Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
‘Nik ere erraustegia gelditu dut’ jaialdia Usurbilen abenduaren 29an
2013-12-26 // Ekitaldia, Errausketa, Gipuzkoa, Gizarte eragileak, Zubieta // Iruzkinik ez
Jaialdiaren afixa
Abenduaren 29an, igandea, Zubietako errauste plantaren proiektua betirako lurperatu izana ospatu da Usurbilen, Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduak antolatu duen “Nik ere erraustegia gelditu dut” jaialdiarekin. Egitaraua irekiko du goizeko 09:00etan abiatuko den mendi ibilaldiak, 11:00etatik aurrera hainbat ekimen iragartzen dira haur, gazte eta helduentzako, eta 13:00etan burutuko da ekitaldi nagusia.
Usurbilgo ekitaldira hurbiltzeko egin dute Gipuzkoa Zero Zabor, Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadora, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek: “Eragileek ‘Nik ere erraustegia gelditu dut’ jaialdira joateko deia egin dute“.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ere ospakizunerako deialdiarekin bat egin du “Nik ere erraustegia gelditu dut” agirian. GHKk paragrafo batean ohartarazi ditu herritarrak, hala ere:
“Baina erraustegi honen proiektua hilik badago ere, Zubietako erraustegiaren mehatxua ez dago hilik. PIGRUG-en (Gipuzkoako Hondakinen Plan Integralean) erraustegiaren ‘beharra’ sartzea lortu zuten behin, eta hori hor idatzia dagoen bitartean mehatxua bizirik jarraituko du. Idatzi hori aldatzea ez da erraza izango, erraustegiarekin tematu ziren alderdiek ez baitute amore emateko zantzurik erakusten. Eta azkenean geratuko zaigun bakarra herritarron ekimenak izango dira, berriro ere. Igande honetan norabide horretan beste urrats bat emateko aukera dugu, eta gutako bakoitzaren parte hartzea inportantea da. Tanta bakoitza ez da ohartuko bere garrantziaz, baina guztien artean itsaso menderakaitza osatzen dute”.
Gipuzkoako Aldun Nagusi Martin Garitanok ere ekitaldiarekiko bere atxikimendua jakinarazi du.
Urnietako alkateak aitortu du emaitzak urrun daudela %65eko helburutik
2013-12-26 // Bost kontenedore, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Urnietako udalak Eguberri bigarrenean, abenduak 26, hondakinen batzorde berria jarriko du abian, Diario Vascok “El Consistorio contará con una ordenanza de residuos desde el mes de abril” kronikan azaldu duenez. Juan F. Manjarresek kontatu duenez, Mikel Pagola (EAJ) alkateak aitortu du edukiontzi bidezko borondatezko bilketarekin (bostgarren edukiontzi marroia organikoarentzako, errefusa kaleko kontainer handietan botatzea libre) %43 inguruko datuetan geratu dela Urnietan, urrun duela urte bete markatutako %65ko helburutik. EAJ, Bildu eta PSEko ordezkari banak osatutako batzorde berriaren lanetako bat izango da udaberrirako udal ordenantza berria idaztea.
DVko korrespontsalak dioenez, “bostgarren edukiontziak lehenbiziko urtean eman duena azaltzean datu deigarriak azaltzen dira. Urnietako familien %66k eskatu zuten edukiontzi marroian hondakin organikoak lagatzeko giltza, baina gero gaika biltzen den kopurua %43ean geratu da, tartea nabarmena dago. ‘Baliteke jende batek edukiontzi marroiaren giltza hartu hondakinen zergetan onurak lortzeko eta gero ez birziklatzea, hori horrela dela dirudi’, esan du alkateak, ondoren azpimarratzeko hain zuzen horrelako ataletan egin beharko dela lana etorkizunean”.
Kontraste handia egiten du Urnietako emaitzak Legazpikoarekin. Bietan erabiltzen da organikoarentzako edukiointzi marroi kolektiboa, Urnietan aukera bakar gisa, Legazpin familien bi herenek, beste herenak Atez Atekoa hautaturik, baina sistema biak arras ezberdinak dira. Urnietan birziklatzea hautazkoa da eta zaborra nahasian botatzea baimentzen da, kalean lagata daude libre errefusarentzako edukiontzi handiak; Legazpin ezin da zaborrik utzi nahasian, kaleetan ez dago errefusarentzako kontainerrik libre eta errefusa soilik atera daiteke horretarako izendatutako egunean, modu kontrolatuan. Alde horretatik, Gipuzkoako Garbia plataformek ezin dute aldarrikatu Legazpiko sistemaren emaitza beren alternatibaren fruitutzat: Garbia plataformek orain arte aldarrikatu duten 5. edukiontzi borondatezkoaren emaitza Urnietakoa da.
