Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Bergarako ‘Kafekonpon’: elektrogailu matxuratuak elkarlanean konponduz
2014-01-10 // Berrerabilpena, Konpondu, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Bergarako jubilatuen etxean egiten du hilean behin bilera irekia Kafekonpon taldeak, etxean tresna bat matxuraturik hau nola konpondu asmatzen ez duenari laguntzeko. Holandako Cafe Repair taldeak harturik inspirazio iturri, Kafekonponek lagundu nahi die herritarrei beren etxeko tresnei bigarren bizi bat ematen, hondatutako tresnak zabor bihurtu ez daitezen, eta birziklatzea baino urrats bat lehenago gailuak konpondu eta berrerabiltzea baitago.
Albisteaz xehetasun gehiago hedabideotan:
– Berria “Norberak konpondu ezin dituen tresna asko konpon daitezke besteen laguntzaz”
– Diario Vasco “Kafekonpon invita hoy a participar en la reparación de aparatos en equipo”
– Bergarako udala “‘Kafekonpon’ bilerak etxeko tresna txikiak konpontzeko“
Azpiegitura berriez alderdi politikoekin adostasuna lortzen saiatuko da Errazkin
2014-01-09 // Aldundiak, Batzar Nagusiak, Politikariak // Iruzkinik ez
Gipuzkoako Batzar Nagusietan datozen asteotan egingo dituen ahaleginen berri eman du Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketarako diputatuak. Azpimarratzeaz gain Gipuzkoak hondakinen kudeaketan azken urteotan egin dituen aurrerapenak, eta berretsiz 2016rako gaikako bilketan lurralde osoan %60a lortzea dela hurrengo erronka, azaldu du ahalegin berezia egitera doala ondoko asteetan beste alderdi politikoekin lortzeko akordioren bat beharrezko azpiegiturak antolatzen hasteko: Zubietan errefusarentzako eraiki beharreko TMBa eta lurraldeak behar dituen hiru konpost planta berriak.
Azpiegiturei buruzko elkarrizketak nondik joan daitezkeen pista bat aurreratu du Errazkinek bere agerraldian: honela bildu du Foru Aldundiaren prentsa bulegoak: “Argi dago, Errazkinek adierazi duenez, desadostasunak daudela hondakinen kudeaketan, baina oinarrizko alderdi ugaritan bat datoz gipuzkoarren ordezkari politikoak. Horregatik, foru diputatuak arduraz jokatzeko eskatu die alderdi politikoei: ‘Eraiki dezagun denon artean hondakinak kudeatzeko politika egoki bat, non birziklapena izango den ardatza’. Adostasunak lortzeko aukeraren adibide, Azpeitiko Udalbatzarrak atzo onartutako mozioa aipatu du Errazkinek. Mozio horretan, Bilduk eta EAJk errauskailurik gabeko eszenatokia onartzen dute eta Lapatxeko zabortegia ixteko beharrezkoak diren azpiegiturak egitea baimentzea eskatzen diete Batzar Nagusietako talde politiko guztiei”.
Albistea oso tonu ezberdinez bildu dutenez hedabideek, merezi du haiek begiratzea:
– Berria “Hondakinen tratamenduan akordioa lortu nahi du asteotan Errazkinek”
– Noticias de Gipuzkoa “La Diputación sigue sin concretar su proyecto para la futura gestión de residuos“, “PNV y PSE critican la gestión de residuos de Errazkin por su ‘falta de planificación’ y su ‘opacidad‘”
– Diario Vasco “Errazkin pide un acuerdo para un plan de residuos sin incineradora”
– Gipuzkoako Foru Aldundia “Hondakinen kudeaketa arloan adostasunerako deia egin du Iñaki Errazkinek Batzar Nagusietan. Foru Aldundia alderdi politikoekin elkartuko da laster tratamendurako azpiegiturez hitz egiteko”
Gipuzkoa Zero Zaborrek joan den urtearen balantzea argitaratu du
2014-01-08 // Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
Gipuzkoa Zero Zabor elkarteak “2013ko uzta bikaina” analisian egin du bukatu berri den 2013an hondakinen kudeaketan gertatutako aldaketen balorazioa. Hasteko, GZZk nabarmendu du birziklatze tasa %70ez goiti egiten duten herrien ugaltzea: “2013 urtea hasi zenean, hondakinen %70etik gora gaika biltzen zuten 5 udalerri besterik ez zeuden Gipuzkoan. 2013a bukatzerako 27 dira (…). Gipuzkoak 89 udalerri dituela kontuan izanda, 3 udalerritik 1ek hondakinen %70 baino gehiago gaika biltzen ditu honezkero, hoietatik askok %80tik gorako gaikako bilketa daukatelarik”.
Garrantzia berezia eman diote herritarrek beren hondakin organikoak konpost bihurtzeko ahaleginari: “Hondakin organikoa konpostazen duten herritarren kopurua %50 hazi da urtean zehar. Lurrik ez daukaten herritarrei hondakin organikoa konpostatzeko aukera ematen dien formula, auzokonpostarena, 8 herritatik 39tara zabaldu da, ia 5 aldiz biderkatu da beraz, eta, auzokonpostatzaile kopurua 6 aldiz hazi da”.
