Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Lezo %85era iritsi da eta Atez Atekoarekin 200.000 euro aurreztu
2014-02-04 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Lezoko udal agintariek, Ainhoa Zabalo alkatea buru, azaldu dute iazko maiatzean hasirik Lezok Atez Ateko bilketarekin lortu duela birziklatze tasa %28tik %85eraino eramatea. Sistema berriarekin, gainera, udalak 200.000 euro aurreztu omen ditu kudeaketa hobeari esker. Albistearen xehetasun gehiago Hitzan: “Ainhoa Zabalo: ‘Atez atekoaren arrakastaren gakoa herritarren jarrera eta inplikazioa da’“.
Gaur hasiko da Atez Atekoa Bergaran
2014-02-04 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Gaur, otsailak 4, herritarrek hondakin organikoa bereizirik kaleetan ipinitako puntuetan lagatzen dutenean hasiko da Atez Ateko bilketa Bergaran (14.708 biztanle). Gaurdanik Debagoieneko herri handiena da sistema horretara aldatuko dena, eta Gipuzkoan oraingoz bigarren handiena Hernaniren ondoren (19.000). Bergaran hondakinen bi atal jasoko dira atez ate, organikoa eta errefusa, eta bidrioak, paper-kartoiak eta ontzi arinak karrikan lagatako edukiontzietan orain arte bezala. Gaur bertan desagertuko dira zabor nahasiendako kontainer berde handiak, asteartetik derrigorrezkoa izango baita gaikako bilketa.
Bergarakoa berdin dei dakioke “2 ataleko Atez Atekoa” edo “Sistema mistoa” edo “Atez Ateko mistoa”. Udal gobernuak, gai honen inguruko gatazka piztu zelarik, konpromisorako aukeratzat aurkeztu zuen gaikako bi atal nagusi kalean lagatako edukiontzi handietan egitea (horian ontzi arinak, urdinean pape-kartoiak); borondatezko birziklatzearen aldekoek ez dute onartu.
Xehetasun gehiago:
Diario Vasco”El sistema de recogida puerta a puerta es una realidad desde esta tarde para los bergareses“, “El PaP se implantará hoy en Bergara con duras críticas de PNV y PSE“, “Bergara Garbia pide dejar orgánico y resto en bolsas a pie del colgador“.
Goiena “Gaurtik martxan hondakinen bilketa sistema mistoa Bergaran“, “Bergarako PSE-EE herrian ‘atez atekoa’ jartzearen kontra azaldu da“, “Bergara Garbia: “Aurretik genuen jarrera berdina mantenduko dugu eta protesta ekintza berriak antolatu (bideoa)“, “Bergara Garbia: ‘Aurretik genuen jarrera berdina mantenduko dugu eta protesta ekintza berriak antolatu’“, “Martitzenetik, hondakin bilketa sistema mistoa Bergaran”
Mutrikun parte hartze prozesua hondakinez
2014-02-04 // Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Mutrikuko (5.101 biztanle) udal ordezkariek jakinarazi dute laster jarriko dutela martxan hondakinen kudeaketari buruzko parte hartze prozesua, Hitzak zabaldu duenez. Gipuzkoa baitan Txingudirekin (Irun-Hondarribia) hondakinen gaikako bilketan emaitzarik txarrenak dauzkan Debabarrenan dago Mutriku. Bilduko udal gobernua dauka. Berrikitan Diario Vascok argitaratu zuen EAJren protesta Mutrikun irailean Atez Ateko bilketa ezartzekoak direlakoan eta herri galdeketa eskatuz.
Beasainek debekatu du organikoa eta birziklagarriak errefusarekin botatzea
2014-02-03 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino]Beasaingo udalak gogorarazi du hedabide gehienok letra txikitan jartzeagatik herritar askori oraindik oharkabean pasatu zaiona: udal eremu barruan debekatuta dagoela errefusaren kontainerrean botatzea bai hondakin organikoa eta bai paper-kartoi eta ontzi arinak. Beasaingo herritarrei dei egin zien joan den astean organikoaren edukiontzi marroia erabili dezaten, ZZ blog honetan aipatu zenez. Hitzak orduan emandako albistean zioen: “Hondakin organikoa eta material birziklagarriak erefusarentzako edukiontzi grisean botatzea debekatuta dagoela gogorarazi dute Beasaingo Udaletik”. Aldiz, Diario Vascoren kronikan ez zen azaldu horrelakorik. Orain Hitzak ezagutarazi duenez, “Edukiontzi berdeak kendu eta birziklatzeko guneak jarriko dituzte Beasaingo landa auzoetan“, alegia, Atez Ateko bilketa egiten den udalerrietan bezala funtzionatuko dutela Beasaingo landa eremuan: kontainer berde mitikoak kenduko dituzte eta horien ordez auzo horietako herritarrek birizikla-guneak edukio dituzte, sistema kontrolatuz irekiko direnak, hondakinak gaika bereizirik utzi ditzaten.
