Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ormaiztegin martxotik hondakinak Atez Ateko mistoan bilduko dira
2014-01-24 // Atez atekoa, Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Goierriko Ormaiztegin (1.303 biztanle) udal batzak aho batez onartu du hondakinen bilketa sistema berria, Ataungoaren berdintsua (eta Legazpikoaren oso antzekoa, kendurik Legazpin hala nahi duten familiei atarian hartzen zaiela organikoa ere): gaikako bilketa derrigorrezkoa da, edukiontzi berde handia desagertzen da, kaleko edukiontzi handietan biltzen dira bereizirik ontzi arinak (horia), beirakiak (berdea), paperkiak (urdina) eta organikoa (marroia) eta, aldiz, azken errefusa astean behin familia bakoitzak dagokion zintzilikario pertsonalizatuetan laga behar du.
Albistea eman du Hitzak: “Ormaiztegiko udalbatzak aho batez onartu du zabor bilketa sistema berria“
Txingudik zabortegi klandestinoa erabiltzen duela salatu dute ekologistek
2014-01-24 // Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Hitzak “Zabortegi ‘klandestinoa’ erabiltzeagatik Txingudiko Zerbitzuak enpresa salatu dute” eta Diario Vascok “” “Denuncian a Servicios de Txingudi por no cerrar el vertedero de Zaldunborda” eta “Los ecologistas insisten en que hay riesgo para la salud humana en Zaldunborda” kroniketan zabaldu dutenez, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek Txingudi mankomunitatearen kontrata eramango dute auzitara, aspaldi itxi beharra zen zabortegi bat oraindik irekita edukitzeagatik. Mankomunitateak erantzun du azken hamar urteotan ez duela gune horretan zabor gehiago utzi eta lurrotan ez dagoela alarma sortzeko moduko kutsadurarik.
Zabortegi itxi gabea dagoen Zaldunborda paraje horretan bertan Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurreko gobernuak iragarri zituen planetan konpost planta egon behar zuen eraikia eta martxan aspalditik. Baina asmo hark ez du izan segidarik eta azpiegitura hori ez edukitzeak behartu du Gipuzkoa etxeetan bildutako organikoaren parte bat konpostatzera kanpora eramatera.
Olatzagutiako UGTko burua laster sindikatuak Nafarroako buru jarriko
2014-01-23 // Errausketa, Nafarroa, Porlan fabriketan // Iruzkinik ez
Noticias de Navarrak zabaldu du albistea: “Goyen y su ejecutiva asumen la postura del sindicato para ser relevados en abril“. Antza denez, Goienek ez du idazkaritza postua bere gogoz utzi, sindikatuko beste buruek behartu dute onartzera. Egunkari horren arabera, apirilean eginen du UGT sindikatuak bere zuzendaritza aldaketa eta Nafarroako idazkari nagusi berri Javier Lekunberri izendatuko. Lekunberri azken urteotan Olatzagutiako Cementos Portland enpresako langileen batzordearen burua da, UGTren ordezkari.
Sakanan hondakinen errausketaren inguruan piztutako eztabaidaren ondoren, UGT izan da Nafarroako Gobenruaren eta Cementos Portlanden asmo hori gehien sustatu duena, aurre eginez Sakanako udal agintari eta herritar gehienek kontra azaldutako iritziari. Baina UGTren eta Lekunberriren iniziatiba iritzia emate soiletik askoz haratago joana da: Diario de Navarrak 2012ko maiatzaren 17an plazaratutako “Planteada una posible solución para Portland de Olazagutía” kronikan irakur daitekeenez, Cementos Portlandek eskuratu beharreko baimena Olatzagutiako udalak blokaturik zeukanean PSNren buru Roberto Jimenez eta UGTko Javier Lekunberri izan ziren Iruñeko Gobenruari soluzio berri bat aurkitu ziena: proiektua deklara zezatela udal mailako eskumenak gainditzen dituen proiektu estrategiko (ProSIS) eta horrela baimendu zuzenean Iruñetik. Jimenez eta Lekunberrik proposatutako bidezidor hori baliatuz lortu zuen Cementos Portlandek hondakinak errausteko baimena.
