Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ataunen sistema zehazteko bi bilera
2014-01-17 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Ataun (1.680 biztanle) sistema mistoa ezartzekotan da laster, nolabait definitzeko “Legazpiko formula” deitu daitekeenaren antzekoa, Atez Atekoa ezarri aurretik Itsasondok eduki zuenarekin ere alderatu litekeena. “Errefusaren kaleko edukiontzi berdea kendu egingo dute, eta atez ate biltzen hasiko dira hondakin mota hori, birzikla ezin daitekeena. Gainerako hondakinak kaleko edukiontzietan jasoko ditu Sasietak, gaika, gaur egun bezala. Ataunen agintzen duen Bilduk eta oposizioan den Herrigintzak adostutako sistema, laburbilduta, deitu daiteke “Bilketa derrigortu mistoa”, errefusa atez ate, gainerakoak ontzietan. Neurri honekin birziklatze tasa %70 edo 80ra iristea espero du udalak, eta hala ez balitz beste hondakin-zati bat gehituko zaio errefusaren atez ateko bilketari.
Sasieta mankomunitateko teknikariek eta udalak zehaztu dituztenez non ipini zintzilikarioak, astelehenean eta asteartean burutuko dituzten bileretan aurkeztuko diete sistema berria herritarrei. Albistea Diario Vascok hedatu du: “Zabor bilketaren plangintza agertzeko herri batzarrak izango dira“.
Eskoriatzako udalak salatu ditu Atez Atekoaren kontrako sabotajeak
2014-01-16 // Atez Atekoaren kontra, Sabotajea, Udalak // Iruzkin bat
Goienan Jagoba Domingok idatzizko eta bideozko kroniketan azaldu duenez, “Eskoriatzan hondakinen proba pilotuaren boikotaren gaineko salaketa egin du Udalak“. Udal gobernuko ordezkariek herritarrei jakinarazi diete hilabeteotako esperientzia gazi-gozoaz egiten duten balantzea. Gozoa, sistema berriak ahalbideratu duelako gaikako bilketa tasak maila oso on bateraino eramatea. Gazia ere bai, Atez Atekoaren kontra dauden zenbait herritarren jokabidea protesta izatetik sabotajea izatera pasatu delako. Azpiegitura publikoak hondatu eta bilketa txukun egiten duten herritarren ahaleginaren emaitza desitxuratzen duten horiei, udalak abisatu die ordenantzak baimentzen dizkien bideak erabiltzen hasiko dela. Diario Vascok ere eman du albistea: “Se hará cumplir la ordenanza de depósito de residuos“
Adunan su eman diote hondakinak gaika biltzeko etxola berriari
2014-01-15 // Atez Atekoaren kontra, Sabotajea // Iruzkinik ez
Tolosaldeko Atariak zabaldu duenez, Adunan 15 familiak beren hondakinak lagatzen zituzten etxola berriari sua eman diote ezezagunek. Orendain herriak abian jarri zuen Zero Zabor herri txikien ereduaren barruan herriko karrikatik urrun dauden familiek horrelako txabolatxoetan uzten dituzte beren hondakinak gaika sailkaturik, salbu eta organikoa, nork berak bere gisan konpostatzen duena. Oria ibai inguruan kokatutako etxola erabat kiskali du suak. Adunako udalari berriki sari berezia eman zion Conama fundazioak, lekuko garapen iraunkorra sustatzen dituzten proiektuen artean aukeraturik. Conamaren kide dira Espainiako Fisikarien Kolegioa, Espainiako Gobernua eta Granadako Diputazioa.
Orkoiengo biomasa errausteko planta bertan behera utzi du Gobernuak
2014-01-14 // Errausketa, Nafarroa // Iruzkinik ez
Errausketaren kontrako manifestazioa Orkoienen 2012ko maiatzean. (Argazkia: Orkoien Osasuntsu)
Nafarroako Orkoienen biomasa errausteko eraiki nahi zuten plantaren asmoa bertan behera utzi du Nafarroako Gobernuak, sustatzailea den Naforensak ez dituelako proiektuak aurrera jarraitzekotan Gobernuak eskatuak zizkion zenbait xehetasun azaldu. Nafarroako Gobernuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak eskatzen zizkion galdararen potentzia eta isurpen toxikoen inguruko datuak eta horiek garaiz aurkeztu ezean proiektua behin betirako etenda geratu da. Errauskailu horren kontra mugitu den Orkoien Osasuntsu elkarteak ezagutarazi du bere blogean: “Bertan behera geratu da Orkoiengo biomasa errauste planta“.
