Hasiera »
Zero Zaborren bloga - Zero zabor
Azken bidalketak
- Valentziar Erkidegoan Atez Atekoa sustatzen duten udalen elkartea sortu dute
- OEITeko medikuek Asensio diputatuaren dimisioa eskatu dute, ETBn esandako irainengatik
- Aurrekoetxea doktorea, erraustegia justifikatu duena, Jaurlaritzako Osasun Publikoko zuzendari
- “Kazetariok: ondo informatu erraustegiaz” eskatu dute Rikardo Arregi Sarietan
- Ikerlan berria Britainia Handian: erraustegien karbono isurketa erraldoiak eta horien koste pagatu gabeak
Iruzkin berriak
- Iker(e)k Erraustegien aurkako protestak Bilbon atzo, Lasarte-Orian gaur eta asteburuan Zubietan bidalketan
- Mertxe Larrea(e)k Marseillako erraustegi inguruko elikagaietan ere dioxina topatu dute bidalketan
- Juan mari Iriondo(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Alberto M(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
- Tere(e)k Pisan (Italia) alarma piztu da bere erraustegiak minbiziak eragin dituela frogatu dutenean bidalketan
Artxiboak
- 2018(e)ko azaroa
- 2018(e)ko urria
- 2018(e)ko iraila
- 2018(e)ko uztaila
- 2018(e)ko maiatza
- 2018(e)ko apirila
- 2018(e)ko martxoa
- 2018(e)ko otsaila
- 2018(e)ko urtarrila
- 2017(e)ko abendua
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko abuztua
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko maiatza
- 2017(e)ko apirila
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko otsaila
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko abendua
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko abuztua
- 2015(e)ko uztaila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko martxoa
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko iraila
- 2014(e)ko abuztua
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko iraila
- 2013(e)ko abuztua
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko abuztua
- 2012(e)ko uztaila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko apirila
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko abendua
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko azaroa
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko abuztua
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko martxoa
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko iraila
- 2008(e)ko abuztua
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
- 2008(e)ko urtarrila
- 2007(e)ko abendua
- 2007(e)ko azaroa
- 2007(e)ko urria
- 2007(e)ko iraila
- 2007(e)ko uztaila
- 2007(e)ko ekaina
- 2007(e)ko maiatza
- 2007(e)ko apirila
- 2007(e)ko martxoa
- 2007(e)ko otsaila
- 2007(e)ko urtarrila
- 201(e)ko iraila
- 201(e)ko uztaila
Kategoriak
- Afrika
- Aldundiak
- Amerika
- Araztegiko lohiak
- Arriskutsuak / Toxikoak
- Asia
- Atez Ateko komunitarioa
- Atez atekoa
- Atez Atekoaren alde
- Atez Atekoaren kontra
- Aurkezpenak
- Auto-konpostaketa
- Auzitegiak
- Auzolaneko konpostaketa
- Bankuak
- Batzar Nagusiak
- Berdiseinatu
- Berrerabilpena
- Bideoak
- Bilketa pneumatikoa
- Biometanizazioa
- Birziklajea
- Bizkaia
- Bost edukiontzi txipdunak
- Bost kontenedore
- Derrigorrezkoa edukiontzi txipdunetan
