Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Zabalgarbik kalefakzioa eskaini du Bilboko Zorrotzaurre berotzeko
2014-01-30 // Sailkatugabeak // Iruzkinik ez
Garan Agustin Goikoetxeak “Zabalgarbi se postula para calentar con su vapor edificios de Zorrotzaurre” plazaratu duenez, alternatiba berri hori ari dira aztertzen orain Bilboko Zorrotzaurre auzo berriaren kalefakzio beharra asetzeko. Errauskailuetan zabor nahasiak errez lortzen den beroa kalefakziotarako erabiltzea aspaldikoa da, berrikitan Joan Marc Simón adituak “Danimarkako trantsizioa: erraustetik zero zaborrera” artikuluan esplikatua duenez. Garak dioenez, Zabalgarbiko errauskailuaren kudeatzaileek aukera hori eskaini dute beren negozio lerroa osatzeko eta Europak errauskailuei eskatzen dizkien energiazko efizientzia mailara iristeko. Zabalgarbiren eskaintzaren aurretik ekologisten protestak piztu zituen EVE agentziak landu zuen beste proposamenak, Sarrikoko unibertsitatearen ondoan zentral termiko txiki bat eraikitzekoak. Oraingo proposamenean ere EVE erakunde publikoa dago tartean, Zabalgarbiko errauskailuaren sozio ere badelarik.
EAJren eskariz, Europako Batzordeak aztertuko du Gipuzkoako hondakinen plana nola dagoen
2014-01-30 // Errausketa, Europa, Gipuzkoa, Politikariak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Gipuzkoako instituzio nagusietan gobernatzen duen Bilduren kontrako ofentsiban darraite PSEk eta EAJk Zubietan egin beharreko errauste planta bertan behera uztea erabaki duela eta. Debabarrenak eta San Markok GHK auzitara eraman ostean errauskailua geratzeagatik, salaketa EAJko eta PSEko lehendakari eta lehendakariordeek sinaturik, Izaskun Bilbao europarlamentari bizkaitarrak salatu du errauskailuaren lurperatzea Bruselan, erantzun bezala ekarriz Europar Batasunako Ingurumen komisario Janez Potocnikek ikertuko duela ea Gipuzkoan PIGRUG famatuari egin zaion aldaketa funtsezkorik horren berri idatziz oraindik Europari jakinarazi gabe. Komisarioak aitortu zuen hitzez Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi ziola errausketarik gabeko eredu batera zihoala. Ezin besterik esan Potocnikek, publikoki ontzat eman zuelako, bere garaian jakin zenez.
Badirudi EAJk, geratzen den legealdi zatian Bilduri Gipuzkoaren gobernagarritasuna konplikatzeaz gain, nahasi nahi diola Iñaki Errazkini larunbatean Parisen eskaini beharreko aurkezpena. Otsailaren 1ean (eta aurreko eta ondoko egunetan hango Bobignyko udalean) egitekoa den biltzarrean, Zero Waste Europek egin behar duen biltzarrean Errazkin dago konbidatuta Italiako eta Frantziako beste hiru herri ordezkarirekin batera, Europan hondakinen kudeaketan burutzen ari diren jarduera eredugarrietako bat aurkeztu dezan, Gipuzkoakoa alegia. Noticias de Gipuzkoak bi gaiak, Errazkinen hitzaldia eta Bilbao europarlamentariak Potocniki atera dion deklarazioa, uztartzen dituen kronikan nabarmen ageri da intentzioa.
Albistearen xehetasun gehiago:
Noticias de Gipuzkoa “El PNV denuncia que Bildu no tiene ‘ninguna solución’ para los residuos“, “La oposición emplaza a Errazkin a que explique qué ha contado a Europa”
Diario Vasco “La UE investigará la paralización de la incineradora“, “El PSE dice que Europa «evidencia la calamidad en la gestión de residuos»“, “El PP pide evitar «la imagen patética» de Gipuzkoa en Europa por los residuos”
Gara “Hondakinen alorrean Europako hierarkia ‘zorrotz’ betetzen duela dio Gipuzkoako Aldundiak”
Gipuzkoa Zero Zabor “Europatik begira nola ikusten da Gipuzkoako hondakinen kudeaketa?“
Beasaingo herritarrei deia organikoaren edukiontzi marroia erabili dezaten
2014-01-29 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Beasaingo udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez egin diete deia herritarrei organikoarentzako 5. edukiontzia (marroia) erabili dezaten. Albistea eman dute Hitzak (“Edukiontzi marroia erabiltzeko dei egin dute Beasaingo alderdi guztiek“) eta Diario Vascok (“Impulso al contenedor marrón“). Bilduk gobernatzen duen udal honetan 2012ko martxotik txipez irekitzen dira edukiontziok. Orain artean giltza hori berenganatu duten besaindarrek (3.250 familia, zentsuaren %63) %10eko beherapena zeukaten hondakinen tasan, baina hemendik aurrera hori %20 hobetuko zaie baldin eta 5. edukiontzia astean behin bederen erabiltzen badute. Martxotik aurrera Sasieta mankomunitateak bilduko omen ditu kontainerron erabilpenaren datuak, horien arabera udalak erabaki ditzan udazkenean zein familiari eman edo ukatu %20ko hobaria.