Konposta egiten duten herritarrentzat hobariak eta zigorrak Gipuzkoan
2014-01-22 // Auto-konpostaketa, Auzolaneko konpostaketa, Ekonomia, Sailkatugabeak // Iruzkin bat
Gipuzkoan familien artean konposta egiteko ohitura zabaltzeko ahalegina lehenagotik datorren arren (Zubietan errauskailua egitea erabaki zuen Foru Aldundiak ere birziklatze sistema hau sustatzen zuen), 2009an Usurbilen Atez Ateko bilketa egiten hasi zirenetik sekulako bultzada hartu du herritarren konpostgintzak, “Herritarren konposta: ongarriaren iraultza” izeneko LARRUNen esplikatu denez. Organikoaren erabilera iraunkor hau hainbeste zabaltzeko gakoetako bat izan da udalek jarduerari eskainitako hobariak: familiok beren hondakinen %40 inguru bilketa eta tratamenduko zirkuituetatik ateratzen dituztenez, erakundeei koste ekonomikoak gutxituz eta gizarte osoari ingurumen kosteak murriztuz, hondakinen tasa txikiagoak kobratzen zaizkie. Baina nola eta zenbatetan daude gaur hobariok?
Joseba Mitxelena, Oiartzunen egin duen konposta erakusten. (Argazkia: Eihartze Aramendia / Hitza)
Lehen ñabardura bat: familia batzuek konposta beren kasa egiten dute (autokonposta) eta lur mutur baten jabe ez diren beste askok taldeka (auzokonposta). Azken hauek hein handiagoan edo txikiagoan udal zerbitzuen beharra dute jarduera osatzeko, eta ondorioz, hauen koste murrizketa ez da lehen sailekoena bezain handia. Hori esanik, zehaztu ditzagun hobariak, argituz Usurbilgo Joxemari Irazustak pazientzia handiz bildu dituen datuotan egon daitezkeen huts edo okerrak zuzentzen laguntzea eskertzen diogula irakurleari.
Udal askok %40 arteko beherapena eskaintzen die familia konpostgileei, batzuek %40 denei, beste batzuek auzokonpostatzaileei gutxiago. Hona zerrenda: Astigarraga (auzo. %30), Lezo, Hernani, Usurbil, Legazpi, Aduna, Amezketa, Elduain, Leintz Gatzaga, Ordizia, Elduain eta Amezketak. %20-%25eko ko deskontua egiten dute: Oiartzun, Lasarte (auzolanean ari direnek bakarrik), Urnieta, Zumaia, Azpeitia, Aizarnazabal (%18), Antzuola, Arrasate, Bergara, Elgeta, Oñati, Mutriku eta Villabonak. Tolosak %30. Gehienak dira edo Atez Atekoa ezarri dutenak edo antzeko helburuak eskaintzeko itxaropenez bilketa derrigorturen bat ezartzekotan direnak.
Gipuzkoako udal askok ez die hobaririk batere eskaintzen bilketa eta tratamendu kosteetak gainerako familiek baino %40 gutxiago eragiten duten familioi. Tartean daude paradoxikoki Atez Atekoa egiten duten udalerri asko; pentsatu beharko da hobariok ezartzeko asmotan dabiltzala, justiziazkoa izateaz gain udalei komeni zaielako familien autukudeaketa modu hau sustatzea. Baina batere hobaririk ematen ez duten udal gehienak dira honakinen bilketa borondatezkoa egiten dutenak, gaikako bilketan %40aren edo are %30aren azpitik dabiltzanak. Badute horretarako argudio bat: familia bakoitzak egiten duena ezin dute kontrolatu Atez Atekoetan bezala.
Baina, gainera, badira udal batzuk beren familiarik birziklatzaileenak saritu ez baina zigortzen dituztenak: Txingudiko Irun eta Hondarribian organikoarentzako 5. edukiontziaren giltza hartu dutenek %20ko hobaria daukate (giltza hartzeagatik bakarrik, gaika biltzen dutela garantizatu gabe) eta aldiz konposta egiten dutenek batere ez. Kopuru berean gertatzen da injustizia Goierriko Beasainen. Antzekoa gertatzen da Debabarrenean: 5. edukiontzian apuntatu direnek hobaria dute Eibarren (%17), Elgoibarren (%7) eta Soraluzen (%4) baina beren hondakinen %40a konpostatzen dutenek batere ez. Hain urrutira iritsi gabe, berdin saritzen dituzte konposta egiten dutenak eta 5. edukiontzi borondatezkoan izena emandakoak Zarautzek (%15), Getariak (%1,7, sic!) eta Zumarragak (%5).