Lasaoko San Millan: auzo-konpostaren emaitza (bideoa)
2013-12-24 // Auzolaneko konpostaketa, Bideoak, Prebentzioa // Iruzkinik ez
Maiatzean Urola Erdiko mankomunitateak hitzarmena sinatu zuen Izan fundazioarekin Lasaon (Azpeitia eta Zestoa artean) daukan San Millan egoitzako otorduen soberakinak auzolanean konpost bihurtzeko. 40 pertsonak egunero sortzen duten txerrijana egurrezko kaxatan birziklatzen hasirik, abuztuan etxolak eraiki zituzten zeregin horretarako, Nafarroako Sakanak gure artean hain ezagun egin dituen etxola frantsesetakoak. Orain 8 minutuko bideoan bildu dute San Millanen egindako lanaren eta lortutako emaitzaren istorioa.
Elgetak atzeratu egin du herri galdeketa
2013-12-23 // Bost edukiontzi txipdunak, Politikariak, Udalak // Iruzkinik ez
Apirilean Elgetako herrian adostu zutenean hondakinen inguruko adostasuna, urte amaierarako iragarri zuten sistema berriaz herri galdeketa egingo zutela. Orain Goienak zabaldu duenez, “Abendurako iragarrita zegoen herri galdeketa atzeratu egingo dute“. Apirilean zabaldu zen arren “Elgetako udalak %70-80 birziklatzeko sistema propioa onartu du aho batez” albistea, geroztik ez da azaldu hitzarmen hark aurreikusten zuen edukiontzi txipdunez zehaztapen gehiago. Herri galdeketaren hurrengo urratsak honela bildu ditu Goienak Elgetako udal iturrietatik: “Jakitera eman dutenez egutegi berri bat adosteko lanean ari dira asteotan udaletxeko zinegotziak. Hala, kontsulta egingo dela baieztatu dute, baina egutegi berria finkatu beharko dela”.
Garbia plataformek Legazpi aipatu dute 5. edukiontziaren emaitzen eredu
2013-12-23 // Atez atekoa, Bost kontenedore, Gizarte eragileak, Lau kontenedore, Sistema mixtoa // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Diario Vascok eman du albistea: “Plataformas vecinales dicen que el 5º contenedor logra resultados similares al PaP. Ponen como ejemplo la tasa del 75% de recogida selectiva lograda en Legazpi, donde hay un sistema mixto, ‘principalmente gracias al contenedor marrón’“. Adierazpen horiek egin dituzte Gipuzkoan Atez Atekoaren kontra ari diren plataformek, Tolosako Patxi Amantegi buru, Batzar Nagusietan gaiaz egiten ari diren agerpen eta eztabaidetako batean.
Honela laburbildu du Diario Vascoren koronikak han esandakoa: “Plataformas ciudadanas contrarias al sistema de recogida puerta a puerta aseguran que el método del quinto contenedor marrón de materia orgánica «es tan bueno» en resultados de recogida selectiva como el PaP. Para ello pone como ejemplo la experiencia que se vive en Legazpi, donde se ha puesto en marcha un sistema mixto PaP y quinto contenedor, con el que se ha logrado un 75% de recogida selectiva, gracias, según defienden, a este último sistema. ‘Con el contenedor marrón es posible conseguir altas tasas de recogida selectiva. Lo que hay que hacer es enseñar y convencer a la gente, no imponer como se ha intentado’, asegura Koldobike Olabide, representante de Legazpi Garbia.”