Aipatu aurreko kronikan ZZ blog honetan idatzi genuen: “Beasain inguruko herri guztietan hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa da, berarekin kasik herri bakarra osatzen duen Ordizia barne. Beasainen, aldiz, sailkatzea borondatezkoa da”… baina, antza denez, Beasainen trantsizio batetik abiatzea erabaki dute. Alde batetik, udal ordenantza berriaren arabera debekatuta dago gai birziklagarriak (organikoa barne) zabor errefusarekin nahasturik botatzea; baina bestetik, gainerako hondakin atal guztiak kutsatzen dituen organikoa bereizirik entregatzea ez da derrigorrezkoa. Kontraesanezko egoera horrek badu esplikazioa, Beasainen Bilduk agintzen baitu baina minorian. Ondoko hilabeteetan ikusiko dira emaitzak, ea zenbat hondakin birziklatzeko gai diren Beasainen teorian gaika bereiztea derrigortzen duen ordenantzarekin batean de facto kutsatzen jarraitzea baimentzen duen sistemarekin.
ZWE: Paris-Bobignyn ikusi eta entzunaren entresaka urjentziazkoa
2014-02-03 // Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Rossano Ercolini Zero Wasteren 10 urratsak azaltzen. (Argazkia: Zero Waste France)
[Pello Zubiria Kamino] Hondakinen kudeaketa burutsuago batez interesatua den herritarrak, berdin justizia klimatikoaz arduratua denak edo munduaren antolaketa zoroaren kritika ekonomikoa nahiz politikoa bizi duenak, informazio eta analisigai ugari bildu ahal izan zituen Bobignyko biltzarrean (ikus hartaz orain arte plazaratutako “ZWE: txaloak Errazkin eta Gipuzkoari Paris-Bobignyko biltzarrean“ eta “Zero Waste Europeren jardunaldi irekia gaur Bobignyn” kronikak); horietako batzuk saiatuko gara eskaintzen ondoko asteetan. Baina hona, telegrafikoki, han jasotako osagai batzuk:
– Zero Zabor eredua hondakinen bilketatik askoz harago doa. Euskal Herrian, eta funtsean Gipuzkoako gatazkan, eztabaida Atez Atekoan tematzen den arren sarritan, Zero Wasteko buruek behin eta berriro azpimarratu zuten eredua osorik hartu beharra. Laster ekarriko ditugu ARGIAra Rossano Ercolinik, Enzo Favoinok eta Joan Marc Simonek emandako hitzaldien laburpen grafikoak.
Trevisoko Contò, Capannoriko Del Ghingaro (hizketan) eta Gipuzkoako Iñaki Errazkin. (Argazkia: Zero Waste France)
– Italian dagoenekoz 205 Zero Zabor herri daude, 4 milioi biztanlez goiti. Zero Zabor (Rifiutti Zero) herriez ari gara, Atez Atekoa egiten dutenak askoz gehiago dira.
– Rifiutti Zero mugimenduaren sortzailea den Capannori hirian (45.000 biztanle) Atez Atekoarekin gaikako bilketan %85a gainditzea baino gehiago lortu dute: sortutako hondakin kopurua %40an murriztu dute urteotan.
– Italian hondakinen kudeaketan txapeldun Contarina mankomunitatea da, Venezia ondoko Trevison 550.000 biztanle Atez Atekoan, emaitzak %90ez goiti. Italiako biztanle bakoitzak bataz beste urtean 347 kilo zabor nahasi sortzen dituen bitartean, Contarinakoek 50 kilo errefus baizik ez dute botatzen. Mankomunitateko presidente Paolo Contòk esan zuenez, 2022rako 50 kilo horiek 14taraino murriztu nahi dituzte, hau da, hondakinen birziklatze tasa %80tik %93raino igo.