Ormaiztegik erabaki duenetik Atez Ateko bilketa mistoan abiatzea, Beasain inguruko herri guztietan hondakinen gaikako bilketa derrigorrezkoa da, berarekin kasik herri bakarra osatzen duen Ordizia barne. Beasainen, aldiz, sailkatzea borondatezkoa da.
Debabarrenak eta San Markok GHK auzitara errauskailua geratzeagatik
2014-01-29 // Errausketa, Mankomunitateak, Partzuergoa, Politikariak // Iruzkinik ez
Diario Vascok aurreratu du berria: “Demandas contra el Consorcio de Residuos por el pago de 13 millones de euros por paralizar la incineradora“. San Markoko Denis Itxaso eta Debabarreneko Arcadio Benítez presidenteek PSE) eta Mikel Pagola eta Ricardo Garate (EAJ) lehendakariordeek aurkeztu dute salaketa auzitegian.
Datorren asteartean, otsailak 4, Bergara hasiko da hondakinak Atez Ate batzen
2014-01-28 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Bergara (14.708 biztanle) datorren asteartean, otsailak 4, hasiko da bere hondakinak Atez Ate biltzen. Goienak zabaldu du albistea. Debagoieneko herri handiena izango da sistema horretara aldatuko dena, eta Gipuzkoan oraingoz bigarren handiena Hernaniren ondoren (19.000). Bergaran hondakinen bi atal jasoko dira atez ate, organikoa eta errefusa, eta bidrioak, paper-kartoiak eta ontzi arinak karrikan lagatako edukiontzietan orain arte bezala. Hemen ere kaletik desagertuko dira zabor nahasiendako kontainer berde handiak, asteartetik derrigorrezkoa izango baita gaikako bilketa.
Atez Atekoa ezarri den leku gehienetan bezala, polemika handia ezagutu du Bergarak ere gai honekin, tartean izan delarik EAJk sustatzen duen Bergara Garbia plataformak antolatutako herri galdeketa. Bergarako leiho eta balkoi asko Atez Atekoaren kontrako zabor-zorro urdinez apaindurik egon da hilabete luzeetan zehar, abenduaren 2an Bergara Garbiaren ekimenez zorro horiek etxeetatik kendu eta udaletxe aurrean laga zituzten arte. Atez Atekoa abiatzeko data erabakitzeko udal batzan EAJko ordezkariek gogor salatu dute sistema berria, Goienan Imanol Gallegok informatu duenez: “Mankomunitateko gastu arrunta igo duela esan eta Bildu, ‘debagoiendarren etorkizuna hipotekatzen ari dela’ gaineratu zuen. Jeltzaleen ustez, ‘Bilduk krisitik irteteko lan egin beharrean, atez atekoa inposatzeko lan egiten du'”.
Albistea Diario Vascon: “El puerta a puerta entrará en funcionamiento el martes, 4 de febrero“
Zero Waste Europek urteroko biltzarra burutuko du Parisen asteburuan
2014-01-28 // Europa, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Zero Waste Europeren Bobignyko biltzarraren egitaraua.
Zero Waste Europe mugimenduak urtarrilaren 31an, ostirala, hasita otsailaren 1 eta 2an burutuko du Europa mailako biltzar nagusia Parisko Bobignyn. 2012an Donostiako biltzarrean egin bezala, Bobignykoan ere Europan Zero Zabor helburuaren inguruan mugitzen diren ekintzaile nabarmenetakoak bilduko dira, azken hilabeteetako lanen balantzea egin eta 2014ko planak finkatzeko.
Ostiraleko eta igande goizekoak ZWEko kideen barne-bilerak izango diren bezala, larunbat goiz eta arratsaldekoak irekiak izango dira. “Réduire et mieux gérer nos déchets” (Gure hondakinak murriztu eta hobeki kudeatu) izenburua daraman jardunaldian mintzatuko dira bai alorreko adituak (Joan Marc Simon, Enzo Favoino, Rossano Ercollini, Flore Berlingen…) eta bai Zero Zabor aldera urratsak eman dituzten lurraldeetako agintariak, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen diputatu Iñaki Errazkin.
Bobignyko udaletxean egingo den biltzar honekin dago asmoa Frantzia mailako Zero Zabor mugimendu berri baten lehen urratsak finkatzeko. Euskal Herritik joanik, Iñaki Errazkin diputatuaz gain, biltzarrean ordezkaturik egongo da Gipuzkoa Zero Zabor taldea (Ainhoa Arrozpide joanen da ordezkari), Zero Waste Europe sareko kide dena 2011tik.
ARGIAk bertatik zabalduko du Paris-Bobignyko elkarretaratzeak emango duenaren berri.