Orkoienerako proiektuaren lehen albisteak 2009an zabaldu ziren; Diario de Navarrak urte hartako uztailean plazaratu zuen Nafarroako Parlamentuan gaiaz izandako eztabaida: “Orkoien acogerá una planta de biomasa desde mediados de 2012“. Asmoa zen Iruñerriko herri horretan eraikitzea urtean 100.000 tona egur errez argindarra sortuko zuen errauskailua. Naforensa konpainiaren %40aren jabe da Sociedad de Desarrollo de Navarra (Sodena) enpresa publikoa eta sozioen artean daude Serrería Barberena y Zubillaga Saralegui zerrategiak ere. Makroproiektuen kontrako bere jardunagatik ezaguna den Sustrai Erakuntzak 2012an erakutsi zituen proiektuaren zertzeladak “Información detallada sobre el proyecto de una planta de incineración de biomasa en Orkoien” informean, eta “Incineración de biomasa en Orkoien: de la especulación con la vivienda a la especulación con la energía” agirian salatu oinarrian zegoena espekulazio hutsa zela.
Ingurumen gaietan multinazionalek daramatzaten estrategiak aztertu eta kritikatzen dituen ETC Groupek “Los nuevos amos de la biomasa: Biología sintética y el próximo asalto a la biodiversidad” txostenean aztertzen du egurraren eta oro har biomasa diren landarekien ustiapen industrialaren testuingurua, Orkoienen eraiki nahi zutena bezalako proiektuak hobeto ulertzeko interesgarria.
‘Basura Cero’ sustatzeagatik kargugabetu nahi dute Bogotako alkatea
2014-01-13 // Amerika // Iruzkin bat
Mundu mailako Zero Waste koordinakundeak salatu du Kolonbiako indar faktikoek erabaki dutela Bogota hiriburuko alkate Gustavo Petro kargutik kentzea bere udalerrian Zero Zabor politika ezarri nahi duelako. Herrialde ez abertsetan hondakinen inguruko gatazkek ezaugarri ezberdinak erakusten dituzte Europan eta Ipar Amerika aberatsean ikusten direnen aldean, batez ere herrialde haietan hondakinen birziklatzaile informalek (beltzean lan egitera derrigortuek) beren eskubideak aldarrikatzen dituztelako multinazionalek ezarri nahi dituzten bilketa eta tratamendu sistema berrien aurrean. Zero Waste mugimenduak “Basura Cero Bogotá: entre la justicia socio ambiental y los intentos por deslegitimar el proceso” agirian salatu du multinazional horiek Bogotako zabor guztien kudeaketaren jabe egin nahi dutelako orain Gustavo Petro alkatea kanporatua izateko arriskuan dagoela, hain zuzen ere “Basura Cero” programa ezarri nahi izan duelako.
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Zubietak baimen guztiak dauzkala
2014-01-13 // Errausketa, Gipuzkoa // Iruzkinik ez
Zubietan eraiki nahi zen errauste plantaren kontra Euskal Autonomi Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi auzibide zeuden abiatuak, bata Usurbilgo udalak eta bestea Zubietako herri batzarrak. Egunotan prentsak jakinarazi duenez bi auzietan epaileek arrazoia eman diete errauskailuak baimenak ondo emanak zituela defenditzen zutenei, argudiatuz baimenak emateko prozedurak ondo bete zituztela sustatzaileek eta Zubietako herri batzarrak ez daukala auzibide horretan sartzeko ahalmenik.
Ñabardura moduan esan epaiketa honetan ez zela aztertu Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak joan den udan egindako salaketa, alegia hasieran errauskailuarentzako lortutako baimenak ez zirela baliagarri, geroztik proiektuan egindako aldaketek arras proiektu ezberdina bihurtua zutelako. “GHKk Zubietako errauskailuaren proiektua eten ondorengo polemika” albistean bildu zenez, GHKk proiektuaren aldaketa faktiko haren baimenik eza argudiatu zuen errauskailu asmoa eteteko. Beranduago, azaroan, errauskailua lurperatu dute Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta enpresek, tratua desegiteko adostasunera sinaturik.
Ikusi albistea hedabideotan:
– El Pais “El Superior avala los informes ambientales de la incineradora de Zubieta”
– Noticias de Gipuzkoa “El TSJPV echa por tierra los argumentos de Bildu contra la incineradora de Zubieta”
– Diario Vasco “El TSJPV ratifica el permiso ambiental que se concedió a la incineradora“
Sakanak eskatu du Nafarroan ere kutsatzen duenak ordain dezala
2014-01-13 // Ekonomia, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Guaixe hedabideak “Mank-ek Nafarroako hondakinen tratamendu tasak aldatzea eskatu du” zabaldu duenez, Nafarroako Hondakinen Partzuergoko kideek abenduaren 27anegindako bileran Sakanako Mankomunitateko buru Aitor Karasatorrek eta Adolfo Araiz kudeatzaileek adierazi zuten ez zutela bidezko jotzen Nafarroa guztirako tasa bakar bat egotea, tasak bere horretan mantentzea, gaikako eta bereziki organikoaren bilketa hobetzeko ahalegin handiak egin dituzten herriak zigortzen dituelako.