Gipuzkoa Zero Zaborrek eman die erantzuna “Legazpi: Boikotera deitu zuen plataformak sistema mistoaren emitza ona aitortu du” lerroburuz plazaratutako agirian. Bertan GZZk oroitarazi ditu Legazpiko sistema mistoaren ezaugarri batzuk, hango emaitzak esplikatzeko beharrezkoak direnak. Legazpin derrigorrezkoa da familia bakoitzak bere hondakinak gaika bereizirik entregatzea eta organikoaren bilketa ez da borondatezkoa: familien herenak kubo pertsonalizatuetan lagatzen du organikoa (Atez Ate) eta bi herenek edukiontzi marroi kolektiboan. Zabor nahasientzako edukiontzi handiak kendu egin ziren Legazpin eta errefusa denek Atez Ateko bilketan entregatu behar dute. Beraz, askoz emaitza txarragoak ematen dituzten Urnieta edo Txingudiko sistemekin ez du zerikusirik Legazpikoak, ez bada organikoa biltzeko familien bi herenek usatzen duten edukiontzi handiaren kolorea. GZZk oroitarazi duenez, Legazpi Garbiak bertako sistema mistoa boikotatzeko deia egin zuen eta orain arte ez du herrian esan Biltzar Nagusietan aldarrikatutakoa.
Pasai Antxon zintzilikarioak eta lokalak erabiliko dituzte Atez Ateko bilketan
2013-12-22 // Atez atekoa, Udalak // Iruzkinik ez
Pasai Antxon (4.600 biztanle) ari dira zehazten negua bukatzerako abian jarriko duten Atez Atekoaren hainbat ezaugarri. Egunotan jakin dute herritarrek beren hondakinak bi era hauetako batean laga ahal izango dituztela: batzuek zintzilikarioetan, besteek horretarako udalak prestatutako lokaletan. Bilketa egunak ere ezberdinak izanen dituzte, Hitzak azaldu duenez:
Zintzilikarioetan organikoa igandeetan, asteazkenetan eta ostiraletan bilduko dute; ontzi arinak astelehen eta ostegunetan; papera eta kartoia astearteetan eta errefusa asteazkenetan. Lokaletan, berriz, organikoa, astelehen, ostegun eta larunbatetan; ontzi arinak astearte eta ostiraletan; papera eta kartoia asteazkenetan eta errefusa, ostegunetan.
Antxok bai baitu kale bat Donostiarekin partekatzen duena, Buenavista eta Eskalantegi kaleetako Donostiako aldeko biztanleak ere konbidatu dituzte Antxoko Atez Atekoan laga ditzaten beren hondakinak.
Xehetasun gehiago eman dituzte Hitzak (Antxoko hondakinak biltzeko, zintzilikarioak eta lokalak) eta Diario Vascok (Los locales irán en la Alameda, Zumalakarregi y Hamarretxeta).
San Markoko zabortegia zifratan
2013-12-21 // Mankomunitateak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Diario Vascon Fernando Segurak plazaratu du “Gipuzkoa cierra su mayor basurero” erreportajea, Donostialdeko zaborrak lau hamarkadan pilatu ostean itxi berria dutenari buruzko datuz betea. 24 hektareako eremuan 3 milioi tona zabor metatu ditu. Horietatik 157.500 metro kubiko hondakin lekualdatu beharko dute, isuriak hobeto kontrolatzeko. 208.500 metro kubiko material gehiago beharko da horiek guztiak metro eta gehiagoko geruza batez estaltzeko. San Marko betirako isteko lanak 2019an bukatuko dituzte.
Bergara Garbia plataformak Atez Atekoaren kontrako protestan darrai
2013-12-20 // Atez Atekoaren kontra // Iruzkin bat
Bergara Garbia plataformak jarraitzen du herri horretan Eguberrietako jaien bueltan ezarri behar duten Atez Atekoaren kontrako protestan. Abenduaren 2an antolatu zuen ordura arte balkoietan eskegita edukitako zabor zorro urdinak udaletxe atarian lagatzea, Goienak “Udaletxe kanpoan utzi dituzte orain arte balkoietatik zintzilikatutako poltsak” bideo eta guzti bildu bezala. Hedabide berak zabaldu duenez, egunotan Garbia plataforma kanpaina berrian ari da: “Atez ateko sistema jartzean hondakinak zintzilikario ondoan uzteko deia egin du Bergara Garbiak“
Sakanak konpostatze planta berria eta enplegu berdea sustatu nahi ditu
2013-12-20 // Ekonomia, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Albiste bikoitza zabaldu dute Guaixe herri hedabideak (“Mank-ek hondakinen kudeaketa integraleko enplegu tailerra antolatu nahi du“) eta Noticias de Navarrak: “La Mancomunidad estudia poner en marcha una planta de compostaje” eta “Sakana solicita un taller de empleo de gestión de residuos“. Sakanako mankomunitateko lehendakari Aitor Karasatorrek esan duenez, alde batetik konpostatze planta berria eraiki nahi dute, eskualdean bertan tratatzeko bai Atez Ateko bilketan jasotako hondakin organikoa eta bai auzo-konpost etxoletan pilatzen zaiena. Udan arrakasta osoz ekin ziotenetik sistema berriari, sakandarrei Atez Ate bildutakoak Mendigorriako plantara igortzen dituzte konpostazera eta auzo-konpost guneetatik aterata ontzen laga beharrekoa berriz Arbizuko hondakin biltegian daukate. Konpostatze planta berriarekin organikoaren birziklatze prozesua lekuan bertan borobildu nahi dute.