Irunen edo Hondarribiaren kasuak baititu ezaugarri absurduak. Txingudiko 5. edukiontzi borondatezkoan ez dago lagatzerik kozinatutako jakirik (haragi, arrain…) eta sistema horretan izena emate hutsagatik %20ko deskontua daukazu tasan. Aldiz, etxeko baratzean organiko guztiak (gordin eta egosi) txukun konpostatzen baldin badituzu, herritarrik axolakabeenaren tasa bera pagatu behar duzu. Alternatiba surrealista? Erabiliko ez duzun 5. edukiontzi ditxosozkoaren giltza hartu, %20ko hobaria lortu… eta zeure baratzean beti bezala segitu isilik.
Pasai Antxon erabakita daude zintzilikarioak eta bilketako guneak
2014-01-21 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasaiako udalak Antxoko herritarrei ezagutarazi die familia bakoitzak non laga beharko dituen laster bere hondakinak ondo sailkaturik. Batzuek horretarako zintzilikario edo posteak usatu beharko dituzte, alde zaharreko beste batzuek horretara egokitutako sotoak edukiko dituzte eskueran. Familia bakoitzak jaso du dagokionaren foto-muntaia. Oraindik eperik jakin ez den arren, laster hasiko du udalak bilketarako ontzi eta bestelako materialen banaketa.
Albistea bildu dute Hitzak (“EAJren arabera atez ateko sistema “arduragabekeriaz” ezartzen ari dira Pasaian“) eta Diario Vascok (“Finaliza el reparto de fotomontajes del PaP en Antxo“)
Alkiza Zero Zabor izateko bidean
2014-01-21 // Orendain eredua, Udalak // Iruzkinik ez
Tolosaldeko Alkiza (371 biztanle) Zero Zabor herri txikietakoa izango da laster. Egunotan udal ordezkariek eta Tolosaldeko mankomunitateko teknikariek herritarrei aurkeztu dizkiete hondakin guztiak gaika sailkaturik biltzeko sistema berriaren xehetasunak. Eredu honetako beste herrietan bezala, Alkizan ere herritarrek sortutako hondakin organiko guztia udalerrian bertan birziklatuko da, bai konpost bihurtuta edo animaliei (zerriak, oiloak…) bazkatarako emanda. Diario Vascok zabaldu du albistea: “El Ayuntamiento presentó el nuevo sistema de recogida a los vecinos“
Dario Fo antzerkigileak Atez Atekoa aldarrikatzen du (bideoa)
2014-01-20 // Atez Atekoaren alde, Gizarte eragileak // Iruzkin bat
“Dario Fo sostiene la Raccolta Differenziata Porta a Porta” du izena Mateo Incerti erabiltzaileak Youtuben eskegi duen bideoak, zeinetan 1997an Nobel Saria eskuratu zuen antzerkigile italiar famatuak aldarrikatzen duen hondakinen Atez Ateko bilketa Reggio Emiliarako. “Hondamendia saihesteko gauzarik beharrezkoena da hondakinak atez ate biltzea. Zibilitatezko ekintza da”. Dario Fok kontrajartzen ditu alde batetik hondakinen gaikako bilketa antolatua eta bestetik errauskailuen formula, bere hitzetan Napoli bezalako hiri eta eskualdeak zaborren krisira eraman dituena.
2008an egin zituen adierazpenok Dario Fok, Reggio Emilian eta bere eskualdeko herri askotan eztabaidatzen ari zirenean Atez Atekoa ezartzea. Azken hamarkadetan Cavazzoliko errauskailura bidaltzen ziren inguru haietako zabor asko eta errausketaren kontrako ekintzaileek lan askoren buruan lortua zuten Italiako beste eskualde askotan erabiltzen zen Racolta Differenziata Porta a Porta (hondakinen gaikako Atez Ateko bilketa) ezartzen hastea. 2008ko eztabaida haiek ekarri dute emaitzarik: Reggio Emilia eskualdeak gaikako bilketan %60a alkantzatu zuen 2011an eta 2012an probintziako gobernuak argi berdea eman zion Cavazzoliko errauskailua ixteari.
Tolosako Inauteriko karrozen materialak ondo bereizirik jasotzea nahi du udalak
2014-01-20 // Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Eguberrietatik aurrera Inauteri usaina zabaltzen denez Tolosan, festa nagusi horietan ere hondakinen kudeaketa hobetzeko urratsak ematen ari da udala. Oraingoan, karrozak prestatzera Usabalgo Ferialean biltzen direnei eskatu die materialak ondo bereizirik lagatzea, horretarako prestatu dituen bi kontainerretan. Diario Vascok “Hondakin kopurua murrizteko eskaera Feriala erabiltzen ari direnentzat” albistean azaldu duenez, udalak karrozagileei oroitarazi die mankomunitateak oso tarifa ezberdinak kobratzen dizkiola (udalari) segun eta hondakinak nola entregatzen dituen.