Azpimarratu ostean urteko lorpen handietakoa izan dela Zubietako errauste plantaren egitasmoa bertan behera gelditu izana, aurrera begira hondakinen kudeaketa hobea eraikitzeko lan handia egin beharra aipatu du GZZk: “Zero Zabor eredua eraikitzen hasi besterik ez gara egin”.
Gaurtik Tolosaldeko Ikaztegieta Atez Ate
2014-01-08 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Gaur, urtarrilak 8, hondakinen sistema berrira pasatuko da Tolosaldeko Ikaztegieta (469 biztanle). Ikaztegieta bi eremutan banatu dute: landa eremukoek giltzaz ireki ahal izango duten bilketa guneetan lagako dituzte hondakinak gaika sailkaturik (Atez Atekoa egiten den herri guztietan horrela egiten dute aparte bizi diren baserri eta beste etxeetakoek) eta kaxkokoei atez ate bilduko zaie. Ikaztegietako etxeek ez dute zintzilikariorik edukiko, altuera apaleko etxeak izanik ontziak lurrean utzita ondo moldatuko direlako. Ikaztegietaren aurretik Tolosaldean sistema berrian sartu dira Alegia, Irura, Anoeta, Zizurkil eta Amasa-Villabonan. Laster abiatzekotan da Ibarra. Horiez gain, Orendain, Elduain, Orexa eta Altzo Zero Zabor herri txikien ereduan hasita daude eta bide beretik urratsak aurreratzen ari dira Aduna (452 biztanle), Asteasu (1.512), Berastegi (1.062) eta Lizartza (649).
Albistea beste hedabideetan: “Atez ateko bilketarekin hasiko dira Ikaztegietan” (Tolosaldeko Ataria), “La recogida ‘puerta a puerta’ llegará a Ikaztegieta el 8 de enero“.
Larunbatean elkarretaratzea Baionako Canopiaren atarian TMBa salatzeko
2014-01-07 // Iparraldea, TMB // Iruzkinik ez
ADECH (Association de Défense de l’Environnement des Citoyens Bayonne-Nord) elkarteak deiturik, datorren igandean, urtarrilak 11, goizeko 10:30etatik 12:30etara elkarretaratzea egingo da Bil ta Garbi mankomunitateak Baionako iparraldean eraiki duen Canopia hondakinen tratamendurako eraikinaren aurrean. ADECHekoek borroka luzea daramate Batz eremuan Bil ta Garbik antolatu duen Tratamendu Mekaniko Biologikoaren (TMB) kontra. Azken aldian, gainera, Frantziako hedabide nagusietan zabaldu dira albisteak auzitan jarriz bai sistema honek hondakinen kudeaketan daukan fidagarritasuna eta bai horretatik ateratzen den konpostaren kalitatea, berrikitan FR3 kate publikoak Rhone-Alpes eskualdeko TMB bateko konpostaz dagoen polemikaz eskainitako albistea lekuko.
Baionako elkarretaratzearen xehetasun gehiago irakur daitezke ADECHen gunean (“Manifestation du 11 Janvier 2013“) eta Hendaiako ACE-Hendaye elkartearenean (“Le 11 janvier, Venez nombreux/es dire NON au Tri Mécano Biologique devant l’usine d’ordures CANOPIA-Jean Grenet“).
Errenterian, hondakinen inguruko kontsentsua lortzearen zailtasunak
2014-01-06 // Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Blog honek aurreratu zuen “Errenterian hondakin mahai berria antolatuko da” eta antza denez lehen bilkuran zenbait adostasun lortu ondoren berriro gaiztotu da giroa herriko alderdi politikoen artean. Udal gobernua eskuetan daukan Bilduk dio bileran funtsezko adostasun bat egon zela aurretik Hondakin Taldeak urte beteko lanaren buruan proposatzen zuen organikoaren edukiontzi derrigorrezkoaren inguruan, baina gero mahaian esan ez zirenak deklaratu dituztela partiduok hedabideen aurrean.
Batzuek eta besteek esanak hobeto ulertzeko, hona prentsan azaldutakoak:
– “IU de Errenteria critica la política de residuos que defiende el PNV” (Diario Vasco), “El PNV renuncia a encontrar un acuerdo sobre residuos en Errenteria” (Errenteria Gorria)
– “Jose Angel Rodriguez: ‘El PSE-EE de Errenteria no entrará en manipulaciones sobre residuos'” (Errenteriako PSE-EE)
– “Hondakinei eta konponbideak bilatzeari buruz” eta “En relación a los residuos y a la busqueda de soluciones” (Oreretako EHBilbu), “Bildu afirma que asume la propuesta del quinto contenedor obligatorio” (Diario Vasco)
– “Críticas al PNV de la Comisión de Residuos” (Diario Vasco)
Tolosan 450 pertsonak egiten dute auzo-konposta
2014-01-04 // Auzolaneko konpostaketa, Ekonomia, Udalak // Iruzkinik ez
Diario Vascok udalean jakin duenez (“Compostaje ‘made in’ Tolosa“) herri horretan 450 pertsonaren hondakin organikoak konpost bihurtzen dira hiri barruko parkeetan kokatutako konpost guneetan. Urtean 59.200 kilo zabor gutxiago iristen da horrela bilketa zirkuituetara eta udalak horien batze eta tratamendu kostuetan 8.290 euro aurrezten ditu.