– Capannoriko alkate Giorgio Del Ghingaro eta Contarinako presidente Contò Euskal Herriko agintariek konbidatu beharko lituzkete beren esperientziak erakustera: emaitzak, oinarriak, finantzen xehetasunak… Contòk bere mankomunitatearen Zero Rifiutti eredua oinarritzen du kultura industrialean klasikoa den ISO 9000 kalitate kontrolean. Biak ere hizlari onak, zehatzak… eta gaztelania (edo frantsesa) baizik ez dakiten gure hautetsi ugariek erraz ulertzekoa italiano garbiz mintzatzen dira.
Zero Waste France fundatu duten erakundeen ordezkariak biltzarrean. (Argazkia: Zero Waste France)
– Zero Waste France antolatu da Paris inguruetan zabor nahasien tratamendurako eraikitako edo eraikitzear diren azpiegitura erraldoien kaltetuetan oinarrituta. Gipuzkoan errauskailuaren kontrako mugimendua lehenbizi Txingudin biztu zen bezala. Baina Irun eta Hondarribian errauskailuaren kontra ziren askori -ez denei, asmoa ez da inori iseka egitea- gertatu zitzaionaren alderantziz (“ataritik kendu baldin badidate, hor konpon auzoko herrikoak”) Paris eta inguruetako mugimenduak NIMBY eredutik Zero Zabor eredua sustatzea erabaki dute. Ordezkaritza batek bisitatua du Milan, Atez Atekoan Europan ari den Italiako hiri handiena. Txaloz eten zioten hitza Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuari errauskailua betirako baztertu berri dutela iragarri zienean eta bigarrenez jo zizkioten txaloak “Bukatu da jolasa” bideo laburra amaitzean (bideoa ingelesezko bertsioan aurkeztu zuen Errazkinek, frantsesezko azpitituluekin).
– Paris inguruetan errauskailuekin eta TMBeekin dagoen polemikaz paperezko ARGIAn eskainiko dugu informazio gehiago.
– Euskal Herritik Paris-Bobignyn izan ziren alde batetik hiru ordezkari instituzional: Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatua, Ainhoa Iraola Ingurumen zuzendaria eta Luix Intxauspe Hernaniko alkatea. Mugimendu sozialen ordezkaritza GZZko Ainhoa Arrozpidek eraman zuen eta Hernanin Zero Zabor taldeko bi kide ere izan ziren bertan. Bertatik bidalitako bigarren kronikan daude Errazkin, Iraola, Intxauspe eta Arrozpideren hitzak.
– Gipuzkoarrek Zero Wasteren barne bilkuretan aipatu zituzten Bizkaian gai honetan, bidenabar Lea-Artibai bailaren egiten ari diren urratsak, Nafarroako Sakanan dagoenekoz lortutako emaitzak eta Iparraldean Bizi! taldearen Zero Zabor batzordea egiten ari den lana.
Hurbilen, Ainhoa Arrozpide (GZZ) eta Malores Etxeberria (HZZ). Urrunago: Ainhoa Iraola eta Iñaki Errazkin Enzo Favoinorekin, eta Luix Intxauspe Joan Marc Simonekin.
‘Rebrick’: adreilu zaharrei bigarren bizialdia eman dakieke (bideoa)
2014-02-03 // Berrerabilpena, Europa, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Zero Waste Europek zabaldu du albistea: “Reuse bricks to give them a new life. Why invest energy and resources in producing a new brick when you can reuse an old one?“. Bertan kontatzen da nola Danimarkako GamleMursten ApS konpainiak sortu duen Rebrick egitasmoa eraitsitako etxe zaharren adreiluak zaborretara botatzeko ordez haiek garbitu eta berriro erabiltzeko moduan jartzeko. Zero Zabor politiken barruan gero eta garrantzia handiagoa ematen zio etxe eraitsien hondarrak berrerabiltzeko ahaleginari.
Rebrick asmoa Europar Batasunak laguntzen du, helburuok lortzen saiatuko delako:
– hondakinak produktu bihurtea.
– berrerabilitako adreilu bakoitzeko 500 gramo CO2 aurreztea.
– berria produzitzeko energia asko xahutzen duen produktu baten bizia luzatzea.
– lanpostu berriak sortzea.
– etxe berriei ondarea eranstea.