- Dokumentalak
- Dokumentuak
- Ekitaldia
- Eko Krog
- Ekonomia
- Elektronika
- Elikadura
- Enpresak
- Erakundeak
- Errausketa
- Errefusa
- Errefusategia
- Eskoriak
- Eslovenia
- Estatistika
- Estatu espainiarrean
- Etika
- Europa
- Europakoak
- Eusko Jaurlaritza
- Gaikako bilketa
- Galdeketa
- Galdera-erantzunak
- Garbigunea
- Gasifikazioa / Plasma / Pirolisia
- Gipuzkoa
- Gizarte eragileak
- Hedabideen jarrera
- Hegaztiak
- Iparraldea
- Iritziak / Adierazpenak
- Istripuak
- Izenak
- Jaurlaritza
- Jolasa
- Juan Kalparsoro
- Kitengela
- Konpondu
- Konpostaketa
- Kutsadura
- Lafarge
- Lau kontenedore
- Legeak
- Legebiltzarra
- Loturak
- Mankomunitateak
- Metanizazioa
- Nabarmendua
- Nafarroa
- Nafarroa
- Nafarroako Gobernua
- Nekazaritza
- Oinarrizkoa
- Ondakinak zenbakitan
- Orendain eredua
- Organikoa animaliei
- Osasuna
- Osinbeltz
- P
- Partzuergoa
- Plangintza
- Plastikozko zorroak
- Pneumatikoak
- Politikariak
- Porlan fabriketan
- Prebentzioa
- Sabotajea
- Sailkatugabeak
- Saria
- Sindikatuak
- Sistema mixtoa
- Swap
- TMB
- Txingudi
- Udalak
- Ustelkeria
- Zabalgarbi
- Zabortegia
- Zero Waste Europe
- Zero Zabor
- Zestoa
- Zigorrak
- Zorra
- Zubieta
Ordenagailu zaharrak aprobetxatzeko, Usurbilgo ‘Eginklik’ taldeari eman
2013-12-19 // Birziklajea, Elektronika // Iruzkinik ez
Noaua! herri aldizkariak eman du albistea: “Jasotako materialaren %50 berrerabiltzea lortu du Eginklik! taldeak“. Ordenagailu ekipo zaharrak jaso, konpondu eta behar duenari doan ematen dion egitasmoa martxan dute Usurbilen Eginklik! taldeko hiru kide gazteek. Hiru hilabete da lanean hasi zirela eta tarte honetan egoera desberdinetan ziren 8 ekipo jaso dituzte. Horietatik ahal dena aprobetxaturik, dagoeneko 3 ekipo entregatu dituzte eta laster laugarrena prest izango dute, eskuratuaren erdia berrerabiltzea lortuz.
Ordiziako EAJ eta PSE: “Merezi al du %76 birziklatzeko ahaleginak?”
2013-12-18 // Atez Atekoaren kontra, Politikariak // Iruzkin bat
Hitzak “Ordiziako EAJk eta PSEk hondakinen %76 birziklatzeko ahaleginak merezi ote duen galdetu dute” kronikan plazaratu duenez, Ordiziako EAJ eta PSEko zinegotziek agerraldi publikoan auzitan jarri dute herritarrei hondakinak gaika bereizirik biltzeko eskatutako ahalegina. Udalak plazaratutako emaitzak zalantzan jartzeaz gain, lortutako %76 hori eztabaidagarria delakoan, honako argudioa luzatu du Jose Migel Santamaria zinegotzi jeltzaleak: “Merezi al du esfortzu honek? Intimitatea galtzen da; herritar asko elkarrekin haserretuta daude; ahalegin izugarria da guztiontzat, baina batez ere adinekoentzat; kostu ekonomiko handia dauka… Zertarako?”.
Gaikako bilketa derrigorrezkoa izatea ere kritikatu dute oposizioko alderdiek, udalak jakinarazi duenean aurrerantzean ez dituela bilduko zaborra nahasirik kalean uzten dituztenen poltsak. Stasi barne espioitza agentziak kontrolatzen zuen Eki Alemaniaren erreferentzia egin dute: “Irudipena daukagu hemendik gutxira garai bateko Ekialdeko Alemanian bizi ziren moduan biziko garela: gure auzokoek zelatatzen gaituztela biziko gara. Beldurra ematen du, egia esan”.