‘El Pais’ egunkaria Atez Atekoaren emaitzak goraipatzen… Katalunian
2014-01-03 // Atez atekoa, Europa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Errauste plantaren aldeko eta gaikako bilketa orokortuaren (Atez Atekoaren) kontrako gurutzadan Diario Vascoren itzalean bere ahalegina egin duela nabarmendu izan da blog honetan. 2012ko maiatzean “‘El Pais’ egunkariak markatu du Atez Atekoaren aurkako ofentsiba zabalago baten hasiera” plazaratu zen, aipatuz Mikel Ormazabal kazetariak sinatutako erreportaje zabala titulutzat Rebelión en Gipuzkoa contra la recogida de basura puerta a puerta zaramana, tartean esaldiokin: “Los ayuntamientos de Bildu defienden un severo régimen de separación de residuos en cinco tipos”, “Los cubos se colocan en la calle y hay inspecciones”, “Cómo tirar bien la porquería”, “Si los desechos tienen líquido, la multa es de 60 euros en Usurbil”, eta abar. Gaztelaniazko prentsaren erreferentzia den El Paísek editoriala ere eskaini zion: Basuras soberanistas.
Horregatik harritu dira euskaldun asko eskuratu dutenean egunkari berak baina Katalunian hondakinen kudeaketa beraz plazaratu duen “La recogida de basura puerta a puerta es rentable” erreportajea. Titulu txikiagoetan dio: “El sistema aumenta los ingresos por material reciclado y reduce los costes en incineradoras“, “106 municipios dejan de utilizar contenedores“, “Matadepera ha logrado que la recogida selectiva de residuos alcance el 95%“… David Garcia Vazquezen erreportajetik jakin dugu Vic hirian ere (40.000 biztanlez goiti) aztertzen ari direla Atez Atekoa ezartzea.
Hona kronikaren pasarte bat: “En Vilablareix la adopción del nuevo sistema más barato va a dar una alegría en los bolsillos de los vecinos. Mascort avanza que el próximo año la tasa de basuras se reducirá un 3,5%. “’a recogida es más cara con el nuevo modelo, pero obtenemos muchos más ingresos y reducimos otros gastos. Al final es rentable’, explica el alcalde“.
Eibarko familien %75ek izena eman du organikoaren edukiontzia erabiltzeko
2014-01-02 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
Abendu hasieran zabaldu zen albistea, “Eibarren hondakinen tasa %20 igoko zaie 5. edukiontzian ez daudenei” eta berehala eman du fruitua: “El número de hogares inscritos al quinto contenedor alcanza el 75%” titulatu du albistea Diario Vascok eta Noticias de Gipuzkoak “Eibar duplica los inscritos al contenedor marrón tras anunciar que sube la tasa“. Orain falta da ikustea izen emate soiletik zenbat haratago doan gaika bildutako hondakin kopurua. Eibarren eta Debabarreneko beste herri batzuetan ezarri den sistema da Urnietak darabilen bera: edukiontzi bidezko borondatezko sailkatzea, errefusarentzako edukiontzi handia libre.
Errauskailu proiektua gelditu izana ospatu dute Usurbilen
2013-12-30 // Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak // Iruzkinik ez
“Nik ere erraustegia gelditu dut” ospakizuna Usurbilen (Argazkia: GZZ)
Atzo, igandea, “Nik ere errauskailua gelditu dut!” festarekin ehunka lagunek ospatu dute Usurbilen Zubietako errauste plantaren proiektua bertan behera geratu izana. Goizean errauskailua egiteko mendi urraketara ibilaldia burutu ostean, Usurbilbo plazan pailazoen erakustaldiak, dantza eta bestelako ospakizunak izan dira, azkenean antolatzaileen agiriaren irakurketaren ondoren Gipuzkoa Zero Zabor, Erraustegiaren aurkako plataforma, Eguzki, Ekologistak Martxan eta Greenpeaceko ordezkarien artean erraustegiaren maketa lurreratu eta puskatuz amaitzeko.
Albisteaz gehiago jakiteko:
– Gipuzkoa Zero Zabor “Merezi zuen bezala ospatu dugu erraustegia gelditu izana herritar eta eragileekin batera”
– Gara “‘Nik ere gelditu dut’, aldarrikatu dute ehunka lagunek Usurbilen”
– Diario Vasco “Erraustegia gelditu izana ospatu dute festa giroan“