Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Haserre artean hasi da Gipuzkoako Batzar Nagusietan errauskailuaren ikerketa batzordea
2014-02-16 // Batzar Nagusiak, Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Otsailaren 14an ekin dio lanari Gipuzkoako Batzar Nagusiek Zubietako errauste plantaren finantziazioa ikertzeko antolatu duten batzorde bereziak. Lehen bilkura liskartsua gertatu da: Bildu eta Aralar alderdien ordezkariak joan egin dira, salatu ondoren batzordearen lehendakari Zorione Etxezarragak aldatu egin zuela bileraren gai zerrenda. Ez da Bilduk Zorione Etxezarraga salatzen duen lehen aldia; iazko ekainean Garbia plataformak beste herri batzuen artean Zizurkilen ere antolatu zuenean herri galdeketa, Bilduk Etxezarragaren izena eman zuen irregulartasunez betetako galdeketaren arduradunen artean. Orain ikerketa batzordearen buru jarritako Zorione Etxezarraga Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko zuzendaritzako kidea zen 2011ko urrian, udal hauteskundeen ondoren Partzuergoak Zubietako proiektua abiarazteko azken erabakiak hartu zituenean.
Ikerketa batzordeak 74 konparezentzia deitu omen ditu. Horien xehetasunak irakur daitezke Noticias de Gipuzkoaren “Bildu abandona la comisión de estudio de la gestión del Consorcio” eta Diario Vascoren “La Comisión de Estudio sobre el Consorcio de Residuos arranca con la oposición de Bildu y Aralar” albisteetan.
Zertan dabil Kalparsoro fiskala Gipuzkoako hondakinen aferan?
2014-02-14 // Auzitegiak, Swap // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Atzotik hedabideetan dabil albistea: “Errauste planta gelditu zutelako fiskalak hasitako diligentziak, artxibatuta. GHKren kontrako ikerketan, deliturik ez. Zubietako plantaren inguruko «desfase ekonomikoari» buruzko ikerketa itxi egin du EAEko fiskal nagusiak” (Berria), “La investigación sobre la incineradora se archiva a la espera de los pleitos pendientes” (Diario Vasco), “Archivan la investigación sobre la incineradora” (Noticias de Gipuzkoa). Arantxa Iraolak honela laburbildu du EAEko fiskal nagusiaren ebazpena: “[Juan] Kalparsororen aburuz, badira abiatuta hainbat prozedura zibil eta administratibo auziaren gainean erabakitzeko, eta horien emaitzen zain geratzea komeni da. Orri bateko agiri bat helarazi die hartutako erabakia azalduz aldeei, eta adierazi du diligentziak berriz irekitzeko aukera legokeela, besteak beste, bankuekin kontratutako maileguen aurka zabaldutako prozeduratik edota proiektua bertan behera uzteko enpresekin egindako akordioaren aurka egindako inpugnaziotik, froga berriak jasoz gero”.
Interpretazioetan abiatuta, bi mahairatzen dira bote-lasterrean. Bata, Gipuzkoan errauskailua eraikitzeko bultzaka ari direnei bezala Foru Aldundiaren gobernua daukan Bilduri gai honekin urtea garraztu nahi dioten indarrei algara hoztu zaiela. Hotsailaren 2an “Europa, la Fiscalía y los tribunales cuestionan la gestión de residuos de Bildu” kronika honela hasten zuen Fernando Segurak Diario Vascon: “Enero ha sido un mes ‘horribilis’ para la Diputación y el Consorcio de Residuos (GHK). Las malas noticias se han sucedido para unas instituciones gobernadas por Bildu que creían que con la paralización de la incineradora habían dado carpetazo a su peor pesadilla de la legislatura. Pero no ha sido así. La decisión de tumbar la planta previo pago de 11 millones de euros a las constructoras, la existencia de pleitos abiertos que pueden desembocar en cuantiosas pérdidas y el hecho de no disponer de un plan alternativo viable van a pesar como una losa en el año y medio que queda de legislatura“. Fiskaltzarena argitu duenez Kalparsorok berak, ikusita Europako Legebiltzarrean Izaskun Bilbaok (EAJ) egindako galdera eta honen erantzunaren tamaina benetakoa zein den, Segurak ondorioztatu beharko du Iñaki Errazkin diputatuak loa berreskuratu duela hein batean. Hirugarren atala geratzen da argitzeko: auzitegiek zer ebatziko duten zabalik dauzkaten aferetan.