Irun eta Hondarribia artean urrian 109 tona organiko batu dituzte (eguneratua)
2013-12-18 // Bost kontenedore, Mankomunitateak // Iruzkinik ez
Txingudi mankomunitateko iturriak aipatuz, albistea zabaldu du Diario Vascok: “El contenedor marrón supera las expectativas de participación. En siete meses desde su puesta en marcha se han recogido 422 toneladas de residuos orgánicos vegetales“. Ekainean bildu zituzten 26 tonak urrian 109 tona bilakatu direla azaldu dute arduradunek, beren poza adieraziz hobekuntzagatik. 109 tona horien %17 Hondarribiari (16.518 biztanle) dagozkio, 18,5 tona eta %83 Iruni (61.102 biztanle). Bi herriotako familien erdiak izena emanda omen dauka edukiontzi marroian hondakin organikoak lagatzeko. Albista honela eman du Txingudik bere webgunean: “Edukiontzi marroiak espero zena gainditu egin du parte hartzeari eta jasotako bolumenari dagokienean“. Txingudik bere webgunean dioenez, biztanle bakoitzak eguneko 1,64 hondakin sortzen duenez, mankomunitatean bizi diren 77.620 herritarren artean urrian 1.894 tona hondakin sortu dute.
Hitzan ere bildu dute albistea: “Zazpi hilabetean 400 tona hondakin jaso dituzte Bidasoan edukiontzi marroiarekin“, “Irungo EH Bildu: ‘Edukiontzi berdeak erretiratzen hasi behar dira’”
[2013-12-18, eguneraketa] Gipuzkoa Zero Zabor taldeak bere blogean “Txingundiko arrain ustela” iruzkinean analizatu ditu albistearen zenbait atal. Jasotako organiko kopuruari dagokionez, GZZk kalkulatu du 5. edukiontzi borondatekoarekin zazpi hilabetetan funtzionatu ostean daturik onenak eskaini dituen urrian batutako 109 tonak urte osora zabalduz gero Txingudiko biztanleko eta urteko 17 kilo emango lituzkeela: Atez Atekoarekin lortzen diren 80 kiloetatik oso urrun. Herritarren kopuruen aldetik, Txingudiko mankomunitateak esaten baldin badu herritarren erdiak eman duela izena organikoa edukiontzi marroian entregatzeko, eskainitako datuetatik GZZk ondorioztatzen du erdi horren erdiak baino ez duela benetan entregatzen gaika bereizirik organikoa, familien laurdenak.
Organikoa zabor nahasitan jaurtitzeagatik Txingudik alferrik galtzen dituen lehengai eta diruak aipatu ditu GZZk bere komentarioaren amaieran: “Zaila jarri da Gipuzkoan hondakinak hobe kudeatzeko ezer ez egitea, eta besterik ez bada, itxura egin beharra dago, Txingudiko mankomunitateak egiten duen bezala. Nahasteko beldur handirik gabe esan dezakegu, Txingudin, urtean 5.000 tona organiko usteltzera bidaltzen ari direla, ondorioz, konpostatzera eramango balute baino 350.000 euro gehiago gastatuz, alferrik galduz”.
Hondakinen sentsibilizazio astea ari dira egiten Legazpin
2013-12-17 // Bideoak, Ekitaldia, Gizarte eragileak, Udalak // Iruzkinik ez
Legazpi Zero Zabor taldeak antolatu du joan den larunbatetik abian dagoen Hondakinen Sentsibilizazio Astea. Albisteari oihartzun egin diote Zingi-Zangok (“Hondakinen sentsibilizazio astea, ekimen ugari birziklapenaren garrantziaz jabetzeko“) eta Diario Vascok (“Diversas citas en la ‘Semana de sensibilización sobre la gestión de residuos’“). Berrikitan sistema mistoari esker (errefusarentzako kaleko edukiontzi handi libreak kendurik eta gaikako sistema derrigortua ezarrita) %75eko birziklapen tasa lortua du Legazpik (ikus “Legazpi %75ra iritsi da” albistea). Sistema hobetzeko asmotan Jarraipen Batzordea abian jarri du udalak. Herriko Zero Zabor taldeak antolatutako sentsibilizazio asteari hasiera pailazoek eman zioten larunbatean eta gaur “Trashed” filme dokumental ezaguna eskainiko dute gaur, abenduak 17, 19:30etan.