– adreilu banaketa aholkularitza zerbitzu bilakatzea.
– arkitektoei sormenera tresnak eta eraikitzaileei argudio komertzialak eskaintzea.
– salgai bat historiaz eta kontakizunez hornitzea.
ZWE: txaloak Errazkin eta Gipuzkoari Paris-Bobignyko biltzarrean
2014-02-01 // Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino, Paris-Bobignytik] Bilkura gehienetan bezala, Bobignyn bildutako hizkari guztiek jaso dituzte txaloak beren hitzaldien akaberan. Biri, ordea, txaloz eten diete hitza: Rossano Ercoliniri, gogoratu duenean nola iaz eman zioten Ingurumeneko Nobel alternatiboa Italian egindako lanagatik, eta Iñaki Errazkini aipatu duenean duela hiru hilabete betirako gelditu dutela Gipuzkoako errauskailu proiektua.
Iñaki Errazkin azalpenak ematen Esloveniako ZWeko kidea den Erikari.
Hori gertatu da bazkalondoan eta Gipuzkoako Ingurumen diputatuak aurrean zeuzkan, Europatik etorritako Zero West mugimenduko kideez gain, Paris eta inguruetatik etorritako jende kezkatuak. Hauen ordezkariak goizean mintzatuak ziren, azalduz nolaz Parisko aglomerazioan, zehazki Ivry-sur-Seinen, urte luzeak daramatzaten nozitzen Europako zabor metarik handiena: urtean 700.000 tona errausteko gai den labea (40 urtez lanean ari dena, Euskal Herrian entzuna dugu haren propaganda), eskualdeko meategi guztiak zabortegi bilakatuak, gero eta soro gehiago ere bai, gehi hondakin erradioaktiboak, eta eraikuntzako eskonbro mendiak, industriako hondakin toxikoak… eta guztia gutxi bazen, orain 1.000 milioi euroko inbertsioz errauskailu berria eta Tratamendu Mekaniko Biologikoko (TMB) usina erraldoia oparitu nahi dizkiete. Horren kontra mobilizatzen hasitakoak dira orain Zero Waste France antolatzen gehien bultzatu dutenak. Harriturik entzuten zituzten batzuek Italiako aurrerapenak, pozik ospatu dute Gipuzkoan errauskailua lurperatu izana. Goizean Paris inguruko taldeek beren kezka eta lanen berri erakutsi ondoren, Rossano Ercolinik, Enzo Favoinok eta Joan Marc Simonek azaldu diztuzte Zero Wasteren osagai nagusiak. Hauek (Frantziako anfitrioiek bezala) esandakoen eta erakutsitako grafikoen xehetasunak ematen saiatuko gara kazetari hau ondoko egun eta asteetan. Aipatu, hori bai, Zero Wasteren arima eta estilo ezberdinen ispilua izan direla: Rossano Ercolini bihotza-poeta-ekintzailea, Enzo Favoino aditu-zientzialari-engaiatua eta Simon antolatzaile-belaunaldiberrikomilitante-estratega.
Atsedenaldian solasean, ezkerretik, Errazkin, Bulgariako ZWeko Jeny, Joan Marc Simon eta Hernaniko alkate Luix Intxauspe.