Bi auzibideetan bigarrena eta azkena da San Markoko Denis Itxaso eta Debabarreneko Arcadio Benitez presidenteek GHKren kontra sartu duten salaketa azken erakunde honek Zubietan eraikitzen hasitako errauste plantaren itxiera enpresa kontratatuekin hitzartu duelako; honekin Benitezek eta Itxasok lortuko dute Kalparsorok itxi dituen diligentzien kasua bizirik mantentzea, hori ere bada kasualitatea egun gutxiko tartean gertatua. Baina auzibideetan lehena dago oraingoz inolako albisterik sortu ez duena: Donostiako Auzitegiko 4. epaitegian Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak La Caixa, Banesto eta Price Waterhousen kontra ezarritako demanda, zeinetan eskatzen baita banku horiekiko kontratuak baliogabetzea legearen kontrakoak direlako. GHKko arduradunen ustez Gipuzkoari 60 milioi euroko kaltea eragingo dioten swap ditxosozkoak.
Eta hona Juan Kalparsoro fiskalaren atzoko idatziaren bitxikeria: ez du lerro bakar batean ere aurreratzen zein den bere posizioa duela bederatzi hilabete -2013ko maiatz bukaeratik- bere esku ere egon behar duen salaketa larri batez. EAEko fiskal nagusiak ez du ikerketarik egin swap famatuen aferan? Egin baldin badu, zer da aurkitu duena? Bederatzi hilabete pasa eta gero fiskalak ez die Gipuzkoako herritarrei ezer argitu behar swapek eragindako kalteez?
Tolosan eztabaidan diren 3 sistemen artean merkeena da Atez Atekoa
2014-02-13 // Atez atekoa, Bost edukiontzi txipdunak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Tolosako udal gobernuak asteazkenean, otsailak 12, batzar irekian aurkeztu ditu berriro herrirako Idema enpresak proposatutako hiru kudeaketa sistemak. Azaroan Zero Zabor blog honetan bildu zen albistean azaltzen dira hiru aukeren ezaugarriak, eta konparaketarekin udalak berak prestatutako dokumentua hemen irakurri daiteke.
Diario Vascoren “La decisión sobre la recogida de basuras entra en fase determinante” kronikak, dio berriro berretsi zela azaroan esandakoa: aukeran dauden hiru sistemetan abantailarik onenak Atez Atekoak dituela Tolosarentzako, merkeagoa izatea barne. “En la presentación de ayer se pudo ver por primera vez lo que supondría para el Ayuntamiento cada uno de los tres sistemas que han pasado las diferentes cribas. Cogiendo una referencia de ocho años, que es ejemplo de modelo financiero que se presentó en el Topic, se concluyó que el sistema más barato de los tres es el del PaP. Supondría a las arcas municipales un gasto de 9.865.067 euros. En segundo lugar se sitúa la opción del quinto contenedor obligatorio con un coste de 10.684.835 euros y el sistema más caro sería el comunitario con 11.607.312 euros.”
Kronikak ere dio udalak martxoan erabakiko duela sistema berria. Ibai Iriarte alkateak (Bildu) beste alderdiei dei egin die sistema berria kontsentsuatzeko. Tolosaldeko Atariak “Hondakin bilketa adosteko, sistemak uztartzeko prest dago Tolosako udal gobernua“
“Nire izenean ez” sinadura bilketa San Markon eta Debabarrenan
2014-02-13 // Errausketa, Gizarte eragileak, Mankomunitateak // 3 iruzkin
Change.org webgunean irekitako kontu baten bidez San Marko eta Debabarrena mankomunitateetan sinadura bilketa hasi dute, bi mankomunitateotako presidenteek Zubietako errauste planta bertan behera uzteko erabakiaren kontra auzitegian abiatu duten salaketari aurre egiteko. “Nere izenean salaketarik ez!¡No en mi nombre!” goiburua daraman sinadura bilketarekin publikoki adierazi nahi dute ez datozela bat Denis Itxaso eta Arcadio Benitezek hasitako auzibidearekin, herritar gisa ez dutela hondakinak erraustea nahi baizik eta gaikako bilketa bidez kudeatzea.
Ohar moduan, sustatzaileek azpimarratzen dute: “Firma bilketa hau bakar bakarrik San Marko (Pasaia, Lezo, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Donostia, Urnieta, Lasarte, Usurbil) eta Debabarrena (Mallabia, Ermua, Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro, Deba, Mutriku) mankomunitateetako herritarrei bideratua dago”.
Albistea beste hedabideetan:
Elgoibarren “Arcadio Benitez: Nire izenean ez!”