Donostialdeko alkateek poza azaldu dute errauskailua baztertu delako
2013-12-17 // Ekitaldia, Errausketa, Gipuzkoa, Udalak // Iruzkinik ez
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarteko eta Usurbilgo alkateek eta Donostiako Udaleko Nora Galparsoro alkateordeak prentsaurrean azaldu dute beren poza azkenean Zubietan errauste plantarik erabakiko ez delako. Herri horiek ziren Zubietako errauskailuek bortitzen kaltetu behar zituen udalerriak. Hitzan Agurtzane Altunak kontatu du “Birziklatzearen aldeko olatua da errauste planta bertan behera utzi duena” kronikan: “[Alketeek] Errauste planta bertan behera geratzea errausketan oinarritutako kultura batetik birziklapenaren kulturara pasatzeko mugarri izan beharko lukeela uste dute, eta herritar guztien ardura dela etxean hondakinak ahalik eta hobekien sailkatzea. Zentzu horretan, Gipuzkoa osoan zabaldu den ‘birziklatzearen aldeko olatua’ izan dela uste dute errauste plantaren proiektua bertan behera utzi duena. ‘Herritarren konpromisoari esker erraustegia ez da beharrezkoa izango ez Zubietan ez inon’, adierazi dute”.
Diario Vascok honela eman du albistea: “Alcaldes de Bildu celebran que ‘la incineradora no se ha hecho porque no es necesaria’”
Ondarroan Bizkaiko lehen Atez Atekoa
2013-12-16 // Atez atekoa, Bizkaia, Bost edukiontzi txipdunak, Mankomunitateak, Sistema mixtoa // Iruzkin bat
[Pello Zubiria Kamino]Hitzak azken asteotan zabaldutako albisteei esker ezagutzen zen Bizkaiko Lea-Artibai (26.500 biztanle) eskualdeko herrietan udalen eta herritarren arteko elkarrizketa prozesuak martxan zirela hondakin kudeaketa sistema aldatzeari begira, urtea bukatzearekin amaitzen baita orain arteko bilketa egin duen konpainiarekiko tratua. Egunotan plazaratu dira aldaketak nola mamituko diren erakusten duten berriak.
Gaikako bilketan eskualdeak %70a gainditzea jarri duelarik helburu, kalean atxikiko dituzte edukiontzi batzuk (beirakien berdea, ontzi arinen horia, paperkien urdina) baina errefusa nahasia biltzen duten kontainer handiak kendurik. Hortik aurrera, organikoa batzeko herri bakoitzak hautatu du berea. Ondarroan (8.838 biztanle) Atez Atekoa antolatzen hasiko dira: “Herritarrek atez atekoaren aldeko apostua eginda, Ondarroako Udalak sistemaren bideragarritasuna aztertuko du” (Hitza), “La recogida de basura puerta a puerta desembarcará en Ondarroa en 2014” (Correo). Egunkari honek honako arrazoia aipatzen du besteren artean: edukiontzi marroi handiak jartzeko ez daukatela lekurik Ondarroako kale estuek.
Lekeitiok (7.519 biztanle) edukiontzi txipdunen sistema hautatu du, oraindik Euskal Herrian inon ikusi ez dena (hori aipatu den Zumairako eta Arrasaterako, ezartzen hasi ere ez dira egin): “Jarraipendun edukiontzien sistema ezartzea proposatu du Lekeitioko Udalak” (Hitza); Correoko kronikaren arabera, hautua asko baldintzatu du Lekeitioren izaera demografikoak, uda partean beraneanteak direla-eta bikoiztu egiten baita bere biztanlegoa.