Bazkalondoan hiru arduradun politiko hautatuk hartu dute hitza. Iñaki Errazkinek laburbildu ditu Gipuzkoan azken urteotan gertatutako aldaketak, tartean erakutsiz berrikitan GHKk herriz herri erakutsi duen “Bukatu da jolasa” bideoa, zeinaren zorroztasuna ere eskertu duten Frantziako entzuleek. Errazkinen aurretik mintzatu da Italiako Capannori hiriko alkate Giorgio Del Ghingaro, lurralde antolamenduaz kezkaturik dagoen edozein herri hautetsik ezagutu beharko lukeena. Errazkinen Zero Zabor jendeari eskatu dion bezala bultzatzeko agintariei, herri mugimenduaren suharraren beharra dutela politikariek, Del Ghingarok ere eskatu digu pasoa jartzea gure aldarrikapen eta ametsetan. Zero Wasteko ekintzaileentzako agian aurkikuntzetako bat gertatu da Paolo Contò, Italiakok Treviso eskualdeko Contarina mankomunitateko lehendakaria. 50 udalerri eta 550.000 herritar biltzen dituen herri elkargo hori izendatu du Rifiutti Zero mugimenduak Italian lanik txukunena egiteagatik nabarmendu beharreko instituzio bezala. Euskal Herrikok hautetsiek bezala ingurumen teknikariek, mankomunitateetako arduradunek, EAEko Urkullu lehendakariak berak, ezagutu beharko lukete gizon tratu errazeko bezain argi honen argudioa, nola daukaten antolatuta hondakinen kudeaketa azken errefusa “0” (zero, alegia) izatetik hurbilenera eramateko, industriako kalitate prozesuen ikuspegia lotuz etika sozialarekin, errefusa ikusiz industri produkzioaren akats moduan eta herritarrei bezala agintariei eta ekoizleei lehentasuntzat ezarriz “erantzunkizuna”. Izango da gaiotaz xehetasun gehiago emateko denbora ondoko egunetan. Paris-Bobignyn bildutako materialak ARGIAko irakurleei eskaintzeko ere bai. Bitartean, hemen doaz Errazkinek ARGIArako eskainitako hitzak Bobignyko udaletxeko atarian, kazetariaren ahalmen tekniko urriek baimentzen badute ikusi ahal izango direnak… Barkatu ziurrenik gertatuko diren eragozpenak.
Iñaki Errazkin Zero Waste Europe biltzarrean, Bobignyko udaletxeko atarian.
Hernaniko alkate Luix Intxauspe Zero Waste Europe biltzarrean.
Ainhoa Iraola Gipuzkoako Ingurumen zuzendaria biltzarraz.
Ainhoa Arrozpide Gipuzkoa Zero Zaborreko ordezkaria ZWEren biltzarrean
Paris-Bobignyn ETBko kazetariei Iñaki Errazkinek egin deklarazioak honela aipatu ditu prentsak: Diario Vasco “La propuesta de gestión de residuos de la Diputación incluirá cerrar los vertederos” Naiz “La propuesta para la gestión de residuos de Gipuzkoa incluirá el cierre de los tres vertederos” Gipuzkoako Foru Aldundia “Europako Zero Zabor mugimenduak jokabide eredugarri gisa aztertuko du gure lurraldeko esperientzia” ZWEren biltzarra prentsan: Le Monde “Le réseau Zero waste s’installe en France“
Zero Waste Europeren jardunaldi irekia gaur Bobignyn
2014-02-01 // Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino, Paris-Bobignytik] Atzo, ostiralez, Europako Zero Zabor talde ezberdinetako kideek eta pertsonalitate ezagunek barne biltzarra egin ostean (datorren astean emanen dugu ZWE erakundetzat finkatzeko asmoz emandako urratsen xehetasun gehiago), gaur goizeko 09:00etatik hasita egun osoan zehar hitzaldi eta aurkezpen publiko saila izanen da.
CNIIDeko kideak beren eta Zero Waste Franceren estanda prestatzen atzo Bobignyn.
Atzo arratsalde osoan Europa osoko Zero Zabor taldeetako kide eta pertsonalitateak lanean aritu ziren aztertzen mugimenduaren orain arteko garaipenak, aurrera begirako beharrak, eta begien aurrean dauzkaten aukerak bezala arriskuak. Bobignyn bildutako ziento erdian badira Holanda, Ingalaterra, Gales, Italia, Errumania, Bulgaria, Katalunia, Espainia, Frantzia, Eslobenia… eta Euskal Herrikoak. Gipuzkoan azken urteotan lortutako aurrerapena behin baino gehiagotan aipatu eta txalotu zen (gipuzkoar batek nabarmendu zuen ezagutu beharrekoa zela Nafarroako Sakanan egindakoa).
Talde dinamika gisan antolatutako hausnarketan deigarria zen militante oso gazteen ondoan ikustea Galesko Mal Williams beteranoa, Zero Waste mugimenduaren garaipenen artean aipatu zuena bilkuran “burua urdindutakoak minorian egotea”.
Hondakinen inguruan Europako herrialdeetan zehar zein egoera eta eztabaida ezberdinak bizi diren nabarmendu zen. Jardunaldion helburuetako bat bateko eta besteko Zero Zabor jendearen argudioak ondo jostea izango da, mugimenduko buruetako bat den Enzo Favoinok adierazi zuenez, egon litezkeen kontraesanak konpontzeko. Izan ere, zerbaiten kontra mobilizatzean (errauskailuen aurka, esaterako) errazago bateratzen hasten baitira mezuak konponbide alternatiboak eraikitzeko ahaleginetan baino.