Zer galdetu zuen Izaskun Bilbaok Estrasburgon eta zer erantzun zioten?
2014-02-13 // Europakoak, Iritziak / Adierazpenak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascon Gipuzkoako azpiegitura erraldoien jarraipena egiten duen Fernando Segurak era adierazgarrian idatzi zuen otsailaren 2an, egunkari horren albiste nagusian: “Europa, la Fiscalía y los tribunales cuestionan la gestión de residuos de Bildu“. Aurretik, urtarrilaren 28an informatu zuen: “La UE investigará la paralización de la incineradora“. Azpian zioen: “El comisario de Medio Ambiente señala que la Diputación no ha informado sobre la modificación del Plan de Residuos ni sobre las indemnizaciones pagadas a las constructoras“, aurreraxeago ñabardura txiki hau gehitzeko: “La apertura de la investigación ha sido dada a conocer por el comisario de Medio Ambiente, Janez Potocnik, a la europarlamentaria del PNV Izaskun Bilbao. Esta última efectuó una batería de preguntas al citado comisario sobre la cancelación del proyecto financiado por el BEI“.
Albiste horren eta ondorengo erreakzioen berri eman zuen blog honek “EAJren eskariz, Europako Batzordeak aztertuko du Gipuzkoako hondakinen plana nola dagoen” sarreran. Baina… kazetari bakar batek ere begiratu ote genuen albistearen iturrietan? Legazpi Atez Ate Bai taldeko irakurle batek lagundu digu, Izaskun Bilbao parlamentariak bere blogean idatzitakoaren berri emanez. Bilbaok “Investigación europea para el tratamiendo de residuos en Gipuzkoa” sarreran eman du gertatuaren bere bertsioa. Horri esker eskuratu dezakegu Estrasburgoko parlamentuan zehazki Bilbaok egindako lau galderen dokumentua: “Asunto: Cancelación de un proyecto de residuos financiado por el BCI“. Janez Potocniken erantzuna ondoko dokumentuan dago: “Respuesta del Sr. Potočnik en nombre de la Comisión“. Bestalde, irakurleari interesgarria suertatuko zaio europarlamentariaren eta “gipuzkoarra” sinatzen duen irakurle anonimoaren arteko eztabaida, beste zenbait irakurle abegikorren (“Está visto que la revolución bolchevique de las montañas gipuzkoanas está teniendo sus primeros efectos colaterales“) aportazio koloretsuak mesprezatu gabe.
Bitxikeria gisa, Izaskun Bilbaoren galdera esaldi honekin hasten da: “La Diputación Foral de Gipuzkoa ha destinado más de 13 millones de euros para compensar a las empresas que resultaron adjudicatarias de la construcción de una planta de valorización energética de los residuos no reciclables incorporada al plan de residuos de aquel territorio”. Hor akatsa egon behar du europarlamentariaren aldetik: Zubietarako aurreikusita zegoen errauskailua ez baitzen “planta de valorización energética de los residuos no reciclables“, orotariko zaborrak kiskaltzekoa baizik. Zabalgarbikoa den bezala. PIGRUG planean Gipuzkoarako errauskailu baten beharra justifikatzeko erabiltzen diren kalkuluetan lurralde honen zabor kopurua aipatzen da, ez birziklagarri ez den errefusarena.
Pasai Antxon Atez Ateko ontzien banaketa 17an hasiko da
2014-02-12 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasai Antxon datorren astean zehar banatuko ditu udalak Atez Ateko bilketarako beharko diren ontzi eta gainerako materialak, otsailaren 17an hasi eta 21ean bukatzeko. Pasaia Ezkerretik blogak eman du udalaren iragarpenaren berri: “Datorren astelehenean hasiko dira kuboak banatzen Antxon“. Pasaiak dituen hiru auzo nagusietatik Donibane (2.280 biztan) dagoenekoz Atez Ate ari da martxoan gehituko zaizkio Antxoko 4.700 inguru herritarrak.