Aldiz, Markina-Xemeingo (4.969) eta Berriatuako (1.258) udalek erabaki dute herriotako organikoa bertan konpostatuko omen da, Lea-Artibaiko teknikarien esku utziz hori lortzeko formula zehaztea: “Autokonpostaje eta errefusa kontrolatuaren aldeko apostua egingo du Markina-Xemeingo Udalak” (Hitza)
Zabortegien itxiera aipatzen da egunotan
2013-12-16 // Politikariak, Udalak, Zabortegia // Iruzkinik ez
Diario Vasco egunkariak “La prórroga de los vertederos provoca inquietud en Urola Erdia, Kosta y Goierri” kronika plazaratu du igandean eta Noticias de Gipuzkoak “Desazón ante vertederos sin fecha de caducidad“. Beasain, Zarautz eta Azpeitiako udaletan EAJ eta PSEk mozioak aurkeztu dituzte beren udalerrietan diren zabortegiak 2014 bukaeran itxi ditzaten.
Gai honen komentarioa egin du Pello Zubiria Kaminok ARGIAko Xehe blogean: “‘Itxi azkar niri zabortegi hori’ edo agenda nola manipulatu“
‘La recollida selectiva porta a porta’, sistema 5 minututan azalduz
2013-12-13 // Atez Atekoaren alde, Bideoak, Europa // Iruzkinik ez
Katalunian Atez Ateko bilketan ari diren herrien elkargoak bost minutuko bideo labur berrian azaltzen du zer den Atez Ateko sistema, nola funtzionatzen duen eta zein diren bere abantailak: “La recollida selectiva porta a porta“. Atez Atekoa era batean edo bestean munduko leku askotan egiten den arren, Euskal Herrirako erreferentzia nagusia Kataluniako udaletan aurkitu dute hemengo agintariek. Generalitatearen Agencia Catalana de Residus erakundearen babesean egindako bideoa gaztelania edo frantsesa dakiten euskal herritarrek erraz ulertzeko modukoa da.
Eskoriatzan Atez Atekoaren kontrakoek eragotzi dute emaitzak aurkeztea
2013-12-12 // Atez Atekoaren alde, Atez Atekoaren kontra, Bideoak, Udalak // Iruzkinik ez
Goienak “Hondakinen bilketa mistoari buruzko bilera bertan behera geratu zen” kronikan bildu duenez, Atez Atekoaren kontrako plataforman bildutako herritarrek eragotzi egin diete Eskoriatzako udal agintariei herriaren heren batean bilketa sistema berriarekin egiten ari diren probaren emaitzak aurkeztea. Igor Ezpeleta zinegotziak eta Beñat Herce alkateak bileran aurkeztu dituzte emaitzak, gaika hondakin guztien %91 batu dela erakutsiz eta aurrera begirako hobekuntzak proposatu nahian, baina bildutako herritar batzuek oihuka isilarazi dituzte. Goienaren bideoak erakusten du, emaitza eta datuez gain, Eskoriatzako ekitaldi horretan bizitako giroa.
Legazpi %75ra iritsi da
2013-12-12 // Sistema mixtoa, Udalak // Iruzkinik ez
Legazpiko udalak jakinarazi duenez, azaroan hondakinen %75 gaika biltzera iritsi dira herri horretan. Gipuzkoako herrien artean polemikarik zaratatsuena jasan duen Legazpik, blog honek “Legazpin abian da sistema mistoa” albistean azaldu zuen sistemarekin: Atez Atekoaren inguruan polarizatu zen eztabaida bideratzeko, udalak ezarri duen sisteman gaikako bilketa derrigorrezkoa da, kaletik kendu dira zabor nahasiarentzako zeuden edukiontzi handi irekiak, errefusa familia guztiek ontzi gris berezi banatan atera behar dute eta organikoa aukeran utzi zaie non utzi, edo familia bakoitzak bere zintzilikarioan edo edukiontzi marroi giltzadunetan.
Albisteaz xehetasun gehiago hedabideotan:
-Berria “Sistema mistoarekin %75 birziklatzen dute Legazpin”
– Gara “Legazpi llega con el sistema mixto al 75% de recogida selectiva de residuos”
– Noticias de Gipuzkoa “Legazpi duplica la tasa de reciclaje hasta el 75% con el sistema mixto de recogida”
– Diario Vasco “Legazpi alcanza el 75% de recogida selectiva de residuos con el sistema mixto“