“Sakandarrek proposatu zuten -dio Guaixeren kronikak- egungo sistema errotik aldatzea: udalek tratatutako hondakin tonaren arabera ordaintzea, edozein dela sistema (biometazioa, konpostatzea, hondakindegia…) eta gero udalek egoki jotzen duten moduan herritarrei kobratzea. ‘Horrela, erakunde bakoitzak hondakinen tratamendurako egindako ahaleginaren arabera ordainduko luke. Gehien zigortuko litzatekeen sistema isurketa litzateke, baita energia balioztapena edo errausketa ere’. Karasatorrek eta Araizek proposatutakoaren inguruan aurten hitz egin eta zerbait adostuko da partzuergoan”. Beste pasarte batean dioenez, “eskatutakoa egiteko formulak badaudela gaineratu zuten. ‘Halakorik egiten ez bada, erakunderen batzuk partzuergoan segitzea aztertuko genuke'”.
Iñaki Errazkin diputatuak ‘Goiena’ri zehaztu dizkio aurtengo erronkak
2014-01-12 // Aldundiak, Politikariak // Iruzkinik ez
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako diputatuari elkarrizketa zehatza egin dio Goienarako Eneko Azkaratek: “Iñaki Errazkin: ‘Epeleko konpost-planta urte amaierarako gertu egongo da’“. Bertan Errazkinek zehaztu ditu ondoko hilabeteetan eraiki beharreko azpiegiturak (tartean Debagoienari zerbitzua eginen dion Epeleko konpost planta), horien kosteak, aurrera begira alderdien artean lortzen saiatuko den adostasunak eta abar luzea.
Donostiako kaleetan laster 110 makina sukaldeko olio erabilia biltzeko
2014-01-11 // Prebentzioa, Udalak // Iruzkinik ez
Hitzak plazaratu duenez, Donostiako udalak iragarri du urtarrilaren 27tik aurrera sukaldeko olioa biltzeko 110 edukiontzi jarriko dituztela hiriko kaleetan. Ecogras enpresaren kontainer laranja kolorekoak izanen dira, horietatik 28 egokituak ezinduek errezago erabili ahal izateko. “Gure olioarekin dieselaren ordezko erregaia egin daiteke; gutxiago kutsatzen duena, errekuntza garbiagoa duena eta motorren bizitza luzatzen duena gainera”, esan du Nora Galparsoro, Hiri azpiegitura eta Mantenuko zinegotziak. Diario Vascok ere eman du albistea: “Los contenedores para reciclar aceite estarán colocados en un mes“
Azpeitin alderdiak ados Lapatx ixteko azpiegitura berriak adostearekin
2014-01-10 // Gipuzkoa, Politikariak, TMB, Udalak, Zabortegia, Zubieta // Iruzkinik ez
Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak azaldu duenean hondakinen kudeaketarako azpiegitura berriak negoziatzen ahaleginduko dela alderdi politikoekin, Azpeitian EAJ, H1! eta Bilduren artean lortutako akordioa aipatu du adibidetzat. Izan ere, urtarrilaren 7an udalbatzak “eragile guztiei eta bereziki Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztiei” eskaera luzatu die “azpeitiarren interesak defendatzeko, ez ditzatela gure herriko interesak ahaztu eta adostu ditzatela Lapatx ixteko azpiegiturak errauskailu gabeko alternatiban”.
Bilduko alkate Eneko Etxeberriak aurkeztu mozioaren aldeko botoa eman du EAJk eta H1! abstenitu egin da. Adostasun horrek, Errazkin diputatuaren arabera, giro berri bat iragartzen du, oraindik duela aste gutxi Azpeitin sumatzen ez zena, bertako udalak kontratatutako teknikariek gaikako bilketarako hiru alternatiba aurkeztu zituztenean. Datozen asteetan ikusiko da Bilduren eta EAJren artean gai honen inguruan hurbiltzerik badagoenez.
Albisteaz xehetasun gehiago jakiteko, ikusi:
– Uztarria “Lapatx ixteko azpiegiturak adostea eskatuko die Udalak eragile eta alderdiei” eta “Lapatxen itxiera eskatuz 2014ko Udalbatzarrean onartutako mozioa”
– Berria “‘Errauskailu gabeko errealitatean’ Lapatx ixteko eskatu du Udalak”
– Gara “El PNV de Azpeitia apoya la decisión de no construir la incineradora“