren batekin lotu nahi du Zubietako TMB berria
2014-02-17 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Plangintza // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Berrian Iñaki Petxarromanek (“170.000 tona hondakin tratatzeko TMB planta bat egingo dute Zubietan“) eta Garan Amaia Etxeberriak (“Gipuzkoa concreta un plan integral para el cierre de los tres vertederos“, harpidedun ez denak ezin du leitu) zabaldu dute ondoko egunetan Gipuzkoako Ingurumen diputatu Iñaki Errazkinek gainerako alderdiei aurkeztuko dien plan berria. Horretan mamituko litzateke berrikitan (Juan Kalparsoro fiskal nagusiak errauskailuaren eteteaz irekitako prozedurak bertan behera uzten dituela iragarri ostean) Errazkinek aldarrikatutakoa: bukatu dela errauskailuari buruzko polemika, alderdiek aurrera begira hasi behar dutela elkarrizketan eta berak otsaila amaitu aurretik aurkeztuko ziela azpiegiturei buruzko proposamena.
Orain Berrian Petxarromanek aurreratu dituen asmoaren xehetasunak Errazkinek erakutsi beharko dizkie alderdiei datorren astetik aurrera. Orduan jakingo da zein azpiegitura gehiagoz osatzen den plana. Oraingoz bai esan dezakegu Errazkinek proposatuko duela 170.000 tona hondakin tratatzeko TMB bakarra eraikitzea Gipuzkoa osorako; “Gipuzkoako hondakinen kudeaketarako estrategia berria” dokumentuak -Juan Karlos Alduntzinen garaian eginak- gisa horretako hiru aurreikusten zituen, Zubietakoaz gain beste bana Sasietan eta Urola Erdian, baina hiruren artean tratatu behar zena oro har orain aipatzen den tona kopuru bera zen. Konpostaketa planta berriak ere aipatu dira egunotan. Espero izatekoa da prentsak ondoko egunetan gaiaren detaile gehiago aurkeztea, azpiegiturak osatu beharko baitira transferentzia planta, azken errefus inerteen biltoki eta abarrez. Laster azalduko da ere ea beste alderdiren bat ere prest dagoen Martin Garitanoren diputazioarekin gai honetan elkarlanean hasteko, azpiegiturek behar dituzten legezko aldaketa eta diru inbertsioetarako derrigorrezkoa baita elkarlan hori.
Gipuzkoako TMBaren kontuak interes handia pizten du batik bat Ipar Euskal Herriko zenbait jenderen artean. Baionan eraiki du Bil ta Garbi mankomunitatearentzako Urbaser multinazionalak Canopia TMBa, tratatu behar dituen hondakin kopuruagatik Zubietarako pentsatzen denaren herena izan behar duena eta protestak piztu dituena inguruko biztanleen artean. Gipuzkoako edo zehazkiago Gipuzkoako herriren bateko hondakin eredu berriaz hitz egiterakoan, Iparraldean asko galdetzen da Zubietan eraiki behar den TMBaz eta baita azken errefus inertearentzako biltegien ezaugarriez. Gipuzkoako TMBa loturik legoke plan berrian, Baionakoa eta Bilbokoa ez bezala, bilketako helburu oso zehatzekin (Gipuzkoa osoko hondakinen %60 2016an, %75 2020an) eta horrek arras aldatzen du Tratamendu Mekaniko Biologikoko planta baten funtzionamendua, gero eta errefus gutxiago artatu beharko duen trantsizio aldi baterako diseinatu beharko dutenez; baina halaz ere Iñaki Errazkin Ingurumen diputatuak ongi esplikatu beharko ditu Zubietakoaren ezaugarriak.
Bestalde, azpiegitura berriak nork-nola-zenbatean pagatuko dituen eztabaida ere piztuko da. Zabor nahasiak bereizi eta tratatzeko makina erraldoia den TMBa biztanleen proportzioan pagatuko dute Gipuzkoako udalek? Biztanleko eta urteko (proportziotan hitz eginez) TMBra 65 kilo bidaliko dituen donostiarrak eta 15 kilo baizik (kasik batere organikorik gabeak gainera) lagako dizkion lezotarrak berdin pagatuko dute? Ez da ahaztu behar datorren maiatzean Gipuzkoako biztanleen %22 biziko direla beren hondakinen %75 edo gehiago gaika txukun berezirik biltzen dituzten udalerrietan.
[P.S.] Gipuzkoa Zero Zabor taldeak bere iritzia azaldu du gai honetaz “Zero Zabor Gipuzkoa eraikitzeko azpiegiturak: TMB planta eta geldoen biltegia” agiriarekin. Duela urte bete “TMB – Tratamendu Mekaniko Biologikoa: tresna bat, bi estrategia” analisia plazaratu zuen.
[2014-02-18, eguneraketa] Oposizioko alderdien erantzunak bildu ditu EITBk. PSEk Denis Itxasoren ahotik berretsi du azalduko dela Aldundiak deitutako bilerara, planaren xehetasunak jakin nahi dituelako. EAJ atzo zen aztertzekoa gaia, baina erantzunik ez da ezagutu orain arte. PPren jarreraren berririk ere ez da.
Errausketaren kontrako Koordinadorak protesta La Caixa eta Banesto aurrean
2014-02-17 // Aldundiak, Ekonomia, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Koordinadorako kideak protestan La Caixa bankuaren atarian. (Argazkia: Errausketarik Ez)
Errausketaren Aurkako Herri Plataformen Koordinadorak ostiralean, otsailean,kez jositako protesta burutu zuten Donostian La Caixa eta Banesto bankuek dauzkaten egoitzen aurrean. Era horretan salatu zuten Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoaren aurreko zuzendaritzak, lurraldeko udal hauteskundeen ostean Diputazioan agintea ekarri eta gero, Zubietan eraiki behar zuten errauste planta finantzatzeko bi banku horiekin sinatutako tratua, kalean “swupen kasua” deitzen dena. Protestaldian irakurrita agiria bidali dute zenbait hedabidetara, tartean honako pasarteak dakartzana:
(gehiago…)