Bestalde, Kerabi ingurumen zerbitzu enpresarekin elkarlanean, Nafarroako Gobernuari eskatu diote laguntza sei hilabetez 15 pertsona hezteko hondakinen kudeaketan aditu bilakatu daitezen. Hondakinen sistema berriak ematen dituen aukeretatik abiatuz enplegu berdea sustatu nahi du mankomunitateak.
Zestoan bilketa sistema berria adostu dute Bilduk eta EAJk
2013-12-19 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
[Pello Zubiria Kamino] Zestoan (3.661 biztanle) udal gobernua daukan Bilduk eta EAJk adostutako hondakinen gaikako bilketa derrigortua berria izango da Gipuzkoan, Hitzak (“Hondakinen bilketa sistema adostu dute alderdiek Zestoan“) eta Diario Vascok (“Bildu eta PNV akordio batera iritsi dira zaborra jasotzeko sistemaren inguruan“) itunaz zabaldu dituzten kroniketatik ulertu daitekeenagatik: egunero ordu jakinetan udalak jarriko ditu etxeen atarietan edukiontzi bana bi ordu beranduago edukiontziok berriro jasotzeko, horietan herritarrek laga ondoren egunari dagokion hondakin atala. Zabor nahasien orain arteko edukiontzi finko handiak kenduko ditu udalak betirako, gaika sailkatzea derrigorrezkoa delako. Kaleetan jarraituko dute beirakientzako eta paper-kartoientzako edukiontzi handi finkoek. Aldiz, errefusa, organikoa eta plastiko arinak (horia) astean aipatu modu horretan bilduko dira.
Oker ulertu ez badugu, Zestoan EAJk eta Bilduk adostu dute ENT Environment aholkularitza katalanak Azpeitiako udalari ere proposatu dizkion hiru sistemen arteko bigarrena. “Azpeitiako udalean aurkeztu dituzte %70era iristeko hiru alternatiba” kronikan aipatu genituen hirurak: “1- Bilketa komunitarioa: hondakin organikoa eta errefusa komunitate edo etxepe bakoitzean jarritako edukiontzietan jasoko da; gainerantzeko hondakinak (beira, papera, plastikoa…) gaur egun bezalaxe kaleko edukiontzietan. 2- Kalean edukiontziak edo kuboak jartzea eta jasotzea egun eta ordu jakin batzuetarako, gai batentzako aldi bakoitzean. 2- Giltza elektronikodun edukiontziak: egunean bakoitzari dagokion hondakin mota bota beharko du herritarrak”. Azpeitiako EAJk berehala erreakzionatu zuen esanez lehenbizikoa zela atez ateko kamuflatua: “Ez dugu txerri-janaren ontzirik nahi etxe sarreretan’, esan du Azpeitiko EAJk“.
Zestoako Bilduko alkateak aitortu du hauteskunde programan Atez Ateko bilketa ezartzea agindu zutela eta horretarako lanak oso aurreratuta zeuzkatela mankomunitatearekin, baina EAJk herri galdeketa egingo zuela aldarrikatu zuenean herria gehiago ez tentsionatzea erabaki dutela. Zestoak aurretik beste herri galdeketa bat edukia zuen, zezenketaren ingurukoa, zezenketaren aldekoek irabazi zutena.
Hondakinen arloan EAJ eta Bilduk Zestoako Zero Zabor taldearekin batera hitzartutakoarekin ziur daude gaikako bilketan %70a gaindituko dutela. Goierriri lotu gabeko Urola bailaran -erdikoa eta kostakoa batean harturik- hori lortzen lehenak lirateke zestoarrak. Aurrea hartu die Urola izanik Goierrirekin Sasietan dagoen Legazpik %75a gaindituta.