Ezkio-Itsason gaur desagertuko dira zabor nahasiendako edukiontzi handiak
2014-01-27 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Goierriko Ezkio-Itsasok (625 biztanle) gaur kenduko ditu bere udal eremutik azken urteotan tipikoak egin diren kontainer berde handiak, zabor nahasiak botatzeko prestatuak. Diario Vascok zabaldu duenez, gaurdanik birziklagune berriak erabiliko dituzte herritarrek. Gaurtik aurrera, halaber, debekatuta dago organikoa beste edozein atalekin nahasirik uztea. Oso herri sakabanatua den Ezkio-Itsasok gaurdanik funtzionatuko du Atez Atekoan ari diren udalerrietako landa eremuek bezala: hauetan ez zaio familia bakoitzari ataritik hartzen hondakina, auzuneek dauzkaten “larrialdi-gune” edo “hondakin-gune” itxi kontrolatuetan lagatzen dituzte, ondo bereizirik.
Txingudik badauka B Plana: hondakinak Zaragozara bidaltzea
2014-01-27 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Noticias de Gipuzkoak zabaldu duenez, Irunen Partidu Popularrak zinegotzi daukan Juana de Bengoetxeak argitara atera du Txingudiko mankomunitateak Irun eta Hondarribiako hondakinentzako daukaten B Plana: bi herriotako zaborrak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari emateko partez Zaragozara bidaltzea. PPko bozeramaleak dio Txingudiri merkeago aterako litzaiokeela formula hori dirutan, zabor nahasizko tona bakoitzeko Zaragozakoak 90 euro kobratuko lizkiokeelako GHKk 135 kobratzen dizkion lekuan.
Kronikak aipatzen den Zaragozako zentroak izan behar du Complejo de Tratamiento de Residuos Urbanos de Zaragoza (CTRUZ) deitua. Urbaser multinazional espainiarrak kudeatzen duen CTRUZ hau prestatuta dago urtean 450.000 tona zabor kudeatzeko. Azken informazioen arabera Zaragoza inguruetan ere krisiagatik hondakin kopurua jaitsi egin da. Urbaser multinazionala bera da Baionan Canopia hondakin zentroa kudeatzen duena. Zaragozakoari dagokionez, konpainiak argudiatzen du nahasian bildutako hondakinen atal organikoa biogas bihurtzen duela eta horrekin energia elektrikoa eta termikoa sortzen dituela.
Urbaserrek Tratamendu Mekaniko Biologikozko plantak bezala eraikitzen ditu errauste plantak ere. Zaragozako CTRUZen ez da inon aipatzen errauste konturik. Bai Urbaserrek eta bai Zaragozako udalak aipatzen dute CTRUZek daukala Ecovertedero bat, kokatua Parque Tecnológico de Reciclado batean, bertan kokatu duela Urbaserrek bere Centro de Innovación Tecnológica de Residuos delakoa…
Diario Vascok ere zabaldu du albistea: “Txingudi explora vías para gestionar los residuos al margen de GHK“
Joan Marc Simón: “Danimarkako trantsizioa: erraustetik zero zaborrera”
2014-01-25 // Errausketa, Europa, Zero Waste Europe // Iruzkinik ez
Zero West International Alliance erakundearen Europako koordinadorea den Joan Marc Simonek plazaratu du Berriaren iritzi atalean “Danimarkako trantsizioa: erraustetik zero zaborrera” artikulu argigarria (P.S.: Gipuzkoa Zero Zaborrek argitaratu du gaztelaniazko bertsioa: “La transición de Dinamarca: de la Incineración a Residuo Cero“). Bertan erakusten ditu zaborrak nagusiki errauskailuetan kiskaltzearen eredutik luzaz ibili den herrialde aberats hori aurkitu den bere erabakien ondorioen preso, nagusiki birziklatze tasa %20 lotsagarri batetik igo ezinean. Pasarte batean azaldu duenez, “2013ko azaroan Ida Auken ministroak aurkeztu zuen hondakin kudeaketa plan berriak honela izena zuen: ‘Danimarka hondakinik gabe — Gehiago birziklatu, gutxiago erraustu’. Bere hitzetan: ‘Danimarkan etxeko hondakinen ia %80a erretzen aritu gara. Horrek energia ekoizten asko lagundu duen arren, material eta baliabide birziklagarriak galdu egin dira. Orain hori aldatzeko garaia da'”.
Ormaiztegi 1.303
Normal
0
21
false
false
false
ES
X-NONE
X-NONE
/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
line-height:115%;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}
Kalparsoro fiskalak ez du arrazoirik ikusi Zubietako errauskailua geldiarazteko
2014-01-25 // Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Euskal Autonomia Elkarteko Auzitegi Nagusian fiskal nagusia den Juan Kalparsorok uste du Zubietan eraiki nahi zen errauste planta geldiarazteko arrazoi teknikorik edo ingurumenezkorik ez dagoela. Laster jakinaraziko omen ditu, gainera, Gipuzkoako oraingo agintariek gaiaz jokabide okerra egin ote duten ikertzeko hasitako ikerketaren emaitzak. Diario Vascok zabaldu du albistea: “Calparsoro no ve motivos ambientales o técnicos para paralizar la incineradora“.