Belauntza laster Zero Zabor izango da
2014-01-19 // Orendain eredua, Udalak // Iruzkinik ez
Diario Vascok zabaldu duenez (“Zabor bilketa sistema berria Belauntzan“), Tolosaldeko Belauntza (281 biztanle) laster abiatuko da Zero Zabor herri txikien eredutik, hondakinen kudeaketarako Orendainek markatu zuen ildotik. Lehenbizi familia guztiak hasiko dira organikoa berezita konposta egiten (gehienak banaka eta horretarako eskueran lurrik ez duten bakanak auzo-konpostean), eta bitartean udalak eta mankomunitateak ezarriko dituzte udalerriak gainerako frakzioak biltzeko edukiko dituen hondakin guneak.
Kataluniako Vic (41.000 biztanle) Atez Atekoan hasiko da 2014an
2014-01-17 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
Atez Atekoa onartzeko bozketa Viceko udalean Atez Atekoa onartzeko bozketa Viceko udalean. (Argazkia: Albert Alemany, via Nacio Digital)
Associació de Municipis Catalans per la Recollida Porta a Porta elkarteak zabaldu duenez, Kataluniako Vic hiria 2014an hondakinak atez ate biltzen hasiko da. Udalak urtarrilaren 13an egindako osoko batzarrean erabaki zuen sistema berrira aldatzea. Sistema berriaren aldeko botoa eman zuten 21 zinegotzietatik 16k (CiUko 8k, CUPeko 2k, PSCko 2k, ERCko 2k, ICVko 1ek eta Solidaritateko 1ek), kontra bozkatu zuten bakarrak Plataforma x Catalunyako 5 zinego ultraeskuindarrak izan ziren.
41.647 biztanle dituen hiri hau izango da Atez Ate funtzionatuko duen handiena Katalunian. Alkatea CiUko zerrendan aurkezturik 2012an Duran i Lleidarekin dauzkan ezadostasunengatik Unió alderdia utzi duen Josep Maria Vila d’Abadal i Serra independientea da. Irakurtzekoa da Viceko udalaren webguneak albisteaz ematen duen informazioa: “Vic aprova la proposta d’impuls del sistema de recollida de residus Porta a Porta a tota la ciutat amb els vots a favor de tots els partits representats a l’Ajuntament, excepte PxC“. Horretan jakin daiteke dagoenekoz Vic gaikako bilketan %48ra iritsita zegoela, baina azken bost urteotan aurrera egin ezinik. Udalak enkargatutako azterketa teknikoek garbi utzi dute Atez Atekoarekin %70 edo %80ra iritsi ahalko liratekeela. Orain erabaki politiko nagusia harturik, teknikariek zehaztu beharko dituzte egutegia eta gainerako xehetasun teknikoak.
Antoni Serrat CiUko zinegotzia, Atez Atekoaren bultzatzaileak Vicen (Argazkia: Albert Alemany, via Nacio Digital)
Gaia Nacio Digital hedabideak sakon tratatu du “Vic decideix aplicar el porta a porta tot i que encara no es fixa cap calendari“. Atez Atekoaren kontrako botoa eman zuen alderdi bakarreko buruak, Josep Anglada ultraeskuindar ezagunak, aurreratu zuen hurrengo udal hauteskundeetan PxCk irabaziz gero Atez Atekoa automatikoki kenduko duela. Hedabide honek idatzi duenez, Antoni Serrat CiUko zinegotzia izan da Atez Atekoaren bultzatzaile nagusia udalean: “amb ungles i dents” defenditu omen ditu bilketa sistema honen abantailak, ekonomikoak, ingurumenari dagozkionak eta baita estetikoak ere, sistema berriarekin desagertuko direlako gaur Viceko karriketan omen dauden 16.000 edukiontziak, Serratek ironiaz esan duenez “Viceko tenplu erromanikoa bezain enblematikoak” direnak. Urtean 200.000 euro aurreztuko omen ditu udalak Atez Atekoari esker.
Berrikitan Madrilgo El Pais egunkariak “La recogida de basura puerta a puerta es rentable” erreportajean espreski aipatua zuen Vic udala egitera zihoan urratsa. Beste arrazoien artean, zabortegira edo errauskailura bidali beharreko kopurua jaistea herriari merkeago aterako zaiolako.