Gaur, larunbata, Bobignyko alkateak ongi etorria eman ostean, 09:45etan lehenbiziko aurkezpena: hondakinen gatazka nagusiak Paris metropolitanoan (Ile-de-France) eta Frantzia osoan. Zehazki:
– Claye-Souillyko mega-zabortegiaren kontra ari den ADENCA.
– Ivry-sur-Seineko errauskailuaren kontrako Collectif 3R.
– Romainvillen eraiki duten TMB erraldoiaren kontra ari den ARIVEM.
– Paris inguruko arazoak lantzen dituen Environnement 93
– Frantzia mailako erakundea den CNIID
11:20tik aurrera, Zero Zabor alternatiba aurkeztuko dute mugimenduko lau pertsonalitatek:- Joan Marc Simon, Zero Waste Europeko zuzendaria, katalandarra, Euskal Herria ongi ezagutzen duena.
– Rossano Ercolini, ZWEren lehendakaria, Nobel Alternatiboarekin saritua, Italiako Rifiutti Zero mugimenduaren lider karismatikoena.
– Enzo Favoino, ZWEren batzorde zientifikoko burua, hondakinetan eta bereziki organikoaren konpostaketan aditu nagusietakoa.
– Flore Berlingen, CNIIDeko kidea, Zero Waste Franceren koordinatzailea.
Bazkal ostean, 14:00etan, “Zero Zabor politika eredugarriak udalerrietan”, lau ordezkari politikok aurkezturik:
– Giorgio Del Ghingaro, Europako lehen Zero Zabor udala den Capanoriko (Italia) auzapeza.
– Iñaki Errazkin, Gipuzkoako Foru Aldundian Ingurumen diputatua.
– Paolo Contò, Contarinako koordinatzailea, Trevisoko (Italia) mankomunitatean.
– Olivier Catalogne, Lorient hiriko (Bretainia) alkateordea.
16:00etatik aurrera hondakinen kudeaketako zenbait jarduera eredugarriren azterketa: jakien hondarretan, auzolaneko konpostaketan, hondakin organikoaren bilketan eta hondakinekiko kontzientzia hartzean.
Akaberan, eguneko solasaldietatik atera diren ondorioak aurkeztu eta Frantziako Zero Waste saila ofizialki abiatu ostean, “Trashed” dokumental famatua eskainiko da.
Ilunabarrerako ARGIAren irakurleok jasoko duzue egun luze honek seguru emango dituen aurkezpen interesgarrien kronika. Eta kazetari teknotrakets honi zibernetikaren jainkoek baimentzen badiote, agian irudiren bat ere bai.
Gaurtik igandera Parisen Zero Waste Europeren biltzarra
2014-01-31 // Gizarte eragileak, Politikariak, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Zero Waste Europeren Paris-Bobignyko biltzarra iragartzen duen afixa.
[Pello Zubiria Kamino, Paris-Bobignytik] Gaur hasirik igande eguerdira arte luzatuko da Zero Waste Europe (ZWE) elkarteak Parisko Bobigny hirian burutuko duen biltzarra. ZWErekin ekitaldiok antolatzen aritu dira: Bobignyko udala, Parisen bertan eraiki duten TMBaren kontrako ARIVEM koordinadora eta CNIID Hondakinei buruzko Informazio Independenteen Zentro Nazionala. Ekitaldiok baliatu nahi dituzte Frantziako Zero Zabor mugimendua abian jartzeko.
Ostiral arratsaldeko eta igande goizeko saioak pribatuak izango dira, Europako Zero Zabor elkarte ezberdinen barne antolamenduari lotuak. Bihar, larunbata, egun osoan hitzaldi eta bilera publiko irekiak eginen dira.