Albistea beste hedabideetan:
Diario Vasco “Comienza el reparto de cubos en Antxo“, “Pasaia Garbia insta a los vecinos de Antxo a no recoger los materiales del PaP“
Noticias de Gipuzkoa “Extender el ‘puerta a puerta’ en Pasaia costará 665.000 euros“
Urrezko edukiontziak Txingudin, birziklatzea hobetzeko kanpainan
2014-02-12 // Bost kontenedore, Mankomunitateak, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Txingudi mankomunitateak iniziatiba berri bat jarri du abian Irun eta Hondarribian gaika biltzen diren hondakinen kopurua handitzeko: urrezko edukiontzia. Hilero, birziklatze daturik onena lortu duen auzoan urrez tindatutako edukiontziak ipiniko dira karriketan sari gisa. Diario Vascok iragarri du: “Contenedores de oro en Irun y Hondarribia para fomentar el reciclaje. Servicios de Txingudi ha iniciado una original campaña para incentivar el reciclaje entre los vecinos“. Noticias de Gipuzkoak: “Txingudi lanza a los barrios el reto del ‘Contenedor de Oro‘”. Bi hedabideetan Txingudiko arduradunek esan dutenez, Irungo erdiguneko auzotarrei egin zaie otsailean urrezko kontainerren oparia, aurreko hilabetean %43,7 birziklatu omen dutelako. Bestalde, ekimen honekin Txingudik nahi omen du bi herriotako birziklatze tasa lehen zegoen %37k igotzea.
Gero eta nabarmenagoa da Gipuzkoan hondakinen benetako eta eguneratutako datuen urritasuna. “Benetakoak” esatean ondo kontrastatutako datuak esan nahi dugu. Txingudiko arduradunek esan diote Diario Vascori azken urteotan eskualde horren birziklatze data %37an dagoela estankaturik: “Esta iniciativa, según ha informado hoy la mancomunidad, busca incrementar el nivel de reciclaje de ambos municipios que ronda el 37%, una cifra que se mantiene estancada desde hace unos años“. Aldiz, Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuak Txingudi %29,9an zegoela adierazi zuen iazko ekainean egindako agerraldian.
[2014-02-16 eguneraketa] Diario Vascok oker eman du Irungo auzo txapeldunaren datua. Irungo erdialdean ez dute %43,7 birziklatu, baizik eta %37,21 Txingudik berak sortutako orri instituzionalean ikus daitekeenez.
Pardel berrerabilgarriak, errefusa murrizteko bide osasuntsu eta merkea.
2014-02-12 // Errefusa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Ostiralean, otsailak 4, Amasa-Villabonako Udalak, Zero Zaborrek eta MeitaiMaitiek pardel berrerabilgarriei buruzko hitzaldia antolatu zuten Villabonako Udalean. Gipuzkoa Zero Zaborrek bere blogean bildu ditu hitzaldian esandakoak. Familia askotan pixoihal komertzialak dira hondakinak gaika ondo sailkatzen denean errefusetan pisu handiena hartzen duten gaiak, eta hondakin gisa tratatzen zailenetakoak.
Amasa-Villabonako bilkuran Meitaimaitie elkarteko arduradunek azaldu zituzten pixoihal berrerabilgarriek dakartzaten abantailak:
– ekonomikoak: haur bakoitzak pixoihal konbentzionaletan 1.400-2.000 euroko gastua sortzen badu, garbigarriekin 220 euro gastatzea dakar.
– ingurumenekoak: haur bakoitzak lehen urteetan sortzen duen fardel-zabor mendia saihesten da.
– osasunezkoak: haurraren larruazalak eta oro har gorputz osoak irabazten du fardelek daramatzaten produktu kimikoak usatu gabe.
Hegoaldean dodotisak eta Iparraldean panperrak deitzen zaien pixoihalen alternatibaz 2008an artikulu aitzindaria idatzia zuen Estitxu Eizagirrek ARGIAn: “Pixoihal ekologikoak. Benetan garbi eta merkeak diren bakarrak“. Bestalde, 2012an plazaratutako “Pixoihalek gorderik daramaten benetako zikinkeria” erreportajean kontatzen dira tramankulu moderno honen kalteak. “Couchorama, The Diaper Dilemma” dokumentalak oso ongi azaldua du.
http://www.youtube.com/watch?v=2XuZRgtC–8Egunotako beste zenbait albiste (bilduma)
2014-02-11 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Iritziak / Adierazpenak, Politikariak // Iruzkinik ez
Zero Zabor blog honek bildu dituen albiste nagusien ondoan plazaratu da albiste eta iritzi gehiago:
– Gipuzkoa
“El PNV pide que el ex diputado Alduntzin y la dirección de GHK respondan en las Juntas” (Diario Vasco)
“Europa, la Fiscalía y los tribunales cuestionan la gestión de residuos de Bildu” (Fernando Segura, Diario Vasco)
“La propuesta de gestión de residuos de la Diputación incluirá cerrar los vertederos” (Diario Vasco)
– Errenteria
“Hondakinen bilketa sistemaren eztabaidarako metodologia adostu dute” (Hitza), “El PNV pide consensuar la recogida de residuos” (Diario Vasco), “El PSE-EE dice que no aceptará un aumento del reciclaje ‘con imposiciones’” (Diario Vasco).