Hizlarien artean, arratsaldean da hitz egitekoa Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatua, zeinak aurkeztuko baitu lurralde hau azken urteotan egiten ari dena eta ondoko urteetarako aurreikusten duena hondakinen kudeaketa Zero Zabor ereduaren arabera antolatzeko. Errazkinek, aurretik Europako Legebiltzarrean egin zuen moduan, Gipuzkoako eredu berria aurkeztuko du. Foru Aldundiak asteazkenean plazaratu zuen prentsa-oharrean esaten denez, “Errazkinek bi ideia nagusi jarriko ditu mahai gainean. Batetik, erraustegia eraikitzeko proiektua bertan behera geratu dela Gipuzkoan, eta beraz, errausketarik gabeko sistema eraikitzen ari dela. Eta bestetik, birziklapen tasetan eta konpostatzean salto handia ematen ari dela”. Kronika hau sinatzen duenaren kalkuluetan, Usurbil Atez Atekoan hasi eta bost urtetara, bi hilabete barru Gipuzkoako biztanleen %20 biziko da Zero Zabor ereduko herrietan, alegia, hondakinen %70tik gora birziklatzeko gaika ondo bereizirik sailkatzen denetan.
Italiako Capannori hiriko udala izan zen Europan bere burua Zero Zabor (Rifiutti Zero) izendatu zuen lehena, 2007an. Italian mugimendu hark hartu duen indarrarekin, errausketaren aurkako mugimenduak koordinatzen dituen GAIA elkarteak 2011an erabaki zuen Zero Waste Europeren sorrera sustatzea. Bruselan egin zuen lehenbiziko bilkura urte hartan bertan eta 2012an Donostian burutu bigarrena, Gipuzkoako hondakinen gatazkaren erdi-erdian. Orain artean ZWEk modu informalean funtzionatu baldin badu (mundu mailan bai egituratua dagoen Zero Waste International Allianceren baitan), sustatzaileek Parisko biltzarrean eman nahi diote izaera juridiko eta antolamenduzko formal berria. Hori aztertzen dute gaur arratsaldeko eta igandeko bilkura pribatuetan: printzipioak, estatutuak, kide izateko baldintzak, finantziazioa… ZWEk, gainera, beren herriak Zero Zabor deklaratzen dituzten udalak ere ugaritu eta koordinatu nahi ditu.
Euskal Herritik, ARGIAk jakin duenez, lehenbizikoz egongo da ordezkaritza bat Europa mailako biltzar horretan. Alde batetik, Ainhoa Arrozpide egongo da Gipuzkoa Zero Zaborren ordezkari egun guztietan. Foru Aldunditik Iñaki Errazkin diputatua eta Ainhoa Iraola zuzendaria egongo dira bihar larunbateko bilkura irekian. Baliteke bere burua Zero Zabor izendatu duen udal bateko alkatea ere egotea. ARGIAk egunotan eta ondokoetan eskainiko dizkie bere irakurleei Paris-Bobignyn esan eta entzungo direnen kronikak.
Aretxabaleta ekainean Atez Ate
2014-01-30 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Aretxabaleta (6.850 biztanle) herriko udal gobernuak jakinarazi du ekainean hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa ezarriko duela. Bilduko alkate eta zinegotziek azaldu dute 2012an hondakinen inguruko hausnarketa hasi zutenetik Aralar eta EAJko zinegotziekin bezala Garbia plataformarekin saiatu direla adostasun bat lortzen, tartean hauei proposatu zietelarik atez ate soilik errefusa eta ontzi arinak biltzea eta organikoaren bilketa, orain arte polemikoena izan dena, familia bakoitzari aukeran uztea, nahi duenak atez ate, nahi duenak kaleko edukiontzi marroi handian. Negoziaketek fruiturik ez emanik, Atez Ateko “klasikoa” ezartzea iragarri dute.
Debagoienan Atez Atekoa ezartzen lehena Antzuola (2.167 biztanle) izan zen, 2013ko udan Oñati (11.151) hasi zen, udazkenean Eskoriatzaren heren bat (1.351) eta lau egunen buruan hasiko da Bergara (14.708). Leintz-Gatzaga (252) Zero Zabor herri txikien ereduan ari da. Aretxabaletaren erabakiarekin, Debagoienako 36.500 herritar (bailarako guztien %60) ariko dira hondakinen %70-80 baino gehiago gaika sailkaturik biltzen. Atzera geratu dira Arrasate (22.027) agindu duena datorren udatik aurrera 9 hilabetez saiatuko dela %70a gainditzen (eta hori ez lortzekotan Atez Atekoa ezarriko duela) eta Elgeta (1.120), Zumaiarekin batera hondakin bilketa txip bidez kontrolatutako edukiontziz antolatzea planifikatzen ari dena eta herri galdeketa atzeratu duena.