– Pasaia
“El PaP se extenderá a toda Pasaia. El PSE-EE insta a la ciudadanía a manifestarse «pacíficamente» en las calles” “Critican que se priorice el PaP en los presupuestos” (Diario Vasco), “El PNV de Pasaia denuncia que el ‘puerta a puerta’ es prioridad en 2014” (Noticias de Gipuzkoa)
– Ordizia
“PNV y PSE-EE de Ordizia critican que se multe a quien no separe la basura” (Noticias de Gipuzkoa), “PNV y PSE-EE se oponen a la estrategia de Bildu en el tema de la recogida de residuos“, “El equipo de Gobierno estima que Ordizia es un referente en la gestión de residuos” (Diario Vasco)
– Tolosaldea
“Tolosaldeko EAJren ustez, Bilduk “estilo mafioso samarra” darabil hondakinen kudeaketan” (Ataria), “Basuras y otras estupideces” (Francisco Javier Masid, Diario Vasco)
– Legazpi
“La plataforma critica «el despilfarro y las duplicidades» del sistema mixto” (Diario Vasco), “Lau hilabete pasata sistema mistoaren balorazioa egin du Legazpiko plataformak” (Hitza)
– Eskoriatza
“Respondiendo a Eskoriatza Garbia” (Joseba Gabilondo Markes, Diario Vasco)
– Lasarte-Oria
“EH Bildu denuncia que la Comisión del ‘Quinto Contenedor’ no avanza” (Diario Vasco)
– Bergara
“El dinero para la crisis, a la basura. El martes comienza a funcionar el ‘puerta a puerta’ en bergara, una de las localidades que ha mostrado mayor oposición” (Noticias de Gipuzkoa)
– Baztan eta Bortziriak
“Etxeko eta auzoko konposta egiteko kanpaina berriari hasiera emanen diote Baztan-Bidasoaldean” (Ttipi-Ttapa)
– Aretxabaleta
“Alternatiba apuesta por el PaP” (Diario Vasco)
– Azkoitia
“Bildu y Azkoitia Bai acusan a PNV de abandonar el grupo de trabajo sobre residuos” (Diario Vasco)
– Tolosa
“Hondakinen kudeaketaren inguruko batzarra, hilaren 12an” (Tolosaldeko Ataria), “Tolosa elegirá uno de entre tres sistemas de recogida de basuras” (Noticias de Gipuzkoa)
Apiriletik aurrera 5. edukiontzi marroia Donostia osora zabalduko da
2014-02-11 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Donostiako udalak apirilean hasi eta uztaila bitartean hiri osoan zabalduko die herritarrei hondakin organikoa borondatezko 5. edukiontzi marroian lagatzeko aukera. Nora Galparsoro Azpiegituren zinegotziak (Bildu) azaldu duenez, 450 edukiontzi txipdun zabaldurik auzo guztietan, udalak nahi luke donostiarrek orain artean zabor nahasiekin botatzen duten organikoaren parte handi bat konpost bilakatzea, bide batez Gipuzkoako hiriburuaren birziklatze tasa gaurko %30 tasatik 2016a bitartean %60ra igotzeko. “Hemen da konposta” kanpainarekin sustatuko dute ahalik eta herritar gehienek bereizirik lagatzea beren txerri-jana edukiontzi marroietan.
Donostia da bere 186.000 biztanleekin Gipuzkoako hiri handiena. San Marko mankomunitateko kidea da. Orain artean San Markok ez du eskaini ez Donostiaren eta ez gainerako herrien hondakinen kudeaketaren 2013ko daturik, aspaldian “datuak eguneratzen ari gara” dio beren estatistiken orrian.
Albistea hedabideetan:
– Hitza “Nora Galparsoro: “Hondakin organikoak ez dira zaborra, baliabideak baizik””
– Noticias de Gipuzkoa “El contenedor marrón se extiende a partir de abril”
– Diario Vasco “El contenedor orgánico comenzará a implantarse en Donostia dentro de un mes“, “El PNV lamenta que el «empecinamiento» de Bildu con el PaP ha hecho perder tres años del quinto contenedor“, “El PSE recuerda que sigue siendo necesario construir plantas para tratar la materia orgánica en Gipuzkoa“